ZUHAITZ EGUNA 460 zuhaitz gehiago Aparrainen, gaurtik · 2019. 10. 17. · HERNANI 2017-II-18...

16
z HERNANI Energia Azoka, Plaza Berrin Energia Astea antolatu du Uda- lak gaurtik datorren ostegunera bitarte. Gaur bertan izango da aurreneko ekintza: Energia Azo ka. Plaza Berrin egingo dute, goi zeko 10:00etatik 14:00etara. /2 z ASTIGARRAGA Pala txapelketa mixtoa, gaur Zortzi bikote mixtoren artekoa izango da gaurko lehia, Astiga- rragako frontoian. Pala txapel- keta antolatu du Gazte Asan- bladak, 16:00etan hasita. /10 z GOIZUETA Iberoko Dorrea berreraikiko dute 450.000 euroko dirulaguntza emanen du Nafarroako Gobernuak, Iberoko Dorrea berreraikitzeko, aurreko astean bisitak egin ondoren. /14 z ARANO Puxka biltzea eta zahagi dantza, gaur Gaur ospatuko dituzte Ihauteriak Aranon. Goizean goizetik, puxka biltzera aterako dira zomorroak, eta zahagi dan t za ere izanen da. Bukatzeko, herri afaria. /15 GAUR KRONIKAN EREÑOTZUKO BOLATOKIAK Baziren hamasei behintzat! /6-7 2017ko otsailaren 18a, larunbata ::: 171 zk. ::: www.kronika.eus ::: Hernani /2-5 Zuhaitz eguna, Iñude eta Artzaiak, kirolak, laburrak... Ereñotzu /6-7 Plazan Bazan /8-9 Astigarraga /10-13 Herri Eskola, martxoak 8, Gure Esku Dago, kirolak... Goizueta /14-15 Arano /15 ZUHAITZ Eguna izango dute gaur hernaniarrek 53garrenez. Aparrain mendian jarri du zita Udalak, eta bertan landatuko dituzte zuhaitz berriak. 460 izango dira, denera; horietatik 300 pagoak izango dira, eta beste 160ak, berriz, bertako haritzari dagokionak izango dira. Bi auke- ra jarri dituzte joateko: batzuk oinez joango dira, 07:30etan abiatuta; beste batzuk autobusez, 09:00etan Hernanitik irtengo dena. /4 z ZUHAITZ EGUNA Naturarekin Hernaniko familiek urtero daukaten zita izango dute gaur: Zuhaitz Eguna. Aparrain mendian izango da aurten ere; bertan landatuko dituzte zuhaitz berriak. 460 zuhaitz gehiago Aparrainen, gaurtik BERTSO gozoek ireki zuten atzo, beste urte batez, Bertso Gutiziak saio berezia, Basque Culinary Centerren. Kronikak antolatuta, oholtzara igo ziren Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Unai Agirre, eta han erakutsi zuten bertsotara- ko duten trebetasuna. Gauza bera egin zuten BCCko ikasleek sukaldean: zapore gazi-gozoen nahasketekin bete baitzituz- ten, gero, 200 ikusleen sabelak. Jan-edan ederra eginda, bertaratutakoek bai jakin, nork jarri zion hoberen saioari ginda! yy Bertso zaporetsuei, gutiziek errima

Transcript of ZUHAITZ EGUNA 460 zuhaitz gehiago Aparrainen, gaurtik · 2019. 10. 17. · HERNANI 2017-II-18...

  • z HERNANI

    Energia Azoka,Plaza BerrinEnergia Astea antolatu du Uda -lak gaurtik datorren ostegunerabitarte. Gaur bertan izango daaurreneko ekintza: Energia Azo ka.Plaza Berrin egingo dute, goi zeko10:00etatik 14:00etara. /2

    z ASTIGARRAGA

    Pala txapelketamixtoa, gaurZortzi bikote mixtoren artekoaizango da gaurko lehia, Astiga -rragako frontoian. Pala txapel -keta antolatu du Gazte Asan -bladak, 16:00etan hasita. /10

    z GOIZUETA

    Iberoko Dorreaberreraikiko dute450.000 euroko dirulaguntzaemanen du NafarroakoGobernuak, Iberoko Dorreaberreraikitzeko, aurreko asteanbisitak egin ondoren. /14

    z ARANO

    Puxka biltzea etazahagi dantza, gaurGaur ospatuko dituzte IhauteriakAranon. Goizean goizetik, puxkabiltzera aterako dira zomorroak,eta zahagi dan tza ere izanen da.Bukatzeko, herri afaria. /15

    GAUR KRONIKAN

    EREÑOTZUKO BOLATOKIAK

    Baziren hamaseibehintzat! /6-7

    2017ko otsailaren 18a, larunbata ::: 171 zk. ::: www.kronika.eus :::

    Hernani /2-5Zuhaitz eguna, Iñude etaArtzaiak, kirolak, laburrak...

    Ereñotzu /6-7

    Plazan Bazan /8-9

    Astigarraga /10-13Herri Eskola, martxoak 8,Gure Esku Dago, kirolak...

    Goizueta /14-15

    Arano /15

    ZUHAITZ Eguna izango dute gaur hernaniarrek 53garrenez. Aparrainmendian jarri du zita Udalak, eta bertan landatuko dituzte zuhaitzberriak. 460 izango dira, denera; horietatik 300 pagoak izango dira, etabeste 160ak, berriz, bertako haritzari dagokionak izango dira. Bi auke-ra jarri dituzte joateko: batzuk oinez joango dira, 07:30etan abiatuta;beste batzuk autobusez, 09:00etan Hernanitik irtengo dena. /4

    z ZUHAITZ EGUNA

    Naturarekin Hernaniko familiek urterodaukaten zita izango dute gaur: ZuhaitzEguna. Aparrain mendian izango da aurtenere; bertan landatuko dituzte zuhaitz berriak.

