Informazio-bilaketen inguruan inkesta. Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
1. ekarpena. Inkesta: egiten dituzun informazio-bilaketen inguruan [erantzunak landu]
1. Behar duzun informazio egokia bilatu, aukeratu eta eskuratzerakoan ze
zailtasun izaten dituzu?
-Nora jo ez dakigula geratzen gara.
-Bilaketan, nahi dugunarekin zerikusirik ez duten gauzak agertzen zaizkigula.
-Informazio fidagarria den ala ez.
-Informazio hori erabili dezakezun ala ez (copyright).
-Informazioa egokia izan arren beste hizkuntzaren batean aurkitzen dugula
gehienetan.
2. Zure bizitzan informazio egokia erabiltzen duzula uste duzu? Zuretzako noiz
merezi du informazioa bilatzen denbora asko erabiltzea?
-Uste, bai. Hala ez balitz ez genuke informazio hori erabiliko.
-Informazioa fidagarria dela ziurtatu nahi dugunean. Esaterako, beste web orri
batzuekin alderatzen dugu esku artean duguna, egia den ala ez frogatzeko.
-Erosketaren bat egiterakoan. Prezioen alderaketa egiteko web orri ugari
bisitatzen ditugu, jendearen iritziak irakurriz eta foroetan parte hartuz.
3. Informazioa bilatzerakoan, Interneten fidagarritasun gutxiko informazio ugari
topatu dezakezula uste duzu? Zer egiten duzu horrelako informazioa ez
aukeratzeko?
-Bai. Izan ere, jendeak sarrera erraza du sarean eta edozer idazteko aukera
ere bai.
-Beste web orri batzuekin alderatu, ezagunagoak direnekin, esaterako. Beste
bide batzuk erabiliz, web orrian agertzen diren telefono zenbakiak eta
helbideak…
-Web orriaren itxurak ere lagun dezake informazioa hautatzeko garaian, blog
bat bada, esaterako, ez da oso fidagarria izango.
IZENA: Arrate Gonzalez/ Maialen Torres/ Eli Agirre
Informazio-bilaketen inguruan inkesta. Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Top Related