Post on 10-Jul-2020
AURKIBIDEA
01.SARRERA
02. IDAZLANAK. GAIA: GABONAK
03.KIROLA-ELKARRIZKETAK
04.JAKINGAI BATZUK
05. IDAZLANAK. GAIA: GAUR EGUNGO KEZKAK
06.MITOLOGIA
07.ERREZETAK-GAZTAINA
08.DENBORA-PASAK, JOLASAK
09.ESAERA ZAHARRAK
SARRERA
Kaixo eskola komunitatekideok!
Normalkuntza dela eta nahiz normalkuntzaren aitzakiarik gabe, ikastetxean burututako hainbat zereginez eta beste jakingai batzuez osatutako aldizkaria egin nahi izan dugu. Bide batez, ohitura batzuen berri izateko, eta, bertako edo inguruko hainbat pasarte, usadioa… ezagutzeko egindako lanketaren lagin bat eskuragarri jartzeko.
Sormena balioetsi, eta animatzeko, ikasleei baliagarri izango zaielakoan, helburua, egin dituzten idatzi batzuk bildu eta emaitza ikusi ahal izatea da. Gainontzean norberak egin duena besterik ezpaidute ikusten. Elkarrengandik ikasteko balioko dielakoan, batabestearen lanak irakurtzea ahalbidetzen zaie.
Gauden urte garaia kontuan izanda, ale honetan, batez ere Gabonekin zerikusia duten gaiak landu ditugu. Era berean, hurrengo hiruhilekoari dagokion alean kaldereroak, inauteriak, garizuma eta Aste Santuaz arituko gara, emakumeari tarte berezia eskaintzea ahaztu gabe; martxoaren 8a hor dugu eta.
Eguraldiak ere protagonismoa du, esaera zaharren bitartez hiztegia eta hainbat kontu ikusteko aukera paregabea. Naturaren berri, azi ereiteaz eta laborantzaz, nola ez, gure aurrekoentzat eguraldiak zuen zerikusiaz edo eraginaz ere jabetze aldera. Kultura baita.
Pello Zabalak atera berria duen liburutuk hartu dira aipatutako esaera zaharrak, eta azalpen gehiago nahi duenak liburua hartu nahi izango balu, hauxe da:
Pello Zabala/ “NATURA LABUR MINTZO” Alberdania argitaletxea
Eguraldiaz, egutegiaz eta naturaren berri oparo ematen digun liburu bikaina da. Makina bat santuren izenak ere aipatzen ditu, eguna noiz den eta data horietan bereziki zer egin ohi zen. Eguraldiari edo naturari dagokionaz ez ezik ekarpen ederra egiten du gure aurrekoen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko. Ale honetan zehazki, iraila, urria, azaroa eta abenduari dagazkion esaerak eta jakituria hartu ditugu.
Ea, bada, euskararen ezagutzan sakontzeko erakargarri gertatzen den, eta gure hizkuntzan hitz egitera bultzatzeko edo motibatzeko amu. Zaindu beharreko altxorra da eta.
NONDIK DATOR GURE OPARIGILEA? Tradizio historikoan, Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesusen jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren pertsonaia da. Olentzeroren antzinako jatorria paganoa da ordea, neguko solstizioko ospakizunetako pertsonaia, noiz urte zaharraren amaiera eta urte edo eguzki berriaren etorrera ospatzen diren. Euskal Herriko kondairaren arabera, Olentzero euskal mendietan bizi zen jentila zen. Olentzeroren izena, onen eta aro hitzetatik dator, izan ere, onentzaro da benetako izena eta garai ona edo pertsona onen garaia da duen esanahia. Berez, pertsonaia hori nafarra da, Lesakakoa hain zuzen ere, eta handik Euskal Herri guztira zabaldu da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Egun, ordea, mundu zabaleko Bizarzuriren antzeko ordezko pertsonaia bilakatu, eta, hark bezala, haurren gutunak hartu eta opariak banatzen ditu, askotan pertsonaia bizi moduan. XX. mendeko bukaeratik, Mari Domingi pertsonaia femeninoa ere izan du lagun. Ohiturak Anitzak dira Olentzeroren inguruko ohiturak. Askotan, lagun-taldeak kalez kale eta etxez etxe Olentzero panpina hartuta edo Olentzero irudikatzen duen pertsonaia lagun dutela ibilbideak egiten ditu. Ibilbide horietan egiten diren eskeak (batzuetan Olentzerorik gabe, baina haren abestiak kantatuz), antzina arrautzak, txerrikiak, gaztainak, intxaurrak eta sagarrak biltzeko ziren. Eta gaur egun, bereziki dirua biltzeko. Olentzero panpina tximinian, leihoan eta balkoian zintzilikatzea ere ohikoa da eta etxean apaingarri gisa ere erabiltzen da.
Martxel Petrikorena, Elisa Soliño, Beñat Martin eta Oier Zazpe 1E
OLENTZEROREN ISTORIOA Herrialde gehienek Gabonak ospatzen dituzte eta denetan hainbat pertsonaia mitiko agertzen dira. Adibidez, Papa Noel , Santa Claus, Hiru Erregeak eta San Nicolas, ezagunen artean. Euskaldunok ere badugu geure Gabon inguruko pertsonaia: Olentzero. Pertsonaia hori umeentzako opariz josita etortzen da eta umeek, oso maitea dute.
Gure Gabonetako pertsonaiak Euskal Herriko tokiaren arabera hainbat izen hartzen ditu: Olentzero, Olentzaro, Orentzaro eta Onentzaro, beste batzuen artean. Olentzero izan da nagusitu dena. Olentzerok, jatorriz, suarekin du zerikusi zuzen-zuzena. Neguko solstizioaren ospakizuna da. Sua eta erretzearen ingurutik etorri dira zenbait interpretazio eta ohitura, adibidez: ikazkin moduan errepresentatzen hastea, tximiniatik behera jaistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Gure Olentzero artzaina da zenbait tokitan, eta beste batzuetan aldiz, nekazaria edo ikazkina. Azken jentila zela diote batzuek, Kristoren jaiotzaren berria zabaltzera etorria. Zenbait herritan lasto eta trapuz egindako figura baten bidez irudikatzen dute, eta Gabon gauean, lepoan hartu eta etxez etxe joaten dira kantatzera. Beste herri batzuetan bertako biztanleren bat izaten da Olentzeroz janzten dena. Tximinia ondoan ere jartzen da zenbait tokitan Olentzeroren irudia, txapela buruan duela. Bada oso hedatua den beste ohitura bat: Olentzero enborrarena, alegia. Enbor baten bitartez ere irudikatzen du eta herriak Olentzero. Gabon gauean Euskal Herriko etxe askotan, enbor handi bat jartzen zen sutan, Olentzero subila hain zuzen ere, hori zen gau berezi horretan erretzen zen egurra (Gabon egurra). Enbor horrek indar berezia izango du: abereak (ondasun adierazle bezala) eta etxekoak zainduko ditu hurrengo urte guztian. Kristau pentsamoldeak Kristoren iragarle bihurtu zuen pertsonaia, hasieran herrian zuen esanahia gaindituz. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera euskal umeei opariak ekartzeko etortzen den pertsonaia dugu Olentzero. Dena den, geure sinbolo bihurtu zaigu, eta gure gaur egungo gizartera egokitu dugu, herri guztiek egin duten bezala.
Alba, Maria, Aimar eta Sara 1F
GABONAK Gabonak kristautasunaren ospakizun garrantzitsuenetarikoak dira, Jesusen jaiotza ospatzeko, mota guztietako elizek elkarrekin izendatutako egunak.
Gabon eguna, Eguberri jaiaren bezpera da, abenduaren 24an. Jatorrian, katolikoen eta protestanteen artean ospatzen zena, Gabona (Gabon eguna) deitzen den gau-ospakizunean. Eguberrietako jai-garaiko lehen ospakizun handia da. Gaur egun, fededunak ez diren familietan ere ospatzen da, familia giroko bazkari batean gehienetan. Hainbat herrialdetan, protestanteetan batez ere, oparien banaketa ere burutu ohi da.
Munduan hainbat eratara ospatzen dira aipatutako jai horiek, adibidez, Mexikon, Jesusen jaiotza irudikatzen duten antzezlanak egiten dituzte, Paraguayn, berriz, jaiotza jarri ohi dute Eguberriak baino lehenago, baita Venezuelan, Kolonbian, Ekuadorren, Perun eta Bolivian ere.
Euskal Herrian Jesusen jaiotza eta Olentzeroren etorrera ospatzen dira, abenduaren 24an. Esan bezala, abenduaren 24an ospatzen dira nahiz eta hasieran ospakizun eguna abenduaren 27a omen zen. Usadioaren arabera, Olentzero, lastoz eta jantzi zaharrez egindako panpina hartuta etxez etxe eskean ibiltzeko ohiturari eusten zaio. Aulkian eseritako Olentzero lagun dela egin ohi da Gabon eskea. Azken hamarkadetan Olentzerok, beste herrialde batzuetan Bizarzuriri eta Hiru Erregeei ematen zaien egitekoa hartu du Euskal Herrian, haurrei Eguberriko opariak banatzea, alegia. Leku batzuetan, abenduaren 24a baino lehen, Olentzerok haurren gutunak hartzen ditu.
Olentzero mendian lan egiten duen ikazkina da, eta negua iristean menditik herrietara jaisten da, Jesus jaio dela iragartzera eta umeei opariak ekartzeko. Olentzeroren mitoak Bidasoa eskualdean du jatorria. Mitoa mendez mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu egin da. Olentzerori buruzko ipuin ugari dago. Leku batzuetan beldurra sortarazten du, nahiz eta gehienetan pertsona onaren irudia helarazten duen. Mitoak eta ele zaharrek argi uzten dute Olentzeroren pertsonaia Kristo aurreko garaikoa dela eta kristautasunari egokitu egin zaiola. Urte bukaera hurbiltzen ari da eta gure kaleak Gabonetako publizitate kanpainak apaintzen dituzten argi koloretsuez eta Gabon kantez hornitzen dira, egunero ikusten ditugun espazio guztiak gainezka direla. Gabonaz baliatuz, propaganda
kontsumitzaile eta indibidualistaren mozorro gisa jarduten dute enpresek, batez ere umeei zuzenduta.
Dagoeneko ez zaigu axola data horiek biltzen dituen estalki erlijioso kristaua. Urte guztian portatu behar da ondo oparia nahi baldin bada, ala, bestela, zigorra izango dugu opariaren ordez. Estereotipoak ere zaindu behar dira, urte guztian, baina, Gabonetan batez ere, oparien bidez genero bereizketa egitea oso ohikoa delako.
Bukatzeko, gure iritzia emango dugu. Gure ustetan Gabonetako jarrera erlijiosoa alde batera utzi da. Arrazoi nagusiena giza bilakaera da, horretan kapitalismoak eragin handia izan baitu. Opariek Gabonetako esentziak baino garrantzi handiagoa dutela dirudi, hau da, familia eta lagunekin egoteak baino.
Leire Alonso, Uhaina Barreto, Maiane Egia eta Aiora Pikabea 1G GABON EGUNA MUNDUAN Gabon eguna (abenduaren 24a), Euskal Herrian Olentzero eguna ere esaten dena, Eguberriren bezpera, jai eguna da. Hasieran, katoliko eta protestanteen artean bakarrik ospatzen zen, baina, urteak igarota fededunek zein ez fededunek ospatzen dute. Leku gehienetan, Gabon egunean familiak elkartzen dira eta afaldu egiten dute, horrela denen osasuna eta zoriontasuna azaltzeko. Ospakizun hori mundu guztira hedatu da, hemen adibide batzuk: Euskal Herrian Euskal Herrian, Jesukristoren jaiotza eta Olentzeroren etorrera ospatzen dira. Olentzero, euskal mitologiako kondaira garrantzitsuenetakoa da. Umeek, Olentzeroren etorrera baino lehenago, gutunak bidaltzen dizkiote zer (opari) nahi duten adieraziz. Tradizioaren arabera, Olentzerok lastoz eta jantzi zaharrez egindako panpinak banatzen ditu etxez etxe, eta familiek, eskertzeko, janari eta edari pixka bat jartzen diote balkoian edo leihoan. Azken hamarkadetan, Bizarzuri eta Hiru Erregeek Olentzeroren zeregina betetzen dute, baina Euskal Herritik kanpo. Gurean ez.
Mexikon Mexikon Jesusen jaiotza irudikatzeko, antzezlanak egin ohi dituzte, oso umoretsuak, eta, batzuetan, kritika politikoak eginez. Horrez gain, prozesioak egiteko ohitura izaten dute, abestuz, errezatuz edo piñatak hautsiz.
Paraguayn Paraguayn jaiotzak jarri ohi dituzte Eguberriak baino lehenago, eta Gabon egunean janari hotzak hartzen dituzte familian. Jaiotzaren zain dauden bitartean, petardoak eztandarazten dituzte.
Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Bolivia eta Perun
Hego Ameriketako herrialde horietan, Europako herrialde askotan bezala, Eguberri eguna baino lehenago jaiotza jartzen dute; hainbat animalia, landare eta Hiru Errege Mago. Horrez gain, apaingarri askoz hornitutako zuhaitza jartzen dute, eta gauean familia guztia elkartzen da afaltzeko. Gauerdian, Jesus jaio zen unea da eta opariak banatu, abestu eta su artifizialak botatzen dira kalean. Hurrengo egunean, 25ean berriz elkartzen dira familiak.
Puerto Ricon Familia eta lagunak ospakizunerako elkartzen dira, abesteko eta janari tradizionalak elkarrekin jateko, horien artean, arroza, txerrikumea eta pastelak. Gehienetan, jaiak egunsentiraino irauten du, baina, Eguberri egunean denak beren etxeetan deskantsatzen geratzen dira. Dominikar Errepublikan
Seme-alabak gurasoen eta aitona-amonen etxera joaten dira, eta han, oilaskoa labean, txerri errea paldoan edo burduntzian, errusiar entsaladilla, sagarrez, txermenez eta intxaurrez eginiko pastelak, lasagna eta hainbat janari herrikoi afaldu ohi dituzte, ardoz, Gabonetako gozokiez eta garagardoz lagunduta. Afaria baino lehenago, etxez etxe joaten dira adiskide zaharrak bisitatzera, opariak ematera eta abestera. Etxea ez ezik kaleak ere argiz apaintzen dituzte, eta parkeetan jaiotzak birsortzen. Venezuelan Venezuelan, abenduaren 23 edo 24an pastel berezi bat egiten da Gabon-gaueko afaria egin ahal izateko. “Eguberriko Lorea” deitzen diote toki askotan, eta, ondorengo osagaiak ditu: “hallaca”, urdaiazpikoz egindako ogia, txerrikia, indioilarra, hirugiharra eta ardoa edo kremazko pontxea. Mahaia, era askotako gaztez, hurrez, intxaurrez, turroiez, galletez eta hainbat gozokiz apaintzen da. Hallaca Eguberriko Lorea
Lander Lema, Urtzi, Ekaitz eta Jagoba 1F
ATZERRIKO GABON OHITURAK Dakigunez, Gabonak familian disfrutatzeko festa ezagunenak dira. Baina Gabonak ez dira mundu guztian berdin ospatzen. Euskal Herrian adibidez, haurrek Olentzerori gutunak idazten dizkiote, urtearen buruan izan duten portaera saritzeko eskatuz eta nahi dituzten opariak. Ohitura hori, nahikoa materiala da, eta gure ustez gehiago balioetsi beharko genuke egun zoragarri horiek familiarekin partekatzea. Espainia mailan esate baterako, urtearen azkeneko egunean, abenduaren 31n, Madrileko Eguzki Atean, kanpaikadak izaten dira: 12:00ak jotzen dituen bitartean 12 mahats ale jaten dira. Gure herrialdeko ohiturak alde batera utzita 7 herrialdeetako ohiturak aurkeztuko ditugu, mundu mailako Gabonetako informazioa zabaldu gura dugulako. 1. Filipinetako Farolilloak San Fernandon, Gabon egunaren aurreko larunbatean ospatzen dute. Herrialde guztiko biztanleen artean lehiatzen dira faroltxo onena nork egin. Hasieran, paperez egiten zituzten eta kandelaz egiten zioten argi. Gaur egun, beste material batzuez egiten dituzte eta sei metroko altuera izan dezakete. Gainera, kandelen ordez, bonbillez argiztatzen dituzte, forma kaleidoskopikoak eratuz.
2. Krampus, Austria Austriako Gabonetan, bada Krampus izeneko personaia bat. Pertsonaia hori Santa Klausen adiskide gaiztoa da, eta gaizki portatzen diren umeak zigortzen ditu. Gabonetako folklore austriarrean, Santa Klausek (edo San Nikolasek) ondo portatu diren haurrak saritzen ditu, Krampusek, berriz, portaera txarra izan duten haurrak harrapatu eta zakuan sartzen. Abenduaren lehen astean (batez ere San Nikolas egunaren bezperan), Krampustaz mozorrotutako gazteek haurrak uxatzen dituzte kateak eta kanpaiak joz.
3. Gävleko ahuntza, Suedia 1966. urteaz gero, urtero, Gävleko gazteluko enparantza erdian, Yule izeneko 13 metroko ahuntz bat eraikitzen dute. Usadio hori beste ohitura baten bitartez sortu zen eta ahuntza erretzen saiatzen dira. 48 urteetan 26 aldiz bakarrik lortu dute erretzea, eta azkeneko errekuntza 2013. urtean izan zen.
4. KFC (Kentuckyren Oilasko Frijitua) rekin afaria, Japon Japoniako familiak prest daude Gabonetan KFC ontzietako oilasko errea jateko, aurki daitekeen Japoniako ohiturarik arraroenetakoa da. Gabonak ez dute ospakizun handirik herrialde horretan, baina azkeneko urteetan ohitura hori sortu da: Gabonetako afarian KFC-ko oilasko errea jatea. 2016. urtean atera zen Japoniarako menu berezi bat, aukera horretarako egokituta.
5. Yule gazteak, Islandia Yule gazteak, islandiar Gabon kulturako ohitura da, munduko Gabon ohituren parte dena. Gabonen aurreko 13 egunetan, 13 pikaro agertzen dira Islandian. Yule gazteek (jólasveinar islandiarrez) herrialde guztiko umeak bisitatzen dituzte Gabon aurreko 13 gauetan. Gau horietako bakoitzean umeek beren zapata onenak uzten dituzte leiho ondoan eta Yuleek opariak ekartzen dizkiete ondo portatu diren umeei eta patata ustelduak gaizki portatu direnei. Islandiar jantzi tradizionalak janzten dituzte eta oso bihurriak izaten dira. Beren izenek sor ditzaketen arazoei buruz pista bat ematen digute: Stekkjastaur, Giljagaur, Stúfur, Þvörusleikir, Askasleikir, Hurðaskellir, Skyrgámur, Bjúgnakrækir, Gluggagægir, Gáttaþefur, Ketkrókur, Ketkrókur.
6. San Nicolás eguna, Alemania Ohitura horretan bertako pertsonaia garrantzitsuek hartzen dute parte: San Nicolás eta bere hiru lagunak, Santa Claus, Knecht Ruprecht eta asto bat. San Nicolásek bere asto gainean bidaiatzen du abenduaren 6. egunean (San Nicolás egunean) eta opari txikiak uzten ditu, adibidez, txokolatezko txanponak, txokolatinak eta jolasak, ondo portatu diren umeen zapatetan. Eskoletan ere opariak uzten ditu abesti edo marrazki baten truke. Laburtzeko, Nicolás on puska da. Baina, guztia ez da hain polita, askotan San Nikolasekin batera Ruprecht dagoelako. Ruprecht beltzez jantzitako eta kanpaitxoz jositako deabrua da, gaizki portatutako umeak zigortzen dituena.
7. Noruegako sorginak Behatu erratza beti, Norvegiako Gabonetan aurkitzen bazara lapur dezakete eta.Gabonetako ohiturarik ortodoxoenetarikoa Norvegian aurkitzen da, non jendea
erratzak ezkutatzera dedikatzen den. Usadio hori ehundaka mende lehenago ere bazen, sorginak eta izpiritu gaiztoak Gabon gauean agertu zirela uste baitzen; hegan egiteko erratzak aurkitzera. Gaur egun, askok oraindik erratzak ezkutatzen dituzte etxeko leku seguruenean, lapur ez dtzateten.
Camila Indias, Haizea Berridi, Flavia anasie, Izaro Zuazo eta Ainhoa Ormaetxea 1E
GABONEN BITXIKERIA Gabonak, zer irudikarazten dizue hitz horrek? Guretzat familiarekin pasatzen diren egunak dira. Baina, ba al dakizu zein den Gabonen benetako jatorria? Gabonak, kristautasunaren ospakizun garrantzitsuenetakoak dira, Jesukristoren jaiotza dela eta egutegian seinalatuta dauden egunak. Badira, ordea, arrazoi horrengatik ospatzen ez dituztenak, usadioa delako baizik (tradizioa). Tradizio horren helburua familia elkartzea da, horretarako afariak eta bazkariak egiten dira, eta horietan, normalean, opariak trukatu ere bai. Opariak ez dira data horietan soilik trukatzen, baita erregeek ere egun jakin batean (urtarrilak 5) opariak etxeetara ekartzen dituzte. Horiek, mundu mailan banatzen dituzte opariak, zentzu erlijiosoa dutelako. Erregeez gain, abenduaren 24an beste pertsonaia batek etxeak bisitatzen ditu, hau da, Papa Noel da bisitaria, baina horrek ez ditu Euskal Herrira opariak ekartzen. Gurean Olentzero da oparigilea. Olentzero, Euskal mitologiaren pertsonaia bat da. Itxuraz ikazkin zikin, arlote, edale eta jatuna irudikatzen du, eta, bai kalez kale bai etxez etxe ibiltzen da opariak banatzen. Berez, Papa Noel (Ipar Poloan bizi da) ez bezala, Olentzero herri txiki batean bizi da, baserrian; bizilagunei gertutasuna helarazten die. XX. mendearen bukaeraz gero Mari Domingi pertsonaia femeninoa lagun duela ikusten dugu. Emakume hori Olentzerorentzat bidaltzen diren gutunak hartzeaz eta Olentzero laguntzeaz arduratzen da. Olentzero bezala, artzaina da, eta biek elkarri laguntzen diote bizimoduan aurrera egiteko. Hori errazago izan dadin elkarrengandik gertu bizi dira. Nahiz eta Gabonen esentzia erlijiosoa izan, eta gure bi protagonistak Gabonetako pertsonaia mitologikoak diren, paganoak dira eta erlijioarekin ez dute zerikusirik. Hori guztia jakinda, irrikitan gaude Gabonen zain, Olentzerok zer oparituko digun jakiteko, baina garrantzitsuena da familiarekin elkartuko garela eta momentu ahaztezinak biziko ditugula. Hori bai opari polita!
Naroa Zubimendi, Jone Madejon, Mireia Zumeta, Ainhoa Vidal 1E
NUARBEKO SOKATIRALARIAK
Laxaro Azkunek “Nuarbe 29 urteko soka” liburua idatzi berri du eta horretarako Nuarbe sokatira taldeko 3 tiratzailerekin hitz egin zuen: Jokin Etxezarreta Olaizola, Jose Luis Garate eta Aitor Azkoitiarekin. Kirol hori nola bizi izan zuten kontatu digute pasioz. 1977tik 2005era 11 garaipen irabazitakoa da Nuarbe Sokatira Taldea, mundu mailako talde erreferentzia bihurtzerainoko marka, hain zuzen. Azpeitiko Nuarbe auzoan jolas moduan hasi zen gazte kuadrilla batengandik abiatu zen dena. Sokatira txapelketak egiten ziren ordurako. Hasieran frontoietan zoru gainean, eta hormigoizko plazetan tiratzen zuten abarkak jantzita. Pixkanaka profesionalizatzen joan ziren, abarkak utzi, eta zapata aproposak egin zituzten; Nuarbeko Sokatiraren Museoan daude ikusgai. Arropari dagokionez buzo moduko batzuk egin zituzten bakero oihalezkoak. 1996. urterako taldeak bazuen nolabaiteko izena, taldearen lorpen handienetakoa nazio mailan 560 kilotan lortutakoa dela uste da. Beste selekzioek egin gabeko marka egin zuen Nuarbek: 1991tik 1998ra zortzi urtez jarraian irabazi zituen Munduko eta Europako txapelketak. Egundoko giro ona izaten zen Estatu Batuetara, Hego Afrikara, Italiara, Alemaniara, Galesera, Eskoziara, Suitzara… joaten zirenean. Mundu mailan irlandarrak ziren aurkari gogorrenak. Txapelketa bukatutakoan gertukoek Nuarbe auzoan festak antolatzen zizkieten. Denak han elkartzen ziren. Haserreak ere oso gutxi izaten ziren entrenamenduetan, izan ere entrenamenduak ez zituen inork galtzen. Elkarrekin hartutako konpromiso handia zegoen; beti maila hobetzeko ilusioz aritzen ziren. Sokarekin hasi aurretik, gimnasioan ere entrenamendu ugari egiten zuten. “Batzuek Kirol zozoa dela esan arren eder askoa da sokatira”.
Alvaro Pablo, Telmo Salaberria, Ekaitz Liceaga eta Haritz Sein
RAKETISTAK Zer nolako gizartea ote zen Euskal Herrikoa sasoi hartan? XX. mendearen lehenengo zatia, Euskal Herria behartsua edo pobrea zen, nahiz industrializazioa hasia zen. Etorkizun latza gehienetan emakumeentzat. Batzuek neskametzan hasi ziren, beste batzuek Ameriketara alde egin zuten, eta bakar batzuek, berriz, kirolari ekin zioten; raketari. Ausartak izan ziren emakume haiek. Kirola apenas ezagutzen zen garaian, praktikatzen zutenak gizaseme batzuk besterik ez zenean. Bitxia izan da raketaren historia. Ez Euskal Herrian ez inon ez zen existitzen. 60 bat urte iraun zuen raketa modalitateak, 1980an Bartzelonan jokatu zen azken partidua, orduz gero ez du arrastorik utzi. Tarteka izan dira omenaldiak, erakusketak, dokumental bat ere egin da. Donostian, 2018ko martxoaren 11n Jon Altuna III.a-Martija; Olaizola II.a-Imaz partidua hasi aurretik omenaldia egin zieten emakume pilotari izandakoei: Raketista Kolektiboari.
Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkezten dizuegu. Ez bat eta ez bi, ehunka emakume izan ziren raketista profesional, Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio ireki ziren frontoietan. Eta gu erabat ezjakin izan gara. Raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan. Frontoian jokatzen zuten emakume haiek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan zirela uste da. Aurrez emakumeak pilotan jartzeko saiakerak egin ziren arren, 1917an Ildefonso Anabitarte enpresari donostiarrak neska gazteak eraman zituen Madrila eta han jokoan jarri zituen. Egurrezko raketa sendoez eta teniserako pilotez hasi baziren ere,
berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe; ikuskizuna (espektakulua) ziurra zen. Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren espainiar estatuan nahiz Ameriketan. Zabalkuntza horrek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren raketa eskolak. Etxetik 15 urte inguru zituztela joan eta pilotan trebatutakoan dirua etxera bidaltzeko modua egiten zuten gehienek. Emakume aitzindari haiek Euskal Herrian gaizki ikusiak izan ziren, oro har, garaiko emakume moldearekin bat egiten ez zutelako.
Kanpoan ordea, arrakasta itzela izan zuten. Frontoiak betetzen zituzten, motoz ibiltzen ziren, gizonezkoek ere askok motorik ez zuten garaian. Aktore zein toreroekin otorduak egitea ere ez zitzaien ezohikoa. Gaizki ikusiak eta etxekoentzat lotsa izateko arrazoi ugari. Ezkutatu egiten omen zuten; neskame zebilela esan.
June Lizaso, Haizea Urretabizkaia eta Nora Eceiza ELKARRIZKETA
2020-01-31 Delia, Judo txapelduna!! Delia Medices batxilergoko bigarren mailan dabilen 18 urteko neska da. Delia,
ikasle izateaz gain, judoka ere bada, eta 2018an Espainiako txalpelketa irabazi zuen. Urte berean, Espainiako Selekzioak aukeratu zuen eta Europa mailako txapelketetan parte hartzen hasi zen: Fuengirolakoa izan zen lehenengoa (3. postuan gelditu zen), ondoren Italian (5. postua lortu zuen) eta Portugalen ere izan zen (3. postua lortu zuen). Euskadi mailan, 2011tik aurrera beti lortu izan du lehenengo saria.
Zein da, zure ustez, egin duzun lorpen handiena?
Niretzat maila altuko txapelketetara iristea, hau da, Europa mailako txapelketetan parte hartu ahal izatea lorpen izugarria izan zen. Postuak alde batera utzita, ametsa zirudien han egoteak eta Espainiako Selekzioak ni aukeratu izanak hara joateko.
Zer dela eta aukeratu zenuen judoa? Nork hurbildu zintuen hartara?
Txikitan nire aitak esan zidan ondo sentiarazten ninduen kirola aukeratu behar nuela. Hasieran futbolean aritu nintzen, eskubaloia ere probatu nuen eta, azkenean, aitaren lagun baten bitartez judoa ezagutu nuen. Olaketa klubean hasi nintzen 4 urte nituela, han oso talde txikia osatzen genuen, eta ondoren, 7 urte nituenean, gaur egungo nire klubera pasa nintzen, Usurbilgo klubera.
Zein da zure erronkarik handiena etorkizunari begira?
Espainiako Selekzioan sartzea ziurtasun guziz, Europa mailako txapelketetara bueltatzea.
Zein kirolari aukeratuko zenuke harengandik ikasteko?
Norbait aukeratzekotan, Mireia Lapuerta aukeratuko nuke. Txapelketa ugari irabazi ditu. Hala ere, hura baino askoz hobeak direnak ere badaude, baina judoa egiteko duen modua bereziki gustatzen zait, eta jendearen aurrean oso jatorra da.
Zenbat ordu egiten dituzu entrenatzen astero? Zerk motibatzen zaitu hain ahalegin handia egiteko?
10 ordu joaten naiz astero entrenatzera; haietako bi fisikoa lantzeko eta horretaz gain, asteburuan goiz batzuetan korrika egitera ere joan ohi gara. Judoak deskonektatzen laguntzen nau. Kirol hori ez zaio jende askori gustatzen, askok txikitan hasi eta ondoren bertan behera uzten baitute, baina niri hori da kontzentratzen laguntzen didan bakarra, eta benetan disfrutatzen dut. Azken batean, dena ez da lehiaketa, ondo eta gustura ibil daiteke txapelketetan parte hartu gabe, kirolaz disfrutatuz.
Nola lortzen duzu ikasketak eta judoa bateratzea, ez al zaizu zaila egiten?
Egia esan, bai. Iaz oso itota sentitu nintzen batxilergoan hasi nintzenean, ez nekien nola egin aurrera. Esan beharra dut Selezioak laguntza asko eman zizkidala: sendagile bat, tutore pertsonala... baina azkenean, norbera da aurrera jo behar duena. Nire ustez, eginbeharrak antolatzea da onena, baina oso ondo eginda ere, beti izaten agobio puntu bat, eta aitortu behar dut aurten ere itolarri hori sentitzen ari naizela.
Zenbat denbora gelditzen zaizu libre lagunekin eta familiarekin pasatzeko? Ba al duzu deskantsatzeko denbora nahikoa?
Ez, egunero kirol eta ikasketetan ordu asko sartzen ditut eta ez dut denbora libre askorik izaten. Normalean, lagunekin asteburu gauetan elkartzen naiz, afaltzeko
edo, ordu horietan ez baitut ez entrenatzen, ez ikasten. Familiarekin, aldiz, zailtasunak ditut, aitak lan egiten baitu eta ni askotan ez bainago etxean; elkarrekin ez gara behar adina egoten.
Nola kontrolatzen duzu zure pisua? Janariren bati uko egin behar izaten diozu?
Iaz pisuan aldaketa izan nuen. Lehen, Europako txapelketetan parte hartu nuenean eta Espainiako txapeldun izan nintzenean, 40 kg-tik beherako kategorian nengoen, eta orain 48 kg-tik beherakoan. 2018an ez bolada txarra izan nuen jaten nuen zerbaitek digestio hodian kalte egiten zidalako, eta nutrizionista batengana jo behar izan nuen. Elikagai askori uko egin behar izan nien; hala nola, tomateari. Zein janari hartu antolatuta izan behar da pisu egokiari eusteko, eta jan-neurria zorrozki jarraitzea ezinbestekoa da. Aurten, ordea, askoz hobeto nago, pisu egokia izateko zailtasunik ez dut eta. Hala ere, kontu izan behar dut litxarkeria eta horrelakoei dagokienez.
Ba al duzu “maniarik” txapelketetan?
Egia esan, oihu egiten dut askotan. Indarra ateratzen dut ahotik, norbait bota behar dudanean, garrasiak konturatu gabe irtetzen dit.
Zer egiten duzu kirioei aurre egiteko?
Mirela Lapuertaren sekretu bat hartu nuen eredu: berak borrokatu baino lehen musika oso fuertea (tecnho, rock...) entzuten zuen, eta horrek laguntzen zion motibatu eta kontzentratzen. Harrezkero nik ere gauza bera egiten dut, eta balio izaten dit. Borrokatzera atera aurretik motibatuta egoten naizelako, eta indarra dudala sentiarazten didalako.
Zer da judoak egin dizun mesederik handiena?
Erraztasun asko eman dizkit, bai akademikoki, bai kirolean bertan. Beka bat lortu dut egin dudan guztiari esker, eta horrek guztiz pozten nau, unibertsitatera sartzeko baliabide ugari ematen dizkidalako. Bestalde, judoak asko erakutsi dit, hala nola ni neu naizen bezalakoa sentitzen. Nik ez dut judoa kirol gisa soilik ikusten, baizik eta ondoan dudan lagun taldea balitz bezala.
Teresa Aranzabal Iriarte
Basarriren esklabo bertsoak: “Nork egin du gure galde?” 2014/05/28 · 36kogerra
Iñaki Eizmendi Basarri bertsolari handia ere langile batailoietan aritu zen esklabo
lanetan. Gerra bukatu eta puskatera, 1940ko urrian atxilotu zuten, erbestetik
Zarautzera bueltan zetorrela. Atxilotu eta 38. Diziplina Batailoiarekin aritu zen Aiako
Harrian esklabo lanetan. Han bizitakoak, gerrako beste asko bezala, bertsoz eman
zituen.
38. Diziplina Batailoiko kide zenbait, 1941ean, Aiako Harrian. Bertan aritu zen Basarri bertsolaria ere. KATTIN TXIKI ELKARTEA
–I–
Nork egin du gure galde?
Aiako Harritan gaude,
baña beti bezin trebe…
lanean gogoz aritzen gera
soldatarik jaso gabe,
berrehun nagusi badaude
gure artaldean jabe…
Guk umore ona halare!
–II–
Hotz-aldi eta goseak
ta barau egun luzeak
guk baditugu paseak;
gorputzari on egiten nunbait!
gailur hontako haizeak
nola baigeran gazteak,
sano dauzkagu hestek,
ez egon arren beteak.
–III–
Goizean ekin lanari,
egunsentian pozgarri,
txoriak guziak kantari;
ezin atera gentzake orain
inoiz adinbat izardi,
erdietan gaude geldi,
ahal degunean exeri…
zertan nekatu gehiegi?
–IV–
Oiartzungo neskatilak,
muxu-gorri biribilak,
izan zaitezte abilak;
zertan maitatzen dituzute
kaleko ume zirtzilak,
Aitxulei’n daude trankilak
saltzeko dauden opilak,
pare gabeko mutilak.
Zekien modurik onenean, bertsotan azaldu zituen Iñaki Eizmendi Basarri-k esklabo lanetan bizi izandakoak. Gerrara gudari joan eta ezagutu zituen beste egoera asko bezalaxe. Basarri abertzalea zen, izan ere,nabarmen utzia zeukan altxamendu aurreko kultur ekitaldietan eta prentsa abertzalean idazten zituenetan.
Basarri ezaguna zen herrian eta herritik kanpo. 1935eko Bertso Guduan txapela jantzi zuenean, are gehiago. Urtarrilaren 20an izan zen. 21 urte zituen eta ahoa bete hortz utzi zituen entzuleak bere jardunarekin Donostiako Kursaalen. Txapeldun egin eta aste batzuetara omenaldia egin zioten Zarauzko batzokian. 1913ko azaroaren 27an Errezilgo Granada baserrian jaioa zena zarauztartua baitzen ordurako.
Basarriri (bigarrena eskuinetik) omenaldia egin zioten Zarauzko Batzokian, 1935eko otsailaren 27an. Argazkian, ezkerretik hasita, Joxe Zinkunegi medikua, Joseba Ariztimuño ‘Aitzol’, Nikolas Ormaetxea ‘Orixe’ eta Joseba Zubimendi ditu lagun.
Matxinoak altxatu zirela jakin bezain pronto, Basarri prest agertu zen armak hartzeko. Loiola batailoian sartu zen, eta Zaraten, Bidanian eta Arraten ibili zen lehenik. Bizkaiko frontean ere bai. Tarteka, Euzkadi eta Eguna egunkarietarako idazten zuen. Bilboko irratian ere bertsoak kantatzen zituen aldian behin, gerrako kontuak eta etsaiaren izugarrikeriak salatu ohi zituen. Horren erakusgarri, Durango (Bizkaia) bonbardatu osteko bertso sorta hau:
Egoki asko joka dezute ene Durango aldean,
meza ematen zeuden apaizak hil dituzuten unean.
Hainbat haurtxo ta emakume on, hamahiru moja tartean.
Etxe ilarak txit apurturik hantxe gorputz, lohi artean.
Kontu ederra daukazute, bai, Jaungoikoaren aurrean…
Behin Bilbon finkatuta, ertzain izateko aukeratu zuten Basarri, eta halaxe hasi zen lan haietan, Iñaki Leclerc donostiarra kapitain zuela. 1937ko ekainean, frankistek Bilbo hartu zutenean, Santander aldera ihes egin zuten milaka pertsonen artean zen bertsolaria. Itsasoz, Lapurdira jo zuen.
Iñaki Eizmendi Basarri Saran (Lapurdi), erbestean, 1937ko urriaren 18an. JESUS ELOSEGI IRAZUSTA
Baso-mutil lanetan hasi zen Landetako pinudietan. Hiru urte eman zituen han, eta hangoak ere bertsoz azaldu zituen, Landesko piñu artean sortan. sorta horretako bi ale segidan:
Euskaldun jaio ginan mundura ta beti euskaldun bizi
onak izan ta hala ere begiz askok ez nahi ikusi.
