Post on 07-Mar-2016
description
Ahoz aho 2011ko abuztua
Euskaraz hitz egiteko konpromisoa Aurten ere euskara ikasten ari direnei, edo beste barik, euska‐raz gehiago hitz egin nahi dutenei laguntza eskaini diete Zuze‐neko Lantalde kideek.
Eta baita esker onez onartu ere!
7 zuzeneko langilek topatu dute beren
berbalaguna.
Euskaraz hitz egiteko, lana da batzuentzat aukera bakarra. Eta aukera hori aprobetxatzeko gainerakoon laguntza ezinbeste‐koa zaie. Ziur zure sekzioan, bokadiloa jateko orduan, lanean …, euska‐raz gehiago hitz egin nahiko lukeen kideren bat baduzula. Es‐kaini zure burua berbalagun gisa!
Hartu parte dinamika honetan eta lagundu Copreci euskalduntzen.
Zuk ere aha
l duzu!
Oinarriak Parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere 2 argazki aur‐
keztu ahal izango ditu. Argazkiak euskarazko izenburu batekin lagunduta aur‐
keztu beharko dira. Honetaz gain, lagungarria izango den euskarazko testu labur bat ere erantsi daiteke.
Coprecin lanean ari den edonork parte hartu dezake.
Saria ☼ “Eroski bidaiak” izango da lehiaketa honetako saria es‐
kainiko diguna. ☼ Guretzat aukerarik egokiena bilatzen ari dira oraindik
eta informazio gehiago dugunean zabalduko dugu. ☼ Dena den, ez kezkatu, sari zoragarria izango da eta
parte hartzeak merezi izango du!
- GAIA: Udako Oporrak -
Non, nola eta noiz Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 29a izango
da. Argazkiak formatu digitalean bidali beharko dira:
euskaraplana@copreci.es helbidera. (Norbaitek arazorik balu, jar dadila harremanetan euskara teknikarie‐kin, 220 luzapenean).
Epaimahaia ▀ Copreci osoa izango da lehiaketa honen epaimahaia. ▀ Bozketa sistema bidez izango da, baina honen berri au‐
rrerago emango dugu: non jarriko ditugun argazkiak, bozkak sartzeko buzoiak…
▀ Irabazlearen izena 2011ko Euskara Egunean ezagutuko dugu.
Bidali zure argazkia eta
sari zoragarria eskuratzeko
aukera izango duzu!!!
Hiztegia: SKT balbula
Informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko edo gairen bat landu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. Sekzioko gu-tunontzi bidez, euskom@copreci.es edota telefono hauetara deituta: Komunikazio lantaldea: Josu Arteaga (12147), Xabier Gonzalez (12130) eta euskara teknikariak ( 12220)
Poliki‐poliki, Coprecin egiten di‐tugun osagaiak ezagutzen jarrai‐tuko dugu. Hemen duzue SKT balbula. Ikusi dezakezuen be‐zala, izugarrizko lana egin dute. Gainera, osagaien izenak euska‐raz jarri ditugu euskaraz lan egi‐tea gero eta errazagoa izan da‐din!
Ea hemendik aurrera erabiltzen ditugun!!!