Euskal Pizkundea
1876, Azken Karlistalditik- 1937, Gerra zibilera arteko
garaia
Testuinguru soziokulturala
• Industrializazio prozesu izugarria• Hirien hedapena• Langileen klase-kontzientzia (sindikatuak, partiduak…)• Langile etorkinak (hirietako biztanle nagusiak) • Abertzaletasuna Europa osora hedatzen da.• Sabino Arana izan zen euskal abertzaletasunaren gidari nagusia, eta 1893an EAJ sortu
zuen.
Lirika XIX. mende bukaeran
Lore Jokoak eta Koplaren guduak (literatur lehiaketak):
Olerkariak: Emeterio Arrese-Beitia, Elizanburu…Erromantizismoarekiko hurbiltasuna Tradizioarekin jarraitu: tonua, gaiak (herri-kultura eta bertsolaritzakoak)
Irudi bukolikoak
Euskal Jaiak: narratiba eta antzerkia
Antton Abbadia
Foruak galduta, abertzaletasuna hizkuntzari lotzen zaio: euskararen bultzada arlo guztietan:
• Euskaltzaindia (1918) • Resurrección María Azkue (1864-1951) Dialektologoa eta Euskaltzaindiko lehen
lehendakaria • Julio Urkijo (1871-1950) RIEV aldizkariaren sortzailea (Revista Internacional de
Estudios Vascos) 1907
• Kazetaritza. Aldizkarien ugaritasuna. Euskal kultura zabaltzea helburuEskualduna, Euskalzale, Euskal-Erria, Euskal-Esnalea, Euzkadi, Jakintza
• Gerra aurreko garaian Euskalgintzaren eragileak : Aitzol (1896-1936) Prentsako artikulu mordoa idatzi eta eragin handia garaiko giro politikoan (1936an fusilatua). Berari zor zaio euskal kulturaren sustapena eta euskal literaturaren Pizkundea. Euskaltzaleak elkartea sortu zuen (1927).
Olerkariak taldea, edo 30 urteko belaunaldia
Euskaltzaleak antolatutako olerki txapelketetan sortu ziren
Aurreko poeten abertzaletasuna oinarri, baina literatura europarraren ildoari jarraitu.
Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
Esteban Urkiaga “ Lauaxeta ” (1905-1937)
Nikolas Ormaetxea “ Orixe ” (1888-1961), bere poema Euskaldunak euskal olerki
nazionala izan nahi zuen.
Joakin Bedoñakoa “ Loramendi ” (1907-1933)
• Subjektibotasun handia (sentimenduen adierazpena)
• Izadiaren eta itsas zein baserri-giroaren erakargarritasuna (hiriari kontrajarrita)
• Euskararen goraipamena, baina europar ereduetara hurbilduz
• Galdera existentzialak (bizitzaren zentzua…)
• Elitismoa (kultura jasoaren jabeei zuzendua)
Olerkarien bide berriak
Bertsolariak• Gai tradizionalei: aberria,
herria, erlijioa, baserriari ekiten diete.
• Gizartearen lekukoak eta moralistak
• Denotazioa • Zortziko handia eta txikia• Haien euskara ulerterraza
da.
Berrizaleak• Europako literaturan jorratutako
gaiei ere ekiten diete.• Subjektibismoara jotzen dute
(barneko mundua).• Konnotazioa.• Berrikuntza handia egiten dute.• Tropo eta estilo baliabide guztiak
erabili dituzte:• Zer esan baino nola esan da
garrantsitzuagoa.• Euskara landua sortu nahi dute
batzuetan euskara ulergaitza)
Esteban Urkiaga "Lauaxeta" (Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1937)
• Haurra zelarik, familia Mungiara joan zen bizitzera, lau haizetara zegoen etxe batera.• Durangoko jesuitekin ikasi, eta hamasei urterekin Loiolara joan zen. Han literatur
zaletu eta euskaltzaletu zen. "Txikitan euzkeraz itz egina nozu, baina gero aztu jatan"
• Euzkadi aldizkarian hasi zen idazten, Orixeren laguntzaile.• Eusko Alderdi Jeltzalean, alderdiaren teoriko bihurtu zen eta mitinlari sutsua.• Gerra hasi eta berehala Lauaxeta gudarien komandante izendatu zuten• Gernikako bonbardaketa zela eta, argazkiak egin nahi zituen kazetari frantses
bati laguntzera joan zenean harrapatu zuten. • Gernikatik Gasteizera eraman, eta han fusilatu zuten.• Olerkigintzako liburuak: Bide barrijak (1931) Arrats-Beran (1935)
Olerkigintzaren ezaugarriak• Europako modernitatea euskaraz eman nahi zuen, gaia eta hizkuntza
berritu.• Liburuak eztabaida sortu zuen euskaltzaleen artean planteatzen
zituen ideia modernoak zirela eta. • Bigarren liburuan, Arrats beran (1935) olerkigintza herrikoia landu
zuen: herriko pertsonaiengan oinarrituriko balada, erromantze… • Herri poesia eta sinbolismoa uztartu zituen estilo berrituaz: musika,
metaforak, kolore eta sentsazioak, denboraren iragana adieraziz.• Bere poesia kultua, zaila eta minoritarioa da; hau da, ez da herri-
poesia. • Bere lanetan oso hizkera konplexua darabil.
NESKATXU GORRISKA BATI
Olerkiaren ezaugarriak:
• Ahozko olerkigintzaren eragina: “izkiñuak” (letrillas)
• Elipsia: Zer gertatzen da? Apolo eta Dafne mitoa. Tempus fugit
• Olerkaria beste pertsonaia bat
• Lorcaren eragina: Romancero gitano bezala, herriko olekigintzan
oinarrituta, baina adierazpena oso abanguardista.
• Modernismoa: Sentsazioak edo pertzepzioak lortu nahi ditu olerkariengan.
Hemen, ikus-pertzepzioak: gorriskea, urre, zidar, argi ori, eguzkija, goiz betea.
Argitasun eta kolore bortizak, sakabanatuta, pintzelkada bezalakoak:
Impresionismoa (koloreak ez paletan, baizik eta koadroan nahasten dira).
Sinestesia: sentsazioen nahazketa: urrea eta zidarra- ukimena eta ikusmena
nahasten diren metaforak.
Top Related