Harrera-gidaliburua 1
HARRERA
Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria
Harrera-prozesuaren jarduerak
Harrerako trebakuntza-planaeta gaitasunen ebaluazioa
Ebaluazio-tresna:Gogobetetasun-inkesta sartu berri den pertsonari zuzendua
Harrera-gidaliburua 2
Harrera-gidaliburua moldatzeko oinarriko agiria
Harrera-gidaliburua lantzeko materialaren oinarria da. Hura lantzeko argibideak eta txantiloiak biltzen ditu.
zuria argibideetarako,
berdea erabilera gomendatukoak diren baina pertsonalizatu behar diren txantiloietarako,
horia erabilera gomendatukoak diren eta idatzita dauden bezalaxe erabil daitezkeen txantiloietarako,
laranja hautazkoak diren txantiloietarako, hala bere horretan erabil daitezkeenak nola pertsonalizatu behar direnak.
Harrera-prozesuaren jarduerak
Harrera-prozesu batean egin beharko liratekeen jardueren segida ageri du, eta jarduera bakoitzerako erantzukizun estandar bat esleitzen du enpresaren barruan.
Harrerako trebakuntza-plana eta gaitasunen ebaluazioa
Harrerako trebakuntza-jarduerak eta horien jarraipena egikaritzeko eredu bat ageri du.
Denbora-tarte bat igarota, sartu berri den pertsonak berak jaso duen harrera ebaluatzeko eredu bat da.
Harrera-gidaliburua 3
Enpresaren izena
aurkibidea Gure ongietorriaGure ongietorria
Enpresa honetan gertatu zen…Enpresa honetan gertatu zen…
1.1. Enpresaren aurkezpena.Enpresaren aurkezpena.
2.2. Alderdi soziolaboralak.Alderdi soziolaboralak.
3.3. Kudeaketako sistema integratua: kalitatea.Kudeaketako sistema integratua: kalitatea.
4.4. Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa.Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa.
5.5. Ingurumena kudeatzeko sistema integratua.Ingurumena kudeatzeko sistema integratua.
6.6. Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza. Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza.
7.7. Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika.Aukera Berdintasunerako Politika.
8.8. Informazio-sistemak.Informazio-sistemak.
9.9. Pertsonak kudeatzeko jarduerak.Pertsonak kudeatzeko jarduerak.
10.10. Informazio baliagarria.Informazio baliagarria.
Harrera-gidaliburua 4
Zer da harrera-gidaliburu bat eta zer lortu nahi du
Harrera-gidaliburua agiri bat da, lantoki dugun enpresa ulertzeko beharrezkoa den oinarrizko informazioa biltzen duena. Enpresaren funtsezko ezaugarriak azaltzeko erabiltzen da, eta, horrekin batera, enpresara sartu berri den pertsonaren lanpostuaren berariazko dokumentazioa eskaini behar du.
Gidaliburuak modu soil eta ulerterrazean idatzia egon beharko du. Gure enpresara berriki sartu den edozein pertsonak, beka- edo praktika-programen bidez iritsitakoak barne, izan ditzakeen zalantza nagusiak argitzeko baliagarri izan behar du, hala nola lantoki barruan eskaintzen den trebakuntza, lanbide-heziketaren esparruaren baitan.
Baina, informazioa argitzeaz gain, “giza berotasun eta errespetua” ere helarazi nahi da, sartu berriei gure balioak jakinarazi eta kutsatzeko asmoz. “Lehen inpresioa emateko lehen aukera baino ez dago”. Lehen detaile horri esker, pertsonek, gizon-emakumeek, beren premiei arreta jarriko dien enpresa bat ikusiko dute.
Gainera, ongi idatzia dagoen eta gure enpresari buruzko oinarrizko ezaugarriak argitzen dituen gidaliburu bat ontzeko gai bagara, informazioa bilatzen xahu litekeen denbora –eta errendimendua– irabazten ari gara. Sartu berri den pertsona baten informazio-premiei aurrea hartzen badiegu, enpresaren eta bertan diren pertsonen artean harreman heldua eraikitzen hasiak gara.
Jarraian gida bat aurkituko duzu, harrera berdintasunezko eta eraginkorrak prestatzeko harrera-gidaliburu bat ontzen lagunduko dizuten azalpenekin.
Harrera-gidaliburua 5
Enpresaren izena
gureongietorria
Enpresako zuzendaritzak sinatutako mezua, sartu berri den pertsonari modu soilean ongietorria ematen diona.
Mezuak berdintasunezko tratua bermatu behar du hizkuntzaren erabileran, eta nabarmendu behar du pertsona eta talentuen aniztasuna enpresarentzat “errentagarria” dela.
1. adibidea:
Eskerrik asko XXX-ra etortzeagatik. Ongietorria ematen dizugu, bi alderdiontzat onuragarriak izango diren lan-esperientziak partekatzeko itxaropenaz. Zuretzat, zure garapen pertsonal eta profesionalerako mesedegarria izan daitekeen neurrian. Gure enpresarentzat, hemendik aurrera kide zaituena, zure ekarpena lehiakortasuna hobetzeko eta etorkizuneko erronkei berme handiagoz aurre egiteko lagungarri gerta dakigukeen neurrian.
Espero dugu elkarrekiko konfiantzan oinarri harturik harreman emankorra eraiki ahal izatea. Ordu asko emango ditugu elkarrekin. Horregatik merezi du dokumentu hau irakurtzea. Nor garen uler dezazun laguntzeko pentsatua dago: zugan pentsatuz egin dugu. Zure iritziaz lagun iezaguzu agiria egunez egun hobetzen. Eskerrik asko berriro.
2. adibidea:
Eskerrik asko XXX-ra etortzeagatik. Jaso ezazu gure ongietorri abegitsua. Gaur elkarrekiko harremanari hasiera emango diogu, eta espero dugu biontzat onuragarria izatea. Eskuartean duzu gure harrera-gidaliburua, gure enpresarekin lehen kontaktua egiteko balioko dizuna. Bertan hainbat alderdiri buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu. Aurrerago zure laguntza beharko dugu, zure iritzien bidez agiria hobetuz joateko. Har ezazu behar duzun denbora agiria irakurtzeko, eta nahi dituzun galderak egin itzazu.
***Pertsonari zuzendutako mezua sartu***
Harrera-gidaliburua 6
Enpresaren izena
enpresa honetangertatu zen …
Gune honetan, enpresan sartu berri diren pertsonekin emozio-mailako harremana ezartzeko testu bat paratuko da. Istorio bat idaztea proposatzen dizugu, zure enpresak gauzak nola egiten dituen eta zein balio dituen nabarmentzeko kontaketa bat moldatzea.
Gerentziaren hausnarketa bat txertatzea interesatzen zaigu, gure langileekin eta gure bezeroekin ezarri nahi dugun harreman-mota islatuko duen istorio txiki bat. Originala izateaz gain, alderdi arrazionala nahiz emozionala barne hartu behar ditu. Pertsonala eta ezberdina izan behar du, gure pertsona berriaren aurrean ilusioz beterik eta etorkizun hobea eraikitzeko gogoz aurkezten gaituen zerbait.
Istorio hori taxutzeko zenbait gako:
• hobe gure enpresan jazotako benetako gertakaria bada
• hobe bezeroak barne hartzen baditu
• hobe enpresa bezala definitzen gaituzten balioetako batzuk, emakumeen eta gizonen berdintasuna kasu, agertzen baditu
• hobe gogoeta eragiten duen eta irakurketa ezberdinak dituen istorio bat bada
• hobe barruko norbaiten ikuspegitik kontatua badagoKontakizun hau pertsonak enpresarekin duen lehen kontaktuaren baitan dago. Horregatik, garrantzitsua da idazketa txukuna izatea eta bertan berdintasuna islatzea..
Harrera-gidaliburua 7
Zer da harrera-gidaliburu bat eta zer lortu nahi du
Harrera-gidaliburua moduluka egituratu beharko da. Gaika taldekatutako edukiak bilduko ditu, enpresaren bestejarduera batzuetarako berrerabili ahal izango direnak.
