Azken bi ikasturteetako hondakin organikoak ikastetxean ... · 2015_prentsa_oharra_Amaiur_konposta...

Post on 10-Aug-2020

8 views 0 download

Transcript of Azken bi ikasturteetako hondakin organikoak ikastetxean ... · 2015_prentsa_oharra_Amaiur_konposta...

konposta Amaiurko eskolan

Azken bi ikasturteetako hondakin organikoak

ikastetxean bertan birziklatu dituzte Amaiurko

eskolako ikasle eta irakasleek

Azken bi ikasturteetan eskolan egindako gosari eta bazkari guztietako

hondakin organikoak konpostagailura botatzen aritu ondotik konpost

ondua atera dute aste honetan Amaiurko eskolan.

Baztango Udaleko konpost kanpainen ondorioz zenbait ikastetxe sortutako hondakin

organikoak konpostatzen hasiak dira gure zonaldean. Amaiurko eskola da hauetako adibide

bat. Haseran beldur eta kezka batzuekin hasi baziren ere, irakasle baten eta bere ikasle

taldearen konpromezuari eta eskolako komunitate guztiari esker, gai organikoaren zikloa

herrian bertan istea lortu dute.

Azken bi urte hauetan eskolako ikasle eta irakasleek beren gosarietan eta ikastetxean bertan

bazkaltzen dutenek bazkarietan ere sorturiko hondakin organikoak bereizi eta Udalak jarritako

konpostagailuan konpostatu dituzte. Udaleko hondakin teknikariaren aholkuak jaso badituzte

ere, lan guztia beraiek egin dute.

Eskolako ikasle guztiak parte hartu dute prozesuan eta zaharrenak izan dira astero nahasteaz

eta gai idorra gehitzeaz arduratu direnak.

Joan den astelehenean beren lanaren lehendabiziko emaitza lortu zuten, itxura ezin hobeko

konpost ondua! Orain honekin zer egingo duten erabakitze lanetan ari dira, eta ez dituzte ideia

batere txarrak egia erran!

2015eko urriak 1 Informazio gehiagorako: hondakinak@baztan.eus 948 580 006 (Miren)

konposta Amaiurko eskolan

konposta Amaiurko eskolan