Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
1
DEMANDA ETA ALEGATUA
Lanaren izenburutik abiatuta, demandaren inguruan egingo dugun
azalpenak hiru oinarrizko zati izango ditu: batetik, demandak oro har
izan behar dituen zatiak zein diren aztertuko ditugu, eta zati horiek
azaltzen ditugun heinean, demanda zibil eta laboralaren arteko
ezberdintasun nabarmenenak zehaztuko ditugu; bigarrenik, euskaraz
eskuragarri ditugun demanda ereduak ikusiko ditugu; eta amaitzeko,
behin demanda tarteratuta eta prozesua hasita, epailearen aurrean egin
behar ditugun alegazioak eraginkorrak izan daitezen kontuan hartu
behar ditugun gomendioak ikusiko ditugu.
1. DEMANDAREN KONTZEPTUA
Baina demandaren zatiak zein diren ikusi aurretik, ezinbestekoa
da lehenik eta behin zehaztea zer den demanda bat. Eta demanda bat da
demanda prozesua martxan jartzen duen alde bakarreko egintza
prozesala. Prozesuko alderdi gisa, demanda jartzailea demandatzaile
eta demanda jasotzen duena, berriz demandatua bihurtuko da. Prozesua
martxan jartzen duen egintza izateaz gain, demandaren bidez akzio-
eskubidea egikaritzen da epaileen aurrean, eta horiek, prozesua
martxan jartzen duten heinean, babes judiziala ematen diote
demandatzaileari, alegia, Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioko 24.
artikuluari lotuta interpretatu dituen eskubide guztiak izango ditu.
Demandak zaindu behar dituen ukanbehar formalak ez dira
diruditen bezain garrantzitsuak: demanda idatzizkoa da eta hori
idazteko eredu bati jarraitu zaio, alegia, lehendabizi zehaztu behar
da zein epaitegiri zuzentzen zatzaizkion; gero, gertaerak izendatu
behar dira; ondoren, zuzenbideko oinarriak jaso behar dira;
epaitegiari eskaera egin behar zaio; inguruabarrak aipatu behar dira;
eta amaitzeko, data eta sinadura ipini behar dira. Izan ere, demanda
bat egitean askoz ere garrantzitsuagoak dira edukiari dagozkion
ukanbeharrak betekizun formalak baino, bai demandari bai uziari
dagokionez; izan ere, lehenengo kasuan demandaren onarpena egongo
litzateke jokoan, eta bigarrengoan, are garrantzitsuagoa oraindik,
uzia onestea.
Esanak esan, demandaren dokumentuaren egiturari dagokionez,
demandak oro har, lau zati ditu:
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
2
1. Elementu subjektiboak.
a. Zuzentzen garen organo judiziala. b. Alderdiak:
i. Demandatzailea.
ii. Demandatua.
2. Oinarritzea. a. Egitateak. b. Zuzenbideko oinarriak.
3. Eskatzen dena edo petitum deritzona. 4. Beste batzuk. Azter ditzagun osagai horiek banan-banan.
2. DEMANDAREN ZATIAK
Elementu subjektiboekin hasita, batetik, organo judizialari egin
behar diogu aipamen. Honen inguruan demandan egiten dugun zehaztapena
orokorra da, izan ere, “epaitegiari” ezarri izan ohi da, kasuaz
jardutea zehazki zer epaileri dagokion adierazi gabe. Bestalde,
alderdiak ondo identifikatzea oso garrantzitsua da, uziaren subjektuak
zehazten ari baikara. Demandatzaileari eta demandatuari begira, Lan-
arloko jurisdikzioa arautzen duen Legeko1 80.1 b) artikuluak jasotzen
du demandatzailea lege bereko 16. artikuluaren arabera identifikatu
beharko dela, baita gainerako interesatuak ere – interesatuen barne,
demandatua -, horretaz gain, horien helbideak ere agertu beharko dute.
Ondoren, lege bereko 21.2. artikuluari jarraiki, demandatzaileak
abokatu edo prokuradorearen defentsa eduki nahi izango balu epaiketan
zehar, ezinbesteko betekizuna izango da demandan berariaz eskatzea.
