Hezkuntza Soziopertsonala.
43
2. GAIA: HEZKUNTZA AFEKTIBOAREN
MARKO INTEGRATZAILE
BATERANTZ. M. Angeles de la Caba
Hezkuntza Soziopertsonala.
44
Hezkuntza Soziopertsonala.
45
Aurkibidea. Sarrera. 47
Helburuak 48
1. Hezkuntza afektiboaren ikusmoldea, marko integratzaile batetik 49
1.1. Ikusmolde integratzailea duten oinarrizko proposamenak 49
1.2. “Garapena” funtsezko printzipio gisa,
Hezkuntza Afektiboaren curriculum baten eraikuntzan 51
1.3. Curriculumaren mugaketa 52
2. Heziketa emozionalaren proposamenak 54
2.1. Aurrekariak: Gardner-en adimen anizkoitzen teoria 54
2.2. Adimen emozionalaren kontzeptua eta dimentsioak 55
2.3. Heziketa emozionalaren edukiak eta helburuak 57
3. Heziketa soziopertsonalaren proposamena 60
3.1. Heziketa soziopertsonalaren jatorriak eta garapena 60
3.2. Hezkuntza Afektiboaren curriculuma 61
Jarduerak 64
Nork bere burua ebaluatzeko jarduerak 65
Bibliografia 66
Hezkuntza Soziopertsonala.
46
Hezkuntza Soziopertsonala.
47
SARRERA
Gai honetan, Heziketa Afektiboaren oinarrizko helburuak, printzipioak
eta ikusmoldeak zeintzuk diren azalduko dugu. Horretarako,
funtsezkoak diren bi proposamenak aztertuko dira, haien artean dauden
oinarrizko puntuak –elkarrekin topo egiten dutenak– zeintzuk diren
ikusi ahal izateko.
Hezkuntza Soziopertsonala.
48
HELBURUAK
- Zer adierazi nahi dugu “garapena” Heziketa Afektiboaren
oinarrizko printzipioa dela baieztatzen dugunean?
- Heziketa Afektiboaren curriculum argirik ba al da? Zeintzuk
dira curriculuma diseinatzerakoan dauzkagun bi aukerak?
Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak Heziketa
emozionala eta Heziketa soziopertsonala?
Hezkuntza Soziopertsonala.
49
1. Hezkuntza Afektiboaren ikusmoldea, marko
integratzaile batetik.
1.1. Ikusmolde integratzailea duten oinarrizko
proposamenak.
Agertzen/azaleratzen ari diren gizarteen egoerek balio eta
trebetasun berriak eskatzen dituen etorkizun bat erakusten dute. Hori
horrela izanik, aldaketa bizkorrez beteriko zalantzazko etorkizun bati
aurre egiten jakiteko, prestakuntza pertsonal egoki baten beharra dago.
70eko hamarkadaren amaieratik, eta, batez ere, 80ko
hamarkadatik aurrera, teoria integratzaileak eratzeko deialdiak egiten
hasten dira; ekarpen psikopedagogiko askotarikoak jasotzeko gai izan
behar dute teoria horiek.
Teoria integratzaile baten eraikitze-prozesuan, kontuan hartu
beharreko zenbait alderdi daude, iraganean agertutako dikotomia
zaharrak gainditu ahal izateko..
Teoria integratzaile batek, alde batetik, pertsonarengan arreta
jartzen duen ikuspegi bat izan behar du; teoria guztiek zerbait
garrantzitsua eskaini behar diote ikuspegi horri, garapen soziopertsonal
nahiz afektiboa nola gertatzen den ulertu ahal izateko.
TESTUINGURUA
IKUSPEGI PSIKOPEDAGOGIKO INTEGRATZAILEA
Pertsona esanguratsuak -Erreakzioak, ereduak -Komunikazioa
Hezkuntza Soziopertsonala.
