IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
HIT
ZA
Urte gutxian, erabatekoa izan da Frantziako PS alderdiaren gainbehera b Ipar Euskal Herrian jadanikahuldua zen alderdia eta ez du eragin anitz izan b Baionan, tentsioa nabari da ezkerreko taldean b 4-5
Erridaua
ixteko
bidean
Mauleko hiltegia Auziaatzeratu egin dute berriz, baina
abokatuek estrategia finkatua dute
3M22M Ikasle mugimenduak ezdu balentria errepikatu ahal izan
unibertsitateko hauteskundeetan
2Ostirala
2018ko martxoaren 30aIX. urtea346. zenbakia
Joanes Etxebarria
Ordezkaritza desberdinak hauta-
tzera deituak ziren unibertsitate-
ko ikasleak joan den asteartean.
Batetik, fakultate desberdinak
biltzen dituen UPPAko kontseilu
zentraletakoak; bestetik, fakulta-
te bakoitzeko ordezkariak. Baio-
nako zenbaketak bukaturik, as-
teartean, emaitza argia zen
M22Mko zerrendako Oihana Tey-
seyre Coscaratentzat: «Denetan
lehen indarra izan gara. Baionan
irabazi dugu ausarki». Azkenean
ezusteko galanta ukan zuten as-
teazkenean, emaitza ofizialak ja-
sotzean, aurtengo aldaketa baten
ondorioz lau ordezkarietarik bat
baizik ez baitute ukanen.
Baionako campuseko bozetan,
alta, okzitaniar eta euskal ikasle-
en batasunarentzat ziren gehie-
nak: bozen %69 lekuko kontsei-
luarentzat eta bozen %57,4 admi-
nistrazio kontseiluetarako. Baina
M22M mugimenduak salatu due-
nez, «sorpresa txarra» izan da
ohartzea Baionako lau ikasle or-
dezkari postuetatik bakarra kau-
situ dutela arau aldaketa baten
ondorioz. «UPPAk berriki berre-
gituratu du bere antolaketa Paue-
ko azpi-adar bat Baionako Cam-
pusean integratuz», mugimen-
duak helarazi agiri batek dionez.
Azkenean, baionar ikasleen bo-
zen %53 bildurik ere orotara, or-
dezkaritza postuetan gutxiengo-
an izanen dira, lauetatik ordezka-
ri bakarrarekin.
Duela bi urte sortu zen mugi-
mendua, «lehen helburua hiz-
kuntza gutxituen erronka» zela-
rik, Teyseyre Coscaraten hitze-
tan. Orduan ere hauteskundeak
ziren, martxoaren 22an, eta data
horrek eman zion izena koalizio-
ari historikoki duen pisuagatik
—1968ko martxoaren 22an abiatu
litzateke, historialari batzuen us-
tez, urte bereko maiatzean izan
zen ikasle mugimendu handia—.
Med’Oc Okzitaniako elkarteak
bultzaturik, Solidaires sindika-
tuarekin eta euskal ikasleekin bat
egin zuten unibertsitatean ho-
nenbeste printzipio defendatzeko
Paue eta Baionako campusak ku-
deatzen dituen unibertsitateko
kontseiluetan: «Kalitatezko zer-
bitzu publikoa, jakintzaren de-
mokratizazioa, demokrazia parte
hartzailea, gardentasuna, hiz-
kuntza eta kultura aniztasuna,
ikasle bizian inplikazioa eta na-
zioartera irekidura eta mugaz
gaindiko kooperazioa».
Bi urteko esperientzia Duela bi urte, kontseilu desberdi-
netan gutxienez leku bat irabazi
zuen M22Mk. Egitura piramidala
du UPPAk, eta, Teyseyre Coscara-
tek dioenez, zaila da erabakietan
eragitea: «Gu gara unibertsitatea
martxarazten dugunak; alta, gure
boza txiki-txikia da erabakiak
hartzeko momentuan». Egitura
gorena administrazio kontseilua
da, baina hauteskundeetan emai-
tza hoberenak kausitzea ere ez da
aski bertan erabakitzeko ahal-
men doi bat ukaiteko: «Hor lau
ikasle dira 30 bat posturen gain;
ikasleen tokia txikia da, baina
bada parada gure kexak erakus-
teko. Gutxienez aldarriak zuze-
nean hara eramateko parada ba-
dugu», dio euskal ikasleak.
Bi urte horietan, haatik, mugi-
menduak ez du soilik oposizio
lana egin. Otsailean Frantziako
Parlamentuan eta Senatuan boz-
katu zen Vidal legearekin, adibi-
dez, indar harreman bat ezartzea
kausitu zuten ikasleek. «Uniber-
tsitateko presidenteak erran zuen
Vidal legeak ez duela ‘aski anbi-
zio’», Teyseyre Coscaratek dioe-
nez, «baina gero ikusi zuen ikas-
leen mugimendua bazela, bloke-
atu zen Formakuntza eta
Unibertsitate Bizirako Batzor-
dea... atzera egin zuen, eta mozio
bat egin zen lege horren aurka».
Hortik Baionako ikasleak ondo-
rioztatzen du batzuetan baietz,
badela parada gauzak aitzinaraz-
teko.
M22M mugimenduko kide eta
Pauen doktoregoan ikasle den
Txomin Povedak, berriki plazara-
tu artikulu batean, beste aitzina-
mendu baten berri ere eman du:
«Urrats xume baina konkretuak
egin ahal izan ditugu, besteak
beste, ikastetxean euskarari eta
okzitanierari leku eginez ikasle-
ak, irakasleak eta erakunde publi-
koak biltzen dituen batzorde bat
osatuz». Horri esker adostu zuten
hiru hizkuntzetako seinaletika
berri bat plantan ezartzea, okzita-
nieraz, euskaraz eta frantsesez.
Baina ikasleen tokia txiki-txikia
da kontseilu horietan. Haien boza
ateratzen dute, baina gero entzu-
na denez, hori besterik da. «Baio-
nan ez da plantan ezarria izan,
baina guri da ziurtatzea
eginen dela!», dio Tey-
seyre Coscaratek, ordez-
karitza berrituaren
erronka aipatuz. «Anitz
izan zen panelak hiru
hizkuntzetan lortzea, UPPAren
izaera ezaguturik», gehitu du.
