PERPAUS MOTAK
1
PERPAUSA
PERPAUS BAKUNAK
Aditz bakarrez osaturiko esaldiak dira.
1. ADIERAZPEN PERPAUSAK
1.1. Baiezkoak
1.2. Ezezkoak
2. GALDE PERPAUSAK
2.1. Zati galderak (galdetzailea dutenak)
2.2. Aukera galderak
2.3. Bai/Ez erako galderak
3. AGINTE PERPAUSAK
4. HARRIDURA PERPAUSAK
1. Esan ezazu perpaus bakun hauek zein motatakoak diren
1. Gaur arratsaldean hondartzara joango gara.________________
2. Txokolatea ala pastela, zer duzu nahiago?___________________
3. Itxi ezazu atea!_______________________
4. Arratsean joango al gara zinemara?_________________________
5. Bai eguraldi ederra!__________________________
6. Atzo ez nuen telebistarik ikusi.___________________________
7. Zein da emakume hori?__________________________
8. Gaur ez da igandea.__________________________________
PERPAUS MOTAK
2
PERPAUS ELKARTUAK
Aditz bat baino gehiagoz osaturiko esaldiak dira.
1. JUNTADURAZKOAK
Esaldiak maila berean daude, ez bata bestearen menpe.
1.1 JUNTAGAILUZ EGINDAKO JUNTADURA
1.1.1 Emendiozkoak (eta)
1.1.2 Hautakariak ( edo, edota, ala, nahiz, zein)
1.1.3 Aurkariak ( baina, baizik, baino, ezpada)
1.1.4 Errepikapenezkoak ( hala…nola, bai…bai,
batetik…bestetik, nahiz…nahiz, ez…ez,…)
1.2 JUNTAGAILURIK GABEKO JUNTADURA
(ALBORAKUNTZA) (, ;)
2. MENDERAKUNTZAZKOAK
Esaldi bat bestearen menpe dago.
2.1. KONPLETIBOAK (zer)
2.2. ZEHAR GALDERAK (zer)
2.3. ERLATIBOZKOAK (izlg.)
2.4. BALDINTZAZKOAK (baldintza/ondorioa)
2.5. KONTZESIBOAK (oztopoa)
2.6. DENBORAZKOAK (noiz/denbora)
2.7. MODUZKOAK (nola/modua)
2.8. KONPARAZIOZKOAK (kantitatea:zenbat/kualitatea:nola)
2.9. HELBURUZKOAK (zertarako, zertara)
2.10. KAUSAZKOAK (zergatik)
2.11. KONTSEKUTIBOAK (ondorioa)
2.12. LEKUZKOAK (non/lekua)
Izen sintagmaren
ordezkoak
Izenlagunaren
ordezkoak
Aditz
lagunaren
ordezkoak
PERPAUS MOTAK
3
1. Identifikatu perpaus bakunak (B) eta perpaus elkartuak(E)
1. Gosaltzeko, oloa eta artopila jaten ditu nire lagun minenak.
2. Eskolara joan zen eta oso pozik etorri zen.
3. Piratak atsegin ditu, baina ez zaio Bizargorri pirata gustatzen.
4. Gaur goizean ikusi dut ordenagailuko programa deskargatuta zegoela.
2.Identifikatu perpaus hauetako juntagailuak eta menderagailuak
1. Zure atzean egon naizelako ez duzu ikusi nire pirata-kapela berezia.
2. Gure etxera etorriko zara edo izebaren etxean geratuko zara?
3. Eguraldi txarra dagoenean, arrantzaleek ez dituzte potinak hartzen
nabigatzean.
4. Gazte asko etorri dira informatika-eskolara eta gauza asko ikasi dituzte.
3. Identifikatu perpaus hauetako juntagailuak, eta esan zer motatakoak
diren.
1. Txakur zintzoak berehala etorri dira, baina gaztetxoenak ez dira etorri.
2. Belaontzia erosi du ala baleontzia eman dio bere aitonak?
3. Aita goiz etorri da lanetik, lantokian sute bat egon da.
4. Ikastola honetan arraza guztietako haurrak daude, zuriak zein beltzak.
4. Idatzi zer juntagailu behar den eskatutako motako perpausa izateko.
1. Izaskunek asko ikasi du azterketarako, Aintzanek __________ oso gutxi.
(Aurkaria)
2. Itxi leihoak mesedez______ hotz handia egiten du hemen. (Alborakuntza)
3. Urtebetetzean sagar-tarta egingo dizut_____gozotegian erosiko dizut
pastela? Hautakaria)
PERPAUS MOTAK
4
Perpausak elkartzeko eta horien arteko loturak esanguratsuak izateko,
juntagailuak, lokailuak edo menderagailuak erabiliko ditugu.