Pekaturikan baldin badegu lana egitea noski
Españiako odolzaleak nahi ginuzean irentsi
eta Frantzira etorri behar izan genduan igesi.
Halabeharrez sartu ginan behin Landesko pinu artera
eguneroko ogi xuria irabaziaz jatera
hogei euskaldun bagera baina hau da guzion galdera:
nere famali edo sendia zer egina ote da?
gorputzez hemen bagaude re gu beti han bizi gera.
Gorputzez han baina pentsamenduz hemen beti, azkenean etxera bueltatzea erabaki zuen Basarrik 1940ko urrian, amaren eta lagunen eskaerari erantzunez. Hendaiatik (Lapurdi) barrena Gipuzkoara sartzen ahalegindu zenean, baina, Hendaiako zubian bertan lotu eta Miranda de Ebroko kontzentrazio eremura bidali zuten, langile batailoietan esklabo lanak egitera. Bejarren (Salamanca, Espainia) 1941eko osatutako bertsootan kontatu zuen hura ere:
Mirandatikan Madrida, eta gero Madritik Bejarra,
bagoi zaharretan, txerrien gisan, etzan psio ederra!
Herri hontako gure izakera daukat agertu beharra:
gose askorik ezta pasatzen, baizik beti bat bakarra.
38. Diziplina Batailoiarekin etorri zen Euskal Herrira bueltan Basarri, baina esklabo moduan, Aritxulegiko bidea egitera. 1941 eta 1942 bitartean egon zen hemen. Testu
honen hasierako bertso umoretsuak jarri zizkien bertako bizipenei. Eta Euskal Herritik kanpora bidali zuten berriro, Melillako Segangara (Espainiaren Afrika iparraldeko koloniak). Handik idatzi zion 1943ko martxoaren 4an Tomax Uriarteri gutuna: “Ahaztu ezineko Tomax maitea. Hona hemen lorik gabeko gau amaitu ezineko baten ondoren datozkidan burutapenak. Atzo ere euri eguna genuen eta gure aterpean kanpoan bezala egiten duelarik, ez gara gehiegi atsedenduak”. Bertsoak bidali zituen gutun hartan ere, nola ez:
Bihoaz behingoz laino zakarrok, ta betor zeru argia!
Hega bitez euskaldun usoñoak. Aska bedi aberria!
Ene bihotz gaxo zauritua” Mintza zaite gaurkoan.
Adierazi mingotsaldiak zeure hizkuntz goxoan.
Gose, egarri, hotzaldi, bustiak. Dan-danak zuretzat zeuden.
hainbat zigor hartuta eztakit bizirik nola zauden.
Bihotz zauritua handik gutxira gozatu ahal izan zuen Basarrik. San Pelaio festetarako bueltatu zen herrira, zazpi urteko erbestealdia pasatuta. 1943ko ekainaren 26an bakarti etorri omen zen barkuan, bertso kantari, “itsaso haundi hartako katxalote eta arraiak entzule nituela pentsatuta”, Joxe Mari iriondok jasotako hitzen arabera. Bizitzako egunik handienetako bat izan zuen hura Basarrik. Bukatua zitzaion 1937ko maiatzaren 28ko dekretuz Franco diktadoreak legezko egin zituen esklabo lanak.
Normalkuntza Batzordea
ZARAUZKO POSTALAK
Orain dela 80 urte inguru, sartu ziren tropa faxistak Zarautzen. 1879an, Lodosan (Nafarroan) jaioa zen Jose Iruretagoyena Solchaga koronelaren agindupean hartu zuten herria.
Hori ikusita, 1936ko abuztuan, Zarauzko gazte abertzale mordoa boluntario joan zen Gipuzkoan barrena, borrokatzeko asmoz eta Azpeitiko gudarosteko lehen konpainia sortu zuten; “Anaitasauna” izena jarri ziotena. Handik ihes egin ez zuten 18 eta 65
urte bitarteko gizonezko gehienei, geroago deitu egin zitzaien udaletxean, ustez, “izena ematera” joateko.
Hurrengo egunean, ordea, haietariko 164 hilda agertu ziren. Hori horrela izanda, 1937an urteak aurrera egin ahala zarauztar asko ebakuatu zituzten, tartean 50 umetik gora zituzten eta helmuga zein zen zehazki ez zekiten. Euskal Herrian herritarrak nonahi ebakuatzen zituzten bezala. Herria huste horrek, frankisten aldetik zetozenen edo gelditu zirenen lapurretak eragin zituen. Iheslarien etxeetan sartu, eta etxeak okupatzeaz gain, aurkitzen zituzten gauza baliotsuez hornitu ziren.
Bonbardaketek ez zuten etsi, eta ezagunen artean dugun Gernikakoan, gutxienez, bi zarauztar hil ziren, edo behintzat desagertu (Juan Miguel Aizpurua eta Jose Pagadizabal).
Bai bando batekoak bai bestekoak, emaitza zarauztar asko hil zirela da dudarik gabe. 23 zarauztar matxinatu hil ziren, “espainiaren alde” borrokatu
zutenak, eta, beste aldetik, gutxienez, 57 zarauztar errepublikano. Hala ere, gerra garaian egiten den zenbaketa argia ez dela izan ohi kontuan hartuta, oraindik desagertu ugari dago eta zifra horiek gora egin dezakete.
Aipatzekoa da frankistek herria hartu ondoren bederatzi miliziano desagertu zirela ere, eta horrek okupazioaren urteetan herritik 600 lagun baino gehiago ateratzea eragin zuela, haietako batzuk oraindik ere itzuli ez direnak.
Ander, Ekaitz Del Rey, Unai Hermoso eta Markel Akerreta
PLAIAUNDI PARQUE TECNOLOGIKOA
Plaiaundiko Parke Ekologikoa Bidasoa ibaiaren eta Jaizubia errekaren artean dago, Txingudiko Badiari begira, Irungo erdigunetik oso hurbil.
Inguru paregabe hori hegazti migratzaileen atsedenleku bihurtu da eta, gaur egun, balio natural handiko gunetzat dute nazioartean.
Txingudi izeneko Hegaztien Babes Berezko Eremuaren (HBBZ) eta Txingudi- Bidasoa Garrantzi Komunitarioko Gunearen (GKG) barruan dago.
Parkeak 24 hektareako hedadura du eta bi urmael daude bertan, uharte sistema baten bidez itsasaldien erritmoari konektatutakoak. Marearteko hondartza bat eta ur gezako aintzira bat ere baditu.
Parkearen sarreran, Interpretazio Zentroa dago non taldeentzako bisita gidatuak antolatzen dituzten. Halere, nork bere kabuz egin dezake bisita, bi kilometroko ibilbidean argibideak eskaintzen dituzten 17 panel baitaude.
Faunari dagokionez, hegaztiek Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean duten gune garrantzitsuena da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarekin batera. Limoetako zingiretako eta itsasoko hegaztiek aukeratzen dute gehien ingurua migrazio garaian, atseden hartu eta indarrak berritzeko. Hegaztiez gain, beste animalia batzuek ere hor aurkitu dute habitat egokia. Adibidez, apo lasterkariek.
Florari dagokionez, urmaeletan alga-espezie batzuk bizi dira, ur gaineko arrabak, esaterako, eta baita landareak ere, uretako askia, besteak beste. Gramineoek inguru lehorrak estaltzen dituzte, eta jakiak bilatu eta kumeak hazteko aukera ematen diete animalia askori, intsektuetatik hasi eta hegaztietaraino. Zuhaitz eta zuhaixken artean, aldiz, milazka, haltza, zumea eta makala dira azpimagarrienak.
Lucia
GAUR EGUNGO KEZKAK
A. Lucia Larra Moreno 1E Pio Baroja BHI
Gaur egungo gizartean, gizakiok orokorrean oso kezkaturik bizi gara. Ardura asko
ditugu, guztiak betetzea ezinezkoa da eta horrek kezkak dakartza. Begi-bistakoa da,
gai jakin batzuek kezka dezaketela bakoitza, baina badaude hainbat gai benetan
larriak direnak eta jende askoren ezinegona eragiten dutenak. Idazlan honetan,
kezka horiei buruz hitz egingo dut, eta horietatik ateratzen dudan ondorioaz.
IKASKETAK
Gazteon ehuneko handi baten kezka nagusia ikasketak dira zalantzarik gabe.
Etorkizunak kezkatzen gaitu, eta ahalik eta aukera gehien izan ditzagun, nota onak
atera nahi ditugu. Ez zaigu gure bizitzan baliagarriak izango diren gauzak ikastea
axola, nahi dugun bakarra, ikasturte amaieran, boletinean, zenbaki altuak azaltzea
da. Nire ustez, kezka hori, arazo larria da. Uste dut benetan baliagarriak diren
gauzak ikasteagatik kezkatu beharko ginatekeela; zentzugabea iruditzen zait nota
batengatik hainbesteraino kezkatzea. Azken urteetan gazteen artean estresa
nabarmen hedatu da, eta arazo larria bilakatzen ari da.
ALDAKETA KLIMATIKOA
Azken boladan, komunikabideetan, informazio asko entzuten dugu aldaketa
klimatikoaren inguruan, eta mundua suntsitzen ari garela jakiteak kezka handiak
sortzen dizkigu. Birziklatzen hasi gara, eta elikadura jasangarria eramaten ere
ahalegintzen gara.
Nire ustez, oso ona da ingurumenagatik kezkatzea, baina gobernuak buruan sartu
nahi digu gure errua dela, eta ez da horrela. Atmosfera kutsatzen duten igorpenen %
90a baino gehiago, multinazionalek eragina da eta ez guk birziklatzen ez dugun
zaborrak.
Beraz, bai, oso komenigarria da planeta zaintzea, baina gobernuek multinazional
horiek geldiarazteko ezer egiten ez badute, ez dugu aldaketa klimatikoa geldituko.
KATALUNIA
Katalunia aspalditik independentzia aldarrikatzen ari da. Horrek, kezka larriak
eragiten ditu, ados jartzen ez den gizartearen bi zati daudelako. Independentziaren
aldekoak, beren liderrak espetxean daudelako eta burujabetasuna lortzen ez
dutelako daude kezkatuak. Nazionalista espainiarrak, aldiz, Katalunia
independizatzearen beldurragatik kezkatzen dira. Beraz, nire ustez, gai horrek
guztientzako kezkak ekartzen ditu.
ONDORIOA
Nire ustez, dugun sistemak gure esku ez dauden kezkak sorrarazten dizkigu. Gaur
egun ditugun arazo guztien sortzaileak sistema kapitalista eta zapalkuntza dira.
Arazo horietan ez pentsatzeko, aldaketa klimatikoa edo Kataluniaren independentzia
bezalako kezkagaiak asmatzen dituzte masak kontrolatzeko helburuz.
KUTSADURA Momentu honetan ikastolako notez gain gehien kezkatzen nauena itsasoko kutsadura da. Nik, surflaria naizenez, kutsadura eta horrek ekarri dituen arazoak benetan nabaritzen ditut. Itsas kutsadura edozein ozeanotan lehendik zeuden ingurumen baldintzak aldatzen dituen substantziak sartzean datza. Itsas kutsadura hori, itsas baliabideen gainustiapenak eragiten duen kostaldeko habitat galerarekin batera ozeanoetako mehatxurik handiena da. Gizakiok nola jokatzen dugun oso eraginkorra da, kalte handia egiten dugulako jokabide desegokien bidez. Adibidez, uren isurketa itsasoan, moiletako jarduerak, arrantza, itsasontziek zikintzen dutena itsasontzietan eramaten diren produktuak uretara erortzeagatik… kutsadura areagotuz, kezka-iturri larriak dira. Gizakiok, gure ikuspuntua aldatuko bagenu egoera hobetuko litzateke, baina, ikuspuntua aldatzen ez dugunez, berdin jarraitzen dugu, eta, urte batzuk barru askoz egoera okerragoan biziko gara. Kutsaduraren ondorioz, itsas animalia asko hiltzen ari gara, eta itsasoan gero eta animalia gutxiago dago. Adibidez, itsasoko animaliak, arrainak, marrazoak… kutsaduraren ondorioz, espezie batzuk desagertu egin dira, gizakion erruz. Horrez gain, plastikoa oso arriskutsua da guztiontzat, eta Britainiako unibertsitate batek esan duenez, animaliak desagertzen badira gu ere horixe egingo gara, desagertu. Esate baterako, ozeano erdialdean Espainiako penintsula baino 5 aldiz handiagoa den uhartea sortu da, eta guztia plastikoa da. Korronteen eraginez gertatu da, eta hori zeharo larria da. Gainera, kutsadurarengatik munduko klima aldatzen ari denez
lehen baino askoz ere arriskutsuagoa da gaur egun dugun kutsadura maila. Kontzientziatuko ahal gara eta arduraz jokatuko ahal dugu! Espero dut, momentu hori laster iristea, benetan mundua larrialdi egoeran dagoelako.
