NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN HARRERA GIDA · Mantentze-Lanen Unitatea Lanetako Unitatea Lan...

58
AURKIBIDEA 1 NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN HARRERA GIDA NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE- IKERTZAILEENTZAT ETA ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEENTZAT Oharra: gida honen edukia informatzeko baizik ez da, eta ezin izango da erabili errekurtso bat jartzeko. Eguneratze-data: 2016ko irailaren 8a

Transcript of NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN HARRERA GIDA · Mantentze-Lanen Unitatea Lanetako Unitatea Lan...

AURKIBIDEA

1

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN HARRERA GIDA

NUPen LANEAN HASI BERRIAK DIREN IRAKASLE-IKERTZAILEENTZAT ETA ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEENTZAT

Oharra : gida honen edukia informatzeko baizik ez da, eta ezin izango da erabili errekurtso bat jartzeko.

Eguneratze-data: 2016ko irailaren 8a

AURKIBIDEA

2

AURKIBIDEA

1. AURKEZPENA ........................................................................................................... 4

INFORMAZIO OROKORRA

2. NUP ................................................................................................................................ 4 3. KOKALEKUA .............................................................................................................. 5 4. INFORMAZIOA ........................................................................................................... 7 5. LANGILEEN HELBIDETEGIA ............................................................................. 10 6. OINARRIZKO IRAKASKUNTZA INFORMAZIOA ........................................ 10 7. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO LANGILEAK .............. 10 8. TXARTELAK ............................................................................................................. 11 9. ARAU ESPARRUA ................................................................................................. 12 10. ORDEZKARITZA ETA PARTE-HARTZEA ..................................................... 12

ZERBITZUAK

11. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIO ET A ZERBITZUAK ............................................................................................................ 13

12. GIZA BALIABIDEAK .............................................................................................. 14 13. IKUSKAPEN UNITATEA ....................................................................................... 17 14. LAN ARRISKUEI AURREA HARTZEKO ATALA ........................................ 18

15. IRAKASKUNTZA LAGUNTZEKO ETA IKASLEEN GAIETARAKO

ZERBITZUA ............................................................................................................... 20 16. SARBIDEA, BEKAK ETA TITULUAK ATALA ..................................... 21 17. LIBURUTEGIA .......................................................................................................... 21 18. INFORMATIKA ........................................................................................................ 24 19. HIZKUNTZA PLANGINTZA .................................................................................. 29 20. IKERKETA ................................................................................................................. 32 21. AGIRIEN KUDEAKETA ETA AGIRITEGI NAGUSIA .................................. 34 22. KALITATEA ETA ANTOLAKETA ...................................................................... 36 23. MANTENTZE-LANAK ............................................................................................ 36 24. ZERBITZU OROKORRAK .................................................................................... 37

Erreprografia ............................................................................................................ 37

Jantokiak eta kafetegiak ...................................................................................... 38

Posta ............................................................................................................................ 39

Zaintza ......................................................................................................................... 40

Garbiketa .................................................................................................................... 40

Aldairak ...................................................................................................................... 40

AURKIBIDEA

3

Asteburuetako ordutegia .................................................................................... 41

IRAKASKUNTZARAKO LAGUNTZA

25. IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO MATERIALAREN ERRESERBA IKASGELATEGIAN ................................................................................................. 42

26. HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA ............ 44 27. CDS: IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO INFORMATIKA TRESNA ... 45

UNIBERTSITATE ZABALPENA

28. KULTURA JARDUERAK ...................................................................................... 46 29. OSASUN LAGUNTZA ETA LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA ...................... 47 30. KIROLAK .................................................................................................................... 48 31. BERDINTASUNERAKO UNITATEA ................................................................ 50 32. GIZARTE EKINTZARAKO UNITATEA ........................................................... 51

BESTE ZERBITZU BATZUK

33. FINANTZA ZERBITZUAK ..................................................................................... 52 34. BIZI ETA ISTRIPU ASEGURUAK ...................................................................... 52 35. LUDOTEKA ............................................................................................................... 53 36. UNIBERTSITATE-GIZARTE FUNDAZIOA ...................................................... 53 37. HIZKUNTZEN GOI MAILAKO IKASTEGIA .................................................... 54 38. OSTATUA ................................................................................................................... 55 39. TELEFONIA ............................................................................................................... 56 40. LANGILE PUBLIKOAREN ZIURTAGIRIA ..................................................... 57 41. EGOITZA ELEKTRONIKOAREN FITXAK ............................................ 57

AURKIBIDEA

4

1. AURKEZPENA

Zure esku jarri dugun gida honek Nafarroako Unibertsitate Publikoak dituen zerbitzuei buruzko informazio oinarrizkoa emango dizu, zure beharren arabera erabil ditzazun.

Baliteke gida argitaratzen den egunetik aurrera edukietan aldaketaren bat edo beste izatea. Unibertsitatearen webgunean (www.unavarra.es) etengabe eguneratuta dauzkazu irakaskuntza-informazioa, kultura- eta kirol-jarduerei buruzko informazioa eta beste jarduera osagarri batzuei buruzko informazioa.

2. NUP

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nazioarteko Bikaintasun Campusa 2010etik, erakunde gaztea da, bi hamarkada ditu, nahiz eta ekimen publikoaren eskutik Nafarroan eskaintzen ziren unibertsitateko ikasketak –horietako zenbait XIX. mendearen erdialdetik- bildu eta eskaintzen jarraitzen duen. Aldi labur baina egitekotsu honetan, Unibertsitateak irakaskuntzarako eta ikerketarako guneak sortu ditu Iruñean eta Tuteran, irakaskuntzako eta administrazioko multzo sendo batek osatuak daudenak.

Unibertsitateari buruzko oinarrizko informaziora sartu nahi baduzu, egin klik esteka honetan: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/la-universidad-hoy/datos-basicos/la-universidad-en-cifras

Unibertsitatearen gobernu-erakundeak zein diren jakiteko, egin klik esteka honetan: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/organos-de-gobierno

Plangintza estrategikoa funtsezko tresna da unibertsitateko erakunde kudeaketarako eta helburu zehatz bat erdiesteko bidean erabakiak hartzerakoan koordinatzeko. Esteka honetan daukazu plan estrategikoa: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/la-universidad-hoy/plan-estrategico

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza eta ikerketa hiru fakultate, hiru eskola eta hogeita bi sailetan dago antolatuta. NUPek ikerketa-jarduerarako berariazko azpiegiturak ere baditu. Esaterako, Agrobioteknologia Institutua eta Jerónimo de Ayanz I+G zentroa.

Honako hauek dira fakultateak eta eskolak:

• Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea (Gurbitzak eraikina) • Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea (Magnoliak eraikina) • Zientzia Juridikoen Fakultatea (Arteak eraikina) • Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (Olibondoak

eraikina)

AURKIBIDEA

5

• Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa (Haginak eraikina eta Tuterako Campusa)

• Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola (Osasun Zientzietako eraikina eta Tuterako Campusa)

Sailak hauek dira:

• Automatika eta Konputazioa • Natura Ingurunearen Zientziak • Osasun Zientziak • Zuzenbide Pribatua • Zuzenbide Publikoa • Ekonomia • Estatistika eta Ikerketa Operatiboa • Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika • Fisika • Geografia e Historia • Enpresen Kudeaketa • Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa • Matematika eta Informatika Ingeniaritza • Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza • Matematika • Nekazaritza Ekoizpena • Landa Ingeniaritza eta Proiektuak • Psikologia eta Pedagogia • Kimika Aplikatua • Soziologia • Elikagaien Teknologia • Gizarte Lana

3. KOKALEKUA

NUPek hiru campus dauzka: Iruñean, Arrosadikoa eta Osasun Ikasketen Eskolakoa; eta Tuterako Campusa.

Arrosadía: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campus/campus-de-arrosadia/edificios-e-instalaciones?submenu=yes

Osasun zientzietako: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campus/campus-de-ciencias-de-la-salud/presentacion?submenu=yes

AURKIBIDEA

6

Tudela: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/campus/campus-de-tudela/presentacion?submenu=yes

Nola iritsi NUPera?

Arrosadiko Campusa:

� Autoz

Unibertsitatera Hegoaldeko sarreratik sartzeko (Bartzelona, Zaragoza, Madril, Huesca, aireportutik...) lehenbizi merkatalgunearen errotondara doan eskuinerako bidea hartzea komeni da, ondoren, hirirantz, Errektoretzako errotondara baitarama.

Mendebaldetik sartzeko (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Logroño...) Nafarroako etorbidetik (antzinako mendebaldeko saihesbidetik), eta etorbidea bukatzen denean eta hegoaldeko irteeran estutzen denean, hiru argibide daude: Madril-Zaragoza erdian, Cordovilla eskuinean, eta Frantzia-Erdialdea, ezkerrean. Azken errei hori hartu behar da gaineko pasabidearen azpitik zeharkatuz, zuzen jarraitu errotondaraino, non Unibertsitatearen argibidea baitago, inguru horretan dagoelako.

� Hiribarneko autobusak

• 1. lerroa: Unibertsitateak

• 9. lerroa: Renfe-NUP

• 6. lerroa: Arrotxapea-UPNA

• 11. lerroa: Ezkaba-Sario eraikina

• 19. lerroa: Barañain-Monjardin Mendia

Osasun Zientzietako Campusa

Osasun arloko campusa Barañain etorbidean dago, Iruñeko ospitale eremuaren barnean, Mendebaldea auzoaren aurrez aurre.

� Hiribarneko autobusak

• 1. lerroa : Nafarroako Unibertsitatea - Nafarroako Unibertsitate Publikoa

• 2. lerroa : Nafarroako Gorteak – Etxabakoitz

• 4. lerroa : Barañain - Atarrabia (luzapenak: Arre - Orikain - Uharte)

• 7. lerroa : Atarrabia - Txantrea – Barañáin

• 19. lerroa : Barañain - Monjardin Mendia/k

Tuterako Campusa

AURKIBIDEA

7

Tuterako campusa hiriaren hegoaldeko lur-sail batzuetan dago, Tarazonako errepidea (N-121-C) ardatzaren aldamenean. Errepide hori Vasco-Aragonesa autobiderako eta Tuterako N-232 saihesbiderako (Alfaro-Zaragoza) sarbidea ere bada.

Iruñetik iristeko, A-15 autobidea hartu behar da, Bilbao-Zaragoza AP-68 autobidearekin bat egiten duen tokiraino. Azken hau jarraitu behar da, Zaragozarantz, 10,2 km-tan, eta gomendatzen da 18. irteera hartzea. Tutera/Tarazonarantz.

� Hiribarneko autobusak – Tuterako Campusa

• Lerro Gorria : Erdialdea - Ospitalea

• Lerro Horia : Erdialdea - Ospitalea

4. INFORMAZIOA

–Web orrialdea www.unavarra.es.

- Zerbitzuen ataria https://portal.unavarra.es

Zerbitzu elektronikoetara era integratuan sartzeko aukera ematen du: posta elektronikoa, Campus Docente Sigma (CDS), liburutegiko katalogoa, agenda, irakasgaien fitxak, ikasgelategi birtuala, langilearen ataria, ikertzailearen ataria, aldizkaria eta baliabide elektronikoak, etab.

AURKIBIDEA

8

NUPek emandako erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez sartzen da. Unibertsitateko komunitatea osatzen dutenei Unibertsitateak automatikoki esleitzen dien helbide elektronikoa da erabiltzaile-izena.

- Nire Ikasgelategia: birtualki irakasteko, ikasteko eta lankidetzan aritzeko NUPeko plataforma da, berariaz prestatua goi mailako hezkuntzarako. Tresna ugari dauzka bere erabiltzaileen arteko lankidetza eta komunikazioa online moduan indartzeko. Nire Ikasgelategian sartzeko, egin klik esteka honetan: https://miaulario.unavarra.es/portal. Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegiaren atalean zehazten dira gai honetan ematen diren prestakuntza jarduerak.

AURKIBIDEA

9

-Langilearen ataria: Erabiltzailearen pasahitzarekin eta NUPek emandako posta elektronikoaren pasahitzarekin sartzen da, eta atarian nomina kontsultzeko edo aldaketak eskatzeko aukera dago. Esaterako, banku-kontu zenbakia, PFEZaren atxikipena edo bizilekuari buruzko datuak. Horrez gain, Administrazio eta Zerbitzuetako langileek ordu saldoa (malgutasun poltsak) kontsultatzeko aukera dute, bai eta baimenak eta oporrak eskatzeko eta kontsultatzeko aukera ere.

Langileen atarian eragiketak egiteko, Giza Baliabideen Zerbitzuak emandako sinadura-pasahitza erabili behar da. Unibertsitatearen orrialde nagusiko zerbitzuen ataritik sartzen da. https://portal.unavarra.es/

AURKIBIDEA

10

5. LANGILEEN HELBIDETEGIA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren orrialde nagusian, goiko aldean, "bilatu" aukera dago, eta han langileen helbidetegia dago. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen (AZL) eta Irakasle-Ikertzaileen (II) telefonoak, posta elektronikoa eta lantokia agertzen dira helbidetegian.

Web-orrialdean agertzen den telefono-zenbakia eguneratu nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidali behar duzu helbide honetara: [email protected]

6. OINARRIZKO IRAKASKUNTZA INFORMAZIOA

Irakaskuntza-egutegia esteka honetan dago: http://www.unavarra.es/estudios/informacion-academica/calendario-academico Irakaskuntza taldeen eta ikasgelen esleipena ere kontsultatzeko moduan dago hemen: http://www.unavarra.es/estudios/informacion-academica/aulas Irakaskuntza jarduerari aplikagarriak zaizkion arautegiak eta araudia kontsultatzeko, egin klik esteka honetan: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/normativa/personal-docente-e-investigador/disposiciones-comunes?submenu=yes. Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: [email protected]

7. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO LANGILEAK

Irakasle-Ikertzaileak (I.I.) eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak (AZL) dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak.

