8/12/2019 ASTEKARIA 48 EUS
1/4
Gipuzko Buru Batzar 2014-04-01Astekaria 48
Gobernu Ona
Argi dugu herri bat denon artean eraiki behar dela, eta denoi eragiten diguten arazoei behar bezalaaurre egiteko, elkarlana eta parte-hartzea behar beharrezkoak direla. Herri batek eta bereerakundeek eskutik joan behar dute. Gipuzkoarrok badakigu zer den bidea elkarrekin egitea. Asmooneko deklarazio bat baino askoz haratago doa hau. Herritarrei konfiantza eskatu nahi badiegu,konfiantza, segurtasuna, seriotasuna eta sendotasuna eskaintzeko gai izan behar dugu. Herri
baketsua, modernoa, demokratikoki aurreratua,aurrerakoia eta burujabea nahi baldin badugu, euskaladministrazio guztiek aurrerapausoak eman beharkodituzte, Gobernu Onaren norabidean. GipuzkoakoEAJ tik ilusio handiz heltzen diogu erronka horri, gureADNaren eta ibilbidearen barruan daramagulako.
Bildu herritarrei bizkarra ematen ari da gobernatzen.Bere irizpide ideologikoa inposatzea izan du helburubakar. Bere aldekoentzat gobernatzea, aniztasunaalde batera utzita. Argi utzi dute administrazioak'borroka instituzionalerako' tresna besterik ez direla.
Bere kudeaketan inprobisazioa, inposaketa eta iluntasuna izan dira nagusi. Ez Gobernu Programarik,ez Kudeaketa Planik eta ez ezer. Diputatu nagusiak argi asko esan zuen krisiaren aurkako planek ezdutela ezertarako balio. Herri kontsultak oztopatu dituzte, komeni izan zaienean izan ezik -Igeldo-. Etainformazioa eskuratzen oraindik arazoak ditugu Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
(Extractos del discurso de Imanol Lasa. El declogo y el discurso integro enwww.gipuzko.com)
Gipuzkoak berezko administrazio,parte-hartzailea, irekia eta profesionala exijitzen du
http://www.gipuzko.com/http://www.gipuzko.com/http://www.gipuzko.com/http://www.gipuzko.com/http://www.gipuzko.com/8/12/2019 ASTEKARIA 48 EUS
2/4
48
J okabideetikoabermatu behar da
kudeaketa publikoan.
Benetako partaidetza bultzatu, herritarrakkudeaketa publikoan konprometituz eta
ardura partekatua sustatuz.
Jarrera eraikitzailea: Gure eredua denon artean egitea da. Esan ez, egin.
Elkarlana:
Erakunde ezberdinen
artean, sektore
pribatuarekin, eta
gizarte-eragileekin.
Ardura partekatuabultzatu behar dugu.
Kudeaketa eraginkorra.Plangintza, helburu etakonpromiso zehatzekin, eta ebaluaziorako tresna
eraginkorrekin gobernatzea, eta ez unean-
unekoaren eta inprobisazioaren arabera.
Gardentasunaez dadohain bat, baizik
eta inperatibo bat.
Horretarako
ezinbestekoa da
komunikazioa modu
egokian kudeatzea.
Gardentasunean, gertutasunean eta eraginkortasunean oinarritutako eredu propioa
Administrazio arin
Desburokratizazioa
sustatu hiritarrok i
etengabeko
harremanetan
gaudelako
administrazioarekin.