50
PERTSONA
Bestalde, teoria horrek hautemangarria izan behar du, gizarte
eskaerekiko nahiz “kontzientziazio-” eta “gizarte–aldaketa-
”beharrekiko. Horretarako, hezkuntzari ematen zaion zereginaren eta
ideologiaren arabera, hainbat bide daude.
Adierazitako ikuspegi integratzailetik, Heziketa afektiboan
agertu diren oinarrizko ikuspegi edo ohiturak bi izan dira. Europar
- Autoezagutza - Eskemak - Autoestimua - Interpretazioak - Autoerregulazioa - Arrazonamendua - ......
Heziketa Afektiboaren kasuan, saiakera integratzaileak ez dira 90eko
hamarkada arte ematen. Garapen sozioafektiboaren esku-hartze
hezitzailean gertatzen diren aldaketa garrantzitsu baten aldia markatzen
du80ko hamarkadaren amaierak; horien artean, hiru dira aipagarrienak:
1) Ia era esklusibo batean, doikuntza pertsonalaren edo sozialaren
arazoa zuten pertsonei era konpontzailearekin aplikatzen zitzaizkien
hasierako esku-hartzeen aurrean, era prebentiboago bat.
2) Ideologiak betetzen duen paperari buruzko hausnarketa sakonagoa.
3) Ikuspegi sistemiko bat, zeinaren bidez garapen
sozioafektiboarengan eragina duten elementu guztiak kontuan
hartzeko beharra ikusten den.
Hezkuntza Soziopertsonala.
51
ohiturek Heziketa Soziopertsonalaren proposamenei –zeina oraintsu
kontzeptualizatu berria den Heziketa Afektibo gisa– bide eman die;
Amerikatik, berriz, Heziketa Emozionalaren proposamenak hedatu
dira, eta, puntu komunak dituzten arren, ezaugarri eta berezitasunak ere
badituzte.
Egia esan, ikuskera eta pentsamolde desberdinek, esku-hartze
eta diskurtso pedagogikorako eduki askotarikoak sortzen dituzte. Hori
da, hain zuzen, azken bi hamarkadatan gertatu dena, diziplina berri
horiek eratzen joan diren heinean..
Hala ere, landu beharreko balio soziopertsonalen eta
trebetasunen curriculuma zehaztu eta aukeratzerakoan, elkargune asko
daude. Hau da, trebatu beharreko balioen eta trebetasunen bat-etortzea
oso altua da.
1.2. “Garapena” funtsezko printzipio gisa, Hezkuntza
Afektiboaren curriculum baten eraikuntzan.
Heziketa Afektiboa, bere ohituretan, erreferentzia-eremu bat
ezartzen saiatzen da, testuinguru hezitzaileetako alderdi sozialen eta
pertsonalen garapenerako beharrezkoak diren helburu, eduki,
estrategia eta orientazio-jarraibideekin.
Egia esan, proposamen bakoitza “garapenerako” diziplina
desberdin gisa definitzen da, “garapena” gizakiaren gaitasunen
moldaera gisa azalduz. Azken baten, modu aktibo batean, besteekin
izango duten erlazioa eta euren bizitza baldintzatzen duten gertaerei
aurre egiteko behar diren estrategia praktikoak eta ezagutzak eman
nahi zaizkie pertsonei.
Hezkuntza Soziopertsonala.
52
Hala ere, helburu nagusienetariko bat izateaz gain,
eztabaidagarrienetariko bat ere bada “garapena”. Gogoeta sistematiko
gutxi dago bultzatu behar liratekeen balio eta trebetasunei eta
“garapen” moduan defini daitekeenari buruz..
Bestalde, era saihestezin batean, garapen sozial eta pertsonal
egokiak lortzeko ontzat jotzen diren estrategiei, trebetasunei,
ezaugarriei eta ezagutzei buruzko hainbat iritzi daude.
Zentzu horretan, gizarte demokratikoetan sortzen den diziplina
hezitzailea da Heziketa, zeinak printzipio demokratikoekin bat datozen
balio eta trebetasunak garatu nahi dituen hiritarrengan.