Unibertsitatea aldaketa fase
batean ikusten dute M22Mko ki-
deek. Duela bi urte bezala, segi-
tzen dute salatzen arlo zientifikoa
garatzen den ber beste ikasketa
alorrek ahultzea paira dezaketela.
«Total enpresa eta ministerioa-
ren alimaleko diru laguntza batek
eragin zuen UPPAren eraldaketa.
Horrek erran nahi du beste lizen-
tzia eta ikasketa guztiak hausko-
rrago bilakatzen direla», Baiona-
ko ikasleak azaldu duenez.
M22M mugimenduak ez ditu berrizfakultateko hauteskundeak irabaziUPPA unibertsitateko ikasleak beren ordezkariak hautatzera deituak ziren astearteanb M22M nagusitu da Baionako bozka bulegoetan, baina ordezkari postu bakarra du
Asteartean bozkatu zuten Baionako unibertsitatean ikasleen ordezkariak hautatzeko. BOB EDME
Frantziako Parlamentuan etaSenatuan bozkatu zen ‘Vidallegearekin’ indar harreman batezartzea kausitu zuten ikasleek
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a2 b Gaiak
Mauleko hiltegiaren auzia hastearekin berriz mediatizatuko da 2016ko irudiek eragin zuten eskandalua. ISABELLE MIQUELESTORENA
Joanes Etxebarria Maule
2016ko martxoan gertatu zen lu-rrikara mediatikoa. L214 kabalendefentsa elkarteak gordezka fil-matu bideoa plazaratu zuen bere-halako ondorioak eraginez. Iru-dien hedapena lehenik, behin-behineko hiltegiaren itxieraondotik eta zuzendaria eta lau lan-gileren kontrako auzia laster. Atzoeta gaur hastekoa zen baina bestebehin atzeratua izan da, abokatubatek ezin zuelako bertan izan.Lau langile salatuak izan ziren iru-diak agertu ondotik, zuzendariohiarentzat bi urteko presondegizigor eskaera egin da, eta hiltegia-rentzat 37.000 euroz goitiko isuneskaera. Edizio hau ixterako, ezzen jakina auza noiz hasiko den.Bi parteetako abokatuek haien
ikusmoldea eman zioten Xibero-ko Botza irratiari duela zenbaitaste, eta agerikoa da dosierrarenhedapen mediatikoak eraginaukanen duela. «Dosierra ohizkanpokoa da bere osotasunean,eta hasteko bere jatorrian, ez baita
prokuradoreari helarazi salaketabatetik abiatu, gendarmeak bai-tziren ohartu Mauleko kabala hil-tegian bideo bat egin zela lehena-go beste hiltegi batzuetan bezala.Auzia ohiz kanpokoa da zeren le-kuko gai bat dena mundu mailarahedatu da, ‘ahalkegarria da’ gisa-ko oharrak eraginez. Badakigugertakizunak nolako oihartzunaukan duen», adierazi du AntoineTugas hiltegiko hiru langile ohirenabokatuak (batek bertan lan egi-ten du oraindik ere) .
Ardura kolektiboakParte zibilean hamabi elkarteaurkeztuko dira, L214 famatuaartean. Thierry Sagardoytho Piri-nioetako Kabalen Defentsa elkar-teko abokatuak ere alde mediati-koa aipatzen du: «Oroitu beharda lurrikara bat izan dela hasie-ran, lurraldea hunki duena bainaeragin nazional handia ere izanduela». Akusatuen kadiretan hil-tegia pertsona moral gisara, beregaraiko zuzendaria eta lau langi-leak jarriko dira. Baina hartu
duen dimentsioagatik, auzitikgehiago espero du L214 elkarteakberak, Brigitte Gothiere bere bo-zeramaileak dioenez: «Auzi horiparada izan behar da gure ardurakolektiboa azpimarratzeko, ka-balak hiltzen segitzearen zilegita-sunaz galdezkatzeko».Sagardoythok defendatzen
duen elkarteak, aldiz, ez du, berehitzetan, «beganoen kausa» de-fendatzen: «Ez gaude haragi kon-tsumoaren kontrako borrokan».Kabalen sufrimendua ahal be-zainbat gutxitzeko plantan eza-rriak diren prozesuak errespetatubeharra azpimarratuko du au-zian: «Mundu guztia asaldatu duizan direla langileak horri muzinegin diotenak eta arauak hautsidituztenak». Baina langileak ba-karrik ez: «Dioguna da aldi bere-an izan direla arazo estruktura-lak, horregatik hiltegia bera per-tsona moral gisara eta berezuzendaria auziperatuak dira,beste lau langile bezala».Langileen defentsa ziurtatuko
duen abokatuak, berriz, ardura
kolektiboak baino, hiltegian baliatzen den prozesua bera za-lantzan ezarriko du auzian: «Pro-zesua automatikoa da, partez me-kanikoa da —ez da soilik langilea-ren eskua ari—. Hori guztiadenboran neurtua da, eta proze-sua trabatzen den momentutiklangileari kostatzen zaio epeakerrespetatzea aholkatuak direnmetodoak baliatuz». Galderak badituzte pentsa-
tuak, bi abokatuek, auzian era-
manen duten estrategiaren bai-tan. Antoine Tugazek, langileenabokatuak, ez ditu ardurak bestebatzuen bizkar gainean ezarrinahi: «Ez dut erranen beste hauedo hura hobendun direla ardu-rak diluitzeko gisan. Erranen du-dana galdera bat izanen da: badi-tugu hiru gazte lan bat egin behardutenak, baina egin ote lezakete
haien lana behar bezalako baldin-tzetan, baldintza humanoetan?».Zehazten du, aitzinako garaieta-ko adibide bat emanez, Chicago-ko hiltegia bisitatu ondotik zuelaHenry Fordek auto eraikuntzaraautomatizazioa eramateko ideiaukan eta lehen lantegia sortu.Hortik datorkio auzian zentralabilakatu nahi lukeen beste galde-ra: «Ardurak banatuko ote ditu-gu lana gaizki egin izanagatik,edo ikusi dezakegu mekanikanmakur bat izan dela?».Thierry Sagardoythok berriz,
L214 elkartearen diskurtso berdin-tsuaren haritik, administrazio sis-tema osoa zalantzan ezarri nahi duauzi denboran: «Bi galdera ditut,auzian ere pausatuko ditudanak:nolaz marexal zerbitzuetako zu-zendaritzak hein horretara hutsegin du bere kontrolatzeko etazaintzeko betebeharrean? Biga-rrenik, eskandalua agertu bezain
laster horren berririk ezzuela adierazi duen hilte-giko zuzendariak nolaz ezzuen egoera ezagutzen?».Bi abokatuek espero
dute auziak azalpenakekarriko dituela. Antoine Tugaz,bere bezeroen defentsan, saiatu-ko da argitzen langileek «berenlana egiteko baldintzak betetzenote ziren edo ez». Thierry Sagar-doythok berriz, «eskandaluarensalaketa» izateaz gain espero duMauleko hiltegiaren auzia «kon-tzientzia hartze bat izanen delaberriz gerta ez dadin».