Irakasle-Ikertzaileak (I.I.)

Unibertsitateko irakaskidegoetako langileek eta lan kontratupeko langileek osatzen dute Irakasle-Ikertzaileen taldea.

Unibertsitateko irakasle funtzionarioak irakaskidego hauetakoak dira: Unibertsitateko katedradunak eta Unibertsitateko irakasle titularrak. Bi kidegoetako irakasleek irakasteko eta ikertzeko gaitasun osoa dute.

AURKIBIDEA

11

Lan kontratupeko Irakasle-ikertzailearen modalitateak figura hauei dagozkie: Laguntzailea, irakasle laguntzaile doktorea, kontratupeko irakasle doktorea, irakasle elkartua eta irakasle bisitaria

Administrazio eta Zerbitzuetako langileak (AZL)

Unibertsitateak kontratatutako funtzionarioek eta langileek osatzen dute AZL izenekoa.

administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokie kudeaketa tekniko, ekonomiko eta administratiboa egitea, bai eta laguntza, aholkularitza eta laguntza ematea ere unibertsitatearen eginkizunak garatzean.

8. TXARTELAK

Giza Baliabideen Zerbitzukoek posta elektroniko bat bidaltzen zaio interesdunari, eta interesdunak Giza Baliabideen Zerbitzura joan behar du txartela hartzera.

Irakasle-kertzaileak

Ikasgelategiko ikasgeletan sartzeko txartela erabili nahi duten irakasle eta ikertzaileek Poolera joan behar dute (Ikasgelategiko ezkaratz nagusian), txartela aktibatzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuan hartzen dutenetik 48 orduko epean.

Unibertsitateko irakaskidegoetako irakasleek txartela erabiliko dute lan egiten duten eraikinetan sartzeko asteburuetan eta jaiegunetan, eta esleitu zaien pasahitza erabiliko dute.

Administrazio eta Zerbitzuetako langileak

Administrazio eta Zerbitzuetako langileei automatikoki aktibatuko zaie, txartela hartzen duten egunaren biharamunetik, eta ezarritako guneetan markatu behar dute, markatzeak erregistratzeko.

Zerbitzuko zuzendariek eta atalburuek txartela erabili ahal izango dute lan egiten duten eraikinetara irekita egoteko orduetatik kanpo sartzeko, eta esleitu zaien pasahitza erabiliko dute horretarako.

AURKIBIDEA

12

Txartela galdu edo hondatzen bada

Beste txartel bat eskatzeko, posta elektroniko bat bidali behar dute [email protected] helbidera edo Giza Baliabideen Zerbitzura joan.

9. ARAU ESPARRUA

Estatuko arau eta foru arau aplikagarriek arautzen dute Unibertsitatea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek eta arauzko arauek ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (2003ko maiatzaren 19ko NAO, 63. zk.).

Unibertsitatearen orrialde nagusitik sartzen da araudian: www.unavarra.es / Unibertsitatea ezagutzea / Araudia edo esteka honen bidez: http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/normativa

10. ORDEZKARITZA ETA PARTE-HARTZEA

Klaustroa Unibertsitateko komunitatea ordezkatzen duen erakunde gorena da. Unibertsitatearen bizitzaren esparru desberdinetako jardueraren jarraibide orokorrak onestea eta Unibertsitatearen kudeaketa ikuskatzea dira haren eginkizunak.

Bai AZLk, bai Irakasle-Ikertzaileek ordezkaritza dute Klaustroan eta beste gorbernu eta ordezkaritza organo batzuetan. Esteka honen bidez sartzen da:

http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/organos-de-gobierno/generales/organos-de-representacion-del-personal

Langileen ordezkaritza-organoak: Negoziazio Mahaia. Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeak ordezkatzen ditu irakasle eta ikertzaileak eta Irakasle eta Ikertzaileen Enpresa Batzordeak ordezkatzen ditu lan kontratupeko irakasle eta ikertzaileak. Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak ordezkatzen ditu Administrazio eta Zerbitzuetako langileak. Halaber, badago Segurtasun eta Osasun Batzorde bat.

Araudian bai AZLrentzat, bai Irakasle-Ikertzaileentzat onetsitako hainbat akordio eta hitzarmen dituzu:

http://www.unavarra.es/conocerlauniversidad/normativa

AURKIBIDEA

13

11. NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZI OA ETA ZERBITZUAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako zerbitzuak hauek dira:

- Kudeatzailetza o Lan Osasuneko eta Azpiegituretako Atala

� Mantentze-Lanen Unitatea � Lanetako Unitatea � Lan Osasuneko eta Ingurumen Kudeaketako Unitatea � Zerbitzu Orokorren Unitatea.

o Unibertsitate Zabalpeneko Atala � Kirol Bulegoa � Kultura Jardueren Bulegoa � Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Bulegoa

- Ekonomia Gaietarako eta Programaziorako Kudeatzaileordetza

o Azterketa eta Programazio Unitatea

- Ekonomia Gaietarako Zerbitzua o Kontabilitate Atala o Ekonomia Kudeaketarako Atala o Aurrekontuen eta Ekonomia Plangintzaren Atala

- Liburutegi Zerbitzua

o Erosketen Atala o Bildumen eta Ikerketen Atala o Bibliografia Kontrolerako Atala o Zerbitzuen Atala

- Komunikazio Zerbitzua

o Komunikazio Atala

- Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzua o Gradu Ikasketen Atala o Graduondoko Ikasketak, Sarbidea, Bekak eta Titutluak Atala o Irakaskuntza Programatu eta Laguntzeko Atala o Kanpo Harremanetarako Atala

- Informatika Zerbitzua

o Erabiltzaileari Laguntzeko Atala o Kudeaketa Korporatiboaren Atala o Campuseko Zerbitzuen Atala o Sistemen eta Komunikazioen Atala

- Ikerketa Zerbitzua

o Laguntzen eta Deialdien Atala o Jakintza Bestetaratzeko Atala

AURKIBIDEA

14

- Antolamendurako, Kalitaterako eta Dokumentuak Kudeatzeko

Zerbitzua o Antolamendu eta Kalitaterako Atala

- Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzua

o Euskararako Unitate Teknikoaren Atala

- Giza Baliabideen Zerbitzua o Langileen Kudeaketako Atala o Ikuskapen Atala o Nominak eta Gizarte Segurantza Atala o Lan Osasuneko eta Ingurumen Kudeaketako Atala

- Gizarte Kontseilua

- Errektoretza

o Errektoretzako Kabinetea o Kontu-hartzailetza eta Kontu-ikuskaritza o Idazkaritza Teknikoa o Agirien Kudeaketa eta Artxibo Nagusia Atala

� Erregistro Bulegoa o Zerbitzu Juridikoa

� Aholkularitza Juridikoko Atala

12. GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA

Giza Baliabideen Zerbitzuaren eta zehazki Langileen Kudeatarako Atalaren eta Nominak eta Gizarte Segurantza Atalaren eginbeharra Giza Baliabideen gaietako administrazio prozesu guztien kudeaketa bultzatzea eta laguntzea da, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, bai irakasle-ikertzaileei dagokienez. Kudeaketa hori legezkotasun printzipioari lotuko zaio prozedura guztietan, eta Unibertsitatearen Plan Estrategikoaren helburu eta lehentasunak bateratu beharko ditu, eta erabiltzaile guztien asebetetasuna zaindu kalitatezko zerbitzu bikain baten bidez.

Unibertsitatean lanean hasi berriak direnek aurkezt u behar duten dokumentazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan lehenengo aldiz lanean hasten den langileak dokumentazio hau aurkeztu behar du Giza Baliabideen Zerbitzuan, Soforak eraikinean (Arrosadiko Campusa - Iruñea):

• Berriki ateratako argazki bat

• Banku kontuaren fotokopia (kontu zk.)

• Gizarte Segurantzako zenbakiaren fotokopia

AURKIBIDEA

15

• NANaren fotokopia

• Emandako zerbitzuen ziurtagiria (eguneratua)

• Familia liburuaren fotokopia (seme-alabak izanez gero)

• Bizi-aseguruaren orria osorik aurkeztea

• Nafarroako Foru Araubidea begiratuko dela adierazteko zinpeko aitorpena

Oporrak, baimenak eta lizentziak

Giza Baliabideen Zerbitzuaren web-orrialdean daude bai AZLren bai Irakasle-Ikertzaileen baimen, opor eta lizentziei buruzko akordioak:

http://www1.unavarra.es/servicioRRHH

Nominen Atalari buruzko informazioa

Nomina informatizatua dago eta Langileen Atariaren bidez ikusten eta inprimatzen da. Langileen Atariaren bidez egingo dira kontu helbideratzearen aldaketa eta PFEZ aldatzeko eskaera.

Egoera pertsonalaren arabera, laguntza batzuk lortuko dira. Hona hemen, jarraian, administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko behin-behineko arautegiaren esteka. Familia laguntzari, eta ezkontideagatik ematen den laguntzari buruzko xehetasunak daude arautegian.

http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=28465

Bete beharreko dokumentuak Zerbitzuak/Giza Baliabideak / Inprimakiak atalean edo http://www.unavarra.es/servicioRRHH/formularios/pas estekan daude, eta erregistroan aurkeztu beharko dira.

Ziurtagiri bat aurkeztu behar da beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuen antzinatasuna aitortzeko.

Nomina aurrerakina eskatzeko aukera ere badago. Oinarriak eta baldintzak aurrerakinei buruzko erabakian daude (ikus nominei buruzko Interneteko orrialdean).

Aldi baterako desgaitasun adierazpenak Nominen Atalera (Soforak eraikina) bidaliko dira edo han emango dira.

Harremana Nominen Atalean

http://www.unavarra.es/servicioRRHH/areas/nominas

[email protected]

AURKIBIDEA

16

Nominetako telefonoak: 9014/6284

Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ordutegia ren kudeaketa

Eguneko ohiko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu dira, 20 minutuko atsedenaldiarekin. Lanaldiaren erregistroa txartelarekin fitxatuz egingo da. Langileak txartelik ez daukan bitartean, mugimenduen orri bat bete beharko du, eta Giza Baliabideen Zerbitzura bidali beharko du hamabostean behin.

NUPeko administrazio eta zerbitzuetako langileek ordutegi malgutasuna dute. Beraz, egin behar den lanaldiaren arabera, dagokion denbora banatzeko aukera dago, betiere lantokian nahitaez egon beharreko denbora bat betetzen bada.

Orokorra

Lanaldia Lanaldi teorikoa Ordutegi malgua

Nahitaezko presentzia

Ordutegi malgua

Goizez 07:45-15:05 07:30-09:00 09:00-14:30 14:30-17:30

Arratsaldez 14:25-21:45 13:45-14:30 14:30-20:00 20:00-21:45

Lanaldi zatitua: Goizez (Al.-Or.) Arratsaldez (4)

07:30-10:00 15:00-20:00 (2)

10:00-13:30 (5 or.) 15:00-20:00 1:45’)

13:30-15:00

(2) Zerbitzuak, sailak edo ikastegiak proposatuta (gutxienez bi arratsalde) 2:30etik eta Kudeatzailetzaren baimenarekin

� Goizeko lanaldia amaitzen denetik arratsaldeko lanaldia hasten den arte ordu 1 igaro beharko da gutxienez ere.

Mandatariak, txandakako lanaldia edo arreta jarraian ematen duten unitate edo zerbitzuak

Lanaldia Lanaldi teorikoa Ordutegi malgua

Nahitaezko presentzia

Ordutegi malgua

Goizez Arratsaldez

07:30-14:50 14:25-21:45

07:15-07:45 14:00-14:45

07:45-14:15 14:45-21:15

14:15-15:15 21:15-22:00

Lanaldiko gorabeherak (kontsulta medikoa, prestakuntza...) sarrera eta irteera kode batekin markatuko dira.

Ordutegiaren Kudeaketari eta Langileen Atariari buruzko informazio guztia esteka honetan daude: http://www.unavarra.es/servicioRRHH/portal-del-personal

2014. urteko lan egutegiaren esteka erantsi da: http://www.unavarra.es/digitalAssets/188/188615_Calendario-2014.pdf

AURKIBIDEA

17

Giza Baliabideen Zerbitzua

Iruñea

Soforak eraikina

http://www1.unavarra.es/servicioRRHH

Irakasle eta Ikertzaileen Bulegoak

Unibertsitateko irakaskidegoak: 948 16 9020

Kontratupeko irakasleak: 948 16 9019

Ikertzaileak: 948 16 9433

[email protected]

Administrazio eta Zerbitzuetako langileen bulegoa

948 16 9008 / 6314 - [email protected]

Txartelak

948 16 9433 / 9020 – [email protected]

Ordutegiaren kudeaketa

948 16 6291 - [email protected]

13. IKUSKAPEN UNITATEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen eta Ikertzaileen Ikuskapen Unitatea sortzea eta bere egitura eta eginkizunak arautzea bat dator gure Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak etengabe hobetzeko dugun konpromiso gero eta handiagoarekin.

Ikuskapen Unitatearen jarduerak erantzukizun profesionalaren, objektibitatearen, konfidentzialtasunaren eta inpartzialtasunaren printzipioetan oinarrituko dira uneoro.

