ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen...

17
ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ZENTROAREN ERAIKUNTZA PROIEKTUAREN IDAZKETA ESLEITZEKO PROIEKTU-LEHIAKETA ARAUTU BEHAR DUTEN BALDINTZA TEKNIKO ZEHATZEN PLEGUA. I. PLEGUAREN XEDEA. Plegu honen xedea honako hau da: proiektuen lehiaketan eta ondorengo zerbitzu-kontratuaren egikaritzan (eraikuntza obren eta instalazioen proiektua idaztea, Segurtasun eta Osasungarritasun Azterlana egin, Kalitatearen Kontrol Plana, …) parte hartzeko beharrezko dokumentazioaren aurkezpena arautuko duten baldintza teknikoak zehaztea. II. ZERBITZU ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ZENTRO BERRIRAKO BEHARREN PROGRAMA. SOTO SOLAIRUA (585 m 2 eraiki ggb). Aukerakoa. Sestra-azpiko aparkalekua. Jaitsiera arrapala, elektrizitate-transformadorea eta instalazio gelak, galdarak, ... Sotoa proposatuko ez balitz, transformadorea eta instalazioak beste solairu batean kokatu beharko lirateke. ERDI SOTO SOLAIRUA. Urbanizazio kota 100,60 (585 m 2 eraiki ggb gehienez). Beharren programa orientagarria; lokalak beste solairu batzuetan antolatu daitezke: - Batzar eta proiekzio areto handia ................................... 60/70 m 2 - Emakumezko, gizonezkoen eta egokitutako komunak ........ 30 m 2 - Instalazio gelak, kontagailuak, galdarak ......................... 25/65 m 2 - Harrera, zuzendaritza eta kontrola ................................. 15/20 m 2 - Administrazioa ..................................................................... 20 m 2 - Artxiboa .............................................................................. 20 m 2 - Garbiketa-gela ................................................................... 3/5 m 2 - Fotokopiagailua eta biltegia ........................................... 15/20 m 2 - Bulego eta lan moduluak ........................................ 40tik 80 m 2 ra. - Atartea, banatze-esparruak, korridoreak, igogailuak eta eskailerak.

Transcript of ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen...

Page 1: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ZENTROAREN ERAIKUNTZA PROIEKTUAREN IDAZKETA ESLEITZEKO PROIEKTU-LEHIAKETA ARAUTU BEHAR DUTEN BALDINTZA TEKNIKO ZEHATZEN PLEGUA. I. PLEGUAREN XEDEA.

Plegu honen xedea honako hau da: proiektuen lehiaketan eta ondorengo zerbitzu-kontratuaren egikaritzan (eraikuntza obren eta instalazioen proiektua idaztea, Segurtasun eta Osasungarritasun Azterlana egin, Kalitatearen Kontrol Plana, …) parte hartzeko beharrezko dokumentazioaren aurkezpena arautuko duten baldintza teknikoak zehaztea. II. ZERBITZU ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO

ZENTRO BERRIRAKO BEHARREN PROGRAMA.

SOTO SOLAIRUA (585 m2 eraiki ggb). Aukerakoa. Sestra-azpiko aparkalekua. Jaitsiera arrapala, elektrizitate-transformadorea eta instalazio gelak, galdarak, ... Sotoa proposatuko ez balitz, transformadorea eta instalazioak beste solairu batean kokatu beharko lirateke. ERDI SOTO SOLAIRUA. Urbanizazio kota 100,60 (585 m2 eraiki ggb gehienez). Beharren programa orientagarria; lokalak beste solairu batzuetan antolatu daitezke:

- Batzar eta proiekzio areto handia ................................... 60/70 m2 - Emakumezko, gizonezkoen eta egokitutako komunak ........ 30 m2 - Instalazio gelak, kontagailuak, galdarak ......................... 25/65 m2 - Harrera, zuzendaritza eta kontrola ................................. 15/20 m2 - Administrazioa ..................................................................... 20 m2 - Artxiboa .............................................................................. 20 m2 - Garbiketa-gela ................................................................... 3/5 m2 - Fotokopiagailua eta biltegia ........................................... 15/20 m2 - Bulego eta lan moduluak ........................................ 40tik 80 m2ra. - Atartea, banatze-esparruak, korridoreak, igogailuak eta eskailerak.

