Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 14a
Emakumeak Sarean
Prestakuntza digitala emakumeen elkarte eta taldeentzat
2
Aurkibidea
Aurkezpena.
Proiektuaren faseak.
Helduen prestakuntza: ikasteko beste modu bat.
Emakumeak Sarean proiektuaren prestakuntza-ibilbideen eskema orokorra.
Lantegia: Teknologien bideari ekinez.
Lantegia: Teknologien erabileran aurrerabideak txertatuz.
Elkartearen Komunikazio-plana zehazteko lantegia.
Aholkularitza saioa (eskaeraren arabera).
Prestakuntzaren antolaketa.
Izena emateko prozedura.
3
Aurkezpena
Emakumeak Sarean proiektuaren bidez prestakuntza eta gaikuntza eman nahi zaie EAEko
emakume-elkarteei, zehazki, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak -eurentzat eta euren
emakume elkarte eta taldeetan- nola erabili ikasi nahi dutenei.
Eusko Jaurlaritzaren proiektu hau Emakunderen ekimenez sortu da, KZgunea Telezentroen
Sarearen lankidetzaz eta Informazioaren Gizartearen 2010eko Euskadi Planaren laguntzaz.
Proiektu hau bilgune da administrazio publikoan sustapenean diharduten eragileentzat eta gune birtual
horren bidez ere sarean murgildu nahi duten emakumeentzat.
Proyecto
Emakumeak
Sarean
Asociaciones y
Colectivos de
Mujeres
Emakumeak Sarean proiektua
Emakume elkarteak eta taldeak
Emakume elkarteak eta taldeak
4
Proiektuaren faseak
Inklusio Digitala lantegi-taldea (2009ko maiatza).
Proiektua lantegi-taldea (2009ko abendua)
Eragileen arteko lankidetza
(2009ko maiatza)
Prestakuntza-ibilbidearen
diseinua
(2010eko urtarrila)
Praktika onenen analisia (2010eko urtarrila).
Beharren diagnostiko kualitatiboa (2010eko martxoa).
World-café (2010eko apirila).
Prestakuntza-proposamena balioduntzea (2010eko ekainaren
hasiera)
Proiektuaren aurkezpen publikoa (2010eko ekainaren 24a)
Prestakuntzaren abiatzea
(2010eko iraila)
2010
Iraila Urria Azaroa Abendua
Izen-ematea Prestakuntza Prestakuntza Prestakuntza
5
Helduentzako prestakuntza: ikasteko beste modu bat
• Prestakuntza pertsonalizatua eta hurbila.
• Iraunkortasuna ikaskuntzaren iraupenean.
• Gaitasunak, nahiak eta abiapuntuak ebaluatzea.
• Ikasteko modu desberdinak eta askotarikoak.
• Benetako arazoak eta hurbilekoak konponduz ikastea.
• Konfiantzako guneak, ikasteko.
• Pertsona guztiengandik eta guztiekin ikastea.
Helduen prestakuntza desberdina da prestakuntza arautuaren, derrigorrezkoaren, adingabeen eta gazteenprestakuntzaren aldean. Helduen prestakuntzak beste abiaburu batzuk behar ditu, beste gizarte-irizpidebatzuk, prestakuntza zertan datzan eta nola burutu ulertzeko.
Emakumeak Sarean proiektuan kontuan izan ditugu balio horiek, eta erantzuten saiatuko gara, honela:
HELDUEN PRESTAKUNTZAREN BALIOAK EMAKUMEAK SAREAN PROIEKTUA
• Prestakuntza pertsonalizatua eta hurbila: ordutegiak eta egunak talde bakoitzaren eta bere Kzgunearen artean finkatzekoak.
• Elkarren arten erlazionatutako ibilbideak, prestakuntza eskalarrekoak.
• Talde bakoitza bere gaitasun, nahi eta abiaburuen arabera osatuko da.
• Talde bakoitzak erritmo bat.
• Partaideen eta elkartearen benetako arazoei egokitutako prestakuntza.
