Agur Maria
Peio LarrinagaErlijio
Agur Maria
Kaixo Maria.Jainkoaren izenean agurtzen zaitut
Graziaz betia
Guztiz ederra eta dotorea zara, barrutik garbi zaudelako
Jauna da zurekin
Jainkoak asko pentsatsen dau zugan, zure barruan bizi da
Bedeinkatua zara zeu, emakume guztien artean
Munduko emakume onena zara: Horregaitik hitzik onena merezi dozu
Eta bedeinkatua da zure sabeleko fruitua Jesus
Zure seme Jesusez ezin hobeto hitz egin daikegu, eta oso ona dala esan
Santa Maria
Ona baino hobea zara, Maria!
Jaungoikoaren ama
Jesus bai zorionekoa zu bezalako ama izateagaitik
Erregutu egizu gu pekatarion alde, orain eta gure heriotzako orduan
Askotan hitz egin eiozu Jesusi guri buruz. Eska ezazu lagun diezaiogula bere antzeko izaten beti, gure heriotzako ordura arte. Etengabe erregutu ezazu gauzak gaizki egiten ditugulako
Amen
Esan dizugun guztia zure gustukoa izatea nahiko genuke. Hala izan bedi
Top Related