    460 zuhaitz gehiago Aparrainen, gaurtik

    BERTSO gozoek ireki zuten atzo, beste urtebatez, Bertso Gutiziak saio berezia, BasqueCulinary Centerren. Kronikak antolatuta,oholtzara igo ziren Maialen Lujanbio,

    Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta UnaiAgirre, eta han erakutsi zuten bertsotara-ko duten trebetasuna. Gauza bera eginzuten BCCko ikasleek sukaldean: zapore

    gazi-gozoen nahasketekin bete baitzituz-ten, gero, 200 ikusleen sabelak. Jan-edanederra eginda, bertaratutakoek bai jakin,nork jarri zion hoberen saioari ginda! yy

    Bertso zaporetsuei, gutiziek errima

  • // 22017-II-18 larunbataHERNANI

    z KANIKA AISIALDI TALDEA

    Santa Barbarako lakura, gaurEkintzak antolatzeari ekin dio Kanika Aisialdi Taldeak, eta gaur izango dutehurrengoa. Santa Barbarako lakura joango dira oinez, eta bertan egingodituzte hainbat jolas. Txangoa hasteko, arratsaldeko 16:30etan jarri dutezita, Atsegindegin. yy

    z ZINEA

    Bi pelikula, BiterinAstebururo bezala, zinea izango da Biterin. Bi pelikula jarriko dituzte:Cuervito Calcetin, haurrentzat, eta Figuras Ocultas, helduentzat.Haurrentzako pelikua 16:30etan jarriko dute; bestea, aldiz, bi saiotan,19:30etan aurrenekoa, eta 22:30etan, bigarrena. yy

    z HAUR ANTZERKIA

    Borobil teatroaren eskutik, ‘Gu’Haurrentzako antzerki saioa izango da gaur eguerdiko 12:00etan, Biterin. Guikuskizuna igoko du Borobil Teatroak areto nagusiko oholtza gainera.Euskeraz izango da, eta sarrerak 2,70 euroren truke eskuratu ahal izangodira Biteriko harreran bertan. yy

    z STOCK AZOKA

    Azkeneko aukera, herriko komertzioekStock Azoka jarri du beste behin Berriak merkataritza eta ostalaritza elkarte-ak Plaza Berrin, neguko denboraldiko azkeneko gangekin. Atzo izan zutenaurreneko jardunaldia, eta gaur jarriko dute azkenekoz. Goizez izango diraherriko komertzioen 12 postuak, 10:00etatik 14:00etara. yy

    z GURASOS

    Manifestazioa bihar, DonostianElkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez! lelopean manifestaziorakodeia egin du GuraSOS taldeak, biharko. Eguerdiko 12:00etan aterako diraDonostiako Artzai Onaren katedraletik, eta oinez egingo dute Bulebarreraino.Hondakinen gaiaren inguruan eztabaidatzea eskatzen dute, eta irtenbideadostua aurkitzeko. yy

    FAMILIA osoarentzat planborobila izango dute gaurherritar gazte eta helduek:Zuhaitz Eguna. 53garrenedizioa izango da aurtengoa,eta azkeneko urteetan beza -laxe, Aparrain mendiko lu -rretan egingo dute.

    460 zuhaitz, prestGaur landatuak izan daite -zen, 460 zuhaitz prestatu dituUdalak gaurko. Horien arte -an, 300 pagoak dira, eta beste160ak, bertako haritzak dira.

    Oinez edo autobusezAparrain mendian pasako

    dute eguna, beraz, Herna -niko familia askok; goizeangoiz abiatu, zuhaitzak lan -datu eta hamaiketakoa egin -da, bueltatuko dira herrira.

    Batzuk oinez egingo duteAparrainerako bidea; bestebatzuek, aldiz, autobusez.

    Mendiriz Mendiko kidee -kin batera egingo dute bideaoinezkoek. Horiek, goizeko07:30etan abiatuko diraUgaldetxorantz, Plazatik.

    Autobusa, berriz, goizeko09:00etan abiatuko da Her -na nitik; 09:05etan egingo dugeldialdia Ereñotzun. Ugal -de txon egingo dute topo

    denek, eta Aparrainera oinezigoko dira.

    Hamaiketakoa, Aparraingo bordanAparrainera iritsi bezainpron to hasiko dira zuhaitzaklan datzen: atxurra hartu, zu -loa egin, eta basozainak es -kainitako zuhaitza lurpera -tuko dute.

    Ondoren, Apa rraingo bor -dara joango dira, eta bertanegingo dute hamaiketakoa.

    Eguerdiko 12:30ak alderaegingo dute buelta, eta horre -tarako ere, autobusa aterakoda, Ugaldetxotik. yy

    460 zuhaitz berri landatukodituzte, Aparrain mendianZuhaitz Egunaren53garren edizioaizango da gaur.Aparrain mendian,Udalaren lurretan,landatuko dituzteaurtengo arbolak,aurreko urteetanegin bezala.

