Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Post on 10-Mar-2016

219 views 3 download

description

Industriari buruzko programa

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

INDINDUSTRIA

HAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

SARRERA

Industriak berebiziko garrantzia izan du gure ekonomian urte askoan, eta gaiizan gara industria handitik industria berrietarako jauzia egiteko. Nolanahi ere,egia da mundu-mailan atzera egin dugula nabarmen; hortaz, ezinbestekoada benetako kezka eragiten duten faktore hauek kontuan hartzea:

• Gure produkzio-sarean nagusi den teknologia-maila baxua eta ertain-baxuada. Hortaz, azpisektore horietako enpresak prezioen bidez soilik aritu daitezkelehian, soldata txikiak dituzten herrialdetako produkzioekin, batez ere.• Oraindik ere oso enpresa gutxik dute goi-mailako teknologia, eta patenteenkopuruak behera egin du azken urteotan.• Gure industriaren energia-kontsumoa intentsiboa da, eta gure industria-produkzioaren %50 gutxienez, oso intentsiboa.• Hainbat azpisektorek oraindik ere asko kutsatzen jarraitzen dute; besteakbeste, siderometalurgiak, papergintzak eta zementuarenak. • EAEn, I+G+Bn egiten den inbertsioa produkzioaren %2,08koa da – eta Na-farroan, %2koa. Horrenbestez, asko geratzen zaigu Europako estrategiak eza-rritako %3 lortzeko.

Horren guztiaren ondorioak nabarmenak dira: egungo ekonomia-ereduarenlogika kapitalistari jarraiki, enpresa-etekina ziurtatzeko soldatak murrizten diralehian aritzeko, eta soldatak ez badira murrizten, deslokalizazioa egiten da.

Hori ez litzateke gertatuko baldin eta indarrean dagoen ekonomia-eredua era-bat aldatzeaz gain, besteak beste, I+G+B ereduaren alde egingo balitz, balia-bideak eraginkortasun handiarekin erabili ahal izateko. Zalantzarik gabeezinbestekoa da I+G+Bn inbertitzea, garapen sozioekonomikoa lortze aldera,produkzio- eta erreprodukzio-sektoreen eraginkortasuna ziurtatuko duen ga-rapena, ondasun naturalen iraunkortasuna errespetatuko duena, osasunareneta hezkuntzaren alorrak garatuko dituena…; hau da, gizartearentzat oroko-rrean onena ziurtatuko duen garapen sozioekonomikoa.

75

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Industriaeta berrikuntza

IND

Industriaeta berrikuntza

Industria-eredu eta -politika eskasaren eta ikerketa gutxi egin izanaren on-dorioz sortutako premiei aurre egiteko, gure herriaren iraunkortasuna ziur-tatuko duen eredu bat behar dugu. Pertsonen, naturaren eta herrien artekoharreman arduratsuak sustatuko dituen eredu bat; belaunaldi batek hu-rrengo belaunaldiari dagozkion baliabideak ziurtatuko dizkion politika- etaekonomia-eredu bat.

Egungo egoera halakoa izanik, ezinbestekoa da lehenbailehen erabakiak hart-zea Euskal Herrian, beste gizarte- eta ekonomia-eredu bat lortze alderaurratsak emateko aukera emango dituen oinarriak ezartzeko. Eta horren ha-ritik, industria-politika aktiboa izango badugu, sektore publikoak zeregin ak-tiboa izan behar du, eta are gehiago, egungo krisi sistemikoan. Hortaz, osogarrantzitsua da inbertsio publikoa egitea industrian, laguntzen eta diru-la-guntzen egungo politika baino zerbait gehiago, nahikoa ez delako eta izaeraneoliberalekoa delakoa.

Inbertsio publiko hori zerga-alorreko beste politika baten bidez egin beharda, bai eta baliabide publikoak erabiliz ere.

EH Bilduk proposatzen duen eredua garapen endogenoaren aldekoa da. Lu-rralde batek eta bertako herritarrek dituzten gaitasunak bultzatzea helburuduen garapen-eredu bat, produkzio- eta kontsumo-sarea (elkarren mendekokateak) eratzea oinarri duena. Gizarte-produkzioa handiagoa izatea eta des-berdintasunei aurre egitea helburu duen eredu bat, baliabideen mugak etamunduan dauden hustubideen mugak errespetatzen dituena. Gizarte-pro-dukzio hori ez da bakarrik materiala, kulturala ere bada, bai eta komunitatebaten zeregin kolektiboa osatzen duten gizarte-harremanen alorreko pro-dukzioa ere.

