01. GAIA. UNIBERTSOA ETA 01. GAIA. UNIBERTSOA ETA EGUZKI SISTEMAEGUZKI SISTEMA
AURKIBIDEA(Aukeratu atal bat)
1.1 Unibertsoa. Antzinako eta oraingo usteak.
1.2 Unibertsoaren sorrera eta osagaiak.1.3 Tamainak eta distantziak unibertsoan.1.4 Eguzki sistema.1.5 Barneko planetak1.6 Kanpoko planetak1.7 Asteroideak eta kometak1.8 Unibertsoaren ezagutza historian zehar.
1.1. 1.1. Unibertsoa. Antzinako Unibertsoa. Antzinako eta oraingo usteaketa oraingo usteak
1. Teoria geozentrikoaren arabera, zer zegoen unibertsoaren erdigunean? Eta zer egiten omen zuten izarrek, eguzkiak, planetek eta ilargiak?
Lurra Planeta, eta izarrek, eguzkiak, planetek eta ilargiak biraka zebiltzan bere inguruan.
TEORIA GEOZENTRIKOA
2. Teoria heliozentrikoaren arabera, zer da geldirik
dagoena? Eta zer egiten du Lurrak?
Geldirik dagoena eguzkia da eta Lurra bere inguruan biraka dabil.
TEORIA HELIOZENTRIKOA
3. Nork proposatu zuen teoria heliozentrikoa? Nori esker
eman zioten arrazoia?
Teoria Kopernikok proposatu zuen eta Galileo Galileiri esker arrazoia eman zioten.
4. Zein izen eman die gizakiak Lurretik ikusita izar multzoek eratzen dituzten irudi bitxiei?
Konstelazioak.
KONSTELAZIOAKOrion
KONSTELAZIOAKEscorpio
5. Zein desberdintasun dago astrologia eta
astronomiaren artean?
• Astrologia sineskeri hutsa da eta izarrak eta gizakien patua erlazionatzen du, hemendik dator horoskopoa.
• Astronomia aldiz zientzia bat da, konkretuki astroak eta unibertsoa ikertzen duena.
ASTROLOGIA =sineskeri hutsa
ASTROLOGIA =Horoskopoa
ASTRONOMIA =benetako zientzia
1.2. 1.2. Unibertsoaren sorrera Unibertsoaren sorrera eta osagaiaketa osagaiak
6. Zerez eratuta dago unibertsoa?
Galaxiaz.
7. Nola deitzen zaie unibertsoan aurkitzen
diren galaxia multzoei?
Galaxia kumuluei.
Galaxia-kumulua
8. Zein da gura galaxiaren izena?
Esne bidea.
Galaxia-kumulua
Esne Bidea
9. Zein galaxia kumulutan aurkitzen da esne bidea?
Virgo galaxia kumuluan.
Virgo Galaxia-kumulua
Esne Bidea
Eguzki Sistema
10. Zerez osatuta daude galaxiak?
Galaxiak izarrez osatuta daude.
Galaxia-kumulua
Esne Bidea
Eguzki Sistema
11. Nola deitzen zaio izarren artean dagoen hauts eta
gas lainoari?
Nebulosa.
NEBULOSAIzarren arteko hauts eta gas lainoa
12. Zergatik izarrek igortzen dute argia eta beroa?
Bere barrualdeko tenperatura oso altua delako.
13. Zenbat izar ditu galaxia bakoitzak?
Milioika.
Galaxia-kumulua
Esne Bidea
Eguzki Sistema
14. Unibertsoaren galaxiak geldirik al daude?
Ez, bata bestearengandik aldentzen ari dira, leherketa baten zatiak izango balira bezala.
15. Nola sortu omen zen unibertsoa? Zein da
gertaera horren izena?
Unibertsoa leherketa beten ondorioz sortu omen zen, leherketa horri Big Bang deitzen zaio.