Eduki horiek bloke trinkoak osatzen dituzte, eta bloke bakoitzak zentzu propioa izango du. Gidaliburuak hamar modulu ditu; honakoak dira:
1. Enpresaren aurkezpena.
2. Alderdi soziolaboralak.
3. Kudeaketako sistema integratua: kalitatea.
4. Kudeaketako sistema integratua: prebentzioa.
5. Ingurumena kudeatzeko sistema integratua.
6. Kudeaketako sistema integratua: etengabeko hobekuntza.
7. Kudeaketako sistema integratua: Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Politika.
8. Informazio-sistemak.
9. Pertsonak kudeatzeko jarduerak.
10.Informazio baliagarria.
Harrera-gidaliburua 8
“Enpresaren aurkezpena” moduluaren edukiak
Modulu honetan gure enpresa aurkezten dugu. Horretarako baliagarri gerta dakizkiguke eskura ditugun beste aurkezpen batzuk: katalogo orokorrak, Interneteko guneak, produktuen katalogoak eta abar. Ez dugu ahaztu behar garrantzitsua dela kanpoko irudiaren eta barruko irudiaren artean koherentzia mantentzea.
Modulu honek honako edukiak ditu:
• Misioa, ikuskera eta balioak. Horiek xedatuta badaude, bere horretan aurkeztu behar dira. Komeni da testu argigarri txiki batzuk eranstea, aintzat hartuz harrera-gidaliburua jasoko duen pertsona enpresan berria dela.
• Enpresaren organigrama, nola funtzionatzen duen ulertzeko azalpenekin. Garrantzitsua da emakumeak eta gizonak antolakundean non dauden jakitea, eta horretarako pertsonen izenak agertu behar dira, bakoitzak zein rol duen ezagutzeko.
• Enpresaren egungo ildo estrategikoen aurkezpen didaktiko laburra.
• Enpresaren historia laburra. Gure enpresaren bizitzako gertakari nagusien agerpen kronologikoa: sorreraurtea, eskaera-zerrenda, merkatu edo produktuen inguruko mugarriak, aldaketa esanguratsuak, aitortzak eta abar.
• Grafikoak bezero nagusiei eta enpresan ekoizten diren produktu edo zerbitzuei buruzko informazioaz.
• Interesgarria da enpresaren bilakaeraren ikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan.
• Enpresan erabiltzen ditugun teknologiei buruzko oinarrizko informazioa.
Harrera-gidaliburua 9
Enpresaren izena
aurkezten dizuguenpresaren izenamisioa, ikuskera eta balioak
Horiek xedatuta badaude, bere horretan aurkeztu behar dira. Komeni da testu argigarri txiki batzuk eranstea, aintzat hartuz harrera-gidaliburua jasoko duen pertsona enpresan berria dela.
Azal daiteke enpresak etorkizunari begira dagoen irudi lehiakorra aldezten duela, hainbat auziren inguruan konprometitua, hala nola ingurumena errespetatzea, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna eta abar.
Esaldiren batean txertatu enpresak bereziki baloratzen dituela bertako emakume eta gizonen lana eta ekarpena, eta pertsonen arteko errespetua eta tratu-berdintasuna sustatzen dituela, sexua, jatorria, arraza, ezintasuna eta bestelakoak gorabehera.
Enpresak bere korporatibo balioetan berdintasunarekin daukan konpromezua azaldu behar du.
LOGO
Harrera-gidaliburua 10
Enpresaren izena
Enpresaren organigrama, nola funtzionatzen duen ulertzeko azalpenekin. Pertsonenizenak agertu behar dira, bakoitzak zein rol duen ezagutzeko. Komeni da honakoakeranstea:
• telefono-aurkibide bat, izen eta atalka (interesgarria izan liteke argazkiak txertatzea)
• lehen laguntzan gaitutako langileen zerrenda
• larrialdi-planetan gaitutako langileen zerrenda
• informazio-teknologien alorrean diharduten langileen zerrenda
Gure enpresaren ezaugarrien arabera, eginkizun bereziki garrantzitsuak dituzten langileen zerrenda gainera liteke.
aurkezten dizuguenpresaren izenaorganigrama
LOGO
Harrera-gidaliburua 11
Enpresaren izena
Enpresaren egungo ildo estrategikoen aurkezpen didaktiko laburra.
Pertsona guztiek ulertu dezaten ildo estrategikoen aurkezpena egin behar da
aurkezten dizuguenpresaren izenaildo estrategikoak
LOGO
Harrera-gidaliburua 12
Enpresaren izena
Enpresaren historia laburra. Gure enpresaren bizitzako gertakari nagusien agerpenkronologikoa: sorrera-urtea, eskaera, merkatu edo produktuen inguruko mugarriak,aldaketa esanguratsuak, aitortzak eta abar.
aurkezten dizuguenpresaren izenamugarri nagusiak
LOGO
Harrera-gidaliburua 13
Enpresaren izena
Bezero nagusiei eta enpresan ekoizten diren produktu edo zerbitzuei buruzkoinformazioa erakusten duten grafikoak. Interesgarria da enpresaren bilakaerarenikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan.
Interesgarria da enpresaren bilakaeraren ikuspegi bat eta dokumentu didaktikoak eskaintzea, edonork ulertzeko moduan.
aurkezten dizuguenpresaren izenabezeroak etaproduktuak/zerbituak
LOGO
Harrera-gidaliburua 14
Enpresaren izena
Enpresan erabiltzen ditugun teknologiei buruzko oinarrizko informazioa aurkeztu behar dugu laburki.
Komeni da adieraztea hemen eskaintzen denari buruzko informazio gehiago non lor daitekeen, eta informazio hori nori eska dakiokeen.
Teknologiak edozeinek ulertzeko moduan eta informazio gehiago non aurkitu dezakegun azaldu behar dira.
aurkezten dizuguempresaren izenaprozesuak eta
teknologiak
LOGO
Harrera-gidaliburua 15
“Alderdi soziolaboralak” moduluaren edukiak
Atal honetan, gure enpresan dugun harreman soziolaboralen esparruari buruzko zenbait alderdi aipatu behardira.
Beraz, premiazkoa da gobernatzen gaituzten barne-araudiak, indarreko hitzarmenean jaso beharko direnak, azaltzea.
Bereziki azaldu behar dugu:
Kontu hauei buruzko zalantzarik izanez gero, garbi adierazi behar da nori galdetu behar zaion.
Atal honetakoedukiekin batera, komeni da sartu berri den pertsonari gomendatzea endatzea agiri honetaz gain bere lan-kontratuaren kopia bat gorde dezala.
Gainera, komeni da gehitzea, baleude, barne-izapideak egiteko inprimakiak eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko lege organikoaren eskakizunak betetzeko beharrezkoak liratekeen guztiak.
• Presentzia kontrolatzeko sistema.• Lan-egutegia eta horri buruzko araudia.• Zerbitzu medikoaren funtzionamendua: zerbitzu sozio-sanitarioak eta oro har lan-osasuna.• Soldata-orri bat zer-nolakoa den, eta zer barne hartzen duen.• Oinarrizko bizikidetza-arauak tabakoari, emakumeen eta gizonen berdintasunezko tratuari edota instalazioen zainketari buruz, besteak beste. Arau horiek enpresa bakoitzaren kasuistikara egokitu beharko dira.• Enpresaren gizarte-zerbitzuak, aipagarriak balira, eta erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko jarduerak.• Bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko enpresak gara lezakeen araudia.
Harrera-gidaliburua 16
Enpresaren izena
harreman soziolaboralen
esparrua
presentzia kontrolatzeko
sistema
Presentziaren kontrola honela arautzen da:
-…...
Lan-ordutegiak langileak burutu beharreko lanaldiaren arabera arautzen dira (adierazi indarrean dagoen presentzia kontrolatzeko prozedura).
Barne-zerbitzu batzuetarako, ordutegi jakin batzuk daude:- ……
Edozein zalantza izanez gero, galdetu hemen:...
