HAUR LITERATURAREN INGURUAN
Embed Size (px)
Transcript of HAUR LITERATURAREN INGURUAN
-
HAURLITERATURAREN
INGURUAN
UEUren Literatura Saila
Iruea 1.992
-
UEUren Literatura Saila Udako Euskal Unibertsitatea
General Concha 25, 6. 48010 BILBO
ISBN: 84-86967-51-1
Lege-gordailua: BI-2366-93
Inprimategia: BOAN S.A. Aita Larramendi 2, BILBO
Banatzaileak: ZABALTZEN Igara bidea 88, DONOSTIA
U.E.U. General Concha 25, 6. 48010 BILBO
-
AURKIBIDEA
SARRERA ............................................................................ 7
EUSKAL HAUR LITERATURAREN HISTORIA ........... 9Xabier Etxaniz
NORK INBENTATU ZUEN ADARRA JOTZEKO MAKINA ............................................................................... 31Pako Aristi
HAUR POESIA EDO LIHOAREN NEKE ETA PENAK .. 41Juan kruz Igerabide
HAUR LITERATURA ETA GIZARTEA ............................ 65Manu Lpez Gaseni
MEZU IDEOLOGIKOAK HAUR LITERATURAN ........... 73Mariasun Landa
IPUINGINTZA TRADIZIONALA NARRATIBAMODERNOAN(edo Egiak eta Gezurrak idazle baten buruan) .................... 83Patxi Zubizarreta
TXANOGORRITXUK OTSOA HIL ZUENEKOAedo euskal haur literaturaren hamar "p"............................. 91Xabier Etxaniz
Aurkibidea 5
-
MARRAZKIEN AURKIBIDEA
Pedro Oss, Ijitoak dauzkat nire etxean, JoxemariIturralde, Pamiela 1988, 79 orr. ....................................... Azala
Agurtzane Villate, Ali Baba eta berrogei lapurrak,Patxi Zubizarretaren edizioa, Pamiela 1992, 47 orr. ............ 9
Jon Zabaleta: Tele Joxeme, Xabier Mendiguren, Elkar 1992, 47 orr. ................................................................ 31
Antton Olariaga: Bederatzi gutun t'erdi, Erein 1992, 21. orr. .................................................................................. 41
Xabier Erostarbe, Borroka arroka, Manu Lpez Gaseni,Erein 1991, 79. orr. ............................................................... 65
Asun Balzola: Alex, M.A. Landa, Erein 1990, 7. orr. ......... 73
Daniel Redondo: Ametsetako mutila, Patxi Zubizarreta,Elkar 1991, 29. orr. ................................................................ 83
Josu Olano: Gola, karu trapezista, Xabier Etxaniz, Pamiela 1990, 12. orr. ........................................................... 91
Eskerrak eman nahi diegu marrazkion egile guztiei, bai etaElkar, Erein eta Pamiela argitaletxeei ere, liburu honetanargitaratzeko baimena emateagatik.
6 Marrazkien aurkibidea
-
SARRERA HITZAK
Esku artean duzun liburuaren jatorria uztaileko astebetesargoritsu batean kokatu behar da, Iruean, Udako EuskalUnibertsitatearen Literatura Sailak antolatu zuen "Euskal haureta gazte literatura" ikastaroan, alegia. Bertan emandakohitzaldietatik bat edo beste liburutik kanpora geratu da, haietanalde praktikoak zuen nagusigoak hala eskatuta. Pako Aristik,Irueakoan zuzenean parte hartzerik izan ez bazuen ere,argitalpenerako bere ekarpena erantsi nahi izan du. XabierEtxanizen bigarren artikuluak, berriz, UEUren GasteizkoIhardunaldietarako prestaturiko hitzaldia jasotzen du.
Ikastaro haren helburuak ziren euskal haur eta gazteliteraturaren historia eta eguneko egoera aztertzea. Etxanizenartikulu biak parez pare jorratzen dituzte gaiok. Gainontzekoartikuluetan alderdi espezifikoagoak aztertzen dituzte egileek:fantasiaren erabilera gehiegizkoa Aristik, poesiak haurrengarapenean izan dezakeen garrantzia Igerabidek, errealismoagazte literaturan Manu Lpezek, sexismoa ipuin tradizionaletanLandak, eta tradizioaren egitekoa gaur eguneko haur literaturanZubizarretak.
Ikuspegi orokorrak eta pertsonalak, alde teorikoak etaesperientziazkoak biltzen ditu artikulu bilduma honek. Garaiotansarri hain korapilatsua gertatzen den gar honen inguruan,argigarri izan bitez azterketa saiook.
Gerardo Markuleta
Sarrera hitzak 7
-
EUSKAL HAUR LITERATURAREN HISTORIA
Xabier Etxaniz
-
Azken urteotan eta zenbait kausa direla medio, hauliteraturaren berpizte baten aurrean aurkitzen gara (EuskalHerrian bertan ere gero eta indar gehiago du haur literaturak).Arrazoiak ugari dira, baina oro har, mundu osoa harturik,haurtzaroari ematen zaion tratamendu berria (haurra ez da gizon--emakumetxo bat, bere nortasuna eta ezaugarriak dituen pertsonabaizik) eta oraingo pedagogia aurrerakoia dira berpizte honenzergatiak. Gaur egun, Piaget, Neill, Durkheim eta beste zenbaitikerlariren lanaren ondorioz, irakaskuntza berri bat defendatzenda, irakasliburu atsegina bultzatzen da.
Fenomeno asko gertatu dira, beraz, azken urteotan:Haurraren Nazioarteko Urtea, Haur literatur lehiaketak, Sariak,Haur liburuaren presentzia merkatuan, bere inguruko erakundeak(IBBY), Ikastaroak... Eta gertaera hauek haur literaturarenberpizte horrekin batera eman dira, berpizte hori eragin dute.
Baina orain gauden egoera honetara ailegatzeko, eboluzio bateman da, progresio orokor bat eman da haurtzaroan, pedagogianeta haur literaturan.
HAUR LITERATURAREN HISTORIAZ
Ahozko literatura
Haur literaturaren historia egitean, oso argi eta garbi utzibehar da literaturaren barnean ahozko literatura ere kontutan izanbehar dugula historia hori egiterakoan. Are gehiago gure kasuan,ahozko literaturak pisu handia baitu Euskal Herrian.
Euskal haur literaturaren historia 11
-
Lo-kantak, ipuinak, olerkiak, haur-jolasak, aho-korapiloak,igarkizunak, etab. haur literaturak bereganatu dituen elementuakdira. Batzuk, gainera, badirudi ez zeudela haurrei zuzenduta (lo--kantak, ipuinak,...), baina haurrek bereganatu dituzte eta gauregun haur literaturaren osagarri garrantzitsuak dira. Herribakoitzak du bere folklorea eta beraren bidez azaldu ohi ditubere jatorria, munduaren ikuspegia eta ohiturak (Basajaun,Lamiak, Jentilak, Makilakixki); bestalde, olerki eta jokoen bidez,hizkuntza ezagutzen dute; esan daiteke, hizkuntzaren erabilpenadela garrantzitsuena hasierako literatura honetan: hitzak indarrahartzen du eta jostagai bilakatzen da.
Ahoz-aho eta belaunaldiz-belaunaldi supazteroantransmitituriko literatura dugu hau; eta orain, gizarte ruralarenkrisia dela eta, krisian aurkitzen da.
Baina krisian aurkitu arren, euskal ahozko literatura kalitatehandikoa da, eta Koldo Mitxelenak bere Historia de laLiteratura Vasca liburuan (Madrid, Minotauro, 1960, 23. orrian)dioen bezala Euskal ahozko literaturak ez die inolako enbidiarikizan behar gure inguruko herrialdeetakoei. Bai kantitate baikalitate aldetik, harro egon gaitezke gure ahozko literaturaz.
Manuel de Lekuonak, ahozko literatura gehien ikertu dutenhorietakoak, terminoen beraren ezegokitasuna aipatu du,literaturak idatzia izan behar duela ematen baitu. Baina honetazgain, Lekuonak gure ahozko literatura artzai-garaikoen arteankokatzen du, zaharra dela dio, neolitikokoak diren apainolerkiekin eta historiaurrekoa den bertsolaritzarekin, baina halaere, ikertzaile honek ere, kalitatea goraipatzen du, kalitatea etaidatzizkoa terminoak lotzen dituztenen aurrean.
12 Euskal haur literaturaren historia
-
Ahozko literatura eta idatzizkoaren artean aurki daitezkeenezberdintasun nagusienen artean aipatzekoak dira honako bihauek:-Ahozko literatura kantatzeko den bitartean, bestea errezitatzekoegin ohi da.-Ahozko literatura bapatekoa dugu, azkar egin daiteke(bertsolaritza dugu adibiderik argiena), eta idatzizkoa berriz,astiro, luze pentsatuz, zuzendurik.
Euskal Herrian beren lanarekin sakonera eta zabalkundeagatikizen bi aipatzekotan, R. M. Azkue eta J.M. Barandiaran aipatubeharko genituzke arlo honetan egindako ikerketari dagokionez.Baina ahaztu gabe hainbat eta hainbat pertsonaren lana, halanola:-Jean Fraois Cerquand, Legends et rcits populaires du PaysBasque. (1883)-Julies Vinson, Le Folklore du Pays Basque, (1883)-Wentworth Webster, Basque Legends liburuarekin (1877)edo gure artean ezagunagoak diren Barbier, Urruano,Larrakoetxea edo Arratibel, izen batzuk aipatzeagatik.
Literatura idatzia
Haur literatura idatziaren historia egitean planteatzen zaigunlehen arazoa honakoa da: ea zer den haur literatura. Galderaberez nahiko konplikatua da eta guk, erantzuna sinpletu nahianedo, haur literaturatzat haurrek egindako edo haurreizuzendutakoa kontsideratu beharrean, haurrek irakur eta ulerdezaketena sartuko dugu haur literaturan; horrela, haurreizuzendutako liburuen ondoan aurkituko ditugu Altxor uhartea,Tormesko itsu-mutila, Platero eta biok eta beste asko: berezhelduei zuzenduak zeuden liburuak, baina haurrek bere egindituztela eta, haur literaturan sartzen ditugunak.
Euskal haur literaturaren historia 13
-
Zaila da haur literatura idatziaren hasiera kokatzea, iaezinezkoa da esatea noiz hasi den zehatz-mehatz, baina argi etagarbi dago une hori, ekintza hori, prozesu baten ondorioa dela,eta fenomeno askoren ondorioa. Guk geuk hemen, fenomeno,prozesu guzti hori, aipatu egingo dugu.
Fenomeno horien hasiera Indian kokatzen da: IV. mendeanargitaratu zen Panchatantra izeneko liburua, Darouchaerregearen seme-alabentzat. Liburu honetan markatu dira ErdiAroan oraindik ere haur literaturan emango diren erregelak: 1- Haurrei zuzendurik egotea eta2- Atsegina eta didaktikoa izatea.
Honelako liburuez gain, helduentzat idatzitako zenbait lanbereganatuko dituzte haurrek, hala nola El Conde Lucanor, ElMo Cid eta antzekoak. Suposatzen da, Euskal Herriko baladakere arreta handiz entzungo zituztela orduan haur eta gazteek.
1390. urtean, Geoffrey Chaucer idazleak (Canterbury Talesliburuaren egileak) Tretis of the Astrolabie (Astrolabioarentratatua) izeneko liburua idatzi zuen bere hamar urtetakosemearentzat.
1550ean G. Straparolak idatzitako Piacevole notti liburuakaleratu da, lehenengo maitagarri ipuinak argitaratuz Europan.
Ez dira haurrentzako liburuak, baina ziur gaude irakurgaiberak zituztela helduek eta haurrek, eta horrela izango daErnazimenduaren zati handi batean ere.
XVII. mendean hainbat gertaera nagusi ditugu haurliteraturaren historiarako:
14 Euskal haur literaturaren historia
-
Mende horretan izugarrizko arrakasta lortu dute idazki soltebatzuk, ipuin, kontaketa edo antzeko testua izanik, zentsura etatraba legal guztiak gainditu gabe argitaratzen diren idazkiak.Izen ezberdinak dituzte baina funtsean gauza bera dira (Pliegosde Cordel gazteleraz, Chapbook ingelesez, De Colportagefrantsesez, Volksbcher alemanieraz,...).
1658. urtean argitaratua dugu Orbis sensualium pictus,ilustrazioak jaso dituen lehen haur liburua. Johann AmosComenius-ek idatzi zuen, eta horregatik batzuek kontsideratuizan dute haur literaturaren aita. Bohemian jaioa dugu Comenius,eta, antza denez, nahikoa pedagogo aurreratua izan zen.
XVII. mende horretan ere, Mila gau eta gau bat gehiago,liburu ezaguna ekarri du Europara Anton Galland diplomatikoeta jakitunak; eta argia ikusi du La Fontaine-ren Fablesliburuak.