BIG BANGUnibertsoaren hasiera
1.3. Tamainak eta distantziak 1.3. Tamainak eta distantziak unibertsoanunibertsoan
16. Zein unitate erabiltzen dituzte astronomoek
distantziak neurtzeko?
• Unitate astronomikoa
• Argi urtea.
17. Zein distantzia da unitate astronomiko bat?
Lurretik Eguzkiraino dagoena.
Distantziak Unibertsoan
Eguzkia
Lurra
Unitate astronomikoa 150 milioi kilometro ingurukoa da
18. Eta argi-urte bat?
Argiak urtebete batean egiten duena.
Distantziak Unibertsoan
300.000
Segundoak
0
Argi-urtea 9,5 bilioi kilometro ingurukoa da
Kilometroak
0
1
19. Eguzkitik Lurreraino distantzia unitate astronomiko batekoa dela jakinda, eta
Eguzkitik Plutonerakoa 39.4 unitate astronomikoa, kalkulatu zenbat
kilometrotara dagoen Pluton lurretik.
Eguzkitik Lurrerainoko distantzia ken Eguzkitik Plutonerainoko distantzia egingo dugu, eta horrela, jakingo dugu zer distantzia dagoen Lurretik Plutonera (39,4 − 1 = 38,4 unitate astronomiko [UA]). Unitate astronomiko bakoitzak 150 milioi kilometro baditu, eta Plutonetik Lurrera 38,4 UA badaude, orduan, 38,4 bider 150 milioi kilometro egingo dugu, Plutonetik Lurreraino zenbat kilometro dauden jakiteko (emaitza: 5.760 milioi kilometro).
1.4. Eguzki sistema1.4. Eguzki sistema
20. Nondik dator gure planeta sistemaren materia?
Nebulosa batetik.
NEBULOSAIzarren arteko hauts eta gas lainoa
21. Zein gasez osatuta dago eguzkia batez ere?
Hidrogenoz eta helioz.
EGUZKIAHidrogenoa eta Helioa
22. Zeintzuk dira planeta harritsuak? Eta
gasezkoak?
• Harritsuak Eguzkitik hasiz lehenengo laurak dira: Merkurioa, Artizarra, Lurra eta Marte.
• Eta gasezkoak gelditzen direnak: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.
Merkurio Artizarra
Lurra Artizarra Marte
Planeta Harritsuak(Kontuz! Errotazio noranzkoa oker dago!)
Jupiter Neptuno Urano Saturno
Gasezko Planetak
23. Zein desberdintasun dago planetak, planeta nanoak eta
gorputz txikien artean? Zeintzuk dira txikienak?
Tamaina. Handienak planetak dira eta txikienak gorputz txikiak.
24. Zein planeta nano hartzen zen planetatzat orain dela
gutxi arte?
Pluton
Planeta nanoak
Pluton
• Pluton
• Zeres
• Eris
25. Nola deitzen zaie planeten inguruan biratzen diren
gorputzei?
Sateliteak
26. Zein higidura mota egiten dituzte planetek?
• Errotazio-higidura, bere buruari bira ematean
• Translazio-higidura, eguzkiari inguruan biraka ibiltzean.
Errotazio-higidura
Translazio-higidura
Lurraren errotazio-ardatza
27. Nola deitzen zaio astro batek egindako ibilbideari? Eta Lurra translazio higiduran
egiten duen planoari?
Orbita. Ekliptikaren planoa.
Ekliptikaren planoa
Lurraren orbita
1.5. Barneko planetak1.5. Barneko planetak
28. Aipatu barneko lau planeten izenak eta esan zer ezaugarri
berdin dituzten.
Barneko lau planetak Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira. Guztiek gainazal harritsua dute, bai eta lurrazala eta harriz osatutako mantua ere; erdigunean, berriz, nukleo metaliko bat daukate.
