1. IKASTETXEAREN EZAUGARRIAK
Txoritxiki eskola , Gipuzkoako hegoaldean dago kokatua, Goierri bailaran.
Nafarroarekin muga egiten du eta Aralar Parke Naturalaren barruan dago. Bailarako
industriagunetik hurbil baina herri txikia izanik oraindik artzantza, nekazaritza eta natura
munduan erabat txertatuta dago.
Herrian ikastetxe bat dago, bertan haur eta lehen hezkuntza ematen delarik. Haur
hezkuntza eta lehen hezkuntza eraikin berean daude
Ikastetxe eta gurasoen arteko harremana estua da, izan ere ikastetxeko ekintzetan
gurasoen parte hartzea handia da.
Ordutegiari dagokionez, goizez, 9etatik 12terdietara eta arratsaldez 14:15etatik
4:00etaratekoa da. Ikastetxea D eredukoa da eta ikasle gehienen ama hizkuntza euskara da.
Guztira 227 ikasle eta 22 irakasle daude ikastetxean.
TXORITXIKI ESKOLA
MAILA IKASLE KOPURUA
HH 2 20
HH3 18
HH4 A 14
HH4 B 15
HH5 18
LH 1 24
LH 2 A 17
LH 2 B 17
LH 3 22
LH 4 26
LH 5 A 14
LH 5 B 13
LH 6 9
IRAKASLE KOPURUA 22
Tutoreez gain: Kontsultorea, bi PT, ingeleseko bi irakasle, soinketakoa
bat, musikakoa eta HH2 urteko gelarako apoioa eta LHko laguntzailea .
kastetxeak goizeko zaintzaz gain, jangela zerbitzua eta autobus zerbitzua ere baditu.
Ostiralero Irratsaioa antolatzen dute herri mailan entzuteko aukera izaten delarik eta
saio hauetan maila ezberdineko haurrek hartzen dute parte. Honetaz gaun, hiru hilean behin
aldizkari bat ere egiten dute ikastetxeko haurrek, gero ikastetxeko web orrian zintzilikatzen
delarik edonork ikusteko aukera izanik.
2. ESTRATEGIAREN INGURUKO AZALPENA
o Zer da?
Bikoteka Irakurtzen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Zientzien
Institutuko talde barek sortu zuen hezkuntza programa hau. Programa, berdinen arteko
tutoretzan oinarritzen da: bikoteka, jarduera egituratu baten bidez ikasi egiten dute.
Katalunian izandako esperientzia pilotu batek eraman zuen beste ikastetxeetara
ezagutzera 2006-2007 ikasturtean; hauek, prestakuntza ematea eta elkarri lagundu zioten.
Berdinen arteko tutoretzak, familien parte hartzea eta ikastetxeen SARE baten bidez
egindako irakasleen prestakuntza biltzen dituen programa da.
Helburu nagusia hau da: irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa delako
ikasleen eskola arrakasta lortzeko. Jarduerak, oso egituratuak daude programaren hasieran eta
programa behin ezagutu egiten dutenean, sortzaileagoa izango da.
o Helburuak:
1. Ikasleen eskola-arrakastarako giltza den irakurrizko ulermena hobetzea.
2. Elkarrekin lan egiteko ikasleen gaitasunak hobetzea
3. Irakasleak, metodologia inklusiboaren jabe izatea
4. Familien inplikazioa sustatzea
5. Irakasleak, beste ikastetxe batzuetako irakasleekin harremanetan jarri eta programaren
inguruan hitz egitea.
o Oinarri kontzeptualak:
BERDINEN
ARTEKO
TUTORETZA
Lankidetzan ikasteko metodo bat da; bikoteen osaketan
oinarritzen dena, rolen banaketa alde batetik, eta helburu komun
bat izango dute bestetik (Duran eta Vidal, 2004). Egituratutako
interakzio gidoi bat abiapuntutzat hartuta, bikoteko bi kideak ikasi
egiten dute.
Metodo hau, ikasgelan eta ikastetxeetan ditugun maila
desberdinei abantailak hartzen dira eta horregatik, hezkuntza
inklusiborako metodologia eraginkorra da.