Gai honi buruz edozein zalantza izanez gero non galdetu behar den adierazi (pertsona eta leku zehatza).
Harrera-gidaliburua 17
Enpresaren izena
Lanaldia eguneko x ordukoa da, xxxx orduko urteko egutegia osatzeko. Egutegia .......-n dago ikusgai, eta eskatu nahi duenarentzat eskuragarri ...... sailean.
Orduen inguruko gorabeherak (bajak, baimenak eta abar) honako prozedura honen arabera gobernatzen dira (xehetasunak gehitu).
Lanera ez agertzea jakinarazi egin beharko zaio, aurrez, gaineko postuan hurrena dagoen arduradunari, eta hark, era berean, horren berri emango du ..... sailean.
Oporrak eskatzeko, prozedura honakoa da:....... Langileak urteko egutegi osoa bete ez badu, oporrak lan egindako egunen araberakoak izango dira. Kalkulu hori ... sailean eska daiteke.
Edozein zalantza izatekotan, galdetu…
harreman soziolaboralen
esparrua
lan-egutegia
Harrera-gidaliburua 18
Enpresaren izena
Enpresan zerbitzu mediko bat badago, xxxxx, eskuarki ordutegi hau duena:...; zerbitzua enpresan lan egiten duten pertsona guztiek balia dezakete. Gidaliburuak gertuko beste osasun-zerbitzu edo zerbitzu psikosozialen berri ere emango dizu, eta urtero egin behar dituzun azterketen berri (osasun-kontrol orokorra, bularreko minbizia prebenitzeko kontrola eta abar). Komeni da lan-osasuneko zerbitzuko beste langile batzuk ere aipatzea, hala enpresa barrukoak nola kanpokoak.
Gaixotasun-altak eta -bajak .......-n izapidetzen dira. Bajak, haiek eman eta hurrengo 24 orduen barruan jakinarazi beharko dira.
Haurdunentzat arriskugarriak diren lanpostuak adieraziko dira, emakume horien barne-mugikortasuna erraztu eta planifikatze aldera.
(Zerbitzu medikoak edukitzeko prozedura adierazi).
Sarrerako ohar-taulan eta ageriko beste leku batzuetan Lehen Laguntza emateko gaitutako langileen zerrenda aurkituko duzu. Ezbeharrik gertatuz gero, haiengana jo ezazu.
Sarrerako ohar-taulan eta ageriko beste leku batzuetan Lehen Laguntza emateko gaitutako langileen zerrenda aurkituko duzu.
harreman soziolaboralen
esparrua
zerbitzu sozio-sanitarioak
eta lan-osasuna
Harrera-gidaliburuaHarrera-gidaliburua 19
Enpresaren izena
Atxikitako soldata-orriaren ereduak erakusten duenez, orrian honako azalpen hauek aurkituko dituzu:
(Hemen azalpen bakoitza deskribatuko da; azalpen ezberdinengatik orduakinputatzeko barne-prozedurarik badago, hori ere jaso egin behar da)
Soldata -orrietan ordu gorabeherak nola adierazten diren azaldu behar da.
harreman soziolaboralen
esparrua
soldata-orria
Harrera-gidaliburua 20
Enpresaren izena
Enpresa honetan lan egiten dugun pertsona guztiok eremu batzuk eta instalazio batzuk partekatzen ditugu.
Gure eginbeharra da lan-giro egokia edukitzea. Aholkurik onena logika erabiltzea bada ere, bereziki gogorazten dizugu:
• Laneko ekipamendua eta oro har instalazioak mantentzea pertsona bakoitzari dagokion ardura da.
• Tabakoaren kontsumoaren gainean xedatutako irizpideak errespetatu behar ditugu, erretzaileen eta erretzen ez dutenen arteko elkar ulertzea sustatuz eta legea betez.
• Lan-ingurunea pertsona bakoitzaren ardura da azkenean, eta pertsona horrek nola lan egiten duen islatzen du. Ez utzi zure ingurunea hondatzen, edozein gabezia mantentze-lanetako arduradunei jakinaraz iezaiezu.
• Pertsonen duintasunari erasotzen dioten irudi, egutegi eta bestelako hedapen-euskarriak ez egotea komeni da.
• Hizketan ari zarela, ez ezazu tratu bereizkeriazko edo gutxiesgarririk erabili sexua, arraza edo pertsonen arteko bestelako ezberdintasunak baliatuz.
• Eremu komunetan eta atsedenlekuetan, emakumeak eta gizonak dira, biak ala biak, horien erabilera eta garbitasunaren erantzule.
Gure eginbeharra da lan-giro egokia eta ondo zaindua edukitzea
harreman soziolaboralen
esparrua
bizikidetzakooinarrizko arauak
Harrera-gidaliburua 21
Enpresaren izena
Atal honek enpresak eskaintzen dituen izaera sozialeko zerbitzuak nahiz erantzukizun sozial korporatiboaren inguruko jarduerak barne hartu behar ditu.
Adibidez:
• Diru-laguntzak ekimen pertsonalez abiatutako hainbat
jarduerari.
• Abantaila sozialak kontsumo-erakundeekin edo bestelako
erakunde batzuekin adostutako akordioei esker.
• Gertuko gizarte-baliabideak tratu txarrei, sexu-jazarpenari
edo indarkeriazko egoerei aurre egiteko.
• Konpromisoak hurbileko ingurune geografikoarekin.
• Konpromiso solidarioak GKEekin edo irabazi-asmorik gabeko
beste erakunde batzuekin.
• Enpresan lan egiten duten pertsonentzat onuragarri izan
daitezkeen akordioak prestakuntzaerakunde, teknologia-zentro
eta antzekoekin.
• Laguntzak eta zerbitzuak gaixotasuna, adina, ezintasuna eta
abarrengatik mendeko direnei.
• Administrazioaren laguntzak emakumeen ibilbide
profesionala sustatzeko.Giza baliabideen departamentuan informazio gehiago daukazu
harreman soziolaboralen
esparrua
gizarte-zerbitzuak etaerantzukizun sozial korporatiboa
Harrera-gidaliburua 22
Enpresaren izena
Atal honetan, bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiteko indarrean dagoen arautegia eta enpresak berak horren inguruan bultzatu dituen hobekuntzak jaso beharko dira.
Era berean, dauden laguntza eta zerbitzu berezien berri emango da.
Adibidez: - 39/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Lehendakaritzaren Ministerioko langileen familiako bizitza eta lana bateragarriak izan daitezen
bultzatzeko.
- Eusko Jaurlaritzaren Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundearteko Plana:
• Gurasoen lan-utzialdiak seme-alabak zaintzeko• Lanaldi-murrizketak seme-alabak zaintzeko• Familiei laguntzeko zerbitzuak• Laguntza ekonomiko eta fiskalak eskaintzeko neurriak
Giza baliabideen departamentuan informazio gehiago daukazu
harreman soziolaboralen
esparrua
kontziliazio-politikak
Harrera-gidaliburua 23
Kudeaketako sistema integratuko moduluen edukiak: kalitate-sistema, ingurumena kudeatzeko sistema, laneko arriskuak prebenitzeko sistema, etengabeko hobekuntzako sistema, eta gizon eta emakumeen aukera-berdintasunerako politika.
Gure enpresak kudeaketa-sistema batez lan egiten baitu, sistema hori harrera-gidaliburuan azaldu egin behar da, oinarrizko mailan bada ere. Eskuarki “kudeaketako sistema integratua” deitzen zaio hiru sistema klasikoen – kalitatea, ingurumena eta prebentzioa– uztarketari; kasu honetan, etengabeko hobekuntzari eta gizon eta emakumeen berdintasun-politikei buruzkoak ere sartu ditugu, antzeko irizpideez funtziona dezaketelakoan.
Gure enpresa ohiko erreferentzietako batzuez ziurtatua badago, gidak horien eskakizunak derrigorrez jaso behar ditu.