1. 3. Curriculumaren mugaketa
“Garapena” printzipio zuzentzaile gisa mahairatzeak ez du
Heziketa Afektiboaren curriculumean barneratu beharreko eduki
zehatzen eta helburuen arazoa konpontzen. Horri buruz eztabaida luze
bat egon da, eta bi aukera daude:
PERTSONA
MOTA?
GIZARTE MOTA?
Edozein eratara ere, garapenaren dimentsioak gizartearen eta
pertsonaren ikuskera jakin baten eremuan zehazten dira.
Hezkuntza Soziopertsonala.
53
Orokorrean, Heziketa Afektiboaren edo emozionalaren
proposamenek ez dute arreta jartzen epe laburrerako trebetasunetan,
eta, ñabardurak alde batera utziz, bi elkargune ikus daitezke.
Alde batetik, gaitasun pertsonalari dagozkion trebetasunen
garrantzian bat egiten dute (autoezagutza-trebetasunak, autoestimua eta
autoerregulazioa).
Bestalde, helduen bizitzan hain beharrezkoak diren
pertsonarteko balio eta trebetasunetan ekiten dute; esate baterako,
komunikazio-trebetasunetan, pertsonarteko erlazioetarako
trebetasunetan (desberdintasun kulturalen nahiz pertsonen arteko
gatazken konponketa), lanerako trebetasunetan, eta, orokorrean,
bizitza- nahiz gizarte-trebetasun gisa ezagutzen direnetan.
Guztiak ados daude hezkuntza-instituzioek ezinbesteko
paperadutela esatean, agente bakarrak ez diren arren. Era berean,
modu eraginkor batean martxan jartzeak instituzioaren eginbeharretik
haratago dagoen ahalegin handi bat eskatzen duela behin eta berriz
esaten da; instituzioak, azken baten, alderdi bat baino ez dira, eta maila
a) Epe laburrerako trebetasunetan –heziketa-instituzioa uzterakoan
beharrezkoak izango diren horietan; batez ere, lan bilaketarekin
erlazionaturik daudenak–arreta jartzea.
b) Egoera ugaritan erabil daitezkeen trebetasunen eta tekniken bilduma
bat diseinatzea, ondorengo helburuekin:
1.- garapen maila on bat ziurtatzea gizarteko alderdietan
nahiz alderdi pertsonalean..
2.- Berehalako egoeretan, eguneroko moldaerarako
beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskaintzea
Hezkuntza Soziopertsonala.
54
sozialean nahiz maila politikoan laguntza garrantzitsuak behar dituzte.
Helburuak nekez lortu ahal izango dira, materialen eraketarako behar
diren baliabideen sorkuntza posible egingo duten plan nazionalik gabe..
2. Heziketa emozionalaren proposamenak
Heziketa emozionalaren ikuspegiak “adimen emozionala”
suspertu nahi du, eta, izaera nahiko integratzaile batekin, 90eko
hamarkadatik aurrera garatzen da; bertan batzen dira aurreko
hamarkadetan zehar garaturiko ekarpen psikopedagogiko ugari.
2.1. Aurrekariak: Gardner-en adimen anizkoitzen teoria
Heziketa emozionalaren ikuspegiaren aitzindari bat Gardner da,
adimen kontzeptuaren birplanteamenduarekin. “Arazoak askatzeko edo
konpontzeko, edota testuinguru kultural batean nahiz komunitate jakin
batean garrantzizkoak diren produktuak egiteko beharrezkoa den
trebetasun” gisa definitzen du Gardner-ek adimena, eta adimen tipo
askotarikoak daudela aldarrikatzen du.