Herri-ipuinei garrantzi handia emanez, Lo cunto de li cuntiGiambattista Basilek idatzitako liburua dugu, bertan, etalehenengo aldiz, ipuin herrikoiak jasoz. Decameron etaPiacevole notti liburu ezagunen antzera, hari baten bidez loturikagertzen diren istorio ezberdinez osaturiko liburua da. Zozaprintzesak, lotan dagoen printze bat iratzartzeko, bertan dagoenuntzi bat bete behar du malkoz hiru egunetan, ia ia lortu dueneanlokartzen da eta esklaba batek betetzen du eta printzearekinezkondu. Zozak orduan ipuinak entzuteko gogo bizia piztu duesklabarengan eta honela 49 ipuin kontatuko dizkiote hamaratsok. Azkenean Zozak kontatuko du bere historia eta horrelaesklaba heriotz zigorrera kondetatuko dute eta bera printzearekinezkonduko. Basilek Italiako herri-ipuinetan oinarritu zenliburuko istorioak kontatzeko.
Euskal haur literaturaren historia 15
-
Ipuin harrigarriak idazten dira Europan, eta 1697anPerrault-en Histories et contes du temps pass avec desmoralits liburua kaleratu da, helduentzat pentsatuak hasierabatean, eta gaur egun haurren artean guztiz ezagunak direnak.Hauxe kontsideratzen dute askok haur literaturaren hasiera.Perraulten liburu honetatik abiatu omen da haur literatura,helburu pedagogikoa baztertuz (guztiz ezabatu gabe) literaturakhartzen baitu benetako pisua.
Izugarrizko garrantzia du XVII. mende honek haurliteraturan; aurreko mendea Pedagogiaren urrezko mendetzathartu da eta nahiz eta XVII. mendeko pedagogo garrantzitsuekez idatzi haur literaturarik (Saavedra, Fajardo, Juan de Huarte,Pedro Dimn Abril,...), garai horretan, eta lehenbiziko aldiz,kontutan hartu da haurraren hizkuntz maila; eta Rabelais,Montaigne eta antzeko pentsalariei esker hasi da helduaroa etahaurtzaroa bereizten.
XVIII. mendean jarraitzen du, eta areagotzen da, erabilpendidaktikoa. Robinsonen mendea dugu, Gulliver-ek bidaiakegingo ditu eta John Newberry-ren eskutik sortzen da JuvenileLibrary(1750).
Haur literatura erabiltzen da mundua azaltzeko: fisika,historia, geografia... irakasteko. Rousseau-k Emilio argitaratzendu, eta besteak beste, Robinson Crusoe (1719) liburua hartzendu heziketaren bibliatzat. Garaiko filosofo eta pentsalariekhaurrak literatura berezia behar duela uste dute. Haur liburuakenkargatzen dira (Iriarteren Alegiak Floridablancak,Samaniegorenak Peafloridak, etab). Giro honetan, etadidaktismoak bultzaturik, liburu errealista primatzen da,fantastikoa gaizki kontsideratzen delarik, kaltegarritzatheziketarako. Hurrengo mendean, aldiz, nahikoa panorama
16 Euskal haur literaturaren historia
-
ezberdina azaltzen zaigu eta horren aitzindari bezala dugu K.A.Musaeus idazlearen Alemaniako herri-ipuinen bilduma 1782an.
XIX. mende-hasieran kaleratu da lehen euskal haur liburua:Vicenta Moguel-en Ipui onac, 1804ean argitaratua eta Esoporen50 alegi dituena. Hurrengo urtean, 1805ean, Andersen jaioko daeta 1812an Grimm anaien ipuinek ikusiko dute argia.
Haur literaturaren historian menderik garrantzitsuena duguhau. Fantasia, irudimena, estetika eta sormena inposatzen diraetika eta pedagogiaren aurrean. Haur literaturaren idazlenagusienak ditugu: Grimm anaiak, Andersen, Hoffmann, LewisCarroll, Jules Verne, Collodi, W. Busch, Stevenson, CharlesDickens... Euskal Herrian Vicenta Moguel, Juan Jose Moguel etaAgustin Pascual Ugalde Iturriaga ditugu; azken hau alegigileaere (Bretainia Haundian, esaterako, XV. mendean hasi zenalegien erabilpena; Euskal Herrian berriz, hiru mendeberanduago). Haurrentzako lehen liburuak ditugu euskaraz,didaktismoa jarraituz eta Europako korrente berrietatik urrun; etaliteratur liburu horiez gain beste zenbait liburu argitaratu dirahaurrentzat: 1828an M. Eyharteren Haurtchoen lehen escolaerrientic gabe, edo aitamac errient; 1846an Baionanargitaraturiko Haurren liburua. Mea eta besperac; edo 1858anJ. Duvoisinen Laborantzako liburua.
XIX. mende honetan ugaritzen dira haur aldizkariak;komikiak ere bere lehen urratsak emango ditu. Zientzia fikzioa,Nonsense-a, errealismoa, hirurak nahasirik eta indar handizagertuko zaizkigu. Ilargira doazen gizonak, mintzo den karta edobeltzen zapalketa agertuko zaizkigu.
Lehen aldiz ematen da bukaera triste bat (Andersenen
Euskal haur literaturaren historia 17
-
zenbait ipuinetan, Berunezko soldaduaken, esaterako), lehenaldiz hiltzen dira haurrak (Dickensen eta H. Malot-en liburuetan,edo Corazn-en). Haurrari mundua azaltzen zaio ikus dezan,ikas dezan; baina beti arte-lana zainduz; ipuinak, liburuak,artistikoki erabiltzen dituzte.
Mende horren bukaera aldera, eta erromantizismoareneraginez, zenbait lan egin dira, indioei buruzko liburuakesaterako (James Cooper eta Karl May-k idatzitakoak); zenbaitlurraldetan abertzaletasun-sentimendua sortzen da: gure herrian,Katalunian, etab. Hemen sentimendu horrek ez baldin bazuenhaur literaturaren gehitzea sortarazi, Katalunian indar eta eraginhandia eduki zuen. Izan ere, heziketa katalanez nahi zutenezgero, haur literatur produkzioa asko handitu zen. Gure herrian,XX. mendearen lehen herenean emango da haur literaturarengehitze hau.
XX. mendea hiru zati nagusitan bana dezakegu: gerraaurrekoa, gerra ondorengoa eta 60ko hamarkadatik honakoa. Etahonako zatiketa hau mundu osoan, Euskal Herrian barne, ematenda.
Gerraurrea
Mende honen lehen herenean (1900-1930) aurreko mendeanekindako bidetik jarraitu zuen haur literaturak, gero etasendoago, gero eta produktu hobea ateratzen zelarik. 1919anMcMillan argitaletxeak pertsona bat jarri zuen haur literaturarenkargu. EEBBetako haur literaturaren lehen urratsak ziren.Europan, berriz, Peter Pan, Babar, Peter Rabbit kaleratzen dira;informazio eta entretenimendu liburuak nagusitzen badira ere,fantasia eta atsegina bultzatzen dira.
18 Euskal haur literaturaren historia
-
Euskal Herrian, 1918an kalea ikusi zuen KirikiorenAbarrak liburuak; 1927an, Pernando Amezketarra. Bereateraldi ta gertaerak Gregorio Mugicaren liburua plazaratu zen;aurreko urtean Jules Moulier Oxobiren Alegiak izan ziren,1931n Jean Barbier-ek Legendes du Pays Basque daprs laTradition idatziko du. Gure literaturaren berpizte baten aurreangaude, abertzaletasuna sendotzen ari da gizartearen eta euskalheziketa izateko lehen pausoak ematen. Giro honetan, kanpokoliburuak ere itzultzen hasten dira: 1932an OxoluakBertoldaren maltzurkeri zurrak eta Bertoldinen txaldankeribarregarrijak liburua itzuliko du (1986an, eta XabierMendigurenek itzulia, Elkar-ek berriro plazaratu duena). Grimmanaien ipuinak ere itzuliak dira (Larrakoetxeak eta J. Altunakegindako itzulpenak; azken honek O. Wilde-ren ipuinak ereitzuliko ditu 1927an), eta Schmid-en ipuinak Gabriel Manterolakeuskaratzen ditu 1934ean Ipuintxuak izeneko liburuan. Euskalhaur literaturaren hasiera indartsu eta nahikoa sendoa izanzitekeen hau (bertako folklorea eta kanpoko liburu ezagunetatikhasita), 1936ko guda dela kausa eten egin da.
EEBBetan Wall Street-eko krisiaren ondorioz oso gutxiargitaratzen da (argitaratzen dena, oso kalitate onekoa da);Europan Babar liburu saila sortzen da, Jean de Brunhoff-ek(1899-1936) idatzi eta marraztutako liburuak; 1932an PerCastor-en lehen albuma kaleratzen da pedagogia eta arteaelkarrekin doazelarik, eta benetako poesia, sormen-lana, lurra,unibertsoa eta harrigarriarekiko beharra helburutzat duelarik.
Babar, Per Castor eta antzeko lanetan, zera lortu nahi da:haurra, naturarekiko harremanen bidez giza erlazioetaraailegatzea. Irakasliburu atsegina defendatzen da.
Euskal haur literaturaren historia 19
-
Estatu espainolean, haur prentsaren gorakada handia ematenda. 1906an Gente Menuda kaleratzen da, 1914ean LosMuchachos, 1925ean Pinocho, eta ugaritze-une honetan,gorakada honen erdian, 1936ko gerra hemen eta 1939koa munduosoan.
Gerra ondorengo hutsunea
Gerra ondoren basamortu zabala ageri da haur literaturarenmunduan; krisia, behar beharrezko gauzen falta, errepresioa,...asko dira egoera horren kausanteak; Euskal Herrian, Francorendiktadurak ezinezko bihurtzen du euskaraz hitz egitea, idaztea,publikatzea. Europa krisi latzean dago, deuseztaturik; heriotzak,goseak, emigrazioak eraman dituzte idazle eta ilustratzaile askoeta asko. Horietako baten liburua argitaratuko da gerra bukatuzen urtean: Marie-Antoine-Roger de Saint-Exupry-ren Printzetxikia (duela gutxi Txertoak, bigarren aldiz, euskarazargitaratua). Europatik EEBBetara alde egiten dute idazle etailustratzaile askok, eta horren ondorioz indartzen da EEBBetakohaur literatura (Munro Leaf, Ferdinando zezena liburuarenegilea, da horietako bat). 1945. urtean sortzen da han C.B.C.(Childrens Boook Council) erakundea, argitaletxeek eragindaeta haur literatura bultzatu asmoz.
Europako basamortuan, aldiz, oasi txiki batzuk agertzen dira:Tove Jansson idazle finlandiarraren Munin liburuak, esatebaterako, edo Astrid Lindgren-ek 1944ean idatzitako FifiBrindacier (Pippa Mediaslargas.) Liburu hau bere alaba gaixozegoelarik bururatu zitzaion Astrid Lindgren-i (izenburua alabakezarri zion) eta ohean zetzan alabari kontatu zion; gero, 1944eanbera gaixo eta ohean egon beharrrean aurkitu zenean, idatzi zuenliburua. Pippa Mediaslargas-ek pedagogoen kritika zorrotzenak
20 Euskal haur literaturaren historia
-
eta haurren ongietorri beroa jaso zituen; haur literaturan,normalean, haurrek bereganatu dituzte liburu onak, edo beraieizuzendu zaizkie pedagogoen erizpideak jarraituz; baina, kasuhonetan, Pippa Mediaslargas honekin, oso fenomeno bereziasortzen da: haurrek gustu handiz hartzen dute liburua, berehalabereganatzen dute, eta, bestalde, pedagogoek kritikatu eginzuten, kaltegarria zelakoan, errealitatea eta fantasianahasteagatik. Geroago pedagogo askok atzera egin dute etaonartu egin dute liburu honen balioa. Haurrek aspaldidanik zutenonartua!
Askorentzat hau dateke haur literatura modernoaren hasiera.Pippa bera da liburuko heroia eta bere paper horretan haurrariseguritatea ematen dio hazkunde-prozesuan eta lagundu egitendio bere autonomia bilatzen.
Didaktismoa ez da amaitu haur literaturan, baina inposatubeharrean erreflexionatzeko bidea erakusten zaio irakurleari.
Garai honetan, baita, eta inguruko pobreziaz kutsatu ez zenbeste liburu bat, Marcelino Pan y Vino, Jos Mara SnchezSilva-ren liburu ezaguna dugu. 1952an argitaratu zen eta 30hizkuntzatara itzuli da (euskaraz Ardo ta Ogi, Martxelinizenburuz eta Jose Maria Satrustegiren itzulpenaz 1970ean);idazleak Andersen saria jaso zuen 1968an (sari hori jaso duenestatu espainoleko pertsona bakarra).
Euskal Herrian zailtasun handiak daude eta oso jende gutxikargitara dezake euskaraz. Jules Moulier-ek Haur elhehaurrentzat argitaratzen du 1944ean; hegoaldean berrriz,Plazido Mujikak euskaraturiko Noni eta Mani. Islandiar mutikobiren gertaldiak izeneko liburuak, Kuliska-Sortari eman zionhasiera 1952an. Sorta honek garrantzi handia izango du hurrengo
Euskal haur literaturaren historia 21
-
urteetan euskal literaturaren barrenean. Eta, azkenik, garaihonetako idazle bat aipatu beharrean aurkitzen gara: YonEtxaide. Yon Etxaidek Alos-torrea (1950) eleberria, Pura! Pura!(1953) ipuin-sorta, Pernando Plaentxiatarra (1957) ipuinak etaAmasei seme Euskalerriko (1958) biografiak, argitaratzen dituurte hauetan. Oso hizkuntza landua eta aberatsa erabiliz, lanhandia egin zuen, hemengo zailtasunak gaindituz, obra guztihoriek plazaratzen.
