Egia eta just

Post on 30-Mar-2016

230 views 1 download

description

Izenburuko esaldia hautatu zuten Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordearen lelo, honek 1995ean ibilbidea hasi zuenean. Gerora, komisio hau bakegintzan aditu direnek lehen mailako erreferentzia hartu dute. Ez zen hau izan halere munduan antolatutako halako komisio bakarra, ezta lehena ere, guztira hogeita hamar bat egin baitira orain arte nolabaiteko giza eskubideen bortxaketa sistematiko bat bizi izan duten herrialde batzuetan. Azkena Brasilen, joan den urriaren 29an Senatuak Egiaren Batzordea eratzea onartu baitu 1964 eta 1985 bitarteko diktaduran egindako gehiegikeriak ikertzeko.

Transcript of Egia eta just

2

164. zenb. 2012ko apirila (II)

“Egia da berradiskidetzarakobidea”

Izenburuko esaldia hautatu zuten Hegoafrikako Egiaren eta BerradiskidetzearenBatzordearen lelo, honek 1995ean ibilbidea hasi zuenean. Gerora, komisio hau

bakegintzan aditu direnek lehen mailako erreferentzia hartu dute. Ez zen hau izanhalere munduan antolatutako halako komisio bakarra, ezta lehena ere, guztira hogeitahamar bat egin baitira orain arte nolabaiteko giza eskubideen bortxaketa sistematikobat bizi izan duten herrialde batzuetan. Azkena Brasilen, joan den urriaren 29anSenatuak Egiaren Batzordea eratzea onartu baitu 1964 eta 1985 bitarteko diktaduranegindako gehiegikeriak ikertzeko.

Funtzio eta helburu ezberdinak ezarri izan zaizkie: batzuk aurrez aurre jarritakokomunitateen berradiskidetasunean zentratu dira, beste batzuek iraganeangertatutakoa ikerketzen eta argitara ekartzen jarri dituzte indarrak, eta beste batzuek,urraketen arduradunak identifikatu eta zigortzea lehenetsi dute. Lorpenei begiratutaere barietate handia dago. LARRUN honetan munduan izan diren halako batzordeeibegira jarriko gara, irakurleari hainbat kasu nabarmenduz eta bakoitzaren indarguneeta ahulguneak aztertuz.

Amaitzeko, Euskal Herrian halako komisio bat nola eta zer helbururekin eratubehar genukeen planteatu nahi izan dugu. Jon Mirena Landa Eusko Jaurlaritzako GizaEskubideen zuzendari ohia elkarrizketatu dugu eta Lau Haizetara Gogoan elkarteak2009an argitaratu zuen “Euskal Herriko Egiaren Batzordea” liburuko informazioabaliatu dugu.

� Egilea: Lander Arbelaitz

LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Xabier Letona. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: larrun@argia.com Telefonoa: (00 34) 943 37 15 45 Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.320. zenbakiarekin banatua, 2012ko apirilaren 29an)

Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea. Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

ZER GERTATU DA HEMEN?

Ezer baino lehen, komeni da argi uztea EuskalHerrian ez dela aldarrikapen berria Egiaren Ba-tzordearena. Agenda politikora orain gutxi ezkerabertzaleak ekarri du berriz joan den otsaileanDonostiako Kursaalean Konponbide haizea dabilagiria aurkeztu zuenean. Bertan ETAren bikti-mekin izandako jarreraz autokritika egiten zuenaipatu alderdiak eta adierazi zuen onartzen duela“alde bateko biktimekiko erakutsitako sentsibili-zazioa falta izan zaiola beste aldeko biktimekiko”.

Aurkeztu zuten dokumentuan, aurrera egitekopauso gisa, “Trantsiziozko justizia” eskatzen zu-ten, eta honen barnean, Egiaren Batzorde bat

osatzea Euskal Herrian. Komisio honek iraga-nean gertatutakoa ikertzeko, independentea etanazioartekoa izan behar lukeela proposatu zuen.“Politikoki inpartziala izan beharko luke, parte-hartze irekiarekin eta baztertzerik gabekoa”.

Batzorde honek gatazkaren arrazoiak eta on-dorioak aztertu beharko lituzke ezker abertzalea-ren ustez, baita gatazkan gertatutako gehiegikeriaguztiak ere. EAJk eta PSE-EEk baina, berehalaerantzun zioten ez dutela halako ikerketa batzor-deen beharrik ikusten.

EAJk adierazi zuen “gizarteak oso garbi” duelazer gertatu den Euskadin eta ez duela Egiaren Ba-tzorderik eratu beharrik ikusten. “ETAk orain ar-

3

Egia eta justizia / Erreportajea

FERNANDOCASADO

Espainiako segurtasun indarrek gehiegikeriaz erantzun izan dute askotan arrazoiren bategatik edo besteagatikprotesta egin duten herritarren aurka. 1985ean Bilbon hartutako argazki hau horren erakusgarri izan liteke, eta“Guda ontzilan” izenburupean, ezagun egin zen Euskaldunako gatazkaren testuinguruan.

tekoan izan duen erantzukizuna zein den denokdakigu”, esan zuen Iñigo Urkulluk. PSE-EErenizenean Patxi Lopez Lehendakariak eta IdoiaMendia gobernuko bozeramaileak erantzun ziotenezker abertzaleari. Sozialisten iritziz ez da egiarenbatzorderik behar, “egia bertan izan baita, ETAkjendea hiltzen zuenean, terrorismoak enpresarieitxantaia egiten zienean, biktimak marginatu etairaintzen zirenean, egia bertan zegoen eta nahikoazen begiak ez ixtea, hau ikusteko”. PPk ez zuengaia aipatu ere egin hurrengo adierazpenetan, etaETAren disoluzioa eskatu arte ezin dela aurreraegin adierazi zuen.

