Post on 20-Aug-2020
Erosketak egiteko irizpideak
Arloa: EROSKETAK ETA ZERBITZUAK
Informazio-gida
2
1. Helburua
Kontsumo arduratsua eta autonomoa egiteko, erosketan zein irizpide erabili behar diren
jakitea.
Jarrera kritikoa sustatzea, batere pentsatu gabe eta bat-bateko gurariek eraginda egindako
erosketen aurrean, eta halako erosketak bultzatzen dituzten merkataritza estrategien
aurrean.
Erosle arduratsu gisa jokatzea ahalbidetzen duten ohiturak garatzea.
Erosle garen aldetik, kontsumitzaile aktiboaren kontzientzia hartzea.
Elikagaien etiketak irakurtzen eta interpretatzen ikastea, bereziki, elikadura-etiketak.
2. Edukiak
• Bat-bateko gurariak eragindako erosketa
o Horixe bultzatzen duten merkataritza estrategiak
- Ontzietako publizitatea
- Ontzien diseinua
- Opariak
- Prezioak
o Erosteko irizpideak
- Aurreiritziak, egiaztatu gabeko usteak
• Gogoetaz eta autonomoki egindako erosketa
o Erosketako zerrenda
o Erosteko irizpideak
− Kalitate-kopuru-prezio erlazioaren irizpideak
− Osagaiak
− Aditiboak
− Gustuaren irizpideak
− Pisu/prezio erlazioaren irizpidea.
− Ingurumen-irizpideak
- Ekoizpen ekologikoa
- Ontzi motak
3
− Kontsumitzaileei informazioa emateko irizpidea:
− Elikagaien etiketak eta etiketa motak
− Etiketa nutrizionalak
− Etiketa ekologikoak
• Produktuaren iraupenaren irizpidea
4
3. Ariketak
3.1. Aurretikoa
1. Non egiten dituzu erosketak?
Dendagune handietan.
Auzoko supermerkatuan.
Auzoko denda txikietan.
2. Beti supermerkatu berera joaten zara?
BAI
EZ
3. Zein supermerkatu da?
4. Hainbat saltokitara joaten bazara, adierazi zein produktu erosten dituzun bakoitzean.
5. Astean zenbat aldiz egiten duzu erosketak?
Egunero.
Bi egunean behin.
Astean bitan.
Astean behin.
6. Astean zenbat denbora ematen duzu erosketak egiten?
7. Erosketa egin aurretik erosketako zerrenda egiten duzu?
BAI
EZ
8. Erosketa aurrekontu baten arabera egiten duzu?
5
BAI
EZ
9. Aurrez pentsatu baino gehiago erosten duzu?
BAI
EZ
10. Zein motatakoak dira gehien erosten dituzun produktuak?
Behar-beharrezko gaiak.
Gai osagarriak.
Ezinbestekoak ez diren gaiak.
11.Beti marka berekoak erosten dituzu?
BAI
EZ
12. Idatz ezazu, adibide gisa, beti marka berekoa erosten duzun produktu bat
13. Zer dira marka zuriak?
Supermerkatu horrenak berarenak diren markak
Detergente markak
Markak
14. Aipa itzazu ezagutzen dituzun bi marka zuri
15. Mesfidantza diozu markaren bati?
6
BAI
EZ
16. Zuriak ez diren marken prezioak konparatzen dituzu supermerkatu batetik bestera?
BAI
EZ
17. Ezagutzen al duzu marka zuriak gainerako supermerkatuek baino merkeagoak dituen
supermerkaturen bat?
BAI
EZ
18. Egizu supermerkatuen eta marken zerrenda, merkeena eta garestiena zehaztuta
19. Ezagutzen al duzu bereak ez dituen marketako produktuak (zuriak ez direnak) beste
supermerkatu batek baino merkeago dauzkan supermerkaturik?
BAI
EZ
20. Egizu supermerkatuen eta produktuen zerrenda, merkeenak eta garestienak zein diren
zehaztuta
7
21. Ondorengo aukera hauetatik, ba al dakizu zein dagokion produktu baten izen generikoari?
Nocilla
Chupa-chups
Colacao
Garagardoa
Donuts
Bimbo ogia
Filipinoak
Coca cola
22. Produktu baten hainbat marka probatzen al duzu bat aukeratu aurretik?
BAI
EZ
23. Zeri begiratzen diozu lehendabizi, produktu bat erosteko garaian?
Markari.