Berdinen arteko tutoretzak dituen hobekuntzak:
- Eskola errendimendua
- Giza trebetasunaren garapena
- Inplikazioa eskolako lanetan
- Ardura gehiago ikasleengan
FAMILIEN
PARTE-HARTZEA
Familiak etxean tutoretza saioak egin beharko dituzte,
haurraren ikaskuntza indartu dezaten. Aztertua dago, gurasoak
beraien haurren eskolan esku-hartze aktiboa badute, beraien
arrakastarekin zerikusia duela (Senechal, 2006). Martinez (1992) dio,
familiak modu aktiboak parte hartzen badute, haur horien eskolako
errendimendua handiagotzen dela, eta ikastetxeko irakaskuntza
kalitatea hobetu egiten dela.
Familiek esku-hartzea, ikastetxeak eta irakasleak badakigu ez
dela gauza erraza; ikastetxeak familiari eskaintzen dizkioten
jardueretan parte-hartzeko, hauek eskolara joan behar dutelako.
Horregatik, irakasleen zeregina izango da, familiei programan parte-
hartzea bultzatzea; parte-hartze hori eragin positiboa ekarriko duela
esanez; ikaskuntza hobetzeko, etxetik lagundu behar dutelako.
Programa honek garrantzia ematen dio familiak beren seme-
alabekin etxean lan hau garatzea (ondo egituratutako eta
zehaztatutako gidoi bat jarraituz).
IRAKURTZEKO
GAITASUNA
Oso modu erabakigarrian sustatzen da irakurmenaren
autonomia. Irakurleak, bere irakurketa gidatuko du lortu behar
dituen helburuak lortzeko (Sole, 1992).
Sole-k (1992) dio, estrategia ezberdinak erabiliko direla
programa hau aurrera eramateko eta horiei Jarduera Orriak deituko
diegu. Bertan ondorengoa agertzen da: irakurketaren asmoak
ezagutzea, aurretiazko ezaguerak aktibatzea, hipotesiak lantzea,
funtsezkoa den informazioa kokatzea, beraren ulermena egiaztatzea,
etab.
Irakasleak, ikasleen ingurua abiapuntu hartuko du testuak
erabakitzerako orduan eta ikasleekin, Jarduera orriak landuko dituzte
programarekin hasi baino lehenago. Ondoren, proiektuak duen
lehenengo zatiari* ekingo zaio eta azkenik bigarren zatiari** ( bi zati
hauei behian agertzen da azalpena)
* PROIEKTUAK DUEN PROZEDURA (1. Zatia) :
- Testua irakurri aurretik: tutoreak aurretiazko jarduerak gidatu eta testuaren
ezaugarrien azterketa egingo du.
- Testua ozen irakurtzen hasiko dira: lehenengo tutoreak eta gero biak batera (kasu
honetan, tutoreak doinua eta erritmoak ipini beharko ditu).
- Tutoretzatuak irakurriko du PPP (Pause, Prompt, Praise) teknikari jarraituz (Whendall
eta Colmar, 1990)
o Pause: akatsen bat egiten badu tutoretzatuak, tutoreak zuzendu egingo dio.
o Prompt: akatsaz ohartzen ez bada pista bat emango zaio
o Praise: akatsa ikusten duenean irakurtzen jarraituko du.
** PROIEKTUAK DUEN PROZEDURA (2.zatia):
- Hasierako hipotesiak egiaztatuko dira eta irakurritako testuaren inguruko edukien
galderei erantzungo zaie.
- Hori egindakoan, testuaren inguruko jarduerak egingo dira.
o Denboralizazioa
- 15 egunean behin, bikoteak bere ikaskuntza prozesuaren
autoebaluazioa egingo dute: ea aurrerapenak egin dituzten,
zailtasunak eduki dituzten, etab.
3. Programaren garapena
1. HIRUHILEKOA 2. ETA 3. HIRUHILEKOA 3. HIRUHILEKOA
1. saio presentziala. Programaren aurkezpena.
Ikasle eta familiei programaren aurkezpena (gutun informatiboa bidali eta familiarekin bilera).
Haurren hasierako ebaluazioa.
Ikasleen eta familien (rolak) formazioa.
Jarduera Orriak prestatu eta errebisatu.
2. saio presentziala. Jarraipena.Planifikazio fasea elkar jartzea.
Bikoteka Irakurtzen. 30 minutuko 2 saio aste bakoitzean, 3 hilabetez. 24 saio eskolan eta 24 etxean.