Urko Lasagabaster 1G GAUR EGUNGO KEZKAK Gaur egungo kezka nagusiak mundu mailakoak dira. Nabarmenenak txirotasuna, kutsadura, gizakien osasuna eta gosea, eta ur edangarria izatea dira. Munduan, milioika biztanle pobrezian bizi da. Egunerokoan, bizitzeko 2,5 € baino gutxiago duten biztanleak muturreko pobrezian daudela kontsideratzen da, eta estimatzen dute bilioi bat haurrek muturreko pobrezia horretan bizirauten dutela. Haur horietatik 2000 egunero hiltzen dira osasun arazoengatik eta gosearengatik. Esate baterako, behartsu bizi direnen arazoetako bat osasuna da. 800 milioi lagunek ez dute eskuragarri osasun ona bermatzea. Gizaki batek osasun kaltetua izatea, arrazoi batzuengatik (gosea, higienea, lan baldintzak… ), organismoa egoera txarrean dagoelarik gertatzen da, jendeak bere gorputzari egoera onean eusteko ahalmenik ez duelako. Horren ondorioz gaixotasunak hedatu egiten dira. Beste arazo larrietako bat gosea da. Diru faltagatik gertatzen da, pertsonek ezin dute behar duten janaria edo behar adina erosi. Gosea, elikadura eskasaren ondorioa da, gorputzari nutriziorako beharrezkoa duena eman ez zaiolako, eta osagai horien eskasiarengatik ahultzen da. Gaixotasun larriak gertatzen ahal dira. Munduan 870 milioi biztanlek gosea pairatzen du. Bestetik, mundu guztian milioika pertsonek ez dute ur edangarria eskuragarri zenbait arrazoirengatik. Lehenbizikoa pobrezia da; inguruan urik ez dute, beraz, erosi behar, baina ez dute horretarako dirurik. Beste arrazoi bat kutsadura da. Egunero gure planeta kutsatzen dugu ondorioak zein diren aztertu gabe, eta horrela gure osasuna eta ingurumena kaltetu egiten ditugu. Beraz, ura ere kaltetzen dugu, eta ondorioz ur edangarri gutxiago dago. Ur edangarria, biztanleriaren kontsumora eta elikagaien industriara bideratutako ura da. Ur horren ezaugarri fisiko-kimikoak eta izaera mikrobiologikoak, ordea, ezin dute araudiak “toleragarri” gisa finkatutako muga
gainditu. Mundu guztian bilioi bat biztanlek ez dute ur edangarria ukaiteko ahalmena, eta horietatik 400 milioi haurrak dira.
Arazo horiei guztiei aurre egiteko diru asko erabili beharko litzateke, eta hor politika sartzen da, horrenbestez, oso zaila da pertsona horiei laguntza ematea. Laguntza eskaintzeko ONG-ak sortu dira, MSF bezalakoak. Arazoei aurre egiteko egin behar den lehen gauza, kontzientzia hartzea da.
Itxaso Garcia 1G GAUR EGUNGO KEZKAK Munduan, kezka ugari daude, eta gero eta gehiago sortzen ari dira. Kezka-iturri nagusienetako bat eta guztiok kaltetzen gaituena, aldaketa klimatikoa da. Horrek arazo ugari ekartzen ditu eta dena gure errua da. Adibidez, kotxean ibiltzen bagara CO2 asko igortzen dugu atmosferara, eta hori ekiditeko autobus publikoak... daude, baina ez gehiegi. CO2-ak beroari Lurran iraunarazi egiten dionez tenperaturak nabarmen igotzen dira eta horrek ondorio larriak ekartzen ditu, adibidez, poloetako izotza urtzea eta itsas maila igotzea, eta hori dela eta animalia espezieak desagertzea. Beste arazo larri bat, plastikoak ez birziklatzea edo gehiegi erabiltzea da. Azkenean, plastikoak lurrera edo itsasora botatzen ditugu eta desagertzeko ehunka urte behar dira, gainera animalientzat kaltegarria da, jaten badute ito egiten direlako. Animaliez ari garela, mundu mailan beste kezka bat animaliak abandonatzea da. Animalia dendara joaten gara, eta, adibidez, txakur bat erosten dugu. Hasieran oso pozik izango gara, ondo zainduko dugu, baina, azkenean aspertu egiten gara eta abandonatu egiten ditugu. Horren ondorioz, txakur asko daude jaberik gabe. Nerabeen kezkez hitz egiten badugu, gaur egun, teknologia sortu zenez gero, pentsamendua aldatu egin da. Modak sortu dira eta denok berdinak izan nahi dugu, horren ondorioz, ez dago dibertsitaterik, desberdin pentsatzen dutenak gaizki ikusiak direlako. Eta azkenik, ikasketez hitz egingo dut. Guztiok iristen gara une batera noiz aukeratu behar dugun etorkizunean zertan lan egin nahiko genukeen edo zertan aritu. Aukera asko izateko nota altuak eskatzen dituzte. Nota horren zati handi bat azterketa batean jokatzen da, eta nire ustez ez da justua, egun txar bat izatea gerta
daiteke eta nota txarra ateraz gero; nahiz eta ikasi, kasu batzuetan ezinezkoa da nahi dena ikastea.
Martin Sancho 1.E KATALUNIAKO EGOERA Gaur egun kezka asko daude munduan, baina Katalunian bizitzen ari diren egoera oso kezkagarria da. Demokrazian bozkatzea eskubidea omen da, espainiar estatuak, ordea, ez du onartzen “Erreferenduma”. Haientzat delitua da. Arazoa aspalditik dator. Orain dela bi urte, orduan zegoen lehendakariak, Puigdemont jaunak, burujabetasuna bozkatzeko erreferenduma egitea proposatu edo bultzatu zuen. Horren ondorioz politiko asko daude eta egon dira kartzelan, eta lehendakari ohia espainiar estatura itzultzen bada berehala sartuko dute espetxean. Espainiako estatua eta gobernua erreferendumaren aurka jarri ziren segituan. Beldurraren ondorioz Rajoy lehendakariak: “Policia nacional”, “Guardia civil”… bidali zituen bozketa gelditzera. Hala ere, bozketak egin ziren eta borroka ugari sortu ere bai. Poliziak oso zikin jokatu zuen herritarrekin, eta zauritu asko utzi. Arazo ugari izan ziren eta gobernuak ez zekien zer egin. Euskal Herriko herritar askok erreferendumaren alde irten genuen: kazeroladak egin, balkoiak esteladaz hornitu eta manifestazio jendetsuetan parte hartuta. Eromen horren ondorioz espainiar gobernuak Puigdemont kargugabetu zuen 155. artikulua aplikatuta. Eta haren ordez alderdi popularreko beste bat jarri zuten. Handik laster Katalunian hauteskundeak izan ziren eta Torra jarri zen agintean. Erreferendumetik bi urte igaro zirenean Espainiar Estatuak erreferenduma antolatzen jardun ziren politikariak espetxeratu zituen. Altsasuko gazteen eta politikarien epaiak batera atera dira eta “Ez dugu onartzen!” ozen hots eginez borrokatu du euskal gazteriak. Preso politikoen harira, sententzia injustua zela ikusita independentistek kalera irten dute. Kalean dira, beren agintariengatik eta burujabetasunagatik borrokan. Baina, espainiar estatuak dena zikindu du polizia alde guztietan jarrita, eta manifestari baketsuen artean poliziak tartean sartuz, borroka guztiak hasteko. Hala ere, telebistak bestelako irudiak ematen ditu. Independentisten irudi txarrak eman ditu eta oldarkorrak direla ikusarazten du. Gezurra! Manifestazio asko ikusi dira lasaiak, jendetsuak. Barruan daudenek hasten dute (poliziak) edo mozorrotu gabeko poliziek berek. Irudi eta bideo askotan ikusi dira agenteak estelada daramatela. Kolpe handiak ematen hasten dira, indarkeria neurriz gain
erabiliz, horretarako beharrik gabe. Jendeak ez ditu kaleak utziko, herria ez da gelditu eta ez da geldituko justizia lortu arte. Egia da borroka guztiak ez dituztela poliziek sortu, jendeak borroka sortzeko edo poliziari aurre egiteko aprobetxatu du nahiz eta zergatiarekin bat ez egin. Euskal Herriari begira jarrita bidegabekeria handi horren aurrean deiadar egin dugu. Ernai gazte mugimenduak deituta grebak egin dira ikastetxeetan eta manifestazioan atxilotuak izan dira. “Sentadetan” hainbat gazte fitxatu dituzte beren pentsamendua aldarrikatzeagatik. Erreferenduma ez da ilegala! Demokrazian gaude, bozketa egitea ez da ilegala! Horrekin lotuta hainbat hautagaik espainiar gobernuko hurrengo hauteskundeetarako Kataluniako egoera erabili dute beren kanpainan. Katalunia isilaraziko dutela esan dute. “Herri elkartu bat ez dute sekula bananduko, ezta isilduko ere”. Independentziaren alde borrokatzen jarraituko dugu hiru herriak elkartuta: Galizia, Katalunia eta Euskal Herria. Noizbait bakean utziko gaituzten itxaropenez.
Irati Mendizabal Erasun 1E GAUR EGUNGO KEZKAK Gaur egun kezkatzen gaituen arazo asko daude gure buruan, orokorrenak berotegi efektua, kutsadura, gaixotasun berriak... izan daitezke, baina beste mota batzuetako kezkak ere izan ditzakegu. Estereotipoekin bat datozen kezkak, gizarteak sortutako estereotipo ideologikoak sorrarazitako arazoak. Ezinbestekoa da jakitea gehienok gizarteak sortutako irudi fisiko baten menpe bizi garela. Irudi ideologiko horren eredura mugitzen gara eta eroso sentitzeko eta gizarteak gu onartzeko, irudi ideologikotik ahal bezain gertu egoten saiatzen gara. Zoritxarrez, irudi ideologikora hurbiltzeko prozesuak ez du eragin bera biztanleria guztian. Hau da, batzuentzat eraginkorra eta osasungarria izan daiteke gerturapen ibilbidea. Besteentzat, aldiz, kaltegarria ez ezik hilgarria izatera ere irits daiteke. Zergatik kaltegarriak? Zergatik hilgarriak? Azkenean, irudi ideologiko jakin hori lortzeko, asko sartzen direlako gorputza menpekotasunean jartzerainoko desoreketan, eta, batzuetan, sartu bai, baina ezin irten izaten dute. Esate baterako,
elikagai desorekak guztiok entzuten ditugu. Ezagunenak Anorexia eta Bulimia dira, gure gizartean gero eta ugariagoak diren desorekak. Orokorrean, nerabetasunean dauden gazteak izaten dira elikagai desorekak pairatzen dituztenak. Aldiz, horrek ez du esan nahi adinekoek horrelako desorekarik izan ez dezaketenik. Normalean, ordea, desoreka, helduari dagokionean, jatorria nerabazaroan duela esaten da. Beraz, gu, gure munduak, gure gizarteak sortutako estereotipo baten bidez etorkizuneko belaunaldiaren burua moldeatzen ari gara, edertasunaren garrantzia areagotuz eta balioespenen gaitasuna gutxietsiz. Laburbilduz, elikagai desorekek, nahiz eta mundu mailakoak ez izan eta biztanle guztiei ez eragin, kezkatu beharko gintuzkete. Azkenean, guk eta gure munduak eragindako egoerak direlako. Horrenbestez, bazter dezagun ideologiaren bidea, eta murgil gaitezen balioen eta buru osasunaren aldeko bide egokian!
Sara Vaquero DESOREKAK Gaur egungo munduan kezka ugari dugu. Egunak, hilabeteak, igaro ditzakegu horiei uruz hitz egiten. Nire kezka nagusia, neronek bizi izan dudalako, elikadura desorekak dira. Gero eta jende gehiagok desorekak jasaten ditu urtero, horren arrazoia munduan dauden hainbat kezka dira. Gaur egun, batik bat aparientziari, hau da, itxurari gehiegizko garrantzia ematen diogu eta azkenean buruan milaka kezka, milaka pentsamendu agertzen zaizkigu, ingurua ikusteko modua aldarazten digutenerainoak. “Zer pentsatuko du horrek nitaz?”, “Onartuko al naute?” Funtsean, milaka gairen inguruan ager daitezke ziurtasun ezak, baina emaitzak berak dira: ez jatea, jaten dena botatzea, dieta gogorrak edo zorrotzak egitea gure gorputza mezprezatzea… Hori guztia gure gorputza hobeto ikusi nahi dugulako. Baina zergatik nahiago dugu gure gorputza ondo ikusi, gure burua suntsitzen ari garen bitartean? Lehen esan dudan bezala fisikoak, izaerak baino garrantzi handiagoa duelako garai honetan. Hasieran izaten diren pentsamenduak eta kezkak jokabide desegoki bihurtzen dira denboraren poderioz. Gorputza zeharo hondatzen da, bi aldiz pentsatu gabe egiten dira ekintzak edo zenbait gauza, nahiz eta jakin egoerak menperatzeko arriskua badela. Kontzientzia, batekin jolasten hasten da titere edo txotxongilo gisa hartuko balu bezala, gorputzetik kanpo balego moduan kontrolatu nahian, biktima ohartu gabe. Hori da okerrena, bat ez dela ohartzen, oso berandu izan arte. Gehienetan jendeak ezin du egoera jasan eta oso era zakarrean amai daiteke; idatziko ez dudan arren guztiok ondo dakigun hitza da amaiera hori.