Demanda zibila bada, Prozedura Zibilaren Legeko2 399.2. artikuluak
jasotzen du, demandatzailearen izen eta abizenak jaso ez ezik,
prokuradorearenak eta abokatuarenak ere jaso beharko direla. Lege
bereko 155. artikuluari jarraiki, demandatuaren identifikazioa ere
egin beharko da, ahalik eta xehetasun gehienarekin. Ondorioz, lehen
betekizun orokorra “epaitegiari” zuzentzea izango da eta ondoren,
demandatzailea baita demandatua ere identifikatzea, horien izen
abizenak eta helbidea jasoaz, baita horien defentsaz arduratuko diren
abokatu nahiz prokuradoreenak ere.
Oinarritzeari dagokionez, batetik, egitateen deskribapena egitea
ezinbesteko betekizuna izango da edozein motatako demanda ontzat
emateko. LAJLko 80.1 c) artikuluari jarraiki, eskaera funtsatzen duten
egitateak nahiz arazoa konpontzeko legegintza substantiboaren arabera
beharrezkotzat jotzen diren egitateak era argi eta zehatzean
adieraziko dira demandan. Ezingo dira kontziliazio egintzan
1 Hemendik aurrera LAJL (LRJS gaztelaniaz).
2 Hemendik aurrera PZL (LEC gaztelaniaz).
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
3
adierazitakoak ez diren beste egitate batzuk aipatu. PZLko 399.3.
artikuluari so eginez, egitateak era ordenatuan eta argian adierazi
beharko dira, demandatzaileak demandatuari erantzuterakoan egitateon
inguruko zalantza ahalik eta gutxien egon daitezen. Lege bereko 400.
artikuluari jarraiki, ezagutzen diren egitate guztiak azaldu beharko
dira, horien alegazioak ezingo direlako aurreragoko utzi. Bestetik,
zuzenbideko oinarriei dagokionez, kontutan hartu beharreko datua da
lan-arloko demandan ez direla nahita ez eskaeraren oinarri gisa balio
duten zuzenbideko oinarriak agertu behar. Bai beharrezkoa izango dela
horien inguruko deskribapen labur bat jasotzea lan arloko demanda
berezi batzuetan, esaterako, arazo kolektiboen inguruko demandaren
kasuan nahiz hitzarmen kolektiboak aurkatzeko tarteratu behar den
demandaren kasuan. Demanda zibilean, aldiz, PZLko 399.4.artikuluaren
arabera, mamiari buruzko nahiz eduki prozesaleko oinarriak jasoko
dira. Beraz, alde batetik, egitateak argi eta garbi jaso beharko dira
demandan eta beste aldetik, zuzenbideko oinarriak ere jaso beharko
dira bertan, lan-arloko demandaren kasuan arau orokorra izango delarik
azken horiek ez direla nahita ez jaso behar, salbu berezitzat jotzen
dugun prozesu baten aurrean bagaude.
Eskaera edo petitum deritzonari -gaztelaniaz suplico-
dagokionez, esan behar dugu demandaren zati oso garrantzitsu bat
gorpuzten duela, izan ere, zati honetan eskatu nahi den babesa ahalik
eta argien zehaztuko baita. “Eskatzen dena” esapidearen bidez
adierazten da.
Ondoren, “beste batzuk” esapidearen bitartez, eskaera osagarriak
edo adierazpen hutsak egin daitezke.
Bukatzeko, ezin dugu ahaztu demanda orok data eta sinadura izan
behar duela.
Demandaren dokumentuaren deskribapenari buruz xehetasun gehiago
izateko, aipaturiko bi legeak ez ezik, beste arloetako prozesuak
arautzen dituzten legeak nahiz arlo ezberdinetako Prozesu Zuzenbideko
edozein eskuliburutara jo daiteke. Adibide batzuk emate arren, arlo
prozesal zibileko “Conceptos básicos de derecho procesal civil”3 eta
lan-arloko “Derecho del trabajo”4 aipatu ditzakegu.
3 MOLINA CABALLERO, M.J., “El inicio del juicio ordinario. La
demanda”, Conceptos básicos de derecho procesal civil, Robles Garzón
zuzendaria, Tecnos, Madril, 2008. 4 ARUFE VARELA, A., “El proceso laboral ordinario”, Derecho del
trabajo, Netbiblo, Espainia, 2006.