Ikuskapen Unitatearen ohiko eginkizunak, ikasturte bakoitzean errektoreak onetsi beharko duen eta Gobernu Kontseiluan jakinaraziko den Jarduera Planarekin bat garatuko dira.

Eginkizunak

Ikuskapen Unitateak honako eginkizun hauek ditu:

• Unibertsitateko irakasleen lan jarduerari buruzko informazioa biltzea. • Irakasleen irakaskuntza jarduerak bete daitezen zaintzea. • Errektoreak informazio eta diziplina espedienteak ireki ditzan

proposatzea, beharrezkoa bada, eta espedienteak tramitatzea.

AURKIBIDEA

18

• Errektoreak eskatzen dizkion txostenak egitea. • Errektoreak agintzen dizkion eginkizun guztiak.

Ikuskapen Unitatea

Errektoretza eraikina.

http://www.unavarra.es/unidad-inspeccion

[email protected]

Telefonoa: 6300

14. LAN ARRISKUEI AURREA HARTZEKO ATALA

Osasun zaintza (osasun azterketa)

Osasun zaintzak banakako hiru helburu ditu:

- Lan baldintzek osasunean dituzten ondorioen detekzio goiztiarra. - Arrisku batzuk izateko probabilitate gehiago dituzten langileak

identifikatzea. - Egitekoa gizabanakoari egokitzea.

Kolektiboki osasun zaintzaren bidez unibertsitatearen osasun-egoera balioetsiko da. Horri esker, jarduteko lehentasunak ezarriko dira lan arriskuei aurrea hartzeko arloan, prebentzio jardueren berrikuspena sustatuko da langileei buruz ateratzen diren datuen arabera eta lan arriskuei aurrea hartzeko planaren eraginkortasuna ebaluatuko da langileen kolektiboaren osasun egoeraren bilakaeraren arabera.

Unibertsitateko Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuak helburu horiek betetzeko duen tresna osasun ebaluazioak egitea da osasun azterketen bidez. Azterketa horiek honelakoak izango dira: aurretiazkoak, jarduera hasteagatik, aldizkakoak eta epe luzean lanetik kanpo egon ondoren.

Unibertsitatean lanean hasi berria bazara edo epe luzean lanetik kanpo egon bazara, deitu edo idatzi Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalera eta osasun-azterketa egiteko prozeduraren berri emango dizute.

Haurdunaldia.

Haurdun baldin bazaude, jakinarazi egin behar duzu, lan-baldintzak zure egoera biologikora egokitzeko eta arrisku egoera batzuk mugatzeko, beharrezkoa denean.

Osasuna administrazio lanetan (ordenagailuaren erab ilera)

AURKIBIDEA

19

Egun unibertsitateko langile guztiek Datuak Ikusteko Pantailak erabiltzen dituzte.

Lanpostua egokitzea ezinbestekoa da lan bat hezurretako eta giharretako mina ahalik eta gutxien izateko baldintza ergonomikoetan egiteko.

Unibertsitatean lanean hasi berria bazara, epe luzean lanetik kanpo egon bazara edo duzun jarduera dela-eta giharretako eta hezurretako mina edukitzen hasi bazara, deitu edo idatzi Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalera, hitzordua jartzeko eta lanpostua egokitzeko.

Osasuna laborategietan (gai kimikoak, biologikoak, erradiazioak, etab.)

Unibertsitateko laborategiko lanak jatorrizko arrisku eta ondorio askotarikoak ditu, batez ere instalazioekin, maneiatzen diren produktuekin eta produktuekin egiten diren lanekin lotuta daudenak.

Produktuei dagokienez, kontuan eduki behar da gutxi batzuk arriskutsuak izan daitezkeela, baina normalean kopuru txikiak eta tarteka erabiltzen dira.

Laborategiko langileek beharrezkoak diren osagaiak eduki behar dituzte istripuei aurrea hartzeko eta haiek konponbidea emateko gertatzen badira . Halaber, langileak lan arriskuei aurrea hartzeko arloan eta lan osasunaren arloan indarra duten arauak ezagutzeko eta betetzeko beharra dute.

Beraz, laborategietako lan istripuen prebentzioaren osagai nagusia langilea bera da, bere prestakuntza, kanpoko elementuen ezagutza, hala nola eraikinaren diseinua, seinaleztapena eta prebentziozko ekipamendua, eta, jakina, lan arriskuak sor ditzaketen substantzien ezagutza. Arriskuak fisikoak, kimikoak, biologikoak eta psikosozialak dira.

Azkenik, garrantzitsua da hondakinen kudeaketa egokia egitea eta larrialdietan nola jokatu behar den jakitea (lehen sorospenak).

Unibertsitateko ikerketa-laborategi batzuetan gai kimikoak eta biologikoak maneiatzen dira, eta instalazio erradiaktibo bat ere badute. Unibertsitateak beharrezko dokumentazioa prestatu du gai desberdinekin modu seguruan lan egiteko:

- Gai kimikoen erabilera: Istripuak edo gaixotasunak eragin ditzaketenez, gai horiekin lan egiteko informazio eta prestakuntza egokia eduki behar da, eta, hortaz, Unibertsitateak langilearen esku jartzen dituen babes neurri kolektiboak eta indibidualak era egokian erabiliko dira.

- Gai biologikoen erabilera: Gai biologiko "arriskutsuak" horretarako bereziki prestatutako instalazioetan erabiliko dira eta lanak osasunerako arriskurik gabe egiteko beharrezkoak diren prestakuntzarekin eta informazioarekin.

AURKIBIDEA

20

- Animalia-ikerketak araudi zorrotza dauka, eta Nafarroako

Gobernuaren sinestamendua duten animaliategietara mugatua dago gai horien erabilera.

- Instalazio erradiaktiboaren erabilera: Isotopo erradiaktiboak sinestamendu berezia duten eta trebatu diren langileek soilik erabiliko dituzte, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren sinestamendu berezia duten instalazioetan. .

Lan Osasuneko eta Ingurumen Kudeaketako Atalera idazteko edo deitzeko:

[email protected] Telefonoa: 8985

15. IRAKASKUNTZA ZERBITZUA.

Irakaskuntza Zerbitzuaren betebehar nagusia da ikasleen ikasketa- eta administrazio-espedienteetako datuak kudeatzea beren ikasketen ikasmaila guztietan. Irakaskuntzako Errektoreordetzaren mendekoa da.

Irakaskuntza Zerbitzua Soforak eraikinean eta Tuterako campusean dago.

a. Gradu Ikasketen Atala:

Gradu Ikasketen Atalean graduko ikasketa mailan dabiltzan ikasleen espedienteak kudeatzen dira.

Kudeaketa horretan, besteak beste, honako hauek biltzen dira: matrikula, hari lotutako prezio publikoak kudeatzea, matrikula aldatzea edo baliogabetzea, eskola asegurua, borondatezko asegurua, kredituen balioa aitortu eta horiek transferitzea, espedienteen egiaztagiriak, ebaluazio akten kudeaketa eta tituluen eskaera.

Harremanetarako: [email protected]

b. Graduondoko Ikasketen, eta Irakaskuntza Antolamendu aren eta Programazioaren Atala

Graduondoko Bulegoan kudeatzen dira graduondoko ikasleen espedienteak, bai titulu ofizialetakoak bai titulu berekietakoak, eta zehazki: aurreinskripzioa eta sarbidea, matrikula, kredituen balioa aitortzea, prezio publikoak, azterketen aktak eta tituluen eskaerak. Harremanetarako: [email protected]

AURKIBIDEA

21

16. SARBIDEA, BEKAK ETA TITULUAK ATALA

Atala Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzaren mendekoa da, eta gaiaren araberako barne-banaketa dauka:

- Sarbidea Atal honetan antolatzen dira Nafarroako Foru Erkidegoan egiten diren Unibertsitatean Sartzeko Hautaprobak. Bertan kudeatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioen aurreinskripzioa, eta unibertsitate ikasketetarako gainerako sarbideak: 25, 40 eta 45 urtez gorakoak, ikasketaz edo unibertsitatez aldatzea, eta Graduetara egokitzeko ikastaroak. Harremanetarako: [email protected]

- Bekak Bertan kudeatzen dira Hezkuntza Ministerioaren ikasketa ofizialetarako beken deialdiak, Nafarroako Gobernuarenak eta Eusko Jaurlaritzarenak. Halaber, Unibertsitatearen beraren lankidetza bekak ere bai. Harremanetarako: [email protected]

- Tituluak

Bulego honetan ematen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulu ofizial guztiak. Harremanetarako: [email protected]

- Titulu berekiak

Bulego honetan ematen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulu bereki guztiak, zeinak baitira titulazio homologatuen prestakuntza osagarria. Harremanetarako: [email protected]

17. LIBURUTEGIA

NUPeko Arrosadiko campuseko Unibertsitate Liburutegia Unibertsitateko eraikin enblematiko batean dago, eta campus honen ardatz nagusia da.

1.300tik gora irakurle-postu ditu solairu, zerbitzu eta bildumetan banatuak.

AURKIBIDEA

22

Liburutegiak erabiltzaileen eskura jartzen ditu 400.000tik gora liburuki, eta, horietaz gainera, 17.000tik gora aldizkari, horietatik 10.000tik gora elektronikoak dira, eta 35.000 liburu elektroniko eta 75 datu base inguru daude eskuragarri.

Ordutegi zabala du, goizeko 8:00etatik iluntzeko 21:30era lanegunetan.

Ordutegi hau zabaldu egiten da azterketa garaiko asteburuetan.

Arrosadiko campuseko liburutegiaz gainera, Osasun Ikasketen Fakultateko eta Tuterako campuseko liburutegiak ditu NUPek, eta biek informazio zerbitzu eta bilduma ugari eskaintzen dituzte beren espezialitateetan.

Liburutegiari buruzko informazio guztia bere web-ean dago.

ZERBITZUAK

• Mailegu zerbitzua unibertsitate komunitateko kideentzat. Katalogoko Nire Liburutegitik, identifikatuz gero, maileguan hartutako lanak kontsultatu, epeak luzatu eta erreserbak egin daitezke, bai eta bibliografia erosketen eskaeren egoera kontsultatu ere.

AURKIBIDEA

23

• Erreferentzia eta informazio bibliografikoa emateko zerbitzua, ikerketarako eta irakaskuntzarako informazio zientifikoa bilatzen laguntzeko eta orientatzeko ardura duena.

• Erabiltzaileei bibliografia baliabideetan eta tresnetan prestakuntza emateko zerbitzua, bai eta unibertsitate komunitateko kideei informazio gaitasunetan ere, informazio zientifikoari probetxu handiagoa ateratzeko.

• Ordenagailuak erabilgarri sarbide librean, Universia aretoan eta lehen eta bigarren solairuetan.

• Banakako kabineteak doktoretza tesia egiten ari diren doktoregaientzat eta irakasle bisitarientzat.

• Taldean ikasteko eta lan egiteko gelak unibertsitateko ikasleentzat, irakaskuntza lanak taldean egiteko.

• Wi-fi sarbidea Liburutegiaren eraikin osoan.

• Bibliografia erosketak egiteko zerbitzua funtsen erosketa eta harpidetzarako. Irakaskuntzaren, ikaskuntzaren eta ikerketaren beharretara egokitu behar da.

• Liburutegiarteko mailegu zerbitzua, liburutegiaren bildumetan eta Iruñeko liburutegi publikoetan eskuragarri ez dauden lanak eta/edo agiriak eskatzeko.

BILDUMAK ETA BALIABIDEAK

• Sirius: liburutegiaren bilduma inprimatu eta elektroniko guztietan aldi berean bilatzeko aukera ematen duen tresna berria, bai eta ikerketarako erabilgarriak diren sarbide irekiko biltegietan eta harpidetutako datu-baseetan ere.

• Katalogoak liburutegiko bilduman euskarri mota guztietan (CD, DVD, bideoak, on-line baliabideak) dauden liburuak eta dokumentuak dauzka.

AURKIBIDEA

24

• Academica-e erakunde-biltegia, aukera ematen duena elektronikoki kontsultatzeko irakaskuntza, ikerketa eta ekoizpen zientifikoko bildumak, biltzarrak eta Unibertsitatearen beraren argitalpenak.

• NUPen ematen diren irakasgai guztien eta liburutegian erabilgarri dauden irakaskuntza bibliografia gomendatu guztien kontsulta elektronikoa.

• Beheko solairuan dauden erreferentziako lan inprimatuak (estatistikak, entziklopediak, aurkibideak, etab.) eta datu-baseetarako sarbidea.

• Unibertsitateak harpidetza duen eta lehen solairuan eskuragarri dauden paperezko aldizkarien eta aldizkari elektronikoen bilduma.

• Lehen eta bigarren solairuetan inprimatuta eta erabilgarri dauden giza zientzietako, gizarte zientzietako eta zientzia eta teknologiako ikerketa bildumak.

• Antzinako funtsaren bilduma, kontsultagai dago eskatuz gero eta langile espezializatuek lagunduta, sotoko solairuan, eta formatu digitalean ere eskuratzeko aukera dago. Horrez gainera, sarbide elektronikoa, testu osoarekin, NUPeko funts historiko digitaleko XVI. eta XIX. mendeen arteko bildumetara.

• Kudeatzaile bibliografikoak: kudeaketa bibliografikorako programak (Refworks, Mendeley), erreferentzia bibliografikoak bilatzeko, biltegiratzeko, kudeatzeko, berreskuratzeko eta esportatzeko erabiltzen diren softwareak dira.