Eta honela, oasiak ugaritzen diren heinean ailegatzen gara1960ko hamarkadara, guk haur literatura modernoaren zabaltzeeta ugaritze datatzat hartu duguna.
Haur literaturaren boom-a.
Felicidad Orquin idazle eta kritikoak dioenez, 60kohamarkadan hasten da haur literatura kontzeptua serioskierabiltzen. Une horretan mentalitate-aldaketa dela eta,haurra jadanik ez da gizon-emakumetxo bezala kontsideratzen,nortasun propioa duen pertsona bezala baizik; bestalde, idazkiekbalio poetikoa dute. Urte zoriontsuak dira, dirua dago,ekonomi egoera ona, industrializazioa ematen da; herritik hirira,baserritik herrirako aldaketa ematen da. Familien errenta igotzenda.
Haur literaturan ere nabaritzen da gorakada hau; bestalde,haur literatura indartzeko erakundeak sortzen dira, horietangarrantzitsuena IBBY (Internationak Board on Books for YoungPeople) delarik. IBBY 1953an sortu zen Zurich-en haur literaturabultzatzeko asmoz eta berek sortua da Hans C. Andersen saria,haur literaturaren nobel saria kontsideratzen dena, eta 1956.urtean sortua. Urte horretan bertan eman zen lehenbiziko aldiz
22 Euskal haur literaturaren historia
-
Deutscher Jugendbuchpreis saria Alemanian, haur liburuonenari emana eta indar handia hartu duena.
Francfort-eko azokan leku gutxi duela eta, haur literaturarakoazoka bat antolatzen da 1964ean Bolonian.
Apur-apurka, eta herrialde ezberdinetan, haur literaturak geroeta pisu handiagoa hartzen du. W.Disney-ren pelikulak, Freineteta Rodari-ren eragina, UNESCOk harturiko erabakiak,poltsiko-edizioak eginez lortzen den prezioa... asko eta askodira indartze honen kausak.
Euskal Herrian ere, ugaritze txiki bat ematen da: urte luzeenisiltasuna puskatuz kaleratzen dira Amandriaren altzoan (1961)Juliana de Azpeitiak idatzia, Sorgiaren umea, Umeentzakokontuak (1966) Martin Ugalderena, edo Nemesio Etxanizekegindako Lur berri bila (1967). Lehen ikastolak sortzen dira etahorrek bultzaturik idazten dira lehen liburu eta aldizkariak(1966an sortzen da Bilbon Umeen Deia, Jos AntonioRetolazak bultzaturik; 10 urte beranduago, berriz, Ipurbeltzekikusiko du argia).
Euskara batua sortzeak ere erraztu egingo du literaturzabalkundea. Euskal haur literaturaren birsortze hau, etengabekoaurrerapen bilakatuko da 1970ko hamarkadan, eta boom handi80ko hamarkadan. Pedagogi aldaketa, hizkuntz askatasunhandiagoa, familien errenta eta editorialek nahiz idazle--ilustratzaileek egindako lan handigaitza izan dira gure herrianfenomeno hau gertatzearen kausak.
1970eko hamarkada-hasieran Kimu saila sortzen du Geroargitaletxeak. Urte horietako askatasun politikoa aprobetxatuz,
Euskal haur literaturaren historia 23
-
euskal kultura, historia eta literatura eraman nahi dituzte ikastolaberrietara. Pertsonaia historikoen biografiak argitaratzen dituzte,gure mitologiako pertsonaiekin batera: Antso Garteiz, Amaia,Eneko Haritza, Kattalin Erauso (J.M. Arrieta eta I. Azkunekidatzita); antzerki-lanak publikatzen dira: Martin Arotza eta JuanDeabrua eta sendagile Maltzurra, edota Buruntza azpian, biakLourdes Iriondoren eskutik. Literatur liburuak izanik, osohelburu pedagogikoa dute; urteetan azaldu ezin izan ditugunkultura, historia eta literatura erakusteko modu bat; euskaraberreskuratzeko tresnak (antzerkia oso medio baliagarria da); eta,horiekin batera, haurrek berek egindako lanak ditugu Kimusail honetan: Haurra ipuin denean , Anjel Lertxundikeragindako eta Zarauzko ikastolako haurrek idatzitako ipuin--bilduma dugu, berek idatzi eta marraztutako liburua. Antzekoada Elgoibarko ikastolakoek egin zutena: Izarren begietan, poesibilduma Arantxa Carbonell-ek ilustratua eta 1975ean argitaratua.
Inguruko horretan kaleratzen dira zenbait Asterix euskaraz,I. Beobidek sorturiko argitaletxean; iparraldean Per Castor-enbildumako laupabost liburu atsegin eta interesgarri argitaratukodira Jean-Louis Davant-ek itzuliak (Adixkide onak, Ahuntza etapittikak, eta abar). Kanpoko argitaletxeak ere interesatzen hastendira. Pixka-pixkanaka eskaintza zabaltzen ari da, ikastoletarakooinarrizko testu liburuak egiten dira. Nire lehen liburuak sailapublikatzen da 1977an, hurrengo urtean Kataluniako La GalerakX. Mendigurenek itzulia Apurrak saila argitaratuko dueuskaraz.
Franco hil egin da eta abertzaletasun-sentimendu izugarriadago gure gizartean, mobilizazioak ematen dira politikan etakulturan. Gero eta jende gehiagok ikasten du euskara etaeuskaraz. Ikastolak finkatzen dira.
24 Euskal haur literaturaren historia
-
Euskal Herriko argitaletxeek ez dute indarrik, eta kanpotiketorriko dira haur liburuak. Behar handia dago, demanda handia,eta oferta, aldiz, nahikoa murriztua. Giro horretan sortzen diraErein eta Elkar argitaletxeak, eta Hordago haur munduansartzen da. Erein eta Elkar, hasiera batean, buru-belarri sartzendira haur literaturan eta horrela, 1980-82 bitartean benetakoboom bat ematen da. 1979an sortzen dira Tximista, Itzul etaIrakur sailak; 1980an berriz, Sor, Txori eta Axut;1981ean Auskalo. Sorgin eta Birigarro. Hurrengo urteetanere sail berriak sortu dira.
Geroago etorriko dira Hordago argitaletxearen porrota, bainabaita Pamiela sortu berria, edo apur apurka erdal argitaletxeakberriro itzultzea (1986tik aurrera), eta gaur egun Anaya, S.M.,Bruo, Edelvives, Alfaguara, Altea argitaletxeak euskaraz aridira beren lanak kaleratzen.
ORAINGO HAUR LITERATURA
Kantitate/kalitate binomioa kontutan izanik, bion artekokorrelazio bat ematen da, ugaritzearekin batera maila igotzeabaitator. Estatu espainolean gaztelaniaz idatzitako haur liburuenartean, honako eboluzio hau egon da azken urteotan:
Haur liburuak Guztiaren %1970 1.842 % 9,31975 2.275 % 9,61979 2.997 %12,191980 4.912 %17,71982 5.071 %16,8
Euskal haur literaturaren historia 25
-
Ikusten den bezala, 1979-80 urteen artean izugarrizko aldeadago; honen arrazoia, Haurraren Nazioarteko Urtea da. Izan ere,1979a Haurraren Nazioarteko Urte izendatu zuen UNESCOk.Gertaera horrek, haurrarenganako kezka berriarekin batera,bultzatu egin zuen eta eragin haur literatura. Euskal Herrian ere,garai horretan hasten dira argitaletxeak sail berriak sortzen.
Liburu-produkzioaren igoera hau 1986ra arte eman zen, eta87tik aurrera produkzio-kopurua jaitsiz joan da 1991an 4.962liburu argitaratu direlarik. Datuak ikusita, badirudi haurliteraturak bere sabaia ikutu duela eta kantitatean bederen, ezduela aurrera joko.
Baina kantitatearekin batera, kalitatea etorri da; sariak,lehiaketak, azterlanak, kongresuak, erakunde bereziak,ikastaroak, etab. Haur literatura serioago hartu da, lanliterarioagoak egin dira, garrantzi handiagoa eman zaio.
Bestalde, haur literatura mundu osora ari da zabaltzen.Iranen, esate baterako, duela 20 bat urte sortu zen haur literaturaidatzia, Senegalen duela 15 bat urte, Kenyan ere orain dela gutxi.Herrialde batzuetan, Iberiar Penintsula barne, gorakada etaprogresio hau ematen ari den bitartean, beste herrialdeetan krisitxiki bat ematen ari da dagoeneko.
EUSKAL HERRIAN argitaraturiko liburu-kopuruanemaniko eboluzioa ere oso adierazgarria da azken hamarkadahonetan:
26 Euskal haur literaturaren historia
-
Urtea Liburu kopurua1980 2091983 4011986 6021988 7741989 7321990 889
hauetatik laurdena edo herena izaten da haur liburua.
Dena den, ez gaitezen engaina, liburu guzti horietatik zenbatdira sormen-lanak? zenbat itzulpen? zenbat berrargitarapen?1991ko abenduaren 5ean eta EHAAn kaleratutako laguntza jasoduten liburu-zerrenda ikusirik (90eko abendutik ordura artelehendabizi aldiz euskaraz argitaratzen diren liburu ia guztiak),honako datu hauek ditugu:
1991an: Liburu berriak euskaraz: 275 Haur liburu berriak: 170 Sormen-lanak haur literaturan: 20.
Oraingo euskal haur literaturaren zenbait fenomeno:
1- Euskal Herrian ezin dugu esan literatur kritika bere unegorenean aurkitzen denik, are gutxiago haur literaturan. Ezdago kritikarik, eta hau oso arriskutsua da, maila honetanaukeraketa bat eman behar izaten baita; kontutan izan, jendeaskok, haur askok, ez duela irakurtzen ez duelako liburuegokirik aurkitu.
Euskal haur literaturaren historia 27
-
2- Informazio-lekuak falta dira. Goiko kritika azaltzeko lekuak,egunkari, aldizkari, foileto batzu: liburu onak azaltzeko,propaganda egiteko, gidatzeko, irakurleak bere aukera hobetoegin dezan.
3- Itzulpen-politika serio bat, kanpoko idazle klasikoak nahizberriak euskaratzeko eta, era berean, euskal idazle onenenlanak erdaratzeko.
Orain arte euskaraz argitaratzen diren lan gehienakargitaletxek beraiek eginiko planen arabera egin dira. Etahizkuntza gutxi batzuetatik jasotzen ditugu liburuak. Ikus bestelaondorengo koadroak gazteleraren eta euskararen kasuakkonparatuz:
Estatu espainolean 1972-1984 urte bitartean 10.375 liburuitzuli ziren beste hizkuntzatatik gaztelaniara (produzkio osoaren% 25a), honela banatu zirelarik garrantzitsuenak:
Ingeleseratik 5.066 liburu (guztiaren %13a)Frantseseratik 2.213 liburu (guztiaren % 5a)Alemaneratik 1.084 liburu (guztiaren % 2,7a)Italiaeratik 1.035 liburu (guztiaren %2,6a)Suomieratik 126 liburu
Ikusten den bezala, inguruko herrialdeetako liburuak itzuliziren eta erdiak ingeleseratik.
Euskararazko ITZUL saila (Elkar argitaletxea) oinarri bezalaharturik, bertan argitaraturiko 86 itzulpenak honako hizkuntzhauetan banatzen dira:
28 Euskal haur literaturaren historia
-
Alemaneratik 29Ingeleseratik 16Katalaneratik 12Italieratik 10 (Rodari)Frantseseratik 8 (Goscinny)Besteak 11
Euskal haur literaturaren historia 29
-
NORK INBENTATU ZUEN ADARRAJOTZEKO MAKINA?
Pako Aristi
-
Herri koskor bateko umeak ginela (garrantzizkoa deritzothasierako bi hitzon zehaztapena hainbat hiritan emandakohitzaldi zenbaiten ondorioak darakustanez) sarritan egitenziguten galdera da izenburuak bere baitan dakarrena, eta guk,inbentuak aspaldiko gauzak ziren usteaz sortzailea gureadimenak (eta are gutxiago memoriak) ausnartu ezin zezakeenmisteriotzat harturik, sorbaldak astintzen genituen galdera egitenari zitzaigun hura bera adarjole mozorrotu ote zen zalantza iagabeaz.
Ordea denbora pistak ematen hasi zitzaigun makina harenitxura eta bere erabilpenari buruzkoak, erantzun horretanlistoagoak izateko pauso handi samarra gordetzen zelakoaztarnak piztu zigun kezka asetzera zetozenak. Adibidez, sakonmamitutako sistema batez dozenaren bat suge harrapatugenizkionean ibaiari eta haiekin tortura berezien aprobak egitenari ginela herriko enparantzan sakristaua etorri zitzaigun,soldaduska Saharan egin zuela eta han sugeak suaz inguratuezkero zutitu eta dantzatzen hasten zirela kontatuaz, eta guk ezgenuen aukera exotiko hura galdu nahi izan. Dendatik aguarras--pote bat erosi, suge-taldearen inguruan isuri eta emozio handizeman genion sua likidoari. Sugeak, suzko borobilean urduri hasiziren, baina han ez zen bat bakarrik ere zutitu eta denak kiskaliziren frustazioaren amorruak aguarras-hondarra piztien gainerabotatzera eraman gintuenean. Pentsatu nuen: hona umeei adarrajotzen dien gizon bat. Baina horrek ez zuen makinareninbentorea izan zitekeenik baieztatzen erabateko ziurtasunaz.
