Irudien pertzepzioa eta irakurketa

Post on 25-Jun-2015

1.701 views 1 download

Transcript of Irudien pertzepzioa eta irakurketa

IKUSMEN PERTZEPZIOA ETA BEHAKETA

IKUSMEN-PERTZEPZIOA sentsazio bat da, eta, honen bidez, ingurunean dauden forma eta koloreak erregistratzen ditugu.

Pertzepzioaren alderdiak

OBJEKTIBOAKKanpotik ailegatzen zaizkigun forma eta

kolore errealak

SUBJEKTIBOAKGure sinesmen, ezagutza

eta gogo-aldartearen araberakoak

ALDERDI SUBJEKTIBOAK

ALDERDI OBJEKTIBOAK

Premia

Tamaina-aldaketa GainjartzeaKoloreen

intentsitate-galera

MotibazioaKultura-

testuingurua

BEHATZEA formei eta irudiei arretaz begiratzea da, eta forma eta irudien ezaugarriak eta esanahia aztertzea.

Behaketaren alderdiak

ANALITIKOAObjektua osatzen duten elementu guztien forma identifikatu eta ezagutu

FUNTZIONALAIrudiko elementuen

esanahia, funtzioa edo ekintza aztertu

Zer antzematen duzu irudi hau lehenengoz ikusterakoan?

Adiago behatuta zer gehiago dago eszenan?

PERTZEPZIOAREN PRINTZIPIOAKIkusmen-pertzepzioari buruzko baieztapen

egiaztatuak dira

Hainbat forma daudenean,

tamainagatik, formagatik edo

koloreagatik nabarmentzen den

forma hautematen da errazen

Irudi eta hondoa ezin ditugu aldi berean ikusi

Amaiera edo itxiera printzipioa: nahiz eta irudi

bat osorik ez egon, norabideak ondo zehaztuta badaude, ikusmenak osatu

egiten du.

1

Argi bizi batek formak hondoko itzaletatik bereizten ditu

Konfigurazio soilagoa duen irudia lehenago hautematen da

Ikuslearen ikus-esperientzien eremukoak badira azkarrago

hautematen dira.Pertzepzioaren zer printzipio erabiltzen da irudi honetan? 2

IKUS-EFEKTUAKEszena bateko elementuak harremanetan jartzean

sortutakoak

HURBILTASUNA ANTZEKOTASUNA

KONTRASTEA HOMOGENEOTASUNA JARRAITASUNA

Zer ikus-efektu ikusten duzu irudi hauetan?

ILUSI OPTIKOAKErrealitate fisikoan ezinezkoak diren arren, grafikoki zehatz-mehatz sortu ahal ditugu, agertzen eta desagertzen diren ameskerien modura.

Mach-en diedroa

Shoröeder-en irudiak Thiery-ren irudia

Aztertu konposizio hauetan erabili dituzten ilusio-

optikoak.

EZINEZKO IRUDIAK

IRUDI ZINETIKOAK

Begiratu Jack Botwinick-en lanei. Bi irudi ageri dira lan honetako bakoitzean. Zein lanetan kostatzen da gehien bi

irudiak hautematea?

IKUS-KOMUNIKAZIOAIrudien bitartez mezuak sortzeko, igortzeko eta

jasotzeko prozesua da

Testuingurua: Ikus-komunikazioa zer egoera edo toki multzotan dagoen kokatuta.Testuinguru motaren arabera, irudiek esanahi bat edo bestea hartzen dute.

Adierazia: Ikus mezuari eman nahi zaion benetako zentzua edo zentzu sinbolikoa da.Adierazlea: Ikusizko elementuen multzoa.

Ikusizko kodea: Adierazia eta adierazlea harremanetan jartzen dituzten arau eta prozedurak dira

Ez dakigun hizkuntzaren bateko zeinuak irakurtzen, ez baitakizkigu kodearen arauak

IKUS-KOMUNIKAZIOAREN ELEMENTUAK

Adierazia

Mezua

Kodea

Igorlea Hartzailea

Testuingurua

Kanala Kanala

Euskarria: Komunikazioa aurkezteko erabiltzen dugun elementu fisikoa. Adibidez ,egunkariak prentsarako euskarriak dira.

IKUSMENEZKO HIZKERAKomunikazio-sistema bat da; hizkera horren bidez, irudien ikusizko elementuak (puntuak, lerroak, planoak, testurak, argia eta kolorea)

arau multzo baten arabera (sintaxia), egituratzen eta lotzen dira, igorri nahi dugun mezua ulertzeko.

Seinale adierazgarri honen sintaxia: ikusizko egitura sinple eta geometrikoa, azkar hautemateko. Forma eskematikoak eta kolore lau eta kontrastatuak.

IKUSMENEZKO HIZKERA MOTAK

Ikusmenezko hizkera objektiboa

Ikusmenezko hizkera publizitarioa

Ikusmenezko hizkera artistikoa

IRUDI ESTATIKOAK Finkoak ere deituakPlano batean eginak edo hiru dimentsiokoak izan daitezke.

Irudi estatiko lauak, pinturan, diseinu grafikoan, argazkigintzan, prentsan eta komikigintzan erabilitakoak. Hiru dimentsiokoak eskulturan, arkitekturan eta industria-diseinuaren eremutan erabilitakoak.

MUGIMENDUZKO IRUDIAK

Zineman, telebistan, bideoan, arte eszenikoetan( antzerkia eta dantza) eta informatika-ingurunean ere erabilitakoak.

IRUDI MOTAK

IRUDIEN FUNTZIOAK

DESKRIBATZAILEA INFORMATZAILEA

ESTETIKOA ADIERAZKORRA