Irudiak egiteko teknikak

Post on 28-Jun-2015

210 views 4 download

description

Aurkezpen honetan irudiak egiteko aukeran ditugun teknika batzuk azaltzen dira: marrazkia, pintura, teknika grafikoak, argazkigintza eta abar. Teknika bakoitza lantzeko beharrezko tresnak, abantailak eta bestelakoak erakusten dira.

Transcript of Irudiak egiteko teknikak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

IRUDIAREN TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Artearen Historian zehar gizakiak era askotako teknikak erabili ditu irudiak egiteko: marrazkia, pintura, komikia, teknika grafikoak...

SARRERA

SARRERA

... eskultura, argazkia, bideoa, irudi digitala eta abar luze bat.

SARRERA

Teknika bakoitzak bere ezaugarriak ditu: batzuk arinagoak dira, bestetan koloreak biziagoak dira, batzuk denboran luze irauten dute, beste batzuk garestiak dira etab.

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo baliabideak aztertu eta landu behar ditu:

KONPOSAKETA: egileak ikus –

elementuak era egokienean antolatu behar ditu: simetria,

erritmoa, etab.

FORMATUA: egileak horizontalean,

bertikalean, karratuan etab. konposatu behar du bere

irudia.

IKUS - ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore

eta bestelako elementu egokienak erabili behar

ditu.

TEKNIKA AUKERATZEN

TEKNIKA AUKERATZEN

Konposaketa, ikus – elementuak eta formatua landu eta zehaztu ondoren, egileak irudia egiteko teknika aukeratu behar du.

Teknikaren aukeraketa irudiaren mezuarekin zuzenean harremanean dago. Egileak mezua indartzeko baliabide bat bezala ulertu behar du teknika.

Mezua eta efektua adierazteko baliabideak:

konposaketa, ikus – elementuak, formatua

TEKNIKA:

mezua ongi azaldu eta irudiaren

elementuak ongi adierazteko gaitasuna

izan behar du.eta teknika.

TEKNIKA AUKERATZEN

Irudia egiteko teknika egokiena egileak berak aukeratu eta erabaki behar du. Egileak ongi ezagutu eta erabiltzen duen teknika lantzen badu, bere lanean emaitza ona lortuko du.

TEKNIKA AUKERATZEN

Hauek dira aztertuko ditugun teknikak: marrazkia, teknika grafikoak, pintura, argazkigintza eta irudi digitala.

Teknika bakoitza azaltzeko ezaugarri hauek aztertuko ditugu:

• Tresnak: teknika hori lantzeko erabiltzen diren tresna arruntenak.

• Euskarriak: teknika horren bitartez irudia lantzeko gainazala.

• Efektuak: teknika horrek eman ditzakeen efektuak.

• Abantailak eta eragozpenak: teknika bakoitzak izan ditzakeen aldekoak eta kontrakoak.

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Marrazkia

1. Marrazkia: lantzeko erraza eta arina da. Tresnak eskuratzeko errazak eta merkeak ohi dira eta emaitzak berehala lor daitezke.

• Tresnak: ohikoenak arkatzak, ikatz ziriak, conté barrak eta borragoma dira. Margoak, errotuladoreak edo lumak eta pintzelak tintarekin ere erabil daitezke.

• Euskarriak: papera eta kartoia dira gehien erabilienak. Beste batzuk ere erabili ohi dira: oihala edo zura esaterako.

Marrazkirako tresnak

Marrazkia

• Efektuak: irudi figuratiboak marrazterakoan, irudi errealistak lor daitezke argi – ilunak ongi erabiliz. Arkatzak, conté barrak edo ikatz ziriekin efektu ugari lor daiteke, kontrasteak adibidez.

• Abantailak eta eragozpenak: lantzeko erraza eta arina da. Tresnak eta euskarriak eskuratzeko errazak dira eta eramangarriak. Irudia edozein tokian eta unean egin daiteke: eskolan, etxean, kalean etab.

Marrazkiaren bidezko efektuak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Teknika grafikoak

2. Teknika grafikoak (linoleoa): behin plantxa egin ezkero, irudi berdinaren nahi adina kopia eta nahi dugun koloretan inprima daiteke.

• Tresnak: linoleo plantxak, gubiak, arrabolak, tintak, torkulua eta teknika honetarako bereziak diren bestelakoak.

• Euskarriak: papera eta kartoia dira gehien erabilienak. Normalean grabatuak inprimatzeko paper bereziak erabiltzen dira, tinta ongi xurgatzen dute eta irudien iraupena ziurtatzen dute.

Teknika grafikorako tresnak

Teknika grafikoak

• Efektuak: erabilitako hondo eta tinten arabera, irudietan kontraste handiak lor daitezke. Positibo – negatibo efektua oso ongi lortzen da.

