Download - 2008 - 2009 ikasturtea - Ingurugiro Etxea · • Askizu inguruko eskolan egon gara eta Ekainberri bisitatu dugu. • Loiolako parkea aztertu dugu, bertako hainbat landare eta animalia

Transcript
Page 1: 2008 - 2009 ikasturtea - Ingurugiro Etxea · • Askizu inguruko eskolan egon gara eta Ekainberri bisitatu dugu. • Loiolako parkea aztertu dugu, bertako hainbat landare eta animalia

2008 - 2009 ikasturtea

Eskolako Agenda 21ak aukera ematen digu, herriko gazte guztiek ikastetxeen eskutik,ingurumenaren alde lan sakona egiteko. Badira 6 urte elkarrekin honetan lanean arigarela. Ikasturte honetan, amankomuna izan dugun gaia BIODIBERTSITATEA izan da.

Herriko 4 ikastetxeetako 1.600 ikaslek parte hartu dugu:

Azpeitiko ikastola KARMELO ETXEGARAIIKASBERRI Azpeitiko ikastolaIRAURGI IkastetxeaUROLA ikastola

Esku artean duzuentxosten honen bidez,biodibertsitateakgure bizitzan duengarrantzia helarazinahi dizuegu.

Landare inbaditzaileen aurkako lanak jarraitu, etalanean ari diren guneetan lan hauen berri emangoduten kartelak ipini.

Azpeitian “Zuhaitz eguna” izendatu.

Maskotak ez abandonatzeko arauak jarri.

Herri barnean parke edo berdegune gehiago jarrieta hauetan iturri egokiak eta kolunpioak jarri; etadauden parkeak zaindu (zuhaitz aniztasun gahiagojarri, bertakoak diren landare gehiagoz apaindu, etagarbi mantendu).

Goenako parkea egokitu (komunak, zakarrontziak,futbol zelaia hobetu), eta zuhaitz eta landare gehiagolandatu, baina jendeari arauak jarriz (autoak sartzenez utzi...).

Zuhaitz mozketak kontrolatu, eta bertako espezieaklandatu eta mantentzeari lehentasun eta erraztasunakeman.

Animalia inbaditzaileak jasotzeko (dordokak...)putzuak prestatu.

Baserrietan bertako fruitua ematen duten zuhaitzaklandatzeko diru laguntzak eman, eta mendietanzehar hauetakoak landatu zuhaitz dibertsitateabultzatuz.

Zuhaitzak landatu: Artzubi bidean, Sanjuandegikoparkean, Olazko Amaren Plazan, Damason,Santutxon...

Herriko parke eta paseabideetan dauden zuhaitzeiizenak ezarri (Azpeitiko biztanleei zuhaitz desberdinakidentifikatzeko aukera emanez).

Gure herria apainago egoteko bertako landareekinapaindutako balkoi eta terrazen sariketa bat antolatu.

Ibaiak eta errekak periodikoki garbitu (urtero edo?)eta ibaiertzetan landare gehiago ipini.

Eraikuntzak ibai ertzetik metro batzuk urrunago egineta paretak txikiagoak eta harriekin bakarrik.

Azpeitiko hainbat basotan kabiak ipini (horretarakobeste egun bat izendatu edo “zuhaitz eguna” beraerabili).

Herritarrei landare inbaditzaileei buruzko informazioazabaldu (inguruko landare inbaditzaileen argazkiakkaleratuz, kalteak eta ondorioak azalduz, saihestekometodoak jakinaraziz), eta atarian landarehauetakoak dituzten herritarrei ken ditzaten gonbiteapasa eta ordez bertako espezieak eskaini.

Izarraitz eremua zeharkatzeko dauden ibilbideakjendeari jakinarazi, eta eremu hau Parke Naturalizendatzeko behar den esfortzua eta jarraipena egin.

Zelaietan etxebizitza berriak egin ordez lehendikdauden eraikin zaharrak berritu, eta berriak egitenbadira kontuan hartu inguruan berdegunak jartzea.

Azpeitiko udalerrian Izarraitz eremutik apartebiodibertsitate babesgune gehiago izendatzekoahaleginak egin.

Babesgune, ingurune eta espezie ezberdinetazinformazioa banatu herrian.

Galtzeko arriskuan dauden bertako animalia basatienbabesa ziurtatu ehizaren eta arrantza kontrolarenjarraipena eginez.

Ibaietako kutsadura murriztea izaki bizidunak hobetobizitzeko, horretarako behar den pertsonala jarriz.

Kanpotik ekartzen diren espezie arriskutsuen kontrolbat eman (ahal den guztiei informazioa eman), etakanpotik ekarritako landarerik ez saltzeko kanpainakegin.