Gure aitonak ere asko jotzen zigun adarra bere bilobei,buruko ile bat ur-botila hertsian sartu eta sei hilabetetara suge
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 33
-
bilakatzen zela zioenaren antzeko mila istoriokin, guk zertzeladaguztiak ongi kunplituz eta azken mugetaraino eramatengenituenak noski. Baina nik uste, eta hau bizitzako beste edozeinunetan frogatua ikusi izan dut, prozesu edo aro baten barruansarturik gauden bitartean distantzia, hoztasuna eta perspektibakhutsegiten digula, beraz zail gertatzen da hori gainditu eta iraganarte zalantza eta kezka uneak ulertzea. Hamalau urte inguru arteadarra jotzeko makina nork inbentatu zuen deskubritu gabeeman nuen, eta kasik ahantzi ere ahantzi nuen gutaz farreegiteko tresna gaiztoa asmatu zuen buruokerraren bilaketa. Zeruste duzue gertatu zela hamalau urte inguruan, bat gora besteabehera?
IRAKURKETA-SAIOAK UMEKERIEN KONTRA
Larunbata goizetan, eskolatik libre, futbolera, mendira edotxirrindulari-karrerak ikustera joaten ziren lagunetatik aparte,ondasunik preziatuena bezala gordetzen dudan bakardaderakojoera lantzen hasi nintzen, orduan gero ikusi dudan honetaraeramango ninduela jakin gabe, eta irakurtzen ematen nuen goizosoa, gure etxean erosi berriak ziren butaka granateetako bateaneserita. Lukanor Kontearen istorioak, Zalakainen abenturak,Londonen urrebilatzaileen ipuinak, eta hilabete gozatsuenondoren konturatu nintzen nork asmatu zuen adarra jotzekomakina, lerroon irakurleak, bertsolari kaskarrari amaieraantzematen zaion legera, honez gero badakien erantzuna:idazleak.
Haurtzaroko irakurketez ez dut oroimen askorik, bainahamar urtetik aurrera hasi nintzen, gaur egun mantentzen dudaniritzia eta nire haur literaturaren oinarrian dagoen ustea, adarra
34 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
-
jo zidatela sentitzen, fantasiaz eta irrealitatez betetako istoriohaiekin, eta oso gaizki sentitu nintzen. Eta ez da liburuenesparruan gelditzen den inpresioa, piska bat globalizatuz gauzaberdintzat baitauzkat zikoinen kontuak haurren jatorriaesplikatzeko, sakamatekasenak beldurtzeko, errege magoenaketa beste guztiak. Orain begiratuta, fantasia-mundu hori adar--jotze bat iruditzen zait, bizitza edertu eta beste zentzu batezjantziko lukeen tresneria bat baino. Badakit norbaitek esangoduela (idazten duzunean beti dago zure hitzak idatzi ordukoirakurtzen dituen norbait dagoen imajinazio faltsua) haurkontakizunik unibertsalenak, Txano Gorritxu, Lotiarena,Zenizientarenak eta denok dakizkigun horiek, gertaera irrealezbeterik daudela eta agian, seguruen, hori dela hain zuzenarrakasta horren funtsezko zergatia, baina egia da halaber, nerekasuan, hamar urtetatik aurrera, liburu ezberdinak irakurriazmunduaren ikuspegi berriak dastatzeko aukeraren jabe eginnintzenean nire irakurle-gozamena ordurarte ezagutu gabekointentsitate berri batez puztu zela.
Puntu honetan gogora datorkit irratiz Pello Esnalientzundako elkarrizketa bat, non haur literaturan sari bat lortueta argitara berria zen liburuaz mintzo zen, besteak besteargumentua esplikatuaz. Delako argumentu hau oso fantastikoazen, eta (liburua ez dudala irakurri aitortuaz) ez nuen ezer ulertu.Errege edo antzekoren baten istorioa zen (entzunaren oroimennahasiaz ari naiz) eta une batean Pello Esnalek esplikatzen zuennola asteari egun bat kendu zion, egun bakoitzari ordu bat, gisahonetan zihoan kenketa-katea luze bat osatu arte. Esan nahi dutulertu bai, ulertu nuela prozesua, baina ez fantasia horrekistorioaren barnean eduki dezakeen erabilpena, aberastasuna, etagutxiago horrek haurrari (berdin gazteari) aportatu diezaiokeena.
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 35
-
Antzeko fantasiadun liburuek, niretzat, haurrari erakustendiotena da egileak duen fantasia-ahalmenaren neurri osoa, bainaez fantasia hori nola aplikatu daitekeen haurrak eskura duenmundu hurbilean, ez arazo ttiki eta normalak nola konponditzakeen, ez munduaren atalik errazenak ulertzen, hala nola,adibidez, gurasoen haserreak, hainbat gauzekiko debekuenzentzua edo hori gainditzeko bideak, lagunen arteko liskarrenzergatia, eta oroitzen zaizkizuen beste guztiak.
Honekin pentsa dezake norbaitek (idazle orok duen bestenorbait horrek) mendian superbibentziarako manual praktikoenaldeko naizela, horiek hiri edo etxearen espaziora egokitzerikbalego argumentu sinple baten inguruan josita. Baina ez da hori.Mugak ezartzea zaila baldin bada ere (ikusi besterik ez dagonazioen arteko mugak, hainbeste urtetan indarrez mantenduak,zein aisa erortzen diren), kontakizun errealistagoak ditut maiteeta defenditzen, eskura dauzkagun baliabideak erabiltzenirakatsiko dutenak, beno, irakatsi hitzaren pedagogikotasunagehiegizkoa bada ere, horiek erabiltzea posible dela agertukodutenak.
Nire haur literaturako liburuetan ez da elementu izugarrifantastikorik agertzen, ez du inork hegan egiten, tximiniak edoispiluak ez dira inorako pasabide, gauaz ez da iratxorik agertzenzure akatsak zuzentzera, txorimaloek ez dute hitzegiten, ibaiaksuge, apo eta ezkailuz beterik daude, ez beste ezertaz,protagonisten putadak jasotzen dituztenak hasarretu egiten diraputada horien zentzu ona ulertu eta irrifar egin ordez. Badaliteraturari buruzko uste edo iritzi nahi hedatu eta onartu batidazle gehienen partetik, dioena literaturarekin errealitatearenmuga estuekiko mendekua burutu dezakezula, normalean gertatuedo perzibitzen ez ditugun gauzatxo horiek kontatuaz, begiradabati halako edo bestelako tankera eman dion gertaera
36 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
-
esplikatuaz, asmatuaz, eta beste mila bide erabiliaz. Konformehori egitea heldutasuna bezala deitua den adinean, gauzenmugak bereizten ikasi samarrak gaudenean, baina haurtzaroandaudenekin horrela jokatzea, haiek artean dena posible dela usteduten adinean, ba lehen nioena iruditzen zait, adar jotzea. Aldenabaria dago ilargian aiton bat bizi dela kontatzea hori sinesdezakeenari, edo hori bera fabula moduan erabiltzea gezurradela baina horren bidez istorio eder bat osatu daitekeeladakienarentzat.
Adibide gehiagotan murgildu gabe nire haur liburuetanaplikatu dudan printzipio bakarra laburtzen saiatuko naiz,zigarro baten bost minututako erreflexio-denbora eskaintzenbadidazue.
INJENIOAREN ERABILPENA
Haur literaturak niretzako bi ezaugarri baino ez ditu behar:sinesgaitza den gertaera oro baztertzea eta arazoen aurreanhaurrari eskura duen gauza bakarra erabiltzen erakustea,injenioa, pentsatzeko ahalmena, konponbide majikoak ahaztuta.Nik uste hori dela bidea haurra bere buruaz gustura senti dadin,bere buruaz aktuatzen duten haurren istorioak irakurriaz hark eregauzak bere buruaz konpon daitezkeela ulertuko duelako.Satisfakzio gutxi dira munduan zerbait zerorrek egin duzula, ezanaia zahar, ez guraso ez artzobispoaren laguntzarekin, gaizarela, gero eta gaiago den-dena konpontzeko, deskubritzenduzunean sentitzen dena baino ederragoak. Askatasunaerabiltzen ikasteko lehen pausoak besterik ez dira, etalehendabiziko independentzia-zantzuak, pittinak badira ere,gurasoengandik aldenduta bizitzeko.
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 37
-
Gehiegizko helburuak dirudite hauek, baina esango nukehelburu baino filosofia bat baino ez direla, nire lana zentzu batezjanzteko eginahalak, gaztetako akanpamentuetan apaiz gorrihark esaten zigun moduan, ideiak izarrak bezalakoak dira, inoizez ditugu eskuratzen, baina beti gidatzen dute gure bidea gauean.
Haur literaturako nire produkzioa bi zatitan banatzerabehartzen nau ideia nagusi honek. Lehen zatian hiru liburuhauek leudeke:
MARTINELLOK EZ DU KUKURIK ENTZUTEN: Gureherrian, Urrestillan, tristurarako joera zuen txikitero batek, kontuzaharrak kontatzen hasi eta bukaeran esaten zuen esaldianoinarritua: 'ai, daukadan dena emango niake horiek berriropelikula batean ikusteagatik'.
MARTINELLO ETA SEI PIRATA: Urrestillako sei bihurrikberen txabolara meriendatzera gonbidatu ondoren kontatuzizkidatenen ia transkripzio leiala, Martinelloren fikziozkopertsonaia aprobetxatuz.
ZAZPI PIRATA BALTSA BATEAN: Aurreko liburuarentalde-egitura aprobetxatuaz erabat neronek sortutako bidaiaerrekan behera.
Liburu aipatuak injenioaren erabilera baino kronika-asmoadute helburutzat, herri txikietako bizitza moldea jasotzea. Joeraberriko lau liburuen artean zubi moduan beste bat dago:
MIREN, GARBIE ETA SORGIN BATEN KOMERIAK:Jaiotza fantastiko baten ondoren (igelak ziren euren gurasoak)pentsamentuaren arma guztiak erabili beharko dituzte giza itxuraeman dien sorgiak berriro igel bihur ez ditzan.
38 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
-
Artikulu honen funtsa estuen besarkatzen duten liburuakoraingoz nire produkzioan azkeneko laurak direnak lirateke,MERTXE PANDELETXE eta MARI BEXAMEL-enliburuak:
JANTOKI TXINOAK: Jantoki txinora joanik gurasoekinbazkaltzera, bi neskatoek sukaldean likore txinar famatuaegiteko dauzkaten muskertxoak libratzea lortuko dute.
AZKEN LAMIAREN BILA: Basomutilen istorio batjarraituz, ea egia den edo ez konprobatzera joango dira mendimalkartsu batera.
ITSASONTZI BATEN: Antxoatara doan itsasontzian sartukodira ezkutuki.
KENIAKO TXIMELETA: Keniatik Zornotzako krosakorritzera etorri den lasterkariari zapatila pare bat lapurtzenlagunduko diote almazen handi batzuetan.
Azken lau liburuen ezaugarriak hauek dira:
Paisaia: Euskal Herriko hiri eta paraje ezagunak, Getaria,Bilbo, Donostia eta Beizamako mendiak.
Argumentua: Gurasoekin doaz lekuotara, baina berehalaaldentzen dira beraiengandik, pertsonaia errealak aurkitzendituzte, Txomin Artola jantoki txinoan, Kaxiano itsasontzian,Ezekiel Bitok Bilbon, eta sortutako arazoa konpontzen duteburua erabiliaz eta pertsona horien laguntzaz.
Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina? 39
-
Deskribapenak: lekuak, anbienteak, eurentzat berriak direngauzak, nesken ikuspuntutik daude deskribatuak. Errealtasun--zentzua ematearren, egunero egiten ditugunak eredeskribatzen dira, adibidez bazkaritan zer jan duten, zeinordutan atera diren etxetik, artzainak duen gaztaren gogorraeta zapore fuertea, neskak komunera doazela etab.
Amaiera-oharra: Hemen landutako teoria hau, neure haur--inpresioetatik sortua, bederatzi urtetatik aurrerako literaturprodukziora mugatuko nuke, gutxi gorabehera. Edade hori bainolehen fantasiak beste funtzio batzuk betetzen dituela uste baitut,baina hori beste baterako eztabaidagai izango litzateke.
40 Nork inbentatu zuen adarra jotzeko makina?
-
HAUR POESIA EDO LIHOARENNEKE ETA PENAK
Juan Kruz Igerabide
-
Ez dira horrenbeste urte gure soroetatik lihoa desagertuzenetik. Lihoa eta artilea izan dira, batez ere, gure herriakoihalgintzan erabili izan dituen gaiak. Ikus daitezke oraindikgarai bateko lihozko zapiak han hemenka.
