Bitartekaritza prozesuaren faseak

Post on 11-Jul-2015

408 views 2 download

Transcript of Bitartekaritza prozesuaren faseak

BITARTEKARITZA PROZESUAREN FASEAK Paco CASCÓN

FASEAK HELBURUA BITARTEKARITZA TALDEAK PROZESUA GARATZEKO MODUA

1. AURREBITARTEKARITZA

Bitartekaritzaren aurreko fasea.

Bitartekaritza erraztuko duten baldintzak sortzea

Bitartekarien ekintza: - Aurkezpenak. - Aldeekin banaka hitz egitea, bakoitzak bere bertsioa eman dezan (gatazka azaleratzea). - Prozesua azaltzea: arauak eta konpromisoak. Kolaborazioaren garrantzia. Honakoak zehaztea: - bitartekaritza egokia den kasu honetarako. - bitartekaritza baino lehenagoko beste ekintza batzuk behar diren: banakako elkarrizketa gehiago, gatazkarekin

erlazionatutako beste pertsona batzuekin hitz egitea, eta abar. - aldeak bitartekaritzara heltzeko prest dauden. - espazioa eta denbora bitartekaritzarako onenak diren. - aldeek aukeratutako bitartekariak egokiak diren (ez da komeni ikasleari eskolak ematen dizkion irakasle bat izatea, ez

zuzendaritza taldeko kide bat) - Beharrezkoa den zenbait teknika komentatzea: mezuak lehenengo pertsonan, parafraseatzea, eta abar.

2. AURKEZPENA ETA JOKOAREN ARAUAK Nortzuk garen Nolakoa izango den prozesua

Prozesuan konfiantza sortzea

Bitartekarien ekintza: - Aurkezpen pertsonalak. - Prozesua zelan izango den labur-labur azaltzea: Helburuak. Itxaropenak. Bitartekarien papera. - Konfidentzialtasunaren eta kolaborazioaren garrantzia gogoratzea, zintzoak izanez.

- Oinarrizko arauak onartzea: Elkarri ez moztea. Ez erabiltzea hizkera iraingarria. Bestearen izena ez zikintzea. Erretzea edo ez. Gorputzaren jarrera. Eta abar.

Honakoak aurreikusi: Espazioa. Denbora. Oharrak hartzeko papera. Bitartekarien arteko koordinazioa.

3. KONTAIDAZU Zer gertatu den

Bakoitzak gatazkari buruz duen bertsioa ematea eta sentimenduak adieraztea Barruan dutena azaleratzea eta entzunak izatearen sentsazioa izatea.

Bitartekarien ekintza: - Giro positiboa sortzea eta mezuak kontrolatzea. - Gatazkari buruzko pentsamenduak sortzea: Gatazkaren inguruko helburu pertsonalak eta berauek lortzeko beste modu

batzuk, norberaren eta bestearen sentimenduak. - Benetako arazoa aztertzea (eta ez xehetasuna), galderen bidez eta parafraseatuz. - Gehiago kontatzera eta barruak askatzera animatzea, galdeketa sentsazioa saihestuz. - Alde bakoitzaren ardurak eta sentimenduak adi entzutea, honako teknikak erabiliz: interesa jartzea, argitzea,

parafraseatzea, sentimenduak adieraztea, laburtzea, eta abar. - Gatazkaren gairik garrantzitsuenak mahaiaren gainean jartzen laguntzea. - Ez baloratzea, ez aholkatzea, ez definitzea zer den egia edo gezurra, edo zer den justua edo injustua. - Arreta jartzea gatazkaren edukietan eta aldeen arteko erlazioetan. - Aldeen arteko elkarrizketa babestea. Sentimenduak onartzea eta isiluneak errespetatzea.

BITARTEKARITZA PROZESUAREN FASEAK Paco CASCÓN

4. ARAZOA ARGITUZ

Non gauden

Gatazka zertan datzan identifikatzea eta aldeentzako garrantzitsuenak diren gaiak adostea

Bitartekarien ekintza: - Jorratu beharreko gaien inguruan aldeen adostasuna bermatzea, gatazka konpontzeko edo positiboki eraldatzeko. - Gatazkaren bertsio adostua lortzea. - Gatazka desblokeatuko duten puntuak zehaztea eta ulermenerantz eta akordiorantz jotzea. - Lehenengo, gai komunak eta erraz konpontzekoak jorratzea, horrek konfiantza sortu eta interesa mantentzen baitu. - Jarreren azpian dauden interesak aztertzea, eta elkarrizketa interesei begira zuzentzea.

5. KONPONBIDEAK PROPOSATUZ Nola irtengo garen

Gai bakoitza jorratzea eta gero konponbide posibleak bilatzea

Bitartekarien ekintza: - Ideien edo konponbideen bilaketan, naturaltasuna eta sormena bultzatzea. (Ideien zurrunbiloa) - Alde bakoitza zer egiteko prest dagoen eta besteari zer eskatzen dion aztertzea. - Alde batek besteari buruz egiten dituen komentario positiboak azpimarratzea. - Konponbide posibleetako bakoitza baloratzeko eskatzea. - Proposamenekin ados dauden edo ez galdetzea.

6. ADOSTASUNA LORTZEA Nork zer egiten duen, zelan, noiz eta non

Bakoitzaren proposamenak, abantailak eta zailtasunak ebaluatzea, eta adostasuna lortzea.

Bitartekarien ekintza: - Aldeei adostasuna zehatz definitzen laguntzea. - Aldeen adostasunek izan beharreko ezaugarriak kontuan hartzea: • Orekatua • Errealista - Posiblea • Zehatza eta konkretua • Argia eta sinplea • Aldeek onartutakoa • Ebaluatzeko modukoa • Harremana hobetzeko itxaropena emango duena. • Idatziz. Modu horretan, ahaztura eta gaizki ulertuak saihesten dira, eta jarraipena errazten da - Aldeei zorionak ematea, kolaboratzeagatik. - Akordioaren kopiak egitea alde bakoitzarentzat, eta originala artxibatzea.