Prezioari.
Ontziari.
Osagaiei.
Opari eta eskaintzei.
Publizitateari.
24. Zer eskatzen diozu produktu bati?
8
Merkea izatea.
Erakargarria izatea.
Niri gustatzea.
Kalitatekoa izatea.
Erabilgarria izatea.
25. Produktuaren ontzia eta produktuaren kalitatea erlazionatuta daudela uste duzu?
BAI
EZ
9
3.2. Tailerrari dagokionez
ERDIKO MAILA
ARIKETA 1: DENBORAREN LERROA
Sarrera emateko eta erosketa egiterakoan zer den garrantzitsua testuinguruan kokatzeko
jarduera da. Taldea bi multzotan zatituko dugu: Erosketa egiterakoan kontuan hartu behar diren
kontzeptu batzuk emango dizkiegu (zerrenda, dirua, prezioak, ticketa...) eta kontzeptu horiek
ordenatzeko eskatuko diegu kontzeptu horiek erosketa egin aurretik, egin bitartean edo egin
ondoren garrantzitsuak diren kontuan hartuta. Kontzeptu horien garrantzia unean-unean
azalduko da.
ARIKETA 2: EROSI SUPERMERKATU BATEAN
4 lagunentzako gosarirako erosketa bat egitean datza jarduera. Talde bakoitzak erosketa-
zerrenda egingo du gosarirako beharko dutela uste dutenarekin eta, ondoren, supermerkatura
joango dira erosketa egitera.
ARIKETA 3: EGINDAKO EROSKETAREN ETA AURREIRITZIEN AZTERKETA
Ikasleek egindako erosketa aztertuko dute dieta orekatuaren kontzeptuen arabera eta
hautaketak egiteko jarraitutako irizpideak kontuan hartuta (marka, prezioa, tamaina…).
ARIKETA 4: EROSTEKO IRIZPIDEAK
Bat-bateko erosketaren alde egiten duten irizpideak eta erosketa zuhurraren alde egiten
dutenak sailkatzeko jokoa.
ARIKETA 5: DASTAMENAREN IRIZPIDEA: TEST ITSUA.
Test itsu bat egingo dute laranja naturaleko zukuak eta ontziratutako zukuak dastatuz,
gustuaren irizpideari eta horren garrantziari buruz gogoeta egiteko.
ARIKETA 6: DENBORAREN LERROA
Tailerrean landutako edukiak berrikusiko dituzte finkatzeko.
10
MAILA AURRERATUA
ARIKETA 1: SUPERMERKATU BATEAN EROSTEA
Taldea bitan banatu behar da. Talde bakoitzak erosketa egin beharko du eman zaizkion
jarraibideak aplikatuz (talde batek aurrez erosketako zerrenda eginda erosiko du, eta besteak
aurrez zerrenda egin gabe).
ARIKETA 2: EGINDAKO EROSKETAREN ETA AURREIRITZIEN ANALISIA
Ikasleek, egindako erosketa aztertuko dute, dieta orekatuko kontzeptuen oinarriturik eta
erabilitako erosketa irizpideen arabera.
ARIKETA 3: EROSKETAK EGITEKO IRIZPIDEAK
Apetak eragindako (produktuetako marketing-arekin erlazionatutako kontzeptuak) eta
hausnarketak eragindako erosketa (beharrezko etiketa, etiketa ekologikoa eta etiketa
nutrizionala).
ARIKETA 4: GUSTUAREN IRIZPIDEA: ITSUKAKO TESTA
Ikasleek itsukako testa egingo dute naranja zuku naturalarekin eta ontziratutako naranjekin,
dastamenaren irizpidea eta bere garrantzia hausnartzeko.
ARIKETA 5: C BITAMINAREN ESPERIMENTUA
Zukuek daukaten bitamina C kopurua aztertuko dugu esperimentu baten bidez. Bitamina Cren
azterketa naranja zuku naturalarekin eta ontziratutakoarekin egingo da.
ARIKETA 6: ETIKETA NUTRIZIONALA
Etiketa nutrizionalaren azterketa, irakurketa ata interpretazioa. Naranja zuku baten etiketa
nutrizionala ematen zaie eta honekin batera rol istorio bat kontatzen zaie. Beraiek laborategi
bateko ikertzaileak dira eta ikastetxe batetik kontratatu dituzte menu orekatu bat egiteko.