Lihoa soroan ereitetik ehuna osatua ikusi arterainoko bideanegundokoak ziren tarteko lanak. Emakumeentzat izan ohi zen,batipat, betekizun hori; ohitura zen, gainera, etxeko alababakoitzak bere alorra edukitzea, lihoa erein, jaso, landu eta bereezkonbizitzarako beharrezko arropa osatuz joatearren. Lihoarenneke zein penak kantatu dituztenak anitz izan dira; gaur egungure artean ezagunenetarikoa Oi, Pello, Pello izango da, batezere bakar-kantarien ahotsetik jasoa. J.A. Mogel-en Peru Abarkaliburuan ere badago gai horri buruzko bertsorik:
Kantatu dagiguzanlinuaren penak,ezpata oneen otsianizanik latzenak;alkar ondo artutasouba neurturikgorputzeko nekiaixteko arindurik
Hazia erein, handitzean eskuz atera, ondo orraztu eta bildu,beratzen jarri putzu batean, non berehala kiratsa zabaltzen omenzen, hurrena soroan zabaldu lehortzearren, jaso, orraze metalikozorraztuz gainak kendu, ondoren jo, txarrantxarekin hariak atera,goruetan irun, lixibaz garbitu, harilkatu, ehundu eta, azkenikebaki eta josi.
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 43
-
Euskaldun neskatillak,nekiak arturik,eztabe onetakogizonen biarrik;eurak dira erellelino gijarijak,eunle eta jostunta gorularijak
Nola lihoa lantzen zuten garai bateko neskatxek, hala lantzendu haurrak bere mintzoa: erein egiten du, ingurukoengandikhitzak bere buruan jasoz eta jasoz; fruitua bildu, bere lehenhitzak esanez; harilkatu, esaldi komunikatiboak entseiatuz;ehundu, hizkuntzaren ehuna amaraunduz, diskurtsoa kateatuz;ebaki eta josi, poemak osatuz, adibidez. Liholariei ez bezala,ordea, gizakiari ez zaio ez ehuna, ez soinekoa, erabat osaturikinoiz geratzen.
Poesia liholaritza besterik ez da; liho-landarearen ordez,hitzak erabiltzen direla, besterik ez. Poesian, maiz, ehunariberari ematen zaio lehentasuna; beste zenbaitetan, ehunak hartubehar duen tinteari; bada ebakitze lana lehen mailan jartzenduenik, bada jostea besterik axola ez zaionik; alde asko ditupoesiaren bideak. Bitxia da Tindalariaren eskua izatea Audenpoetaren saiakera ospetsu baten izenburua.
**************
Poesia ehungintza delarik, nahiko alferrikakoa da haurpoesiaren eta helduen poesiaren arteko bereizketarik egitea. Biakliho-lana direlarik, ez dago alderik. Haurren eta helduen artekoezberdintasun poetiko bakarra neurri-kontua da: helduentzat,oihal handiagoak egin behar dira, eta haurrentzat, ttikiagoak.
44 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
Eta hemen dago lehen tranpa: haurrari dena era murriztuaneta ttikian eman behar ote diogu? Literatura minor bat al dahaurraren elikagaia? Galdera horrela eginda, gutxik erantzungoluke baietz. Adibidez, denok dakigu haurrek gorputz aldetik jangutxiago behar izaten dutela; baina, har dezagun beste alde bat,maitasunarena adibidez; hortik ere gutxiago jan behar ote du?
Poesiaren arlora lerratuz, ezin diogu haurrari eskatuabstrakzio logikoaz jabetzerik; baina, sentipen-aldetik, ez otedute guk bezain sakon barneratzen?
Haurrak sen berezia izan ohi du ikusten ez duenaz jabetzeko,guk baino errazago antzeman ohi ditu pertsonen aldarte--gorabeherak, animaliekin komunikatzeko erraztasun bereziaerakutsi ohi du; haurrek elkarren artean berehala ulertzen dutebatak bestea. Eta hor ez dago kode-kontua bakarrik; haurrarenkomunikazio-ahalmena gurea baino murriztuagoa da kontzeptunahiz jakituria aldetik; baina gauza bera esan ote liteke intuizioedo senaren aldetik?
Horrek guztiak honako puntu hauek proposatzera garamatza:
1. Haurraren pentsamoldea ez da helduona baino arinagoa,sakontasunik gabekoa, beste era batera funtzionatzen duenabaizik.
2. Haurrak sentitzen duena gurea bezain sakona da, zeinatseginean, zein zorigaitzean, zein bortxakerian, zeinsentipenaren beste arlotan.
3. Artea, sentipenezko eta senezko den aldetik, maila berekoada haurrarengan eta guregan. Aldea, arte horrek leramakeen
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 45
-
joskera eta edukin kontzeptualean dago; alegia, haurrarenadimena ez dela gauza sinboloen eta kontzeptuen irakurketakonparatiboa, induktibo-deduktiboa, osatzeko, hots, ezagueralogikoa zein linguistikoz poesiaz jabetzeko. Horrek ez duesan nahi, ordea, haurraren bizipen poetikoa edo zirraraestetikoa gurea baino ahulagoa denik.
Beraz, haurrari eskaintzeko material poetikoak ez du beharizan produktu edulkoratu edo eztikeriaz betea (hala umoreamaneratu batez, nola xamurtasun pedagogiko batez). Horiadierazten zaigu, nolabait, naturalak izan behar dugula esatendigutenean. Haurraren adimen eta garatze-maila errespetatuzgero, ez daukagu bizikizunak ttiki frekuentzian jartzen aritubeharrik.
**************
Hariak orain zientziari dagokion puntu bat ukitzeragaramatza. Hots, garunaren ezkerraldearen eta eskuinaldearengaiaz aritzera. Marilyn Ferguson psikologoak, gai horri buruzkoazterketen laburpena eskaintzen digu, ezkerraldeari logikamailako operazio analitikoak, hizkuntzazko sekuentzienak etaabar egotziz; eskuinaldeari osotasunezko prozedurak, senezkoedo intuiziozko prozedurak, prozedura artistikoak lotukolitzaizkioke.
Horrela, hizkuntzaren eskurapena eta gure eskolak lantzendituen arlorik garrantzizkoenak garunaren ezkerreko hemisferioalantzera bideratuak daude; esan gabe doa, gure gizartearenfuntzionamenduan nabaria dela ezkerralde horren agintea, etagauzak ondo antolatu eta zentzumen kritikoa edukitzeko beharbeharrezkoa dela ezin uka gainera. Baina irudimena gainbehera
46 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
daukan gizartean bizi gara, intuizioa edo sena gero eta ahulagoakdiren gizartean. Beraz, garunaren eskuinaldearen lanketakegundoko garrantzia hartzen du egoera honetan.
Haurrarengan esan genezake garunaren eskuinaldea delanagusi, eta poliki-poliki joaten dela ezkerraldea nagusituz.Nolabait, ezkerralde horren garapena, adimenaren garapenarekinlotua dago (adimena guk ezagutzen dugun moduan; alegia,koherentzia eta lotura edo kohesioa lortzeko ahalmena, operazioanalitikoak eta paradigmatikoak egiteko ahalmena).
Arazoa da adimenaren garatze hori, garunareneskuinaldearen betekizunak alde batera utziz bultzatu ohidugula, nolabait alde hori ito bezala egiten dugula. Eta horrekgauzei bizitasuna kentzea dakar. Joera analitiko-paradigmati-koak, nolabait, heriotz joerak dira, gauzak geldiaraziz aztertubehar dituzte (nahiz sinkroniaren eta diakroniaren uztarduraaldarrikatu, nahiz paradigmak osotasunaren arauera formulatu,disekzio bat dago beti, era batera edo bestera); joera osatzaileak,berriz, joera biziak dira, prozesuaren eta mugimenduarenosotasuna interesatzen zaie (ibiliz goazenean, pausoak ondoneurtuz eta pauso bakoitza aztertuz joatea, edo hori gabe ibiltzehutsaren bizipena izatea; horra hor bi aldeen adibidetzat hargenezakeena). Heriotze-bizitze hori izango litzatekeexistentziaren sekretua.
Hizkuntza ikasterakoan, garunaren ezkerraldea indartzen arigara, adierazpide hotz, heriotzezkoa lantzen. Baina hizkuntzarenberaren barnean hor daude bestelako indarrak ere; hizkuntzarensenaz, irudimenaz, adierazpide-indarraz, eta abarrez, hitzegitendugunean, zertaz ari gara funtio poetikoaz ez bada?
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 47
-
Hizkuntza biziaren, senezko hizkuntzaren oinarrian, beraz,funtzio poetikoa ikusiko genuke (oso zentzu zabalean hartu; ez,noski, era espezifikoan). Beraz, hizkuntzaren garapenean,adierazpide beroa eta adierazpide hotza era orekatuan lantzeaezinbestekoa da hizkuntza horrek bizipen-indarra har dezan.Hizkuntza bere osotasunean eskuratzeko, ez da askihizkuntzaren didaktika bat, testuaren legeak, kodearen legeakondo ezagutu eta era efikazean erakusten baditu ere, adierazpenzehatz eta kohesionatua lortuz. Adierazteko modu hori nahikoaseptikoa gertatzen da (ez dago ezer zeharo aseptikoa denikbaina); gauzak aztertzeko egokia beharbada, gaurko eskolateknokratikoari erantzuteko egokia beharbada, baina hotza, hila.
Gaurko gizakiak ametsaren eta intuizioaren prozeduraknahiko itxiak dauzka. Garunaren eskuinaldearen laguntzarikgabe, ezkerraldekoaren lana antzu samarra bilakatzen da, bizi--indarrik gabea. Era berean, eskuinalde hori egunetik egunerablokeatuago, itxiago badago, bada, orduan gizakiaren sentipen--indarrak irtenbiderik gabeko ixtura batean jiraka ibiltzerakondenatzen ditugu. M. Fergusonen ustez, hizkuntzak lordezake, hein handi batean, bi alde horien garapen orekatua; etahori bultza dezaketen hizkuntzazko osagaiak, kantuetan,poesian, errezoan, eta abarretan aurki omen ditzakegu (mintzairaaseptikotik nahiko urrun, beraz).
Garunaren ezkerraldeak gauzak mugatuz, paradigmalogikoak osatuz jokatzen du (gure eskolak etengabe lantzen duenarloa, hain zuzen). Eskuinaldeak, aitzitik, hedatuz, mugeikanpora eraginez, osotasuna bilatuz. Eskuineko garunarekin bideberriak bilatuz aritzen gara, sentituz, irudimena erabiliz,usnatuz... Ezkerraldekoarekin, berriz, konprobazioak egitenditugu, azterketak, eta bide berriei kontzeptu eta egiturakegokitzen dizkiegu. Beraz, bi aldeak biltzen ez dituen hezibidea,
48 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
erantzun zuzenaren atzetik dabilen hezibidea ez da batereosasuntsua gure haurrentzat.
Haurrak hizkuntza barnera dezake, bi alde horien funtzioaklanduz. Noski, esango dugu, gure testuliburuetan ipuinak etapoemak ere ageri ohi dira. Baina, kuriosoa da testu horiekhizkuntza era analitikoan ikasteko erabiltzea; poesia edoipuinarekin ez da bultzatzen bizipen estetiko osatzailea, baiziketa hizkuntzazko esamoldeak oso ondo landuak daudelako,hizkera aberatsa erabili ohi delako, eta eredu linguistiko horiekikastearren. Ez gara jabetzen, nonbait, aberastasun hori bizikizunestetiko batetik sortua izan ohi dela, eta ez hitzen konbinaketaharrigarriak edo morfosintaxia aberatsa erabiltzetik.Bizikizunekin loturik ez dauden eginkizun komunikatiboakformulista hutsak dira, eta ez dute garunaren eskuinaldeaiharrosten.
**************
Adierazpide beroa eta hotza aipatu ditugu. Argitu ditzagunpiska bat bi horiek. Adierazpide beroa diogunean, barne--emozioak eta norberaren izaera osoa adierazpide horretaninplikatzen direnean sortzen den mintzaira esan nahiko genuke.Dena dago tartean: gorputzaren jarrera eta mugimenduak,aurpegikera, doinua eta abar. Adierazpide hotza diogunean,berriz, kontzeptuaren bidez igorri nahi den mezua esan nahigenuke; gorputza, doinua eta abar, ahalik eta neutralitatehandienean eduki nahi izaten dira horrelakoetan, mezuarenzehaztasunean jarriz ahalegina.
Noski, ez dago erabat hotz den adierazpenik, ordenagailubatena izan ezik; baina, adibidez, eskolan lantzen den adierazpen
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 49
-
berbalak hoztasun horretarako bidea bultzatzen du,zehaztasunaren eta zientziaren izenean (ikasleak zenbat etahelduago, orduan eta areago). Adierazpen hotz hori adierazpenintelektualetik hurbil legoke.
Haurren mintzamena, ordea, zenbat eta ttikiago izan haurra,orduan eta beroagotzat jo genezake. Haurra bere barne osoainplikatuz mintzatzen da: inplikatzen du gorputza, jokuan jartzenditu emozioak ere; bere izaera osoa jartzen du tartean. Etaheltzen doan heinean, adierazpen-une beroen eta hotzen artekohaustura handituz eta handituz joaten da, hasierako erabatekoberotasun hura galduz. Haurtzaroko paradisua galtzearenirudiaren proiekzioetako bat izan liteke hori.