Page 2: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

BEHEKO SOLAIRUA, baselizaren plazatxoko kota 103,40 (670 m2 eraiki ggb gehienez).

Beharren programa orientagarria: - Batzar eta proiekzio areto txikia ..................................... 30/40 m2 - Emakumezko, gizonezkoen eta egokitutako komunak ........ 30 m2 - Sukaldetxoa eta jangela txikia (4-5 mahai) .................... 30/40 m2 - Garbiketa-gela ................................................................... 3/5 m2 - Bulego eta lan moduluak ........................................... 40tik 80 m2 - Atartea, banatze-esparruak, korridoreak, igogailuak eta eskailerak.

LEHEN SOLAIRUA (670 m2 eraiki ggb gehienez). Mugakideari erantsia. Beharren programa orientagarria:

- Batzar eta proiekzio areto txikia ..................................... 30/40 m2 - Emakumezko, gizonezkoen eta egokitutako komunak ....... 30 m2 - Garbiketa-gela .................................................................... 3/5 m2 - Bulego eta lan moduluak ............................................ 40tik 80 m2 - Atartea, banatze-esparruak, korridoreak, igogailuak eta eskailerak.

SESTRA GAINEKO GEHIENEKO AZALERA ERAIKIGARRIA...1.925 m2. III. HIRIGINTZA PARAMETROAK.

Aulestiko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean jasotakoak. Plan hau abenduaren 26ko 8698/2012 Foru Agindu bidez onartu zen behin betiko, eta bere araudia 2013ko irailaren 9ko 178 zk. BAOean argitaratu zen. IV.- ESKAINTZA TEKNIKOA OSATZEN DUEN DOKUMENTAZIOA, AURRE-

PROIEKTU LEHIAKETAN. 1. MEMORIA. Ikuspegi funtzionaletik eta baita ikuspegi funtzional, konpositibo eta gainerako ikuspuntuetatik proposatutako konponbidea azaldu eta justifikatzen duen dokumentua da, ondoko hauen bitartez: a) Programa funtzionalaren analisia, beharren programako azaleren eta proiektatutako azaleren arteko koadro konparatibo bat ekarriz.

Page 3: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

b) Eraikinaren, bere eraikuntza konponbideen eta instalazioen deskribapena, azaleren koadro orokorrak ekarriz. c) Bai arkitektura-proiekturako bai instalazioei dagokion proiektu bakoitzerako, lizitatzaileak etorkizuneko proiektuak idazterakoan aplikagarri den araudia jaso beharko du. Ez dira arrazoi nahiko izango esleipendunaren eskaintzan jasotako arauak, indarreko araubidea dela eta proiektuaren parte izan behar diren azterlanak edo deskribapenak ez egitea justifikatzeko. Proiektua idaztea esleitua duenak eguneratu beharko du bera proiektua idazteko epearen barruan indarrean sartzen den araudia jarraitzeko, baita ere indarrean sartuta ere, berehala aplikagarri ez den araudiaren kasuan, beti ere bere aplikatzeko epealdi iragankorra obrak amaitzeko aurreikusitako epea baino laburragoa bada. d) Gehienezko luzera: 5 orri DIN A4. 2. PLANOAK. Ondoko planoak sartuko dira: kokapena eta ezarpena orubean bere orientazioarekin, solairu guztien planoak, altxaerak edo ikuspegiak eta eraikinaren sekzio nagusiak, kota eta azaleren planoak. Dokumentazio hau DIN-A3 tamainan koadernatutako paperean aurkeztuko dira (gehienez 8 orri) eta DIN-A1 formatuan (luma-kartoia), gehienez 2 panel. 3. LANEN EGITARAUA. GANT motako diagramen bitartez aurreko proposamenaren onarpenerako eta proiektu osoaren idazketarako aurreikusitako epeen betetzea justifikatzen duen dokumentua da, aldi berean idazketaren fase bakoitzarentzat jarritako giza baliabideak eta baliabide materialak adieraziz. Esleipendunak, proiektua behar bezala idazteko dituen betebeharrez aparte, parte hartuko du, hala eskatzen zaionean, Udaletxean edo beste erakunde batzuetan lanen garapen egokirako beharrezkoak diren prestatze edo jarraipen bileretan, eta beraietan sortu edo adosten diren aldaketak egingo ditu. Idazte kontratuaren esleipendunak idatzi beharko ditu batzar hauen aktak eta alde guztiei bidali. Bere eskaintzan proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

