Bainatzeko ordua da!

Post on 16-Apr-2017

183 views 2 download

Transcript of Bainatzeko ordua da!

BAINATZEO ORDUA DA!

“Bainatzeko ordua da! Bainatzeko ordua da!” esan zuen amatxok.

Baina haurtxoa ez zen inoiz bainera handian bainatu.

Haurtxoak bainera ikusi zuenean pentsatu zuen: “ Itsasoa baino sakonagoa izango ote da? Ura eguzkia baino beroagoa izango al da?”

“Zer dira gainean dauden burbuila arraro horiek? Zer nolako monstrua egongo da hor kuxkuxeatzen?

Haurtxoak ez zekien bainua hartu nahi bazen ala ez.Horregatik, kasketa hartu zuen eta ez zuen joan nahi.

Baina amatxoak alaba besarkatu zuen eta erakutsi zion bainatzea dibertigarria zela. Haren behatzak sartzen hasi zen

Ura epela zegoen eta gustora sentitzen zen.Ondoren, amatxoak ur gainean zeuden burbuilak hartu zituen.

… eta haurtxoak ukitu zituen.Airea bezain arinak ziren.

Eta haurtxoaren aurpegian burbuilazko bizar bat eratu zuten.Eta baita txano bat ere bere buruan.

Burbuilak kili-kili egiten zioten… eta doministiku eginarazi zioten bere sudurra ukitzen zutenean.

Gero, amatxoak oooossssooo poliki haurtxoa baineran sartu zuen.Ura goxoa zen.

Haurtxoak ura jo zuen poliki, eta urak zipriztintzen zuen. Ondoren, azkar egiten hasi zen eta zipriztin handiak ateratzen hasi ziren.

Jarraian, amak belaki eta xaboia atera zituen.

Belakian burbuilak egin zituen… … eta haurtxoa goitik behera garbitzen hasi zen.

Kili-kiliak egin zizkion. Eta haurtxoak barre eta barre egin zuen.

Amatxoak haurtxoaren buruan txanpua bota zuen.Eta haurtxoaren buru osoa burbuilez bete zen.

Gero amatxoak baineratik atera zuen eta toalla bero batean bildu zuen.

Igurtzi eta igurtzi egin zion! Haurtxoa garbi zegoen!

ORAIN HAURTXOAK BAINATZEA MAITE DU!!