• Konfiantzako harremana irakasleekin eta KZgunearekin.
• Elkarteen barne prestakuntza eta elkarteen artekoa.
6
LANTEGIA: TEKNOLOGIEN BIDEARI EKINEZ
LANTEGIA: TEKNOLOGIEN ERABILERAN AURRERABIDEAK TXERTATUZ
ELKARTEAREN KOMUNIKAZIO-PLANA ZEHAZTEKO LANTEGIA
Abiapuntuaren arabera, lantegi bat.
Helburuaren arabera, helburua lortzen laguntzen duten lantegi guztiak.
AHOLKULARLITZA, BEHARREZKOAK IZAN DAITEZKEEN TRESNA BERRIAK ETA KZGUNEKO PRESTAKUNTZA-KATALOGOAN
DAUDENAK IDENTIFIKATZEKO
Emakumeak Sarean proiektuaren prestakuntza-ibilbideen eskema orokorra
7
Lantegia: Teknologien bideari ekinez
LANTEGIA: TEKNOLOGIEN BIDEARI EKINEZ
Lantegiaren iraupena: 10 ordu 2 orduko saioetan (bost egun)
Lantegiaren helburu zehatzak:
Ordenagailuaren oinarrizko funtzionamenduaren
berri jakitea.
Karpetak eta fitxategiak antolatzeko moduaren
berri jakitea.
Interneten nabigatzea eta informazioa lortzeko
bilaketa oinarrizkoak egitea.
Posta elektronikoa erabiltzea.
Aurretiaz jakin beharrekoak:
Ez da behar informatikari edo ordenagailuak erabiltzeari buruzko ezagupenik.
Edukiak:
Ordenagailua zer den: osagaiak, abian jartzea,
oinarrizko erabilerak, ea.
Interneteko nabigatzaileak.
Internet bidezko bilaketak: bilaketa-motorrak,
informazioan sartzea, ea.
Posta elektronikoa: posta bidali eta jasotzea.
8
Lantegia: Teknologien erabileran aurrerabideak txertatuz
LANTEGIA: TEKNOLOGIEN ERABILERAN AURRERABIDEAK TXERTATUZ
Lantegiaren iraupena: 10 ordu, 2 orduko saioetan (bost egun)
Lantegiaren helburu zehatzak:
Ordenagailuan gordetako fitxategiak egoki
kudeatzea.
Bilaketa konplexuak egitea Interneten.
Posta elektronikoaren kontua egoki kudeatzea.
Aurretiaz jakin beharrekoak:
Parte hartzeileek Interneten nabigatzeko ordenagailua erabiltzen jakin behar dute, informazioa lortzeko bilaketa
errazak egiteko gai izan behar dira, bai eta posta elektronikoak bidali eta jasotzeko ere.
Edukiak:
Bilaketa aurreratuak Interneten: bilaketak egitea,
loturak gordetzea, ea.
Posta elektronikoa: posta-kontuak kudeatzea,
fitxategiak eranstea, kontaktuen helbide-liburuak,
ea.
9
Elkartearen komunikazio-plana zehazteko lantegia
Lantegiaren iraupena: 10 ordu, 2 orduko saioetan (bost egun)
Lantegiaren helburu zehatzak:
Kartelak egitea elkartearen jardueren berri
emateko.
Gizarte-sare birtualak zertarako izan daitezkeen
erabilgarri jakitea
Interneten erabilgarri dauden argazkiak eta
bideoak partekatzea
Foro eta solasaldietan parte hartzea.
Aurretiaz jakin beharrekoak:
Parte hartzaileek Interneten nabigatzeko ordenagailua erabiltzen jakin behar dute, informazioa lortzeko bilaketak
egiteko gai izan behar dira, bai eta posta-kontua kudeatzeko ere. Elkarteak, bestalde, IKTak sartzeko nahia izan
behar du, bere jardueren komunikaziorako tresna egonkor bezala.
Edukiak:
Open Office Draw: kartelak diseinatzea.
Gizarte-sareak: zer diren eta zertarako. Facebook. Berehalako mezularitza.