    Gidabaimena euskeraz egiteak, badu saria!400 euroko saria jaso dute hiru hernaniarrek gidabaimena euskeraz egin izanagatik: Lide Redondok,Hernani autoeskolan ikasitakoak; eta Leire Sevillanok eta Andoni Saizarrek, Otamendi autoeskolanibilitakoek. Herenegun egin zuten sari banaketa udaletxean, eta bertan izan ziren herriko hiru auto-eskoletako ordezkariak (Hernani, Otamendi eta Lagunak), baita Koro Etxeberria euskera zinegotziaere. Etxeberria berak banatu zizkien sariak, hiru gazteei. Bertan azaldu zuten denera 34 pertsonekikasi zutela euskeraz 2016an. Horietatik 29k Otamendin egin zuten, hiruk Hernani autoeskolan, etabik, Lagunaken. Beterri-Buruntzako udalek, bertako autoeskolekin batera, gidabaimenerako materia-la euskeraz eskaintzeko ahalegina nabarmendu zuten denek, eta iragarri zuten maiatzean abiatukodutela berriz ere, Gidabaimena Euskaraz kanpaina. yy

    Koro Etxeberria zinegotzia, sarituak, eta autoeskoletako ordezkariak herenegun, udaletxeko pleno aretoan.

    z ZUHAITZ EGUNA

    z UDALA GIDABAIMENA EUSKARAZ

    Euriari aurre egin eta hainbat familia hurbildu ziren Aparrainera iaz.

    ENERGIA Astea antolatu du Uda -lak datozen egunetarako. Gaurbertan emango zaio hasiera, etahorretarako, Energia Azoka egin -go dute Plaza Berrin (euriarekin,Atsegindegin), Usurbilgo Lan bideEskolarekin eta Gi puz koako ForuAldundi arekin elkar lanean.

    Goizeko 10:00etan irekikodute azoka, eta eguerdiko 14:00akarte izango da aukera profe sio -nalen argibideak entzuteko.

    «Teknologia herritarrenganairistea» da azokaren helburua,antolatzaileek azaldu zutenmoduan. Plaza Berrin ezagutuahal izango dira, besteak beste:eguz ki indar termiko eta fo -tovoltaikoa; argizteria era gin -

    korra; instalakuntza termiko ak;pellet eta biomasa galda rak; etaauto elektrikoa.

    Beste bi ekintza, datorren asteanBaina azoka ez da Energia Astekoekintza bakarra izango. Datorrenasteazkenean Faktura elektrikoaulertzeko tailerra eskainiko duGoiener Kooperatibak; eta hu rren -go egunean, datorren oste gunean,Uhin taldea izango da gonbidatua,Nola aurreztu energia gure etxe -etan gaiaren inguruan jarduteko.

    Biak Biterin izango dira,arratsaldeko 19:00etan. Euskerazizango dira, baina itzulpen-zer -bitzua izango da. yy

    Aurreneko EnergiaAzoka, Plaza BerrinGoizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etarajarriko dituzte postuak, Plaza Berrin.

    z ENERGIA ASTEA

  • // 3 2017-II-18 larunbata HERNANI

    KARTZELAZ aldatu dute UgaitzErrazkin euskal preso herna -niarra, Etxerat elkarteak kon -firmatu duenez. Fresneskopreson degian zegoen orainarte, Paris inguruan, eta orainegun gutxi lekualdatu duteCha teaurouxeko kartze lara.Eus kal Herritik 617 kilome tro -

    ra dago Errazkinen koka penberria.

    2012tik, Fresnesen2012ko ekainean atxilotu zuenErrazkin Frantziko poliziak,Guardia Zibilarekin elkarla -nean, eta ordutik, Fresneskokartzelan egon da. yy

    Chateaurouxeralekualdatuta, ErrazkinFrantziako Fresnesko kartzelan zegoenUgaitz Errazkin hernaniarra orain arte.

    z PRESOAK

    HERNANIKO inauteriak atejo ka daude, eta horren ira -garle izango da, besteak bes -te, Urumea ikastolak urteroate ratzen duen iñude eta ar -tzaien konpartsa.

    Goizeko 11:45etan abia -tuko da Uru me a ikastolatikber tatik, eta ondoren zehar -katuko ditu inguruko kaleeta txoko guztiak: Sandius -terri, Elkano kalea, GudarienPlaza, Kardaberaz kalea,Plaza Berri, Kale Nagusia, etahandik, Plazaraino.

    250 pertsonako konpartsaDenera, 250 pertsonek har -tuko dute parte aurtengoan.Horien artean, 48 dantzariari tuko dira, iñude eta ar -tzaiez jantzita; 50 ingurukjoko dute danborra, eta besteguztiak garai bateko per tso -naiak irudikatuko dituzte:globeroak, piruleteroak, bar -ki le roak, umezainak, alka tea,udal-idazkaria, senda gile ak,erizainak, zapata-garbitzaile -ak, argazkilari ak...

    Horiek guztiek Urumea

    txarangaren doinuen erri t -mo ra dantzatuko dute.

    Ekitaldi nagusia, PlazanPlazan egingo duten ekital -diarekin emango zaio buka -era, iñude eta artzaienkonpar tsari, 12:30ak aldera.Bertan, iñudeak daramaz -kiten haurrei txertoak emanondoren, udaletxeko aginta -ri ei aurkeztuko dizkiete, be -raien izenak erregistratuditzaten. Bukatzeko, arin-arina dantzatuko dute. yy

    Iñude eta artzaien konpartsa,bertako inauterien iragarleUrumea ikastolatik abiatuko dira bihar goizeko 11:45etan.

    z IÑUDE ETA ARTZAIAK

    OHI bezala, inauterien buel -tan hainbat kontzertu eska -ini ko ditu; horietan aurre ne -koa izan go da biharkoa.Uda le txeko arkupeetan izan -go da, eguerdiko 12:45etan.