Perpausak lotzeko lotura-hitz horiek ezaugarri desberdinak dituzte.
Honako koadro honetan jaso ditugu lokailuen eta menderagailuen arteko
desberdintasunak.
Juntagailuak eta
lokailuak
Menderagailuak
Helburua
Perpaus juntatuak eratzea Mendeko perpausak eratzea
Forma
Hitz solte eta osoak Aurrizkiak eta atzizkiak
Kokalekua
Perpausen artean Aditzari lotuta
5. Esan honako esaldi hauek juntagailuz edo menderagailuz lotuta dauden.
1. Azokara joaten garenean ikusi ohi dut Garikoitz gazta saltzen.
2. Gorkak niri esan dit eta nik Nereari esango diot.
3. Euria ari duelako hartu dut etxeko aterkirik handiena.
4. Oso gazteak ginen, baina oso ondo abesten genuen.
6. Osatu perpausak koadroko menderagailuak eta juntagailuak erabiliz.
-enean / baizik / bait- / eta / ala
1. Ez da batere azkarra gure dortoka hau, motela ____________
2. Eguzkia ikusten __________________ oso pozik jartzen naiz.
3. Izozkia eskatuko duzu _______ mamia jango duzu azkenburukoan?
4. Atzerritarra ______ txiroa izateak ez du laguntzen lana bilatzeko orduan.
5. Bihar amaituko dut margolana, ohera joateko ordua iritsi ____________.
PERPAUS MOTAK
5
MENDERAKUNTZAZKOAK
1.PERPAUS KONPLETIBOAK
Zer? Galderari erantzuten diote.
Menderagailuak:-(e)la, -(e)nik, -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko,…
Adibidez:
Bihar etorriko da. Nik badakit.
Nik badakit bihar etorriko dela. Zer dakit?
Perpaus nagusia ezezkoa denean, -(e)nik erabiltzen da gehienetan.
1. Elkartu perpaus bakun hauek, konpletiboak sortuz.
1. Irakasleak ez daki. Gaixo nago.
____________________________________________________________________
2. Ez dut uste. Borjak ikasi du.
____________________________________________________________________
3. Berandu zabiltza. Zure lagunek badakite.
____________________________________________________________________
4. Argia piztu dut. Ez da beharrezkoa.
____________________________________________________________________
5. Gehiago ikasi behar dut. Egunero esaten dit aitak.
____________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK
6
2. ZEHAR-GALDERAK
Perpaus konpletiboen antza dute, zer? galderari erantzuten diotelako.
Baina perpaus hauen barnean, beti galde perpaus bat dago.
Menderagailuak: -(e)n, -ea…-n, -n ala ez
Adibidez:
Karlos etorri da.
Karlos etorri (al) da?
ZER esan du?
ZER jakin nahi du?
Karlos etorri dela esan du.
Karlos etorri al den jakin nahi du.
Konpletiboa Zehar-galdera
1. Aztertu perpaus hauek, eta, gero, egin eskatzen zaizuna:
a) Bereizi konpletiboak eta zehar-galderak.
b) Azpimarratu menderagailuak
1. Ez digute galdetu zer jan dugun.______________________________
2. Ez genekien partida galdu zenutenik.__________________________
3. Non erori zinen galdetu digute._______________________________
4. Azterketa gaizki egin zuela esan zuen.________________________
5. Badakigu zer ordu den.____________________________
6. Berandu iritsiko nintzela esan nion amari._________________________
7. Adituek ura zaindu behar dela esaten dute.________________________
8. Ez dut uste puskatuko zaionik.___________________________________
PERPAUS MOTAK
7
3. ERLATIBOZKO PERPAUSAK
Menderagailuak: -(e)n, -tako (dako), -(r)iko
Adibidez:
Saltzailea etxera etorri da. Saltzailea bizarduna da.
Etxera etorri den saltzailea bizarduna da.
Menpeko perpaus horiek izenaren ezkerretara agertzen dira, eta izen horri
buruzko informazioa ematen dute.
