Download - PERPAUSAK ELKARTZEKO BIDEA

Transcript
Page 1: PERPAUSAK ELKARTZEKO BIDEA

PERPAUSAK ELKARTZEKO BIDEA: LOKAILUAK.

Testu mailako loturak adierazteko erabiltzen ditugun hitzei lokailuak esaten zaie. Lokailuak hitz solteak dira, hau da, ez dira atzizkiak. Juntagailuak ez bezala, metatu egin daitezke; hau da, perpaus berean lokailu bat baino gehiago ager daiteke.

Lokailuak bost multzotan sailka ditzakegu:

1. Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza adierazteko,

adibidez: ordea, berriz, ostera, aldiz, aitzitik, bitartean,

artean, alta, alabaina, dena dela, hala ere.

2. Ondoriozkoak: testuan zehar esandakoaren ondorio gisako

zerbait adierazteko, adibidez: beraz, bada, hortaz, orduan,

honenbestez, horrenbestez, halatan.

3. Kausazkoak: testu mailako kausazko loturak adierazteko,

adibidez: izan ere, zeren, ze.

4. Emendiozkoak: aurretik esandakoari zerbait gehitu edo

gaineratzeko, adibidez: bestalde, halaber, orobat, berebat,

behintzat, segurik, behinik behin, bederen, bederik.

5. Hautakariak: testuan adierazitako gauza edo ideien artean

hautatzeko, adibidez: bestela, osterantzean, gainerakoan,

gainontzean, ezpabere.