Fotosintesia

Post on 31-Jul-2015

587 views 5 download

Transcript of Fotosintesia

FOTOSINTESIA

Fotosintesia gaur egun Lurreko bizitzaren oinarri den erreakzio kimikoen prozesua da. Prozesu honen bidez landareek, algek eta zenbait bakteriok eguzki argia erabiltzen dute bere inguruko materia ez-organikoa (CO2 eta ura) bere hazkuntzarako behar duten materia organiko (karbohidratoak) bihurtzeko.

Sustraiek ura (eta bertan disolbaturik dauden gatz mineralak) xurgatzen dute lurzorutik, ile erradialeen bitartez.

Ura eta gatz mineralak (izerdi gordina), zurtoinetik gora egiten dute  hodi edo baso zurkaretatik, hostoetaraino.

Hostoetan dauden estoma izeneko egitura berezi batzuei esker, landareak  materia organikoa ekoizteko beharrezkoa duen karbono dioxidoa xurgatzen du airetik.

Zeluletan, kloroplasto izeneko organuluak dituzte landareek, eta haien barruan, klorofila izeneko pigmento berdea aurkitzen da.

Klorofilak argi-energia xurgatzen du, eta energia kimiko (ATP) bihurtzen du, ostean eduki energetiko handiko karbohidratoak ekoizteko.

Fotosintesiaren ostean izerdi landua eratuko da, eta liberiar basoetan zehar landarearen atal guztietara helduko da ekoiztutako materia organikoa.

Fotosintesi-prozesuan, oxigenoa askatzen da.

Laburbilduz…

Fotosintesia

Fotosintesi-prozesuaren garrantziaren hainbat arrazoi…

Fotosintesian sintetizatutako materia organikoa izaki bizidunetik izaki bizidunera pasatzen da elika-kateen bidez.

Fotosintesian oxigenoa askatzen da beraz, bizidunen arnasketak eta industri konbustioak sortutako oxigeno-gastua orekatzen du.

Landare berdeek eguzkitiko energia eskuratzen dute Lurreko ondare energetikoa aberastuz (erregai fosilak barne)

Eta azkenik, oso garrantzitsua da fotosintesiaren zeregina karbono dioxido atmosferikoaren metaketa azkarraren aurkako borrokan, eta hortaz, berotegi-efektuaren eta deforestazioaren ondorio kaltegarrien aurka.

Landareek ordezkatu ezin den eginkizuna dute gure planetan.

ZAIN DEZAGUN NATURA

IES BEURKO BHI

Maite Remírez