Gelaren antolaketa

Post on 25-Oct-2014

285 views 3 download

Tags:

Transcript of Gelaren antolaketa

Haga clic en el icono para agregar una imagen

KORROA ALFONBRAN: Eguneroko errutinak, hizkuntza, elkarrizketa…lantzeko unea.

-Egun bakoitzean ikasle bat arduratzen da errutinen segidari jarraitzeaz (makinista) eta berak zailtasunak erakusten baditu beste ikasleek laguntzen diote edo andereinoak ere.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

GELAREN ANTOLAKETA:

Arbeletik begiratuta gelaren antolaketa ikusten da. Txokoetan hizkuntza, matematika, plastika, trebetasun motoreak, jolas sinbolikoa…lantzen dira . Andereinoa idazketa txokoan esertzen da ikasleei fitxekin zuzenean laguntzeko.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

ETXE TXOKOA:

Haurrek bere kabuz jolasten dute hemen, jolas sinbolikoan aritzen dira eta euren artean elkarreragiten dute. Txokoetako araua: bakoitza dagoen txokotik ezin da beste txoko batera joan, ezta materialik eraman.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

PUZZLE ETA ERAIKETA TXOKOA:

Txoko honetan aurkitzen diren haurrek, dagokien fitxa egin ondoren, puzzleak edo eraiketak egiten dituzte. Alfonbra ere erabil dezakete txoko honetako haurrek.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

IDAZKETA TXOKOA:

Dagokien fitxa egin ondoren, ordenagailua erabil dezakete, edo ipuinak ikusi edo hizkien jolasak manipulatu.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

PLASTIKA TXOKOA:

Txoko honetan plastikako materiala eta gelako materiala dago: arkatzak, margoak, errotulkiak, tenperak, orri zuriak, birziklatzeko orriak, guraizeak, plastilina, marrazteko plantilak, lekeda,…Fitxa egin ondoren, bakoitzak aukeratzen du zerekin lan egin.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

IKASLEEN FITXAK ETA LANAK GORDETZEKO BANDEJAK:

Haur bakoitza bere fitxa edo lana gordetzeaz arduratzen da.Bandeja bakoitza ikaslearen argazki eta izenarekin identifikatuta dago

Haga clic en el icono para agregar una imagen

AMANTALA ETA JAKA ESKEGITEKO TOKIA:Egunero haur bakoitzak, jaka kendu eta eskegi ondoren, amantala jartzen du. Orokorrean autonomoak dira arropak jantzi eta eranzteko baina baina badira bat edo bi laguntza eskatzen dutenak.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

KONKETA:

Egunero erabiltzen duten tokia, ogia jan eta ura edan baino lehen eta patiotik etorri eta jarraian.Makinistak xaboia ematen dizkie eta banan-banan eskuak garbitzen dituzte. Bitartean “Xalala” abesten dute.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

BALIABIDEAK:

Hizkien jolasak.Hitzak osatzen eta hizkiekin jolasten gozatzen eta ikasten dute.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

BALIABIDEAK:

Horman itsatsita, haurrek ondo ikusteko lekuan hizki handiak. Hizki txikiekin beranduago hasiko dira.

Haga clic en el icono para agregar una imagen

SEGURTASUN NEURRIAK:

Ateen ertzak goma beltz batekin estaliak daude haurrek minik ez hartzeko. Leihoek ere, zabaltzeko sistema berezi bat dute arriskuak ekiditzeko.