Page 4: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

Lizitatzaileak obraren egikaritza materialaren prezioaren balorazio bat egingo du proposamenean jasotako eraikitako azalerak jarraituz, adieraziz gutxienez prezio/m² ratioa proiektua osatzen duten parte bakoitzarentzat. Aurreko ataletan jasotako informazio guztia, edizio informatikoko bere formatu ezberdinetan, gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko den CD edo DVD baten bilduko da. Marrazketa formatuak ohiko programekin maneiatu ahal izan beharko dira egiaztapenetarako beharrezkoa balitz, beraz, PDF formatuan aurkeztu ezkero DWG formatuan ere aurkeztu beharko da. Lizitatzaileek aurkeztuko dute ere, beraien eskaintzak ebaluatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa, administrazio-baldintza zehatzen pleguan ezarritako esleipen-irizpideak jarraituz. V.- ZERBITZUEN KONTRATUA. PROIEKTUEN IDAZKETA-FASEA: OINARRIZKO PROIEKTUAREN PROPOSAMENA. 1. Aurre-proiektuen lehiaketa ebatzi ondoren, bere esleipendunak proposamena landuko du oinarrizko-proiektu mailan. Horretarako, esleipendunak, lizitazioan aurkeztutako dokumentazioan oinarrituz, kontratatze-organoak egindako iradokizunak jasoko ditu. 2. Fase honen xedea da era xehatuan definitzea proiektuaren ezaugarri orokorrak. Definizio maila nahikoa izan behar da, kontratatze-organoak onartu ondoren, proiektuaren egileak egikaritza-proiektua ezarritako azken epea baino lehen idatzi ahal izateko (SEI HILABETE guztira kontratuaren behin betiko esleipena egiten denetik hasita). VI.- PROIEKTUAREN IDAZTE-FASEA. 1. Kontratatze-organoak oinarrizko proiektuko proposamena onartu ondoren, bere esleipendunak proposamen hori landuko du, dagokion egikaritza-proiektua idatziz, eta baita ere dagokion instalazio eta gainerako proiektuak. 2. Oinarrizko eta egikaritzako proiektuetako dokumentazioa sei multzotan bilduko da:

Memoria eta Eranskinak. Planoak. Baldintza Tekniko Zehatzen Plegua.

Page 5: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

Neurketak / Aurrekontuak. Segurtasun eta Osasungarritasun Azterlana. Kalitatearen Kontrolerako Plana. Hondakinen Kudeaketarako Azterlana

3. Proiektuak aurkeztu baino lehen, dokumentazio guztia aztertuko da, lizitazioan ezarritako arauetara egokitzen den egiaztatzeko eta datu ezberdinak berrikusiz (sinadurak, eranskinak, planoak eta abar). 4. Udal zerbitzu teknikoek egikaritza-proiektuaren aldeko txostena egin ondoren eta Udalak proiektua onartuta gero, Bazkun profesionalean bisatu beharko dira honek dion ale kopurua; esleipendunaren kontura izango dira bisatu hori dagozkion eskubideen ordainketa. 5. Kontratistak bisatutako proiektuen bost ale aurkeztuko ditu, behar bezala koadernatuak DIN-A4 tamainan, itxiera duten kutxa gogorretan. Grafikoak ez diren dokumentuek orri bakoitza korrelatiboki zenbatua eraman beharko dute, behar den bezala berezituz bere atal nagusiak lokalizatzeko erraza den eran. Dokumentu bakoitza banaka koadernatuta joango da, planoak izan ezik. Azken hauek solte joango dira. Plano guztiek bere beheko eskumako aldean identifikazio zigilu edo karatula bat eramango dute. Plano bakoitzean agertu beharko dira bere idazketan parte hartzen duten teknikariek eta proiektuko zuzendaria. Plano bakoitzaren eskala alfanumerikoaz aparte, eskala grafiko bat ere jarriko da, balizko murrizketa edo handitzeak aurreikusteko. Planoen aurkibide oso bat aurkeztuko da, planoaren zenbakia, edukia eta eskala adieraziz. Dokumentazio guztia proiektuko zuzendariak eta parte hartzen duten teknikariek sinatua etorri beharko da. Aurkeztuko dira ere proiektuaren bost kopia euskarri informatikoan, CD edo DVDan, Autocad-ekin (DWG) bateragarri den formatuan planoen kasuan, eta Presto (BC3) eta Word-ekin (doc) bateragarri, neurketa eta testuentzat, hurrenez hurren. VII.- PROIEKTUAREN EDUKIA. Kontratua esleituta eta esleipendunari jakinarazi ondoren, egikaritza-proiektua gauzatzeko gehieneko epea SEI (6) HILABETEkoa izango da, hala balitz Udalak