• Abantailak eta eragozpenak: irudi berdinaren nahi adina kopia eta nahi dugun koloretan inprima daiteke. Irudi originala hainbat aldiz inprima dezakegu eta kopiak nahi dugun koloretan landu dezakegu. Eragozpen nagusia tresnetan dago, nahiko bereziak direnez, teknika hau ezin dugu edozein tokitan landu.

Teknika grafikoen bidezko efektuak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Pintura

3. Pintura: mota askotako pintura teknikak daude. Olio pintura eta akrilikoa edo plastikoa dira gehien erabilienak. Teknika honen bitartez koloreen bizitasuna lor dezakegu.

• Tresnak: pintzelak, brotxak, espatulak eta arrabolak dira gehien erabilienak. Beste batzuk ere erabil daitezke: eskuak, puntzoiak eta bestelakoak. Egileak berak nahi dituen tresnak erabil ditzake. Pintura motaren arabera ura edo aguarrasa erabili behar da pintura disolbatzeko.

• Euskarriak: oihala da gehien erabiliena. Normalean oihala bastidorean muntatu egiten da, era honetan oihala tente geratzen da irudia bertan margotu ahal izateko. Papera, kartoia edo zura ere erabili ohi da.

Pinturarako tresnak

Pintura

• Efektuak: hainbat efektu desberdin lor daiteke teknika honen bitartez guztiak aipatzea ezinezkoa dela. Aipagarriena koloreen bitartez lor dezakegun bizitasuna da. Kolore biziak lantzen direnean hauen bidezko efektuak ugariak dira egilearentzat. Pintura beste teknika batzuekin batera ere landu daiteke, marrazkia edo collagea adibidez. Irudiak egiteko askatasun handia ematen duen teknika da.

• Abantailak eta eragozpenak: erratzen bagara, irudia zuzentzeko gainetik margo dezakegu. Pintura mota batzuk sikatzeko dendora luzea behar dute, eta hau askotan eragozpen bat izaten da. Pintura akrilikoa edo plastikoa aldiz, oso arin sikatzen da.

Pinturaren bidezko efektuak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Argazkigintza

4. Argazkigintza: errealitatea modu fidagarrian erakusteko aukera ematen digu. Irudien edizio digitalari esker efektu ugari lor daiteke argazkien bidezko irudietan.

• Tresnak: argazki kamera da oinarrizko tresna. Gaur egun, hain erabilia den argazki digitala lantzen badugu, ordenadorea ere beharrezkoa dugu. Hauekin batera argazkiak lantzeko programa digitalak: Photoshop, gimp eta antzerakoak.

• Euskarriak: argazki papera eta euskarri digitala (Internet eta ordenadoreak) dira ohikoenak. Oihala (arropak), zura edo bestelakoak ere erabil daitezke argazkiak egiteko.

Argazkigintzarako tresnak

Argazkigintza

• Efektuak: ohiko argazki teknika erabiliz efektuak lor daitezke irudietan, baina argazki digitalaren bitartez, edozein efektu lor dezakegu: irudi bat baino gehiago elkartu eta gainjarri, kolore edo zuri – beltzeko efektuak, irudiak errealitatean ezinezkoak diren tokietan kokatzea eta abar luze bat.

• Abantailak eta eragozpenak: abantaila nagusia irudiak oso modu arin eta errazean lortzen direla da. Irudi digitala erabiltzen duten tekniken bitartez beste irudi mota batzuekin batera landu daiteke. Interneten bitartez irudiak modu errazean hedatu eta erakuts daitezke. Irudian hainbat efektu lor dezakegu, baina honetarako, programa bereziak erabili eta menperatu behar dira, eta hau oso zaila izaten da.

Argazkigintzaren bidezko efektuak

IRUDIAK egiteko TEKNIKAK

SARRERA

TEKNIKA AUKERATZEN

Marrazkia

Teknika grafikoak

Pintura

Argazkigintza

Irudi digitala

Irudi digitala

5. Irudi digitala: irudimeneko edozein irudi egiteko ahalmena ematen digun teknika da. Errealitatea aldatu eta irudi berriak sor ditzakegu.

• Tresnak: ordenadorea eta irudirako programa digitalak: Photoshop, gimp, Paint, Corel Draw, Imagineer Technical eta antzerakoak.

• Euskarriak: euskarri digitala (Internet eta ordenadoreak). Irudiak orri edo beste euskarrietan inprima daitezke.

Irudi digitalerako tresnak

Irudi digitala

• Efektuak: teknika honen bitartez nahi dugun adina efektu egin dezakegu, irudi sinpleenetik irudi konplexuenera. Irudi mota desberdinak elkarrekin landu eta manipulatu daitezke: irudi digitalak, argazkiak, marrazkiak, pinturak etab.

• Abantailak eta eragozpenak: Interneten bitartez irudiak modu errazean hedatu eta erakuts daitezke. Irudiak era honetan egiteko, programa bereziak erabili eta menperatu behar dira.

Irudi digitalaren bidezko efektuak