    Tolosako inauteriak,gogoanInauterien aurreko kontzer -

    tua izanda, Euskal Herrianhain ezagunak diren Tolo -sako inauteriak ekarri nahiizan ditu gogora HernanikoMusika Bandak. Izan ere,doinu horiek oso ezagunakdira herrian, batez ere,Tolosako txarangek garaibatean izandako arrakasta -gatik: San Joanetan Kaxkoko

    kaleetan barrena ibiltzenziren maiz Udalak edotakoadrila ezberdinek gonbi -da tuta.

    Iñude eta artzaietan, ere baiHorrez gain, iñude eta ar -tzaien ekitaldi nagusian ereentzun ahal izango dira Ban -daren doinuak, aurretik. yy

    Tolosako doinuak bihar,Musika Bandaren kontzertuanBihar eskainiko dute inauterietako aurreneko kontzertua,eguerdiko 12:45etan, udaletxeko arkupeetan.

    z HERNANI MUSIKA BANDA

    Torturak salatu zituzten, Ertzain-Etxearen aurreanTorturen Kontrako Nazioarteko egunaren bueltan, kontzentrazioa deitu zuen herenegun HernanikoSortuk, Ertzain-Etxearen parean. Bertan elkartu ziren herritarrak Euskal Herrian gertatutako torturaksalatzeko, eta eskatzeko «in dar polizial horien guztien eran tzule diren erakundeei, Espa ini akoEstatuari eta Eus ko Jaurlaritzari, inpunitatea bu katu dadila, eta egin dezatela biktima guztien aitor -tza, erreparazioa eta jarri ditzatela ez errepikatzeko bermeak». yy

    z HERNANIKO SORTU

    «Jai Batzordeazoriondu nahi dugu»Hartutako erabakia txalotu du Askekintzataldeak, Facebooken daukan orrialdean.

    AURREKO larunbatean emanzuen Kronikak Jai Batzor -dearen erabakiaren berri: SanJoanetako egun batean, ekai-naren 27an, ez da sokamutu-rrarik ezta zezen txikirik izan-go. Erabaki horren harira,elkartearen iritzia plazaratudu Askekintzak, taldearen

    Facebook orrialdearen bidez:«hemendik, Jai Ba tzor deazoriondu nahi dugu berejarrera irekiarengatik».

    Dena den, ohartarazi dutegehiago eskatuko dutela: «la -nean jarraitu behar dugu ani-maliadun jai guztiak kenduarte». yy

    z ASKEKINTZA

    Atarrabiyo parkean, Hernaniko Ertzain-Etxearen parean, egin zuten elkarretaratzea, torturak salatzeko.

  • // 42017-II-18 larunbataHERNANI // KIROLAK

    BI hilabete Landaren jokatugabe egon ondoren, Hernanietxera itzultzen da gaur,16:00etan, Ohorezko Mailakohamaseigarren jardunaldiajokatzeko, SilverStorm ElSalva dorren aurka. Valla -dolide ko taldea Espainiar Li -ga ko gaur egungo txapeldunada, baita Kopako txapeldunaere. Gainera bigarren dagosailkapenean. Beraz aurkarizaila izango dute hernani -arrek gaurkoak Landaren.

    Polidorik zuzentzen duentaldea puntu bat lortzensaiatuko da. Partidua ira -baztea ia ezinezkoa izango daEl Salvadorren maila ikusita,baina bonusa lortzea sariederra litzateke eta gutxienezhorren bila irtengo dira. yy Iraitz Garmendia baloia babesten, Igor Etxeberriaren aurrean.

    Hernanik gaur, El Salvadortxapeldunaren aurka Lehen taldeak arerio zailaren aurka jokatuko du Landaren,16:00etan, bi hilabetez etxean lehiatu gabe egon ondoren.

    z ERRUGBIA

    z SASKIBALOIA

    Junior neska-mutilak, gaur kiroldegianHernaniko saskibaloi taldeek sei partidu jokatuko dituzte asteburuaneta horietatik bost kiroldegian jokatuko dituzte. Mutilen senior taldeakOiartzunen jokatuko du gaur, baina juniorren neska eta mutil taldeeketxean dute gaur partidua 16:45etan eta 18:30etan. Bihar goiz etaeguerdian kadete eta infantilen txanda izango da. yy

    z IGERIKETA

    Goñi eta Tolosa, Gipuzkoako TxapelketanItsaso Tolosa (Buruntzaldea) eta Enaitz Goñik (Fortuna) GipuzkoakoIgeriketa Txapelketa nagusian igeri egingo dute gaur eta biharAzpeitiko igerilekuan. Bizkarreko frogetan hartuko dute parte biak.Bestetik, Master kategorian, Luis Goñi distantzia luzeko (3.000 metro)Espainiako Txapelketan ariko da bihar Mataroko igerilekuan. yy

    z ESKUBALOIA

    Bost taldeek jokatuko dute asteburuanHernaniko bost taldeek asteburu honetan partiduak dituzte.Kiroldegian bi partidu jokatuko dira. Alde batetik infantil nesken C tal-deak gaur, 12:00etan, lehen pistan jokatuko du Elgoibarren aurka etaA taldearen txanda bihar izango da, 9:00etan, bigarren pistan. yy

    z SAGAR LASTERRA

    Izen ematea, martxoaren 10era arteMartxoaren 11n egingo da Sa gar Lasterra herri las ter ke ta; aurten,11garren edi zioa. Izenematea irekita dago, www.kirolprobak.com hel-bide elektronikoan, mar txoaren 10era arte. yy

    z KIROLA - ASTEBURUKO PARTIDUAK

    Cisneros eta Oiagakirabazi beharra dute

    GIPUZKOAKO trinkete txapel-ketan, Cisneros eta Oiaganagusiak gaur, 17:00etan, ira-baztera derrigortuta daude fi -nalerdietara sailkatzeko. Epletaldeko bi pelotari izango duteaurrez aurre. Frontoi berean,ordu erdi lehenago Pagola etaUrruzolak Behar Zanaren aur -ka jokatuko dute.