Bloga: Blogger, blog bat sortu eta argitaratzeko tresna.
Interneteko argazkiak: Flickr, Interneten argazkiak partekatzeko; Picnik, argazkietan azken ukituak egiteko, zuzentzeko eta efektu bereziak aplikatzeko.
Interneteko bideoak: Youtube, Interneten bideoak partekatu eta bilatzeko.
LANTEGIA: ELKARTEAREN KOMUNIKAZIO-PLANA
10
Aholkularitza, interesgarriak izan daitezkeen beste tresna batzuk identifikatzeko
Saioaren iraupena: 2 orduko saio 1
Aurretiaz jakin beharrekoak:
Parte hartzaileek Interneten aise nabigatzen jakin
behar dute, kontsultak egiten, gizarte-sare birtualen
inguruetan solasaldiak ezartzen, blogak irakurtzen
eta jarraitzen, argazkiak eta bideoak banatzen, ea.
AHOLKULARITZA SAIOA (ESKAERAREN ARABERA)
Aholkularitza-saioaren helburu zehatzak:
Elkarterako IKT eta Gizarte Web-aren alorreko beste
prestakuntza-behar batzuk identifikatzea, Interneten
presentzia eta ikuskera hobetzeko eta harremanen
sarea hobetzeko mundu birtualean.
Aholkularitzaren dinamika:
Saioa hitzartu egin daiteke, elkarteak eskatuz gero.
IKTen gaiei buruzko beste behar batzuk zehaztuko
dira, eta KZguneko prestakuntza-katalogoko zein
ikastarok erantzun diezaiekeen behar horiei.
Jakintza horiek izanda, elkarteak berak hasi
beharko du KZguneko ohiko prozedura, katalogoan
interesgarriak izan daitezkeen ikastaroetan izena
emateko. Horiek Emakumeak Sarean programan
eskaintzen diren prestakuntza-ibilbideetatik kanpo
daude; hala ere, eskuragarri egoten dira Kzgunean
eskainitako katalogoan, eskatzen duten pertsona
guztientzat.
11
Prestakuntzaren antolaketa
PRESTAKUNTZA EGITEKO DATAK:
Prestakuntza 2010eko urriaren 1etik eta abenduaren 31ra bitartean egin beharko da.
Prestakuntza emateko data zehatzak sortu diren ikasle-taldeetara egokituko dira, ahal
izanez gero.
PRESTAKUNTZAREN LEKUA ETA ORDUTEGIAK: Sortu diren ikasle-taldeetara
egokituko dira, ahal izanez gero.
IZENA EMATEKO LANTEGIA: Emakume edo elkarte bakoitzak beharrezko irizten dion
lantegian edo lantegietan parte har dezake. Dena den, behar beste partaide egon beharko
dira taldea osatzeko.
12
Izena emateko prozedura
2010eko uztaila:
Uztailean, Emakundek deialdiari buruzko informazioa bidaliko die elkarte guztiei.Prestakuntza-programa xehekatua erantsiko da, bai eta izena emateko jarraibideakere.
Elkartean akordio bat hartu beharko da, honako honetarako:
Prestakuntza-prozesuan parte hartuko duen -eta nola- erabakitzeko
Lantegian edo lantegietan zenbat emakumek parte hartuko duten aurreikusteko
Elkarteko kide bat izendatzeko, irailean taldearen izen-ematea egiteko etaKZgunearekin solaskide izateko.
2010eko iraila:
Elkarteko solaskideak KZguneko Web-ean (www.kzgunea.net) emango du izena,elkartearen izenean. Laguntzarik behar izanez gero, KZguneko irakasleek lagundudiezaiokete.
Izena emateko, galdetegi bat bete behar da, informazio hau emateko: parte hartzenduen elkartearen izena, solaskidearen izena, harremanetarako datuak eta lantegibakoitzean zenbat lagunek parte hartuko duten.
Emakumeak Sarean
Prestakuntza digitala emakumeen elkarte eta taldeentzat
Zure zain gaude
Top Related