Bikoteen autoebaluazioa. Irakasleak egindako obserbazioen erregistroa.
Familien jarraipenaren egunerokoa. 2 Jarduera Orri tutore eta familiakoek.
3. saio presentziala. Balorazioa.Esperientziaren ondorioak.
Hurrengo kurtsora begira hobekuntzarako proposamenak eta planifikazioa.
Ikasleen, familien, irakasleen eta zentroen amaierako ebaluazioa.
1. pausoa: MATERIALA EZAGUTU
Irakasleak Bikoteka Irakurtzen programaren inguruan dokumentatuko dira, artikuluak
eta gidak irakurriz, eta formazioa jasoko dute.
Horrez gain, Jarduera Orrien aukeraketa egingo da eta bestelako materialak ere
ezagutuko dira: ebaluaziorako materiala, jarraipenerako materiala, etab.
2. pausoa: IKASLEAK ETA MAMILIAK INFORMATU ETA PARTE HARTZEA
SUSTATU
Familiei gutun informatiboa bidaliko zaie etxetara eta gero, bai ikasleekin eta bai
familiakoekin bilerak egingo dira hasierako informazio bat emateko.
Ikasleei tutore eta tutorizatua izatearen abantailen berri emango zaie. Alde batetik,
tutore izateak ikasteko aukera eta esperientzia eskaintzen du. Bestalde, tutorizatuak jakintza
gehiago duen ikasle batengandik laguntza pertsonalizatua jasotzeko aukera izango du.
Familiei, berriz, proiektuan parte hartzera eta etxean horretarako giroa sortzera
gonbidatu eta animatuko zaie. Seme-alaben ikaskuntza prozesuan parte hartzeak eta
konfiantzazko harremanak sortzeak dituen abantailak ere azpimarratuko zaizkie.
Orokorrean, sostenguaz irakurketa tutore denok izan gaitezkeela esango da. Gainera,
ikasle guztiak ezberdinak izateari esker ikas dezaketela aldarrikatuko da, aniztasuna positiboki
bizitzeko.
3. pausoa: HASIERAKO EBALUAZIOA, IKASLEEN ARTEAN ETA FAMILIETAN
BIKOTEAK EGITEA
Gehienetan irakasleek berek eratuko dituzte ikasle-bikoteak, programa gauzatzeko
lehen urrats moduan. Bikoteak egiteko irizpideek eskolaren testuingurura egokituta egon
behar dute. Irizpide batzuk:
1. Adin edo maila desberdinetako ikasleak. Kontutan izan behar da tutorearen eta
tutoratuaren arteko ezagueretan edo gaitasunetan dagoen aldeak ez duela handiegia izan
behar. Egokia da, adibidez, bi mailako aldea duten pertsonekin bikoteak sortzea.
2. Hizkuntza-alorreko kalifikazioen edo hizkuntza gaitasunaren araberako bikoteak. Hemen ere,
beharrezkoa da antzeko “distantzia” egotea tutorearen eta tutoratuaren artean.
3. Maila bakoitzeko ikasleek elkar asko ezagutzen dutenean, aski izan daiteke ikasleei eskatzea
beraiek erabaki dezatela ikasleak nola ordenatu. Hala ere, beharrezkoa izango litzateke beti
argi uztea jolas bat dela.
4. Berdinen arteko tutoretza maila bereko ikasleekin egitea erabakitzen badugu, ikasleak
hizkuntza-gaitasunaren arabera antolatuko dira. Gainera, maila bereko ikasleen kasuan,
elkarrekiko rol-tutoretzak sortzeko aukera dago, zeinetan tutoreak eta tutoratuak beren
eginkizunak saio bakoitzean edo astero, esaterako, txandakatuko dituzten.
Bikoteak familia-testuinguruan egiteari dagokionez, eta hori borondatezkoa denez
gero, beraiek erabaki dezakete. Hala ere, gomendagarria da ikuspegi zabal batetik hartzea;
gurasoek, anai-arrebek, osaba-izebek, lehengusu-lehengusinek, etab. har dezakete parte.