Euskal Herrian garai berriak bizi ditugun hone-tan, atzera seriotasunez eta biktimekiko errespetuzbegira jartzea ezinbestekoa da ordea. Azken 50 ur-teotan Euskal Herrian izandako biktima guztien ze-rrenda ofizial bat egitea eta aurrera begira antzekoezer berriz gerta ez dadin neurriak hartzea EuskalHerriko herritarren arteko berradiskidetasuna bul-tzatzeko ezinbestekoa da, beste zenbait herrialde-tan ikusi denez. Zenbat pertsona hil ditu ETAk?Zenbat pertsona hil dituzte Espainiako eta Fran-tziako estatuek edo hauen ordezkariek? Zenbatzauritu ditu ETAk? Zenbat zauritu dituzte esta-tuek? Galdera horietako batzuek dokumentatutadaude azken urteotan zenbait taldek erakunde ofi-zialen babesarekin egindako lanari esker. Espai-niako Barne Ministerioaren datuen arabera, ETAk1968tik 829 pertsona hil ditu, nahiz eta zenbaki ho-rren gainean ere adostasun totalik ez egon. Bainanor eta zenbat dira estatuek hildakoak? Torturatueta zaurituak zenbat dira? Noiztik hasiko gara kon-tatzen narratiba adostu bat ezartze aldera? 36ko ge-rraren ondoren Estatuaren izenean egindako gehie-gikerien biktimek zer diote honi guztiari buruz?

Galdera ugari dago erantzuteke, eta horiek se-riotasunez eta inpartzialtasun osoz jorratzeko, Egia-ren Batzordearen aukera ezin da hain azkar eta be-rehalakoan saihestu “egia hor egon da” bezalakoargudioekin. Dena den, baliteke eztabaida politi-koaren berotasunak eta proposamena ezker aber-tzaleak egin izanak eragitea ezezko erantzunak.

ZER DIRA EGIAREN BATZORDEAK

BAINA?

Esperientziak erakutsi digu egia ezkutatzean edojustizia egiteko neurri eraginkorrak aplikatu ezean,zauri irekiak geratzen direla gizarteetako zenbaitsektoretan. Hala, batzuk gainditutzat jo izan dituz-ten gatazkak berpiztu egiten dira. Nazioarteko es-perientziek erakusten digute atzera begira egin be-harreko lan delikatu honetarako tresnarikinteresgarrienetakoak Egiaren Batzordeak direla.

Historiaren pasarte mingarriak gainditzeko etagiza eskubideen urraketa masiboak aztertzeko, gi-zarteek jarrera kritiko bat hartu behar dutela de-fendatzen dute nazioarteko hainbat erakundek.Beste askoren artean, Nazio Batuen ErakundekoGiza Eskubideetako Goi Batzordeak edo AmnestyInternationalek (AI) munduan Egiaren Batzordeeneraketaren aldeko jarrera aktiboa dute. Beste modubatean esanda, bortxazko egoera batetik bakeraegin beharreko trantsizioak hiru oinarri behar dituerakundeon arabera: egia, justizia eta erreparazioa.

Batzorde hauek azken finean, ikerketa sakonakegin ostean, iragana azaltzea izaten dute abiapuntu.Ikerketa judizialak irekitzeko ekarpenak ere eginizan dituzte zenbait lekutan, eta hala, justizia egitekobidea ireki izan dute. Azkenik, komisio hauek ad-ministrazioei zuzendutako gomendio multzo bategiten dute biktimen errekonozimentuari eta hauenerreparazioari dagokionez, zauriak ixten laguntzealdera.

1974tik 2012ra gutxienez 33 komisio eratu dira29 herrialdetan. Erdiak baino gehiago azken ha-markadan, eta oraindik batzuk martxan daude,Ekuador, Kanada eta Brasilen adibidez. Emaitzakere askotarikoak izan dira urte hauek guztietan. Ezdira gutxi izan ikerketa abiatu eta hainbat kausa me-dio sortu bezain pronto desagertu direnak (Filipi-nak kasu) edo ikerketaren helburuak bete ez dituz-tenak (Haiti kasu). Komisio horiek porrot egindute eta herrialde horietako urraketen biktimentzatsufrimendu erantsiaren azken kapitulua dira.

4

164. zenb. 2012ko apirila (II)

Hala ere, beste zenbait herrialdek, amaieraraarte heltzea lortu dute. Lan egiteko modu ezber-dinek erakutsi dute hainbat alorretan eragitekoaukera dutela. Hegoafrikako Egiaren eta Berra-diskidetasunaren Batzordea nabarmendu zen he-rrialde osoan 2.000 audientzia publikotik goraegin eta telebista eta irrati bidez testigantza go-gorren zabalkunde masiboa emateagatik. Honekbiktimen duintasuna berreskuratzeko eta egia eza-gutarazteko duen balioa frogatu zuen. El Salva-dorkoak 12 urteko guda zibileko giza eskubideenurratzaileen arduradunak identifikatu zituen.Ugandakoa Afrikan sortutako lehena izan zen etaberonen aurrean aurkeztu behar izan zuten, baitaGobernuko ordezkari izandakoek ere, ekintza ba-

satiak egin izana leporatuta. Guatemalakoak argi-tara atera zituen komunitate maiaren aurka egin-dako sarraskiak. Txileko batzordearen argitalpe-naren ondoren, biktimen aldeko neurri ugari hartuziren, eta Gobernuak lehen aldiz Estatuaren ize-nean barkamena eskatu zien biktimei. Ondorenizango dugu hauek sakonago jorratzeko aukera.

“Genozidioetako biktima guztiek, gizateriarenaurkako krimenak, gudak, torturak, bide extraju-dizialak eta desagerpenak pairatu dituzten biktimaguztiek, egia jakiteko eskubidea dute”, AmnestyInternationalen arabera. Gobernuz KanpokoErakunde honek defendatzen du krimenei buruzegia jakitea oinarrizkoa dela, biktimek gertatuzena jakin dezaten, desagertuta badaude ea nondauden, eta publikoki aitor dadin beren sufri-mendua. Azkenik, AIren arabera garrantzitsuada gizarte mailan jakitea zeintzuk izan ziren arra-zoiak halako eskubide urraketak gertatzeko, etaziurtatzeko ez dela antzeko jokabiderik etorkizu-nean errepikatuko.

Estatu terrorismoaren eta bestelako krimenenaurka ikerketa-tresna baliagarri dira, eta etorkizu-nean errebisionismo historikorik gerta ez dadinberme gisa aurkez daitezke. Hala ere, Egiaren Ba-tzordeak zenbaitetan kritikatuak izan dira zenbaitherrialdetan krimenak zigortu gabe uzteagatik etagiza eskubideen urraketa larriak egin zituztenen zi-gorgabetasuna areagotzeagatik. Egia jakiteko es-kubidea, dena den, Estatuaren agenteek eragin-dako minaren erreparazioaren parte bat da, etaerreparazio horrek ondorengo neurriak izan beharditu gai hauetan aditu direnen ustez: neurri eko-nomikoak, sozialak, medikuak eta juridikoak.