Adierazpen poetikoaren alorrera gatozelarik, haurrarenganadierazpide beroa gorenean ezarriko genuke, haurrak bereizaeraren zokorik zirriarakorrenak ukitzen dituen arloarekinlotuz. Eta zenbait ikertzaileri kasu egin behar badiogu, amandreipuinen barruan aurki ditzakegu zoko horiek zirraran jarditzaketen hariak; amandre ipuinak poetikotasunez beterikegongo lirateke.
Funtzio poetikoa izaeraren eta adimenaren alde bat dela esandezakegu, eskuineko garunaldearekin lotua, eta eginkizunosatzaile eta senezkoekin zerikusia duena. Ikuspegi osatzaileaedo integrala landu nahi duen heziketa-planteamendu batek ezinalde batera utzi poesia, ezin erabili poesia ariketa analitikoenmorroi, adibide huts gisa, poesiaren izatea deuseztu nahi ezeanbehintzat (heziketaren eginkizuna garunaldearen ezkerraldeakgidaturiko giza status baten zerbitzuan jarri ezean behintzat).
**************
50 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
Funtzio poetikoaren aldetik, analogia izango litzatekefuntzio poetikoarekin loturik lihoakeen prozedura mentala.Koherentzia eta kohesio-prozedurak garunaldearenezkerraldearekin harremanetan ikusten ditugu; eta testuarenbatasuna bide paradigmatikoen bidez lortzen da; eta beharrezkoadu haurrak, adinean gora doan heinean, bere adierazmoldearenkohesioa gero eta zorrotzagotuz joatea. Hala ere, lan hori ezinote liteke aurrera eraman, haurrak lehen hain bizirik zeukan aldeosatzaile hori ito gabe? Haurrak ttikitan zeukan adimenanalogiko indartsu hura ezin ote daiteke handitu bestearekinbatera? Baietz iruditzen zaigu, eta beharrezkotzat jotzen dituguhorrelako planteamoldeak, heziketa oso bat indartu nahi ezkero.Eta musikarekin eta pinturarekin eta abarrekin batera lantzekodaukagu funtzio poetikoa, haurraren adimen analogikoarenadierazgarri paregabea bilakatzen dena.
Azter dezagun analogia pixka bat sakonagotik. Analogiaadimenaren joera modutzat lehen mailakoa da, haurrak bere aroegozentriko edo berekoia igarotzen duen bitartean; lehenmailakoa da, halaber, idazkerarik eskuratu ez duten kulturetan.
Analogiak ez du bereizketarik egiten subjektuaren etaobjektuaren artean; hots, subjektua inguruarekin bat eginasentitzen da. Bitxia da mistikoek ere batasun horretaz nolahitzegiten duten.
Analogiaren oinarrian korrespondentzia-sistema bat ikusibeharko genuke. Eta korrespondentzia-sistema horrek dakarrenadimenaren garapen poetikoa ez da berez arrazoiarenkontrakoa, paraleloa baizik. Logika eta analogia, adimenalantzeko bi bide osagarri izango lirateke.
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 51
-
Noski, logika garatu ez den eremuan pentsamolde animistagaratzen da; ezaguna da, bestalde, nola animismoa haurrarenadimenaren garapen-aroa den, bere hasieran. Hala ere, haurrakprozedura analogikoak lantzeak, ez du esan nahi aro animistanainguratuta geratuko denik.
Mary Ann Pulasky-k eskaini dizkigun haurraren adimenarengarapenaren ezaugarrietatik, bi aukeratuko ditugu: alde batetik,aipatzen ari garen animismo hori, alegia, haurrarentzat izakiakoro era berean direla bizidun (hala ere, badirudi gaur egun ezdagoela horren garbi bizidun-bizigabe bereizketa hori); adibidez,harri bati errieta egingo dio, trumoia haserre egongo da, gizakibaten gisan. Bigarren ezaugarria artifizialkeria da (animismoarenjoera bera izango litzateke oinarrian, alderantziz hartua); honenbidez, uste du haurrak izadiko izakiak ere gizon-emakumeeksorturikoak direla. Tximista norbaitek egiten du, haizea ere bai...
Octavoi Paz-ek analogiari buruz diosku, analogia horrenmitoan duela oinarri, eta erritmotik datorrela, alegia, agerpenezeta desagerpenez, heriotzez eta jaiotzez osaturiko denboraziklikotik. Analogiatik dator denborarekiko ikuspegi borobila,gertakizunen eta izaeren paralelotasuna, ttikian gertaturikoahandian ere gertatzen dela uste duen pentsakizuna, irudimenareneta errealitatearen arteko lotura estua...
Haurrarengan era ez konszientean dagoen prozedura honekinplikazio filosofiko zabalak ditu, eta denborari eta espazioariburuzko galdera daramate barruan. Analogia, bestalde, poesiaiturri amaigabea da, pentsamolde arrazionalistaren bidez uki ezinditugun eremuak ukitzeko bidea. Orain adieraziko dugunadibidea prozedura analogikoaren eredu izan liteke; adibidehorren gaia ez da batere ezezaguna, zein filosofian zein
52 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
literaturan, barnekaldera amaigabe ttikitzen doanaren irudiabaita. Amancio Prada-k kantatu ohi duen pieza batean agertzenda nola poetak bere bihotzean kaiola bat daukan, eta kaiolahorretan nola txori bat ari den kantari, eta honen bihotzean nolabeste kaiola bat dagoen, non beste txori bat ari baita kantari,noren bihotzean... eta txori guzti horiek kanta hau berberakantatzen ari dira. Horrela, etengabe, analogiaz analogia,ezerezerako bidea adierazten zaigu, non (ezerez horretan)kantuak iraun egingo baitu. Ezerezaren bilaketa horrenbestaldea, prozedura alderantziz erabilita, infinituaren bilaketabihurtzen da, etengabe handituz. Infinitua eta ezereza, dena etabat, analogiaren erreinuko osotasun-ikuspegiak.
Analogia, eta honen animismoa, hain txertaturik badagohaurren adimenean, nahiko erraza da ikustea nola haurrak askomaiteko dituen errepikak eta paralelismo-prozedurak, formaaldetik; edukin aldetik, berriz, irudi analogikoetatik hasi eta,konparaketatik eta sinbolotik igaroz, metaforaraino iritsiko da.
Paralelismoak, errepikak, errima, eritmoa... ez dirahaurrarentzat prozedura mnemotekniko soilak, nahiz horretarakoere baliagarriak izan; aitzitik, prozedura horiek haurrarenpentsatzeko moduan txertaturik daude, bere adimenarenbideratzaile dira.
Analogiak egiteko, bestalde, edozein gauza erabil dezakegu;hala ere, eremurik emankorrena izadiak eskaintzen digu ezbairikgabe; izadiak, nolabait, denbora eta espazioa mugagabeakadierazten dizkigu, eta bizipen estetikoari infinituarensakontasuna eskaintzen dio. Haurraren adimena horrelaelikatzeak badu bere garrantzia. Eta, juxtu, bide honetatik irudianalogikotik sinbolorainoko bidea irekitzen zaigu, mendetan eta
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 53
-
mendetan jorratu izan den ildotik; sinbolismo horrek mitoenmundura eta historiaurreko jatorrietara garamatza; alfa etaomegaren jokua; nork esan du haur poesia azaleko gauza arinezhornitzen dela?
**************
Metaforaren eta konparaketaren alorrera joango garahurrena. Poesia analogian hasten dela esan dugu, eta irudia izanohi da analogia horren adierazpide. Janer-i jarraituz, irudiarekinbi erreferente harremanetan ezartzen ditugu, beren izenen bidez;irudi horren ondotik etor daiteke konparaketa, zein metafora,zein alegoria, zein sinboloa. Hala ere, badira analogikotzat hartuohi ez diren irudiak, albokotasunaren edo hurbiltasunarenlogikan (logikaurrean, beharbada esan beharko genuke)oinarrituak: metonimiaz eta sinekdokeaz ari gara. Hain zuzen,Pulasky-rekin batera esan dezakegu, haurraren logika-zantzuakhortxe hasten direla, albokotasunetik alegia, hurbiltasunetik,gertuko harremanetik, berehalako ondoriotik (eroriz gero, minahartzen da bezalako proposizioak). Haurrarengan konparaketalogikoa landuz, logika-bideak zabalduz eta indartuz joangintezke; oso bide egokia dirudi horretarako. Hala ere, hori arlobat besterik ez da; badirudi funtzio poetikoak simila majiaragehiago hurbiltzen duela, barne-zirrarak adierazten, analogiakosatzera; horrela, konparaketaren indar sortzailea eta bizi-indarragehituz.
Metonimia (objektu bat beste baten izenez adieraztea;aurretik bien artean harremana dagoelarik) oso gustuko duhaurrak, eta nolabait hizkuntzaren adierazpide-ahalmenazabaltzeko prozedura emankorra dela esan genezake (adibidearrunt bat jartzeko, haurrak astoari arre, arre deitzen dionean,metonimia egiten ari da, zeren, astoa mugi dadin astozainak esan
54 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
beharrekoa asto hori izendatzeko erabiltzen baita; baina astoaketa berau aipatzeko metonimiak alboko harremana gordetzendute.
Sinekdokea ere berdintsua da: objektu bat, berak barneandaukan zati baten izenaren bidez izendatzea, nahiz alderantziz;adibidez, haurrak kotxeari ttuttu deitzen dionean, nolabaitkotxearen parte den zerbaiten onomatopeiaz baliatzen da kotxeosoari deitzeko.
Beraz, poesiaren baliapidetzat sarri erabili ohi diren esanahimailako baliapide horiek, haurrak bere hizkeran bertantxertaturik dauzka mintzatzen hasten denetik. Hala ere, ezgenituzke ikusi behar baliabide horiek hizkuntzaren garapenarenprozesu hustzat. Janer-ek dioenaren antzeko zerbait legoke hor;autore honek dio, poesia modernoarentzat irudia ez dela joeraerretoriko hutsa, baizik eta horren bidez goi-mailakoerrealitatearen ateak irekitzen saiatu nahi duela (goi-mailakoerrealitate hori, errealitate psikikoari nahiz izpiritualarilegokioke, esan beharrik ez dago).
**************
Similaren eta metaforaren artean badago, bestalde, halakoparekotasun bat: erreferenteari buruz asoziazio ezezagunakegiten ditugu, irudimena bultzatuz. Prozedura horien bidez,adimenari eremu amaigabeak irekitzen zaizkio, zeren harremanberri horien bidez erreferente berrien bila hasten baikara, edoerreferentearen alde, funtzio eta harreman berri eta ezezagunenbila hasten baikara.
Janer-ek eta beste zenbait autorek metaforaren eta similarenartean oinarrizko desberdintasun bakarra ikusten dute: batean
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 55
-
agerian uzten da erreferentearen eta hitzaren artekokorrespondentzia (similean), eta bestean ez (metaforan). Etateknikoki horrelatsu dela ez dago ezetz esaterik. Baina poesiateknikatik harantzago hasten da. Metaforak, esan daiteke, besteerrealitate batean sartzen gaitu zuzen-zuzenean; aldiz,konparaketak, esplizitazioaren bidez, honantzako erreferentearilotuta mantentzen gaitu. Bi prozedura horien oinarrian analogiadago (ez beti, ordea; konparaketa eta metafora erabat logikoakosa baitaitezke), baina konparaketatik metaforara badago jauzibat, eta haurraren adimenaren garapenean aurrerapauso batsuposatzen du (iruditik similera, similetik metaforara, bienbitartean sinboloaren osakuntza eta trataera dagoelarik). Esangenezake sinboloa hasiera-hasieratik dagoela haur poesian, nahizezkutuago nahiz ageriago (adinaren aurreratzearekin), bainametaforarekin hartuko luke bere indar barneratzailerik sakonena,ezaguera-mailan aurrera eginez. Hala ere, sinboloarenezaguerazko erabilpenak nolabaiteko garapen intelektualaeskatzen du, erabilpen totemiko hutsean ez geratzekotan.
Janer-ek metaforaren kokaguneak poesiatik atera etadiseinura, musikara, jokuaren mimikara, antzespenera etaabarrera hedatzen ditu, eta era berezian esperientzia poetikoan,erlijiozkoan eta amodiozkoan. Esan genezake, metaforarenprozedura mintzatzearekin lotua dagoela, eta batez ere funtziopoetikoarekin, baina bizitzaren arlo guztietara hedatzen dela,azken batean adimenaren osagai bihurtzeraino. Mintzairametaforikoak gizakiaren barne-mundu eta kanpokoaharremanetan jartzen ditu, hizkuntzaren eginkizun denotatiboarikonnotazio-indarrak erantsiz. Azken batean, zer da hizkuntzabaten sena konnotazio indarra baino? Hain zuzen, eskolan geroeta falta handiagoan daukagun gauza.
56 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
Janer-en hitzetan, metaforak adimena ezagutza-bide berrienbila jartzen du; egiatzat ezin eduki aztertua izan daitekeenabakarrik; metaforak ezagutza intuitiboa lantzen du, azterketazehatza baino harantzago joan nahian; ezin omen dugu metaforaesanahiaren transfert hustzat hartu, errealitatera hurbiltzekomodutzat baizik, ezagutza-modu berritzat, horrela gizakiakomunikazio-aukera berrietara bultzatzen duelarik.