http://www.gipuzko.com/esp/berria.php?id_contenido=37369http://www.gipuzko.com/esp/berria.php?id_contenido=373698/12/2019 ASTEKARIA 48 EUS
3/4
48
Donostiarekiko eta EAJrekiko izan dute konpromisoa eskertu nahi
diegu gure zinegotzi guztiei
Datorren apirilaren 5ean, larunbatez, merezi duten
omenaldia jasoko dute Donostiako uda lean EAJ ren
ordezkari izan diren zinegotziek, 1911tik zinegotzijeltzale batek karguaren jabetza hartu zuen hartatik
hasita. Ekitaldia jendaurrekoa izango da,
Donostiako Bulebarrean, goizeko 11:30etan hasita."Parada berezia izango da, zalantzarik gabe,
EAJ ren ideia eta baloreak defendatzen egin duten
lana eskertzeko, bai beraiei eskertzeko, baita beren
famili eta ondorengoei ere, belaunaldiz belaunaldieta gobernuan egon diren sistema politikoak
edozein izanda ere" nabarmendu du Donostiako
udalean EAJ ren bozeramale Eneko Goiak.
"Izan ere, ezin dugu ahaztu 1911tik, donostiarrek
beren iritzia askatasunez emateko aukera izan
duten bakoitzean, EAJ ren ordezkariengan jarri dutela konfiantza osoa. Etengabe erakutsitako babes hori da
EAJ k Donostiarekiko duen konpromiso iraunkorraren frogarik hoberena eta hiriak etorkizunean ere behar duen
garrantzia izan dezan" adierazi du Goiak.
Estatuak kontsulta debekatu nahi du beldur
delako Kataluniako gizarteak askatasunez
adieraz dezakeenarekin
Egibarrek, ziurtatu du politikoa dela Kataluniak burujabetzaren alde
egindako adierazpenaren aurka Auzitegi Konstituzionalak argitara eman
duen epaia. Izan ere, adierazpen politiko bati erantzuten dio. Egibarren
iritziz, Konstituzionalak, Estatuko gainerako botereek bezala, Espainiako
Gobernua buru dutela, saihestu egin nahi du Kataluniako gizarteak modu
askean hitz egitea beldur diotelako kataluniarrek demokratikoki emandezaketen erantzunari. Uste du Estatuak aintzat hartu, errespetatu eta
bideratu egin beharko lituzkeela kataluniarren aldarrikapenak.Egibarrentzat eztabaidaren gakoa da ea Espainiak bere egungo
egituraren baitan kokatzen diren Euskadi eta Kataluniako subjektu
politikoak onartuko dituen. Bere ustez, porrot egin du egungo Estatuaren
egiturak eta 1978. urtean konpontzea lortu ez zen arazoari aurre egiteko
aukera dugu orain: Euskadi, Katalunia eta Galiziako errealitate nazionalei bide ematea.
Bilduk Gipuzkoa gobernatzeko duen
moduagatik haserre daude herritarrak
Markel Olanok hitzaldia eskaini zuen Eskoriatzako Batzokian. Bertan,Gipuzkoako egoerari buruzko hausnarketa egin zuen: Bildu atzerabiderik
gabeko ekintzen politika egiten ari da. Hau da , Bilduk erabaki bat hartzendu, erabaki hori garatzen du eta presio kanpaina bat egiten du aurkari
politikoa erasotzeko eta, horrela, hartutako erabakia justifikatzen du.
Olanoren iritziz, Bilduren kudeaketa eredua inposizioa da eta horrekerrealitatearekiko harremana galtzera eraman du. Ondorioz, herritarrek
iritzia aldatu dute, hain zuzen ere, ezker abertzalea erakundeetara
itzultzeko botoa emateko arrazoiei buruzko iritzia aldatu dute.
Bozeramaile jeltzaleak, halaber, honakoa azpimarratu zuen: Bake
prozesu batek ezin du aurrera egin, ba ldin eta eragile guztiek ordezkatuta
ez badaude. Eta, gainera, herritarren ustez, EAJ k bakearekin
konprometituta dago, gaiari arduraz heltzen dio eta alderdikeriakbaztertzen ditu. Amaitzeko, Markel Olanok ekonomia-egoera izan zuen
mintzagai: Berriro ere Bildu berandu dabil eta oker kudeatzen ari da: ezdu lehenetsi ekonomia sustatzea eta, dagoeneko, berandu da akats hori
zuzentzeko. Izan ere, nahiz eta gaurtik aurrera Bilduk propaganda handia egingo duen, gauzak azkeneko
unean egiteko politika horrek ez du ezer lortuko.