Jarraian, kudeaketa-sistema bakoitzaren edukiei buruzko zenbait argibide eskainiko ditugu. Aipatu sistemak erabat integraturik egonez gero, politika behin bakarrik azalduko da, atal honen hasieran. Gero, sistema bakoitzaren edukia gidaliburu honetan azaltzen dena izango da.
Gune honetan adieraz daiteke, halaber, gure enpresak sistema honen oinarrizko osagaia den EFQM ereduaren ildoari jarraiki lan egiten duen.
Kalitateari, ingurumen-kudeaketari, prebentzioari, etengabeko hobekuntzari nahiz gizon eta emakumeen aukeraberdintasunaridagokienez, komeni da, gidaliburu honetan ikuspegi orokorra agertu ondoren, pertsona sartu berriaren lanpostua berariaz zein sistemaren mende dagoen zehaztea.
Harrera-gidaliburua 24
Modulu honetan jaso behar dira:
“Kalitate-sistema” moduluaren edukiak
• Enpresaren kalitate-politika eta -estrategia, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitatesistema gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko.
• Prozesuen mapa, gure enpresak ikuspegi horrekin lan egiten badu, prozesuak zein pertsonen ardurapean dauden adieraziz.
• Kalitateak behar duen dokumentazio-sistemaren oinarrizko deskribapena. Kalitatea pertsonek sortzen duten neurrian eta horretarako formulario batzuk baliatu eta bete behar direnez, garrantzitsua da formularioak ezagutzera ematea eta horiek nola erabili behar diren azaltzea. Harrera-gidaliburuak oinarrizko deskribapen bat jaso behar du, baina komeni da, horrez gain, pertsonak kalitate-sistemaren dokumentazioa erabiltzen trebatzeko beste euskarri zehatzago batzuk edukitzea.
• Prozedura-eredu baten adibide bat, eta horretarako behar diren agiriena. Hemen adibide bat erakutsi behar da, gero, gidaliburuak lanpostuari buruz duen atalean, sartu berri den pertsonari dagokion berariazko trebakuntza adieraziko baita.
Harrera-gidaliburua 25
Enpresaren izena
kalitate
sistemakalitate
-politika
Kalitateak enpresan duen garrantzia agertzeko testu laburra. EFQM ereduaren ildoarijarraiki lan egiten badugu, eredu horren aurkezpen laburra eskainiko dugu. Enpresaerreferentziaren batez ziurtatua badago, bezeroen nahiz hirugarren batzuen aldetik,berariaz aipatuko dugu hori.
Kalitate-politika aurkeztuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe.
Posible da enpresaren kalitate-sistema azaldu behar izatea kanpo-auditoretza badaukagu. Kontutan izan, garrantzitsua da.
Harrera-gidaliburua 26
Enpresaren izena
Gure enpresak xedatutako prozesu batzuekin lan egiten duen neurrian, gidaliburuan horiek eskematikoki erakusten dituen mapa bat jasoko dugu, eta horien arduradun diren pertsonak izendatuko ditugu.kalitate
sistemaprozesuen
mapa
Harrera-gidaliburua 27
Enpresaren izena
Atal honetan, dokumentazioa nola antolatuta dagoen azaltzen da. Kalitate-sisteman jasotako dokumentazioa kontrolatzeko prozedura balia daiteke, edo bestela aurkezpen soil eta koherente bat egin aipatu prozedura azalduz.
Kalitate Departamentuan informazio gehiago daukazu
Manual
Procedimientos
Registros
Kalitate-gidaliburuak enpresaren funtzionatzeko eraren oinarrizko ezaugarriak biltzen ditu, haren kalitate-sistemaren arabera.
Prozedurek definitzen dute zer egin behar den, nortzuk diren horien arduradunak eta nola jokatu behar den funtsezko auzietan.
Erregistroek erakusten dute benetan gauzak prozedurek xedatzen duten moduan egin ditugula.
kalitate
sistemadokumentazioa
Harrera-gidaliburua 28
Enpresaren izena
Atal honetan prozedura bat erakusten da, haren egitura eta ohiko edukia azaltze aldera.
Komeni da prozedurari atxikitako erregistroen adibideak ere sartzea.
Kalitate Departamentuan informazio gehiago daukazu.
kalitate
sistemaprozeduraren
adibidea
Harrera-gidaliburua 29
“Prebentzioa kudeatzeko sistema” (I) moduluaren edukiak
Atal hau garrantzitsuenetakoa da. Gidaliburuan prebentzio-sistemaren deskribapen orokorra egin behar da,enpresan sartu den pertsonak:
Prebentzio-sistemaren aurkezpen orokor honetaz gain, dagokion pertsonak hartuko duen lanpostu zehatzazaritzean hemen aurkeztu dena zehaztu eta xehatuko da.
• Kontzientzia har dezan prebentzioa eguneroko jardunean oinarrizko jarduera dela eta kontura dadin pertsona guztien ardura dela.
• Prebentzioaren inguruan zeregin zehatz batean diharduten pertsonen ardura nagusiak ezagutu ditzan, hala kudeaketaren ikuspegitik (prebentzioko teknikariak, prebentzioko ordezkariak, segurtasun-batzordeko kideak) nola ikuspegi operatibotik (lehen laguntzan gaitutako langileak, lehen eta bigarren esku-hartze taldeak eta abar).
• Enpresan dauden arriskuak identifika ditzan eta kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak zein diren jakin dezan.
• Bere lana egitean epe labur eta luzera dauden arriskuak identifika ditzan eta osasun-arazoak saihesteko beharrezko neurriak eska ditzan. • Balizko istripuen eta osasun-arazo fisiko, psikiko edo emozionalen edozein sintomaren aurrean zer egin jakin dezan.
• Larrialdietan zer egin jakin dezan.
Harrera-gidaliburua 30
“Prebentzioa kudeatzeko sistema” (II) moduluaren edukiak(II)
Modulu honen edukiak bat datoz Confebask-ek ondutako gidaliburu orokorrarekin; azken horrek honakoak barne hartzen ditu:
• Enpresaren laneko segurtasun- eta osasun-politika, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitate-sistemaren kasuan bezala, politika hau gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko.
• Enpresaren arrisku guztien mapa, ikuspegi orokor bat eskaintze aldera; ondoren, lanpostu zehatza aurkeztean, berariazko arriskuak eta horien aurrean hartu beharreko neurriak adieraziko dira. Berariaz aipatuko dira haurdun egotearekin bateragarri ez diren lan-baldintzak.
• Pertsonak enpresaren barruan prebentzioari buruz dituen eskubide eta betebeharren zerrenda.
• Enpresan prebentzioa nola antolatuta dagoen azaltzeko deskribapen laburra. Deskribapen horren baitan, berariazko rolak betetzen dituzten pertsonak izendatu beharko dira.
Harrera-gidaliburua 31
Enpresaren izena
preventzioa kudeatzeko
sistema
lanekosegurtasun- eta osasun-politika
Prebentzioaren kudeaketak enpresan duen garrantzia azaltzeko testu laburra.
Prebentzioa kudeatzeko politika paratuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe.
Prebentzioaren oinarrizko printzipioak ulertzen dutela ziurtatu. Ez da bakarrik araudia ulertzea!
Harrera-gidaliburua 32
Enpresaren izena
Arriskuak eta kasu bakoitzean beharrezko diren prebentzio-neurriak berrikusten dira.
Lantokiko segurtasunaren funtsezko mugarria arriskuak eta dagokien prebentzio-neurriak ezagutzea da.
Arriskua Mota Prebentzio-neurriapreventzioa kudeatzeko
sistema
arriskuenmapa
Harrera-gidaliburua 33
Enpresaren izena
Enpresan sartu den pertsona orok eskubidea du:
• Laneko segurtasun eta osasunaren (LSO) arloan babes eraginkorra izateko.
• Arriskuei eta hartutako neurriei buruzko informazioa jasotzeko.
• LSOren inguruko gaietan kontsultatua izan eta parte hartzeko.
• LSOren gainean berariazko trebakuntza jasotzeko.
• Aldian-aldian berariazko osasun-zainketa jasotzeko.