Mauleko hiltegia hedabideenlehen planora itzuli da berrizMauleko kabala hiltegiaren auzia atzeratua izan da, beste behin b Auzian alde bakoitzakberea nola defendatuko duen aipatu dute bi parteetako abokatuek
Akusatuen kadiretan hiltegiapertsona moral gisara, beregaraiko zuzendaria eta laulangileak jarriko dira
Gaiak b 3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Urte gutxitan, ez-kerraren gain-behera erabate-koa izan daFrantzian. PSalderdi sozialis-
tak lurra jo du, eta gainerako al-derdiek ez dute lortu bere lekuahartzen. Ipar Euskal Herrian,hauteskunde emaitzetan gainbe-hera gertatu bada ere, herrikokontseiluetako talde politikoetanez da momentuko mugimendu-rik nabari. Baionan izan ezik: ten-tsioak nabariak dira BVO Bayon-
ne Ville Ouverte (Baiona Hiri Ire-kia) ezkerreko talde politikoan,eta agintaldia bukatu aitzin zati-keta iragartzen duenik bada. «Etsai» bezala identifikatu
zuen «finantza munduaren»kontra ekiteko hautatua izan on-dotik, enpresen gizarte kotizazio-ak apaltzea izan zen François Ho-llande PSko presidentearen lehenneurrietako bat, eta lan kodeamalgutzea xede zuen El Khomri
legearekin, sindikatuak karrika-ra atera zituen hilabeteetako mu-gimendu sozialean. Bost urtekoagintaldiak faktura pasa dio al-derdi sozialistari, eta zatiketek
gaina hartu dute. Primarioetanhautagai ezkertiarrenak irabazizuen, baina alderdiko zuzendari-tzak ez zuen sostengatu, eta1969tik lortutako emaitzarik txa-rrenak izan zituen Benoit Hamo-nek presidentetzako hauteskun-deetan: bozen %6,3 lortu zuenPSko hautagaiak. Uztailaren 1ean, ekitaldi politi-
koa egin zuen alderdia utzi etamugimendu berri bat sortzenzuela jakinarazteko. Geroztik,PSk atsekabetu dituen herritarandana elkartu ditu Generation.smugimenduan. Horien artean daMathieu Berge Baionako eta Aki-
taniako Kontseiluko hautetsia.2017ko ekainean utzi zuen PS de-sadostasunengatik, Benoit Ha-mon baino lehenago, eta Genera-tion.smugimendua integratu du.Presidentetzan Hamon sostenga-tu zuen, bere proposamenekin«konbentzitua» zelako, bainabere iritziz «PS ez da gehiago er-digunean, eta desbideratze ideo-logikoak egon dira azken urtee-tan». Beste hiru kiderekin batera,talde propioa sortu dute Akita-niako Kontseiluan, Generation.smugimenduaren izenean. Departamenduko Kontsei-
luan, momentuko ez da horrela-
ko zatiketarik izan. Bertan dahautetsi Marie-Christine Aragon;berak ere orain dela urte bat utzizuen PS alderdia. «Ni PSn nin-tzen, niretzat PSk ezkerraren er-digunea ordezkatzen zuelako.Gerard Filochetik Manuel Vallsarte, erran nahi baitu internazio-nalistetatik... zentroa arte». Ara-gonen hitzetan betidanik egon da«fronte sozial-liberal» bat PS al-derdiaren barnean, baina ez zuengehiengorik; orain gaina hartudu. «1980ko hamarkadatik,Thatcherren Ez dago alternati-barik leloa barneratu dute ani-tzek, baita PS barnean ere. Badajende anitz barneratu duena libe-ralismoa kasik gauza naturaladela. Haustura hor da. Kontside-ratzea ez dela ezker eta eskuinik,pragmatismoa baizik». Gauregun, Gerard Filochen GaucheDemocratique et Sociale mugi-menduan da. «Gure anbizioa be-tidanik ezkerraren batasuna izanda. Elkar gaitezen, gaur egungosistemaren bilakaerari aurre egi-teko». Benoit Hamon edo Fran-tzia Intsumisoko Jean Luc Melen-chon bakoitza bere mugimen-duarekin bere bidea egin nahianari badira, GDSren helburua de-nak elkartzea litzatekeela azpi-marratu du Aragonek. Heldu den apirilaren 7 eta 8an
iraganen da PSren kongresua etajadanik hautatu dute idazkari na-gusi berria: Olivier Faure izanenda, Hollanderen agintaldian PSkotalde parlamentarioko buru izan-dakoa. Beste hiru hautagai zituenparean: Stephane Le Foll, labo-rantza ministro ohia, Luc Carvou-nas (Manuel Valls lehen ministroohiaren hurbilekoa) eta Emma-nuel Maurel. Azken hau zen Ho-llanderen bost urteko agintaldia-ren irakurketa autokritikoa eska-tzen zuen bakarra, egindakoakatsak onartu behar zirela azpi-marratuta. Maurelek irabaziz gero Hamo-
nen sektorearekin bateratze batgerta zitekeela uste zuen batekbaino gehiagok, baina azkenera-ko ez da posible izan. Hala espli-katu zuen Mehdi Ouraoui PSkoKontseilu Nazionaleko kide ange-luarrak, Ezkerrean militatzeko
zoriona berreskuratzeko, Gene-
ration mugimenduko kide egin
Frantziako presidentetzako hauteskundeetako emaitzek PS alderdia lehertuondoren, Ipar Euskal Herrian izan litzakeen albo kalteez galdetu die ‘Hitza’-ktokian tokiko hautetsiei. Jadanik ahuldurik, herri gehienetan ez du eraginikizan. Baionan nabari da tentsioa, baina Frantziakoak ez diren arrazoiengatik.