    Hernaniko frontoian ere

    egongo dira gaur pelota parti-duak. Alebin mailan, 16:00 -etan hasita, Barrenetxea etaGarcia de Bikuña Intzako biko-tearen aurka ariko dira.16:30ean Salaberria anaientxanda izango da Oiarperenaurka. Eta Agirre-Insaustijubenilek Intxurre taldea dutelehiakide, 17:30ean, kiroldegi-ko frontoian. yy

    Gipuzkoako trinkete txapelketako finaler-dietarako bidean Eple dute aurkari Iruran.

    z ESKU PELOTA

  • // 5 2017-II-18 larunbata HERNANI// KIROLAK

    CD HERNANIKO futbol taldeekasteburu garrantzitsua dute.Hasteko jubenilen lehenengotaldeak Ohorezko Mai lara igoe-ra lortu dezake gaur Beasainenaurka jokatuko duten parti-duan, 16:30etan Zu bipen. Sa -rrera doan. Li ga Nazi onaleanbigarren postuan daude Athle -tic-en atzetik eta oraindik zaz-pi jardunaldi falta dira ligaamai tzeko, baina sei faltan,igoera eskuratu lezake.

    Athletic berak, Realak etaDanok Batek ezin dute igo,jubenilen lehen mailan taldeadutelako eta beraz Hernanik

    eskura du igoera gaur Beasaingainditzen badu. Haundia li -tzateke, Espainiako mailarikaltuena baita Ohorezko Mailaeta zazpi multzo daude

    Espainia osoan. Hernani biga-rren multzora igoko lirateke.

    Azkoitian eta Erregionalean,liderra eta bigarren sailkatuaaurrez aurre30 minutu beranduago,17:00etan, Ohorezko ErregionalMailan, Hernanik Azkoitianjokatuko du Anaitasunarenaurka. Lehen eta bigarren sail-katuen arteko partidua izango

    da. Azkoitiarrak lider daude 46punturekin eta Hernani biga-rren dago lau puntura.

    Etxekoek garaipena lortzenbadute alde polita lortuko duteaurrera begira, zazpi puntu-koa, eta hernaniarrei zailduegingo zaie Hirugarren Mailarazuzenean igotzeko aukera.Irabaziz gero, aldea puntubakarrean geratuko da, hama-bi jardunaldiren faltan. yy

    Jubenilak OhorezkoMailara igo daitezke gaurBeasainen aurka jokatuko dute Zubipen, 16:30etan; sarrera doan.Igoera lortu dezakete, sei jardunaldiren faltan.

    z FUTBOLA

    Hernaniko jubenilek igoera lortu dezakete gaur bertan Zubipen.OhorezkoErregional mailakotaldeak gaurjokatuko duAnaitasunarenaurka 17:00etan

    Emanaldi bikoitza,gaur eta bihar

    GIMNASIA erritmikoako tal-deak emanaldi bikoitza du.Alde batetik gaur, 18:00etan,Hernaniko kiroldegian, ben-jamin topaketako lehenengofasea gauzatuko da, eta berta-ra Donostialdeko hainbatklub eta ikastetxe elkartukodira. Hernaniko partaideaktaldeka Langile eta Inma -kulada dira eta bakarka Jone

    Aguilar, Maider iriondo, UnaxPellejero eta Elene Rodriguez.

    Bestetik bihar eskolartekoB mailako alebin eta infanti-lak Karmelo Baldan lehiatukodira 10:00etan. Alebinak tal-deka Langile 1 eta Langile 2khartuko dute parte, hiru pilo-ta eta bi esku hutsik, etabakarka Isabel Gimon etaIzaro Artola infantilak. yy

    Benjaminak Hernanin gaur, 18:00etan, etabihar, alebinak eta infantilak Donostian.

    z GIMNASIA ERRITMIKOA

    Pasai Donibanen,Hernaniko batelak

    MAIALEN tarineruak bosga-rren amaitu zuen pasa denastean lehiatu zen Oriakojeitsieran, Orion. Hibaika,Pasai Donibane, Donostia etaDeustoren atzetik sailkatuziren. Gaur erreleboa batelek

    hartuko dute PasaiDonibanen 16:00etan hasita.Jubenil mutilak laugarrendaude ligaxkan eta infanti-lak, kadeteak, promesa nes-kak eta neska absolutuak erearraun egingo dute. yy

    Gaur 16:00etan ariko dira. Maialen traineruak 5garren amaitu zuen Orion.

    z ARRAUNA

  • // 62017-II-18 larunbataEREÑOTZU

    EZ bi eta ez hiru; hamasei bazi-ren behintzat, Ereñotzuko bola -tokiak, garai batean! Ia baserribakoitzak zeukan berea, bolabere gorenean zegoen garaian:«badira dexente, bai! Eta gai-nera, nahiko batera jarri zituz-ten», diote Antonio eta LeandroMiner anaiek. Bolaren garaigozo haiek ezagututakoak dirabi bolari ereñotzuarrak.