HURBIL DEZAGUN LUPA ZENBAIT

HERRIALDETARA

Esan bezala, Egiaren Batzordeak ez dira berdinakizan munduko leku guztietan. Toki batean eta bes-tean, giza eskubideen urraketek forma ezberdinakizan dituzte, eta horren ondorioz, sortutako komi-sioek ere funtzio ezberdinak hartu dituzte.

5

Egia eta justizia / ErreportajeaLA

JOR

NA

DA

Mexikoko zenbait sektore Egiaren Batzorde bateratzeko presio egiten ibili badira ere, FelipeCalderón presidenteak argi utzi du joan den urrian,halakorik ez dela bere planetan sartzen.

Ondoren, zenbait herrialdetan talde hauek egin-dako lanaren pintzelada batzuk jasoko ditugu. In-formazioaren parte handi bat Wikipediatik etaNazio Batuen Garapenerako Programak argitara-tutako Minetik egira eta berradiskidetasunera txoste-netik aterea da. Gaian sakondu nahi duenarentzat,56 orriko lan hau benetan gomendagarria da etahemen aipatuko ditugunak baino kasu gehiagoaurkituko ditu. Hainbat herrialdetako Batzordeenlana aztertzen du horietan lanean ibilitako jen-deak. Erreportaje honen Interneteko bertsioaneskaintzen diren loturen artean txos-ten osoa aurki daiteke PDFan, edobestela QR kode hau irakurrita sa-kelakoan ireki daiteke.

Segidan aztertuko ditugun komisioak ezagunegin dira hainbat arrazoiengatik: egia bilatzekoagindu zuzena izan dutelako, edo berradiskideta-suna eta erreparazioa bilatzeko izan duten helbu-ruagatik; metodologiagatik; eraketagatik; inde-pendentzia mailagatik; eraginagatik eta baitaarrazoi etiko eta legalengatik ere. Ondoren, Gua-temala, Uganda, El Salvador, Txile eta Hegoafri-kako kasuetan sakonduko dugu.

GUATEMALA, HITZ EGITEKO

BEHARREZ

1999ko otsailean Guatemalako Argitze Historiko-rako Batzordeak (CEH gaztelaniazko sigletan) azkentxostena aurkeztu zuen, biktimen sufrimenduanoinarritutakoa. Christian Tomuschat batzorde ho-netako presidentea izan zen, eta bere hitzetan gauregun gatazka armatuak iraganeko zerbait dirudi.Orain hamar urte amaitu zen enfrentamendu ar-matua.

Osloko Akordioa Guatemalan 1994ko ekainaren23an sinatu zuten Guatemalako Gobernuak etaGuatemalako Batasun Iraultzaile Nazionalak(URNG), eta honen arabera eratu zen CEH Ba-tzordea. Bere lana “giza eskubideen urraketak etasufrimendua eragin zuten bortizkeria ekintzak erainpartzial eta objektibo batean argitzea” izan zen.

Komisioko kide batzuk nazioartekoak ziren (NBE-ren ordezkariak) eta beste batzuk bertakoak.

Tomuschaten arabera, hasiera batean, 1960angatazka bi talde hauen artean gordindu bazen ere,gatazkatik at zegoen poblazio maia geroz eta na-hastuagoa egon zen. Bi talde hauek presio egitenzieten maiei etengabe jende gehiago lortu nahi zu-telako. Azkenean, oposizioko bi alderdien arteangeratu ziren harrapatuta, inongo babesik gabe, nolaedo hala indigenak hil behar zirela pentsatzen zuenEstatuaren aurrean. 1996an amaitu zen guda etaguztira 250.000 pertsona hil zituzten, gehienak esanbezala, herritar maiak izaki, nekazari txiroak ia de-nak. Horietatik 45.000 oraindik desagertuta daudeeta Egiaren Batzordearen ondorioen arabera, pa-ramilitarrek heriotzen %80 eragin zuten.

CEHk biktimen elkarrizketetan jarri zuen abia-puntua eta hauen testigantzak biltzea ez zela hainzaila izan dio Tomuschat Batzordeko presidenteohiak. Biktimak azken hamarkadetan eta mendee-tan sufritu zuten guztiaz hitz egiteko beharrez to-patu zituztela dio. Biktima askorentzat gertatu zi-tzaiena kontatzeko lehen aukera izan zen.

Hegoafrikako Batzordeak ez bezala, honek ezzeukan inongo autoritaterik amnistiak emateko, etaberaz, ez zuten inongo onura legalik ematen egin-dakoa aitortzeagatik. Biktimarioek (biktimak eragindituena izendatzeko erabiltzen den hitz teknikoa) ezzutela batzordera hurbiltzeko interesik erakutsi,dio Tomuschatek.

Biktimen testigantzak jaso zituen taldeak, etagobernuari erreparaziorako gomendio batzuk eginzizkioten arren, honek nekez bete zituen. Giza es-kubideen urratzaile nagusiak libre geratu ziren.

6

164. zenb. 2012ko apirila (II)

1996an amaitu zen guda Guatemalaneta 250.000 pertsona hil zituzten,gehienak nekazari maiak

UGANDA, PRESIDENTE OHIAK

KOMISIOAREN AURREAN

Ugandako Giza Eskubideen Urraketen IkerketarakoBatzordea 1986 eta 1994 artean aritu zen laneanUgandan eta bere helburua zen ikertzea giza es-kubideen zer urraketa egin ziren aurreko 18 ur-teetan. Urteetan egindako sarraskiak argitara aterazituen azken txostenean. John Baptist Kawangabatzordeko kide izan zen, eta berak azaltzen duArgentinan eratu zen batzordearen antzekoa izanzela hau. Hala ere, komisioak biktimen alde gutxiegin zuela aitortzen du komisionatu ohi honek.Aurre egin behar izan zioten arazo nagusia zengiza eskubideak erregimen ezberdinetan zeharurratu zirela, eta biktimario asko ondoren bik-tima bihurtu zirela aldi berean.