Gardner-en adimen anizkoitzen teoria (musikala, gorputz-
zinetikoa, logiko-matematikoa, hizkuntzazkoa, espaziala,
pertsonartekoa eta intrapertsonala) pertsonak hainbat eratako arazoei
aurre egin behar dionaren ideian oinarritzen da, eta, era serio batean,
adimenaren gaiak hezkuntzatik aztertzean erabili den modu
murriztailea eztabaidatzen du. Haren proposamena hezkuntza-
ekintzaren eremua zabaltzea da, oro har logiko-matematikora eta
linguistikora mugatua izan baita eremu hori.
Gomendaturiko irakurgaiak:
Gardner (1995): Las inteligencias múltiples., Barcelona, Paidós. Batez ere, 33, 40, 41 eta 42. orr., non pertsonarteko adimenari eta adimen intrapertsonalari buruzko ideiak garatzen dituen. (2. Kapituluan). Gardner (2001): La inteligencia reformulada: Las inteligencis múltiples en el siglo XXI, Barcelona, Paidós. Orrialdeak: 21-29
Hezkuntza Soziopertsonala.
55
Heziketa emozionalaren proposamenen garapenerako, garrantzi
handia izan zuten Gardner-ek pertsonarteko adimenari eta adimen
intrapertsonalari buruz izan zituen ikuspegiek.
Barnekoak diren arlo psikologikoak ongi aztertzeko eta
ezagutzeko gaitasunari dagokio adimen intrapertsonala; hau da, nor
bere buruaren bizitza emozionalean murgiltzea, sentimenduak
aztertzea, horiek bereizten jakitea, sentimendu horiei izena jartzea, eta
jarrera-gida moduan erabiltzea.
Pertsonarteko adimena, berriz, era egoki batean erlazionatzeko
gaitasunari dagokio, eta “berezitasun sozialak” izenez ezagutzen
dugunaren multzoa hartzen du bere baitan.
2.2. Adimen emozionalaren kontzeptua eta dimentsioak
Adimen emozionalaren kontzeptua, bere baitan, orain dela
hamarkada bat baino ez zen sartu, eta Daniel Goleman-en lanarekin
hedatu zen.
Goleman-en originaltasuna oso erlatiboa da. Gardner-en
pertsonarteko adimenaren eta adimen intrapertsonalaren ideietan
inspiratu zen, eta “adimen emozionalarekin” ohitu gintuen, kontzeptu
hori lehenago Salovery-k eta Mayuer-ek 1990ean erabili zuten arren.
ADIMEN INTRAPERTSONALA
PERTSONARTEKO ADIMENA
ADIMEN EMOZIONALA
Gomendaturiko irakurgaiak:
-Goleman (1996): “¿Las emociones pueden ser inteligentes?” Inteligencia Emocional, Barcelona, Paidós, 78-81. -Goleman (2000): La práctica de la inteligencia emocional, Barcelona, Kairós, lehenengo kapitulua.
Hezkuntza Soziopertsonala.
56
1) Autoezagutza emozionalaren gaitasuna, edo nork bere
sentimenduak ezagutzeko trebetasunak. Hau da, “hunkituta” noiz
gauden jakitea, eta zein emozio den eta nola eragiten digun
identifikatzea.
2) Emozioak kontrolatzeko gaitasuna izatea, desegokiak eta
deserosoak direnean, batez ere. Hau da, sozialki egokia den
(emozioak adieraztean ez du guztiak balio) eta norberarentzat
asegarria den moduan emozioak kanporatzen ikastea, emozio
horiei eutsi gabe.
3) Proposaturiko helmugetara iristeko, nork bere burua
motibatzeko gaitasuna izatea; hau da, oldarkortasuna
kontrolatzeko gai izatea eta atseginak itxaronarazten jakitea,
batez ere.
4) Besteen emozioak onartzeko gaitasuna izatea, hitzezko
komunikazioaren eta hitzezkoak ez diren komunikazio-
adierazleen bidez. Oso garrantzitsua da hitzezkoak diren eta ez
diren adierazleak dituen hizkuntza emozional zabal baten jabe
izatea, besteak zer sentitzen ari diren uletzen lagun diezagun..