Frantziatik EuskalHerrira, ezkerra ezinean
Baionako herriko kontseiluko ezkerreko bi taldeetako hautetsiak, kontseilu bilkura batean . ISABELLE MIQUELESTORENA
Bada jende anitzbarneratu duenaliberalismoa kasikgauza naturala dela.Haustura hor da»Marie-Christine AragonBaionako hautetsia
‘‘
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a4 b Astekoa
[Lasserrek] Gezurraerran zien hautesleei; ez da Martxan taldeparlamentarioan sartu:Modemekoan sartu da»Colette CapdevielleBaionako hautetsia
‘‘PSren kongresuakegoera politikoa argitudu: %75ek bat egitendute Hollanderen bosturteko agintaldiarekin»Mehdi OuraouiPSko Kontseilu Nazionaleko kide ohia
‘‘PS ez da gehiagoerdigunean, eta desbideratzeideologikoak egon diraazken urteetan»Mathieu BergeAkintaniako kontseilaria, ‘Generation.s’
‘‘Hendaian ez dut halakotentsiorik sentitzen.Alta, boz desberdinakeman ditugu idazkarinagusia hautatzerakoan»Kotte EzenarroHendaiako auzapeza
‘‘Denekin hitz egindaiteke. Arlo sozialeanematen ari direnkolpeak batasunerabehartzen gaitu»Dominique MeleEuskal kostako PCFko koordinatzailea
‘‘
naiz testuan. «PSren kongresuak
egoera politikoa argitu du: hau-
tesleen %75ek bat egiten dute Ho-
llanderen bost urteko agintaldia-
rekin eta Macronen agintaldiaren
anbiguotasunarekin», idatzi du.
Ipar Euskal Herria Frantzia mailan izandako zatike-
ta eta barne gatazkek ez dirudi
mementoko Ipar Euskal Herrian
eragin handirik dutenik, ez bada
hauteskunde emaitzetan. Iazko
ekainean, diputatu kargua galdu
zuten PSko Sylviane Alaux eta
Colette Capdeviellek. Hamonen
hurbilekoa da Alaux, baina orain-
goz ez du PS alderdia uzteko as-
morik erakutsi, eta politikako le-
hen lerrotik erretiratu da. Capde-
vielle bere abokatu lanera itzuli
da, eta hitz-erdika, Baionako he-
rriko kontseiluan duen manda-
tua bukatzean politikatik erreti-
ratuko dela dio. Bere kontra ira-
bazi zuen Florence Lasserre
Modemeko diputatuaren kontra-
ko erresumina nabari zaio: «Ge-
zurra erran zien hautesleei,
gehiengoaren hautagai bezala
agertu zen, baina ez da Martxan
talde parlamentarioan sartu, Mo-
demekoan sartu da». Bestalde sa-
latu du, oraindik ez dizkiola aitzi-
neko legegintzaldiko dosierrak
eskatu; «Grenetekin, desadosta-
sun politiko nabariak izanik ere,
lekuko aldaketa behar bezala egin
genuen».
Capdevielleren iritziz, PSren
heriotza iragarri zutenak tronpa-
tu dira. Gobermu-alderdi bezala
ikusten du oraindik, «aferen ku-
deaketan», eta Hollanderen go-
bernuarekin kritiko agertzen
bada ere, ez du dena txartzat:
«Eskaintzaren politika bat era-
man daiteke, langileei segurtasu-
na bermatuz». PSko barne hau-
teskundeetan Olivier Fauren
hautagaitzarenalde egin du, «ba-
tasuna» lortzeko xedearekin.
Fauren hautagaitzaren aldekoa
zela baieztatu du Kotte Ezenarro
Hendaiako auzapezak ere. «Be-
noit Hamon sostengatu nuen
presidentetzako hauteskundee-
tan eta Olivier Faurentzat bozka-
tu dut PSko barne hauteskundee-
tan». Haren arabera, Frantzia
mailako gatazkek ez dute eragi-
nik maila lokalean: «Hendaian ez
galdera ona»; bere buruari egiten
dion galdera? «Bai».
2020ko hauteskundeetako for-
mulaz galdetzean zehaztasun
gehiago ematen dute. Aragonek
ezkerreko indar guzien batasuna
iradokitzen du, baita Bergek ere,
baina aurkeztu litezkeen zerren-
dei buruz galdetuz gero, zehatza-
goa da. Haren arabera, Europako
hauteskundeetarako bezala, pen-
tsatzekoa litzateke Generation
mugimenduak zerrendak aur-
keztu nahi izatea.
Ezkerreko indar ezberdinen ar-
tean aitzinetik akordioa lortuta,
lehen itzulian indarrak neurtu eta
boz gehien lortuko lukeenak gi-
daritza hartzea, hori da Bergek
aurreikusten duen formula. Bera
hautagai izango litzatekeen gal-
detuta aldiz, ez du erantzun argi-
rik ematen; «ez da goizero biza-
rra moztean pentsatzen dudan
zerbait», dio irribarre batekin.
BVO taldea hautsiko den ala ez
bainoago, badirudi galdera dela
ea noiz hautsiko den. Horrek ez-
kerreko abertzaleekin adostasu-
netara iristeko bidea ireki lezake.
Goizegi da ezer errateko Jean
Claude Iriart hautetsi abertzalea-
ren iritziz. Mementoko, ez du ko-
mentariorik egin nahi izan.
26ETXETOK MENTS IZAN BOZAK
Emaitza estua izan zen Baionan
2014ko hauteskundeetan. 26 bo-
zen aldea atera zion Jean Rene
Etxegarai gaurko auzapezak Henri
Etxeto sozialistari. Tentsio handi-
ko momentuak izan ziren: txistuka
hartu zituzten abertzaleak eta ez-
kerreko frontea.
%6,3HAMONEN EMAITZA
Frantziako presidentetzako hau-
teskundeetan PS alderdiak lortu-
tako emaitzak erakusten du on-
gien alderdi sozialistaren gainbe-
hera. 1969tik lortutako emaitzarik
apalena lortu zuen alderdi arrosak.