Hori egiteko, lehenengo fitxa bat bete beharko dute naranja zukuaren etiketa nutrizionalari
11
buruz zehazteko zenbat zuku edan beharko den beharrezkoa bitamina C lortzeko egun
baterako.
12
Gaitasunekiko lotura
4.1. Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, OLH eta eskola-jatorria duten taldeak
Izaten
ikasteko konpetentzia
Hizkuntza- eta literatura-
komunikaziorako konpetentzia
Matematikarako
konpetentzia
Zientziarako konpetentzia
Erdiko Maila
� � �
Maila Aurreratua
� � �
Hitzez, hitzik gabe eta modu
digitalean komunikatzeko konpetentzia
Ikasten eta pentsatzen
ikasteko konpetentzia
Elkarbizitzarako
konpetentzia
Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
Erdiko Maila
�
Maila Aurreratua
�
Teknologiarako konpetentzia
Gizarterako eta
herritartasunerako konpetentzia
Arterako
konpetentzia
Konpetentzia
motorra
Erdiko Maila
Maila Aurreratua
13
4.2. Beste talde batzuk
Ama-hizkuntzan
komunikatzeko gaitasuna
Atzerriko hizkuntzetan
komunikatzeko gaitasuna
Matematika-gaitasuna eta
oinarrizko gaitasunak zientzia eta
teknologiaren alorrean
Gaitasun digitala
Erdiko Maila
� �
Maila Aurreratua
� �
Ikasten ikasteko gaitasuna
Gaitasun soziala eta zibikoa
Ekimenaren zentzua eta
enpresa-espiritua
Kultura-arloko
kontzientzia eta
adierazpena
Erdiko Maila
�
Maila Aurreratua
�
14
5. Baliabideak
Informazio gidak
•••• www.kontsumobide.eus webgunetik deskarga daitezkeen liburuxkak (Ikus
Dokumentazio-zentroa – Liburuxkak):
o Erosten eta ez erosten ikastea (2004).
o Erosketa finantzatuak (2005).
o Oinarrizko kontsumo argibideak (2011).
Material didaktikoak
•••• Mailegu-materiala Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutuaren kontsumo-
prestakuntzarako zentroetan:
o Erosteko irizpideei buruzko elkarteen maleta “Ikusten dudan guztia erosten al dut?”
o Lineako material didaktikoa erosteko irizpideen inguruan “Erosteko irizpideak eta
saltzeko teknikak” (eraikitzen).
•••• Prestakuntza-jarduerak:
o “Gutxiago gastatzea gutxiago erosi gabe”
Web-orriak
•••• KONTSUMOBIDE – KONTSUMOKO EUSKAL INSTITUTUA
http://www.kontsumobide.eus
•••• ELIKADURA SEGURTASUNEKO ETA NUTRIZIOKO AGENTZIA ESPAINOLA
http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/home/aecosan_inicio.shtml
15
•••• BIZIMODU IRAUNKORRA ULERTU ETA KOMUNIKATZEKO SAREA.
http://www.youthxchange.net
•••• BIDEZKO MERKATARITZAREN ESTATUKO KOORDINAKUNDEA
http://www.comerciojusto.org
•••• LINEAKO KONTSUMORAKO HEZKUNTZA. “DOLCETA” PROIEKTUA, EUROPAR
BATZORDEAREN OSASUN ETA KONTSUMO ZUZENDARITZA NAGUSIAK FINANTZATUA
http://www.consumerclassroom.eu/
•••• EUSKAL GAZTEENTZAKO ATARI TEMATIKOA. EKOLOGIA ETA INGURUNEA ATALEAN
EROSKETA ARDURATSUAREN INGURUKO INFORMAZIOA AURKI DEZAKEGU
http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-2279/eu
Helbide interesgarriak
Kontsumobide-ren kontsumoaren alorreko prestakuntza eta informazio
zentroak
Vitoria-Gasteiz Bilbao Donostia / San Sebastián
Adriano VI, 20-1º. 01008 Nicolas Alcorta, 2. 48003 Zarategi ibilbidea 82-84 Atz. 20015
Telf: 945 01 66 00 Fax: 945 01 66 01
Telf: 94 403 22 20 Fax: 94 403 22 21
Telf: 943 02 25 90 Fax:943 02 25 92
Email: formacion-araba@kontsumobide.eus
Email: formacion-bizkaia@kontsumobide.eus
Email: formacion-gipuzkoa@kontsumobide.eus