1. Lotu perpaus bakun hauek, erlatibozko bihurtuz.
1. Nik dirua aurkitu dut. Naroari dirua galdu zaio.
_____________________________________________________________________
2. Aitak oinetakoak erosi ditu. Oinetakoak beltzak dira.
_____________________________________________________________________
3. Irantzuk liburuak irakurri ditu. Liburuak oso merke erosi ditu.
_____________________________________________________________________
4. Mutila hitz egiten ari da. Mutila oso berritsua da.
_____________________________________________________________________
5. Txakurra zure atzetik zebilen. Txakurrak gose handia zuen.
_____________________________________________________________________
6. Zuk aldizkaria erosi duzu. Kirolari buruzko aldizkaria da.
_____________________________________________________________________
7. Aspaldiko partez, sagar erreak jan ditugu. Sagarrak goxoak zeuden.
_____________________________________________________________________
8. Gernikako piperrak erosi ditugu. Piperrak oraindik ez ditugu jan.
_____________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK
8
4. BALDINTZAZKO PERPAUSAK
Perpaus nagusiaren ekintza betetzeko zer baldintza bete behar den esaten
dute.
Menderagailuak: (baldin) ba-, -(e)z gero, -t(z)ekotan…
1. Berridatzi baldintzazko perpaus hauek, menderagailuak aldatuz.
1. Nahi izanez gero, denok joan gaitezke Mundakako hondartzara.
____________________________________________________________________
2. Egia esan behar baldin badut, ez naiz haragijalea.
____________________________________________________________________
3. Zuk egia esaten baduzu, denok ulertuko dugu.
____________________________________________________________________
4. Orain egiten ez baduzu, gero egin beharko duzu.
____________________________________________________________________
5. PERPAUS KONTSEKUTIBOAK
Mendeko perpausak perpaus nagusitik ateratzen den ondorio bat
adierazten du.
Adibidez: Hain haserre dago, ezen ez digun kasurik egin.
Menderagailuak: hain / hainbeste / hainbat…+non / ezen…bait-/-en
1. Gustura nengoen etxean. Ez nintzen zinemara joan.
__________________________________________________________________
2. Altua da oso; saskibaloian jokatu beharko luke.
__________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK
9
6. PERPAUS KONTZESIBOAK
Perpaus nagusiko ekintza betetzeko zein oztopo edo eragozpen gainditzen
den adierazten digute.
Adibidez: Berandu joan arren, atea zabalik egoten da.
Menderagailuak: -(e)n arren, nahiz eta… -(e)n, ba-…ere, arren…
1. Osatu perpaus kontzesiboak, beheko perpaus bakunak erabiliz.
1. Egun osoan ez zuen atertu. Eguna mendian pasatu genuen.
___________________________________________________________________
2. Udaberrian gaude. Hotz egiten du.
___________________________________________________________________
3. Diru asko dauka. Oso pobrea da.
___________________________________________________________________
4. Anttonek bizar luzea dauka. Luzeago utzi nahi du.
___________________________________________________________________
5. Eskuko telefonoak garestiak dira. Ia denek daukate bat.
___________________________________________________________________
6. Julenek Mariari eskutitza idatzi dio. Mariak ez du irakurri.
___________________________________________________________________
7. Korrika hasi naiz. Berehala harrapatuko naute.
___________________________________________________________________
8. Zuk nik kantatzea nahi duzu. Ez duzu nire ahotsa entzungo.
___________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK
10
7. DENBORAZKO PERPAUSAK
Perpaus nagusiak zer gertatzen den adierazten digu, eta mendeko
perpausak perpaus nagusiaren ekintza noiz gertatzen den.
Denborazko perpausek ekintza nagusia denboran kokatzen dute, eta era
honetako informazioak ematen dizkigute: ekintza nagusia erreferentzi
puntua baino lehenago, aldi berean edo ondoren gertatu den esaten dute;
berehalakoa izen den, zer maiztasun duen…
Menderagailuak: baino lehen, aurretik, eta gero, ondoren, bezain pronto,
-(e)n guztietan, -(e)n aldiro, -(e)n gehienetan,orduko, bezain arin…
1. Berridatzi perpaus hauek, esanahi bera gordez.
1. Etxerako lanak egin ondoren, telebista ikusten dut.
___________________________________________________________________
2. Ikastetxetik irten orduko, euria hasi zuen.
___________________________________________________________________
3. Bazkaldu baino lehen, eskuak ondo garbitu behar dira.
___________________________________________________________________
4. Afaldu eta gero, ez dut telebista ikusteko ohiturarik.
___________________________________________________________________
5. Galtzen duenean, ezin da ondoan egon.
___________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK
11
8. KONPARAZIOZKO PERPAUSAK
Konparaziozko perpausetan, bi zati elkarrekin konparatzen dira.