Biktima errealek era zuzenean pairatutakogehiegikeria eta giza eskubideen bortxaketak jasozituzten. Eskubide hauek urratu zituztenengan

ere jarri zuen arreta, eta Komisioaren aurrera era-man zituzten arduradunak historiaren beren ber-tsioa kontatzera. Kasu askotan biktimek aurrezaurre egin zuten topo beren torturatzaileekin.Kasu guztietan biolentzia Estatuak bultzatua izanzela dio Kawangak, unean uneko gobernuak po-blazio zibilaren aurka eraginda. Komisioak bi pre-sidente ohiren eta goi postuetako segurtasun ofi-zialen testigantzak ere jaso zituen. Frogatu zenez,hauek ardura zuzenak izan zituzten urraketetan.

Komisioak frogatu zuenez, 1962an hasi zenpoblazio zibilaren aurkako bortxakeria, UgandaErresuma Batutik independizatu zen urtean. Hirudiktadura garai bereizten dira herrialdean 1962eta 1986 artean. Egun 28 milioi herritarrek osa-tzen dute herrialdea.

Hiru erregimenek gutxiengo etnikoen eta disi-dentziaren aurkako errepresio odoltsuak eramanzituzten aurrera. Milton Obote izan zen indepen-

7

Egia eta justizia / Erreportajea

NRA Erresistentzia Nazionaleko Armadako haur soldadu gehienak Milton Oboteren erregimenean gurasoakgaldu zituzten umezurtzak dira.

DO

MIN

IQU

EA

UB

ER

T

dentziaren ondoren lehenengo lehen ministroaeta 1966an konstituzioa indarrik gabe utzi zuena.1967an bere hurbilekoa zen Idin Aminek hartuzuen boterea estatu kolpe batekin. Hasieran he-rritarren gehiengoak botere aldaketa eskertu ba-zuen ere, garaiko diktadorerik krudelenetako batbezala deskribatzen dute hainbat ikerlarik egun.Miliziak acholi eta langi komunitateetako kideakmarginatu, desplazatu eta hil zituen. Obotek be-rriz boterea kendu zion ordea, eta ondoren kakwaeta lugbara komunitateek ere indarkeria krudelapairatu zuten urteetan. Idin Aminen bizitzan oi-narrituako The Last King of Scotland filmak men-debaleko herritarroi Ugandan urte hauetan gerta-tutako zabaltzen nabarmen lagundu zuen.

Batzordeko kideek egoera hau kudeatu beharizan zuten eta herritarrei zer nolako konpentsazioaespero zuten galdetzen zieten. Egoerak askotanoso zailak izaten zirela dio John Baptist Kawan-gak. Bi erregimen hauek derrokatuak izanak ziren,eta liderrak atzerrian bizi ziren eroso. Nola eskainierreparazioa bi garai hauetan senideak hil zizkie-ten jendeari? Norekin berradiskidetu behar zuten?

Komisioko burua Justiziako Gorte Gorenekoepaile bat zen, eta ikerketak erabateko izaera ju-diziala zeukan. Bertan, publikoki milaka testigan-tza entzun ziren eta profil altuko kideek emandakotestigantza ia guztiak telebista bidez bota zituzten.Hedabideek jarraipen berezia egin zioten Batzor-dearen lanari orokorrean, eta aditu honek dioenez,ugandarrak liluratu egiten ziren zenbait pertsona,behin boteretsuak izanak, beren ekintzak azal-tzera deituak zirela ikusten zutenean. Lehen aldizhistorian, azalpenak eman behar izan zituzten.Alde hori nabarmentzen du Ugandako EgiarenBatzordeak lortutako gauzen artean: egia jakinzela lehen aldiz.

Jende askorentzat ez zegoen ezer egiterik ordea,familian hildakoak zituzten horiek. Aditu honekdioenez, hauetako askok espero zuten Batzor-deak zerbait gehiago egingo zuela hauek lagun-tzeko eta gobernuak erreskatatu egingo zituela

azkenean. Dena den, egun oraindik beren trage-diekin bizi dira, beste zenbait arrazoiren artean,gobernuak ez daukalako halako zerbait egitekomoduko fondorik Kawangaren arabera.

EL SALVADOR, EROKERIATIK

ESPERANTZARA

Nazio Batuen Egiaren Batzordea Gobernuaren etaFMLN gerrillaren arteko Bake Akordioen ondo-rioz sortu zen El Salvador-en eta 1992 eta 1993urteen artean aritu zen lanean. Zenbait faktore-gatik nabarmendu zen komisio hau: bere nazio-arteko izaeragatik, herrialdeak bizi zuen polari-zazioagatik, bere lana egiteko zortzi hilabetebakarrik izan zituelako eta giza eskubideak urratuzituzten arduradunen izenak argitara atera zitue-lako. 12 urteko gudan 75.000 herritarrek galdu zu-tela bizitza kalkulatzen dute. Douglas Cassel In-forme Final izeneko azken txosteneko editoreetakobat izan zen eta berak dioenez, guda honen be-reizgarrietako bat izan zen zibilen aurkako bor-txakeria neurrigabea eta arduradunen zigorgabe-tasun absolutua. Ez zen audientzia publikorikegin Hego Amerikako herrialde honetan, zegoenbeldur giroagatik eta arrisku errealagatik. Casse-len ustez, komisioak esfortzu handia egin arrengomendioak praktikara eraman zitezen, gutxi au-rreratu da gero.

Hiru kidez eratua zegoen, eta beste 25 bat pro-fesionalen laguntza izan zuten hauek: den denaknazioartekoak. Txostenaren egileak dioenez, Ba-tzordeko kideak herrialdera joan zirenean, bi ko-munitateak oraindik erabat polarizatuta zeudeneta gobernuaren aldekoen eta gerrillaren aldekoenarteko deskofiantza ia gaindiezina zen. Gutxi zi-ren alde batekin edo bestearekin identifikatzenez ziren herritarrak. Ondorioen beldur, lekukogarrantzitsuek hitz egiteari uko egin zioten.

Casselen arabera, zailtasun ugariri egin beharizan zioten aurre. Batetik, biktima zuzenen %85hilda edo desagerrarazita zeuden, eta beraz, ape-nas jasotzen zuten testigantza zuzenik. Lekuko-

8

164. zenb. 2012ko apirila (II)

tzak ia beti inguruko familiarrek ematen zituzten.Hasieran sei hilabeteko epea zutenez, 75.000 sa-laketa jasotzea ezinezkoa zela bazekiten, eta az-kenean hamarretik bat jaso zituzten, nahiz eta au-rretik beste erakunde batzuk egindako lanei esker,beste 15.000 ere erregistratu eta aztertu zituzten.Biktima gehienak sindikalistak, ikasleak, lider er-lijiosoak, giza eskubideetako taldeetako kideak,biktimen familiarren taldeetako kideak etaFMLNa babesteaz akusatutako nekazariak izanziren. Azkenik, lana New Yorkeko Nazio Batuenegoitzan amaitu zuten, mehatxuak jaso baitzituz-ten kideek –Casselek bere idatzian ez du esatenzeinen partetik– eta herrialdea utzi zuten.