5) Besteak motibatzeko gaitasuna izatea, pertsonarteko eta
taldeko erlazioetan. Besteen beharrizan emozionalekin enpatia
Esan dezakegu, bere baitan trebetasun ugari hartzen dituen metatrebetasun bat dela
adimen emozionala . Zentzu horretan, Salovery-k lehendabizi eta Goleman-ek ondoren,
adimen emozionalaren bost dimentsio bereizten dituzte, zeinak adimen
intrapertsonalarekin (1,2 eta 3) eta pertsonarteko adimenarekin (4 eta 5) bat datozen.
Hezkuntza Soziopertsonala.
57
izatea dakar horrek, eta bai halaber aldaketa baikorrak
eragiteko gaitasuna nahiz trebetasun eraginkorrak edo erlazio
sozialak izatea ere.
Adimen emozionalaren seigarren dimentsio bat azaldu da oraintsu:
emozioak eraldatzeko gaitasuna. Hainbat emozio ezagutuz, kontrakoak
eta osagarriak diren emozioak ezagutzea posible izateaz gain, ezagutza
hori emozio batzuk positiboago bihurtzeko ere erabil daitekeela
aurresuposatzen da.
2.3. Heziketa emozionalaren edukiak eta helburuak.
Heziketa emozionalaren ikusmoldeak hainbat eremutara hedatu
dira: gurasoengana (Valles, 2000), hezkuntza-instituzioetara (Bisquerra,
2000), eta lan-mundura (Weisinger, 1998).
Heziketa emozionalaren curriculum baterako mahairatzen diren
helburu eta eduki zehatzak aldakorrak izaten dira. Orokorrean, autoreen
baitan egoten da desberdintasuna, eta dagoen adostasun eza eta duela
gutxi zuen izaera frogatzen ditu horrek.
Edonola ere, adimen intrapertsonalaren eta pertsonarteko
adimenaren ideiarekin jarraituz, trebetasun multzo hori bi sail handitan
sailka daiteke (Goleman, 1999): alde batetik, gaitasun pertsonalarekin
erlazionaturik daudenak, eta, beste aldetik, gaitasun sozialarekin
erlazionaturik daudenak.
Gardner Goleman
ADIMEN
INTRAPERTSONALA GAITASUN PERTSONALA
PERTSONARTEKO
ADIMENA
GAITASUN SOZIALA
Ideia hau agertzen da, besteak beste: WILKS, F (2000): Intelligent emotion: How to succeed through transforming your feelings, London, Arrow.
Hezkuntza Soziopertsonala.
58
GAITASUN PERTSONALA: Nork bere buruarekin duen erlazioarengan eragina duen guztia. Goleman oinarri hartuta: Bisquerra, R (2000). El marco de la competencia emocional, 159-162 orr. 1. Norbanakoaren kontzientzia: barnekoak eta pertsonalak diren egoerak ezagutzea.
- Kontzientzia emozionala: bakoitzak bere emozioak ezagutzea, jarrerengan nola eragiten duten aztertzea eta erabakiak hartzean kontuan izatea.
- Nork bere buruarekiko ebaluazio egokia: hobetu beharreko alderdiak argi ikusi ahal izateko (esperientziatik ikasten laguntzen digu horrek), gure baliabide pertsonalak, ahalmenak eta mugak ezagutzea.
- Nork bere buruarengan konfiantza izateak, ziurgabetasunak eta presioak egon arren, erabakiak nork bere gain hartzen laguntzen du.
2. Autorregulazioa: bulkaden eta baliabide pertsonalen kontrola.
- Autokontrola: bulkada eta emozio gatazkatsuak gidatzeko gaitasuna, eztanda emozionalik gabe.
- Autestimua, eta helmugak lortzeko aukeretan konfiantza izatea. - Moldagarritasuna: erronkei eta aldaketei aurre egiteko malgutasuna. - Eraberritzea: aukera askotarikoen aurrean zabalik egoteko gaitasuna.