Geroztik, PS utzi eta Generation.s
sortu du Benoit Hamonek
Donibane Lohizunen 2014ko
hauteskundeetan jadanik anitz
apaldu zen talde sozialista, eta
lortu zituen hiru hautetsietatik
bat eskuineko gehiengora pasa da
agintaldi denboran. Jadanik
ahuldua eta zatitua, azken urteko
gertakariek ez dute eragin gehie-
girik taldean. Ikusteko dago
2020an zer formularekin aurkez-
ten diren. Berdin Maulen, lehena-
go ere ahul ziren sozialistak, eta
alderdi komunista da oposizioko
lehen indarra.
«Batasuna» da, hain zuzen
ere, PCF Frantziako Alderdi Ko-
munistak gehien darabilen hitza.
Dominique Mele PCFko euskal
kostako koordinatzailearen iri-
tziz, denak alderdi berdinetan ez
izanik ere «hitz egin daiteke».
Haren iritziz, ez dira nahasi behar
PS alderdia eta haren hautesleak.
«Arlo sozialean ematen ari diren
kolpeak batasunera behartzen
gaitu». Macronen erreformen
kontrako borrokak ezkerra ba-
tzen lagundu dezakeela uste du.
Etxeto eta besteakDelikatuagoa da Baionako egoe-
ra. 2014ko hauteskundeetan, 26
bozengatik irabazi zion Jean Rene
Etxegarai zentro-eskuineko hau-
tagaiak Henri Etxeto ezkerreko
zerrendakoari. Berekin elkartzea
onartu ez zuten zerrenda abertza-
le eta ezkertiarrena izan zen errua
Etxetoren hitzetan, baina beste
arrazoi batzuk ere badira: Ipar
Euskal Herriaren eta euskararen
ezagupenaren aitzinean Etxetok
erakutsitako jarrera hetsia. Cap-
deviellek berak, abertzale eta so-
zialisten artean akordioak izan zi-
ren Hego Lapurdiko eredua az-
tertzea gomendatu zion PS alder-
diari 2014ko emaitzen ondotik.
Frantzian sortutako gatazkek
bainoago, Ipar Euskal Herrira be-
girako proposamenek sortzen
dute talka BVO ezkerreko talde-
an. Hala, boz desberdina eman
izan dute zenbait gaietan: Euskal
Elkargoa sortu ala ez erabakitzeko
orduan, besteak beste, kontrako
boza eman zuen Etxetok. Horrek
haustura bat sortzen du, abertza-
leekin akordio bat beharrezkoa
dela uste dutenei begira. Gainera-
ko ezkerreko hautetsiei galdetu-
ta, ezinegona nabaria da, baina,
Mathieu Bergeren hitzetan, «za-
tiketa ez da gai ordenan».
2020 arte iraun dezakeen talde-
ak, Marie-Christine Aragonek ez
du erantzun argirik eman nahi:
«Ez dut kristalezko bolarik.
Oraingoz atxikitzen du. Oraingoz
elkarrekin lanean ari gara, eta ai-
tzina goaz». Izan alderdi komu-
nistarekin, sozialistarekin edo
berdeekin «afinitate anitz» di-
tuztela oroitarazi du. Capdevielle
da gehien bustitzen dena, BVO
taldeak 2020 arte iraun dezakeen
galdetuta: «Galdera ona da, biziki
Astekoa b 5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a
Colette Capdeviellek -ezkerrean- 2020ko hauteskundeetarako politika uzteko asmoa erakutsi du, Henri Etxeto -eskuinean- isolatua geldi liteke. I. MIQUELESTORENA
dut halako tentsiorik sentitzen.
Alta, arras boz desberdinak eman
ditugu idazkari nagusia hautatze-
ko bozetan». Hauteskundeak
gaur egun egingo balira ez du tal-
de disidente bat aurkezteko arris-
kurik ikusten. Macronen aldeko
zerrenda bat osatzea litzateke be-
rritasuna Ezenarroren ustez, eta
agian horrek mugimendu batzuk
eragin litzakeela. Baina ez dirudi
gaur gaurkoz horrek gehiegi kez-
katzen duenik. «Boterean izateak
kohesioa atxikitzen laguntzen
du», Hendaiako beste hautetsi
baten hitzetan.
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a6 b Iritzia
Gendarmeaketa muturruhalak
Aurelia, galdera bat
zuri. Nola eman be-
har dut, jendarme ala
gendarme, edo, be-
har bada, hedexuri, bakea ukai-
teko? Eta ‘mozala’ errateko zer?
Antzina, ‘morraleak’ ezartzen
zizkien idiei muturrean, alan-
brezko sareak, ez uhalak; zaldi
eta zamarientzat baziren ‘aho-
uhalak’, askotan erdiko peza
burdinazkoa. Jende bat isilaraz-
teko, uste, ‘aho-uhala’ izanen da
zuzenena, baina galtzen ari naiz.
Mozal Legea aipatu diguzu, eta
egun hauetan Trebesko gertaka-
rietan hil den gendarmeaz txio
batek astindu du Frantzia: «Àchaque fois qu'un gendarme sefait buter, et c'est pas tous lesjours, je pense à mon ami RémiFraisse. Là, c’est un colonel, quelpied!», hau da, «Gendarme bat
ehotzen duten bakoitzean, eta
egunero ez dun/k holakorik, nire
adiskide Rémi Fraisse etortzen
zaidan/k burura. Eta koronela
bada, zer loria!».
Ez dakit Hegoaldeko inork
gure posta-trukeak irakurtzen
dituen. Inkas eta, itzulpen ondo-
an bi hitz gertakariaz.
Trèbesko supermerkatuan is-
lamista armatu bat eskapin sartu
zen, eta bahituak hartu. Dagoe-
neko bi pertsona hilak zirela,
Beltrame koronelak bere burua
eskaini zuen bahitu baten le-
kuan barnean gelditzeko; horre-
la gerta, eta bahitzaileak hil egin
zuen. Heroi handi bezala gorai-
patua izan da Frantzia osoan,
ohoratua.
Rémi Fraisse, berriz, operazio
inmobiliario baten aurkako gune
natural baten defentsan ari zen,
Sivens-go barraderan. Gendar-
meek granada ofentsibo batez hil
zuten, gibeletik —eta hurbiletik—
botaia. Hori 2014an gertatu zen;
protesta anitz, eta aurten egileak
zurituak izan dira, gauzak
«arauki» egin zituztelako.