Mundu guztia arazoren bat igarotzen ari da, handia, txikia, ez du importa. Arazo psikologikoak dituzten pertsonek, ostera, hein handi batean kanpotik ongi daudela dirudite. Zer egin daiteke egoera horiek saihesteko? Xehetasunei erreparatu behar diegu, janzkerak pertsona bati buruz asko esaten du, baita aurpegiko espresioak ere, baina batzuetan hobeto edo astiroago begiratu behar zaie inguruan ditugunei; ez bi segundoz bakarrik. Haien gizarte egoera edo maila ere ikusi behar da. Hori guztia egiten dugunean, inoiz susmorik izan ez dugun gauzez ohartzen gara, eta, mundua ikusteko era guztiz alda dakiguke. Nahiz eta txorakeria iruditu, egon gaitezen adi, ezer nabaritzen ez badugu ongi; bizitzak jarrai dezala. Baina zerbait bada? Bizitza hori salbatzeko erabakiorrak izan gaitezke. Laguntza gehiago behar izaten da bolada zail horietan, nire kasuan ez nuen izan. Bakarrik egin nuen aurrera, baina laguntza edo norbaiten babesa izan banu eskertuko nukeen. Halakorik somatzen denean zerbait egin, inporta du eta.
Anonimoa GAUR EGUNGO KEZKAK Munduan hainbat kezka daude, klima aldaketa, kapitalismoa, pobrezia, matxismoa… Horien artean, 3. munduko herrialdeen pobrezia bereiz daiteke. Lehenik, esan beharra dago herrialde horietan, Afrikan, adibidez, jendeak lan egiteko arazo ugari dituela. Normalean, jendea nekazaritzatik bizi da, baina lurralde horien lur-ingurua oso lehorra denez, nekez lor daiteke hortik zerbait ateratzea. Horrekin lotuta, nahiko janaria lortu ezin dutenez, ezingo dute saldu, eta merkatariek, ez dute dirurik lortzerik. Bestalde, jendea ezin izango da elikatu, eta ondorioz, gizarte arazoak ez ezik osasun arazoak ere izango dira. Gainera, arazo horien % 60a 1. munduak eta 2. munduak sortzen dute. Esate baterako, txokolateari dagokionez; gure herrialdean saldu ahal izateko jaki horrek prozesu luzea jasan behar du. Lehenbizi, Afrikatik kakaoa hartzen da eta gure herrialdeetara ekartzen da. Ostean, herrialdean ekoiztu eta txokolatinak eratzen dira, merkatu guneetan saltzeko. Lortzen den dirua, estatuan gelditzen da, eta ez da Afrikarekin banatzen, hau da, beren herrialdea ustiatzen da, trukean ezer eman gabe.
Nire ustez, hori ez da bidezkoa, azkenean, herrialde indartsuenak aberasten dira, eta 3.mundukoak, berriz, txirotu. Irtenbidea, lortutako irabazien zati bat haiei ematea, edo beren herrialdean ekoizteko lantegi bat jartzea izango litzateke. Bestalde, haiei janaria ematea ez da nahikoa, politika kasua da, beraz, denok borrokatu beharko genuke gure mundua orekatu ahal izateko.
Anonimoa TEKNOLOGIAREN “AURRERAPENA” Bideo jokoetan ibiltzea, sare sozialetan nabigatzea, argazkiak igotzea eta lagunekin bideo barregarriak partekatzea, denbora-pasa ezin hobeak direla esan daiteke. Entretenigarri horiek hain dira onak, gure inguruan gero eta gehiago izateraino telefonoaren pantailatik aurpegia urrundu ezin dutenak. Azken urteetan teknologia berriek ekarri dituzten abantaila guztiek gure bizitza erraztea lortu dute oso era nabarmenean. Komunikazioa guztiz erraztu dute, batez ere urrun daudenekin informazio ugari dugu eskuragarri edozein momentutan… Hala ere, abantaila horiek arazo bilakatu dira, gehiegi erabiltzearen ondorioz. Lehenik eta behin, esan dezakegu hainbeste informazio izateak eragiten duela informazioaren zati oso handia faltsua izatea, eta ia ezinezkoa gertatzea informazio
faltsua egia diren datuetatik bereiztea ia ezinezkoa gertatzea. Gaur egun edozein webgunek fidagarri itxura baitu. Beste alde batetik, urrun daudenekin komunikatzeko erreztasunak eragiten du gure inguruko asko hurbil ez daudenekin noiznahi hitz egiten aritzea, “benetako” komunikazioa ezinezkoa bihurtuz. Ondorioz, kalera irtenda ia ezinezkoa da norbaitekin elkarrizketarik burutzea. Azkenik, arazorik larriena, teknologia berriek sortzen duten mendekotasuna da. Mugikorra zenbat eta gehiago erabili, orduan eta handiagoa da hura erabiltzeko beharra, eta mendekotasun hori gero eta erabiltzaile gehiagoren arazo bihurtzen ari da. Arazo horiek denak gizarte guztian ikus daitezke, baina batez ere gazteengan dira nabarmen, gazteak jaio zirenetik teknologiarekin harremanean bizi izan direlako. Horregatik, oso garrantzitsua da arazo horri amaiera emateko, teknologia berrien abantaila guztiak alde batera utzi barik, tresna horiek zentzuz erabiltzea, gehiegizko erabilerak ondorio izugarri arriskutsuak eragin ditzakeelako.
Gorka Nieto LANA ETA FAMILIAREN ARTEKO KONTZILIAZIOA Kontziliazioa gaur egun oso gai eztabaidatua da, eta pertsona orok gai horri buruzko bere iritzia du. Azken batean, horrek guztioi eragiten digu, eta eskubide pertsonalak, errenta, erretiroa… bezalako gai korapilatsuak barne hartzen ditu. Zer abantaila izango lituzke horien funtzionamenduan aldaketak egiteak? Zer garrantzi eman behar diogu geure bizitzari? Lor dezakegu bizi garen gizartean benetan libre izatea? Jadanik, guztiok legitimotzat hautematen dugu lanetik kanpo norbere bizitza garatu ahal izatea. Bizitza bakarra dugu, eta ondorioz, ia inork ez luke nahi izan beharko bere bizitzaren zati oso handi bat lanean egitea; baina zoritxarrez, azkenekoa da normalean gertatzen dena. Beraz, zer neurri hartu beharko genituzke egoera hori hobetzeko? Horri erantzuna emateko, egoera horretan parte hartzen duten bi ikuspuntuak ulertu behar ditugu. Alde batetik, enpresek badakite ezin dutela egoera hori inolaz ere ekidin. Oso ohikoa da askok seme-alabak izateko nahiari kaso egitea, eta enpresek baja horien erruz, lan egin dezaketen pertsonen zati handia galduko lukete;
ekonomikoki ez litzateke oso errentagarria izango. Hala ere, logikoa da enpresa horiek, luzera begira, ekoizpena kontuan hartuz, errentagarriak izan daitezkeen langileak kontratatu nahi izatea. Beraz, gatazka horren aurrean bi konponbide egingarri plantea ditzakegula uste dut: enpresarekiko zergak murriztea edota diru-laguntzak ematea, jardunaldi murriztua duten langileak baitituzte kontratatuta. Horrela, enpresek ordezkoak kontratatzeko kapitala edukiko lukete, langileen galera hori konpontzeko, langileek soldataren zati handirik galdu gabe. Modu horretan, egoera pixka bat hobe liteke, baina ezin izango litzateke gatazka guztiz konpondu. Beste konponbide bat ere askok eman diote horri: enpresek jardunaldi murrizketa duten edo bajan dauden beharginen soldata ordaintzea, lanik egin gabe, enpresak berak inolako laguntzarik izan gabe. Ni, ordea, proposamen horrekin ez nago ados, batez ere, enpresek egoera hori saihesteko, egoera horretan egongo liratekeen pertsonak kontratatzea ekidingo luketelako, eta ondorioz neurri hori ez litzatekeelako eraginkorra izango, langabezia sustatuko bailuke. Beraz, eta gaia guztiz biribiltzeko, nire ustez, guztiontzat onuragarria den neurririk ez dago. Oso gai konplexua da, baina gauza bat argi dago: ezinezkoa da guztiok pozik egotea. Denok geure interes propioak ditugu eta bakoitzak gure askatasuna nahi dugu, gure denbora librea izateko eta nahi dugunerako erabiltzeko. Gizabanakoaren interes horiek talka egitean, ordea, guztiok nahi duguna lortzea eta egitea ezinezkoa dela ohartzen gara. Bidegabea al da? Jakina. Baina, zoritxarrez, bizitza horrela da, eta guztion artean, ahal den moduan, gure bizikidetza sustatu eta hobetzea baino ez zaigu geratzen.
Iñigo Toribio TEKNOLOGIA BERRIAK ETA GAZTEEN ARTEKO HARREMANAK Gaur egun oso entzuna da teknologia berriek eragin ezkorra dutela gazteengan, baina uste dut eragin negatiboa duela esatea gehiegizkoa dela. Egia da teknologia berriak iritsi direnetik egoera aldatu dela, baina eragin ona ere izan dute bai gazteen bai helduen bizimoduan. Lehenik eta behin, eta nire ustez, eragin garrantzitsuena da teknologia berriek distantziak gainditzeko aukera eman digutela, baita jende gehiago ezagutzeko
erraztasuna ere. Hori, gazteontzat oso aberasgarria da, izan ere harremanak hedatzea ahalbidetzen digute. Adibidez, udalekuetan ezagututako jendearekin harremana jarraitzea zaila zen telefonorik ez zenean, eta adixkidetasunari gutun bidez eusten saiatu arren, askoz errazagoa da harreman horiek telefonoz izatea sare sozialen bitartez komunikatuz. Beste alde batetik, egia da gaur egun gazteok burua gehiago daukagula beste leku batean momentuan bizi izaten ari garen errealitatean baino. “Momentua bizitzea”ren filosofia ez dugu lehen bezain barneratuta. Horri gaineratzen badiogu esandako tresna berriek beste toki batzuetara lekualdatzeko ematen diguten erraztasuna, ez da harritzekoa burua beste nonbait izatea. Hala ere, beti ere neurrian bada, ez zait txarra iruditzen burua beste toki batzuetan izatea, horri esker norberaren irudimena eta pentsamendua askoz zabalagoa izango direlako. Laburbilduz, iruditzen zait teknologia berriek alde on gehiago dituztela txarrak baino. Ez dago ahazterik, ordea, erabilera horrek arduratsua zan behar duela eta kontrolatu behar dela. Izan ere, kontrol hori galtzen denean agertzen baitira teknologia berrien alde txarrak.
Naroa Zuazua Aristizabal 2.D
ZURRUKUTUNA Hotza menperatzeko zopa edo salda beroa bezalakorik ez dagoela esan izan da, bizipoz eta pizgarri dela. Gaur egun ere bai, salda lantzean behin hartzen bada ere, bero-iturri paregabea da. Gabonak gertu direnez salda-zopa bertsio goxo bat dakarkizugu, izen ezin ederragoarekin gainera, zurrukutuna! Baratzuri zopa bakailaoarekin, bestela esanda. Ez diguzu esango zurrukutuna hitz ederra ez denik, eta gainera bere izaera primario goxoa primeran adierazten ez duenik, ederra…
Osagaiak ● 200 g. bakailao gazitua, papurtuta ● Zopako ogia, zati handi bat ● 15 koilarakada oliba olio ● Baratzuri-buru bateko aleak, banaturik ● Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa ● Tomate saltsa, 4 koilarakada handi ● Ur beroa, litro erdi ● Pipermin lehorra, zati bat
● 4 arrautza
Errezeta
1. Bakailao papurtua ur hotzetan pasako dugu, iragazkian, gezatzeko. Eskuetan xehetuko dugu bakailaoa, gatza errazago joan dakion.
2. Su eztian frijituko ditugu baratxuri aleak kazola batean, zuritu gabe, eta kolorea hartu baino lehen erretiratuko ditugu.
3. Pipermina eta bakailaoa erantsiko dizkiegu; kazolari eraginez lodituko dugu saltsa. Piper txorizeroen mamia, tomate saltsa eta ogia, xerra fin mehetan zatitua, erantsiko ditugu ondoren. Guztia su eztian egingo dugu.
4. Ur beroa botako diogu gero, ez ordea arrain-salda pastilla on bat erantsi baino lehen. Arrain-salda badugu, hainbat hobe.
5. Su eztian egosiko dugu guztia ordu betean eta, tarteka, zurezko zali batez zapalduko ditugu gaiak, zopa lodi-lodi gera dadin.
6. Zerbitzatu aurretik, bakoitzeko arrautza bat erantsi ahal diogu zurrukutunari, potxatu edo irakinaldi bat eman ondoren, kazola surtatik erretiratu baino minutu batzuk lehenago. Jo edo zapaldu ondoren ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak. Ongi nahasiko ditugu orduan zurezko zaliaz.