Komisioak arduradunen izenak eman zituen,horien artean herrialdeko goi-karguko militarrak.Batzordeak bere azken txostenean gomendatuzuen sistema judizialaren erreforma eta JustiziakoGorte Goreneko epaile guztien kargugabetzea.Horrez gain, argudiatu zuen ez zela justua kar-tzelan mantentzea “maila baxuko” urraketak eginzituzten batzuk, goi arduradunak kalean ziren bi-tartean, eta beraz, kartzelan zeudenentzat indultuaere proposatu zuen. Baita biktimentzako errepa-razio material eta morala ere. Biktimentzako egunbat izendatzeko eta biktima guztien izenekin mo-numentu nazional bat egiteko ere proposatu zuen,beste neurri askoren artean.

Kartzelan zeuden militarren indultuaz eta erre-forma judizialaz gain, ez zen inongo gomediorikbete. Gobernuan oraindik aurreko bortxaketagehienen arduradun zen alderdia zegoen eta Cas-selek uste du horrek asko baldintzatu zuela ego-era. Batzordea erabat nazioartekoa izanik, lanaamaitzean herrialdetik joan ziren kideak eta ezzen inolako jarraipen seriorik egin. Hala ere, lor-penen artean sartzen du Informe Final-en edito-reetako bat izan zen honek indar armatuetako goikarguak hilabete gutxira jubilatu izana eta historiangertatutako egiaren bertsio autorizatu eta publikoaidatzi izana.

9

Egia eta justizia / Erreportajea

Kartzelan zeuden militarren indultuazeta erreforma judizialaz gain, ez zeninongo gomendiorik bete. Gobernuanoraindik aurreko bortxaketa gehienenarduradun zen alderdia zegoen etaCasselek uste du horrek askobaldintzatu zuela egoera

El Salvadorren, 12 urteko gudan, 75.000 herritarrekgaldu zuten bizia Nazio Batuen Erakundeakprestatutako “Informe Final” txostenaren arabera.

TXILE, MISIO MORAL ETA HISTORIKOA

Txilen 1973tik 1990 bitartean Pinocheten erregi-men militarrak egindako giza eskubideen urrake-ten atzean zegoena argitara zedin lagundu zuenEgiaren eta Berradiskidetasunaren Komisio Nazionalakherrialde honetan.

Pinochetek 1990ean boterea utzi zuenean, 17 ur-teko erregimen diktatorialaren ostean, Patricio Ayl-winek hartu zuen presidentetza eta bere aginduzsortu zen Batzordea. Ideologia anitzeko zortzi per-tsonak osatu zuten batzordea, batzuk erregimena-ren aurka jarrera aktiboa izan zutenak, eta beste ba-tzuk alde egon zirenak, baina autoritateek egindakogiza eskubideen urraketekin kritiko zirenak. Hauekbeste 60 profesionalen laguntza jaso zuten eta be-deratzi hilabetez aritu ziren lanean herrialdean.1991ko otsailean presidenteari txostena eman zionbatzordeak non hil egin zituzten, desagerrarazi edotorturatu zituzten 2.279 kasuren berri zehatz jaso-tzen zen. Handik aste gutxira presidenteak herrial-deari txostenaren berri eman zion eta Txile erabathunkitu zuen momentua izan zela hau gogoratzendu Batzordean ibili zen Zalaquettek. Pinochetek etaIndar Armatuetako beste lider batzuek publikokigutxietsi zuten txostena.

Batzordeak “misio morala eta historikoa” zuelaulertu zutela dio Zalaquettek, ez baitzeukaten inorepaitzeko eta zigortzeko eskumenik. Hala ere,urraketei buruz jaso zuten informazioa epaitegie-tara bidali zuten eta denborarekin bide honetatikizenak publiko egin ziren. Komisioaren iritziz,biktimen familiek arreta berezia merezi zutelapentsatu zuten. Diktadura garaian testigantzakbiltzen lanean ibilitako erakundeek informazioguztia batzordearen esku jarri zuten. Milaka per-tsonak eman zuten beren testigantzen berri izaeraofizialeko lekuetan. Jende askok estatuaren egoi-tza hauei beldurra kentzeko balio izan zuen eta es-tatuak berekiko zuen jarrera aldaketaren erakuslebat izan zela gogoratzen du Zalaquettek. Komisiohonek ezin zuen partikularrik behartu testigantzaematera eta beraz, arduradunak ez ziren bertatik

pasa azalpenak ematera. Hala ere, biktima askokberen mina kanporatuta duintasuna berreskuratzehasteko balio izan zuela dio.

Behin txostena amaituta, asko zabaldu zen he-rritarren artean. Txostenaren egileetako honekdio pozik dagoela oinarrizkoa zelako nazio osoakonartuko zuen narratiba bat ezartzea, aurrekoukapen eta zatiketa egoera gainditzen lagunduzuela. Gomedioak idazteko orduan gauzak berrizgerta ez zitezen neurriak proposatu zituzten, etaordutik zenbait gobernuk hauek proposatutakoneurriak hartu dituzte, adibidez, desagertu eta hil-dakoen familiarrei pentsioa edo seme-alabei ikas-keta bekak ezartzea. Horrez gain, neurri sinbolikoasko hartu direla ere badio txostengileak. Estatuakbarkamen ofiziala eskatu zien biktimei eta bere ar-dura onartu zuen, “Izenen Murua” eraiki zutenbiktima guztien izen-deiturekin, Memoriaren etaGiza Eskubideen Museoa ireki zuten eta “Bakea-ren Parkea” eraiki zuten tortura gune handiena

10

164. zenb. 2012ko apirila (II)

Santiagoko “Izenen Murua”-ren aurrean 2004anegindako kontzentrazioa Pinocheten diktadurandesagerrarazitakoen omenez.

WIK

IPE

DIA

izan zen lekuan, Villa Grimaldin. Amnistia legeaonartu zuen Pinochetek boterea utzi aurretik, etahorrek salbatu ez zituen arduradunak zigortu zi-tuzten, guztira 50 bat militar ohi.