Txio egilea, Stéphanne Pous-
sier, 2017an hautagaia izan zen
Ezkerreko bozeramaile bakar eta
garbia izan nahi duen Jean-Luc
Mélenchonen zerrendan, La
France Insoumise.
Poussier atxilotu dute, eta Mé-
lenchonek erran du ez duela zaz-
pi estadioetatik baino hurbilago
ikusi nahi ere, haren hitzak «lo-
tsagarriak eta okaztagarriak» di-
relako.
Zer egin behar da, Aurelia? Es-
tatu espainolean Mozal Legeak
polizia eta politiko eskuindarrak
babesten ditu, eta Euskal Herrian
ere erabiltzen dute ertzainek eta
beste zakur autonomikoek.
Frantzian, ibilbide luzeko demo-
krazia da, ez dugu lege berezirik
behar, omen. Eta Poussierez, zer?
Non da adierazpen askatasuna-
ren muga?
Gauza horietaz, aitortu behar
dut, askotan nahasturik nabil,
batez ere guk, menperatuek,
erabili ditugun hitz edo ekintza
gogorrak ikertzerakoan. Ongi
ulertzen da Rémi Fraissen lagu-
nen amorrua; polizia, eta gen-
darmeak partikularki, ez maita-
tzeko badute nondik. Espero dut
Notre-Dame-des-Landes huste-
ko erabakiak, hartzen bada, ez
digula gorrotarako arrazoin
gehiago emanen. Baina, nork
daki.
Bestalde, egiten digutenak jus-
tifikatzen du edozein marra-
pasa? Pilotan ere, zikin jokatzen
duenari erreferan, kintzea ez da
ona marren barnean baizik.
Orain gora begira, eta ‘zakur’
idatzi dudala ikusten dut. Iraina
dea? Mélenchonen edo gure be-
har bezalako ezkertiar onen ar-
buioa merezi du? Frantsesez era-
biltzen dira poulet, keuf, flic, cogne, vache, condé, schmitt…Euskaraz ez dugu anitz, agian bat
bederen erabiltzen ahalko da eta
ez genuke gure burua zentsuratu
behar.
Ondo izan, Aurelia, eta kasu
autobideko ainarei: garaia laster
heldu da.
140ERRETENTZIO ZENTRO BATEK HAR DEZAKEEN JENDE KOPURUA
Heldu den asteartean irekiko ditu ateak, beste behin, Hendaiako erre-
tentzio zentroak. Bizi mugimenduak elkarretaratzea egin zuen lehengo
astean, etorkinen egoera salatzeko, eta, erretentzio zentroaren irekiera
oztopatzeko, irekiera egunean zentroa okupatzera dei egin du.
«Erritmo zalua eman nahi izandiot eleberriari, irakurleakistorio bat bezala irakur dezan,eta ez dezan irakur liburudidaktiko bat eritasunari buruz»
Maialen Hegi Luku‘Girgileri anderea’ eleberriaren idazlea
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Euskal Hirigune Elkargoko langileakgrebara deitu ditu CGTk, gaurko
BAIONA bEuskal Elkargoko CGTk greba deialdia egin du gaurko, eta
Jean Rene Etxegarai lehendakariarekin hitzordua eskatu du. Aldarrika-
penak anitz izan arren, argi utzi dute hitzordu bat egonez gero greba
bertan behera utziko dutela. Hamar Herri Elkargo ohietan langileek zi-
tuzten eskubideen galtzetik dator sindikatuaren aldarrikapen nagusia:
«Eskubide jakin batzuk zituen langileak, baina, poloz aldatzen dutela-
rik, lehengoak galtzen ditu, eta polo berrikoak ez ditu eskuratzen».
ELEKETAEmilio Lopez Adan
Aurelia Arkotxa
Gauza horietaz,aitortu behar dut,
askotannahasturik nabil,
batez ere guk,menperatuek,
erabili ditugun hitzedo ekintzagogorrak
ikertzerakoan
Irudia b Donibane Garazi
Aberri Eguna ospatuko dute igandean2018ko Aberri Eguna Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) iraganen da igande honetan, merkatu estalian;
elkarteen herrixka, bazkaria, ekitaldia eta kontzertuak izanen dira. EHBaik eta Aitzinak elkarlanean antolatu
dute, eta Idependentistak sarearen deialdiaren «logika» berean kokatzen dela azaldu dute. «Frantziako eta
Espainiako estatuek deuseztatu nahi izan dituzten euskal lurraldeen arteko lotura sozial, politiko, instituzio-
nal eta kulturalak berreraikitzea da gure helburua», adierazi dute antolatzaileek. ISABELLE MIQUELESTORENA
MUSIKA
ANGELUHertzainak gaualdia:
Tristtan Mourguy, Xabi Biscay
eta DJ Gorbatxof.
bGaur, 19:30ean, Le Halle auxBieresen.
BESKOITZESoinubila-ren
kultura asteko emanaldiak.
bDatorren asteartetik ostiralera,egunero, 18:00etan, Bixintxogelan.
DONIBANE LOHIZUNE The
Wackids.
bBihar, 17:30ean, Ravelauditoriumean.
GOTAINE-IRABARNEZauriak
Lore gaualdia: Caronni Ahizpak,
Amaren Alabak eta Maider
Bedaxagar.
bGaur, 21:00etan, Gotainekoelizan.
GOTAINE-IRABARNEHerriko
dantzariak eta dantza jauziak,
Mikel Arotze eta Jean Mixel
Bedaxagar kantariekin.
b Igandean, 11:30ean, Gotainekoplazan.
GOTAINE-IRABARNE Oteizaren
haria: musika, dantza, soinua eta
bertsoa, Mug Mus Laborategia
konpainiarekin.
b Igandean, 15:30ean, Gotainekoplazan.
GOTAINE-IRABARNE Plaza
gaineko soinuak, Euskal Herriko
bardo andanarekin: Maider
Ansa, Juan Mari Beltran, Ander
Barrenetxea, Mathieu Mendiza-
bal, Sacha Standen, Jean Mixel
Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta
Pierre Vissler.
b Igandean, 18:30ean, Gotainekoplazan.
MAULE-LEXTARRE Barbau
hamalau ikusgarria, Dominika
Rekalt, Cie. Paralleles, Suak,
CNAS fanfare eta Xiberoko akto-
reekin.
bBihar, 21:00etan, Gotainekoplazan.