    Horietako gehienen zerren-da, osatua daukate: Etxola-Be rri,Minak, Igerola-Goikoa, Ige rola-Behekoa, Benta-Berri, Ugal de txo,Txokolatenea, Airosa, Alka txuin,Latse, Arriurdiñeta, Goikoetxe,Fagollaga, Irubidieta...

    «Seguruenik, beste herri -etan ere izango ziren hainbes-te bolatoki. Hernanin askozeuden, adibidez. Kon tua da, ezzirela oraingoak bezalakoak,bolatoki estaliak. Neurri ego-kiak bazeuzkaten, baina airelibrean ziren», dio Leandrok.

    Afizioa ere, hainbestekoa!Eta bolatoki kopurua nolakoa,halakoa zen afizioa ere! «Garaihaietan, esku pelota edo bola,ez zegoen besterik. Eta pelota-rako frontoia behar zenez, babolan aritzen ginen gehien»,gogoratu du Leandrok. «Arra -tsal de pasarako aukeratuenazen», azaldu du Anto niok: «la -ne tik atera, eta bolan ari tzenziren arratsaldean. Etxo la -Be -rrin, adibidez, han minanlanean zebiltzanek, iñularrianhorixe egiten zuten; bolatokiazegoenez, bolan aritzen ziren».

    Baina etxe aurrean bertanere ezagutu zuten hori, bi ana -iek: «Latsen jaiotakoak garagu, eta txikitatik ezagutu duguhori. Bostak aldera, fabrikatikateratzen zirenean, mutil koz-korrak ardo bila bidaltzen gin-tuzten Ereñotzura, eta bolanpasatzen zuten arratsaldea».Eguna joan eta eguna etorri,han ibiltzen ziren asko, bolan.Epeleko koadrila bat, berriz,Irubiden elkartzen ziren; etaEreñotzun beste bat, Goikoe -txe ko bolatokian.

    «Hemen errepide inguruan

    bizi zirenek, behintzat, denekegiten zuten boletan, eta bas-tante ondo, gainera», diote.

    Ur Miakoa, duela 50 bat urteBolatokiak dagoeneko galtzenari ziren garaian ezagutu zituz -ten haiek, baina afizio haundiazegoen oraindik. Eta duela 50bat urte, Ur Mia soziedadeaegin zutenean, han aurreanere jarri zuten bolatoki txikibat: «arratsaldean etorri, bolaeta brilak hartu, eta bat edo bi

    hasita, azkenerako koadrilamajoa elkartzen ginen. Ilun du -ta hementxe denak, argi beha-rrean!», kontatu du Antoniok.

    «Iñular askotan, errondajo katzen genuen. Gutxien jo -tzen dituzten bien artean, ardobotila ordaindu behar!», gogo-ratu du Leandrok.

    Larunbat eguerdietan elkar -tzen ziren, hala ere, lagun ge -hien: «eta igandea, berriz, txa-pelketa eguna zen! Gu mutilkozkorrak ginen, federazioa

    sortu zenean. Eta betidanikezagutu ditugu txapelketak, iaigandero», dio Antoniok.

    «Parrandan hasi bitartean,hemen denak gara bolan aritutakoak, gaztetan»Eta igande goizetan zirelako,hasi ziren galtzen bolarakoohitura, hain justu, gazte asko:«gaztetan, parrandan hasi bitar -tean, hemen denak gara bolanaritutakoak. Baina noski, larun -batean parranda egin due-nak... Txapelketak igande goi-zetan izaten zirela eta!», kon-tatu du Antoniok.

    Gainera, garai batean tre-nean edo bizikletan joan beharizaten zuten, txapelketetara:«soziedadea sortu baino lehen,hemen bazen beste talde bat,Goikoetxekoena, eta haiek baimugitzen ziren bizikletan, txa-

    pelketetara», azaldu du Lean -drok. «8-10 lagun bizikletan,denak elkarrekin koadrilanjoaten ziren, Urnietara, Aietera,Hernanira...», argitu Antoniok:«garai hartan esaten zen, igan -detarako plan ederra zela, goi-zean Arantzazura mezetarajoan, eta arratsaldean Legaz -pin tiraldia eginda bueltatu».

    Irunera ere joan izan dirabizikletan, egun berean behinnahikoa ez, eta bitan: «tokatuizan da, goizean Irunera joanbizikletan, tiraldia egitera. Etaondo eginez gero, etxera etorribazkaltzera, eta arratsaldeanberriro Irunera joan behar, bo -tatzera», kontatu du Antoniok.

    Hala ere, mugitzeko zailagoazela eta, txapelketak bi zonalde-tan banatzen zituzten: «Goierrieta Tolosaldeakoak han aritzenziren, eta Donostialdea inguru-

    Leandro eta Antonio Miner, bola hartu eta brilak jarrita, garai batean Ur Miako bolatokia zegoen lekuan.

    Baziren hamasei behintzat,Ereñotzuko bolatokiak!Garai batean, oraindik bola gorenean zegoenean, Ereñotzuko baserri gehienetan zegoen bolatokiren bat: «arratsalde pasarako aukeratuena zen; bat edo bi hasi, eta azkenerako, koadrila majoa aritzen ginen bolan!»,gogoratzen dute Antonio eta Leandro Miner anaiek. Orain estalia bakarrik dago martxan, berritzen ari direna.

    z ANTONIO ETA LEANDRO MINER EREÑOTZUKO BOLATOKIAK

    «Latsen, bostak aldera fabrikatik ateratzenzirenean, mutil kozkorrak ardo bilabidaltzen gintuzten Ereñotzura, eta bolanpasatzen zuten arratsaldea».