• Segurtasun eta Osasun Batzordekoa izateko bere ordezkarien bitartez (50 langiletik gorako enpresatan).
• Egin beharreko lanerako lan-ekipamendu egokiak erabiltzeko.
• Egiten duen zereginerako eta hark dituen arriskuetarako egokiak diren norbera babesteko ekipamenduak (NBE) jasotzeko.
• Lanak eragindako arrisku larri eta gertukorik egonez gero, gaineko postuan hurrena dagoen pertsonari jakinarazteko eta, beharrezko balitz, jarduna eten edo lantokia uzteko.
Enpresan sartu den pertsona orok betebeharra du:
• Lanean bere segurtasunaz eta bere egintza edo ezegiteengatik kaltetuak gerta litezkeen pertsonenaz•arduratzeko.
• Ekipamenduak, makinak, tresnak eta bere jarduera garatzeko darabilen beste edozein bitarteko egoki erabiltzeko.
• Enpresak eskaintzen dituen bitartekoak eta ekipamenduak egoki erabiltzeko, enpresak emandako argibideei jarraiki.
• Lantokian dauden segurtasun-gailuak ez indargabetzeko eta egoki erabiltzeko.
• Segurtasuna arriskuan jartzen duen edozein egoera zein gertatzen diren istripu edo gorabeherak, horiek kalteak eragin ala ez, gaineko postuan hurrena dagoen pertsonari eta esleitutako langileari berehala jakinarazteko.
• Aginte eskudunak ezarritako betebeharrak konplitzen laguntzeko.
• Enpresaburuari laguntzeko hark lan-baldintza seguruak bermatu ahal izan ditzan.
preventzioa kudeatzeko
sistema
betebeharraketa eskubideak
Harrera-gidaliburua 34
Enpresaren izena
Prebentzioa nola antolatuta dagoen eta enpresan alor horretan bakoitzak duen rola, bere berariazko ardurez, ezagutzeko informazioa. Bereziki garrantzitsua da alor horretan rol nabarmena duten pertsonen izenak jasotzea.
Ezagutu pertsona hauek! Zure lana seguruago egiten lagunduko dizute.
Ardura Izenak Jarduera eta eginkizunen xehetasunak
Enpresa barruko edo kanpoko
prebentzio-zerbitzua
Prebentzio-lana esleitu zaion langilea
Prebentzioko ordezkaria(Ordezkari sindikala)
Segurtasun- eta osasun-batzordea
Lehen laguntzan gaitutako langileak
Lehen eta bigarren esku-hartze taldeak
preventzioa kudeatzeko
sistema
antolaketa
Harrera-gidaliburua 35
“Ingurumena kudeatzeko sistema” moduluaren edukiak
Atal hau enpresa guztientzat da gomendagarria, baina bereziki ziurtagiria dutenentzat. Gogoratu behar da trebakuntza, zabalkunde eta sentsibilizazioko eskakizunak handiak direla kudeaketa-eredu honetan.
Hortaz, modulu honetan jaso beharko dugu:
• Enpresaren ingurumena kudeatzeko politika, eta horren garrantziari buruzko sarrera labur bat. Kalitatepolitikaren kasuan bezala, politika hau gidaliburu honetan jasota egotea lehen urratsa da gure enpresako pertsona guztiek sistema ezagutzen eta ulertzen dutela eta hura azaltzeko gai direla ziurtatzeko.
• Ingurumen-alderdi nagusien eta horien tratamenduaren mapa (inpaktua, hondakinak, isurpena eta abar), bakoitzarekin hartu beharreko neurrien ikuspegi orokor bat eskaintze aldera.
• Ziurtagiria duten enpresen kasuan, prozedura-eredu baten adibide bat, eta horretarako behar diren agiriena. Hemen adibide bat erakutsi behar da, gero, gidaliburuak lanpostuari buruz duen atalean, sartu berri den pertsonari dagokion berariazko trebakuntza adieraziko baita.
Harrera-gidaliburuaHarrera-gidaliburua 36
Enpresaren izena
ingurumena
kudeatzeko sistema
ingurumenakudeatzeko politika
Ingurumenaren kudeaketak enpresan duen garrantzia azaltzeko testu laburra.
Ingurumena kudeatzeko politika paratuko da, gidaliburuan idatzia dagoen bezalaxe.
Posible da enpresaren ingurumena kudeatzeko politika azaldu behar izatea kanpo-auditoretza badaukagu. Kontutan izan, garrantzitsua da.
Harrera-gidaliburuaHarrera-gidaliburua 37
Enpresaren izena
Ingurumen-alderdiak, horien sailkapena, tratamendua eta azken erabilera berrikusten dira.
Enpresak bestelako zerrendaren bat badu, hura ere baliagarria izango da.
Helburua kontzientzia harraraztea da.
Hondakin bakoitzak bere azken jomuga eta tratamendua dauka. Segurtatu ondo ezagutzen direla.
Ingurumen-alderdia Mota Tratamendua
Azken jomuga
ingurumena
kudeatzeko sistema
ingurumen-alderdieneta horien tratamenduaren
mapa
Harrera-gidaliburuaHarrera-gidaliburua 38
Enpresaren izena
Atal honetan prozedura bat erakusten da, haren egitura eta ohiko edukia azaltze aldera.
Komeni da prozedurari atxikitako erregistroen adibideak ere sartzea.
Aukeratu prozedura adierazgarri bat.
ingurumena
kudeatzeko sistema
prozeduraren
adibidea
Harrera-gidaliburua 39
“Etengabeko hobekuntzako sistema” moduluaren edukiak
Atal honetan, enpresak lehiakorra izateko bidean etengabeko hobekuntza erdiesteko ezarri behar duen funtzionatzeko era azalduko da.
Komeni da bi eduki mota agertzea:
• Mezu orokor bat, etengabeko hobekuntzaren onurez kontzientziatzeko, eredu horrekin lan egiteko arrazoiak azaltzeko eta hura gauzatzea pertsona guztien ardura dela adierazteko.
• Jarduteko era zehatza, pertsonak etengabeko hobekuntzarekiko nola jokatu behar duen azalduko duena. Eskuarki, hobekuntza nola kudeatzen den azalduko duen eta sistema horretan edozein pertsonak parte har dezakeela adierazten duen prozedura bat baliatuko da.
Harrera-gidaliburua 40
Enpresaren izena
etengabeko hobekuntzakudeatzeko sistema:
mezua
Etengabeko hobekuntza gure enpresaren lehiakortasuna bermatzeko egunez egun egin beharreko zeregina da, eta lantaldeetan oinarritua egon behar du. “Hobekuntza-talde” horietako pertsonek gaitasun osagarriak dituzte, xede komun batekin engaiatuta daude, xede hori lortzeko metodo egituratuak erabiltzen dituzte eta lantegi horretan elkarrekiko erantzukizuna dute.
Taldeek arazoak aztertu eta konpontzeko tresnak zein prozesuen kudeaketa erabiliko dituzte lanerako. Bezeroaren ahotsa barne hartzen dute tresna egituratuen bidez, hala nola kalitatearen funtzioa (QFD) baliatzea, eta helburu estrategikoak eguneroko jardueran txertatuko dituzte helburuak aurkezteko tresnen bidez, agintemahai integratua edota Hoshin Kanri deitutakoa kasu. Ezagutza kudeatzen duen antolamendu bat baliatzen dute, eta mikrokonpainietan oinarritzen dira.
Arazoak aztertu eta konpontzeko tresnakerabiltzen dituzten hobekuntza-taldeak
Prozesuenkudeaketa
Ezagutzarenkudeaketa
MikrokonpainiakHelburuenzerrenda
QFD bezeroarenahotsa
Harrera-gidaliburua 41
Enpresaren izena
PLANIFIKATU (PLAN)
Asmo eta norabide garbiaduten egintzak (xede edohelburu batzuen etahoriek lortzekobeharrezko prozedurenbitartez).
EGIN (DO)
Planak gauzatu eta datuakbiltzea. Egiteak eskatzen duardurako langileakhobekuntzen inguruantrebatzea eta baliabideaklortu eta esleitzea.