Garapen endogenorako, beharrezkoa da erakunde-garapena eta nazioarteanegotea. Euskal Herriaren kasuan, ekonomia irekia denez, oso garrantzitsuada produkziorako aukerak eta gaitasunak garatzea, ekonomia-garapen har-moniatsuaren eta orekatuaren esparruan.

Horrenbestez, beste eredu baten alde gaude. Tokian tokiko eta hurbileko pro-dukzioari lehentasuna ematen dion ereduaren alde; produkzio ekologikoarilehentasuna ematen dion ereduarena, eta horrez gain, produkzioan energia,garraioa eta materialak aurrezteari lehentasuna ematen dion ereduaren alde.Eredu berri horretan, behar-beharrezkoak ditugun ondasunak ekoiztu beharditugu, baliabideen urritasuna kontuan izan behar baitugu, diruaren bidezbalora daitezkeen baliabideen urritasuna (orain arte bezala) zein naturakematen dizkigun baliabideena. Baina, batez ere, ekoizpen berri horretan, en-plegua eta aberastasuna banatzeari lehentasuna ematen dion eredu batenalde gaude.

Garapen endogenoak ekonomia-, erakunde-, kultura-, politika- eta gizarte-mailako ondorioak dakartza. Halako ikuspegia izanik, kontuan hartu beha-rrekoa da ezinbestekoa dela herritarrek ere parte hartu behar dutelakomunitatearen eta bere gizarte-eraikuntzaren zereginetan. Garapen endo-genoan, kontuan hartu behar da ezinbestekoa dela gizarteak parte hartzea,

76

INDIndustria eta berrikuntza

eta horrez gain, parte-hartze hori eta beharrezkoa den plangintza behetikhasita egitea lotuta daudela.

Horren haritik, gaur egun inoiz baino garrantzitsuagoa dirudi industria-sek-toreari laguntzea, oinarri hartuta elkartasunaren eta gizarte-ekitatearenprintzipioak zein irizpide ekologikoak. Izan ere, helburua industria-sektoreabultzatzea, suspertzea eta sektoreari eustea da. Industria- eta zientzia-kulturasuspertu behar dira, oinarri hartuta industria garatzeak berebiziko garrantziaduela gure herrialdearen etorkizun ekonomikorako eta sozialerako.

Horregatik guztiagatik, erabat berrituta, dibertsifikatuta eta goi-mailako tek-nologia duen industria-sektorea behar dugu, Euskal Herriko gizon-emaku-meentzako aberastasuna zein kalitate oneko enplegua sortzeko, bai eta gureondorengo belaunaldiek etorkizun duina izango dutela ziurtatzeko ere.

Guri dagokigunez, erabat argi dugu sektore publikoak izan duela koordinat-zaile nagusia eta sektore publikoak antolatu behar duela estrategia, produk-zio-dinamika moldatzeko, eta hala, garapen endogenora eta iraunkorrerabideratzeko produkzioa. Hori hala izanik, sektore publikoak eragin handiagoaizango du gizartean, jardueraren beraren bidez zein halako gizarte-mota he-datzen eta sustatzen.

Bestalde, Euskal Herriak dituen premietara moldatutako beste eredu batlortze aldera, enpresa publikoen, kooperatiben eta enpresa pribatuen –berezikienpresa txiki eta ertainen– jarduerak uztartu egin behar dira eta gizarte-eko-nomia solidarioarekin. Nolanahi ere, edozein dela enpresaren titulartasuna,enpresa guztiek ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorretakoerantzukizunak hartu behar dituzte beren gain, iraunkortasuna ziurtatze al-dera. Horrenbestez, beharrezko lege eta mekanismoak ezarri behar dira en-presa guzti-guztiek bete ditzaten baldintza horiek.