  • // 7 2017-II-18 larunbata EREÑOTZU

    EUSKADIKO Txapelketa ere,behin hartutakoa da, Ereño -tzuko bolatoki estalia: 2005urtean jokatu zen bertan. Etahorretan, Gipuzkoan jokatzenden guztietan bezala, gipuz-koar batek jantzi zuen txape-la. Ez omen du huts egiten,pronostiko horrek: «Gipuz -koan jokatzen denean, he -mengo batek irabazten du,eta Bizkaian edo Arabandenean, hango batek. AurtenGabirian tokatzen da, beraztxapela Gipuzkoan geratukoda seguru!», diote Antonioketa Leandrok. Izan ere, moda -litate ezberdinetara jokatzenda, probintzia bakoitzean.

    Lehen hiru tiralditara jo -katzen zen Euskadikoa; pro-bintzia bakoitzeko bat: «etagipuzkoarrek irabazten zuten,itxura gabe gainera! Haiekalerik ez dute jotzen hemen,eta guk han, batenbat behin -tzat bai. Horregatik, beraiekere kanpeon geratu nahizutela eta, erabaki zen tiraldibatetara jokatzea, urtero pro -

    bintzia txan dakatuz», argitudu Antoniok.

    Hemen baino gehiago biziomen dute bola, ordea, Kan -tabria aldean: «han patrozi-nadoreekin eta ibiltzen dirataldeak!», dio Leandrok. EtaAntoniok gehitu: «ni final batikusitakoa naiz Unqueran,

    eta sarrera ordainduta sartunintzen! Hemen botatzekoordaindu behar dugu...».

    Jendetza eta apustuakbolatokian, garai bateanHorrelako garairik ere izanda hemen: «izugarria zen,nolako jendetza biltzen zen

    Donostian. Futbol zelaietanbe zala, dena bete-bete. Etadirua jo ka tzen zuen jendeak,apustutan. Lau baietz! Bostezetz! Orain tirada bota etamar txa egiten du jendeak,baina le hen, berandu arteegon gintezkeen, etxera buel -tatzeaz ahaztuta». yy

    «Aurten Euskadikoa Gabirian izanda,txapela Gipuzkoan geratuko da seguru!»

    z BOLA TXAPELKETAK

    Behin jokatu da Ereñotzuko bolatokian, Euskadiko Txapelketa. 2005ean izan zen.

    MINER anaiek diote, gerra -os tean hasi zela galtzen,pixkanaka, bolarako afizioa:«sagardotegietako giro huraere orduan galdu zen, etahorrekin batera, hasi zengainbeheran bolarako afi-zioa. Ez zen berdina izanordutik», kontatzen du Lean -drok: «federatuta zegoenak,bai jarraitu zuela. Baina bolaherrikoia galdu egin zenasko».

    Eta gerora, gaztetan ari -tzen zirenek ere, utzi egitenzuten azkenerako, parrandazela edo beste edozer zela.Baina hara nola, eta bueltanomen datoz orain!

    «Gaztetan aritutakoak,orain jubilatu eta berriz hasidira botatzen!», kontatu duAntoniok. Eta Leandrok ba -dauka azalpena, horretarako:«garai batean, bolak gehiago

    pisatzen zuen. Eta nahikoeda dekoa bazinen, kostaegi ten zen botatzen. Indarhaun dia eman behar zi tza -ion. Orain, berriz, eman be -harrean, kendu egin be harzaio kasik! Eta horrela, jubi-latuentzako eta, errazagoada botatzen».

    Horregatik, pixkanaka aridira gehiago animatzen: «bes -te toki batzuetan petankanbezala, hemen bolan hasidira jubilatuak!». Ostegungoizetan eta elkartzen omendira, bolarako afizioa be rres -kuratzeko asmoz. yy

    «Beste toki batzuetanpetankan bezala, hemenbolan hasi dira jubilatuak!»

    z JUBILATUAK

    «Gaztetan bolanaritutakoak, orainjubilatu eta berrizhasi dira botatzen!»

    koak hemen, separatuta. Etagero, finala jokatzen zen,bietakoen artean; tiraldi bathan, eta beste bat hemen».

    Ereñotzun bolatoki berria,estalia, txapelketetarako1985ean hasi ziren txapelke-ta ofizialak jokatzen Ereño -tzun, bolatoki berria eginzutenean: «txapelketetarakobolatoki estalia behar zenez,85ean egin genuen berria,soziedadeko bazkideek, bola-riek, udaletxekoek... denekauzolanean», azaldu dute.

    Eta gogoan dute, nolaaritu ziren gaztetxo guztiak:«Miguel Arrozpide etorri zenHernanitik, eta hantxe ibiliziren mutil kozkor guztiak,orain 40 urte inguru dauzka-tenak, harekin bolan».

    Ordutik, kanpoko bolarigehiago etorri ziren Ereño -tzura: «lehen ez ziren hain-beste etortzen, eguraldi txa-rrarekin eta, bolatokia nolaegongo ote zen... Baina berriaegin zenean, konfiantza etasegurtasuna zeukaten, ondoegongo zela», dio Antoniok.

    Izan ere, aldea nabaritudute bolatokietan, Leandrokazaldu duenez: «lehengoakbeste material batzuekin zeu -den eginda, eta errazagoa

    zen bola galtzea. Eta bolatokihorretan ohituta zegoenak,bazeukan abantaila. Zailagoazen jokua egiten, eta euriaegiten bazuen, zeresanik ez!Kristo bat eginda bukatzenzuten bolatokiek!», kontatudu Leandrok.