HASI ESKEMA BALIABIDEAK INTERNET JARDUERA
Eguzki Sistemaren osagaiak
Kanpoko planetak
IRTENAURREKOA
EguzkiaBarneko planetak
Asteroide-gerrikoa
Planeta nanoa
Kuiperren gerrikoa
Oort hodeia
Barneko planetak
Merkurio Artizarra
Lurra Artizarra Marte
Barneko Planetak = Planeta Harritsuak(Kontuz! Errotazio noranzkoa oker dago!)
29. Zer planeta biratzen da beste planeten kontrako
noranzkoan?
Artizarra.
Artizarra
Artizarra beste planeten kontrako noranzkoan biratzen da
1.6. Kanpoko planetak1.6. Kanpoko planetak
30. Zein planetari esaten zaie gasezko erraldoiak? Zergatik
esaten zaie horrela?
Kanpoko planetei (hau da, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptunori) gasezko erraldoiak esaten zaie. Eta horrela deritze, nagusiki, gasez osatuta daudelako eta oso handiak direlako..
Kanpoko planetak
Eguzkia
Jupiter Neptuno Urano Saturno
Kanpoko planetak = Gasezko erraldoiak
31. Zein da gure sistemako planetarik handiena?
Jupiter
Jupiter
Jupiter gure sistemako planetarik handiena
32. Zein planetak dauka eraztun-sistema ikusgarriena?
Saturnok.
Saturno
Saturnok eraztun sistema ikusgarria du
33. Aipatu Eguzki-sistemako planetak Eguzkitik
hurbilenekotik hasiz.
Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano.
1.7. Asteroideak eta 1.7. Asteroideak eta kometakkometak
34. Nolakoak dira planeten orbitak? Zirkularrak ala
eliptikoak?
Ia-ia zirkularrak.
Ekliptikaren planoa
Lurraren orbita
35. Zeintzuk dira eguzki sistemako gorputz txiki
nabarmenak?
• Asteroideak
• Kometak.
ASTEROIDEAK
KOMETAK
36. Zerez osatuta daude asteroideak?
Asteroideak harriz osatuta daude, harritsuak dira.
ASTEROIDEAK
37. Non kokatzen da asteroide gerrikoa?
Marteren eta Jupiterren orbiten artean.
Asteroide-gerrikoaKuiperren gerrikoa
38. Zerez osatuta daude kometak?
Kometak izotzez eta harri zatiz osatuta daude..
KOMETAK
39. Nola deitzen zaio kometek eratzen duten gerrikoari?
Non dago kokatuta?
Kometek eratzen duten gerrikoari Oort hodeia esaten zaio eta Plutonen orbitatik haratago dago.
Eguzkia
Oort hodeia
40. Zergatik sortzen zaie adats bat planetei eguzkira
hurbiltzean? Ba al dute adatsik Oort hodeian dauden
kometek? Zergatik?• Bere izotza lurruntzen delako.
• Oort hodeian dauden kometek ez daukate adatsik eguzkitik hain urrun egonez bere izotza lurrintzen ez delako.
1.8. Unibertsoaren ezagutza 1.8. Unibertsoaren ezagutza historian zeharhistorian zehar
41. Zein matematikarik kalkulatu zituen planeten
orbitak?
Kepler-rek
Kepler-rek planeten orbitak kalkulatu zituen
42. Nork erabili zuen lehen aldiz teleskopioa
historian?
Galileo Galilei-k.
Galileo Galilei-k asmatu zituen telesekopioa
Galileo Galilei-k asmatu zituen telesekopioa
43. Zein urtetan ailegatu zen gizakia Ilargira?
1969an.
1969
44. Zein konstelaziotan aurkitzen da iparrizarra?
Hartz Txikian.
Iparrizarra Hartz Txikia konstelazioan dago
(polaris = iparrizarra)
45. Zein astro da arratsean ikus dezakeguna izarrak oraindik
agertu ez direnean?
Artizarra.
Artizarra lucero del alba
46. Zein koloretakoa ikusten da Marte?
Gorrizka.
MARTE
Top Related