3. Automotibazioa: helburu pertsonalak lortzera gidatzen gaituzten edo haiek lortzen laguntzen diguten joera emozionalen multzoa.
- Lorpenezko motibazioa: aurrez ezarritako helburu bat hobetzeko edo bete ahal izateko saiatzeko gaitasuna.
- Erantzukizuna, ustekabeak eta trabak egon arren. - Jarduteko ekimena, aukera agertzen denean. - Baikortasuna, ustekabeak eta trabak agertzen direnean ere.
Gaitasun pertsonala gure barneko egoerak ezagutzeko eta haiek
erregulatzeko gaitasunari dagokio; era horretan, erlazioak oztopatu gabe
helburuak lortzea errazten da. Orokorrean, lan egiteko zenbait dimentsio
azaldu beharko lirateke, eskeman agertzen den moduan.
Hezkuntza Soziopertsonala.
59
Gaitasun sozialaren dimentsioan lantzen diren helburuen eta edukien
multzoak aldaketa gehiago azaltzen ditu, autoreen eta erabiltze- testuinguruen
arabera -familiakoa, instituzionala, profesionala-.
Hala ere, oro har lantzen diren zenbait dimentsio azal daitezke. Hurrengo
eskeman ikus daitekeen moduan, dimentsio horiek gaitasun soziala osatzen duten
oinarrizko bi dimentsioen arabera taldekatzen dira.
GAITASUN SOZIALA: besteekin erlazionatzeko moduarengan eragina
duen guztia
1. Besteen sentimenduen, beharren eta arduren kontzientzia.
- Hainbat ikuspegi izateko trebetasunak, edo beste pertsonaren sentimenduak eta ikuspuntuak zeintzuk diren antzemateko gaitasuna.
- Bestearen emozioak eta ikuspegiak ulertzen eta kontuan hartzen ditugula sentiarazteko enpatia-trebetasunak.
2. Besteengan erantzunak eragiteko gaitasunari dagozkion erlazio-
trebetasunak (sozialak...).
- Komunikazio–trebetasunak; entzuten jakitetik arazoduna edo kontuzkoa izan daitekeen informazioa eman eta jaso arteko trebetasunen multzoa biltzen dute.
- Autoafirmazio–trebetasuna, edo norberak besteenganako dituen ikuspuntuak eta eskubideak defendatzeko gaitasuna.
- Gatazken irtenbidea: gatazkak era egokian gidatuz, desadostasunak argitara atereaz, tentsioaren gorakada ekidinez eta adostasun-puntuak bilatuz, limurtze-estrategia eraginkorrak negoziatzeko gaitasuna.
- Laguntasun trebetasunak: aurre hartzeko gaitasuna, beste pertsonen beharrak antzematea eta asebetetzea, beren ongizateari lagunduz.
Hezkuntza Soziopertsonala.
60
3. Heziketa soziopertsonalaren proposamena
3.1. Heziketa soziopertsonalaren jatorriak eta garapena.
Heziketa emozionalaren ikuspegiarekin gertatzen den gisara,
garapen pertsonalaren eta sozialaren arloak ikuspegi integratzaile
batekin lantzeko saiakera europarrak 90eko hamarkadan gertatzen
dira.
Baina, heziketa emozionalaren proposamenekin gertatzen ez
den moduan, ez dago diziplina mugatzen eta era argian definitzen duen
kontzeptu baten erabilpenari buruzko adostasunik.
“Heziketa soziopertsonala” kontzeptua hedatuenetariko bat da,
eta kontzeptu integratzaile gisa proposatzen da; gizakiaren gaitasunen
“garapena” ikuspegi sozialetik ezin dela banatu dio.
Badira izaera analitikoagoa eta hedagarriagoa duten terminoak;
horien artean, “Heziketa Pertsonala, Soziala eta Morala”, “Heziketa
Pertsonala, Soziala eta Karrerarako Hezkuntza”, “Heziketa Pertsonala,
Soziala eta Osasunerako Hezkuntza” izan daitezke aipagarrienak.