Eredua aldatzea helburu izanik, EH Bilduk neurri jakin hauek proposatzen ditu:

1. Industria-sarea antolatzea.

Produkzio-dibertsifikazioa handitzea,

- Manufaktura-azpisektore batzuk birmoldatuta, - Ohiko manufaktura-sektorekoak ez diren produkzio-jarduera berriak sus-tatuta, nanoteknologien, bioteknologien eta antzeko sektoreen eremuetanzein “enpresentzako zerbitzu aurreratuak” dituzten jardueren eremuan (in-geniaritzak, aholkularitzak, etab.).

Lurralde-oreka handiagoa lortzea, deszentralizazioaren alde eginez eta jar-duerak eskualdez eskualde sustatuz.

77

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Industriaeta berrikuntza

2. Azpiegitura espezifikoak sor daitezen sustatzea eta industrialdeak eskualdebakoitzak dituen premietara moldatzea.

Industrien arteko harremanak “sarean” bultzatzea, produkzioaren joan-eto-rriak koherenteagoak eta trinkoak izan daitezen, eta halaber, “lankidetza”izaera handiagoa duten eta eraginkortasunarekin bateragarriak diren pro-dukzio-harreman gehiago izan ditzaten.

3. Enpresa txiki eta ertainen modernizazioa eta garapena bultzatzea.

Gizarte-ekonomiaren eredua eta kooperatibak sustatzea eta haien alde egi-tea, enpresa txiki eta ertainekin zuzeneko produkzio- eta kontsumo-sare batezarriz.Ekonomia-, gizarte- eta industria-politika publikoko planak egitea, sindika-tuen, langileen eta herritarren parte-hartzea sustatuz. Teknologia, lanbide-prestakuntza, ikerketa eta garapena sustatzeko planakegitea eta garatzea, herritarren eta gizarte-eragileen artean adostuta planhoriek.Gizarte-ekonomia solidarioa bultzatzea.

·Administrazio-publikoen datu-baseak kudeatzeko erabiltzen diren sis-tema handietan, jabetzako softwarearen ordez software librea ezartzeapixkanaka. ·Euskal produkzio-sarean inbertitzea:·Ondasunen eta zerbitzuen produkzioan, ·Euskal produkzio-sarearen garapenean eta eraldaketan,·Berrikuntzan,

·Dibertsifikazioan, ·Sektoreen arteko, lurraldeen arteko eta eskualdeen arteko orekan,·Ingurumenaren orekan,·Gure ekonomiaren sektore estrategikoetan,

4. Garapen endogeno iraunkorra sustatzea:

1. Industria-sare dibertsifikatua berreraikitzea, ingurumen-baldintzak betekodituena, lan-kualifikazioa izango duena eta energia-kontsumoan intentsiboaizango ez dena. 2. Gure industriako sektore tradizionalei eustea eta haiek modernizatzea.3. Teknologia-maila ertain-handiko eta handiko sektoreak bultzatzea.4. Susperraldian dauden sektore berriak sustatzea (bioindustria, nanotek-nologia…).5. Garapen iraunkorreko eredu bat bultzatzea, oinarri duena energia, pro-dukzioa eta energia hartzeko sistemak nabarmen murriztea.

a. Amaierako energia-kontsumoa %15 murriztea 2020. urterako. b. Energia-auditoriak hedatzea eta bultzatzea laguntza publikoaren bidez,enpresa txiki eta ertainen artean bereziki.

78

IBIndustria eta berrikuntza

c. Energia-kontsumoari buruzko ziurtagiriak lor daitezen sustatzea.

6. Tokian tokiko produkzioa, salgaien garraioa murriztuta eta hurbileko truke-sareak bultzatuta. 7. Industria-produkzioan hondakinak murriztea, eta baliabide naturalen kont-sumoa murriztea, haiek ordeztuz.8. Oinatz ekologikoa murriztea.9. Energiari eta ur-kontsumoari buruzko azterketak egitea produktuz pro-duktu.10. Industriarako lursailekiko espekulazio-aukerak eragoztea.11. Kontsumo-guneetatik hurbil ekoiztea energia, izan industria-kontsumoa,zerbitzuena zein familiarra.12. Garraio-kostuen barruan, garraioak eragindako kalteak ere txertatzeaeko-zergen bidez, birziklatzea edo tratamendua beharko duten elementu kut-satzaileekin zerikusia duten kalteak.13. Biomimesiaren teoria oinarri duten industria garbiak sustatzea (zientziahorrek, natura inspirazio-iturri hartuta eta natura aztertuta, gizakiak sortu-tako arazoak naturak nola konpontzen dituen aztertzen ditu, eta hala, tekno-logia berritzaile berriak aurkitzen ditu. Horretarako, zenbait eredu dituzte:sistemak –mekanika–, prozesuak –kimika– eta natura imitatu edo naturakiradokitzen dituen elementuak).

