GORULARIAK, goruaren laguntzaz, lihoa hari bihurtzen zuen.
EHULEAK ehungailuaz oihalak sortzen zituen
HAZAMAK bereak ez ziren seme-alabak edoskitzen zituen
EMAGINEK, haurdun emakumeei erditzeko momentuan lagundu egiten zieten
ERROTARIAK garia edo artoa ehotuz irina egiten zuen
TALAIARIAK talaiatik (irudian ikusten zen muinotik) baleak begiztatu eta arrantzaleak ohartarazten zituen
MARINELAK itsasoan zehar bidaia luzeak egiten ditu
MOZTAILEAK ardiei ilea mozten die
OSTALARIAK diru trukean norbaiti gela alokatu, bazkaria prestatu eta arropa garbitu egiten zion
ZILARGINAK zilarra languz belarritakoak, apaingarriak, bitxiak,… egiten ditu
SERORAK apaizari elizako eginkizunetan (kandelak piztu, eliza apaindu, …) lagundu egiten dio
Top Related