Alexander Moreno eta Unai Hernandez 1.F
SAGAR KONPOTA Normalean sagar konpota postrea izaten da, gehienbat Eguberietan. Hala ere, zenbait herrialdetan plater gazien lagungarri gisa hartzen da. Adibidez, Alemaniako Eguberrietan Gabon gaueko antzararekin batera jaten da. Euskal Herrian, haragiarekin batera edo postretzat zerbitzatzen da. -OSAGAIAK:
-1 l ur (sagar zatiak estaltzeko) -Ardo beltza 500 ml -Kanela zotza -Azukrea, 175 g (6-8 koilarakada
handi) -Aranpasak 125 g
-Pikupasak 125 g -Melokotoi lehortuak (orejoiak) 125 g -Errege-sagarrak 500 g
-ERREZETA:
Sagarrak zuritu eta puska ezberdinetan zatitu, baina murtxikina kenduta. Fruta zurituaren puska guztiak kazola handi batean jarrriko ditugu, bainila lekarekin, bainila barruko aleekin eta urarekin batera. Estali, eta su motelean bero dadila, borborka hasten den arte. Handik aurrera 20 bat minutu kontatu. Surtatik baztertu eta limoi zukua gehituko diogu. Ondoren, hozten utzi behar da.
-ONURAK:
-Lixeriketarako ona da. -Efektu asegarria du. -Antiinflamatorioa da. -Zelulen zahartzea ekidin edo atzeratzen du.
Onuren artean oso garrantzitsuak direnak aipatu ditugu, baina beste hainbat
onura gehiago ditu sagar konpotak.
Axier Olabarri eta Urko Lasagabaster 1.G
GAZTAINA
Irailetik azarora bitartean erortzen da zuhaitzetik. Jatorria Asia Txikian duen fruitu hori K. a. V. mendean Greziara igaro omen zen, eta handik Europa guztira zabaldu. Karbono hidratoetan aberatsa, esnez lagundurik oso jaki bikaina omen da. Gainera, denbora luzez kontserba daitekeenez gizartean oinarrizko elikagaia izan ei zen gure aurreko belaunaldietan.
Gure herrialdean erraz hedatua, eta fruitua urri aldean biltzen denez, gaztaina bere boladan funtsezko elikagaia zen, baserri giroko gizartean batez ere. Ogia eskas zen garaian, edo, behintzat, edonork eskuragarri ez zuenean, askorentzat uzta gisakoa zen; ogiaren ordez jaten zuten. Dokumentu ugarik baieztatzen dute hori, oinarrizko janarien artean garrantzitsuena litzatekeela esateraino. XVl. mendean Bruyerin Champier sendagile eta gastronomoak Frantziako Perigord eskualdeko biztanleez esan zuen ogia asteko zazpigarren egunean edo jai nagusietan soilik jaten zutela:
“… Txerri haragiarekin bat prestatzen dute, eta gustu handiz gisatu edo ogi gisa jan ohi dute”.
Gipuzkoari buruz, 1914 aldera Serapio Mujikak zioen gaztaina, saltzeko, eta, txerrientzako bazka modura ere erabiltzen zela. Astigarragan, esate baterako, 1756an elizari ordaintzeko jakien artean agertzen da, zegokien erreal kopurua eta lihoarekin batera. Artoak eta gaztainak gainontzeko produktu guztien balioa bikoizten baitzuten. Gaztaina garrantzitsua zen seinale.
Orokorrean, Euskal Herrian elikapenerako oinarrizko elementuak 5 izan direla esan dezakegu: baba, babarruna edo indaba, artoa, gaztaina eta txerria. 1950eko hamarkada ostean bigarren mailan gelditu ziren.
Azukrea orokortzera arte gaztaina egosi eta erreak ohiko deserta edo postrea izan ziren. Resurreccion Maria de Azkuek dioenez, gordinik janez gero tripa-zorriak sortzen ziren.
Antzina, Arabako Gaubea haranean gaztainez kafea ere egiten zela dio Daniel Maria Perez ikerlariak, kafe aleei ematen zitzaien tratamenduaren bidez; uretan egosi eta gero “txinoan” pasa. Hortik dator kafe txarra ateratzen deneko esaera herrikoia: “Honek gaztaina ura zirudik”.
GAZTAIN BILTZEA
Gaztaina irailetik azarora bitartean biltzen da, lurrera eroritakoa -aleak nahiz morkotsak- eta zuhaitz-adarrak astinduta erortzen dena. Goiko adarrak edo iristen ez zirenak astintzeko makila luzea erabiltzen zuten; sardaia. Jausitako morkotsak horretarako propio egindako zurezko matxardaz botatzen dira kopa-otarrera, normalean. Biltzea espero denaren arabera kopa-, lepa-otarra nahiz beste saskiren bat erabiltzen da.
Euskal Herrian kontserbazio modu hauek ezagutzen dira:
-Lurzoruan zuloa egin eta gaztainak zurituta eta morkotsa kenduta lurperatzea. Gero zuloa buztinez hermetikoki itxi ohi zen. Barruan sortzen zen hartzidura txikiak gelditzen zen airea kontsumitzen zuenez usteltze prozesua egonkortzen zen eta harrik ez zen sortzen oxigenorik ez zegoelako.
-Modu bera, baina treska edo tinatan ere egin ohi zen, adibidez Arabako mendebaldean.
-Bizkaian kirikiñausi eta Nafarroako iparraldean eskortie izeneko biltegietan. Morkotsetan ere utzi ohi ziren, euren hezetasunean egon zitezen, harri idor edo lehorrezko hesien barnean, hosto edo adarrez estalita, basurdeek jan ez zitzaten.
-Helburu horretarako espresuki eraikitako etxoletan, han beren morkotsen barruan zirela gatza gehitzen zitzaien. Gipuzkoan ohikoa zen Gaztanborda izeneko eraikuntza.
ERREZETAK
Gaztaina erreak
Erretzen jarri aurretik azala ebaki egin behar zaie, surtan leher ez daitezen eta jateko garaian errazago zuritzeko. Erretzeko hainbat tresna daude: Kanpoan, burdinazko danbolina gaztainak barruan dituela su gainean ipini eta birak emanez; zulodun zartaginak estalkiaz tapatuta; txapak ere erabiltzen dira gaztainak erretzeko.
Etxe barruan, berriz, labean eta ekonomika gainean erre daitezke. Ekonomika gainean buelta eman behar zaie, eta, labean ere tarteka eragitea edo mugitzea ezinbestekoa da alde guztietatik egiteko.
Gaztaina egosiak
Ura berotzen jarri gatza botata, eta irakiten hasten denean gaztainak bota, zurituta. 40 bat minutuz egosi, gehiegi leher edo puska ez daitezen zainduz.
Gaztaina konfitatuak.
Osagaiak: gaztainak, ura, azukrea eta limoi azala
Gaztaina konfitatuak, frantsesez marron glacée izenez ere ezagunak, almibarrean egositako gaztainak dira. Almibarra egiteko, kazoan edo kazuelan ura azukrea botata berotu, irakiten hasten denean limoi azala bota, eta sua bajatu. Loditzen doan heinean mermatzen utzi jarabe moduan gelditu arte; likidoa baina lodi samarra. Almibarra hamar bat minutuz egositakoan gaztaina egosiak zurituta bota, eta sua igo. Irakiten hasten denetik bost minutura sua itzali.
Hozten utzi eta gero, kontuz, pote edo frasko esterilizatuak bete, gaztainez bakarrik. Gero likidoa erantsi ontzia bete arte eta itxita utzi. Zazpi bat egunetan jango ez badira eltze espresean trapua jarri, gainean poteak ondo itxita eta ura pote edo fraskoen erdirarte jarri. 15 minutuz baño marian egosi eta jaso edo gorde baino lehen hozten utzi.
Gaztaina-bizkotxoa
OSAGAIAK
200 g gaztaina almibarrean
150 ml Kaiku km0 esne erdigaingabetua
3 arrautza
100 g Kaiku gurina
Berantzagi hautsa (legamia) zorro 1
Glass azukrea
MATERIALA
Bizkotxoa egiteko molde luzexka bat
BIZKOTXOA NOLA EGIN
Gaztainak esnetan jarri ontzi batean, 5 minutuz egosi, irabiagailuaz birrindu eta gerorako utziko ditugu.
Arrautza gorringoak harrotuko ditugu, gurina erantsi pomada puntuan, bahean pasatako irina berantzagiarekin eta gaztaina-kremarekin batera.
Bestetik, arrautza-zuringoak harrotu elur-puntuan, eta poliki-poliki aurreko nahaskiari gaineratu, barrurantz eraginez
Nahasketa, koipeztatutako eta irineztatutako molde batean ipini, eta labean sartu,, 180 ºC-tan, 40 minutuz. Hozten utzi, moldetik atera eta glass azukreaz apaindu.
Normalkuntza Batzordea
LETRA ZOPA Ea aurkitzen dituzun Gabonekin zer ikusia duten 14 hitz. Animo!
Z E I A O T Z U S O P R A I K A P O I A
B R T E F U W X R M S B Z X S A M I E L
J R K G M E A I R R E B U G E N U X G O
O E M U X Z T L N M O S L M L H B M K U
K G X R G O R O L D I O A D U G W A L S
O E J F A M R Z L K A K R A B A U W E I
I A K E O F A P R Z S U A Z O B T P K B
D K I L D E G H M J K A U A G O P R A S
E B A D F H K M A L N O I P R N S T N F
A O B I G E L N R T E T O F E K A P P I
F L D R R A K U B I S F E F R A I L A F
A E B D F A P F D O R A D R J N O B I R
O N U R D E P J R I D T E O E T R D A B
P T A U I R E O I B T I F U G A R F K J
K U T E L O G U T U N A F M A K U S O G
I P S T R F J M N R U M J N D D T J U D
J R I G N I M O D I R A M A K O J H J A
D I P O S F R R M K U R R E D I F B D D
P D K U K A I R R A G N I A P A N M I O
F E O G I B U I K A T Z A F I N O M I G
SUDOKUA
6 3 7
5 4 6
9 3 2 5
8 9
9
1 7 6
2 4
4 8 3
3 9 7
EZBERDINTASUNAK
Aurkituko ote zenituzke hurrengo bi marrazkien artean 5 ezberdintasun:
GABONAK, GALDERAK Gabonak hurbil ditugunez, jai horiei buruz dakizuna erakusteko galdetegia prestatu dugu.
1. Zein hilabetetan ospatzen dira Gabonak?
a) Abendua-Urtarrila. b) Abendua-Urtarrila-Otsaila c) Azaroa-Abendua d) Maiatza
2. Zein da "Gabon" hitzaren sinonimoa?
a) Egunon b) Ez du sinonimorik c) Eguberriak d) Inauteriak
3. Zein da Olentzeroren bikotekidea?
a) Mari Carmen b) Mari Domingi c) María Eugenia d) Ez du bikotekiderik
4. Jesus, Espiritu Santuaren bidez sortu al zen?
a) Ez b) Bai
5. Jesus jaio zenean Josek oihaletan bildu al zuen?
a) Bai b) Ez
6. Astoak eta idiak Jesus berotu al zuten?
a) Bai b) Ez
7. Artzaiak presaka joan al ziren Jesus haurra ikustera?
a) Bai b) Ez
8. Jesus abenduaren 25ean jaio zen
a) Egia b) Gezurra
9. Aingeru bat agertu zitzaien gauean?
a) Bai b) Ez
10. Jakintsuak sortaldetik etorri al ziren?
a) Bai b) Ez 11 . Zenbat seme ditu Olentzerok?
a) 2 b) 1 c) 0 d) 3
12. Zeir hostoren azpian musu emateko ohitura dago Gabonetan? a) Jazmina b) Pinua c) Mihura d) Es dago horretarako ohiturarik 13. Nongoa da Gabonetako zuhaitza apaintzeko usadioa?
a) China b) Espainia c) Alemania
d) Estatu Batuak 14. Egia al da elizak gabonetako zuhaitza galarazi nahi zuela?
a) Bai b) Ez
15. Noiz sortu ziren Gabonetako abestiak?
a) K. a. bosgarren mendean b) Seigarren mendean c) Atzo
ESAERA ZAHARRAK
IRAILA
Irille ideille (garo ille)
San Jil, iratzeak ebaki trankil / San Jil, iratze ebakitzea zil / San Jil, arrapala hil
Buruileko uriek mahastia ontzen
Antzinako denporan, Gipuzkoan mahatsak badakigu zirela guztiz aberatsak
Irailaren euri gozoak barrikak betetzen
Irail hasteko euria, mahastiaren edaria
Santa Krutz maiatzeko, morroiak siesta egiteko; Santa Krutz agorreko, siesta uzteko
Santa Krutz maiatzeko, gure soruek laiatzeko
Santa Krutzetan, arbi jorretan
Larunbat gauerdiko haizea nolako, 3 ilargialdi halako (tenporetan)
Goiz gorri haizetsu, arrats euritsu
Ilargi koroatua, laster euri / Ilargi koroatua, euri ekarle / Ilargijek kamillie dakonien, egualdi txarra
San Migel ipui, soroan itturi
San Migel, heldu zakidaz hemen / San Migel, hemen hel
Jondone Mikele, hegoan hiru errege
San Migelek ola errotak hazi
Aurretik edo ostetik, San Migel zaragixek utzitxen diez
San Migek okaranak
San Migeletan ilberri, eros zak idi berri; San Migeletan ilzar, sal zak idi zar
San Migel ilberriko elurre, neguko ta maiatzerainoko elurre
Ospakizun saturnaletan protagonista Gorosti-mutila zen. Etxe-barruko gizonezko eta emakumezkoen tira eta sokatira izendatzen zituzten irudiak ziren huntz-neskatoa eta gorosti-mutila.