HEGOAFRIKA, TESTIGANTZA

PUBLIKOAK

Hegoafrikako Bakearen eta Berradiskidetasunaren Ba-tzordea 1995ean eratu zen, Afrikan osatzen zen hi-rugarren komisioa izan zen eta helburua berra-diskidetasuna zela ezarri zuen lehena. Bereberrikuntzen artean kokatzen da parte-hartze pu-bliko handia sustatu zuela bai bere agintea eraba-kitzeko orduan eta baita bere kideak hautatzekoprozesuan ere, eta horrela sinesgarritasun handiairabazi zuen herritarren artean. Aurkeztu ziren300 kandidatutik goratik, herritarrek 25 pertsonaaukeratu zituzten, eta hortik, Nelson Mandelapresidenteak 17 hautatu zituen lan hau egiteko.Hauek osatu zuten taldearen nukleoa, baina 300pertsonatik gora aritu ziren Batzordearentzat la-nean. Honez gain, lehenengoa izan zen hainbatbulego ireki eta milioitik gora dolarreko aurre-kontua izan zuena.

TRC bere ingelesezko sigletan, ehunka audien-tzia publiko antolatzera iritsi zen: biktimentzat,urraketak egin zituztenentzat eta erakunde publi-koentzat. Horrez gain, Komisioari ikerketarako,konfiskaziorako eta atxiloketak agintzeko esku-menak eman zizkioten. Bere azken txosteneanizen propioak aipatzeko aukera ere bazuen. TRCizan da, horrez gain, amnistia indibidualak ema-teko eskumena izan duen Egiaren Batzorde ba-karra. Bere krimenak audientzia publikoetan xe-hetasun osoz kontatzeko eta ikerketak laguntzekoprest zeudenei eskaini zitzaien, nahiz eta hau es-katu zuten gehienek ezezkoa jaso zuten. 7.112amnistia eskaeratik 849 eman zituen eta 5.392atzera bota.

Batzordeak 22.000 biktimaren testigantzak en-tzun zituen eta horietatik 2.000k audientzia pu-blikoetan parte hartu zuten herrialde osoan zehar.Irekiak ziren hauek eta horri esker telebista, irratieta prentsan asko zabaldu ziren, populazio osoa-rengana helduz. Interneteko TRCren webguneantestigantza publikoen transkripzioak jarri zituzteneta gure gunean hauetara lotura zuzena topatukodu nahi duenak. Desmond Tutu Bakearen Nobel

11

Egia eta justizia / Erreportajea

Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetasunaren Batzordeak Apartheida gizateriaren aurkako krimena izan zelaeta honen aurkako borroka armatua “guda justua” izan zela bildu zuen. Hala ere, argitu zuen honen aurkaegindako zenbait ekintza ez zirela ez legalak, ez moralak eta ezta onargarriak ere.

LAN

DE

RA

RB

ELA

ITZ

sariduna izan zen Komisioko presidentea. Egu-nero, saioa amaitzen zenean, taldeko kideak ardu-ratzen ziren ziurtatzeaz lekukotza eman zutenaketxera salbu iristen zirela.

Hiru azpi-batzordetan banatuta egin zuen lanmundu mailan eredugarri hartzen den Batzordehonek. Batetik, Giza Eskubideen Urraketei bu-ruzko Batzordea. Helburua biktimak identifikatzeaeta testigantzak biltzea zen. Bestetik, Amnistiariburuzko Batzordea. Honen lana amnistiak banakaikertzea eta hauek eman ala ez erabakitzea zen.Baldintza bakarra egindako dena aitortzea eta iker-ketak laguntzeko informazioa ematea zen. Eta az-kenik, Erreparaziorako eta Birgaitzerako (edo Erre-habilitaziorako) Komitea. Honen lana presidentearibiktimen giza duintasuna berrezartzeko gomen-dioak egitea zen.

Azken txostena 1998ko urriaren 29an eman zi-tzaion presidenteari. Apartheidaren aurka borro-katu zutenek ez zuten begi onez ikusten ordea, be-ren krimenak eta sistemak egindakoak maila bereanjartzea, eta gai hau aurreko hilabeteetan eztabaidanazionalaren erdigunean kokatu zen. Batzordeakazkenean, txostenean jaso zuen Apartheida gizate-riaren aurkako krimena izan zela eta honen aurkakoborroka armatua “guda justua” izan zela. Hala ere,argitu zuen honen aurka egindako zenbait ekintzaez zirela ez legalak, ez moralak ezta onargarriak ere.

Nahiz eta Batzordea eta amnistia prozesua arrazazuriko jendearen ekarpenak bilatzen saiatu, azkentxostenaren arabera, “komunitate zuriak ia betiaxolagabe, aurkako jarrera izan zuen Komisioare-kiko“. Salbuespen puntual batzuk kenduta, aurrekogobernuaren erantzuna, –bere lider, erakunde etagizarte zibileko organoena– periodo honetan ger-tatutakoa sahiestu, estali edo nahastea izan zen.

Biktimei galdetu zitzaien zer erreparazio esperozuten, eta Gobernuari gomendioak helarazi zi-tzaizkion, bai monetarioak eta baita sinbolikoakere. Halere, Alexander Boraine TRCko presiden-teorde ohiak adierazten du, gobernua asko atzeratu

zela hauek ematerako orduan. Euskal Herrian eza-gun zaigu Brian Currin abokatua TRCn lantaldeanaritu zen hasieratik, eta ARGIAri orain bi urte eman-dako elkarrizketan herrialdearen ibilbide demokra-tikoan TRCk balio handia izan zuela zioen, batezere berradiskidetasunaren gaian. “Hegoafrikar zu-riei aukera eman zien ikusteko beren gobernuak zeregin zuen eta bide batez, ulertzeko beltzek zerga-tik borrokatu zuten”.

EUSKAL HERRIAN EGIN EZ DEN

JUSTIZIA

Azken hiru hamarkadetan, nahiz eta izen eta hel-buru ezberdinak izan dituzten, Egiaren Batzor-deak jarri dira martxan iraganeko zauriak itxi nahiizan dituzten hamaika herrialdetan. Euskal Herrianere badira zenbait talde eta norbanako Egiaren Ba-tzordearen defentsan lanean ari direnak. Jon MirenaLanda horietako bat da. 44 urteko portugaletetarhau Zigor Zuzenbideko irakaslea da EHUn etaEusko Jaurlaritzako Giza Eskubideetako zuzen-dari ohia da. Argituz taldeko kide ere bada, honensorreratik. Gizartean gai honi buruzko eztabaida sa-konik egin ez izanaren seinale da sarean eta heme-roteketan aurkako jarrera duten euskal herritarreniritzi argumentaturik ez dagoela.