4. pausoa: IKASLEEN ETA FAMILIEN ALDEZ AURREKO PRESTAKETA
Bikoteka lan egiten hasi baino lehen, saio batzuk egin beharko dira bikotekideen rola
garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko trebetasunak lortzeko. Hobe da tutore eta tutoratu
izango diren ikasleek batera egitea prestatze-saio horiek, azaltzen zaiena gauzatuz joateko.
Ikasleekin 2 edo 3 saioko formazioa egingo da. Hala ere, saio kopurua irakasleek
ikasleen ezaugarrien arabera erabaki dezakete. Hasierako prestakuntzak ondorengo helburuak
izango ditu:
Berdinen arteko tutoretzaren oinarriak ikastea. Bi ikasleek ikasten dutela ulertzea.
Tutoreentzako aholkuak (eranskineko materiala).
Saioak egituratzen dituzten jarduerak ikastea, eta behar direnekin praktikatzea.
Irakurri aurreko jarduerak. Bikoteka irakurtzea PPP metodoaren bidez.
Irakurriaren ulermen-jarduerak Irakurketa adierazkorra.
Laguntza-materiala erabiltzen ohitzea (jarduera-orriak, aurrerapen- eta ebaluazio-
eredua, elkarrizketa- edo autotxosten-eredua).
Bikotekide izango direnak ezagutzea (batez ere bikoteak hasierako
prestakuntzaren ondoren egiten badira).
Familiekin, berriz, saio bakarra eskainiko da jarraian esandakoa egiteko:
- Programaren azalpen motza.
- Materialak moldatu.
- Tutoretzak egiteko aholkuak eman.
- Saioen egunerokoa azaldu.
- Dudak argitu.
5. pausoa: JARDUERA ORRIAK PRESTATU
Jarduera Orriek tutore eta tutorizatuaren arteko elkarrekintza egituratzea dute helburu. Horrez gain,
tutoreek gehiago sortzeko eredu ere izango dira. Bakoitzean egunerokotasuneko inguru batetik
ateratako testu errealak izango dira eta nondik hartua den esan beharko da.
Ondorengoak dira testuak aukeratzeko irizpideak:
1. Mota desberdinetakoak izatea: deskriptiboak, narratiboak, azalpenekoak, instruktiboak eta iritzikoak.
2. Edukien zailtasun maila adinera egokitu beharko da.
3. interesekoak izatea eta zentzua izatea (lotura eginez eskolako gaiekin).
6. pausoa: BIKOTEKO IRAKURTZEN SAIOEN GARAPENA
Esan bezala, astean 30 minutuko bi saio egingo dira, hiru hilabetez.
Tutorea tutoratuaren ezkerrean jartzea komeni da (hura ezkerra izan ezean; kasu horretan,
eskuinaldean), idatzizko jarduerak errazago kontrolatzeko. Bikotekideak elkarrengandik ahalik
hurbilena egotea ere komenigarria da, horrela ez dute ahotsa gehiegi goratuko.
Tutoretza familian egiten denean, komeni da gune eroso eta argi oneko bat erabiltzea, arreta
galaraz dezakeen elementu gutxikoa.
Garrantzitsua da egitura argia izatea, tutorea eta tutoratuak uneoro jakin dezaten zer egin
behar duen bakoitzak.
Lehenengo hamabost minutuetan jarduera irakurketaren inguruan garatzen da.
Hasieran, bikoteari eskatzen zaio aurrean daukan testuaren ezaugarriak asmatzen
ahalegintzeko (formatua, izenburua, egitura, jatorria eta abar); edukiari buruzko hipotesi edo
iragarpen bat idazteko, eta pentsatzeko zer dakien edukiaz eta zer ez (aurki ditzakeen arazoak
aurrez esanez). Hortaz, bikoteak gaiaz lehendik dakiena aktibatu behar du.
Saioaren hasieran, irakasleak jarduera-orria banatuko du (irakurriaren ulermen-
jarduerak egiteko baliatzen den testu laburra). Jarduera-orria tutoratutako ikasleen artean
banatu ohi da, tutoreei aurreko saioan ematen baitzaie, presta dezaten. Batzuetan, arazo
gehien duten tutoreen kasuan, erantzunen ereduak ere eman diezazkiekegu.
Aurreneko saioetan irakasleak edo tutoreak testuaren lehen irakurketa egin dezake,
eredu moduan jardunez. Ondoren, ikasle biek ozen irakurtzen dute testua, tutoreak abiadura,
ahoskera eta intonazioa markatzen dituelarik.