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
4
3. DEMANDA EREDUAK
Demandaren elementu esanguratsuenak identifikatu ondoren, azter
ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa
ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:
www.justizia.net web orrialdea eta “Prozedura Zibileko idazki-
ereduak”5 eskuliburua. www.justizia.net web orrialdeak hainbat
demanda eredu eskaintzen dizkigu. Horietara jotzeko hurrengo pausoak
eman beharko ditugu:
1.- Web orrialdea sakatzearekin orrialdeko hasiera estekan
kokatuta bagaude, zerbitzuak eta izapideak esteka sakatu beharko
dugu.
2.- Ezkerreko aldean agertzen den zutabean erabilgarria esteka
sakatu eta jarraian euskara justizian aukera klikatu.
5 CONSEJO VASCO DE LA ABOGACÍA (COMISIÓN DE EUSKERA), Prozedura
Zibileko idazki-ereduak, Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz,
1998.
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
5
3.- Abokatuentzako agiriak aukera sakatu beharko dugu ondoren.
4.- Lehen demanda eredua, zerrendako bosgarrena izango da:
demanda-idazkia.
Hortik aurrera, ondoko demanda eredu hauek aurkituko ditugu:
• Behin betiko neurriak aldatzeko demanda.
• Adostasun gabeko dibortzioko demanda.
• Eskubide hobeko hirugarrengotzaren demanda.
• Jabari-hirugarrengotzako demanda.
• Kopuru likidoan oinarritutako exekuzio-demanda.
• Exekuzioko demanda.
• Lehen auzialdian emandako epaia behin-behinean betearazteko
demanda.
• Kopuru bat erreklamatzeko demanda.
• Kopuru zehaztugabeko demanda.
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
6
“Prozedura Zibileko idazki-ereduak” eskuliburutik ondorengo
demanda ereduak eratorri ditzakegu:
• Demanda, higiezin baten parte zatiezin bat errebindikatzekoa,
sozietate-kontratu pribatua likidatzekoa eta testamentu-
xedapenak deuseztatzekoa.
• Demanda, eskatuz finka baten edukitza, hipoteka-kitapena,
kontratu pribatua eskritura publiko bihurtzea eta kalte-
galerak ordaintzea.
• Kopuru bat erreklamatzeko demanda:
o Salerosketa-kontratua, prezioa osorik ez
ordaintzeagatiko akzioa.
o Mailegu-kontratua: aldaberritzea, zordunaren lekuan
beste pertsona bat jartzeagatik: eskaera, zorduna
eskritura publikoa egilestera behartuko duen erabakia
ematekoa.
o Kontratuz kanpoko eredua.
• Salerosketa-kontratua suntsiarazteko demanda, saltzaileari
eskatuz, jasotako diru-kopurua itzultzeko, eta kalte-ordain
gisa legezko interesak ordaintzeko.
• Demanda, eskrituren eta horiei dagozkien jabetza-erregistroko
inskripzioen deuseztasuna eskatzekoa.
• Irabazizko ondasunak zehazteko demanda.
• Demanda, litis expensa delakoa erreklamatzekoa.
• Jaraunspen-banatzeari buruzko demanda, demandaren
prebentziozko oharpena jasotzekoa.
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
7
4. ALEGAZIOEN PRESTAKUNTZA
Azalpenarekin bukatzeko, alegazioen prestakuntzari buruz arituko
gara. Hori bai, alegazioak izan behar dituen zatiak zein diren ikusi
aurretik, ezinbestekoa da alegatua zer den ikustea. Alegatua,
letratuak prozesuan zehar izandako jarrera islatzen duen
arrazonamendua da, erabilitako argudioak eta hura balioztatzen duten
frogak emanez eta, era berean, aurkako alderdiaren arrazonamenduak
aurkatuz. Alegatu on batek bost oinarrizko zati izan behar ditu:
1. Aurkezpenaren prestakuntza. 2. Sarrera. 3. Argumentuak. 4. Aurkeztutako argumentu bakoitzaren froga. 5. Ondorioa.
Azter ditzagun elementu horiek banan-banan.
Alegatuaren aurkezpenaren prestakuntzari zenbat eta denbora
gehiago eskaini orduan eta eraginkorragoa izango da alegatua.
Horrenbestez, alegatuaren zatirik nagusiena horren prestakuntza da,
izan ere, ezinbestekoa da kasu baten inguruan dauzkagun ideiak sala
batean aurkeztu aurretik, horiek geure buruan ondo egituratuta
edukitzea. Era horretan, gure erreflexionatzeko gaitasunak soilik
ideia garrantzitsuenak aukeratu eta hain garrantzitsuenak ez direnak
ezabatuko ditu.