DANTZA
MAULE-LEXTARREDantza jau-
ziak eta musika, Poitierseko eta
Hehertikeko unibertsitateetako
musikariekin.
bBihar, 11:00etan, Maulekomerkatuan.
ANTZERKIA
BAIONAAxut, Artedrama eta
Le Petit Theatre de Pain taldeen
artean ekoitzitako antzezlana:
Zazpi senideko.
Irudia b Sara
Sarako idazleen biltzarra, igande eta asteleheneanSarako Idazleen Biltzarrak bi egun izanen ditu 35. aldian ere; igandean eta astelehenean bilduko dira, herriko kiroldegian urteroko hitzor-
dua ospatzeko. Aurten, Auxtin Zamora eta Jean-Claude Larronde sarituko dituzte, beren ibilbideagatik. Bi egun horietan, aurten atera diren
liburuen aurkezpenak eta idazleen arteko trukeak izanen dira, eta Kiribil konpainiak irakurketa musikatuak ere proposatuko ditu. Biltzarra-
ren saria astelehenean banatuko dute, 12:30ean eginen duten ekitaldian ISABELLE MIQUELESTORENA
bMaiatzaren 26ra arte, Atabalaretoan.
HENDAIAHitz-Enea erakusketa.
bGaur eta bihar azken egunak,Asporotsttipi etxean.
MAULE-LEXTARRE Pareta,
Koldobika Jauregi eskultorearen
obra berriaren estreinatzeko arte
ekitaldia.
bBihar, 17:00etan, IrabarnekoÜtürzabalan.
BESTELAKOAK
SARA 35. Idazleen Biltzarra.
b Igandean, 15:00etatik goiti, eta astelehenean 10:00etatik19:00etara, kiroldegian.
bGaur, 20:30ean, Etxeparelizeoan.
BAIONAPatrice Thibaulten
Franito ikusgarria.
bGaur, 20:30ean, herrikoantzokian.
BARKOXEMaskarada.
b Igandean, 10:00etan barrikadaketa 15:30ean maskaradak,plazan.
GOTAINE-IRABARNEMichelle-
gaux antzerkilariaren bakarlana,
frantzesez: Gardea vous.
b Igandean, 12:15ean, Arbidekojauregian.
HENDAIAHuts Teatroaren
eskutik, Hozkailua.
bGaur, 20:30ean, Mendi Zolanaretoan.
BERTSOA
GOTAINE-IRABARNEXan Alkat
eta Ramuntxo Christy.
b Igande arratsaldean, plazan.
HITZALDIAK
ALDUDEMaialen Torre psikolo-
goarekin solasean: Zendako
mugak ezarri gure haurrer. Ezetz
erraiten ikasi.
bGaur, 20:30ean, Alfaro ostatuan.
UZTARITZE Artzain arkeologia
Euskal Herrian zehar, Ikuskako
Eric Dupre-Morettirekin.
bGaur, 18:30ean, Lapurdi gelan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
MAULE-LEXTARRESafinez
Bousbiaren El Gusto film doku-
mentala.
bBihar, 15:00etan, Maule Baithagelan.
ERAKUSKETAK
BIARRITZMaider Elkano eta
Anne Laure Garikoix artisten era-
kusketa elkarlanean, argazki eta
eszenografia.
Agenda b 7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko martxoaren 30a
Gaztaina eguna Bidarrain.Gaz-
tainondo franko bada Ipar Euskal
Herrian. Mota batzuk galdu bal-
din badira ere eritasunarengatik,
beste batzuk hobeki iraun dute.
Bidarrain antolatutako Gaztaina
Egunaz interesatu da Kanaldude,
Hurbiletik saioan.
Gaur:
16:00.Kantuz Kantu: Don Inorrez
taldearen diskoaz solasean.
19:05.Aitzur eta Jorra.
Bihar:
07:30.Berrisail nagusia.
11:00.Ondaiziela.
18:00.Kirol magazina.
Joanes Etxebarria
Gaztelerazko Wikipedian euskalmitologia edo Mari bilatzean,Anuntxi Aranaren ustez (Luiaon-do, Araba, 1947), «new age» airebatekin idatzia da dena. «Fanta-siak» idaztearen kontra asalda-tzen da, eta «seriostasunik» eze-an gaiari errespetua galdukozaiola argi ikusten du. Mitologian,beste gauza guztietan bezala, se-riostasuna ezinbestekoa dela dio.Tradizioak ahoz aho eta idatzizekarri dituen ipuin eta legendeninguruan mintzatu zaio Hitza-ri. Sarako Biltzarrera eramanen
duzu Jean François Cerquanden
lanaz egin duzun transkripzioa.
Cerquanden lana izan da EuskalHerrian egin den lehen bildumaseriosa. Akademiako inspektoreazen Pauen. Haren metodoa osomodernoa izan zen: bere pean zi-tuen errientei eskatu zien hau-rren bidez jakin zezaten zer kon-tatzen zen Euskal Herriko su baz-terretan, bil zezaten eta idatzzezaten entzuten zuten bezala.Hori ez zen posible, baina asmoahori zen. Bildu zituen 117 bat kon-daira, argitaratu zituenak 1874tik1885era lau artikulutan. Istoriohoriek oso fidelki bildu zituzten,eta momentu horretan denek ai-tortu zioten balio oso handia izanzuela. Euskaraz bildu zituzten,eta gero batzuk frantsestu zituz-ten; horietan, bertsio batzuk onakdira, beste batzuk aski txarrak.Baina hor gelditu dira euskarazkooriginalak. Frantsestuak zabalduziren, baina euskarazkoak ez; ba-liteke arrazoiren bat idazkera iza-tea: orduan ez zen, bistan da, eus-kara baturik, ez zen araudirikeuskara transkribatzeko; errientaaskok parte hartu zuten, eta ba-koitzak bere eredua zuen idazte-ko. Gaur egungo euskaldunen-tzat irakurtezinak dira kasik nireustez. 1986an, transkripzioa eginnuen grafia modernoan, bainaiparraldeko euskalkietan eginakbaitira gehienak —zubereraz etabaxenabartarrez—, lexiko bat eginnuen istorio bakoitzaren azpian.Nire helburua izan da altxor horiahalik eta euskaldun gehieneneskura ematea, erraztasunakemanez. Horregatik, leku askohartzen du lexiko horrek. Hordira euskal mitologian agertzendiren pertsonaia ospetsuenak. Bizkaian bezala ibili zara Zube-
roan edo Baxenabarren, beste-
ak beste, mitologia ikertzen. An-
tzekotasunak badira?