Page 6: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

baimendu ahal izango ditueen luzapenekin, apropostzat jotzen diren aldaketen arabera. * Memoria bat obren xedea deskribatzeko, aurrekariak eta beraien aurreko egoera jasotzeko, asetzeko beharrak eta hartutako konponbidearen justifikazioa, kontutan hartu beharreko faktore guztiak zehaztuz. Memoriaren eranskin bezala, Kalitatearen Kontrol Programa bat ekarriko da, obra aurreikusitako kalitate profilera egokitzen dela egiaztatzeko exijitu beharreko dokumentazioa eta saiakuntzak zehazten dituena. Edonola ere, proiektuak irizpide zehatzak ekarri beharko ditu energia eta ingurumen kalitateari buruz eta kontserbazio, mantentze eta larrialdiei buruzko gidalerroak. Zentzu honetan, proiektuaren egileek IHOBE eta SPRILURek idatzitako Eraikuntza iraunkorreko Gida jarraituko dute, era horretan proposatzen den eraikinak garapen iraunkorreko ahal den neurri gehien aplikatuta izateko, ez bakarrik energia eraginkortasunari dagokionez, baizik eta kontutan hartuz materialak, egituraren sistema, inguratzaileak, erabiltzaileen beharrak, sinergien eratzea, kudeaketa eta abar. Gida hemen dago eskuragarri: http://www.ihobe.eus/Publicaciones/ficha.aspx?IdMenu=750e07f4-11a4-40da-840c-0590b91bc032&Cod=e24d25d1-7ed9-4768-9cbc-9574e5bb6897&Idioma=es-ES&Tipo Obra era aproposean zehaztuta gera dadin beharrezkoak diren plano orokor eta xehatuak, baita lurzoruen okupazioa eta zorgune eta gainerako eskubide errealen berrezarpena, hala balira, eta ukitutako zerbitzuak mugatzen dituztenak. *Aurrekontu bat, zenbait zatikako osatua ala ez, banakako eta banandutako prezioak, neurketen egoera eta bere baloraziorako beharrezkoak diren xehetasunak adieraziz. *Lanen garapen-programa edo obra-plan adierazle bat, aurreikusiz, beharrezkoa balitz, denbora eta kostua. Obraren zuinketa oinarritzeko erreferentzi mota guztiak. *Segurtasun eta Osasungarritasun Azterlana, obretako segurtasun eta osasungarritasun arauak jarraituz. Lege edo erregelamendu izaerako arauetan aurreikusten den edozein dokumentu.

Egikaritza-proiektuarekin batera, beharrezkoak diren instalazio guztien gauzatzea hartzen duten banakako garapenak aurkeztuko dira (telekomunikazio proiektua izan ezik).

Page 7: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

VIII. AURKEZPENA. Oinarrizko eta Egikaritzako Proiektuei eta instalazioen zatikako garapenari dagozkion dokumentuen aurkezpenerako, ondoko arau hauek hartuko dira kontuan: 1. FORMATOAK.

Dokumentazio idatzia: DIN A-4 tamaina. Dokumentazio grafikoa: - Beharren arabera, ondoko formatuak erabiliko dira: DIN A-0, DIN A-1,

DIN A-2, DIN A-3, DIN A-4 - Dokumentazio grafiko osoa DIN A 4 formatuan plegatuta aurkeztuko da. - Kopi kopurua: BOS (5) kopi oso. - Euskarri informatikoaren aurkezpena: aipatutako material grafikoaz

aparte, proiektuaren bost ale oso aurkeztuko dira euskarri informatikoan, Microsoft Word programa erabiliz dokumentazio idatzirako eta DWG dokumentazio grafikorako eta BC3 aurrekontuentzako.