18. INFORMATIKA

Informatika Zerbitzuaren helburuak honako hauek dira: Unibertsitatearen ikerketan, irakaskuntzan eta kudeaketan laguntzea.

Oro har, honako hauek dira Informatika Zerbitzuak betetzen dituen eginkizunak: Unibertsitateko campusen arteko datu sarea eta konexioa mantentzeko behar den azpiegituraren kudeaketa, (CPD) Datuak Prozesatzeko Zentroaren mantentze-lanak, irakaskuntza, ikerketa eta unibertsitate-kudeaketa laguntzeko informazio sistemen mantentze-lanak, informatika gelen mantentze-lanak, NUPen dagoen parke mikroinformatikoaren kudeaketa eta mantentze-lanak eta NUPeko I-Iren eta AZLren gorabehera informatikoei arreta ematea.

Lau ataletan egituratua dago: Erabiltzaileari Laguntzeko Atala, Zerbitzu Korporatiboetako Atala, Campuseko Zerbitzuetako Atala eta Sistema eta Komunikazioetako Atala. Horien bidez hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie unibertsitateko taldeei.

Badira hainbat zerbitzu automatikoki eskaintzen zaizkienak Unibertsitateko kideei:

• Posta elektronikoa.

AURKIBIDEA

25

Pertsona bat Unibertsitateko kide (I-I, AZL, edo ikasle) bihurtzen denean, Unibertsitateak automatikoki sortzen du posta elektronikorako kontu bat berarentzat. Posta elektronikorako kontua indarrean egongo da Unibertsitatearekin lan loturak irauten duen artean.

• Zerbitzu elektronikoen identifikatzailea (ZEI)

Zerbitzu elektronikoen identifikatzaileak aukera ematen du Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoetara sartzeko uneoro. Aipatu zerbitzuetarako sarbidea zerbitzuen atariaren bidez egiten da, helbide honetan: https://portal.unavarra.es

ZEI identifikatzailea eta pasahitza bat datoz posta konturako esleitutako identifikatzaile eta pasahitzarekin.

• Wifi sarbidea

Hari gabeko sarea kable bidezkoaren zabalpena edo osagarria da, eta horren gainean dago hedatuta.

Eramangarriak edo mobilak diren gailuentzat dago prestatua, eta kablearen bidezko sarea hainbeste erabiltzen ez den tokietarako: liburutegiak, ikasgelak, biltzar gelak, bilera aretoak, e.a.

2006. urtetik, Unibertsitatea eduroam ekimenaren partaidea da, eta horri esker erabiltzaileek errazago dute mugitzea mundu osoko unibertsitate ingurunean. eduroam erabiltzea gomendatzen dugu, sare irekien bidez baino askoz seguruagoa delako konektatzeko.

Sarbideari, gailuen konfigurazioari eta abarrei buruzko informazio xehea ematen da http://wifi.unavarra.es helbidean.

• Gorabeherei erantzun eta gorabeherak konpontzea

Unibertsitateko ekipamendu informatikoan sor daitezkeen gorabeherei erantzuteko ardura, bai hardwarea dela-eta, baita softwarea dela-eta ere.

Zerbitzu honek erabilera orokorreko softwarean (sistema operatiboak, aplikazio ofimatikoak, posta elektronikoko bezeroak, birusaren kontrakoak, WIFI konexioa, inprimagailuen konexioa eta konfigurazioa, eta abar...) sor daitezkeen arazoak konpontzen ditu, eta lehen mailako arreta egiten dio erabilera murritzagoa daukan softwareari (Sorolla, Mathematica, SPSS, eta abar...). Halaber, Unibertsitateko ekipoetako hardware arazoak ere konpontzen ditu.

Zerbitzuaren baldintzei, ordutegiei eta abarrei buruzko informazio orokorra Informatika Zerbitzuaren web-orrialdean dago:

Laguntza Ikasgeletan – [email protected] Luzapena: 8465

AURKIBIDEA

26

Arreta emateko ordutegia 8:00etatik 21:00etara da, etenik gabe, astelehenetik ostiralera. Ordutegi honek aldaketak eduki ditzake irakaskuntza-aldietatik kanpo. Halakorik balitz, jakinaraziko litzateke.

Telefono arreta - Luzapena: 9090

Arreta emateko ordutegia hau da: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 9:00etatik 14:00etara ostiraletan. Ordutegi honek aldaketak eduki ditzake irakaskuntza-aldietatik kanpo. Halakorik balitz, jakinaraziko litzateke.

Matxurak: [email protected]

Posta kontu honen bidez, campusean zabaldutako mikroinformatika parkeko hardwarearen matxurei erantzungo zaie.

Erabiltzaileei arreta emateko beste helbide batzuk, kontuan harturik zein campusetan dauden kokatuta, honako hauek dira:

Arrosadiko campusa:

o Administrazio eta Zerbitzuetako langileentzat: [email protected]

o Liburutegiko AZL: [email protected] o Irakasle eta ikertzaileentzat: [email protected] o Irakasle ikertzaileak - Automatika eta Konputazioa Sailekoentzat:

[email protected] o Irakasle ikertzaileentzat - Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa

Sailekoentzat: [email protected] o Irakasle ikertzaileentzat - Landa Ingeniaritza eta Proiektuen

Sailekoentzat: [email protected]

Tuterako Campusa: [email protected]

Telefonoaren bidezko arreta informatikoa Tuterako c ampusean: 948 417820 edo 7820 luzapena

8:30etik 14:30era eta 16:30etik 18:30era

• Antibirusa.

Unibertsitateak Eset EndPoint antibirusa erabiltzeko Campus lizentzia dauka. Kudeaketa zentralizatu hobea egiteko aukera emateaz gain, Windows, Mac eta Linux sistema eragileentzako irtenbide bera eskaintzen du ESET End Pointek. Unibertsitateak erosten dituen ordenagailuetan berez ipintzen den hasierako softwarearen parte da ESET End.

Eskatzeko prozedura

AURKIBIDEA

27

Antivirusa esparru-hitzarmenaren arabera jartzen diren ordenagailu berri guztietan berez jartzen da, eskatu gabe. Hala ere, instalazio bat egin behar

baduzu, jarri harremanetan Erabiltzaileari Laguntzeko Atalarekin.

Etxerako antibirusa

ESET antibirus korporatiboarekin egindako lizentzia akordioaren barruan ez dago etxerako antibirus komertzialik, NUPeko langileen jabetzakoak diren etxeko ordenagailuetan jartzeko (etxean eta norberak erabiltzeko ordenagailuak).

Nolanahi ere, ezinbestekoa da birus eta malwareen aurkako segurtasun produktu bat edukitzea erabiltzen ditugun ekipo guztietan. Horrez gainera, eguneratuta eduki behar dira.

Antibirus komertzialik ez badugu nahi, badaude erabat doakoak diren antibirusak etxean erabiltzeko ordenagailuetarako.

• Norberak erabiltzeko Office 365 ProPlus unibertsit ate

komunitatearentzat

Microsoftek martxan jarri du kanpaina bat, "Office 365 ProPlus: Microsoft Office doan hezkuntza komunitatearentzat". Kanpaina honek modua emango die NUPeko unibertsitate komunitateko kide guztiei norberak erabiltzeko Office ProPlus lizentziak doan jaisteko, harpidetzan oinarritutako Officerako auto-erregistroaren atari baten bidez. Atari horrek honako hauek ditu:

• Microsoft Word, Excel, PowerPoint, OneNote, Outlook, Access eta Publisher programen azken bertsioa

• Lizentzia hauek gehienez 15 gailutan instalatzeko aukera: 5 mahaigainekoetan, 5 tabletetan eta 5 telefono mugikorretan

• Norberak erabiltzeko OneDrive-n terabyte 1 gordetzeko ahalmena.

• Office Online

Lizentzia hauek eskuratzeko, komunitateko kide bakoitzak (AZL/Irakasle-Ikertzaileak edo Ikasleak), atari horretara sartu behar du, jarraibide hauek betez:

AZL Irakasle-Ikertzaileak: upna_office_365_pas-pdi.pdf

Ikasleak:

upna_office_365_alumnos.pdf

AURKIBIDEA

28

Argibide gehiago:

https://products.office.com/es-ES/student/office-in-education

• Inprimatze-sistemak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko inpresio sistema berria inpresio, kopiatze eta digitalizazio zerbitzuak kudeatzen dituzten inpresio gailu funtzioanitzekoetan oinarritzen da.

Inprimagailu hauek erabilgarri daude campus guztietan (Arrosadia, Tutera eta Osasun Eskola). Unibertsitaterarekin kontratu-harremana daukaten erabiltzaileek (AZL eta I-I) erabiltzen ahal dute, kanpo erabiltzaile moduan, azken hauek GUFetatik kudeatuta.

Erabiltzaile bakoitzak inprimatzen duena bere Gastu Unitate Funtzionalaren konturakoa izango da.

Kudeaketa eta kontrol zerbitzu batek kudeatzen du inpresio zerbitzuaren erabilpena, eta ezaugarri hauek ditu:

• Lana inpresio-ilara bakar batera bidaltzen da, baina Nafarroako Unibertsitate Publikoko edozein inprimagailutan jasotzen ahal da.

• Lana erabiltzailearen araberako babesarekin bidaltzen da, eta bidali duenak baizik ezin du jaso.

• Web-orrialdearen bidezko inpresiorako aukera ematen du, posta elektronikoaren bidez.

• Inpresioa, eskaneatzea, eta fotokopiak zuri-beltzean edo kolorean.

Ricoh enpresa da plataforma honen mantentzeaz arduratzen dena: makinak, softwarea eta tonerra berriz jartzea agortu ahala.

https://www.unavarra.es/servicio-informatico/ayuda-sobre-los-servicios/servicio-de-impresion

Ekipamendu informatikoa zentralizatuta erostea

Unibertsitateak hitzarmen nagusi bat dauka, ekipamendu informatikoa (mahai gaineko PCak, oinarrizko eramangarriak eta eramangarri ultraarinak) erosteko hornitzaileak aukeratzeko.

Hitzarmen horren ondorioz, behean aipatzen diren kategoria bakoitzeko bi ekipo eredu aukeratu dira. Hitzarmen honetan sartzen den informatika materialaren erosketa guztiak indarraldian eskaintzen diren ereduetara mugatuta daude.

AURKIBIDEA

29

Epe bakoitzean indarraldian dauden ereduei buruzko informazioa Informatika Zerbitzuaren web-orrialdeetan dago.

Informatika gelak

Unibertsitateak mantentze zentralizatua daukaten informatika gela batzuk ditu, Arrosadiko, Osasun Zientzietako eta Tuterako campusetan. Beren helburua irakaskuntzan laguntzea da, batez ere. Inoiz irakaskuntzarekin, ikerketarekin, kudeaketarekin edo kulturarekin zerikusirik daukaten ekintzetan erabiltzen dira.

Gelek ordenagailu-kopuru bat daukate, tamainaren arabera (25, 30 edo 50), baita proiekzio-ekipo finkoa ere.

Informatika geletako ordenagailuek oinarrizko softwarea daukate instalatua (Office, interneteko nabigatzailea, eta abar...), doako softwarea, eta zentroek, sailek edo unitateek irakaskuntzarako erosi duten eta Informatika Zerbitzuari pasatu dioten softwarea.

Aldez aurretik erreserba eginez gero, irakasleek eta administrazio unitate funtzionalek erabiltzen ahal dituzte gelak. Kudeatzailetzak, Iruñeko campusaren kasuan, baimena ematea beharrezkoa izango da, Unibertsitatekoak ez diren pertsonak gelak erabili ahal izateko. [email protected] edo Tuterako Errektoreordetzarena, Tuterako campuserako: [email protected]

Argibide gehiago jasotzeko, ikusi Informatika Zerbitzuaren web-orrialdeetan.

Aurreko paragrafoetan aipatu zerbitzuak dira I-I eta AZLek gehien eskatzen dituztenak, hala ere, badira beste zerbitzu asko interesgarriak direnak unibertsitateko kideentzat, eta horiei buruzko informazioa Informatika Zerbitzuaren web-orrialdeetan dago ikusgai.

19. HIZKUNTZA PLANGINTZA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek IV. Tituluko V. kapitulua eskaintzen diote euskarari. Zortzi artikulutan finkatzen dute euskararen arauketa orokorra eta ezartzen dute unibertsitateko kideek gaztelania eta euskara jakin eta erabiltzeko eskubidea, bai eta euskaraz ikasi eta irakastekoa ere. Orobat, barneko eta kanpoko administrazio agirietan euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautzen dute, Unibertsitatearen hizkuntza paisaian elebitasunaren aldi bereko erabilera ezartzen dute eta Hizkuntza Plangintzarako Batzordearen eta Euskararako Unitate Teknikoaren sorrera xedatzen dute.

Hizkuntza Plangintzarako Arloko Zuzendaritzak, Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordetzaren barruan dagoenak, Unibertsitateko hizkuntza politikaren plangintza egin, garatu eta betearazteko ardura du.

Irakaskuntzarako materialaren itzulpena euskarara

AURKIBIDEA

30

Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak bi deialdi espezifiko egiten ditu, eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleek beren irakaskuntzarako materiala aurkez dezaten, euskarara itzultzeko.

Deialdi horiek aldiro egiten dira eskolak emateko seihileko bakoitzaren aurretik, irakasleek material itzulia izan dezaten eskolak ematen hasi baino lehen.