Konparazioak berdintasunezkoak Izan daitezke.
desberdintasunezkoak
Konparatzen dena kantitatea Izan daiteke.
kualitatea
MENDERAGAILUAK
KUALITATEA KANTITATEA
BERDINTASUNA -(en) bezain adina, bezainbeste
DESBERDINTASUNA baino…-ago baino gehiago, baino gutxiago
1. Elkartu perpaus bakun hauek, eta sortu konparaziozkoak.
1. Zu oso azkarra zara. Ni ere bai.
__________________________________________________________________
2. Amurrion jende gutxi bizi da. Gasteizen jende asko bizi da.
___________________________________________________________________
3. Zuk hiru ariketa egin dituzu ondo. Nik bi ariketa egin ditut ondo.
___________________________________________________________________
4. Iñigo oso ameslaria da. Julen ez da ameslaria.
___________________________________________________________________
5. Nik bideo joko gutxi dauzkat. Zuk ere bai.
___________________________________________________________________
6. Mikel berandu iritsi da. Jakes berandu iritsi da.
___________________________________________________________________
PERPAUS MOTAK
12
9. MODUZKO PERPAUSAK
Moduzko perpausek perpausa nagusiaren ekintza nola betetzen den
esaten dute.
Adibidez: Etorri garen bezala joango gara.
Menderagailuak: -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n antzera…
1. Elkartu perpaus bakun hauek, moduzko perpausak sortuz.
1. Bananak eta sagarrak erosteko esan zidan amak. Horrelaxe egin nuen.
_____________________________________________________________________
2. Zuri ilea asko moztu dizute. Nik horrela moztuko dut.
_____________________________________________________________________
3. Jokinek azterketak ondo egiten ditu. Nik ere horrela nahi dut.
_____________________________________________________________________
4. Onditz errenka dabil. Markel ere halaxe dabil.
_____________________________________________________________________
2. Adierazi perpaus hauek moduzkoak edo konparaziozkoak diren.
1. Eguraldi iragarleek esan zuten bezala, iritsi da eguraldi txarra.
2. Uste genuen baino beranduago iritsi dira.
3. Nik ikusi nuen legez esan diot zuzendariari.
4. Andoni Xabier baino berritsuagoa da.
5. Garai bateko eran ikasi dugu ogia egiten.
PERPAUS MOTAK
13
10. HELBURUZKO PERPAUSAK
Helburuzko perpausek esaldi nagusiaren helburua zein den adierazten
dute. Zertara? eta zertarako? galderei erantzuten diete.
Adibidez: Hobeto entzuteko barruraino sartu naiz.
Menderagailuak: -t (z)eko, -t (z)ekotan, -t (z)eagatik, -t (z)era…
1. Erantzun galdera hauei, helburuzko perpausak erabiliz. Saiatu
menderagailu desberdinak erabiltzen.
1. Zertarako ekarri dituzue aldizkariak?_____________________________
2. Zertara joan zineten amonarengana?_____________________________
3. Zertarako ekartzen du ogia egunero aitak?________________________
4. Zertara joan zineten hain goiz etxera?______________________________
11. KAUSAZKO PERPAUSAK
Kausazko perpausek perpausa nagusiko ekintza ZERGATIK gertatzen den
adierazten dute.
Menderagailuak: -(e)lako, … eta, bait- , -(e)nez gero, -t(z)eagatik…
1. Erantzun galdera hauei, kausazko perpausak erabiliz. Saiatu
menderagailu desberdinak erabiltzen.
1. Zergatik etortzen zara ikastetxera?___________________________________
2. Zergatik jaiki zara gaur ohetik?_______________________________________
3. Zergatik ari zarete ariketa hauek egiten?______________________________
4. Zergatik dago irakaslea lanpetuta?___________________________________
PERPAUS MOTAK
14
Top Related