HUMANITATE ETA
HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
HH
6 ECTS
2010 - 2011 IKASTURTEA
1
2
3
4
IKASLEAREN GIDALIBURUA
INFORMAZIO- ETA KOMUNIKAZIO-TEKNOLOGIAK HEZKUNTZAN
AURKIBIDEA
1. Tutore taldea
2. Sarrera
3. Materian landuko diren konpetentziak
4. Materiaren ardatz metodologikoak
5. Materiaren ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak
6. Materiaren antolaketa orokorra
a. Egutegia
b. Presentzialitatea – Ez presentzialitatea
1. Tutore taldea
Beñat Doxandabaratz [email protected] Iñigo Arriaran [email protected] Nagore Ipiña [email protected]
Tutorea Taldea
Beñat T1 Iñigo T2 Nagore T3
2. Sarrera
Materia honetan zehaztuko dira eskolan teknologia erabiltzeko
irizpideak. Helburu nagusia da ikaslea gai izatea informazio eta
komunikaziorako teknologiari erabilera aproposa emateko. Azken
batean, ikasgai honekin nahi da gaur egungo gizartearekin koherentea den hezkuntza
identifikatzea eta abian jartzeko zenbait arrasto ematea. Ikasgai honen bitartez ikaslea
prest egongo da informazio eta komunikazio teknologien eraginaz hausnartzeko.
Ikasleak, gainera, teknologia horiek hezkuntza-praktikan sartzeko konpetentzia izango
du, era horretan irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua aberastuz, eta informazio eta
komunikazio teknologien hastapen-esperientziak sustatuz.
irudia 1 euskaljakintza.com
Edukien laburpena
Edukiak
3 bloke nagusi:
1
3
2
IKTak hezkuntzan
Ipuin kontaketa digitala
Ikus-entzunezkoa produktuak: Iragarkia
3. Materian landuko diren konpetentziak
Ikasleak materia honen bidez ondorengo konpetentziak eskuratu beharko ditu:
Konpetentzia orokorrak: o Erabakiak hartu. o Lanaren ikuspegi orokorra izatea. o Komunikazio eraginkorra lortzea.
Konpetentzia espezifikoak: Jakin: o Informazio eta komunikazio teknologiek (ikus-entzunezko hizkuntzak eta pantailak
barne) gizartean eta hezkuntzan duten eragina ezagutu eta hartaz gogoeta egin. - Informazio eta komunikazio teknologiak ezagutu. o Informazio eta komunikazio teknologiak eta haiek hezkuntza-praktikarako, garapen
pertsonalerako eta gizartearen integrazioa eta kohesioa lortzeko duten ahalmena ezagutu.
o Ikasgelako interakziorako eta komunikaziorako prozesuak eta bitarteko teknologikoak ezagutu.
o Irakaskuntza-ikaskuntzako prozesua ahalbidetu eta aberastu ez ezik haur hezkuntzan IKTak ere barne hartzen dituzten esperientzia berritzaileak ezagutu, diseinatu, aplikatu eta ebaluatu.
Egiten jakin: o Familiako eta eskolako hezkuntzan eragina duten egungo gizarte-gertaerarik
nabarmenenak modu kritikoan aztertu eta beretu: Teknologiaren eta ikus-entzunezko hizkuntzen gizarte-eragina eta hezkuntza-eragina ezagutu.
o Ikaskuntzaren, hiritar-hezkuntzaren eta kultur aberastasunaren alde egiten duten ikus-entzunezko materialak eta informazioa selektiboki bereizi.
o Bizitzan zehar irakaskuntza-funtzioaren jardunak aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar duela onartu.
o Esperientzia adierazgarriak sustatu informazio eta komunikazio teknologiak
erabiliz. o Gauzak egokitasunez eta zuzentasunez komunikatzen eta informatzen jakin,
horretarako dauden euskarri desberdinak erabiliz. o Teknologia erabili bai komunitatea osoa integratzeko bai eten digitala saihesteko.
4. Materiaren ardatz metodologikoak
Metodologia aktiboak erabiliko dira, hala nola ikasleari protagonismoa eta
erantzukizuna emango dioten proiektuetanoinarritutako ikaskuntza.
Metodologia horien bitartez ikasleak banakako eta taldekako jarduerak egin beharko
ditu (modu presentzialean zein birtualean).
5. Materiako ebaluazio-sistema: alderdiak, proportzioak eta tresnak
Ebaluaziorako kontuan hartuko dira:
Ikasleak klase teorikoetara, praktiketara eta mintegietara joatea eta parte hartze aktiboa izatea. Materia gainditzeko derrigorrezkoa izango asistentzia minimoa
(%80).
Era askotako praktikak egitea. Ikasgaiaren edukien inguruan aurkeztutako eta akademikoki zuzendutako lanak. Bakarkako zein taldekako lanen kalitatea (edukiak zainduz eta hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna bermatuz).
Azken nota:. a. Glogster-a %15
b. Ipuin digitala %30
c. Iragarkiaren produkzioa %40 (%30 produktua + %10 bakarkako
justifikazioa)
d. Parte hartzea, asistentzia eta beste hainbat ariketa %15
6. Materiaren antolaketa orokorra
a. Egutegia
Egutegia
13 aste
• Astelehenetan 10.45-13.00
• Ostegunetan 10.45-13.00
b. Presentzialitatea eta ez presentzialitatea
Jarduera presentzialak :
� Eskola magistralak/ Hitzaldiak. � Mintegiak. � Tailerrak. � Eskola praktikoak. � Tutoretzak � Kanpo-erakundeekiko harremana. � Taldean zuzendutako ikasketa eta lana.
Jarduera ez-presentzialak
� Banakako ikasketa eta lan autonomoa. � Ikasketa eta lan autonomoa, taldeka.