2. KOADERNATZEA. Dokumentazio idatzia: torloju edo uztaidun karpetetan grapatua eta banakatua:

Memoria eta eranskinak. Baldintza tekniko zehatzen plegua. Neurketak eta aurrekontua. Segurtasun eta Osasungarritasun Azterlana. Kalitatearen kontrol programa. Hondakinen Kudeaketarako Azterlana. Proiektu osoa:

Kutxa gogorrean. Azaleran proiektuaren aurkibidea itsatsiko da, dokumentu bakoitzaren kokapena eta planoen zerrenda osoa adieraziz.

IX. OBRAREN EGIKARITZA-PROIEKTUAREN GUTXIENEKO EDUKIA.

HAKLEOren 125 eta hurrengoko artikuluetara lotuko da:

1. MEMORIA ETA ERANSKINAK (HAKLEOren 127.artikulua).

Page 8: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

1. AURREKARIAK: 1.1. Hasierako datuak: Proiektuaren xedea. Erredaktore-taldea. Proiektua egiteko agindua. 1.2. Orubea:

Kokapena. Deskribapena. Dauden eraikinak. Topografia, azalera, mugak. Hirigintza-araudia: indarreko plangintza. Ordenantzak. Lurzoruaren kalifikazioa. Hiri-zerbitzuak: Sarbideak. Iturgintza. Energia elektrikoa. Klimatizazioa. Saneamendua. Ahotsa eta datuak. Gasa. Suteen aurkako babesa. Itxurazko zorguneak: eroanbideak, eraikinak. Gainerakoak: igogailuak,...

1.3. Beharren programa. 2. PROGRAMAREN GARAPENA.

2.1. Hautatutako konponbidearen justifikazio eta deskribapena bere ikuspegi tekniko, funtzional eta ekonomikoaren aldetik. 2.2. Hirigintza-araudiaren betetzea. Konparaketa koadroa. 2.3. Azalera erabilgarri eta eraikien koadroak.

3. AZTERKETA TEKNIKOA. Konponbide tekniko eta funtzionalak eta erabilitako materialak deskribatu eta justifikatuko dira era argi eta xehatuan, aurrekontuko atalen ordena jarraituz.

Page 9: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

4.- AZTERKETA EKONOMIKOA.

Aurrekontuaren laburpen orokorra sartuko da, atalez atal banakatua, osoarekiko bakoitzari dagokion ehuneko ehuna adieraziz. Adieraziko da ere m2 eraiki orokorraren batez besteko kostua. 5. MEMORIAREN ERANSKINAK.

5.1. Obra osoa: proiektuak obra oso bat hartzen duenaren adierazpena,

HAKLEOren 125 artikuluak eskatzen duen zentzuan.

5.2. Aurre zuinketa-akta.

5.3. Zimendatze eta egituren kalkuluari buruzko memoria.

5.4. Instalazioen kalkuluari buruzko memoria.

5.5. Irisgarritasun eta oztopoen kentzeari buruzko indarreko araudiaren

betetzearen justifikazioa.

5.6. Nahitaez bete beharreko araudiaren zerrenda.

5.7. Datu osagarriak:

Aurrekontuaren laburpen orokorra.

Egikaritze-epea.

Kontratistaren sailkapena.

Prezioen berrikuspenerako formula.

Kontratuaren kategoria.

5.8. Lanen programa.

5.9. Eraikuntzaren agiri estatistikoa. 6. PLANOAK. (HAKLEOren 125 artikulua). Obra behar bezala definituta geratu dadin beharrezko plano orokor eta xehatuak hartuko ditu. Akotatuta etorri beharko dira eta nahiko deskribagarri izan beraietatik antzemateko aurrekontuaren oinarri izan beharko diren neurketak. Proiektuaren zehaztapen hoberena izateko komenigarrien diren eskalak erabiliko dira. Gomendatzen dira, arau orokor giza, ondokoak: Plano orokorrak: 1/100 1/200 1/500. Arkitektura-planoak: 1/50. Plano xehatuak: 1/20 1/10 1/5. Eskala grafikoak ere erabiliko dira. Aurkibide bat erantsiko da proiektuko plano guztien zerrenda zehaztuz.