Alegatua hasteko erarik egokiena, “aurkeztutako demandan
berresten naiz” esapidea erabiltzea izango da, izan ere, epaileek, oro
har, ez dute begi onez ikusten idazkietan dauzkagun esaldiak
errepikatzea ez eta konklusio fasean froga baloratu beharrean hasieran
aurkeztu ditugun alegazioak berriz ere errepikatzea. Gero, ondorio
fasea hasteko erarik egokiena, “Frogatuta gelditu da…” esaldiarekin
hastea izango da.
Ezinbestekoa izango da emango ditugun argumentuen ordena
aukeratzea. Argumenturik garrantzitsuenak hasieran eta bukaeran
ezarriko dira eta hain nagusiak ez direnak berriz erdialdean ezarriko
ditugu; izan ere, hasieran esaten duguna baino bereiziki amaieran
esaten duguna da hoberen gogoratzen duguna. Hurrenkera hura
mantentzeaz gain, ezinbestekoa izango da argumentuak ondo egituratuta
egotea, epaileak ahalik eta hobekien jaso dezan guk transmititu nahi
diogun mezua.
Baina noski, epaileari gehien interesatzen zaiona esan dugunaren
inguruko frogarik badugun ala ez izango da. Froga horiek ez baditugu,
epailea konbentzituko duten beste baliabide batzuk erabili beharko
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II
8
ditugu: aztarnak, dedukzioak, arrazoi subjektiboak, etab. Baina froga
on bat, ahalik eta gehien indartu beharko da. Argumentu bakoitzeko
froga bat izanda, epaileak diskurtsoarekiko izan ditzakeen dudak
gutxituko dira. Ondorioz, frogatu daitekeena mantendu eta frogatu ezin
dezakeguna alegatutik kentzea izango da aukerarik hoberena.
Hori bai, argumentu bakoitza lortutako frogarekin indartu nahi
denean, are zehatzagoak izan beharko da: esaterako, epaileari ez zaio
esan behar “x egitatea autoetan ezarritako frogaren bidez frogatuta
gelditu dela”, baizik eta “x egitatea zehazki z zenbakidun
dokumentuaren bidez frogatuta gelditu dela, non frogatzen den…“. Hain
zuzen ere, zenbat eta gehiago frogatu orduan eta zalantza gutxiago
egongo da esandakoaren egiazkotasunaren inguruan.
Alegatuaren azken zati gisa, ondorioa daukagu. Konklusioaren
bidez zehaztu nahiko dugu alegatuaren bitartez zein izan den helburua.
Honela, konklusioaren bidez, alegatuaren zatirik garrantzitsuena
azpimarratu beharko da, hots, alegatuaren funtsa hoberen islatzen duen
konklusioa lortu beharko da.
Konklusio on bat egiteko kontutan hartu beharreko beste gauza
garrantzitsu bat izango da, ezin dela adierazi diskurtsoa bukatzen
dela ondoren hitz egiteari uzten ez bazaio. Horren ordez, aukera
hobeagoa izango da, “laburbilduz” edo “ondorioz” bezalako esaldiak
erabiltzea edota prozesuan zehar hartu dugun jarrera hobekien
laburbiltzen duen epaia epaileari gogoratuz diskurtsoari amaiera
ematea.
Honen guztiaren ondorioz, demanda bat ondo egiteko lanean zehar
aipatutako elementu guztiak kontutan izan beharko dira, baita zein
demanda mota aurkeztu behar den aurreikusi ere, izan ere, hainbat
demanda motek kontutan hartu beharreko berezitasunak izan ditzakete.
Bestalde, behin demanda aurkeztuta, ezinbesteko hurrengo pausua
alegatuaren prestakuntza izango da. Alegatuak, arrakastatsua izan
dadin, aurre plangintza on bat galdatzen du. Eta noski, alegatuaren
oinarrizko helburua izanik epailea konbentzitzea, frogek berebiziko
garrantzia hartzen dute. Horrenbestez, zenbat eta gehiago frogatu are
eta indartsuagoa izango da alegatua eta era berean, zalantza gutxiago
sortuko zaizkio epaileari esandakoaren egiazkotasunaren inguruan.
Top Related