8/12/2019 ASTEKARIA 48 EUS
4/4
EAJk lortutako partidak dabiltza Sarean jartzenHor ikusten ditugu azken boladan, Gipuzkoan zehar krisiari aurre
egiteko asmotan omen dabiltzala, orain gutxi arte krisiaren kontrako
planik ez da behar esaten zuten beraiek. Ia-ia hiru urte behar izan
dute, itxura denez, Aldundia Gipuzkoako egoera ekonomikoan esku
hartzeko badela zein konklusiora iristeko. Baldin eta hala gertatubada behintzat. 2012an EAJ k, hitzarmen bidez, txertatu zituen
aurrekontuan 12,5 miloi euro enpresei laguntzeko. 2013an berriz, 7
milioira jaitsi zen kopurua, sozialisten eskutik. Eta orain, ez balitz, beste
behin ere, EAJ -k lortu duelako aurrekontuetan krisiari aurre egitekoprogramak gauzatzeko 15 miloi euro sartzea, nekez ibiliko litzateke Garitano bailaraz bailara bere `GipuzkoaSa rea nprogramarekin. Badaezpada, gure ordezkariek jarraipen zuzena egiten diote aurrekontu
hitzarmenaren betetze mailari.
Eskailera mekanikoen ordez igogailuen sistemadefendatzen du Eibarko EAJk
2015eko udal hauteskundeetan Eibarko EAJ ko zerrendaburu EvaJuezek herriko hainbat auzoetara joan-etorriak egiteko igogailuakjartzearen alde dagoela adierazi du, eskailera mekanikoak baino
askoz ere praktikoagoak direlako eta mantentzeko ere kostu
gutxiago behar dutelako. Mugitzeko arazo handiagoak dituztenpertsonei, hala nola, gurpil-aulkien beharra dutenei, haur-
kotxeekin dabiltzanei, eskailera mekanikoekin baino askoz ere
mugimendu errazagoa egiten zaie igogailuak erabiltzerakoan.
Gainera, gaur egungo eskailerak zein gaizki dabiltzan ikusita etamantenu-falta nabaria dela ikusita, gobernu-taldeari eskatu dio 2014ko aurrekontuaren negoziazioan
alkatearekin adostu genuen bezala, lehenbailehen estal ditzala eskailera mekaniko horiek.
Maite Peak Errenteriako udalaren kudeaketatxarra salatu du
Amaitzear dauden udal zerbitzuetako kontratuak aurrez berrikusi
ez dituelako, korrika eta presaka ari da Bildu orain horrelaxesalatu du Maite Peak. Esate baterako, garabi eta TAOzerbitzuaren kasuan, apirilean amaitzen dena, zeinarengatik
dualak 910.000 ordaintzen dituen. Zenbakiak zirela eta,
enpresak adierazi zuen zerbitzu hori eten egingo zuela, eta orain,Bilduren gobernuak, izan daitezkeen aukerak aztertu ere egin
gabe, zerbitzua ematen duten langileei esan die ea soldata
jaitsiko duten kontratuarekin segi dezan enpresak eta udalarierrentagarri gerta dakion adierazi du bozeramale jeltzaleak. Garabi eta TAO zerbitzua lehiaketan jartzea
eskatu du, gainera.
A02
A03
A05
ElkarrizketaJ oseba Egibar11:10h. Bizkaia irratia
DonostianEAJ ordezkatuzzinegotzi izandakoei omenaldia11:30h. Donostia. Boulevard.
ElkarrizketaJ oseba Egibar22:15h. Onda Vasca, Gabon
www.gipuzko.com
Top Related