Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/
Izena, banaka: Maialen Torres
Ekarpenaren helburua: Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri
ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.
Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren
bidez.
Eginbeharrekoak:
Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu
Webgune honetan Espainiar estatuko zinemaren inguruko era guztietako
informazioa aurki dezakegu: sariak, jaialdiak, bekak, datuak, araudia …
Bertan, filmoteka bat ere badago eta zinemaren inguruan antolaturiko ekintzak
ere kontsultatu daitezke.
Sartu “Boletin informativo” atalean. Espainiako zinemaren garapenaren inguruko
datuak nahi dituzu. 1996tik 2006ra zenbat film estreinatu dira? Zein da
tendentzia?
Guztira 1194 film estreinatu dira eta urtez urte, produzitutako filmen kopurua
haziz joan da.
Pelikula baten gidoi bat duzu buruan baina diru-laguntza behar duzu gidoia
idazteko. Ideia bat egiteko, jakin nahi duzu iaz, 2008 zenbat eskaera egon ziren
eta zenbati eman zioten diru-laguntza. Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin
duzun.
Guztira, 453 eskaera egon ziren eta horietatik 34 onartu zituzten. Datu horiek
aurkitzeko, hasiera orrialdean agertzen zen “Memoria de ayudas a la
cinematografia 2008” atalean sartu naiz eta horren ondoren, ayudas al
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
desarrollo de guiones dokumentua deskargatu eta bertan, grafika batez
adierazita.
Alejandro Amenabarrek ze filmetarako egin du musika?
Datos de peliculas izeneko atalean egin dut bilaketa, datu basean sartu eta
musikaren inguruko bilaketak egiteko atalean “Alejandro Amenabar” idatzi dut.
Bilaketaren emaitza gisa bederatzi agertu zaizkit. Horietako bi film bera
zirenez, Alejandro Amenabarrek zortzi filmetarako musika egin duela esan
daiteke: Al lado del Atlas, Tesis, Abre los ojos, La lengua de las mariposas,
Nadie conoce a nadie, Luna, Allanamiento de morada eta Mar adentro.
Tasio pelikulak zenbat ikusle izan ditu? Non grabatu zen, ze herrietan? Eman
emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun.
637660 ikusle dituela emaitzatzat duen bilaketa egin ondoren, jakin daiteke
pelikula hau Espainian produzitu zela eta honako herri hauetan grabatu zela:
Valle de las Amescoas, Zudaire, Baquedano, Barindano, Viloria, Galdeano,
Eulz, Artaza, Eraul, Mañeru, Ulibarri eta Estella.
Top Related