Honela laburtzen digu Janer berak irudiaren bilakaerahaurrarengan: Hasieran animismoa legoke, metaforizatzekomodu primitibo gisa; errealismo nominala deitzen dionagainditzen deneko adina zazpi urte inguruan ezartzen du, etaorduan sortzen omen da gertu samar leudekeen bi osagai bateanbiltzeko ahalmena; hasieran subjektibitatea eta animismoa diranagusi, eta poliki-poliki abstrakziorako bidea jorratzen joaten da.Nerabezaroari dagokionez, Janer-ek ez du aro horimetaforarentzako oso aldekoa ikusten; nerabeak nahiago izatenomen du denotazioa, errealitatearen islapen zehatza; metaforakbeldurra ematen omen dio, bere barneko intimitatean kanpokozerbait sartzearen beldur omen da...
Nerabezaroarekiko ikuspegi hori beharbada pittin bat auzitanjarri beharko genuke. Metaforaz esandakoaz aparte, nerabezaroazerbait baldin bada, poesia intimistaren aroa da; aro honetanni-aren berraurkiketa bat legoke, sexualitatearen piztearekinbatera. Maiz gertatzen da, ni-aren ikuspegitik abiaturik, poesiaexistentzialista sortzea; nerabeak nia-ren eta inguruaren artekoharremanean dimentsio berriak eta bere buruarekiko askoz ereautonomoagoak aurkitzen baititu. Pentsamendu logikoaindarrean gara daitekeen aroa da, bestalde, eta, noski, egondaiteke aro majikoarekiko halako arbuio bat (tartean metaforaeta analogiaren arloa harrapatuz); gertatzen dena da poesia
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 57
-
egiteko modua aldatzen dela, adimenaren garapenaren ildotik.Hala ere, badirudi inoiz baino garrantzitsuagoa izan daitekeelaeskuineko garunaldearekin loturik dauden ahalmenak lantzensegitzea, aro majikoarekiko haria zeharo etenik ez uztea (gerohari horren bila ibili ohi gara, beharbada, bizitza osoan),adimenaren garapenean ezkerraldeko garunaren hazkundedesorekatuegia gerta ez dadin.
Janer-ek dio nerabeak bere barne-mundua aurkitzen duelaezaguera osoz, eta horren haritik sortzen dela adierazpidedenotatiboa, errealitate zehatzari lotua; baina adierazpidepoetikoak ere hor jarraitzen du nolabait, sentipenen munduarilotua orain. Bereizketa hori orain sortzen omen da (lehenagokoadinetan zailagoa zen, haurraren adimenaren sinkretismoa delaeta, subjektuaren eta objektuaren arteko bereizketa egitekoahalmenik eza dela eta). Orduan, nerabeak aukera egin beharomen du, eta adierazpide metaforikoak bere barneko intimitateaagerian uzten omen dio.
Pedagogian metaforak hedapen handia izan zuen pentsakeramajikoz antolaturiko gizarteetan, hemengo mundua etaharanzkoa bateraturik tratatu izan dituzten kulturetan. Gauregun, espezializazioak eta teknologiak metaforari eginkizunorokor hura galdu erazi egin diola dirudi (hala ere, gaur indarrahartzen hasita daude berriro kontrako jarrerak); metafora bera,azterketaren ondorioz, teknologikoki sailkatua izan da, etaerabilpen pedagogiko eraginkor baten harian lantzen hasiak dira.Ildo horretatik doa sinektika deritzon disziplina.
Rodari-k fantasiaren gramatika deskribatu zuen bezala,W.J.J. Gordon-ek metaforaren gramatika antzeko bat deskribatudu, sormenaren teknologia aztertu nahian, pausoz pauso, eta
58 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
ondorioak kuantifikatu ere egin dituzte (metodo zientifikoakerabiliz), metafora guregan gizarte zaharretan bezaineragingarria eta hezitzailea dela erakutsiz. Metodo horrenoinarrian dagoen asmoa da sormenak erakusten dituen aldeirrazionalak era lagungarrian erabiltzea, horrela sormen horiareagotuz.
Gordon erakunde industrialeen barnean hasi zen sormen--taldeak antolatzen, arazoak konpontzeko zein produktuakgaratzeko helburuarekin. Hurrena metodo hura eskolarakoegokitzen hasi zen, sormena eguneroko bizitzan etengabe behardugun ahalmena dela adieraziz. Metodoaren helburua eskolanarazoak konpontzeko gaitasuna gehitzea da, eta adierazpidesortzailea lantzea, enpatia lantzea, giza harremanetarako senalantzea.
Gordon-en ustez, sormen-prozesua ez da bateremisteriozkoa; erraz deskriba daiteke eta ez da zaila pertsonakentrenatzea beren sormenaren hobetzeko. Artea sortzen duenadimena eta zientzia sortzen duena oso parekoak iruditzenzaizkio, eta era berean bakoitzaren pentsamolde sortzailea etataldearena; beraz, sorketa ez omen da inondik ere sakonekoesperientzia pertsonala. Sormenaren oinarrian osagaiirrazionalak daude; arazoak konpontzeko irtenbide arrazionalakeman behar omen dira, baina irrazionaltasunak ideia berriaksortzeko aukera sortzen du.
Metodoak zenbait teknika lantzen ditu; alde batetik,metafora, gauza ezaguna ezagunarekin lotuz, eta alderantziz,horrela ezagutza-prozedura berriak bultzatuz; bestetik analogia,zein pertsonala (gauzen barnean sartzea irudikatu eta enpatiazhaiek bezala funtzionatu, nolabaiteko prosopopeia sortuz: nola
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 59
-
moldatuko nintzakete molekula banintz, adibidez), zeinzuzeneko (izadiko gertakari bat, adibidez, egoera tekniko batiaplikatuz; buruaren funtzionamendua aztertuz, ordenagailuakhobetu, esate baterako), zein gatazka erakoa (kontraesana bilatuzetengabe).
Metodologia guzti honi oso bide estimulagarriak ikustendizkiogu heziketa-munduan lantzeko. Arteari dagokionez, ordea(eta, azken batean, heziketaren muinari), ez zaigu iruditzen ezmetodo hori ez beste ezein iristen denik artearen erdiguneadeskribatzera. Damaso Alonsok zioen, eta Gordon bainoeskarmentu handiagoz, artearekin egin dezakeguna, gehienbat,biran ibiltzea dela, ahalik eta zirkulurik hertsienak egitensaiatuz; baina, inola ere ez garela iritsiko puntu zentrala ukitzera.Gordon baino lehenago hainbat eta hainbat aritu izan da kritikaliterarioan; lan horien guztien ahalegina ikusi eta gero, norbaitetortzea esanez sormen-prozesua erraz deskriba daitekeela,xinplekeria harrigarria iruditzen zaigu. Honekin ez dugu esannahi metodoa baliagarria ez denik, baina ez dezala uste formulahorrekin bakarrik artea egiteko gai den jendea heziko duenik(ezta eguneroko arazoak konpontzeko ere). Bestalde,metodologia oro arrazionaltasunean oinarritu ohi da; beraz,arrazionaltasunetik irrazionaltasuna deskribatzean, alde asko etaasko geratuko dira kanpoan; gainera, arrazoia baino areago doanzerbait ez da beti irrazionala, arrazoiaren kontrakoa.
Horrelako metodologiek, bere lekuan ez jarriz gero,mekanizismora bultza dezakete haurra (kontrakoa aldarrikatuzari diren bitartean). Bestalde, bizikizun estetikoa erabatpertsonala da gure ustetan; taldean elkarrekin bizi daitezkegauzak, elkarrekin landu, komunikazioa sortu; baina, estetikarenzirrara bakoitzak hartzen du bere barnean, besteek ez bezala;
60 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
bizikizunak transferiezinak dira, nahiz bakarrik egon nahiztaldean egon.
Egia da pentsakera analogikoak eta metaforikoak joera osokreatzaileak bultza ditzaketela giza arazoen aurrean, eta puntuhori heziketa-mailan oso garrantzizkoa dela; baina gizartearenarazorik garrantzizkoena ez da beharbada irudimenez beterikoburuak edukitzea (hori oso lagungarria izan litekeela nork uka,ordea), beharbada arazoaren oinarria etikoa da, eta beharbadaarazoaren muina zenbaiten ustetan izpirituala da.
Metaforarekin jarraituz, honek badu iniziazioarenmunduarekin zerikusirik; mundu ezagunetik ezezaguneragaramatzalarik etengabe, bada, ez ote zaigu ari proposatzenbizitzaren bidaia? (zeren, zer da bizitza, denbora ezagunetikezezagunerako pauso geldiezina baino?). Bidaiaren metaforaoinarrizko bilakatzen da bizitzarekiko ikuspegi orokorraklantzerakoan (amandre-ipuinek, azken batean, bidaiainiziatikoak adierazten dituzte); metafora horrek egundokoindarra hartzen du nerabezaroan, gaztea aro horretan bizitzarantzabantara osoan katapultatua sentitzen baita.
**************
Heziketarekiko loturan, behin eta berriz aldarrikatu dugupoesiaren majikotasuna, batez ere bizi dugun egoera ikusirik.Berez, ordea, ez litzateke orekatua bide horietan jartzea indarrikhandienak. Majikotasuna eta lirismoa, nolabait, mistikarekin etabehetik gorako joerekin harremanetan daude, eta dimentsio horida gaur egun galduxea daukaguna. Horrek ez du esan nahi,ordea, beste dimentsioa, dimentsio horizontala arbuiatu behardugunik; eta dimentsio hori lantzeko biderik osasuntsuena
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 61
-
umorea iruditzen zaigu; umoreak eramaten gaitu bizitzarendimentsio laura, apalera; altura asko hartu nahi denean, irribarrepixka bat egitea komenigarria da, benetan oinak non dauzkagunkontura gaitezen. Eta umorearekin ere badute zerikusiriksimil-ak eta metaforak, sinekdokeak eta metonimiak; ordea,hortik atera ohi den irudiaren indarra logikari loturik egon ohida; askotan logika hori hausten da ezustea sortuz; bainaerreferentzia logikoa da, nahiz kontrako bidetik erabili; noski,logika hori, zenbat eta haur ttikiagoekin aritu, orduan etaxinplegoa izan da (albokotasuna aipatu dugu).
Umorearekin barre egiten diogu inguruari, gauzak bereohizko eginkizunetik aldendu eraziz; erlatibizatze-lanarenhasiera polita izan liteke hori. Umore hori ironia ere bihurdaiteke, zorroztasun kritikoa eta erlatibizatze-lan hori gehiagosakonduz.
Barne-munduaren hezibide osatzaile batek, goitik beherakobideak eta bide etzanak, biak eduki behar ditu kontutan, eraorekatuan. Hala ere, oreka osorik ez dagoela badakigu, bi indarhorien gurutzaketaren erdigunea ezereza bestetik ez baita.Bizitza etengabeko mugimendua da, eta mugimendua sortzekodesorekak behar dira.
**************
Poesiaren lanketa liho lanarekin parekatu dugu, inoiz erabatosatzera iritsiko ez garen oihalarekin. Lanketa horrek tresna etaleku bereziak behar ditu. Zumtho-ek locus amoenus batbeharrezko ikusten du poesiarentzako; leku egoki hori, ordea,batez ere norberaren barnean prestatu behar da. Honekin esannahi dena da, haurrari barnea gozatzen eta prestatzen ez bazaio,
62 Haur poesia edo lihoaren neke eta penak
-
zaila izango dela, barne-leku egoki hori gabe, poesia dastatu ahalizatea.
Eta poesiari barnean lekua egokitu behar zaion bezalakanpoan ere komenigarria da hori egitea. Ana Pelegrin-ekdidaktika- eta metodologia-mundutik aldentzea eskatzen dupoesia; poesiarentzat denbora eta espazio izpiritual bereziakeskatzen ditu, barne-jarioari bideak era egokian irekitzearren.Poesiaren txokoa, ipuinarenaren ondokoa da, pinturarenarenondokoa, musikarenaren ondokoa, jolasarenaren ondokoa.
Poema eder batek ez du mundua konponduko, bainaederragoa egingo du behintzat, salbuespenak salbuespen etapenak pen.
Haur poesia edo lihoaren neke eta penak 63
-
HAUR LITERATURA ETA GIZARTEA
Manu Lpez Gaseni
-
Mintzaldi txiki hau ematera puntua jarrita natorrela esandaiteke. Antolakuntzatik Haur literatura eta gizartea titulu hauproposatu zidatenean, Borroka Arroka nire azken liburuarengaiagatik izango zela bururatu zitzaidan. Kasualidadez, gaihorretaz, eta gai hori aitzakiatzat hartuta beste zenbaitetaz erebadut zeresanik.
Adibidez, zentzu bihurrian hartuta, esango nuke haurliteratura gizarteak asmaturiko merkatua dela. Edo, bestelaesanda, gizartearen beharretara makurturiko jenero bat. Ez dutesango existitzen ez denik; izan, bada. Baina, gutxienezliteratura hitzaren zentzua zehaztu egin beharko litzateke, etairakurgaiaren esanahira mugatu. Haur irakurgaiak esanbeharko genuke, gure aurreko idazle batzuek, ez gu bezainpretentzioso eta marketing-zaleak, egin zuten bezala.