Irakurketa bitartean, PPP (Pause, Prompt, Praise) metodoa jarraituko da; euskaraz
Pausa, Pista eta Ponderazio bezala itzulia (Whendall eta Colmar, 1990):
o Pause: tutorizatuak akatsen bat egiten badu, tutoreak egin duen hutsegitea esango
dio, eta segundo batzuk itxarongo dira, hutsegitea zuzendu dezan.
o Prompt: ez badu zuzentzen, pista bat (edo batzuk) eango zaio; bestela, azkenean,
aukera zuzena jakinaraziko zaio.
o Praise: beti tutorearen gizarte-errefortzu positibo batez amaituko da; babes-esaldi bat
edo animo-keinu bat.
Hurrengo hamabost minutuetan, testuaren ulerkuntzari erreparatzen zaio. Hasierako
hipotesia bete den ala ez aztertu ondoren, tutoreak hitz ezezagunen esanahia aurkitzen
laguntzen du; ideia nagusiak seinalatzen dira, eta ulertu den ikusteko galdera batzuei
erantzuten zaie. Batzuetan, aski da berreskuratzea testuan argi eta garbi adierazita dagoen
informazioa; beste batzuetan, beharrezkoa da interpretazio bat egitea ; beste batzuetan,
azkenik, bikoteak gogoeta egin behar du, testuan agertzen ez diren informazioak aztertu edo
kontsideratu behar dituelako.
Denbora nahikoa ez bada proposatutako kontu guztiak amaitzeko, tutorearen esku
geratzen da kontu horiek etxean amaitzea, edo, lanean ari diren bitartean, lana murriztea.
Azken minutuak irakurketa adierazkorrerako baliatzen dira. Kasu honetan, testuaren
esanahia sakon jakitea lortu ondoren, tutoratuak azkenengoz irakurtzen du ozen testua.
Gainera, denbora sobera dutelako edo saioa luzatu nahi dutelako (familia-tutoretzaren
kasuan), bikoteek jarduera osagarriak egitea erabaki ahal izango dute.
Garapen guzti honen bitartean irakasleak ere rol bat izango du, noski.
Bikoteei lagundu beharko die.
Zailtasunak eta aurrerapausoak entzun eta erregistratu beharko ditu.
Tutoreak ikaskuntza prozesuaz kontzientziatuko ditu.
Behin egituraketa hau barneratuta, tutoretzapekoaren beharretara egokitu ahal izango
da. Egokitzapen hauek autoebaluazioan adierazi beharko dira eta irakaslea jakinaren gainean
jarri.
Hamabost egunetik behin (4 saio bakoitzeko) bikoteek autoebaluazioa (eredua
eranskinetan) egingo dute.
7. pausoa: PROZESUAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
Bikoteka Irakurtzen programan parte hartzen duten ikasleen aurrerapena ebaluatzean,
hainbat iturritako informazioa kontuan hartzen da. Irakasleek erabili nahi dituzten iturriak ez
ezik, hauek ere proposatzen ditugu:
-Hasierako ebaluazioa. Programaren hasieran, hizkuntzaren ezagutza-proba
eginarazten zaie ikasle guztiei (hasierako ebaluazioa), hizkuntza-gaitasunean benetan zer maila
duten jakiteko. Lortutako kalifikazioa, gainera, orientagarria izan daiteke bikoteak sortzeko;
izan ere, bikotearen barruan tutoretza egiteko beharrezko asimetria egotea bilatuko da beti.
-Bikotearen autoebaluazio-ereduaren jarraipena: Ikasle-bikoteak, esan den bezala,
hamabostean behin aztertzen du bi kideen aurrerapen akademikoa. Eredu batez lagunduta, bi
ikasleak ados jartzen dira irakurketan eta irakurriaren ulermenean hobetu beharraz, edo
lortutako mailaren egokitasunaz. Ikasle tutorearen jarduna ere ebaluatzen da. Gainera,
hurrengo hamabostaldirako helburuak proposatzeko eskatzen zaie oharpenen atalean.
