Ipuinaren euskarri digitala

Post on 02-Jul-2015

476 views 4 download

description

Hona hemen hezitzaile berriok guk sortutako "Mikelen ipuina" kontatzeko erabiliko genukeen euskarri digitala! Baliabide oso egokia da umeei ipuina kontatzeko eta euren arreta erakartzeko.

Transcript of Ipuinaren euskarri digitala

MIKELEN MIKELEN EGUNEROKOAEGUNEROKOA

Kaixo lagunok !!!! Ni Mikel naiz eta

euskal mendien artean aurkitzen den herrixka honetan bizi naiz. Muxelar du izena eta oso oso polita da.

Hau nire etxea da, baserri haundi bat da eta bertan aita, ama eta

ni bizi gara,

eta kortan,

Txuri txakurra,

behiak, txerriak, untxiak, oiloak eta ardiak bizi dira.

Goizero goizero Txipi

oilarrak esnatzen nau,

eta bera entzun

bezain azkar,

eskolarako arropa

janzten dut eta

korrika sukaldera noa.

Sukaldean ama

egoten da gosari

goxo goxo batekin

zain.

Mmmmmmmmm

mmmm!!!!!!

Gero hortzak garbitzen

ditut eta motxila

hartuta eskolara noa.

Baina lehenago beti Txuri agurtzen dut.

Hau nire eskola da.

Heltzean denok lurrean eseri eta andereñoari izandako ametsak edo nobedadeak kontatzen dizkiogu.

Gero ikasten hasten gara.

Jolasordura goazela dakigu

andereñoa abesten hastean.

“Jolasordurako momentua iritsi da, goazen denok ondo pasatzera, minik hartu barik, minik eman barik.”

Lagunekin gauza

askotara jolasten dut.

Baina andereñoa txaloka hastean klasera bueltatzen

gara.

Nire ariketarik

gustokoena

eguraldia

azaltzearena da

Jantokira goazen artean abesti hau abesten dugu

“Bazkaldu nahi dugu, bazkaria delako,

gosearen kontrako sendagarria”

Goxo goxo jan ondoren klasera

bueltatzen gara eta lo kuluxka egiten dugu,andereñok

musikarekin esnatu arte

Esnatu eta motxila hartuta etxera goaz, andereño

agurtuz.

“agur andereño etxera noa”

Eta horrela pozik, txistuka

eta kantuka etxera

bueltatzen naiz, gauza asko

ikasi eta gero.

Horrela hurrengo

egunerarte!!!