Arratoien populazioa kontrolatu.

Kutsadura luminikoa murrizteko kontrol gehiago jarri:egun argitan argiak itzali eta gueko orduetan ahalden ordu gutxiena piztu. Gabonetako argiakabenduaren 22tik urtarrilaren 6ra soilik piztu etagabonetako arbolen argiak pizteko energiaekologikoa sustatu (adib: bizikleta estatikoen indarrez).

10·

11·

12·

13·

14·

15·

16·

17·

18·

19·

20·

21·

22·

23·

24·

Page 2: 2008 - 2009 ikasturtea - Ingurugiro Etxea · • Askizu inguruko eskolan egon gara eta Ekainberri bisitatu dugu. • Loiolako parkea aztertu dugu, bertako hainbat landare eta animalia

Ikasturte honetan biodibertsitatearen inguruangauza asko ikasi ditugu:

Izaki bizidun guztiak gara garrantzitsuak:elikatzeko, sendagaiak lortzeko, erregaiaksortzeko...

Bertako espezie ugari desagertzen ari dira,batzuetan naturaren eraginez, baina besteetangizakiak bultzatuta. Arrazoiak: bizilekuensuntsipena, bizilekuak bakartzea, kanpokoespezieak ekartzea, gehiegizko ustiapena...

Espezieak zaintzeko natur guneak babestubehar dira.

Gure inguruko landare eta animaliak zaindubehar ditugu.

Lehen Hezkuntzako neska-mutilok ekintza eta irteeraugari burutu ditugu:

Txoko berdeak girotu eta hazien tailerra burutu dugu.

Loiolako parkearen azterketa.

Kaleetako zuhaitzak hostoen bidez ezagutu.

Etxeko animalien inguruko bilduma

Goenako paisaiaren azterketa: basoak, baserri eremua, hirigunea, mendia...

Ingurugiro Etxera joan gara.

Urola ibaia aztertu dugu bioaniztasun indize sinpleak kalkulatuz: landare eta animaliespezie ezberdinen kopurua, errekaren egitura, tarte desberdinen konparaketa...

Sastarraingo nekazal eskolan izan gara.

Bigarren Hezkuntzakook ere gaia sakonki landu dugu.Gainera, aurten batxilergoko taldeak ere animatu garaEskolako Agenda 21ean parte hartzera eta ikastetxeosoarekin batera biodibertsitatearen gaian murgildu gara.

Txoko Berdea girotzeko BIODIBERTSITATEA hitzarekinkartelen lehiaketa egin dugu.

Sistila erreka eta Aratz erreka aztertu ditugu: hainbatespezieren egoera, espezie arraroak, arriskuandaudenak, inbaditzaileak... ibaiko espezieen egoerariburuzko idazlana eginez.

Izarraitz, eremu babestu bezala analizatu dugumendian ibilaldi interesgarria egin dugularik.

Espazio naturalak babesteko erabiltzen diren legeakezagutu ditugu: Izarraitz Garrantzi KomunitariokoLekua (GKL edo LIC), kudeaketa plana, erakundedesberdinen konpetentziak, baliabide naturalak etakulturalak, mendiaren erabilpenak historian zehar...

Azpeitiko naturgune interesgarriei buruzkoinformazioa landu dugu: Goenara irteera, baserrieremua eta basoa, eremu desberdinetakobiodibertsitatea...

Inkesta bat egin dugu herritarren artean eta elkartedesberdinei beraien iritzia eskatu.

Ingurugiro Etxean izan gara.

Algorrira joan gara, Zumaiako flysha ezagutzera.

Busturiako “Biodibertsitatearen zentroa” bisitatu dugu.

Page 3: 2008 - 2009 ikasturtea - Ingurugiro Etxea · • Askizu inguruko eskolan egon gara eta Ekainberri bisitatu dugu. • Loiolako parkea aztertu dugu, bertako hainbat landare eta animalia

1go ziklokoek Bioaniztasuna landuz, hainbat ekintzaegin ditugu:

• Perdillegi kaleko ikastolan atariko eta barrukolandare eta berdeguneak aztertu ditugu.

• Landare tailerrak egin ditugu, hormirudiak osatueta proposamenak egin.

• Askizu inguruko eskolan egon gara eta Ekainberribisitatu dugu.

• Loiolako parkea aztertu dugu, bertako hainbatlandare eta animalia behatuz.

2. ziklokoek egin ditugun ekintzen artean:

• Euskalerria kaleko ikastola atari eta barruakaztertu: barruko landareen egoera, atarikozuhaitz eta berdeguneak, hobekuntzarakoproposamenak egin, hormirudiak osatu,bideoak ikusi...