Lanak formatu digitalean aurkeztu behar dira nahitaez, eta honako helbide elektroniko honetara igorri behar dira: [email protected]

Prestakuntza

Hainbat prestakuntza jarduera antolatzen dira zenbait entitatetan: Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia, NAPI eta Euskarabidea, AEK, IKA, Hizkuntza Eskola Ofiziala, eta Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuan bertan. Prestakuntza jarduerak ikusgai daude ondoko esteka honetan: http://www.unavarra.es/euskara/formacion/oferta-de-cursos-de-euskara

Administrazio eta zerbitzuetako langileek prozedura bat ezarrita daukate Euskarazko ikastaroetan izena emateko eta horregatik hartu beharreko konpentsazioa arautzen duena. Prozedura ondoko esteka honetan kontsulta daiteke: http://www.unavarra.es/digitalAssets/180/180457_Compensaci--n-euskera.pdf

Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuarekin harremanean jarri ikastaroen ordainketa eta AZLren orduen konpentsazioa egiteko: [email protected] edo 9699 telefonora deitu.

Euskararen erabilerarako gidaliburua

Gobernu Kontseiluak 2010eko maiatzaren 14an onetsi zuen erabakia, Euskararen erabilerarako jarraibideak garatzeko gidaliburua eta hura Unibertsitatearen euskarrietan aplikatzea ezartzen duena.

Gidaliburua eskuratzeko esteka honetan klik egin: http://www.unavarra.es/digitalAssets/171/171628_Manual-uso-del-euskera---Euskara-erabiltzeko-gidaliburua.pdf

Besteak beste, honako hau ezartzen du:

AURKIBIDEA

31

- Unibertsitatearen organo, sail, ikastegi eta zerbitzuek ateratzen dituzten argitalpenak, erakundezkoak, administratiboak edo informazioa ematekoak, esate baterako, liburuxkak, kartelak, diptikoak, liburuak, eta abar, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratuko dira, hala paperean nola formatu digitalean.

- Hartzaile jakinik ez duten ahozko mezuak, esaterako, erantzugailu automatikoarenak, telefono informazioko zerbitzuenak, bozgorailuenak eta antzekoenak, bi hizkuntzetan emango dira.

- Interes orokorreko berriak, alegia, deialdiak, jakinarazpenak,

iragarkiak, oharrak eta gisakoak, Unibertsitateko gobernu organoek, sailek, ikastegiek edo administrazio zerbitzuek posta elektronikoaren bidez unibertsitateko komunitateari bidalitakoak, gaztelaniaz eta euskaraz idatziko dira. Horretarako, euskarri bakarrean edo bi euskarritan egin ahalko da, bidalitako testuaren luzera eta konplexutasunaren arabera.

- Elebiz joango dira, edo bi hizkuntzetan bertsioa izango dute:

a. Gobernu Kontseiluak eta Klaustroak emandako deialdiak, erabakiak eta araudiak.

b. Partikularren eskura dauden inprimakiak eta eskabideak.

c. Administrazio zerbitzu eta prozesuetan modu sistematiko eta automatikoan sortzen diren dokumentu normalduak.

d. Unibertsitateak egindako jarraibideak eta laguntza-liburuak, zerbitzuetako erabiltzaileek zerbitzu horiek eskainitako prestazioekin egoki elkarreragin ahal izateko.

- Administrazio dokumentazioa, edozein dela ere, web-aren bidez

aurkitu edo bete behar denean, aukera bermatuko da gaztelaniaz zein euskaraz egin ahal izateko.

- Unibertsitateak, bere argitalpen-zigiluarekin argitaratutako zientzia-lanean, euskarazko laburpen bat sartuko du, egileak aurretik bere adostasuna emanda. Zientzia lanen bat beste erakunde batekin batera argitaratzen bada, Unibertsitateko Komunikazio Zerbitzua ahaleginduko da beste erakunde egileak/ek ildo horri jarrai diezaio(te)n.

- Unibertsitatearen sustapenean erabiltzen diren komunikazio eta irudi

elementuak (liburuxkak, kartelak, erakustokietarako posterrak, karpetak eta abar) gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira.

- Unibertsitateko talde handiei (ikasleak, Interes orokorra duten

publizitate-iragarkiak, AZL eta irakasle-ikertzaileendako deialdiak,

AURKIBIDEA

32

administrazio-egutegiak, eta abar) zuzendutako iragarkiak eta unibertsitate zabalpenekoak gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira. Gainerakoetan, gutxienez ere, euskararen presentzia bermatuko da testuan, Unibertsitatearen erakunde-irudi elebiduna garbi ikus dadin.

- Gaztelania eta euskara maila eta lerrun berean egongo dira, hau da,

bi hizkuntzen kokapena eta irakurgarritasuna antzekoak izango dira, bietako hizkuntza batek lehentasunik izan gabe.

Administrazio agiriak euskarara itzuli nahi badituzu, ondoko helbide elektronikora igorri behar duzu: [email protected]

20. IKERKETA

NUPeko irakasle eta ikertzaileek batez ere sailen eta ikerketa-taldeen bidez garatzen dute ikerketa, eta Gobernu Kontseiluak urtero onesten du talde horien katalogo eguneratua. Ikerketa Taldeen berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/grupos-de-investigacion-y-oferta-cientifica-y-tecnologica Gobernu Kontseiluari ikerketa-politikaren ildoak, ikerketa taldeak eta Unibertsitateak berak egiten dituen laguntza deialdiak proposatzen dizkion organoa da Ikerketa Batzordea. NUPeko ikerketa jardueren kudeaketaz arduratzen den NUPeko administrazio-unitatea da Ikerketa Zerbitzua, Errektoretza eraikinean dagoena. Laguntzak Deialdiak eta Laguntzak Atalak, dagozkion Ministerioen, Nafarroako Gobernuaren eta beste erakunde batzuen deialdi publikoen zabalkundea egin, eta haiei buruzko aholkularitza ematen du, eta eskaerak, laguntzak emateko erabakiak eta erabaki horien arrazoiak tramitatzen ditu. Unibertsitateak egindako ikerketa taldeei buruzko, doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzei buruzko eta beste laguntza batzuei buruzko deialdiak ere kudeatzen ditu, Ikerketa Batzordeak eskatuta. Laguntza eta deialdi indardunen berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias Jakintza bestetaratzea Jakintza Bestetaratzeko Arloaren bidez, honako hauek sustatu eta kudeatzen ditu Unibertsitateak: LOUren 83. artikuluaren arabera kontratatutako ikerketa, industria jabetza –patenteak– eta hori enpresetara bestetaratzea, oinarri teknologikoko enpresak sortzea, I+G arloko Europako programetan eta

AURKIBIDEA

33

nazioarteko beste programa batzuetan parte-hartzea, bai eta sektore sozioekonomikoetan eskaintza zientifiko eta teknologiaren zabalkundea egitea. Jakintza Bestetaratzeko edukien berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/transferencia-de-i-d-a-la-empresa-otri Ikastegiak Ikerketa Zerbitzuak bere antolamenduan biltzen ditu Agrobioteknologia Institutua, Jerónimo de Ayanz Elektronika eta Komunikazioetako I+G Zentroa eta Ikerketa Laguntzeko Zerbitzua (ILZ). Ikastegien eta Azpiegituren berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/centros-e-infraestructuras Kultura Zientifikoaren Unitatea Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren laguntzei esker sortu da Zientzia eta Kultura Zientifikoaren Unitatea. Unitate horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren zientzia ikerketako eta teknologia garapeneko jarduerak zabaltzea, hedatzea eta horien berri ematea.

Kultura Zientifikoaren Unitateko edukien berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/unidadculturacientifica

Europako Proiektuen Bulegoa (OPEN)

Bere eginkizuna da NUPeko ikertzaileak europar proiektuetan parte hartzea erraztuko duen unitate espezializatu bat eratzea, bereziki, I+GT arloko marko-programarena, haien kudeaketa profesionala eginez.

OPEN bulegoak Unibertsitateko ikertzaileei ondoko zerbitzu hauek eskaintzen dizkie:

1. Europako Batasunaren I+GT arloko Zazpigarren Esparru Programan (7PM) parte har dezaten sustatzea:

- 7PMri buruzko informazio orokorra eta gertakizun interesgarriak hedatzea

- deialdiak helaraztea eta banakako entitate kideak bilatzea interesa izan dezaketen taldeentzat

AURKIBIDEA

34

- bilerak edo lan-saio espezifikoak ikerketa taldeekin

2. Laguntzea 7PMri proposamenak prestatzen eta eskabideak aurkezten:

- entitate kideak eta proiektuetarako proposamenak bilatzea

- aholkularitza ematea proposamenak idazteari buruz

- aurrekontuen prestakuntza

- aholkularitza ematea partzuergoa eratzean

- partzuergorako erabakia negoziatzea

- emaitzen jabetza eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko eskubideak, eta emaitzak ustiatzeko plana

- eskaeren aurkezpen zentralizatua

3. Proiektuen kudeaketa eta jarraipena:

- proiektua gauzatzean sortzen diren gorabeheren aurrean aholkularitza ematea

- langile berriak sartzea

- kudeaketari buruzko aldizkako txostenak

4. Justifikazioen eta kontu ikuskaritzen kudeaketa:

- aldizkako justifikazio ekonomiko-finantzarioak

- kontu ikuskaritzako txostenen kudeaketa

5. Aholkularitza eta laguntza ematea Europako edo nazioarteko beste ikerketa programen proiektuetan

Bulegoko edukien berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/investigacion/oficina-de-proyectos-europeos/oficina-open

21. AGIRIEN KUDEAKETA ETA AGIRITEGI NAGUSIA

Agirien Kudeaketa eta Agiritegi Nagusia Atala da Unibertsitatearen agiri-ondarearen antolamendua, sarbidea, tratamendua eta zabalpena bermatzeko ardura duen unitate administratiboa. Administrazio prozedurak normaltzea Agiritegi Batzordearen bidez egiten da.

Sarbide librea

Sarbide libreko agiriak eskuratzeko interesa baldin baduzu (Agiritegiei eta Agiriei buruzko Foru Legearen 20. art.), eskabidearen galdetegi elektronikoa bete ondoko helbidean: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo-general/como-consultar

AURKIBIDEA

35

Suntsidura segururako sistema

Agirien suntsidura kontrolatu eta segururako zerbitzua (babestu beharreko datuak dauzkatenek soilik) erabili nahi duten unitate guztiek mezu elektroniko bat igorri behar dute [email protected] helbidera, eta honako datu hauek eman bertan:

1. Suntsidura kontrolatua egiteko igorriko diren kutxa kopurua

2. Jatorrizko agiriak diren (hau da, Agiritegi Batzordeak adostutako suntsipena den) edo kopiak diren

3. Agirien antzinatasuna

Agiriak transferitzeko urteko egutegia

Bulegoek Agiritegiarekin duten harremanean funtsezko tresna da Agiriak transferitzeko urteko egutegia, eta horri buruzko informazioa abenduaren amaieran eguneratzen da.

Egutegia ikus dezakezu ondoko estekaren bidez: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo-general/gestion-de-documentos/calendario-anual-de-transferencias-de-documentos?submenu=yes

Kontserbatzeko arauak

Kontserbatzeko arauek xedatzen dute Unibertsitateak bere jarduera administratibo eta zientifikoa garatzean sorrarazten dituen agirien gordetzaile nagusiak nor diren, bizi zikloaren fase bakoitzean kontserbatzeko denbora-epeak zein diren, agirien eskuragarritasuna eta agiri serie eta mota guztien azken xedapena.

Horietara iristeko aukera duzu ondoko estekaren bidez: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo-general/gestion-de-documentos/normas-de-conservacion?submenu=yes

Funts Historikoak

Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agiritegi Nagusia antolatzen ari da Nafarroan Unibertsitatea sorrarazi aurretik zeuden Antzinako Lanbide Eskoletatik eta Unibertsitate Eskoletatik jasotako agiriak. Kontuan hartu behar dira agiriak antolatzeko prozesutik bertatik eratorritako mugak eta legeek norberaren datuen babeserako ezarritakoa bete egin behar dela.

Funts Historikoei buruzko agiriak eskuratzeko: http://www.unavarra.es/archivogeneral/gestion-de-documentos-y-archivo-general/gestion-de-documentos/fondos-historicos?submenu=yes

AURKIBIDEA

36

22. KALITATEA ETA ANTOLAKETA

Tituluen Kalitatearen Barne Bermerako Sistema (SGIC )

Tituluen Kalitatearen Barne Bermerako Sistemak (SGIC) ezartzen ditu titulu horien etengabeko hobekuntzan laguntzeko prozedurak eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen kalitatea ziurtatzeko eta bermatzeko tresnak.

Sistema SGCrako Sarrera agiriaren inguruan egituratzen da (http://www.unavarra.es/digitalAssets/126/126011_SGC-Titulos.pdf) eta han deskribatzen da prozeduren antolamendua eta diseinua. Agiri hau ondoko eranskinekin osatzen da:

1. SGCren erantzukizun egitura (http://www.unavarra.es/digitalAssets/126/126012_SGC-Responsabilidad.pdf)

Kalitate gaietan ikastegi bakoitzak duen erantzukizunen egitura eta Unibertsitateko gainerako organoekin duten harremana deskribatzen du. Egitura honek identifikatzen ditu kalitatearen helburuak eta ekintzak, haien garapena, betetzea eta jarraipena.

2. Seguimiento y mejora continua del SGC (http://www.unavarra.es/digitalAssets/126/126013_SGC-Seguimiento-y-Mejora-Continua.pdf)

Ikastegiek jararraitu duten prozesua definitzea, ikastearekin eta irakastearekin lotuta dauden prozesuen emaitzak aztertzeko eta horien kalitatea areagotuko duten doiketak eta hobekuntzak proposatzeko.