BERRIKUSI (CHECK)
Gure ekintzen emaitzak planen arabera espero direnak ote diren begiratu eta egiaztatzea.
EGOKITU (ACT)
Esperientzia lagun, jatorrizko helburuak zuzendu eta hobekuntza-zikloa errepikatzea. Hobe daitezkeen arlo berriak aurkitzea.
etengabeko hobekuntzakudeatzeko sistema:
mezua
Harrera-gidaliburua 42
Enpresaren izena
AntolaketaAntolaketa
OrdenaOrdena
GarbitasunaGarbitasuna
Ikus-kontrolaIkus-kontrola
Diziplina etaDiziplina etaohituraohitura
Produktibitatea hobetu ahal izateko, etengabeko hobekuntza garatzeko oinarri sendoak ezarriz, eta gertuko lan-inguruneak eragindako xahubidea ezabatu nahi dugulako, produkzio doituaren kontzeptua medio.
Antolaketa: Lanpostuan behar ez den material guztia identifikatu, sailkatu,berezi eta ezabatzea, erabiltzen diren beharrezko gauzak bakarrik gordez.
Ordena: Beharrezko materialak edonork modu erraz edo azkarrean aurkitu,erabili eta itzuli ahal izateko nola jarri eta identifikatu behar diren xedatzea.
Garbitasuna: Zikinkeria-iturriak identifikatu eta ezabatzea, dena beti erabiliaizateko modu egokian dagoela bermatuz.
Ikus-kontrola: Normala den egoera bat normala ez den beste batetik errazbereiztea, ikusgai dauden arauak erabiliz, eta irregulartasunak zuzentzeko nolajokatu behar den xedatzea.
Diziplina eta ohitura: Beti ezarritako arauen arabera lan egitea, pertsonaguztiek 5 S-ak mantendu eta hobetzeko konpromisoari euts diezaioten sustatuz.
etengabeko hobekuntzakudeatzeko sistema:5S-ak
Harrera-gidaliburua 43
Enpresaren izena
Atal honetan, etengabeko hobekuntza nola egikaritzen dugun azaltzen duen prozedura erakusten da.
Idazkera zaindu behar da, pertsonak bere rola ulertzen duela eta jarduteko era argi eta garbi ezagutzen duela ziurtatzeko.
etengabeko hobekuntzakudeatzeko sistema:
nola egikaritu
Harrera-gidaliburua 44
“Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak” (I) moduluaren edukiak
Modulu honen edukia ohiko gidaliburuetan berria bada ere, Eusko Legebiltzarrak onartutako otsailaren 18ko 4/2005 Legean, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, berretsia dago.
Gidaliburuaren atal berritzaileenetakoa da; izan ere, moduluaren bidez antolamenduan txertatzen dirasexuagatiko balizko diskriminazio-egoerak saihesteko eta emakumezko eta gizonezko langileen berdintasun egiazko eta eraginkorra bermatu eta sustatzeko lan-sistemak eta -moldeak, emakumeei nahiz gizonei zuzenduak.
Mezu ireki eta garbia helarazi behar da:
• Emakumezko nahiz gizonezko langileek kontzientzia hartu eta ohar daitezen zergatik den tratuberdintasunaren ikuspegitik lan egitea laneko giroari eta antolakundearen lehiakortasunari begira garrantzitsua. Horregatik, enpresako pertsona guztien ardura da printzipio hori betetzen dela lortzea.
• Enpresak garbi adieraz dezan berdintasun-politika zein konpromiso eta jardueratan egikaritzen den, politikaren jarraipena eginez eta beharrezko baliabideak eskainiz.
• Pertsona guztiek senti dezaten politika horrekin DENOK, GIZON ETA EMAKUME, irabazten dugula.
Harrera-gidaliburua 45
“Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak” (II) moduluaren edukiak
Deskribapen orokor bat eskaini nahi da, sartu berri den pertsonak, emakumezkoa zein gizonezkoa izan:
• Kontzientzia har dezan emakumeen eta gizonen berdintasuna funtsezko balioa dela eta pertsona guztiek egunez egun bere egin behar dutela.
• Enpresak berdintasunaren alorrean hartu dituen konpromiso nagusiak balioetsi eta ezagutu ditzan.
• Enpresan sor daitezkeen desberdintasun-egoerak edo -zantzuak identifika ditzan eta jakin dezan kasu bakoitzean zein neurri hartu behar diren.
• Emakumezko langileen kasuan, lan- eta osasun-baldintzetan berariaz generoari lotutako arriskuak – sexu-xantaia, inguruaren jazarpena, soldata txikiagoa, trebakuntza jasotzeko eta mailaz igotzeko aukera gutxiago eta abar– identifika ditzan eta beharrezko neurriak har daitezela eska dezan.
• Lan-eskubideak, bereziki emakumeen kasuan, ezagutu ditzan; izan ere, emakumeek gutxiago parte hartu ohi dute auzi horiei buruzko informazioa ematen den eta eztabaidak burutzen diren guneetan.
Harrera-gidaliburua 46
Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika: Emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika: informazio orokorrainformazio orokorra
Aurkezpen soil bat egitea komeni da, berdintasun-politikek organizazioetan duten garrantzia eta politika horien oinarrian dauden lege eta gomendioak azalduz.
Halaber, Berdintasunaren eremuan hainbat erakunde garatzen ari diren esperientziak eta estrategiak aipa daitezke, eta baita gure erkidegoan berariazko planekin lanean diharduten enpresak ere.
Interesgarria izan daiteke antolakundearen argazki labur bat egitea emakumeek eta gizonek lanpostu eta mailen arabera duten presentzia islatuz, modu horretara garbi jakin dezagun zenbat emakumezko zein gizonezko lankide izango ditugun. Ingurunea emakumezkoa edo gizonezkoa den jakiteak hastapenean geure burua hobeto kokatzen lagun gaitzake.
Emakumeen kasuan, komeni da antolakundean ari diren eta beren ibilbide edo lanpostuagatik sartu berrientzat “erreferentzia” edo “mentoring” gisa joka dezaketen emakumeak aipatzea (argazkia ere sar daiteke).
Hori bereziki interesgarria izan daiteke “zailtasun erantsiak” dituzten emakumeak hartzean (ahalmen-urritasuna dutenak, adinean aurrera doazen eta langabezian denbora luzea daramatenak, genero-indarkeriaren biktimak, etorkinak, goi-zuzendaritzako postuetan diharduten emakume gazteak eta abar).
Harrera-gidaliburua 47
Enpresaren izena
emakumeen eta gizonenaukera-berdintasunerako
politika:
berdintasun-plana barne-mailan eta aitortzak
Atal honetan, antolakundean aukera-berdintasunaren printzipioa nola jasota dagoen azaltzen duen prozedura agertzen da, beste atal batzuetan jorratzen ez diren alderdiak nabarmenduz.
Alor horretan berariazko politikarik (ekintza positiboak, hobekuntzak hitzarmenetan eta abar) edo aitortza ofizialik izanez gero, agerian jartzeko unea da.
Komeni da idazkera zaintzea, emakumezko zein gizonezkoek antzeman dezaten pertsonak benetan beren lanagatik eta gaitasunengatik baloratzen eta aintzatesten dituen enpresa batean parte hartuko dutela, aurreiritzi edo estereotipo sexistak bazter utzita.
Emakumezkoen kasuan bereziki, akuilu erakargarria da jakitea lanean hastera doan enpresako zuzendaritza argi eta garbi emakumeen eta gizon berdintasunaren alde engaiatua dagoela.
Alor horretan berariazko politikarik (ekintza positiboak, hobekuntzak hitzarmenetan eta abar) edo aitortza ofizialik izanez gero, agerian jartzeko unea da.
Harrera-gidaliburua 48
“Informazio-sistemak” moduluaren edukiak
Atal honek enpresaren informazio-sistemei buruzko argibideak eskaintzen ditu. Informazioa gero eta baliabide garrantzitsuagoa bihurtzen ari da –dagoeneko garrantzitsuenetakoa da– eta gero eta gehiago digitalizatzen ari da.