• Landare inbaditzaileen informazioa bildu etaalderatu, txoko berdea eguneratuz.

• Urretxun izan gara erleen mundu miresgarriaezagutzen.

• Ingurugiro etxean izan gara eta Goenakopagadia aztertu dugu.

Ikasle batzuk ikastola barruko landareen zainketaren ardura hartu dute eta bertakozelaietan loreak landatu.

Biodibertsitatearen inguruko edukiak gelan landu ondoren, irteera ugari egin ditugu:

Gorozikan izan gara eta Urdaibaiko estuarioa eta padura aztertu dugu.

Izarraitz eremua hobeto ezagutzeko txango bat egindugu, bertako material didaktikoa landuz.

Herrien eta bertako gizakien bioaniztasuna landu dugu.

Txingudiko badian izan gara, Antoine D’Abaddie-renEremua eta Plaiaundiko parke ekologikoa ezagutuz.

Luma Gorrikoekin Amezketan.

Pasaia-Donostia ibilbidea egin dugu.

Zumaiako Algorriko rasan izan gara bertako ekosistemaaztertuz.

Azterkosta eta Ibaialde programatan parte hartu dugu,lehiaketarako argazkiak atera eta ipuiak idatziz.

3. ziklokoek egindako ekintzak:

• Gure bi eraikuntzetako landare etaberdeguneak aztertu etahobekuntzarako proposamenakegin: Perdillegi kaleko ikastolanberdeguneak sortu, Euskalerriakaleko eraikuntzaren atarikozuhaitzei izenak ezarri...

• Landare eta animalia inbaditzaileeriburuzko informazioa bilatu etazabaldu, ormirudiak egin.

• Leintz Gatzaga ikuskatzen izan gara.

• Aritxuz kobazuloak bisitatu ditugu etaKristinaenea parkeaz gozatu dugu.

• Azpeitiko erreketako bioaniztasunaaztertu.

Page 4: 2008 - 2009 ikasturtea - Ingurugiro Etxea · • Askizu inguruko eskolan egon gara eta Ekainberri bisitatu dugu. • Loiolako parkea aztertu dugu, bertako hainbat landare eta animalia

Biodibertsitateari buruzko nondiknorakoak aztertzeko, ikastola barruanekintza asko egin ditugu. Elikagaiosasuntsuen gaia sakondu dugu, JulianBereziartuaren hitzaldia ere izangenuelarik. Irteerak ere ugariak izan dira:

LHko 1go ziklokoak Loiolako parkeaaztertzera joan gara. Kaleetakozuhaitzak aztertzeko ibilaldia ere egindugu.

LHko 2. ziklokoak Goenara joan gara,bertatik ikusten den paisaia aztertuz.

LHko 3. ziklokoak ibaia aztertzen aritugara. Talde batek Sistiaga errekakohormadun eta horma gabeko zatienazterketa eta konparaketa burutudugu. Bigarren taldekoek Urola ibaiaaztertu dugu barianteko zubitikLoiolara.

DBHko 1go eta 2. mailakoek LoiolatikAzkoitirako bidegorriko landareespezieen identifikazio eta azterketaburutu dugu. Era berean, Izarraitzenbalioa ezagutzeko txango bat egindugu mendian zehar. Herriko landareinbaditzaileen kokapena ere ezagutudugu.

%53 Astigarra

%24 Ereinotza

%7,7 Artea

%7,7 Intxaurrondoa

%7,7 Txinatarra

Apirilaren 28, Azpeitiko Ikastetxeetako ikasle ordezkariak Ingurugiro Etxeanelkartu ginen, ikasturtean zehar burututako lana elkar jartzeko asmotan.Guztion artean guk hartzen ditugun konpromiso pertsonalak eta Udalari eginnahi dizkiogun eskaerak adostu genituen.

1· Ikastetxeko eraikuntza barruko zein kanpoko landare eta zuhaitzak zainduko ditugu.

2· Herriko berdeguneak eta parkeak errespetatuko ditugu.

3· Ibaiko eta inguruetako bizidunak errespetatuko ditugu.

4· Herrian, biodibertsitatearen alde egiten diren ekintzetan parte hartuko dugu.

5· Herrian, landare inbaditzaileen aurka egiten diren lanetan parte hartuko dugu.

6· Paperaren erabilera egokia egingo dugu.

7· Natura babesten ahaleginduko gara.

8· Maskotak ekartzerakoan arduratsuak izangogara, animalia horien beharrak ezagutuz etaondo zaintzeko asmoz. Eta utzi behar baditugu,edonon ez ditugu abandonatuko, behar-beharrezkoa gertatuz gero leku egokietarabideratuko ditugu.