Prozeduren deskribapenak ezartzen du jarduera bakoitzaren esparrua. Agiri horiek lan tresna dira ikastegietarako, eta aldatzeko modukoak dira, berrikusi eta hobetzearen ondorioz.

Prozedura horietara iristeko aukera duzu ondoko estekaren bidez: http://www.unavarra.es/serviciocalidadyorganizacion/calidad-de-los-titulos

23. MANTENTZE-LANAK

Mantentze Lanetarako Zerbitzua osatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko azpiegituraren instalazioak baldintza seguruetan, fidagarrietan eta eraginkorretan funtzionatzeko eta kontserbatzeko betebeharra duten

AURKIBIDEA

37

profesionalek, kudeaketa, administrazio eta teknikaren arloetan, diziplina anitzeko prestakuntza dutenek.

IRUÑEKO CAMPUSEAN

Edozein gorabeheraren berri emateko, igorri mezu elektroniko bat ondoko helbidera: [email protected]

Mantentze lanetako langileek astelehenetik ostiralera, 6:15etik 21:45era, aritzen dira, eta Iruñeko campuseko Mantentze Lanetako eraikinean daude.

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 94816 9051 telefono zenbakira.

TUTERAKO CAMPUSEAN

Edozein gorabeheraren berri emateko, igorri mezu elektroniko bat ondoko helbidera: [email protected].

Mantentze lanetako langileek astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 21:00etara, aritzen dira, eta Tuterako campuseko Administrazio Eraikineko beheko solairuan daude.

Larrialdiren bat izanez gero, deitu 607957335 telefono zenbakira.

24. ZERBITZU OROKORRAK

ERREPROGRAFIA

Iruñeko campusean

Iruñeko campusean erreprografia zerbitzua Copyprint enpresaren bidez kudeatzen da.

Bulegoa Ikasgelategia eraikineko 028. gelan dago, eta bi ate ditu, batetik ikasleak sartzen dira, eta bestetik irakasleak.

Irakasleek kopiak egin nahi dituztenean, fitxa bat bete behar dute, eta bertan adierazi data, kopia kopurua eta izena. Fitxa horiek hilabetero igortzen dira dagokion sailera.

Irakasleek ikasgaiari buruzko kopiak eta materiala zabaldu nahi badituzte ikasleen artean, Ikasgela birtualaren bidez egiteko aukera dute edo bestela

AURKIBIDEA

38

zuzenean erreprografia bulegoan bertan, eta han jartzen dira kopiak ikasleen eskura.

Kopiak edo koadernaketa bereziak behar izanez gero, hauek Copyprinten Iruñeko bulegora igortzen dira.

Bulegoko ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako telefonoa: 94816 9634

Tuterako campusean

Tuterako campusean 2 erreprografia areto daude irakasleentzat, bakoitzari dagokion eskolako lehen solairuan.

Ikasleen apunteak eta agiriak NireIkasgelategian jartzea gomendatzen da, campusean badaudelako aurretiko ordainketaren aukera ematen duten inprimagailuak eta fotokopiagailuak ikasleen eskura.

JANTOKIAK ETA KAFETEGIAK

Jantokiak

Campuseko jantokiek 360 lagunentzako tokia dute. Eskola-egunetan bazkariak ematen dituzte. Hainbat plater aukeran dauzkan menu bat eskaintzen da, prezio finkoa duena. Bazkariak banaka edo 10 edo 30 bazkaritako bonoen bidez ordaintzeko aukera dago.

Orduak, astelehenetik ostiralera: 13:30etik 15:30era.

Telefonoa: 948 16 90 49

Kafetegiak

Ikasgelategiaren ondoan kafetegia den bezala, Osasun Zientzietakoak eta Sario izenekoak badituzte beren kafetegiak, eta horietan ere jaten ematen dute.

Etenaldirik gabe, 8:30etik 21:00era bitartean egoten dira irekita hirurak.

Telefonoak:

Kafetegia (Ikasgelategiaren ondoan): 948 16 96 17

Osasun Zientzietako kafetegia: 948 27 00 00

Sario eraikineko kafetegia: 948 23 65 88

AURKIBIDEA

39

Jantokia eta kafetegia – Tuterako campusa

150 lagunentzako tokia. Eskola-egunetan bazkariak ematen dituzte. Hainbat plater aukeran dauzkan menu bat eskaintzen da, prezio finkoa duena. Bazkariak banaka edo 10 edo 30 bazkaritako bonoen bidez ordaintzeko aukera dago.

Jantokiko orduak, astelehenetik ostiralera: 13:30etik 15:30era.

Kafetegiko orduak, 8:30etik 20:00etara.

Telefonoa: 948 82 68 46

POSTA

Zerbitzuetan dauden erretiluetan uzten da posta, bai sarrerakoa bai irteerakoa. Normalean egunean bitan jasotzen eta banatzen da, goizeko hamarrak aldera eta eguerdiko hamabi eta erdiak aldera.

Arratsaldero egiten da Iruñea eta Tutera arteko zerbitzu bat, eguneko posta eraman eta jasotzeko.

Barneko posta

Badago Unibertsitateko barne postarako zerbitzu berezi bat, gutun-azal marroiak erabiltzen dituena, eta horietan jartzen da eguna, nori eman, Saila/Atala, nork igorria den, eta saila edo atala. Gutun-azal horiek berrerabili egiten dira.

Kanpoko posta

Kanpoko postak kostu ekonomikoa dauka, hartaz, gogorarazten dugu laneko eginkizunetarako soilik erabili behar dela.

Ohiko postarako, aski da hartzailearen datuak eta igorlearen datuak jartzen dituen gutun-azal bat.

Posta zertifikaturako, gutun-azalaren goiko ezkerraldean, gorantz (45 grado), eta bi lerroren artean "ZERTIFIKATUA" hitza jarri behar da.

Posta egiaztatua, jaso izanaren adierazpenarekin, bidali nahi baduzu, arrosa koloreko inprimaki bat bete behar da, gero klip batez gutun-azalari eransten zaiona. Posta zerbitzuak ematen ditu inprimaki hauek. Zerbitzuetan eskura daitezke, baita ikastegietako eta sailetako idazkaritzetan ere.

AURKIBIDEA

40

Inprimakirik ez badaukazu edo posta zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu 9742 luzapenera.

ZAINTZA

Zaintza zerbitzu bat dago, Unibertsitatea zaintzen duena urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan.

Larrialdi egoeraren bat gertatuz gero, unibertsitateko instalazioetara sartzen ahalko zara jaiegunetan eta asteburuetan ere, aldez aurretik unibertsitate txartela erakutsiz gero.

Larrialdi egoeretan, 647 316 106 telefonora deitu.

Tuterako Campusa: 647 31 61 71 edo 948 417805

GARBIKETA

Unibertsitateak garbiketa zerbitzu bat dauka, goizeko eta arratsaldeko ordutegian aritzen dena.

Larrialdi egoera izanez gero,

Iruñeko campusean: 6060 edo 6080 telefonora deitu.

Tuterako campusean: 948 417806 telefonora edo 7806 luzapenera deitu.

Garbiketa bereziren bat nahi izanez gero, aldez aurretik antolatu behar da, eta horretarako mezu elektroniko bat bidali behar da hona:

Iruñeko campusean: [email protected]

Tuterako campusean: [email protected]

ALDAIRAK

Hilabetean behin zerbitzuek eskatzen dituzten aldairak edo lekualdatzeak egiten dira.

AURKIBIDEA

41

Zerbitzu Orokorrek bi biltegi ditu, Sario eraikinean. Han gordetzen dira erabiltzen ez diren baina egoera onean dauden altzariak, unibertsitate komunitatearen eskura jartzen direnak, berriz erabili nahi ote dituen.

Bulego materiala berriz erabili nahi baduzu, posta elektronikoaz eskatzen ahal duzu, helbide honetara: [email protected]

Lekualdaketa bat eskatzeko prozedura honako hau da:

- Material inbentariagarria erretiratzeko eta baja emateko inprimaki bat betetzen da. Inprimaki hau hemen dago: Intranet / Atal espezifikoak - Intradministrazioa / Ekonomia gaiak / Baja emateko eta lekualdaketa egiteko partea. Inbentarioa

- Inprimakia bete eta gero, hona bidali behar da:

[email protected] - Kudetzailetzako norbaitek telefonoz deituko dizu, edo posta

elektronikoa bidali, lekualdaketa egiteko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ekonomia Gaietako Atalarekin 8454 telefonora deituta, edo [email protected]

posta elektronikora idatzita, edo Zerbitzu Orokorren Atalarekin, 6060 edo 6080 telefonoetara deituta, edota [email protected]

postara idatzita.

ASTEBURUETAKO ORDUTEGIA

Iruñeko Campusa - Ikasgelategia

Larunbatetan: 8:00etatik 15:00etara

Azterketa garaian:

Larunbatetan eta igandeetan, 8:00etatik 21:00etara, ikasleentzat erabilgarri jartzeko ikasteko gelak.

Tuterako campusa

Azterketa garaian: Larunbatetan eta igandeetan, 8:00etatik 20:00etara, ikasleen esku jartzeko ikasteko gelak. Egun hauen berri aldez aurretik emango da campusetako iragarki oholetan.

AURKIBIDEA

42

25. IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO MATERIALAREN ERRESERB A IKASGELATEGIAN

Irakasleek irakasteko tokiak eta eskolak ematen laguntzeko materiala erreserbatzen ahal dituzte.

- IKASGELAK ERRESERBATZEA

Ikasgelategiko edo Sarioko gelak erreserbatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu honako helbide honetara: [email protected]. Honako hauek aipatu beharko dituzu: titulazioa, irakasgaia, edukiera, ordutegia eta egunak, baita erreserba egiteko eduki duzun arrazoia (azterketa, eskola ematea, bilera, mintegia...).

Erreserba egiteko beste modu bat Ikasgelategiko pool-era joatea da (ikasgelategiko ezkaratz nagusia), eta inprimaki bat betetzea.

Honako hau da Tuterako campuseko helbide elektronikoa: [email protected]. Bestela, atezaintzako ezkaratz nagusira, beheko solairura, joan behar da.

- ORDENAGAILU ERAMANGARRIAK MAILEGUAN UZTEA

Irakaskuntzaren laguntza gisa, ordenagailu eramangarriak erreserbatzen ahal dira da, ikasgelategiko pool-ean, edo mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: [email protected]. Honako hauek aipatu beharko dituzu: titulazioa, irakasgaia, edukiera, ordutegia eta egunak, baita erreserba egiteko eduki duzun arrazoia (azterketa, eskola ematea, bilera, mintegia...).

Ordenagailu eramangarria ikasgelategiko pool-ean jaso eta itzuliko da. Irakasleek maletatxoan eransten diren argibideei jarraiki jarri behar dute ordenagailua, eta gorabeherarik balego, solairuko zerbitzu laguntzaileari jakinaraziko zaio, edo bestela informatika zerbitzura deituko da (8465).

Tuteran ez da ordenagailu eramangarririk uzten eskolak emateko, baina bideo-proiekziorako gurdiak eskatzen ahal dira laborategietarako.

- VGA KABLEA ETA AUDIO KABLEA ORDENAGAILU ERAMANGARRIA, NORBERARENA EDO SAILARENA, ERABILTZEKO

Norberaren edo sailaren eramangarria erabiltzen bada, sail bakoitzeko idazkaritzan VGA kablea eta audio kablea eskatu behar da, soinua behar izanez gero.

AURKIBIDEA

43

- IKUSENTZUNEZKO MATERIALA (MIKROFONOA, ENTZUNGAILUAK, TBa, BIDEOA, DVDa, DIAPOSITIBA-PROIEKTAGAILUA, BOZGORAILUA, PASADOREAK)

Erreserba egiteko, bidali mezua ondoko helbidera: [email protected]. Erreserba egiteko beste modu bat Ikasgelategiko pool-era joatea da (ikasgelategiko ezkaratz nagusia).

GARRANTZIZKOA: Mikrofonoa eskola hasi baino lehen solairu bakoitzeko zerbitzu laguntzailearen bulegoan jaso behar da, eta bertan utzi behar da eskola bukatzean.

Honako hau da Tuterako campuseko helbide elektronikoa: [email protected]. Bestela, atezaintzako ezkaratz nagusira, beheko solairura, joan behar da. Maileguak atezainentzat diseinatutako datu base batean biltzen dira, eta han jasotzen da nork eraman duen zer, noiz, eta itzulketak.

- MATERIAL SUNTSIGARRIA (KLARIONAK, ERROTULADOREAK, ZIRRIBORROAK, AZTERKETETARAKO PAPERA...)

Ikasgelan ez badago, solairu bakoitzeko zerbitzu laguntzailearen bulegoan eskatzen ahal da.

Tuterako campusean, ikasgelan ez badago, atezaintzan eskatzen ahal da, beheko solairuan.

- IKASGELAKO ARMAIRUAK

Filologiako eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailak utzi egiten die bere irakasleei CD erreproduzitzaileak, eskolak emateko. Zerbitzu orokorrek armairuak dauzka, material hori ikasgelan bertan gordetzeko. Armairua eta bere giltza, ikasgela dagoen solairuko zerbitzu laguntzaileari eskatu behar zaio.

Zerbitzu laguntzaileen tokia eta telefonoa

- Ikasgelategiko pool-a. Ezkaratz nagusia. 9620 luzapena Ondoko telefono hauek campuseko telefono batetik baizik ez daude erabilgarri.