Huntzaren hila, irailaren 30etik urriaren 27ra bitartean da, huntza loretan puri-purian dagoen sasoian.
URRIA
Aingeru Goardakoaren egunean eguzkia ikusi baino ardi artean otsoa ikusi nahiago / Aingeru Jagoleen egunean…
Aingeru Guardako egunean, behiak uztartu ez
Illargi jaiotzean ona hasi badu, ona bukatu / Illiaren hirugarren eguna zelako, illa guztia halako
Ilargin bosta nolakoa, illabetea alakoa
Hilaren 27.a nolako, hurrengo hila halako
Urriko San Denisetan, haizea ezkontzen gauerditan
Iparra ta hegoa alkarri obeditzen hasiz gero, lehortea
Urrian, artoak burutzen eta inarrak buztantzen
Ostro irtete arto ereite; ostro erortze, gari ereite
Urriko tenporetan zer haize, negu guzian halaxe
Urriko ilberriin, elurre Aizkorriin
Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko da
Urriko elurra, bost illabeteko elurra. (Badira zazpi eta zortzi illabeteko elurra dioten tokiak, barrualdeko mendi ingurutan). Itsas ertzetik begira esanez gero, bostekin ere nahikoa.
San Miel ilberriko elurre, neguko ta maiatzerainoko elurre
San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da
San Simon eta San Juda, uda joan ta negua eldu da, artzai gaxoa galdu da
San Simon eta Juda zerekin, san Martin arekin
San Simonetan, kapa zuria mendietan
San Simon eta Judaetan, ontziak ankoraetan
Arrats gorri, goizean eguzki
Arrats gorri, biharamunin eguraldi
Arrats gorri, bihar eguzki xuri
Arrats gorri, eder aldi
Arrats gorri, bihar eguraldi; goiz gorri gauerako haizea edo euri
Arraskorri, eguraldi; goizkorri, laster euri
Arrats gorri, goiz argi;goiz gorri, iluntze iturri
Arrats gorri, eguraldi, baldin egoera ezpalegi
Urriaren azkenean, gaztaina etxean
Urrian eta azaroan, hegoaize!
Urre urtea, elur urtea
Ezkur urtea, elur urtea
Urria, gauza ugaria
Eguzkia ta uria, urri eguraldia
Urriko lanetan, agudo zopetan
Urri erdi-euri, laborariak irri
Urrietan arno berri, dupetan limurtzen ari
Urria, usoaren galgarria
Urrian ehiztaria, goizean goiz atzarria
Urri txerri, mal txerri
Urriak buztanaz, Zezeilak bularraz
Urriko eguna, argiko iluna: seietan argia, seietan iluna
Urrilla urri, illunabarretan igarri
AZAROA
Hazilean oroit hilez eta heien kontseiluez
Domuru santurutan, arima pielak kandela argitan
Hazileko otoitzak, hiler buruz bihotzak
Santu Guztien Egunetik Eguberrietara, haize eta euri gutxi, lekak ganbarara
Santu Guztien Eguna, mendi tontorretan elurra
Santu Guzien Egunean sartu; San Andresetan atara
Santu Guzien bezperan dabilen haizea, urte guztian
Santu Guzien egunetik Eguberrietara, haize ta euri gutxi
Udazkenean azaroa eta udaberrian baratzea loretan
Izotz zuria, eurien mandataria
Izotz handiak elurra nahi
Izotzen gaineko mudie, elurre in gurie
Izotzetan ta elurretan, abenduko gau luzetan
Euri-ondoko leia, euriaren deia
Loiaren gaineko leia, euria
Izotzak eta euriak dakarrez eskura gariak
Urriko ilberrin, elurra Aizkorrin
Plazako neska ederrak, eta azaroko izarrak, azken berdin xamarrak
Abenduko eguzki txuriarekin, eta ostatuko neskatx ederrarekin, ez fiatu!
Egiazko negua, San Martinez hasten
“Zergatik gelditu zara hain ziztrin? -galdetu omen zioten baratxuriari-. Jaa! San Martin aurretik erein ez nindutelako!, erantzun omen zuen hark”.
Beharrak behar eragin
Jondone Martine ederra, ogia bota lurrera
Jondone Martinez eguzki, kasu gero otsailari
Jondoni Martinez eguzki, neguaren abiadura
Jondone Marti, etxetik parti
Zemendien San Martiñek, aurretik zein atzetik, olio zaragiek betetzen dauz
Ataungo San Martin eleizan kabidu daitekezan jostorratzak beste diabruk eroan zaiezala eurekaz
“Or irtete arto ereite; or erorte, gari ereite” Orria irtetean, alegia, artoa; orria erortzerakoan, garia; eta San Lorentzotan, arbia
-Izarrak usu-sarri daudenean, eguraldi txarra; bakan badira, eguraldi ona
-Ixerrak dardarka badabiz, biaramonean aixea; ixerrik ezpadeu, eurie
-Izarrak argal badira, biaramunean egualdi ona; usu badira, euria
-Izarrak saltaka, egualdi txarra urre
-Izarrekin hasi eta izarreki aki
Iparra, baltza danean baltz, gorri danean gorri; fina izan da be, zakarra
Orbelak airez aire, ipartxo dultzia
Denbora bakotxeko gauza gozoa, arbi errea azarokoa / Paraje batzuetan: arbi erre Abendukoa
Hodei gorri, haize edo euri, hegoa ezpaledi
Hegoaren ondotik ipar euria gogotik
Euri xehea, iparra laster
Ipar-euria, hogei eta lau orduko euria
Mendebala euritan, berrogei eta zortzi ordu bustitan
Norteak hiru egun ditu bereak
Hamabortzeko euriak, lurrak suntsitzen
Ipar beltzak ondore gaitzak
Ipar handia sartu da, eta badator lanbroa
Nortetik datozen edoi baltzak bakarre eurixe
Ipar kaleko errekaizea, galerrenaren aizpia
Ipar haizeak toki gorderik ez, behartsuak adiskiderik ez
Elur gaineko hegoa, motikoa, ez da beroa!
Elur gaineko hegoa, kapadunentzat beroa!
Ifarra bebil, mendebala bego, hegoa gero
Haize beltz, haize txuri, nork ikusi dio kolorerik haizeari?
Haixia hotza eta denbora monua, ixilik egotia hoba gu bezelakua!
Iparra ta hegoa elkarri obeditzen hasiz gero lehortea
Hazilla hotz, negua motz; hazilla bero, negua gero
Azaroan ortzia, urte onaren mentua!
Azileko ortzia, neguko iguzkia
Azaroa euritsu, urte garitsu
Azaro lohizu, urte garizu
Azaroko eguna, argi orduko illuna
Zemendiko ilargie da argiena!
Azaroa azaro, erein eta itxaro
Gure Azaroa Abenduan, goiz behar eta beranduan
Batzuek azaro, besteak uzta aro
San Andres, txerria askan trabes, edo txerria ankan trabes
San Andresetako elurra, neguaren abiadura
San Andres buru-kapela, gure bei zarra berez etxera
-San Andres, lau kopauan lau tremes, bosgarrena saman trabeses
-San Andres, lar eskatzen debanari, bapez
-San Andres, kolko bete tremes
-San Andres, maia paratu ta ogirik ez
-San Andres, entremes, goizean azaroa ta arratsean ez
San Andres egunian, batzarra eukiten ei xeben Jainko puntan eulixek. Arabako mugan dagoen mendia da Jainko.
San Andres, bart egin dut amets, zurez eta neurez, Jinkoa eta andre dena Maria, har nazazie zien hunez. Amen
ABENDUA
Eguberri eta santu Inuzente, hotza dator derrepente
Nor bere tenporako, arbia abenduko
Arbi errea abenduko, gauza guztiak bere garaiko
Denboraren denborako, gauza guztiak bere garaiko
Abenduak eruan deuskuz txitarik gehixenak
SANTA BARBARA BEDEINKATU, ZERUAN DAGO ISKRIBATU, papera ta ur bedeinkatu, Santa Barbara bedeinkatu!
Santa Barbara, Santa Kruz, Yauna balia zakiguz; iñozenteen ogia, Yauna, miserikordia
Negua zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria
Ni Erramuren beldur, egin dezan zizorkarekin elur
ABENDUA AMABI, ARTUAK ZURITZIA; mutil-neskatillentzat ondo alegria
Hotz larregia , zaharren hilgarria eta gazteen zahargarria
Ama Birjiñe Abenduko, argitu orduko ilunduko
Santa Luzietan gaua da luze, San Bernabeetan dogu eguna
Aukera betean bizi den horrek ez dau ez, erruki bere laguna
Azaro egunetan ogia gogor, ezteguenetan dogu biguna
Senartxorik bage bizi den horrek udan ikusten du negu iluna
Santa Luziaren eguna argi gabe iluna
Santa Luzia eguneko, oiluaren arra luzatzen omen da eguna
Santa Luzia, oillaskun arra luzia
Santa Luzietan galtzen den astoa, San Blasetan erosten da gazteagoa
Abenduko eguna, argitu orduko iluna
ELKARREN ONDOAN KOKATUTA DAUDE hagina eta izeia
Izeia, samin guztien zilarrezko erraia,
hagina, atsekabe berunezkoen hilobia,
zain beretiko zuen ohol tabilak,
hosto-jitea kideko,
adarrak lerden goruntz,
haize-mintzo berbera biona:
Hauxe duzue sehaska, hauxe hilkutxa
Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu
Eguberri ilunetan, soroetan gari asko
Eguberriko izarra eta tabernako neskatxaren hitza, berdiñak
Abenduko eguzki txuriarekin eta ostatuko neskatx ederrarekin ez piatu!
-Eguberritan eguzkia, Pazkotan elurra
-Eguberriz itzalketan dabilanak, bilatuko Pazkoan supazterra
-Eguberriz leihoan, Pazkoz supazterrean
-Eguberriz balkonian, Pazkoz supazterrean
-Eguberriz kanpoan, Pazkoa barrenean
-Eguberriz ulixak, Pazkoz horma ziriak
-Eguberriz ezpartinekin, Pazkoz eskalapoiakin
Onentzaro-sua eta Onentzaro-enborra
Eguberriz sua mokorrekin, Pazkoz xixtapurrekin
Sua, Eguberriz sunpurreki, Pazkoz aldiz adarreki
Eguberri ilargirik gabe, artzaia arkumerik gabe
Eguberrietan ilbehera, ihauteriz ilberri
Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako
ALDAGOIA
Ekaitza sorturik,
zugaitz, etxe, laiño,
dardarizaturik,
zeuzkan aldagoik
eta iñusturik
Aldaizea eta harraizea, aldagoia seguru!
Hegoaize honek ebitara izango du akaberea
Euri ttipiak ematzen ttu aize handiak
San Estebantxu, leheneratsu
San Estebantxo, lehen bezelantxo
Gabon, bonbon; Natibitate, ase eta bete; San Esteban, bestetako eran
San Juan, ian-edanak yuan!
Inozenten ama onak
Herodes tiranoa,
zeñak hanbat altaratzen
baitu bere gozoa…
guztiz ziran harritu
Madarika dadillala
soldaduak zirenean Herodes tiranoa
Betleena hurbildu. zeñak hanbat altaratzen
Izialdura etorri baitu bere gozoa...
zitzien bihitzera,
nigarra begira eta
ikhara gorputzera.
Abenduko lainuek, hegua eta elurra
Abenduko lañoa, euria edo hegoa
Abenduko bañua, euria edo lañua
Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama
Abenduan, elurra altzairuz; urtarrillean, burdinez; otsailean, zurez; martxoan, lurrez; apirilean, urez; maiatzean, hegalez
Abendua lehorra, urte ugaritsua
Abenduan laien, Martxoan laien, Maiatzean laien, eta orduan jaien
Abenduko eguna, argitu orduko iluna
Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna
Abenduaren erdia, gaua; ta beste erdia, pesta!
Abendua gau huts, eta jai huts!
Eguberri, zoroak ere igerri
Eguberri, eruek igerri, zohiek ere larri!
San Txilibristo, bixigua ezpainetatik dingilisko Gabonak zerekin, urteberri harekin
Urte zaharrez mikirri, eroak ere igarri, zintzoak asko ez
------------------------------