Lehena da hedatuena, dudarik gabe, eta diziplinari ezagutza
berriak ematen dizkioten ohitura psikopedagogiko askotarikoak
integratzeko saiakerari erantzuten dio. Gertu dauden diziplinak biltzeko
saiakerei dagozkie besteak.
90eko hamarkadaren bukaeran, Hezkuntza Afektiboa kontzeptua
proposatzen da termino ugarien arazoa konpontzeko.
Laburpen gisa esan daiteke, antolatutako ezagutzen gorputz bat dela
Heziketa Afektiboa edo soziopertsonala , formalak eta informalak
Gomendaturiko irakurgaia:
LANG, P (1998): Affective Education, London, Cassell.
Hezkuntza Soziopertsonala.
61
diren eduki-espektro zabal bat hartzen duena bere baitan; eduki horiek
honako hauekin erlazionaturik daude: 1) norbanakoa eta besteak, 2)
instituzioak, egiturak eta gizarte-erakundeak, 3) gai moralak eta
pertsonarteko gaiak.
3.2. Hezkuntza Afektiboaren curriculuma.
Trebetasun/balio soziopertsonalak (autoezagutza, autoestimua,
gaitasun soziala, moralitatea) eta parte-hartze demokratikoaren
trebetasun/balioak elkartu nahi dituen diziplina da Heziketa Afektiboa.
Beraz, funtsezko bi ardatzen inguruan egituratzen da curriculuma.
Eskema: Heziketa Afektiboaren edo soziopertsonalaren ardatzak.
GARAPENERAKO HEZKUNTZA -DIMENTSIO PERTSONALA. (autoezagutza, autoestimua, autonomia).
-DIMENTSIO SOZIALA.
Pertsonarteko gaitasuna
-DIMENTSIO MORALA.
(arrazonamendua, enpatia...)
ERANTZUKIZUNERAKO HEZIKETA ETA
GAUR EGUNEKO GATAZKETAN PARTE-
HARTZEA.
-Parte-hartzeko balioak eta trebetasunak
(osasuna, kontsumoa, ingurugiroa, bakea...)
“Garapen"dimentsioa oso gutxi landu da hemen. Adibide bat: Borrego, C. (1992): Curriculum y desarrollo sociopersonal, Sevilla, Alfar.
Hezkuntza Soziopertsonala.
62
Alderdi sozialak etengabeko garapenari eta bizitza sozialerako
beharrezkoak diren gaitasun/balioak eskuratzeari dagokion bitartean,
alderdi morala zuzena/ez zuzena moduan onartzen diren balio, jarrera
eta ezagutza multzoei dagokie.
Praktikan, egia esan, zaila da dimentsio sozialaren eta
moralaren artean bereizketa bat mantentzea. Baina, artifiziala den
arren, erabilgarria da alderdi soziopertsonala lantzeko praktika,
estrategia eta ohitura psikopedagogiko askotarikoak biltzen dituelako.
Gaitasun sozialean zenbait alderdi moral (ez guztiak) biltzen dituen
heziketa emozionalaren ikuspegietan aurkitzen ditugu desberdintasun
handienak, kasu honetan ere.
Garapenaren ardatzak funtsezko hiru dimentsio hartzen ditu bere
baitan:
1) Dimentsio pertsonalari, autoezagutzari, autoestimuari eta
jarrera autoerregulatzeko autonomiari (Heziketa emozionalaren
ikuspegitik gaitasun pertsonala deritzona) lehen mailako arreta
jartzen dio.
2) Dimentsio sozialari (literatura psikopedagogikoan
“trebetasun sozial”, “gaitasun sozial” nahiz “bizitza-trebetasun”
izena eman zaio) eta era egoki eta eraginkor batean
erlazionatzeko gaitasunari dagokio.
