1
• Hitzaurrea……………………..……………………... 4. or.
• TALDEentzako BISITAK…………………………….…. 6. or.
• FAMILIentzako EKINTZAK……………….………..…. 10. or.
• TAILERRAK oporretan………………………….……. 12. or.
• Beste ekintza batzuk……………………………….. 14. or.
• Data Bereziak…………………………….. ………... 15. or.
• Informazioa eta erreserbak………………….…….. 17. or.
3
Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren gainean aurkitzen da. Monumentu nazional
izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen dauz bere baitan.
Bi urtetan zehar zaharberritze lanak dirala eta zarratuta egon eta gero, 2014.-eko
Azaroan museoa barriz ireki zan, guztiz barriztatutako eraikuntza eta eguneratutako
erakusketa eskainiaz. Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta euren familien bizitza
eta ohiturekaz erlazioa daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-elkarteak, itsasontziak eta
historian zehar arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran teknika desbardinak. Honetaz
gain, museoko lau solairuetatik batek Euzkadiko Gudontzidiari buruz datza, gehienbat
arrantzale euskaldunez osatuta egon zana.
Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota askotako publikoari helarazteko
helburuagaz, bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako bisita eta ekintza programa
diseinatu da.
4
5
TALDEentzako BISITAK:
• Urte guztian zehar, martitzenetik barikura bitartean, Arrantzaleen Museoan bisita gidatuak
eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat.
• Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz:
94 688 11 71 edo [email protected]
• Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab.
• Bisitak euskaraz zein gazteleraz emoten dira.
• Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren prezioa, taldearen ezaugarrien araberakoa da.
• Museoa euren kabuz bisitatu nahi daben taldeentzat, hau da, gidari barik, bisita aurretiaz
prestatzeko, museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago. Material hau, euskaraz,
gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago erabilgarri.
6
Bisita Gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera:
IRAUPENA: 4-10 urte: 30 minutu Gainontzekoak: 45 minutu
Talde bakoitzeko BISITARI KOPURUA : 4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona *Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona egon behar dira.
7
4 – 16 urte Helduak
1. Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza.
2. Euzkadiko Gudontzidia (12 urtetik gora)
1. Ertzilla Dorrea eta Bermeoko
hiribildua.
2. Arrantza jarduera, modalitateak eta
merkaturatzea.
3. Euzkadiko Gudontzidia.
4. Museoko Bisita Orokorra (ordu
bat).
*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatuzkero.
Bisitarako GAIAK aukeran:
8
PREZIOA:
Hezkuntza Arautua Gainontzekoak
Ikasle bakoitza: 1€
Irakasle eta laguntzaileak: doan
Bisita Gidatua: doan
Bisitari bakoitza: 1,50€
12 urtetik berakoak: doan
Bisita Gidatua: 10€ (taldeko)
9
FAMILIentzako EKINTZAK: Tailerrak eta Zinema
TAILERRAK:
Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen
Museoak, hilean behin zapatu arratsaldez, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, etab.-
ekin lagundutako 4 urtetik gorako umeentzat, tailer didaktikoak eskaintzen dauz.
Tailer honeetan gai zehatz batzuk lantzen dira, alde batetik Museoko geletan bisitatxo bat
eta bestetik gaiari buruzko joko zein ekintza plastiko batekin konbinatuz: korapiloak,
itsasontziak, baleak, itsas-seinaleak, etab.
Ordu biko iraupenarekin, 17:00-tik 19:00-ra, doako zerbitzua da. Ezinbestekoa da
aurretiaz lekua hartzea, parte hartzaile kopuru mugatua baitago.
10
ZINEMA: Hilean behin, zapatu arratsaldez, Arrantzaleen Museoan,
umeei zuzendutatko itsas munduarekin erlazionatutako
filmak emongo dira.
Zerbitzu hau ere doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde
behar.
Filma bakoitzaren iraupena eta zein adinetako umeei
zuzenduta dagoen, programaren araberakoa izango da.
Zinema eta tailerren datak eta gaiak Museoan bertan edo: www.bizkaikoa.bizkaia.eus www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa Kontsulta daitezke.
11
TAILERRAK oporretan: Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 6tik 12 urterako
neska-mutilentzat tailerrak antolatzen dauz (umeak bakarrik, laguntzaile barik).
Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura.
Kasu honetan ere ezinbestekoa da aurretiaz izena emotea, plazak mugatuak baitira.
Oporretako Tailerren prezioa 1€-koa da ume eta egun bakoitzeko.
12
EGUTEGIA:
GABONAK: 2015eko abenduak 22, 23, 29 eta 30
ASTE SANTUA: 2016ko martxoak 29, 30, 31 eta apirilak 1
UDA: 2016ko uztailak 12, 13, 14, 15
13
Beste ekintza batzuk: Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza
bereziak antolatzen dauz. Ekintza honeek, beti ere itsasoa, arrantza edota Bermeorekin
erlazionatutako hitzaldi, kontzertu, kurtso, dokumentalen proiekzio, etab. Izaten dira.
Ekintza honeen programazioa urtean zehar osatzen joango da, hori dala eta, informazio
eguneratua lortzeko Museoko web orrialdea begiratzea gomendagarria da:
www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo Facebook: www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
14
Data Bereziak 2015 – 2016 Ikasturtea:
IRAILAK 9 eta10: Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak. Museoa itxita. URRIA K 3, 10, 17 eta 24: Europako Ondare Jardunaldiak . Bisita Gidatu berezia.* URRIAK 11: Mareak Jaialdia. Helduentzako ipuin kontalaria.* URRIAK 16, 17 y 18: Bermistoria. Sarrera doan. MAIATZAK 18: Museoen Nazioarteko Eguna. Sarrera doan eta oparia. MAIATZAK 20: European Maritim Day. Sarrera doan. MAIATZA (data finkatu barik): Arrain Azoka. Ekintzak* eta sarrera doan. EKAINA (data finkatu barik): Euskal Kostaldeko Museoen Eguna. Sarrera doan, opariak eta ekintzak* UZTAILAK 16 (Karmen Eguna): “Itsas Bataioa”: Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian urteera. ABUZTUAK 12: 1912ko Galarrenaren urteaurrena. Sarrera doan eta gaiari buruzko erakusketa. * www.bizkaikoa.bizkaia.eus edo www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa kontsultatu.
15
16
INFORMAZIOA eta ERRESERBAK: ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea. Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo
Tf. 94 688 11 71
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
17
Top Related