Landa izan zen aurreko legegintzaldiaren amaie-ran, Euskal Herriko Egiaren Batzordeari buruzkoez legezko proposamena landu eta Eusko Legebil-tzarrean aurkezteaz arduratu zena. Euskal Herrikomemoria taldeekin bildu eta denen artean landu zu-ten proposamena. Halere, proposamena gobernualdaketaren aurretik egin zen, azken orduan, eta on-doren, Lopezen gobernuak ez du bide honetan sa-kontzeko pausorik eman. Landarekin mintzatugara, gaia nola planteatzen duen jakin asmoz.

Bere hitzetan estatuek normalean delituak egineta estali egiten dituzte, eta boterea dutenez, zailaizaten da justizia egitea. Horregatik iruditzen zaiobide interesgarria Batzordearena, mekanismo extra-judiziala delako, egia bilatzeko helburuarekin sortua.Ikuspegi eraikitzaile eta irmoa behar du. “Egiaren

12

164. zenb. 2012ko apirila (II)

Batzordeak duen funtzio nagusia da egin ez denjustizia egitea”, dio.

Espainiako guda zibiletik aurrera zenbat jende hileta zauritu da Euskal Herrian? Zenbat Francorenerrepresioaren ondorioz? Zenbat trantsizioan?Zenbat ondoren ere? Landaren ustez, bada nondikhasi. ETAk egindako urraketak, ia bere osotasu-nean, ikertuta eta zigortuta daudela dio zigor zu-zenbideko irakasleak, baina estatuak egindakoak?

Lau Haizetara Gogoan elkarteak argitaratutakoEuskal Herriko Egiaren Batzordea liburua ere errefe-rentziazko lana da gai zabal honen euskal erpinaribegiratu nahi dioenarentzat. Bertatik aterea da hu-rrengo pasartea: “Egun, oraindik ez da existitzenfusilatuen, desagertuen, frentean hildakoen, go-seak eta gaixotasunek hildakoen zerrenda ofizialik,ez da presoen zerrenda ofizialik egin, ez erbestera-tuena, ez errepresaliatuena, ez da zerrendarik eginherritarrei egindako konfiskapenena. Urteak diraerrealitate honek ikertua eta erregistro zibil eta ju-dizialetan bildua behar zuela. Zenbait historialarikegindako kalkuluen arabera 7.500 fusilatu eta de-sagertutik goraz hizketan ari gara, 65.000 errepre-

saliatu (presoak, lan behartuak...) eta 150.000 er-besteratu eta deportatu, 35.000 hau ebakuatu,ehunka mila desplazatu... Genozidio hutsa”.

Jon Mirena Landa ziur da edozein pertsonak ba-dakiela gutxi gora-behera zenbat jende hil duenETAk. 800dik gora omen da erantzun komunena.“Eta zenbat jende hil da Espainiako estatuaren es-kuetan trantsiziotik hona? Askok agian bat bera ereez dela hil esango lukete. Zulo handia dago. Lanhandia egin dute gehiegikeriak, hilketak eta era as-kotako urraketak estaltzen”. Azken urteotan, Eus-kal Memoria bezalako erakundeak Estatuak eragin-dako errepresioaren testigantzak biltzen, datuakdokumentatzen eta informazioa argitaratzen ahale-gintzen ari dira. Bertan, ondorioztatzen dute 10.000pertsona inguru izan direla tortura pairatu duteneuskal herritarrak azken 50 urteetan. Euskal Herrianbizitakoaren tamaina ikusteko, Txilen Pinochetengaraian mila biztanletik 2,5 atxilotu zituztela nabar-mendu dute; Euskal Herrian, milatik 20.

Landaren ustez, “egia behar dugulako bultzatubehar dugu batzordea”. Bere iritziz, giza eskubi-deen errespetuan kontzientzia minimo bat baldin

13

Egia eta justizia / Erreportajea

Jon Mirena Landaren ustez, Estatuak eragindako biktimak bigarren mailako tratua jaso dute, askotan erantzuleakidentifikatu eta zigortu ere egin gabe. 1978an Iruñean hil zuten German Rodriguezen kasua horietako bat da.

badugu, egia eta aitorpena lehentasun lituzkeenKomisioa bultzatu behar luke euskal gizarteak.“Hortik has gaitezke”. Justizian zein mailatarainoheldu nahi den ere erabaki behar litzateke, bainaGiza Eskubideetako Eusko Jaurlaritzako zuzendariohiak dioenez, minimoa erantzukizunak argitzeada. “Nork egin duen zer, pertsonen izen abizenak.Oinarri sendo bat behar dugu aurrera egiteko”.

Gaia agendan jarri behar dela, eta hortik aurrera,ahalik eta kontsentsu zabalena lortuko lukeen lan-taldea eratu behar dela defendatzen du. Bere ustezegokiena inongo alderdi politikotakoa ez den etafamilia politiko ezberdinen autoritatea duen jendeada Batzordea osatu behar duena. Inongo gober-nutakoa ez den jendea izan arren, bere ustez EuskoJaurlaritzaren babes osoa izan behar luke. “Gizar-teak errespetatzen duen jendea jarri behar da. On-doren hasi beharko da erabakitzen ea zer urraketaikertu nahi diren, ze garaitatik aurrera, noiz arte etaabar luze bat“. Bere ustez, lana egiteko lauzpabosturteko epea izango duen Batzordea eratzea daegokiena, azken epea jarriz, gaia finkatuago gera-

tzen baita, beste zenbait esperientziak erakustenduenez. “Bilatu behar dugu asetuko gaituen zer-bait, herri bezala demokratikoki aurrera egiten la-gunduko diguna, eta talde gehienen onespenazgain, biktimekin justizia egingo duena”.