-Bikoteen oharpenak oharpenen erregistroaren bidez: Irakasleek bikotearen jardunari
erreparatzen diote oharpenen erregistroaz lagunduta (eranskinean), horretan bikoteari, tutore
diharduen ikasleari eta tutoratuari buruzko datuak jasotzen baitira. Ulertu behar da eskaintzen
dugun erregistroa adibide soila baino ez dela, eta garrantzitsuena irakasle bakoitzak daukan
aukera baliatzea dela –ikasgela berdinen arteko tutoretzan kudeatzeak horretarako modua
ematen baitu–, ikasleen bana-banako edo bikotekako jarraipena egiteko, eta
garrantzitsuentzat jotzen dituen alderdiak jasotzeko.
-Ikasle tutoreek egindako jarduera-orriak: Ikasleek jarduera-orrien behar adina adibide
ikusi ondoren, ikasgelan bikotearekin lan egiteko gutxienez bi orri prestatzeko eskatuko zaie.
Jarduera derrigorrezko honek amaierako ebaluazioa egiteko balioko du.
-Amaierako proba: Programako saioetan, saio batzuetako jarduerak jarraipeneko edo
prestakuntzako ebaluazioa egiteko erabili ahal izango dira. Era berean, saioen amaieran
banaka zertutako jarduera-orri bat baliagarria izan daiteke ikusteko zenbat aurreratu duen
ikasle bakoitzak hasierako proban lortutako emaitzekin alderatuta.
-Ikasleen ikaskuntza-zorroa edo -karpeta: Tutoretza-saioak amaitutakoan, ikasleek
dosier bat aurkeztu beharko dute, non jarduera-orriak eta ariketei erantzuteko baliatutako
orrien ordena jasoko diren. Jardueretako asko orrietan beretan lantzen direnez gero (testuen
zuzenketa eta abar), interesgarria izan daiteke bikoteko dosier bat eskatzea. Nolanahi ere –
banaka edo bikoteka–, komeni da tutoreak gehigarrizko azalpenen materiala gehitzea, hala
nola hobetu dituen curriculum-alderdiei buruzko gogoeta txiki bat. Era berean, tutoratuak
etxean amaitu dituen ariketak eman beharko ditu.
-Familia-tutoretzatik datorren informazioa: Programa familia-tutorearekin etxean ere
egin duten ikasleen kasuan, informazio erabilgarria –familien jarraipen-saioan eta amaierakoan
jasoa, eta saioen egunkaria eta amaierako galdera-sorta biltzen dituena– jardueraren
kalifikazio orokorretan jaso behar da.
-Bestelako oharrak: Programak funtzionamendu ona izango badu, garrantzitsua da argi
eta garbi erabakita edukitzea zer lan egin behar dituzten tutoreek eta tutoratuek, erabaki
horiek prestakuntza-ebaluazioa eta amaierako ebaluazioa egiteko balioko baitute. Erabaki
horiek berekin dakarte ikasleek ikasgelatik kanpo lan batzuk egin behar izatea; irakasle
arduradunek kontrolatuko dituzte lanok. Adibidez, tutoreak aldez aurretik prestatu behar du
saio bakoitza, irakasleak klase bakoitzaren amaieran ematen dizkion orientabideetan eta
testuetan oinarrituta. Horrek berekin dakar irakasleek prestakuntza hori kontrolatzea.
Tutoratuei dagokienez, erabakiak hauek izan daitezke: lanen bat etxean amaitzea, eguneko
orria garbira pasatzea, testuen zuzenketa amaitzea eta abar. Dela amaierako dosierraren
bidez, dela lanak egunez egun eskatuz, erabakitakoak betetzen diren kontrola dezakegu.
8. pausoa: IKASLE TUTOREAK JARDUERA ORRIAK PRESTATZEA
Irakasleak ikasle tutoreari gutxienen 2 Jarduera Orri sortzeko eskatuko dio. Bakarkako
lana izango da eta ikasleak gainbegiratuko du.
Helburua ikasle tutoreen motibazio eta inplikazio maila hobetzea da; eta baina
tutoretzapeko ikasle bakoitzaren ezaugarri eta beharretara ahalik eta ondoen egokitzea ere.
Sortutako Jarduera Orri horietatik bai ikasle guztiekin erabil daiteke, horrela jarduera
biltegi bat sortuz. Bestea tutoretzapeko ikasleak espresuki erabiltzeko izango da.
