Ibaizabal Elorrio inguruko errekatxo elkartzean sortu eta Bilboko itsasadarran amaitzen den ibaia da. 63 km luze ditu. Ibaiadar nagusiak Mañaria, Arratia, Nerbioi eta Kadagoa dira. Ibaizabalen arroak 416 km² ditu. Bataz besteko emaria 18 m³/s koa da. Durango, Zornotza, Lemoa, Basauri, eta Bilbao zeharkatzen ditu.
Top Related