Page 10: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

7. BALDINTZA TEKNIKO ZEHATZEN PLEGUA (SPKLTBren 117 artikulua eta HAKLEOren 68.2 artikulua). Obra unitate ezberdinen eta idazpen hutsen ordainketen neurketa eta baloratze era zehaztuko du; era berean, onarpenerako aurreikusitako arau eta frogak zehaztuko ditu, eta baita ere obrak izan behar dituen ezaugarri teknikoak eta aurrekontua osatzen duten unitate bakoitzaren prezioa. Ahal den neurrian, saihestuko da zeharkako aipamenak egitea proiektuko beste dokumentu batzuei. 8 AURREKONTUA (HAKLEOren 130 eta 131 artikuluak).

1. NEURKETAK Planoan dauden datuei buruzkoak izango dira eta xehetasun maila nahiko izango dute era horretan obra unitate ezberdinak identifikatu ahal izateko. Baldintza teknikoen pleguak zehaztutako eran egingo dira eta proiektuko gainerako dokumentuekin (memoria eta planoak) koordinatuz.

2. PREZIOEN KOADROAK

Unitate ezberdinen prezioak kalkulatzeko ondokoak gehituko dira: Kostu zuzenak. Eskulan zuzena, errendimenduak finkatuz. Materialen prezioak obran bertan jarrita, kopuruak finkatuz. Pertsonal, erregailu, energia, eta gainerako kostuak. Lehengo makineriaren amortizazio eta kontserbazioa. Zeharkako kostuak. Ondoko koadroak sartuko dira: Eskulana. Ordu-kostuak kategoriaz kategoria. Materialak. Erabilitako guztien prezioa obran bertan. Lotutako prezioak, kostu zuzenen zenbaketa bezala kalkulatuak. Banakako prezioak. Kostu zuzen eta zeharkakoen zenbaketa idazpen huts bakoitzeko. Prezioak letran. Ez da onartuko banatu gabeko preziorik ez idazpen hutsik, kasu berezi eta behar bezala justifikatuetan izan ezik.

Page 11: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

3. AURREKONTUAREN LABURPEN OROKORRA

Aurrekontuaren Laburpen Orokor dokumentuan, portzentaje bat adieraziko da gastu orokor eta etekin industrialarentzat. Guzti horri %21eko, edo unean une aplikagarri den, BEZ aplikatuko zaio.

4. SEGURTASUN ETA OSASUNGARRITASUN AZTERLANA. Azterlanak edukiko ditu, gutxienez, ondoko dokumentuak: a) Memoria, deskribatuz erabiliko diren edo erabili espero diren prozedura, ekipo tekniko eta baliabide osagarriak; saihestu daitezkeen lan-arriskuen identifikazioa, horretarako beharrezkoak diren neurri teknikoak adieraziz; aurrekoan adierazitakoaren arabera ezabatu ezin daitezkeen lan-arriskuen zerrenda, arrisku horiek kontrolatu eta gutxitzera zuzendutako prebentziozko neurri eta babes teknikoak zehaztuz, bere eraginkortasuna baloratuz, bereziki neurri alternatiboak proposatzen direnean. Baita ere, erabili beharko dituzten langile kopuruaren arabera obrako lantokiak izan behar dituen zerbitzu sanitario eta amankomunekoen deskribapena ekarriko du. Memoria egiterakoan kontutan hartu beharko dira obra kokatzen den inguruneko baldintzak. Baita erabiliko diren material eta elementuen tipologia eta ezaugarriak, eraikitze-prozeduren eta lanen egikaritza ordenaren zehaztasuna. b) Baldintza zehatzen plegua; bertan kontutan hartuko dira obra zehatzari dagozkion ezaugarri teknikoei aplikagarri zaizkion legezko eta erregelamenduzko arauak, eta baita makina erabilgarri, tresna sistema eta prebentziozko ekipoei dagokionez bete beharko diren baldintzak. c) Memorian zehaztutako prebentziozko neurrien zehaztapen egokirako beharrezkoak diren grafiko eta eskemen plano xehatuak, beharrezkoak diren ezaugarri teknikoak adieraziz. d) Proiektatu edo zehaztu diren laneko segurtasun eta osasungarritasun unitate edo elementu guztien neurketak. e) Segurtasun eta osasungarritasun azterlana aplikatu eta gauzatzeko aurreikusten den gastu multzoa zenbatzen duen aurrekontua. 8. KALITATEAREN KONTROL PROGRAMA