5. Industria-politika aktiboa bultzatzea:

1. Bioindustriako, energia berriztagarriko eta “hiri-ingeniaritzako” industria-enpresa publikoak edo erdipublikoak sustatzea.2. Gure herrialdeko enpresetan zientzia- eta teknologia-garapena bultzatzea;eta horretarako:a. Berrikuntzarako politika publikoak berriro bideratzea, b. Ikerketa teknologiko unibertsitarioa berriro antolatzea. c. Teknologia-zentroen kudeaketa-gaitasuna baliatzea, teknologia ikerketasustatzeko oinarrizko eremu aplikatuan. • Teknologia-zentroei behar beste baliabide publiko ematea, ikerketa horiegin ahal izateko.• Ikerketa-zentro espezifikoak sortzea helburu hori lortzeko.

6. Aldian-aldian ikuskaritzak egiteko sistema bat ezartzea, enpresei emandakodiru-laguntza publikoen bidez lortu beharreko helburuak betetzen dituztenkontrolatzeko.

7. Berrikuntza:

1. I+G+B xede dutenetan gehiago inbertitzea, garapen sozioekonomikoa lortzealdera, produkzio- eta erreprodukzio-sektoreen eraginkortasuna ziurtatuko

79

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Industriaeta berrikuntza

duen garapena, ondasun naturalen iraunkortasuna errespetatuko duena,osasunaren eta hezkuntzaren alorrak garatuko dituena…; hau da, gizartea-rentzat orokorrean onena ziurtatuko duen garapen sozioekonomikoa. a. Euskadiko BPGren %1,5 erabiltzea diru publikoetatik, eta ekarpen pribatuaBPGren %1ekoa izatea, 2016an inbertsioa %2,5ekoa izan dadin. Titulartasun publikoko patenteak lor daitezen bultzatzea.

8. Inbertsiorako eta enplegua sortzeko egitura-funtsa abian jartzea.

1. Inbertsiorako egitura-funtsa sortzea, geure produkzio-eredu bat lortzekoaukera izan dezagun eta lagungarria izan dakigun. 2. Erakundeek, ekonomia-sektoreetakoek eta sindikatuek kudeatuko dutefuntsa, eta jarduerak ebaluagarriak eta gardenak izango dira; funts horrenekonomia-politikaren plangintza publikoa eta soziala izango da.

9. Zaintza teknologiko- eta inteligentzia-zerbitzua ezartzea:

· Euskal Herriko enpresa txiki eta ertainei laguntza teknologikoa eta enpresa-alorrekoa emateko zerbitzu publikoa edo erdipublikoa ezartzea, eremu haue-tan laguntzeko:

- Bitarteko estrategikotzat erabil dezaten informazioa- Enpresa-diagnostikoak egin ditzaten eta Informazio Estrategikoko Sis-temak ezar ditzaten, berrikuntza eta gerta daitekeenari aurrea hartzekogaitasuna sustatuta.

10. Nazioarteko merkataritza-harremanak bidezkoak eta ekitatiboak ditueneredu bat sortzea

· Gurekin harremanetan dauden herrialdeen eta langileen eskubideak erres-petatuta.· Merkataritza-harremanetarako lehentasuna emanda ezaugarri hauek be-tetzen dituzten herrialdeei: beste gizarte- eta ekonomia-eredu baten aldeegitea, LANEk gizarte- eta lan-alorretan ezarritako baldintzak betetzea, tokikosoldata-mailak errespetatzea, lortutako gainbalioak beren lurralde-eremue-tan inbertitzea, sindikatuen askatasuna errespetatzea, etab.

80

IBIndustria eta berrikuntza