3) Dimentsio morala, pertsona moral batek gaitasun sozialaz
gain zerbait gehiago behar duela ulertuz;izan ere, pertsonarteko
trebetasun ugari izan daitezke, eta trebetasun horiek era berekoi
eta ziniko batean erabili.
Hezkuntza Soziopertsonala.
63
Diziplinaren egituran, arazo bat izan da eta izaten darrai alderdi
pertsonalaren, sozialaren eta moralaren garrantzia zein den zehaztea .
Egia esan, HSPren kategoria bakoitzaren edukiak zehaztu behar
ditugunean sortzen da zailtasuna; eduki bakoitzari ezarri behar diogun
enfasia zein den erabakitzean eta guztiak diziplina koherente batean
bateratzean eta orekatzean, hain zuzen.
Zenbait autoreri alderdi pertsonalak sustatzea iruditzen zaio
garrantzitsuena. Ikuspegi horretatik, autonomia pertsonalari ematen
zaio lehentasuna, helburu nagusi gisa. Autore horien artean, batzuek
autoezagutzaren alderdietan jartzen dute enfasia, beste batzuek
heziketa moralean jartzen duten bitartean. Baina, beste alde batean,
trataerak eta esku-hartzeak lehentasuna alderdi sozialei eman beharko
lieketela pentsatzen duten autoreak dauzkagu.
Lehentasunak zehaztea oraindik ere gai eztabaidagarria da,
batez ere parte-hartzearen ardatzean. Zentzu horretan, heziketa
afektiboaren planteamenduetatik azpimarratzen da, “hiritarrak”
autonomiaren, erlazio sozialen eta sentikortasun moralaren balio eta
trebetasunekin hezteak bizi garen testuinguruen hobekuntzarako balio
duten heinean soilik izango duela zentzua. Hau da, gure garaiko
arazoekin era arduratsuan parte hartzen dugun heinean.
"Garapen” dimentsioa baino gutxiago landu da partaidetza. Erantzukizun eta partadaitzerako mugimenduak nabarmendu daitezke. Berman, S y Lafarge, D (1993): Promising practices in teaching social responsability, New York.
Hezkuntza Soziopertsonala.
64
JARDUERAK.
1) Ulermen- eta interpretazio-eremu posibleak planteatu, adibide batekin
osatuz.
2) Harreman-arazoak eta arazo pertsonalak konpontzeko era posibleak
planteatu.
Hezkuntza Soziopertsonala.
65
Nork bere burua ebaluatzeko jarduerak
1.- Gaiaren helburuetan agertzen diren galderei erantzun.
Hezkuntza Soziopertsonala.
66
BIBLIOGRAFIA.
Oinarrizkoa.
-Goleman, Daniel (1996): "Cuando el listo es tonto", Inteligencia emocional, Salovery y
Mayer, Barcelona, Paidós.
3.kapitulua.
- Goleman, Daniel (2000): La práctica de la inteligencia emocional, Barcelona, Kairós,
1.kapitulua.
-Gardner, H. (1995): Inteligencias múltiples, Barcelona, Paidós.
Osagarria.
-Lang, P. (1998): Affective Education, London, Casell.
-Bisquerra, R. (2000): La inteligencia emocional de los hijos. Cómo desarrollarla, Madrid,
EOS.
-Gardner, H. (2001):La inteligencia reformulada, Barcelona, Paidós.
-Hargreaves, A. (1998): Personal and social education: choices and challenges, Oxford,
Basell.
-Ryder, J. ; Campbell, L. (1990): Balancing Acts in personal, social and health education,
London, Routledge.
-Thacker, J. (1989): Personal, social and moral education, Oxford, nfer-Nelson.(HAU
BEGIRATU)
-Weisinger, H. (1998): La inteligencia emocional en el trabajo, Buenos Aires.
- Wilks, F, (2001): Intelligent emotion: how to succed through transforming your feeling,.
London, Arrow.
Hezkuntza Soziopertsonala.
67
Hezkuntza Soziopertsonala.
68
Top Related