Izan ere, literatura, nik ulertzen dudan bezala, gozamenestetiko batekin zerikusia daukan aldetik, ez dago argi eta garbihaurren buruetan. Inoiz ez dut esango Haur literatura deitzenden horren atzetik literaturarik ez dagoenik, horren zati bateanbederen. Esan nahi dudana da haurrak ez duela hori literaturatzathartzen.
Puntu honetara iritsita, uste dut gauza gehiegi geratu direlaargitzeke, nahiz eta beharbada hau ez den guzti horretaz hitzegiteko tokirik aproposena. Baina aipatu egingo ditut: esaterako,argitu beharko litzateke zer izkutatzen den haurra deiturarenatzetik, zeren eta, galdetzen hasiz gero, liburuzaletutako hauraskoren adibideak ager baitaitezke, baina jeneralizazio baterairitsi nahi izanez gero, haurrak, orohar, ez duela osagai literarioabereganatzen erabaki beharko genuke. Antzeko beste puntu ilun
Haur literatura eta gizartea 67
-
bat zera da: haurra noiz arte den haur. Hor ere badira teoriapsikologikoak, baina adostasunak tarte handiegiak uzten ditu:hamahiru, hamalau, hamabost urte.
Haur literaturaren inguruan egin diren teorizazioetan puntuinportante bat onartzen da: beste jenero edo azpijeneroak formaedo tematikagatik definitzen badira ere, haur literaturadefinitzeko kontutan hartzen den elementu bakarra hartzailea da,haurra bera. Haur literatura, horren arabera, haurrak irakurtzenduen guztia izango litzateke.
Hala ere nire ustez, orain arte ez da saio bat ere egin haurliteraturazko testuetatik haurrak zer eta nola ulertzen duenjakiteko, eta aldez aurretiko baldintza hori gabe itsu--makilkadaka arituko gara etengabe.
Zeregin horretarako, Errezepzioaren Estetika deritzonkorronte kritikoak tresna teoriko aproposak eskaintzen dituelauste dut. Literaturak, komunikazio-mota berezia den aldetik,bere helburua beteta ikusiko luke irakurleak idazlearen asmoenintepretazio onargarria egiten duenean. Horretarako, jakina,literaturak baditu bere lege bereziak, idazleak eta irakurleakezagutu eta konpartitu behar dituztenak, literatura deitzenduguna literaturatzat irakurria izan dadin. Arazoa zera da:haurrak ezagutzen al ditu lege horiek? Edo beste hitzetanesanda, ba al dauka gaitasun estetikorik? Nolakoa? Ikuspuntuhorretatik abiatu beharko genuke aurrerantzean.
Bitartean, haur literaturaz baino gehiago, Juan Cerveraikerlari interesgarriak, nahiz batzutan epelak, proposaturikomugako literaturaz interesaturik nago. Gauza jakina da haurliteraturaz hitz egitean haur eta gazte literaturaz hitz egiteko
68 Haur literatura eta gizartea
-
akordiora iritsi dela, elementu anbiguo berri bat gaineratuz.Badago, bai, haurrentzat izan gabe helduentzat ere idazten ezden literatura-mota bat, mugakoa, beste bien arteko tokiabetetzen duena. Cerverak berak aipatzen ditu gai eta gustualdetik ematen diren aldaketak, eta hemen badirudi, etapsikologia ere bat dator, gazte egin den haur horren heldutasunpsikologikoa medio, nerabea gai dela alderdi literarioazjabetzeko. Besteak beste, bere esperientzia literarioa handiagoadelako. Oraindik ere, nire ustez, pisu handia dauka argumentuak,baina bestelako elementuek nagusitasun handiagoa hartzen dute.Suposizio guzti hauek ere, jakina, praktikan frogatu beharkolirateke.
Orain arte esandakoa, gaia aitzakiatzat hartuta, kezkatzennauten alderdi teoriko batzuren azalpena izan da.
Aurrerantzean, mugako literatura horretatik abiatuta,Haur literatura eta gizartea tituluak izan dezakeen besteinterpretazio batera pasatuko naiz. Jakina denez, gazteliteraturaren alorrean azpijenero desberdinak landu diranarratibaren barruan. Abenturetatik hasi eta zientzi fikzioanbukatu, fantasia, misterioa eta detektibetakoetatik pasatuz. Bainabada jenero bat betidanik interesatu izan zaidana: errealismoa.Eta horri nahi diren adjektibo guztiak jarri ohi zaizkioikuspegiaren arabera: kostunbrista, naturalista, soziala, zikina,...
Gazte literaturarako interesatu zaizkidan iturriak ez diraberriak, eta Iparramerikatik datoz. Lehengoa 1945ean publikatuzen lehenengo aldiz, eta berriki egindako itzulpenari esker izenberria dauka euskaraz: Zekale artean harrapaka. Salingerrennobelari deitura jarri behar izatekotan, errealismo zinikoadeituko nioke nik. Narrazioa azkarra da, oso hurbila, barnetegi
Haur literatura eta gizartea 69
-
batean ikasten duen mutiko errebelde batek kontatua. Etalehenengo esaldian jadanik kokatzen ditu narrazioarenkoordenatuak, beste errealismo-mota bati kontrajarriz: Haubenetan aditu nahi baduzue, lehenengo zera jakin nahiko duzuebeharbada, non jaio nintzen, eta nolakoa izan zen nire haurtzarokaxkarra, eta zertan ari ziren nire gurasoak eta hori dena ni jaioaurretik, eta David Copperfielden antzeko kakazahar guzti hori,baina ez dut gogorik horretan sartzeko. Beraz, lehenengoabisua: hau ez da David Copperfield! Kasualidadez, literaturakhorrelako kasualidadeak izaten ditu, protagonista etanarratzailearen izena Caulfield da. Liburua segida bateanirakurtzen da, etengabe botatzen diren irreberentzien aurreanparrez gainezka. Inor ez du barkatzen Holden Caulfield gazteak,eta estetika iparramerikar osoari sekulako errepasoa ematen dio.Benetan hori bezalako liburu gutxi irakurri dut nik.
Bigarren iturria bikoitza da, Susan Hinton-en bi liburuak,alegia. Lehenengoa 1967an argitaratu zuen, hamazazpi urtezeuzkala: Errebeldeak, edo Baztertuak. Bertan, koadrilenarteko liskarrak narratzen dira. Koadrila paradigmatikoak dira:aberatsen seme-alabak batetik, eta baztertuak bestetik. Klase--borroka, azken batean. Eta tartean, adiskidetasuna, elkartasunaeta maitasuna bezalako sentimenduak ageri dira nonahi.Horrelako estetika eta gaia sarritan erabiliak izan dira, bainanobela hori da adierazgarririk nagusiena beharbada West SideStory antzerki-musikalarekin batera. Susan Hinton-en bigarrenliburua, Kaleko Legea, 1975ean argitaratu zen. Idazlea helduagoageri da, eta liburua bera trinkoagoa. Garaiak aldatu dira:koadrila-giroa bukatu egin da eta droga da nagusi. Lehengoidealismoaren aurrean, oraingo pragmatikotasuna. Pertsonaiakurrunagoak dira, arketipikoak: Rusty James, narratzailea, etabere anaia nagusia, motorreko mutila, urrutitik datorrena eta
70 Haur literatura eta gizartea
-
dena dakiena. Hemen, Rusty James-en iniziazio-prozesuanarratzen zaigu: bere anaia idolatratuari begira bizitzetik, berekabuz bizi behar izatera. Iraganetik bizitzerik ez zegoen jadanik,eta orainaldiko errealitate gogorrari aurre egin beharra dago.
Garaiak aldatu egiten dira, baina gazteen arazoak antzekoakizaten dira beti. Kontua da guzti horri forma literarioa ematea,gure kasuan, hemen, Euskal Herrian. Eta horretarako eszenarioegokiak bilatu behar dira. Nire kasua aipatzeagatik, Ibarrezkerrairuditu zitzaidan egokiena Borroka Arroka kokatzeko. Batetik,ondo ezagutzen dut, eta bestetik, ingururik marginalena da,zentzu batzuetan: Euskal Herriko barrutian erdaldun etaezezagunena beharbada; kultur kriseilua da, eta Bilbo hiriindustrial eta aberatsaren suburbioak, surroundak, uribeak dira.Gainbehera datorren industriak utzitako hondakinak dira, bertanbizi diren giza-hondakinekin batera. Horregatik niretzat inguruhori ez da Bilbo, inondik inora, Balkobilko baizik, eta ezin daEuskal Herriko beste industriguneekin konparatu (Pasaia,Laudio, Iruerria,...) Nire saioa hauxe izan da: testuinguruhorretan gazteen istorio bat kokatzea, baina betiereeszenarioaren ezaugarriak azpimarratuz.
Bi ardatz hauen artean trabeskaturik, haur literaturarengaineko gogoeta eta errealismoa soziala gazte literaturan, hemenamaitzen da udako eskolatxo hau. Eskerrik asko.
Haur literatura eta gizartea 71
-
MEZU IDEOLOGIKOAKHAUR LITERATURAN
Mariasun Landa
-
Ikuspuntu askotatik azter dezakegun gaia da gaurkoa. Hainzabala eta sakona denez, gaia mugatzeko beharrean aurkitzengara: ipuin harrigarri tradizionalen ideologia sexista izangoda, hain zuzen, ikutuko dugun aspektua. Mugatze honek bestemurrizketa bat egitera behartzen gaitu, ilustrazioak berak haurliteraturan bideratzen duen mezu ideologikoa baztertzeraalegia... Gai honek hitzaldi berezia eskatuko luke, haurliteraturan ilustrazioak duen garrantzia aparta delako, zenbaitkasutan testua baino sexistagoa da eta.
Gogoratu beharra dago ere, haur literaturak betidanik izanduela definizio arazoa: haurrentzat idatzitako literatura al da?Haurrek bereganatu duten literatura al da? Haurrek egin dutenliteratura al da?... Felicidad Orquin-en ustez, haur literatura, gaurezagutzen dugun moduan, haurren eskolarizazioarekin hasten daeta burgesiaren haurtzaroaren kontzeptuarekin lotuta doa.Erakunde eskolarrak eta familia nuklearrak nagusien mundutikaparteko esparru berriak sortzen baititu haurrentzako. Orduraarte, haurren irudimenak ahozko tradiziotik edan zuen etahasiera batean denontzako ziren ipuin harrigarriak haurrekbereganatu zituzten, 1697an Frantzian Perrault-ek bildutakoipuin tradizionalekin gertatu den bezala...
Ipuin harrigarri eta tradizional ezagun hauen sexismoaaztertzen hasiko gara orain, gaurkotasun izugarria baituteoraindik eta askotan beren balio pedagogikoa zalantzan jarridelako, ez ordea beren balio literarioa.
Mezu ideologikoak haur literaturan 75
-
1. EMAKUMEAREN IRUDIA IPUIN HARRIGARRITRADIZIONALETAN
Ipuin harrigarri tradizionaletako emakumezko protagonistakhauexek izan ohi dira nagusiki: maitagarriak edo hadak, etasorginak. Baina oinarrizko ezberdintasun bat dago hauen artean:
sorgina bilakatu egiten da sorgin maitagarria, berriz, jaio egiten da.
Hau da, sorginek beren burua sorgin izateko ikasi, prestatubeharra dute, beraz, maitagarriak edo hadak baino ahulagoakdira. Maitagarriak, mesedea egitean, ez du ezer galtzen edoirabazten, ez du zigorrik ez saririk jasotzen; sorginak, aldiz,ekitea, oker-jokatzea, heriotzarekin ordaintzen du. Maitagarriak,edertasun eta ontasunaren paradigmak dira, sorginak, ordea,gaiztotasunaren paradigmak dira. Ipuin harrigarri tradizionaletanemakumearen irudiaren bi alderdi nagusiak sorgina etamaitagarriena direla esan dezakegu.
Hala ere, ipuin horietan beste pertsonaia nagusiak ereagertzen dira: printzesa, erregina eta amordea, besteak beste.Goazen pertsonaia hauen ezaugarriak gertutik aztertzera:
1. Printzesa. Maitagarria bezala, edertasunaren sinboloakdira, baina hilkorrak. Ez dira maitagarriak bezainahalguztidunak, beraz.
2. Erregina. Kontaketa tradizionaletako pertsonaiarikiragankorrenetarikoa da, mater genitrix soila, alegia,bere rola laburra eta akatsik gabekoa baita: haurramunduratu eta hil egiten da, kontaketatik desagertuz.
76 Mezu ideologikoak haur literaturan
-
3. Amordea, berriz, bizi izaten jarraitu duen emakumea da.Denborari, zahartzaroari eta seme-alaben hoztasunariaurre egin beharko diona; edertasuna eta senarrarenmaitasuna galduko duena. Pertsonaia latza, inperfektoa,baina guztiz erreala.
Printzesaren irudia maitagarriaren iruditik oso gertu dago;amordea, berriz, sorginaren iruditik. Eta mutur bi hauen artean,erregina.
2.