Horregatik, oinarrizko zenbait auzi azaldu behar dira:
Jarraian eduki estandar batzuk proposatzen dira, enpresa bakoitzera egokitu beharko direnak.
• Enpresaren npresaren informazioa tratatzeko moduari buruzko argibideak eman eta baliabide horrek lehiakortasunaren ikuspegitik duen garrantziaz sentsibilizatzea.
• Nola erabili eguneroko tresnak, posta elektronikoa edo Interneteko nabigatzailea kasu, informazio-iturri orokor gisa.
• Segurtasuna nola egikaritu, bai birusen sarrera saihesteari begira bai segurtasun-kopiei dagokienez.
• Zein pertsonarengana jo informazio eta komunikazioko teknologia-tresnen erabileran aholkularitza jasotzeko.
• Nola bermatu informazioa emakumeei zein gizonei neurri berean heltzen zaiela. Enpresan eraginkorren diren komunikazio- eta informazio-kanalak ongi berrikusi.
Harrera-gidaliburua 49
Enpresaren izena
informazio- sistema
k
oinarrizkoa
Informazioa baliabide bat da, erabiltzen ditugun makinak edo materialak bezalaxe. Gure produktibitateak gero eta zerikusi handiagoa du informazio hori baliatzeko moduarekin.
Era berean, aukera-iturria da, baita boterearena ere, eta mehatxua ere izan daiteke hura eskura ez badugu edo egoki kudeatzen ez badugu. Gure enpresako emakume zein gizonengana neurri berean heltzen dela bermatu behar da.
Gaur egun, informazioa hein handi batean digitalizaturik dago. Horregatik, gure enpresan ditugun informazio- eta komunikazio-teknologiak ahalik eta hobekien erabili behar ditugu.
Inputak Outputak
Pertsonak
Dirua
Ondasunak
Informazioa
Dirua
InformazioaEragiketak
Harrera-gidaliburua 50
Enpresaren izena
Posta elektronikoa ohiko tresna da gaur egungo gizartean. Gure bizitza pribatuan nahiz lanean erabiltzen dugu, eta sarritan zaila da bien arteko muga non dagoen zehaztea.
Lanean, hala ere, honako gomendioak aintzat hartu beharrekoak dira:
Posta elektronikoa modu arduratsuan erabili, behar den neurrian
• Posta arduraz erabil ezazu; mezu bat bidali aurretik, pentsatu: dagokion pertsonari zuzendu eta behar duzun oinarrizko informazioa bakarrik idatzi.
• Posta zuhurki erabil ezazu, errazagoa baita aztarna digitalei jarraitzea.
• Ez iezaiezu birbidali enpresako beste pertsonei zabor-posta, posta sexista edo lanarekin zerikusirik ez duena.
• Ez ezazu hartzaile ezezagunei zuzendutako edo gai arraroak dituen espero gabeko posta zabaldu.
• Ez ezazu inoiz egikarigarria den fitxategi erantsi bat zabaldu.
• Nahi ez duzun posta (spam) jasotzen baduzu, informazio-sistemetako arduradunei jakinaraz iezaiezu, dagozkion neurriak har ditzaten.
• Mezuak premiarik gabe ez itzazu gorde; postontzia txukun eduki ezazu, ezinbestekoa bakarrik edukiz.
• Mezuak aldi baterako bakarrik gorde, garrantzitsuak diren bitartean.
• Zalantzarik izanez gero, informazio-sistemetako arduradunekin harremanetan jar zaitez.
informazio- sistema
k
posta elektronikoa erabiltzeko
oinarrizko arauak
Harrera-gidaliburua 51
Enpresaren izena
Pertsonak gara inguru seguru edo ez seguruak sortzen ditugunak. Teknologiak lana erraztu edo zaildu diezaguke, baina geu gara informazioa baliatzean segurtasun-politika egikaritu behar dugunak.
Hemen oinarrizko arau batzuk dituzu:
Informatika segurantza teknologia erabiltzen dugunen jarrera arduratsuetan hasten da.
• Ezin da enpresan ofizialki erabiltzen denaz bestelako softwarerik kargatu.
• Segurtasun-kopien prozeduran xedatutakoa derrigorrez bete beharko da.
• Informazio-teknologien erabiltzaileak ziurtatu beharko du bere ekipoak enpresan homologatutako birusen kontrako softwarea duela eta software hori aktibatua dagoela. Zalantzarik izanez gero, informazio-sistemetako arduradunengana jo beharko da.
• Internet zeharreko nabigazioa irizpide etikoei jarraiki
• eta erabiltzailearen erabateko erantzukizunpean
• egin beharko da. Informazio-sistemen alorretik
• atzipenak ikuska daitezke.• Beharrezkoa balitz software berria
jartzea, beti ere• informazio-sistemen sailaren
oniritzia beharko da.• Informazio digitalaren erabileran
segurtasunari• buruzko zalantzarik izanez gero,
informaziosistemetako• arduradunekin harremanetan jar
zaitez.
informazio- sistema
k
posta elektronikoa segurtasuneko
oinarrizko arauak
Harrera-gidaliburua 52
Enpresaren izena
Gehitzen den taulan, informazio-sistemen alorrean lagun zaitzaketen gure enpresako pertsonen zerrenda bat duzu.
Zalantzarik izanez gero teknologia eta informazio-sistemetako arduradunekin harremanetan jar zaitez.
Izena Jarduera eta eginkizunen xehetasunakArdura
Informazio-sistemetako arduraduna
Informazio-sistemetako teknikariak
Gako-erabiltzailea
informazio- sistemakarduradun
ak
Harrera-gidaliburua 53
“Pertsonak kudeatzeko jarduerak” moduluaren edukiak
Atal honetan, gure enpresan garatu diren pertsonak kudeatzeko zenbait jarduerei buruzko informazioa eskaintzenda. Pertsonen egunerokoan gehien eragiten duten jarduerak agertu behar dira.
Informazio gehiago egongo da eskuragarri dagokion sailean edo baita, arduren banaketa nolakoa den, sail bakoitzeko arduradunen eskutik.
Edukien artean, besteak beste honakoak jaso beharko dira:
• Enpresak antolatutako trebakuntza-jarduerak (edo hitzartutako zentroek eskainitako beste batzuk) nola eskuratu. Hirugarren batzuekin hitzarmenak badaude, hemen adierazi behar dira. Trebakuntza arautzen duen prozedurarik badugu, aipatu beharra dago, hura xehekiago aztertze aldera.
• Nola eskura daitezkeen postuak barne-promozioa medio.
• Zein den pertsonen ebaluazio-sistema. Gutxienez azaldu behar da zein irizpide baliatzen diren, ebaluazioa zein aldizkakotasunez burutzen den eta nortzuk diren hura gauzatzeko arduradunak.
• Ordainketa-sistemaren oinarrizko azalpen bat, enpresan ohikoa dena agertuz.
• Ezagutza nola partekatzen den eta nola eskura daitekeen eguneroko jardunerako baliagarria den informazioa, adituengana edo erreferentziako dokumentaziora joz.
Harrera-gidaliburua 54
Enpresaren izena
Trebakuntza pertsonen garapen profesionala bultzatzeko tresnarik onenetakoa da.
Horregatik, erantzukizuna partekatua da:
• Enpresak trebakuntza-premiak hauteman behar ditu, eta burutzen diren ikastaroak antolatu, abiarazi eta ebaluatu. Emakumezkoek eta gizonezkoek hein berean parte har dezaten bermatu eta, beharrezko balitz, sustatu beharko du.
• Pertsonak lanpostuan bere burua trebatu behar du, eguneroko jarduerei arreta jarriz eta bere garapen profesionaleko prozesua gidatuz.
Trebakuntza-orduak honela kudeatzen dira: …….