Landaren ustez, oso egingarria da Egiaren Ba-tzordea egun. Bere ustez, biderik errealistena legebat sortzea litzateke, eta bertan jasotzea bultzatunahi diren neurri guztiak. “Hori Euskadin egindezakegu eta nik Egiaren Batzordea deituko niokegainera, indar sinboliko handia duelako, zauriak ix-teko maila kolektiboan sinboloak behar baitira”.Halere, bere aburuz, izena eztabaida iturri bada,hobe da beste izen batekin aurrera egiten hasteabertan blokeatzea baino. “Imagina ezazu batzordehonek leihatilak irekitzen dituela Euskal Herriangiza eskubideen urraketak pairatu dituztenen tes-tigantzak biltzen hasteko. Jendeari bertara joan etasufritu duena kontatzeko aukera serio bat ematenzaiola. Informazio pila hori jaso, ikertu eta gero gi-zarteari informazio hori itzuliz gero, konturatzenal zara zenbaterainoko indarra hartuko lukeen kon-tuak?”, galdetzen du ilusionatuta.

Bere iritziz, “epe historiko honetan hau eta haugertatu zen hemen, datu guzti hauekin”, esatekomodua jarri behar luke Egiaren Batzordeak EuskalHerrian, Giza Eskubideen estandarrei begiraeginda. ETAk egindako kaltea nahiko ikertua dago,baina estatuak berak egindako krimenak estalitakoerrealitatea direla ulertzen du. Alderdi politikoek,mahai baten inguruan gaia serio planteatuta, inorkez lukeela egiaren beldurrik izan behar argudiatzendu, eta ikuspegi politikotik harago, “estalita da-goen guztia argitara ateratzea izango litzateke”,eta hortik aurrera, kontsentsuak bilatzea emannahi diren pausoei dagokionez.

EGIA ETA JUSTIZIA EZIN DIRA

NEGOZIATU

Argitu ez diren urraketen biktimek, hauen laguneta familiako kideek, aurrez aipatu ditugun giza es-kubideen talde ugarik, eta euskal herritar askok

14

164. zenb. 2012ko apirila (II)LA

ND

ER

AR

BE

LAIT

Z

Jon Mirena Landaren ustez, Egiaren Batzordeak aldeonak baino ez lizkioke ekarriko Euskal Herriari.

egiaren ezagutza eskatzen dute, justizia egitearekinbatera. Ziurrenik hau gertatu bitartean ezingo daberradiskidetasun osorik egin Euskal Herrian.

Giza eskubideen biktimen taldeen ordezkarizenbaiten ustez, egia eta justizia ezin dira nego-ziatu. Uko egin ezinezko eskubideak dira. Beha-rrezkoa da delitu horiek egin zituztenak zigortzea.Gainera, berradiskidetasunaren aurreko pauso gisa,beren duintasuna onartzea eta gizarte zibilean es-kubide guztien jabe berrintegratzea ezinbesteko jo-tzen dituzte.

“Egia, justizia eta erreparazioak –ez errepika-tzeko bermeak barne– osatzen duten arazoa berekonplexutasun eta sakontasun guztiarekin jorra-tzen ez den bitartean, Espainiako estatuaren Go-bernuak eta Euskal Herriko gobernu autonomoekfrankismoaren oinordekoek irekitako arrasto irain-garriaren atzetik jarraituko dute. Errealitate horiezingo dute ezkutatu unean uneko lehendakariburu dutela makina bat omenaldi eta inaugurazioburutu arren. Aipatu ekitaldi horiek soilik izangodira onargarriak, egiaren, justiziaren eta errepara-zioaren osagarri direnean; kontzeptu horiek baz-terrean uzteko erabiltzen direnean, orduan irainmingarriak bilakatzen dira”.

Jon Mirena Landak aurkeztutako proposame-nean biltzen denez, Nazio Batuetako Giza Esku-bideetako Goi Batzordeak batzorde hau noiz osadaitekeen ikusteko, hiru baldintza betetzeko eska-tzen du. Lehenik, borondate politikoa behar lukeiraganeko urraketen ikerketa bultzatu eta babes-teko. Bigarrenik, gatazka armatuak, gudak edopraktika errepresiboek amaituak egon behar dute.Eta hirugarrenik, biktima eta lekukoek horrelakoikerketa prozesu bat sor dadin nahi izan behar lu-kete, eta honekin elkarlanean aritzeko borondateaagertu.

“Ez genioke beldurrik izan behar egiaren me-kanismo bati. Konbentzituta bagaude ez dagoelaezer ezkutatzeko, jar ditzagun baldintzak meka-nismo horrek lan ona egin dezan. Konfiantzazko

jendea jarri, eta eman bide eta bitartekoak ikerketaegin dezaten. Ea zein den emaitza”.

Maila indibidualean, biktimekin zor hori dugulauste du Landak, eta batez ere, oraindik ukatuak di-ren biktima horiekin. “Hiru milioi gara, ez al garagai izango biktima horiek asetzeko?”. Abantailabesterik ez du ikusten, eta ziur da Nazio BatuenErakundearen babesa lor lezakeela Euskal HerrikoEgiaren Batzordearen planteamendu serio batek.

Beste herrialde askotan ere gatazka armatuakamaitu eta urteek igaro behar izan dute azkeneansektore batek Egiaren Batzordea eratzeko baloreaeta indarra bildu arte. Batzuetan estatuetako go-bernuak izan dira, eta beste zenbaitetan, herritarrakeurak, modu ezberdinetan antolatuta. Hala ere, ElUruguay Impune y la memoria social liburuan 1990anLuis Perez Aguirre idazleak idatzi zuena erreska-tatuz amaituko dugu, Euskal Herrian bertan ida-tzita egon litezkeela lasai asko pentsatuz.

“Esan digute iraganeko halako gertaeretan mu-turra sartzea iraganeko zauriak berriz irekitzeadela. Guk geure buruari galdetzen diogu ordea, eanork eta noiz itxi zituen zauriok. Hauek irekitadaude eta ixteko bide bakarra egiazko berradiski-detasun nazionala lortzea izango da,oinarrian egia eta justizia dituela. Be-rradiskidetasunak baldintza minimoeta oinarrizko horiek ditu”.

15

Egia eta justizia / Erreportajea

“ Jon Mirena Landa

Ez genioke beldurrik izan behar egiarenmekanismo bati. Konbentzitutabagaude ez dagoela ezer ezkutatzeko,jar ditzagun baldintzak mekanismohorrek lan ona egin dezan.Konfiantzazko jendea jarri, eta emanbide eta bitartekoak ikerketa egindezaten. Ea zein den emaitza”