9. pausoa: ZENTROETARA BISITAK
Aurrez esan bezala, proiektu honen helburuetako bat aurrera eramaten duten
zentroen artean sare bat sortzea da. Horrela, esperientziak elkarrekin elkarbanatuz eta
elkarrengandik ikasiz.
Bisita hauek programa garatzen den bitartean egingo dira; horrela, irakasle inplikatuak
behaketa egiteko aukera izango du saioetan eta beste zentroetan lan egiteko moduarekin
alderatu ahal izango du.
Jarduera hau irakasleek oso gustukoa dute. Izan ere, antolatzeko beste era batzuk
ikusteko, programa praktikan ipintzeko eta beharrezkoak diren egokitzapenak egiteko aukera
ematen du. Etorkizunerako proposamen berriak sortzen ere laguntzen du.
10. pausoa: ESPERIENTZIAREN AURKEZPENA KLAUSTROARI
Behin programa amaitzen denean, gomendagarria da aurrera eramateaz arduratu
diren irakasleek esperientzia gainerako klaustrokideei helaraztea .
Etorkizun batean ere programa aurrera eramango denez, eta formakuntza jasoko
duten irakasleak klaustroko beste batzuk izango direnez, beharrezkoa da egindako lanaren
balorazio bat egitea eta gainerako irakasleen parte hartzea sustatzea hurrengo kurtsoetan,
horrela berrikuntza ohiko praktika bezala hartuko da.
AUTOEBALUAZIO EREDUA
HAMABOSTEAN BEHIN
___(e)tik ______(e)ra bitarteko hamabostaldia. Hilabetea: ________
Ikasle tutoratua ____________________________________________________
Ikasle tutorea _______________________________________________________
IE: Inoiz ez; BA: Batzuetan; BE: Beti
Irakurri baino lehen. Biok… IE BA BE
Testuaren ezaugarriak aztertzen ditugu
Edukiari buruzko iragarpenak egiten ditugu
Gaiaz dakiguna aktibatzen dugu
Izan daitezkeen arazoak aurreikusten ditugu
Bikotekako irakurketa. Tutoratuak… IE BA BE
Hitzak bereizten ditu esanahia galarazi gabe
Etenak errespetatzen ditu: (.) (,) (...)
Testuaren intonazio ona egiten du () ? !
Hitzak gehitu, atera, desitxuratu edo aldatu gabe irakurtzen du
Ondo ahoskatzen du
Irakurketa-erritmoa: motelegia edo azkarregia / egokia
Testuaren ulermena. Tutoratuak… IE BA BE
Badaki oinarrizko lexikoa
Badaki testuak bereizten (gutunak, artikuluak, iragarkiak…)
Badaki ideia nagusiak bereizten
Irakurketa adierazkorra. Tutoratuak… IE BA BE
Testua interpretatu eta sinesgarritasunez irakurtzen du
Tutorearen jarduna. Tutoreak... IE BA BE
Jarduera-orria prestatzen du
Eredua eman eta testua ondo irakurtzen laguntzen du
Denbora eta pistak ematen ditu akatsak aurkitzeko
Jarduerak tutoratuaren ezaugarrietara egokitzen ditu
Irakurtzen jarraitzeko animoak ematen ditu
Zalantzak argitzen ditu
Oharrak (hurrengo hamabostaldirako helburuak, erronkak, arazoak…)
Irakurgaiak 3 _ Lehen hezkuntza bigarren zikloaANAYA- HARITZA
TESTUEN EREDUA
LORO BATEN EGUNEROKOAIRAKURRI AURRETIK
Zergatik daude karratuak irakurgai honetan? Zer kontatuko digu loroak?
IRAKURRI ONDOREN
Edozein animaliak bizitzeko zer behar du? Nola sentitzen da loroa? Nola asmatu duzu?
Zuk, nola zainduko zenduke? Zein da loroaren ametsa? Kontatu, esaldi batez, zer gertatzen den egun bakoitzean:
Irailaren 4a:___________________________________
Irailaren 5a:___________________________________
Irailaren 6a:___________________________________
Irailaren 7a:___________________________________
Irailaren 8a:___________________________________
ARIKETA OSAGARRIAK
Kontatu atzo egin zenituen gauzarik garrantsitsuenak, hau da, atzoko egunerokoa.
Marraztu loroa zoriontsu non eta nola egon daitekeen