Hegaztiak Eta Anelidoak

Post on 22-Jan-2016

48 views 0 download

description

natur zientziak

Transcript of Hegaztiak Eta Anelidoak

Hegaztiak eta Anelidoak

Yara, Jon eta Ane

• Hegaztiak

-Hegaztien atalak.

-Lumak

-Burua eta mokoa.

-Enborra eta gorputz-adarrak

-Isatsa

-Ezaugarri bereziak

• Anelidoak

-Anelidoen taldeak

Hegaztiak

Hegaztiak ornodun homeotermoak dira. Horrek esan nahi du, animali horiek gai direla beren barne-temperatura kontrolatzeko . Hegazti batzuk oso txikiak dira, hala nola kolibriak.

Atal hauek ditu:

• Luma • Burua • Mokoa • Enborra• Hegoak• Isatsa

LUMAK Hegaztien gorputzako egitura bereziak dira. Luma motak lau talde handitan sailka daitezke:- Luma estalgarria: hegaztia babezten dute arie zabalean, eta forma

aerodinamikoa eman diote.

- Arrun-lumak: hegoetako lumak dira. Luma guztietan gogorrenak dira, hegan egiteko baitira.

- Lumatza: izenekoak luma txiki ilunak dira. Hegaztien gorputza kanpoko temperaturatik babesten dute.

- Lema-lumak: isatzeko lumak dira, eta hegaldiaren norabidea ezartzen dute.

Burua eta mokoaBuruan, begi betazaldunak, entzuteko irekiguneak, sudur-hobiak eta ahoa daude. Hegaztien ahoak ez du hortzik, eta egitura berezia du: mokoa.

Moko mota asko daude eta forma zerikusia du ezpezie bakoitzaren elikadurarekin.

Enborra eta gorputz-adarrakToraxa atalik garatuena, esternoiak eutsi behar direlako hegan egiteko muskuluei.

Enborretik lau gorputz-adar ateratzen dira: aurreko biak hegoak dira; eta atzeko biak, hankak, ezkataz estaliak.

ISATSAEnborraren atzealdean kloaka dago. Kloakan hasten da hegaztien isatsa. Isatsa labur samarra izaten da, baina lumaluzekoa.

Ezaugarri bereziak Hegan egiteko gaitasuna da hegaztien ezaugarririk bereziena. Hegoetako lumak eta aire- zakuak dira gaitasun horretan eragin handiena duten gorputz-egiturak.

Aire-zakuak :hegaztien hezur nagusiak hutsuneak dute barrualdean, eta hutsune horietan daude aire-zakuak. Aire-zakuak, izatez, aire-ganberak dira. Ganbera horiek elkarri eta, aldi berean, birikei loturik daude.

Anelidoak Anelidoak uretan nahiz lehorretan bizi daitezken ornogabeak dira txikiak dira, gorputz luzangak eta zilindrikoak.

Horrelako ornogabei harrak deritze. Haien gorputzak bigunak dira eta eraztun-formako hainbat segmentu zatituak ditu.

Ahoaren ondoan anelido batzuek begi sinpleak eta organo errezeptoreak dauzkate: usaimena, ukimena, hezetasuna igartzekoak…

Materia organikotik elikatzen dira; beste batzuk itsas planktonetik bizi dira; eta zenbait anelido beste animalia batzuen parasitoak dira eta haien odola xurgatzen dute.

Gutxi gorabehera, 12.000 anelido-espezie daude, hiru talde handitan sailkatuta:

• Poliketoak: zati apikaleko segmentu batzuk gorputzeko gainerakoetatik bereizten dira eta mota askotako ketak dituzte, ugari gainera. Itsasoetako eta aintziretako hondoetan bizi dira.

• Oligoketoak: keta gutxi dituzte, multzokatuta. Oligoketo asko lehorrean bizi dira. Horiei lurreko zizareak deritze.

• Hirudineoak: ez dute ketarik, eta baten batzuk itsastarrak badira ere, gehienak lehorreko ingurune hezeetan bizi dira. Hirudineoen izen arrunta honako hau da: izaiak.