Bainatzeko ordua da!

19
BAINATZEO ORDUA DA!

Transcript of Bainatzeko ordua da!

Page 1: Bainatzeko ordua da!

BAINATZEO ORDUA DA!

Page 2: Bainatzeko ordua da!

“Bainatzeko ordua da! Bainatzeko ordua da!” esan zuen amatxok.

Baina haurtxoa ez zen inoiz bainera handian bainatu.

Page 3: Bainatzeko ordua da!

Haurtxoak bainera ikusi zuenean pentsatu zuen: “ Itsasoa baino sakonagoa izango ote da? Ura eguzkia baino beroagoa izango al da?”

Page 4: Bainatzeko ordua da!

“Zer dira gainean dauden burbuila arraro horiek? Zer nolako monstrua egongo da hor kuxkuxeatzen?

Page 5: Bainatzeko ordua da!

Haurtxoak ez zekien bainua hartu nahi bazen ala ez.Horregatik, kasketa hartu zuen eta ez zuen joan nahi.

Page 6: Bainatzeko ordua da!

Baina amatxoak alaba besarkatu zuen eta erakutsi zion bainatzea dibertigarria zela. Haren behatzak sartzen hasi zen

Page 7: Bainatzeko ordua da!

Ura epela zegoen eta gustora sentitzen zen.Ondoren, amatxoak ur gainean zeuden burbuilak hartu zituen.

Page 8: Bainatzeko ordua da!

… eta haurtxoak ukitu zituen.Airea bezain arinak ziren.

Page 9: Bainatzeko ordua da!

Eta haurtxoaren aurpegian burbuilazko bizar bat eratu zuten.Eta baita txano bat ere bere buruan.

Page 10: Bainatzeko ordua da!

Burbuilak kili-kili egiten zioten… eta doministiku eginarazi zioten bere sudurra ukitzen zutenean.

Page 11: Bainatzeko ordua da!

Gero, amatxoak oooossssooo poliki haurtxoa baineran sartu zuen.Ura goxoa zen.

Page 12: Bainatzeko ordua da!

Haurtxoak ura jo zuen poliki, eta urak zipriztintzen zuen. Ondoren, azkar egiten hasi zen eta zipriztin handiak ateratzen hasi ziren.

Page 13: Bainatzeko ordua da!

Jarraian, amak belaki eta xaboia atera zituen.

Page 14: Bainatzeko ordua da!

Belakian burbuilak egin zituen… … eta haurtxoa goitik behera garbitzen hasi zen.

Page 15: Bainatzeko ordua da!

Kili-kiliak egin zizkion. Eta haurtxoak barre eta barre egin zuen.

Page 16: Bainatzeko ordua da!

Amatxoak haurtxoaren buruan txanpua bota zuen.Eta haurtxoaren buru osoa burbuilez bete zen.

Page 17: Bainatzeko ordua da!

Gero amatxoak baineratik atera zuen eta toalla bero batean bildu zuen.

Page 18: Bainatzeko ordua da!

Igurtzi eta igurtzi egin zion! Haurtxoa garbi zegoen!

Page 19: Bainatzeko ordua da!

ORAIN HAURTXOAK BAINATZEA MAITE DU!!