Page 12: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

Proiektuak Udalak ezarritako kalitate maila asetzeko beharrezko diren zehaztasunak jasoko ditu; zehaztapen maila horrek ahalbideratu beharko du proiektuaren egilea ez den beste fakultatibo gaitu batek interpretatu, onartu eta zuzendu ahal izatea. Proiektuak hartu beharko du bere memorian materialek, obra unitateek eta bere egikaritzak bete beharreko ezaugarri eta eskakizunak, obraren sustatzaileak aurreikusitako kalitate-maila jarraituz. Proiektuak hartuko du, memoriaren eranskin bezala, Kalitatearen kontrol plana; plan honek obra aurreikusitako kalitate-mailarekin bat datorrela egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentazio eskakizunak eta saiakerak zehaztuko ditu. Edonola ere, proiektuak irizpide zehatzak ekarriko ditu energia eta ingurumen kalitateari buruz, eta baita kontserbazio, mantentze eta larrialdiei buruzko gidalerroak. 9. HONDAKINEN KUDEAKETARI BURUZKO AZTERLANA Ekarriko du gutxienez: a) Obran sortuko diren eraikuntza- eta eraispen-hondakinen eta –materialen kantitatearen zenbatespena, tonatan eta metro kubikotan adierazia, eta kodifikatua. Hondakinak balorizatzeko eta ezabatzeko lanak eta Europako Hondakin Zerrenda argitaratzen dituen 2002ko otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduak argitaratutako Europako Hondakin Zerrendaren arabera egingo da kodifikazioa, edo haren ordezko arau baten arabera. Zenbatespen hori egiteko, eranskin honetako tauletan jasotako balioak erabiliko dira. Balio horiek dekretu honetan aratutako fidantza estimatzeko ere erabiliko dira. b) Proiektuaren helburu den obran hondakinen prebentzioa egiteko neurriak. c) Obran sortuko diren hondakinei egingo zaizkien balorizazio- edo ezabatze-lanak. d) Hondakinak obran bereizteko neurriak. e) Obra barruan eraikuntza- eta eraispen-hondakinak biltegiratzeko, maneiatzeko, bereizteko eta, hala dagokionean, beste kudeaketa-lan batzuk egiteko aurreikusitako instalazioen deskribapena. Halaber, obra barruan non kokatuko diren zehazteko planoa aurkeztuko da, eta, orobat, kokaleku hori justifikatzeko erabilitako irizpideak eta obra egin bitartean kokaleku hori aldatu nahi izanez gero nahitaez bete beharreko baldintzak. Instalazioetan edo haien kokalekuan aldaketaren bat egiteko, obraren zuzendaritza fakultatiboaren berariazko baimena beharko da.

Page 13: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

f) Obra barruan eraikuntza- eta eraispen-hondakinak biltegiratzeari, maneiatzeari, bereizteari eta, hala dagokionean, beste kudeaketa-lan batzuk egiteari loturiko proiektuaren betebehar tekniko berezien agiriko betekizunak. g) Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa egiteko aurreikusitako kostuaren zenbatespena. Kostu hori proiektuaren aurrekontuan sartuko da, kapitulu bereizi batean. h) Sortuko diren hondakin arriskutsuen inbentarioa. II. ERANSKINA – HIRIGINTZA-ARAUAK. AULESTIKO PLAN OROKORRA. Ikusi planoa eta 2.10.2. artikulua, Komunitatearen ekipamendu-sistema orokorretako eremuen kalifikazio orokorra, 6. puntuan, ZERBITZU ETA ERABILERA BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ZENTRUA. MURLA AULESTI.

Page 14: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.

III ERANSKINA – URBANIZAZIO PLANOAK (PLANO HONEK EZ DAUDE ESKALAN)

Page 15: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.
Page 16: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.
Page 17: ZERBITZUEN ETA TEKNOLOGI BERRIEN KUDEAKETA PUBLIKOKO ... · proposatutako baliabideen funtzionamendu eta antolaketa irizpideak adierazi beharko ditu. 4. OBRAREN KOSTUAREN BALORAZIOA.