Enpresaren dimentsioa

Post on 03-Jul-2015

482 views 1 download

description

Enpresaren dimentsio ezberdinek duten eragina

Transcript of Enpresaren dimentsioa

ENPRESAREN DIMENTSIOA

IRIZPIDEAK:

Neurri fisikoa

Esparru geografikoan duen eragina

Produkzio ahalmena/maila

Esparru ekonomikoa

Neurri fisikoa

Esparru geografikoan duen eragina

Eroski (Euskal Herrian)

BBK (Bizkaian)

Café Baqué (Bizkaian)

Esparru ekonomikoa

Garrantzitsuena...

Garrantzitsuena enpresaren tamaina egokia lortzea da. Hori gertatzen da baliabide guztien erabilera onena egiten denean; horrela ematen den produkzioa kostu baxuenean lortzen denean enpresa lehiakideen aurrean abantaila lortuz.

Dimentsio optimoa

Enpresa bateko dimentsio optimoa hurrengo faktoreen menpe dago: Langile kopurua Lan araudia Teknologia Finantza iturriak lortzeko erraztasuna

Enpresaren kapazitatea

Periodo baten enpresa batek lortu ahal duen produkzio maila altuena da.

ENPRESA MULTINAZIONALAK

Enpresa multinazionalak hartu duten garrantzi eta indarra gure garaiko fenomeno berezietako bat da.Multinazionala kapitalismoaren enpresa handia da, egungo kapitalismoaren isladarik sofistikatuena da.

Jatorriz merkatu zabalketa prozesuaren ondorioz sortzen da.

MULTINAZIONALAK

Jaiotzen diren herrian tamaina handiko unitate merkantilak dira eta bere tamaina handiagatik merkatu handiagoak behar dituzte. Merkatu berri horiek atzerrian topatzen dituzte beste herrialde batzuetan aurkitzen dituzte.

MULTINAZIONALAK

Sozietate anonimo multzo batez osatuta dago, enpresa talde bat osatuz.

MULTINAZIONALAK

Definizioa: multinazionalak herrialde desberdinetan sartzen diren enpresak dira bertan filialak sortuz, horretarako gutxienez bere kapitalaren %50-a emanez. Horrela matrizeak taldea osatzen duten beste filial guztien kontrola ziurtatzen du. Filialen kudeaketa matrizean dagoen kudeaketa zuzendaritza gune bakarrean hartzen diren erabakien menpe egoten da.

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Emaitzak herrialde bat baino gehiagotan dituzten enpresak dira.

http://media.corporate-ir.net/media_files/irol/13/131801/reports/Halfyear/2012_Interim_financial_report.pdf

Filial baten emaitza negatiboak beste filial baten emaitza positiboekin konpentsa daitezke

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Sartzeko gaitasun handia: Emaitza orokorrei esker

Malgutasuna Iraunkortasuna

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Teknologia aurreratuagoak erabiltzen dituzte:

I+G+b

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Eraketa deszentralizatua daukate. Marketin saila, giza baliabideen saila, finantza

saila…

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Helburu ekonomikoa: operatzen duten herrialde guztietan helburu nagusia etekin handiena lortzea da.

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Herrialdeko sistema politiko-ekonomikoa ezin hobeto ezagutzen dute, herrialdean ezarri aurretik ikerketa bat egiten dutelako.

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Etengabeko hazkundean dauden enpresa oso handiak dira.

Modu desberdinetan hazi egiten dira: Hazkundea zeharka edo goitik behera Fusioak

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Botere ekonomiko eta sozial oso handia izaten dute.

Aurrekontuak oso handiak izaten dira (askotan aurrekontu nazionalak baino handiagoak).

MULTINAZIONALEN EZAUGARRIAK

Multinazionalak eta grebak: Grebei aurre egiteko ETE-ak baino egoera

hobeagoan egoten dira. Botere ekonomikoagatik Sakabanatzeagatik