- Beheko solairua: 023. ikasgela. 7106 luzapena - Lehen solairua: 132. ikasgela. 7107 luzapena - Bigarren solairua: 232. ikasgela. 7108 luzapena - Hirugarren solairua: 315. ikasgela. 7109 luzapena

Tuterako campusa

AURKIBIDEA

44

- Ezkaratz nagusia - Atezaintza: Kanpokoak: 948 417806 barnekoa: 7806

26. HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN GOI MAILAKO IKASTEGIA

Prestakuntza

Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Ikastegitik hainbat prestakuntza ekintza antolatzen dira eta laguntza ematen zaie. Gehienak NUPeko irakasle eta ikertzaileentzat dira. Oro har prestakuntza saio hauen gaiak NireIkasgelategia plataforma erabiltzeari buruzkoak dira, eta hezkuntzan aplikaturiko teknologia berriei dagozkien beste gai batzuei buruzkoak.

NireIkasgelategia tresnari buruzko prestakuntza nahi izanez gero, egin klik ondoko esteka honetan: http://csie.unavarra.es/apps/InscripcionCSIE/Inscripcion.jsp

Harremanetarako: [email protected]

Telefonoa: 948 16 6189

Bideokonferentziak

HBGMItik laguntza ematen zaie bilera birtual horiei, hainbat modutan:

1. Ikasgela ekipatuak 04 eta 03 aretoak, Fernando Remacha aretoaren ondokoak Sario eraikinean, prest daude ekipamendu egokiarekin bideokonferentzietarako. Ekipoak duen konplexutasuna dela eta, HBGMIko teknikarien laguntza behar da saio hauetarako. Gela hauek erabiltzeko interesa badaukazu, bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: [email protected] Tuterako campusa (Prentsa aretoan): [email protected]

2. Idazmahaiko bideokonferentzia:

2.1. NireIkasgelategia: "Bideokonferentzia" tresna

NireIkasgelategiak bideokonferentzia tresna bat du barnean: BigBlueButton izeneko software libreko aplikazioa da. NireIkasgelategiko gainerako tresnak bezala aukeran gehitzen zaio guneari. NireIkasgelategiko parte denez, parte-hartzaile guztiak izanen lirateke

AURKIBIDEA

45

saio batean parte har dezaketenak, ez litzateke beharrezko erabiltzaileei onarpena ematea, ezta sarbide gako gehigarriak ere.

2.2. Web ikasgelak.

Zerbitzu honek badu funtzionalitateren bat gehiago, NireIkasgelategiako aurrekoarekin alderatuz, baita hobekuntzaren bat ere audioaren kalitatean eta saioa grabatzeko aukeretan. Bereizirik funtzionatzen du, Adobe Connect softwarearen bidez. Erabiltzeko berariaz eskatu behar da HBGMIri mezu bat bidaliz. Kontratatzen den erabilera lizentziak murrizketak ditu erabiltzaile kopuruan, eta horregatik kontuak eta denborak kudeatu behar dira administraziotik. Tresna hau aztertu edo erabili nahi baduzu, honako helbide elektroniko honetara idatzi: [email protected]

27. CDS: IRAKASKUNTZARI LAGUNTZEKO APLIKAZIO INFORM ATIKOA

Aplikazioak irakasleen eta ikasleen arteko eta irakasleen eta Unibertsitatearen kudeaketa-antolamenduaren arteko kudeaketaren oinarrizko beharrak betetzen ditu. Honako hauek dira betetzen dituen oinarrizko eginkizunak:

- Bere matrikula-talde guztien kudeaketa.

AURKIBIDEA

46

- Matrikulatutako ikasleen on-line eskolen zerrendak.

- Irakasleei buruzko informazioa (oharrak).

- Taldearen irakaskuntzaren lan-orduak eta definizioa (teoria, praktikak, eta abar).

- Irakaskuntza-motaren ebaluazioa, azken notaren

kalkulu automatikoarekin.

- Ikasleei kalifikazioak sms edo posta elektronikoaren bidez bidaltzeko aukera

CDS aplikaziorako sarbidea Langilearen atarian dago: https://portal.unavarra.es. Atarira sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza behar dira (Giza Baliabideen Zerbitzuak emanda), “Docencia – Irakaskuntza” atalaren barruan.

Sartu berri den pertsonari automatikoki ematen zaio CDS aplikaziorako lehen sarrera, Informatika Zerbitzuaren bidez, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak hala eskatzen duenean.

Guía rápida de CDS eta Manual del Usuario de CDS izenekoetara sartzeko, joan http://www.unavarra.es/servicioRRHH/portal-del-personal Giza Baliabideen web-orrialdera, eta hautatu "Portal del personal" aukera. Lasterbide bat duzu erabilgarro "Guía Rápida" horretara, http://www.unavarra.es/servicioRRHH Giza Baliabideen web-orriaren beheko aldean.

Edozein zalantza edukiz gero, idatzi helbide elektroniko honetara:

[email protected], edo telefonoz deitu

- Graduko Atala: 6151 / 9639 / 9076 / 9619 / 9630 / 9635 - Graduondoko Atala 9629 / 9710

28. KULTURA JARDUERAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kultura jardueren multzoa sei gelatan egituratzen da: Ondarea eta Arte Plastikoak, Musika eta Arte Eszenikoak, Komunikazioa, Irudia eta Soinua, Zientzia eta Teknologia, eta Gastronomia.

Gela horietan, kultura jarduerak hiru ardatzen inguruan egituratzen dira: prestakuntza, hedapena eta sormena.

AURKIBIDEA

47

- Prestakuntza: Ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroetan sartzeko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/cultura/aulas-culturales/informacion-general

- Sormena: Sormen sariak, eta talde egonkorren jarduerak, esaterako Unibertsitateko Abesbatzarenak eta Antzerki Taldearenak.

o Sormen Sariak: http://www.unavarra.es/cultura/premios-a-la-

creatividad/bases

o Unibertsitateko abesbatza: http://www.unavarra.es/cultura/grupos-estables/coro-universitario

o Antzerki Taldea: http://www.unavarra.es/cultura/grupos-

estables/grupo-de-teatro

- Kultura zabalkundea, zine zikloak, antzerkikoak, musika, erakusketak

eta abar.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak programatzen dituen kultura jardueren gaineko aldizkako informazioa jaso nahi baduzu, posta elektronikoaren bidez, ondorengo estekan dauden jarraibideak kontuan hartu: http://www.unavarra.es/cultura/boletin-cultural

29. OSASUN LAGUNTZA ETA LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA

Honako hauek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Laguntzarako taldeko partaideak: mediku bat, erizain bat eta psikologo bat. Eskaintzen diren jarduerak eta zerbitzuak, honako hauek dira:

• Kontsulta medikoa

• Erizaintzako kontsulta

• Laguntza psikologikorako kontsulta

• Larrialdietako zaintza

• Txerto-kanpainak: gripea, tetanosa, eta abar.

• Sendaketak, sendagaiak bide parenteralez jartzeko modua (injekzioak, alergien kontrako txertoa, e.a.)

• Bizimodu osasungarriaren aldeko programei buruzko informazioa emateko eta praktikan jartzeko gunea, gai hauei buruzkoak: elikadura, sexualitatea, ariketa fisikoa, tabakoa, substantziaren kontsumoa, estresa...

AURKIBIDEA

48

• Beste hainbat informazio emateko gunea: odolaren eta organoen dohaintza, gizarte- eta osasun-baliabideak (osasun gaietan aritzen diren erakundeak eta elkarteak)

• Osasunaren zaintza

Zerbitzuaren ordutegia eta harremanetarako datuak honako hauek dira:

Orduak

Ikasturtean: 8:00etatik 19:30era.

Opor-aldietan: 9:00etatik 13:00etara.

Harremanetarako

Ikasgelategiko 024. gela.

Telefonoa: 948 16 96 10

Posta elektronikoa: [email protected]

30. KIROLAK

Kirol Atalak helburutzat du kirol jarduera fisikoen praktika erraztu eta sustatzea, osasun ohiturei jarraitzeko, lehiaketa-jardueren beharrak asetzeko, pertsonaren prestakuntzarako eta ezagupen berriak hartzeko, jostetarako eta besteekin harremanetan jartzeko, edo irakaskuntzako jardueraren osagarri izateko.

Kirol instalazioetako prezioak, ordutegiak eta araudia ezagutu nahi badituzu, klikatu ondoko esteka honetan: http://www.unavarra.es/deportes/acceso

AZL eta I.I. taldeei eskaintzen zaizkien jarduerak eta kirol eskolak honako hauek dira: Acrosport, Naturako jarduerak, Aerobika, Saskibaloia, Body Tono, Emakumezkoen defentsa pertsonala, Kirol Entrenamendua, Eskalada, Fama dance, GAP, Mantenu-soinketa, Golfa, Igeriketa, PIlates, Power Yoga, Errugbia, Spining, Tai-txi, Tenisa, triatloia, boleibola, waterpoloa eta Zunba.

Egutegiak ikusteko eta izena emateko zer egin behar den jakiteko, sartu esteka honetan: http://www.unavarra.es/deportes/actividades/actividades-deportivas

II-AZL taldeei bereziki eskainitako kirol-jarduerak

Unibertsitateko langileei (irakasle ikertzaile eta administrazioko langileei) zuzendutako gorputz- eta kirol-ekintza bereziak daude, kirola egiten dutenen osasuna hobetzeko xedez.

AURKIBIDEA

49

Horien berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/deportes/actividades/actividades-deportivas-pdi-pas

Kirol praktika askea

Kirol instalazioak erreserbatu eta erabiltzeko aukera dago, baita ere, erabilera-arauei jarraikiz. Modu honetan, norberak nahi duen kirol praktika egiteko aukera ematen da, eta aisialdirako jarduera-multzo bat eskaintzen da.

Halaber, aldez aurretik izena eman beharrik gabeko hainbat jarduera programatutara sartzeko aukera dago, esaterako:

1. Gorputz-egokitzapeneko eta gihar-egokitzapeneko jarduerak (Iruñeko Arrosadiko campusa eta Tuterako campusa).

Giharketa aretoa edo gorputz-egokitzapenerako instalazioa.

Teknikariak instalazio hau erabiltzen dutenen esanetara egongo dira, entrenamendu-planak kontrolatu eta prestatzeko.

Arrosadiko campusa (Iruñea): astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara.

Tuterako campusa (Tutera): astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 15:00etara.

2. Erabilera anitzeko gelako jarduerak, programatutako jarduerekin partekatuak.

Jarduera honetan parte hartzeko beharrezkoa da urteko edo seihileko kirol txartela ordainduta edukitzea.

Kirol txartelan alta eman nahi izanez gero, ondoko esteka honetan egin dezakezu: https://portal.unavarra.es/uPortal/tag.idempotent.render.userLayoutRootNode.uP?uP_fname=Deportes

Osasunerako ikastaroak

"Up to you - pon tu salud en marcha" jarduera praktikatzen duenaren osasuna fisikoki eta/edo animikoki hobetzeko iradokitzen den jarduera fisikoa da; aldi berean gomendagarria da arrisku kardiobaskularra dutenentzat edo argaltzeko programa kontrolatu bat jarraitu nahi dutenentzat.

Programa konbinatua da, neurrian egindako ariketa fisikoa eta jarraibide osasungarriak, nutrizionalak barne, tartekatzen dituena, bi modu hauetako batean egin daitekeena.

AURKIBIDEA

50

- Jarduera programatua eta kontrolatua, teknikari baten eta mediku baten eta espezialista baten arteko lankidetzarekin egiten dena.

- Ordutegirik gabeko jarduera: interesdunak garatu behar duen jarduera planifikatu eta gero, nahi duen ordutegian burutuko du, norberaren beharrei egokituz, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara.

Mediku espezialistak medikuntza mailako jarraipena egingo dio interesdun bakoitzari, eta jarduera fisikoko teknikariak jarduera fisikoaren kontrola eta jarraipena egingo ditu. Programa hau Osasun Laguntzarako Unitatearekin lankidetzan egingo da.

Jarduera honetan parte hartzeko beharrezkoa da urteko edo seihileko kirol txartela ordainduta edukitzea.

Badira beste zenbait ikastaro, baita ere: naturako jarduerak, golf ikastaroak, salbamendu eta sorospenaren ikastaroak, edo saskibaloi-entrenatzailea izateko hasierako ikastaroa.

31. BERDINTASUNERAKO UNITATEA

Honako hauek dira Berdintasunerako Unitatearen eginkizunak:

- Arreta, aholkularitza eta laguntza ematea unibertsitateko komunitateko kide guztiei emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren gaietan.

- Abian jartzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko programak eta jarduerak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak badauka Berdintasun Plan bat, 2007. urteaz geroztik, abiatu zena urte hartan bertan egin zen emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruzko diagnostikotik. Plan hau ekintza-planen bidez betetzen da. III. Berdintasun Plana esteka honetan dago ikusgai: http://www.unavarra.es/unidad-igualdad/Plan+de+trabajo/plan-accion-igualdad

Berdintasunerako Unitatearen eginkizunak

• Gaur egun, Unibertsitatean, generoa dela-eta dauden desberdintasunak ikusgai jartzea.

• Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea Unibertsitatearen eremu guztietan:

o Unibertsitateko kudeaketa/zuzendaritza organo guztietan genero parekotasuna bultzatzea.