Enpresak bekak ditu, lana eta familiako bizitza bateragarri egiteko laguntzak..…Hizkuntzetan trebatzeari dagokionez…
Trebakuntza-jarduerak egiaztatu egin beharko dira, eta beraz zure ardura da beharrezko ziurtagiriak eskatzea, eta enpresarena horiek ematea.
Trebakuntza-jarduerak egiaztatu egin beharko dira, eta beraz zure ardura da beharrezko ziurtagiriak eskatzea, eta enpresarena horiek ematea.
pertsonak kudeatzeko
jarduerak trebakuntza
Harrera-gidaliburua 55
Enpresaren izena
Lanpostu jakin batzuk betetzeko dagoen premiaren arabera, posible da enpresa honetan mailaz igo ahal izateko aukerak sortzea. Kasu horretan, eskatutako soslaiaren baldintzak bete beharko dituzu; horregatik zure trebakuntza eta esperientzia profesionala egiaztatu beharko dituzu.
Bete gabeko barne-postu bat betetzera aurkezten bazara, kontuan izan behar duzu balitekeela prozesuan beste pertsona batzuk ere parte hartzen egotea, eta gaitasunak ebaluatzeko zeregina konplexua dela.
Pertsona batekin lanpostu bat betetzeko orduan, kontuan hartu behar dira:
• lanpostuaren soslaia• pertsona zein gizataldetan txertatzen den• lanpostua dagoen sailaren oraingo eta etorkizuneko premiak
Nolanahi ere, emakumezkoa nahiz gizonezkoa izan, anima zaitez eta barne-promozioko prozesuetan parte har ezazu.
Nolanahi ere, emakumezkoa nahiz gizonezkoa izan, anima zaitez eta barne-promozioko prozesuetan parte har ezazu.
pertsonak kudeatzeko
jarduerak barne-promozioa
Harrera-gidaliburua 56
Enpresaren izena
Gure enpresan profesional bakoitzaren errendimenduaren ebaluazioak egiten ditugu. Modu horretara, hobe litezkeen esparruak eta etorkizuneko langile-premiei erantzuteko potentziala hauteman ditzakegu.
Ebaluazioan erabiltzen ditugun irizpideak honakoak dira:…..
Ebaluazioak .............-n behin egiten dira, eta horietan parte hartzen dute ......
Emaitzak ........... bidez jakinarazten dira.
Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko legea betez, jakin behar duzu zure ebaluazioei buruzko informazioa aztertzeko eskubidea duzula.
Pertsona bakoitza bere hobekuntza aldeak aurkitzeko autoebaluazioa erabiliaz izan behar da lehena.
pertsonak kudeatzeko
jarduerak ebaluazioa
Harrera-gidaliburua 57
Enpresaren izena
Gure enpresaren ordainketa-sistema barne- eta kanpo-erreferentziako irizpidetan oinarritzen da.
Lanpostu bakoitzari esleitzen zaion soldata postu horrek enpresako beste postu batzuekin eta lanmerkatuko kanpo-erreferentziekin alderatuta duen garrantzi erlatiboaren emaitza da.
Gure enpresan, ordainketaren ezaugarriak honakoak dira: …..
Ordainsariarekin zerikusia duen edozein zalantza argitzeko, pertsonaleko sailean galde dezakezu.
Ordainketa garrantzitsua da, baina baita gure lanagaitik jasotako eskerrona.
pertsonak kudeatzeko
jarduerak ordainketa-sistema
Harrera-gidaliburua 58
Enpresaren izena
Garrantzitsua da dakiguna partekatzea, lana errazteko. Gure kasuan, horrek informatikoki eragindako fitxategiekin lan egitea dakar. Sare lokal bat dago egitura honekin:..... (karpeta pertsonalen eta partekatuen egitura azaldu behar da sare lokaleko zerbitzarian eta web zerbitzarian, balego).
Beraz, zure fitxategiak zure karpeta pertsonalean edo karpeta partekatuetan gorde beharko dituzu, zure saileko arduradunarekin bat. Horrela jakingo duzu zure fitxategi eta karpeten segurtasunkopiak egiten direla.
Gure enpresak Intranet korporatiboa dauka (balego), eta hor informazio eguneratua aurkituko duzu honi buruz: ...... (Intraneteko edukien oinarrizko egitura agertu).
Dakiguna partekatzen badugu guztiok irtengo gara onuradun. Ezagutza partekatu, zuk irabaziko duzu.
pertsonak kudeatzeko
jarduerak ezagutza nola partekatu
Harrera-gidaliburua 59
“Informazio gehiago non aurkitu” moduluaren edukiakAtal honek gure enpresako alderdi garrantzitsuak hobeto ulertzeko beste informazio-iturri baliagarri batzuk biltzen
ditu.
Kontsultarako dokumentazioaz gain, zalantzei erantzun diezaieketen pertsonen berri eman behar da.
Horregatik, komeni da aipatzea informazio-iturri gehigarri moduan:• Lanpostu-gidaliburuak edo enpresaren zein pertsonak lan egingo duen sail zehatzaren antolaketari buruzko bestelako agiriak.
• Aplikazio-hitzarmena edo nahitaez bete beharreko bestelako barne-araudiak.
• Intranet sareko berariazko guneak (balego).
• Enpresan sartu berri denarekin laneko esparrua partekatzen duten pertsonak, batik bat enpresan eguneroko lan-jardunari buruzko xehetasunak azaltzeko adina denbora daramatenak.
• Sailetako arduradunak, gizataldeen kudeaketan nolabaiteko erantzukizuna izan ohi duten neurrian.
• Katalogoak eta merkatura zuzendutako enpresaren bestelako aurkezpen orokorreko agiriak.
• Ekipamendu eta instalazioen gidaliburuak.
Harrera-gidaliburua 60
Enpresaren izena
Orri honetan informazio-iturri gehigarriak jasotzen dira. Adibidez:
• Lanpostu-gidaliburuak edo enpresaren zein pertsonak lan egingo duen sail zehatzaren antolaketari buruzko bestelako agiriak.
• Aplikazio-hitzarmena edo nahitaez bete beharreko bestelako barne-araudiak.
• Intranet sareko berariazko guneak (balego).
• Enpresan sartu berri denarekin laneko esparrua partekatzen duten pertsonak, batik bat enpresan eguneroko lan-jardunari buruzko xehetasunak azaltzeko adina denbora daramatenak. Behar adina emakume ez dagoen postuetara sartu berri diren emakumeen kasuan, hobe da eskarmentu handiagoko beste emakume bat gertu izatea.
• Sailetako arduradunak, gizataldeen kudeaketan nolabaiteko erantzukizuna izan ohi duten neurrian.
• Katalogoak eta merkatura zuzendutako enpresaren bestelako aurkezpen orokorreko agiriak.
• Ekipamendu eta instalazioen gidaliburuak.
Enpresa industrial bat izanez gero pasabide leku eta jasoketa-eskorga trafiko araudiarekin zer ikusi duten beste alorrak adieraztea konbenigarria da.
INSERTAR LOGO EMPRESA
informazio
gehiago
non
aurkitu
Harrera-gidaliburua 61
Enpresaren izena
Lantokiaren konplexutasunaren arabera, komenigarria izan liteke haren plano bat gehitzea.
Kontuan izan behar da plano horretan, besteak beste, honako leku hauek jaso beharko direla:
• Larrialdiko irteerak eta prebentzioari buruzko bestelako informazio garrantzitsua (haurdunentzat arriskugarriak diren eremuak...). Enpresa industriala bada, komeni da instalazioko oinezkoen igarobideak eta orga jasotzaileen zirkulazioa arautzeko bestelako alderdiak adieraztea.
• Atsedenlekuak, kafe-makinak eta jan-edanak saltzeko makinak, baleude.
• Komunak eta aldagelak.
• Sail edo departamentu ezberdinen mugaketa.
• Botika-kutxa eta lan-osasunari lotutako bestelako zerbitzuak.
Presentzia gutxi duten postuetara emakumeak iristen badira, hobe emakume beterano baten laguntza izatea.
INSERTAR LOGO EMPRESA
informazio
gehiago
non
aurkitu
Top Related