Alde Zaharreko eliza nagusiak
San Bizente Abuztuak 31 eta Narrika
kalea elkartzen diren ertzean dago.
XVI. mendearen hasieran eraikia izan zen.
1923an lau hormetan leiho biribil bana edo arrosa-leiho
jarri ziren.
• Duela 20 urte inguru elizaren berritze lanak egin zirenean Jorje Oteiza euskal eskurtugile ospetsuaren “Pietatea” eskultura ere jarri zen.
• Alboko horman hasiera batean zituen gargolak ere ikus daitezke, arrosa-leihoaren inguruan.
Hemen ikusten duzuen
bezala, dorre hori erasoetatik babesteko eta geziak botatzeko erabiltzen zen.
Santa Maria edo Koruko Amaren eliza
Fatxada nagusia Kale Nagusiari begira dago eta bertan San Sebastian, Donostiako zaindariaren irudia, ikus daiteke.
• 1743an eraikia izan zen Karakaseko erret
Konpainia gipuzkoarrak emandako diruari esker.
• Goi aldean Donostiako armarria ikus daiteke, garai hartakoa baita. Donostiako udalak konpainia honi oparitu ziolako eskerrak emateko, eta gero bere armarritzat hartu zuen.