AURKIBIDEA

51

o Emakumeei, AZL eta I.I. kolektiboetan, beren karrera profesionala

garatzea galarazten dizkieten oztopoak kentzea.

o Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esanahia zabaltzea unibertsitate komunitate guztian.

o Hizkera ez sexistaren erabilera sustatzea.

o Generoari buruzko prestakuntza eta ko-hezkuntza bultzatzea, baita berdintasunaren alde ari diren beste hainbat erakunderekin ikerketa proiektuetan parte hartzea eta laguntzea ere.

• Emakumeen eta gizonen arteko bedintasuna modu eraginkorrean aplika

dadin zaintzea.

• Genero indarkeria, jazarpena eta gehiegikeria Unibertsitateko eremuan desagerrarazten laguntzea.

Berdintasunerako Unitateak prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu AZLentzat eta Irakasle-ikertzaileentzat, unibertsitate komunitate guztia sentsibilizatzeko, baita ikasleentzako lantegiak eta ikasgelako esku-hartzeak ere. Hori guztia Unitatearen web-orrialdearen edukiarekin osatzen da, han aurkitzen ahal baitira informazioa eta baliabideak gai hauei buruz: komunikazio inklusiboa, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa edo genero-ikuspegia zientzian txertatzeari buruz.

Berdintasunerako Unitatearekin harremanetan jartzeko: Ikasgelategiko 026. bis ikasgelan (beheko solairuan)

http://www.unavarra.es/unidad-igualdad/ [email protected]

Telefonoa: 948 16 6299

32. GIZARTE EKINTZARAKO UNITATEA

Unibertsitate komunitateari arreta, laguntza eta aholkua emateko zerbitzu bat da, eta bere helburua da Unibertsitatean giza-elkartasunezko ekintzak bultzatzea eta antolatzea, gizartean proiekzioa eduki dezaten. Hiru konpromiso dauzka:

• Konpromisoa Unibertsitate komunitatekoen ongizate , bizi-kalitate eta elkarbizitzarekin .

• Konpromisoa bere sorleku duen gizartearekin, Unibertsitatean sartzeko eta irauteko erraztasuna ematen baitie zailtasun bereziak dituzten eta laguntza espezifikoak behar dituzten pertsonei eta taldeei

AURKIBIDEA

52

(ezgaitasunen bat duten pertsonak, gutxiengo etnikoak, gizartean baztertuak dauden taldeak).

• Konpromisoa Unibertsitatearen gizarte-erantzukizunarekin,

gizarteak egun dauzkan erronka eta desafioak aztertzen parte hartzen baitu eta erantzunak ematen baitie, eta berdintasuna, elkartasuna, kulturartekotasuna, bakearen aldeko kultura eta lankidetza bezalako balioak sustatzen baititu......

Honako hauek dira Gizarte Ekintzako Unitatetik kudeatzen diren programak:

• Gizarte orientazioa • Ezgaitasuna duten pertsonei arreta • Unibertsitateko boluntariotza • Unibertsitate Osasungarria • "Sar zaitez" programa

Gizarte Ekintzarako Unitatearekin harremanetan jartzeko

http://www.unavarra.es/unidadaccionsocial

Ikasgelategiko 025. gela (Beheko solairua) Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara Astelehenetik ostegunera 15:00etik 17:00era Telefonoa: 948 16 80 60 | 948 16 60 64

33. FINANTZA ZERBITZUAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Komunitateko kideek badute modua hainbat finantza zerbitzu berezi izateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Santander Bankuarekin eta Caja Ruralarekin egin dituen hitzarmenen arabera.

Horien berri izateko esteka honetan klik egin behar duzu: http://www.unavarra.es/serviciosfinancieros

Ikasgelategian bada Santader Bankuaren bulego bat

34. BIZI ETA ISTRIPU ASEGURUAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoak kontratatua dauka istripu aseguru bat langile guztientzat, eta bizi aseguru bat funtzionarioentzat.

Ondoko esteka honetan ikusgai dauzkazu aseguruaren kopuruak, baita estaldura ere:

AURKIBIDEA

53

http://www.unavarra.es/DownloadAsset.action?contentId=166264&languageId=100000&assetKey=seguro_vida

Onuraduna izendatu edo aldatu nahi baduzu, ondoko estekako inprimakia bete eta Giza Baliabideetara bidali: }http://www.unavarra.es/digitalAssets/175/175340_Cambio-Beneficiario.pdf

35. LUDOTEKA

Arrosadia Ludoteka Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideen erantzukizun pertsonalak, familiakoak eta lanekoak bateragarri egiteko gizarte eta hezkuntza arloko laguntza eskaintzeko zerbitzua da, udan eskaintzen dena.

Ondoko esteka honetan dago horri buruzko informazio guztia: http://www.unavarra.es/ludoteca/actividades

36. UNIBERTSITATE-GIZARTE FUNDAZIOA

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta gizartearen eta Unibertsitatearen artean lankidetza bideak ezartzeko sortu zen. Helburu horrekin, fundazio honek bideratzen du enpresen, erakundeen eta pertsonen parte-hartzea eta lankidetza Unibertsitatearekin.

Enplegua eta praktikak

Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enpleguaren arloaren helburua da unibertsitateko tituladunak lan merkatuan sar daitezela, egindako ikasketekin bat datozen lanpostuetan.

Helburu honekin, hainbat jarduera antolatu du: nazioko eta nazioarteko enpresetako praktikak, unibertsitateko titulua daukan ikasleentzako lan-eskaintzen poltsa kudeatzea, lan-orientaziorako programa bat betetzea, Unibertsitatearen, enplegua sortzen duten erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko elkarrizketa sustatzea, topaketen antolaketaren bidez, eta hainbat azterketa egitea, gure behatokitik, enplegua lortzeari buruz.

Prestakuntza

Prestakuntza Arloak ikasteko aukerak gizarte osoari eskaini nahi dizkio, helburu hauekin: laneratzeko bidea erraztea eta hartutako prestakuntza handitzea, erreziklatzea, espezializatzea eta gaurkotzea, ikastaro-eskaintza handi baten bidez (unibertsitateko graduondoak, etengabeko prestakuntza ikastaroak eta

AURKIBIDEA

54

irakaskuntza-prestakuntza tituludunentzako praktiketako prestakuntza-programen bidez).

Fundazioak hiru eremutan koordinatzen ditu prestakuntza: Etengabeko Prestakuntza, Titulu Berekiak eta Tituludunentzako Praktika Programak.

Harremanetarako:

Sario eraikina, 0 Modulua. Arrosadiko Campusa 31006 Iruñea

http://www.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/

Enplegu arloa

Telefonoak: +34 948 16 8944 / +34 948 16 9761

Posta elektronikoa: [email protected]

Prestakuntza arloa

Telefonoak: +34 948 16 9770 / +34 948 16 9813

Posta elektronikoa: [email protected]

37. HIZKUNTZEN GOI MAILAKO IKASTEGIA

Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia Ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen hizkuntza prestakuntza bermatzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen duen zerbitzua da Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia. Irakasten diren hizkuntzak honako hauek dira: alemana, txinera, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa eta italiera. Batez ere unibertsitate komunitateko kideei zuzentzen zaie Ikastegiaren prestakuntza, baina berau Unibertsitatetik kanpoko pertsonei eskaintzea ere aurreikusten da.

Era askotako ikastaroak daude eskaintzaren barnean, eta ikasketa behar espezifikoen, hizkuntza bakoitzaren berezko ezaugarrien eta hizkuntza horiek gure ingurunean duten ezarpen-mailaren arabera diseinatu dira.

Irakaskuntza presentziala edo erdipresentziala izango da, eta ikastegiko ikasleek baliabide zentroan sartu eta mailakatutako irakurgaiak, aldizkariak eta filmak maileguan hartzeko zerbitzua erabili ahal izango dituzte.

Harremanetarako:

http://www.unavarra.es/centroidiomas

AURKIBIDEA

55

Sario eraikina, 3. modulua. Arrosadiko campusa -31006- Iruñea

Tel. +34 948 16 9791

[email protected]

38. OSTATUA

1. "Urkiak" egoitza Iruñean Unibertsitateak eskaintzen duen ostatua hartzeko modurik erosoena eta osoena Urkiak Unibertsitate Egoitza da. Campusean dago, fakultateen ondoan, eta oso ongi komunitatuta dago hiriaren erdigunearekin garraio publikoaren bidez. Gela guztiek kanpora ematen dute, altzariak dauzkate eta beren komuna, sukalde ekipatua (banakoa edo beste gela batekin partekatua), berogailua, telefono linea zuzena eta konexioa internetekin dauzkate. Gainera, kafetegia-jantokia dauka, otordu eta bazkari-aukera batzuekin, oinarrizko produktuak saltzen dituen denda bat, eta denentzako alderdi berriak: aisialdirako gela, fitness aretoa, egongela zabalak, ziberkornerra interneteko sarrerarekin, ikasteko gelak eta abar. Ikasturtean zehar hainbat jarduera ludiko, kirola eta kultura jarduerak antolatzen dira. Parte hartzea borondatezkoa da, eta bere helburua ikasleen arteko gizarte-bizitza suspertzea, eta unibertsitate komunitaterantz bideratzea. Informazio gehiago izateko ikusi web orrian: http://www.unavarra.es/alojamiento/residencia-los-abedules/presentacion

2. Iruñeko eta Tuterako Ostatua Emateko Bulegoak Iruñeko campusa Ikasleentzako Argibide Bulegoa arduratzen da Unibertsitateko komunitateak egiten dituen ostatua hartzeko eskaerei erantzuteaz. Horretarako informazio eguneratua biltzen du ondoko hauei buruz.

o Partekatutako pisuetako gelak o Errentako pisuak o Ostatua etxe partikularretan

Argibide Bulegoak jartzen ditu zerrenda hauek unibertsitate komunitatearen eskura.

Ikasleentzako Argibide Bulegoa

AURKIBIDEA

56

Ikasgelategiko 021. gela. Jendearentzako orduak: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Telefonoa: 948 169000. Helbide elektronikoa: [email protected]

Tuterako Campusa Matrikula Tuterako campusean egin baduzu eta ostatua hartzeko informazioa behar baduzu, jarri harremanetan gurekin hemen:

Ikasleentzako Argibide Bulegoa (Tutera) Tarazonako etorbidea, z/g Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 21:00etara. Telefonoa: 948 41 78 06. Helbide elektronikoa: [email protected]

3. Beste egoitza batzuk

Hemen eransten da Iruñeko beste unibertsitate egoitzen berri ematen duen esteka: http://www.unavarra.es/alojamiento/otras-residencias/informacion

idealista.com delakoak, Espainian higiezinei buruz atari nagusia denak, lankidetza-hitzarmen bat dauka Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, informazioa emateko egoitzei eta pisu partekatuei buruz, Iruñean, eta Tuteran.

Esteka honetan daukazu: http://www.unavarra.es/alojamiento/oficina-de-alojamiento

39. TELEFONIA

Telefono-linea bat eskatzeko alta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Intraneten dagoen inprimakia betez egin behar dira, honako bide honi segituz: Intranet/ Intradministración/ Mantenimiento/ Solicitud de línea telefónica. Gero Kudeatzailetzara bidali behar da.

Unibertsitate barruan, finkotik finkora deitzeko telefono zenbakiaren azken lau zifrak markatzea aski da.

Finkotik sakelakora deitzeko edo Unibertsitatetik kanpora deitzeko, edo Iruñeko campusetik Tuterako campusera deitzeko, aldez aurretik 0 zenbakia markatu behar da.

AURKIBIDEA

57

Telefono-modeloen argibide-liburuak ikusteko, ekin bide honetatik: Intranet/ Intradministración/ Mantenimiento

Ahots-buzoiaren sistema ezagutu nahi baduzu, begiratu honako gidaliburu hau: Intranet / Intradministración / Mantenimiento / Manual básico de mensajería (Buzón de voz).

Ikusten baduzu direktorioan agertzen den telefono zenbakia ez dela zurea, bidali posta elektroniko bat helbide honetara: [email protected] eta zenbakia gaurkotu egingo dizute.

Tuterako Campusa:

Barne deietarako, azken 4 zifrak markatzea aski da.

Finkora deitzeko, zuzen markatu behar da.

Sakelakoetara deitzeko, zenbakia markatu eta gero 1 zenbakia markatu.

40. LANGILE PUBLIKOAREN ZIURTAGIRIA Langile publikoaren ziurtagiri bat behar baduzu, ezarritako prozedurekin bat etorriz eskatu behar duzu:

- Administrazio eta Zerbitzuetako langileak: http://www.unavarra.es/digitalAssets/179/179493_100000pas-instrucciones-certificado-digital-empleado.pdf

- Irakasle eta ikertzaileak: http://www.unavarra.es/digitalAssets/179/179493_100000pdi-instrucciones-certificado-digital-empleado.pdf

41. EGOITZA ELEKTRONIKOAREN FITXAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskura jartzen dizu prozeduren katalogo bat. Giza Baliabideen Zerbitzuan ohikoenak diren tramiteak aipatzen dira katalogo horretan, hala nola, aurrerakinak, familia-laguntza, egiaztagiriak, lehiaketak eta oposizioak, eszedentziak, baja parteak, aparteko orduak, lanaldi murrizketa, bularra emateko baimena, bizi asegurua, lizentzia akademikoa, irakaskuntzako merezimenduak, baimenak eta lizentziak, seiurtekoak, foru tarteak...

Katalogoan sartzeko baimena dute:

AURKIBIDEA

58

Administrazio eta Zerbitzuetako langileek: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos

Irakasle eta ikertzaileek: https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/catalogo-de-procedimientos/pdi