Badira antzekotasunak. Adibidez,Basajauna Nafarroan eta Bizkaianere aipatzen da, Laminak denetan
dira, Tartaro ere Bizkaian bada,Herensugea gutxiago baina Zube-roan oso famatua da (Altzain) etaNafarroan, Aralarren ere bada...Laminen istorioak, tximiniatiketortzen direla, Euskal Herri oso-an badira. Horrek ez du esan nahiez dela harremanik inguruko mi-tologiarekin. Zuberoako euliak,adibidez, Biarnon [Okzitania] erebadira, oso antzekoak. Zuberoan,Altzürüküko Salaber deitzen ze-nak bost bat istorio kontatu zi-tuen, eta horiek guztiak Orozkon[Bizkaia] topatu ditut. Bistan da,istorioek ez dute pisurik, eta difu-sio handia egiten da, bidaiatzendira. Landetan, Biarnon eta Gas-koinian badituzu antzekoak.Erran izan duzu faltsua dela erli-
jioak pertsonaia mitologikoak
gaizto egin zituen ideia.
Nire ustez, izaki mitikoak mun-duko erlijio eta mitologia gehie-netan ez dira on-onak edo txar-txarrak kristautasunean bezala,deabrua txar-txarra eta zerukoizakiak on-onak; normalean, bi-koitzak izaten dira, eta hemengo-ak segur aski ere bai. Nire ustez,izan da bi erlijioen arteko sinkre-tismo modu bat; hor ikustendugu euskal tradizioak kristauta-sunetik pertsonaiak hartu ditue-la, besteak beste ama birjina etadeabrua. Deabrua euskal mitolo-gian, Europakoan bezala, irriga-rria da, jendeak engainatzen du,zubiak eta elizak ere egiten ditu;beraz, bere gaiztotasun erradika-la galdu du. Ama birjina ere hartudu euskal mitologiak, eta hartazegin du izaki bat ez inondik mater
misericordie, aski izaera txarra
du, gaitzikorra da, eta jendeak zi-gortzen ditu gauza txikiengatik.Ama birjina hori gehiago laminabat da. Elizak bere sineskerak in-posatu nahi zituen, baina lortu duoso neurri ertainean; gure mito-logiak iraun du. Onak eta txarrakbaino gehiago esanen nuke direlanoiz onak eta noiz txarrak. Per-tsonaia bera izan liteke momentudesberdinetan ona eta gaiztoa.Eguberri garaietan Olentzero-
ren irudikatzeko manerak pole-
mikak pizten ditu.
Deituko naute zahar tradiziona-lista... nik tradizioko mitologiarierrespetu handia diot, eta ez dutmaite aldatzen denean. Norbaitekfantasiak egiten baldin baditubere ipuinak sortzeko, esan behardu «hori nire uztakoa da, tradi-zioan ez da hala». Asko egiten da
orain, fantasiak egiten dira. Mari-ren inguruan Amalur aipatzenda, baina hitz hori ez dut behinere topatu tradizioko zeretan,inoiz ere ez. Orain dogma da MariAmalur dela; niretzat airean ibil-tzen den dibinitatea da, nahiz etabatzuetan harpean egoitza izan.Ekaitza egiten du, meteorologiagobernatzen du, ez da Amalur. Olentzerorekin gehien hase-
rretzen nauena da azken jentiladela. Hori ateratzen dute Baran-diaranengandik. Jose IgnazioHartsuagak ikerketa bat eginzuen azken jentilez, eta bertsioguztiak bukatzen dira jentilensuntsiketarekin eta kito. Baran-diaranen bertsio guztiak erehorretan bukatzen dira, bainagero 80ko hamarkadan edo, ber-tsio batean gehitu zuen Aralarkoartzainek esan ziotela Olentzeroizanen zela azken jentila, zerenazken jentilek Jesu Kristoren eto-rrera iragarri zuten, eta Olentze-rok jaio dela adierazten du. Bainahori gero ezarria da, eta istoriozaharretan bederen Olentzerokez du zerikusirik jentilekin. Esanbehar dugu hori oraingo istorioadela, mitologia berriz egiten arigarela. Ez dakit eskubidea dugunmitologia berria egiteko, baina,egiten badugu, aitortu behar daberria dela. Pertsonaia horiek genero ikus-
pegi batetik ere aztertu dituzu.
Mito hurbilak liburuan badira bikapitulu horretaz. Asea nintzenentzuteaz euskal mitologia ma-triarkalismoaren erakuslea delaeta... Nire ustez ez, generoarenaraberako rolak oso markatuakdira euskal mitologian: armak gi-zonek hartzen dituzte, eta lami-nak orrazten aritzen dira. Gizo-nak beti emazteak baino gehiagodira. Hori egiteko inspiratu nin-tzen Françoise Heritier antropo-logoaz; hark konparatzen zuenbikoteetan zer rol duten gizoneketa emazteek. Nik banatu nituenbikote bertikalak (aita-semeak,aita-alabak, ama-alabak edo ba-tzuetan nagusia eta zerbitzaria),eta horietan normala da belau-naldiarengatik edo aginte klasis-tarengatik menpekoa gutxiagoizatea, edo zozoagoa. Baina badi-ra bikote horizontalak (anai-arrebak eta senar-emazteak), etahor normalean biak kategoriaberekoak dira, adinez eta estatusozialaz ere bai normalean; horere emazteak gizonak baino zo-zoagoak izaten dira. Ez beti-beti,salbuespenak badira. Hortik on-dorioztatu nuen gure mitologianez zela feminismorik inondikere.
«Mitologia berriaegiten badugu, aitortubehar da berria dela»
Anuntxi Arana b Antropologoa
‘Ipar Euskal Herriko leiendak eta ipuinak’ Jean François Cerquandenlanaren transkripzioa aurkeztuko du Aranak Sarako Biltzarrean. Euskalmitologia ezagutarazteko erabili duen bide bat gehiago da lan berri hori.
IPARLA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko martxoaren 30a b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Ekhi Erremundegi. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]
Top Related