    Kanpotik gehiago etorribai, baina bertakoak gutxiagoaritu dira ordutik: «auzokotxoko honetatik urrundu dapixka bat, lehen eskura zego-en, hemen soziedadekoa. Etahorretan galdu dugu. Gehiagoaritzen ziren bolan, eta baitaikusten ere. Festetan eta, se -ku lako espektazioa izaten zen!Soziedade ondoko ba ran da,jendez beteta egoten zen!».

    Dagoeneko 145 tiraldi ofi-zial jokatu direnean, berrituegingo dute Ereñotzuko bola -tokia: «aurrena, ondoko pla-tanondoak moztuko dira,kalte haun dia egiten diotela-ko bolatokiari, asko hazi diraeta. Eta teilatua eta estruk-tura konponduko dira. Etabigarren fase batean, barru-koari helduko zaio».

    Baina bitartean ere, txa-pelketarik ez da faltako. Aur -ten, beste bi: Hernaniko Txa -pelketakoa, San Antoniotan;eta Gipuzkoako Txapelketaridagokiona, apirilaren 23an. yy

    INAUTERIEK ez dute hutsikegin go, beste urte batez, Ere -ñotzun ere. Datorren ostiraleanospatuko dute Inauteri Festa,Txirrita eskolan.

    Arratsaldeko lehenengo or -duan hasiko dute ospakizuna,eskolako ikasle, irakasle etagurasoek, eta baita animatzendiren auzotar guztiek ere.

    Kalejira auzoan zehar,hasiera ematekoGoizeko klaseak bukatu etaondo bazkaldu ondoren, arra -tsaldeko 15:00ak aldera abia -tuko dira kalejiran, eta auzoanzehar ibiliko dira, festa giroaekarriz, festari hasiera emate -ko asmoz.

    Ordubete pasatxo egingodute kalejiran, kalez kale etaetxez etxe, eta 16:15ak alderabukatuko dute, fron toian. Izanere, bertan izan go du segida,Inauteri festak.

    Emanaldiak eta merendola,festa borobiltzekoEmanaldiek hartuko dutetxan da, frontoira iristean.Ikus kizun desberdinak pres ta -tu dituzte Txirritako ikasleek:dantza emanaldiak, antzerkisaioak, bertsoak...

    Eta festa borobiltzeko, me -rendola antolatuko du Gura soElkarteak, guztiek gozatzeko. yy

    Inauterifesta,TxirritaeskolanDatorren ostiraleanospatuko dituzteInauteriak, eskolan.Kalejira, emanaldiaketa merendola izangodira, arratsaldean.

    z INAUTERIAK

    Merendola ere izango dute festan.

  • PLAZAN BAZAN

  • Etxeko txikienen gozamenerako Kronikak, Tokikomekinelkarlanean, hilero argitaratuko duen atala da PlazanBazan. Jolas eta denborapasa gehiagorako bisitatuwww.plazanbazan.eus webgunea. Ondo pasa!EGILEA:

    Garbine Ubeda (Aiurri). SOLUZIOAK IKUSTEKO:

    www.plazanbazan.eus/kioskoa/soluzioak

  • // 102017-II-18 larunbataASTIGARRAGA

    Pala txapelketa frontoian,zortzi bikote mixtoren artean

    GAZTE Asanbladak antolatuta,pala txapelketa mixtoa jokatu-ko da gaur, arratsaldeko16:00e tatik aurrera, Foru Pla -zako frontoian.

    Parte hartu ahal izateko au -rretik eman behar zen izena,eta guztira, zortzi bikote ani-matu dira.

    Arauak, zehaztutaTxapelketa 16:00etan hasikobada ere, parte-hartzaileei dei

    egin zaie 15:45etarako fron-toian eta jokatzeko prest egondaitezen.

    Era berean, jokorakoarauak ere aurretik zehaztudituzte, badaezpada. Hasteko,

    sakea hirutik bi eta erdirakotartean egin beharko da.Partiduak 15 puntutara jokatu-ko dira, eta erabiliko direnpelotak tenisekoak izango dira.

    Giro ona, helburuTxapelketa antolatzearen arra-zoia izan da «herrian giro onasortzea», eta horrexegatik,Gazte Asanbladak dei egin dieherritar guztiei, jokalariak ani-matzera gerturatzeko. yy

    Arratsaldeko 16:00etan hasiko da txapelketa, frontoian. Jokalariek15:45etan egon behar dute bertan, txapelketa garaiz hasteko.

    Berdintasunerako EuropakoGutuneko gomendioak, martxan

    UDAL Gobernu taldeak jakina-razi du berretsi egin duela,«emakumeek erabakiak har -tzeko guneetan presentzia etapartehartze haundiagoa izate-arekin daukan konpromisoa»;hau da, Berdintasunerako Eu -ropako Gutunak jasota dituengomendioak onartu eta mar -txan jartzeko konpromisoa.

    Hain zuzen, adierazpen ins-tituzionala onartu berri du Eu -delek martxoaren 8ko Ema ku -me Langilearen NazioartekoEgunaren harira. «Adierazpenhori joan den asteartean,otsailak 14, egindako berdinta-suneko batzordean aurkeztuzen, eta datorren otsailaren22an egingo den Plenoan onar-tuko da, baina, ulertezina; ezdu EH Bilduren babesik izan-go», azaldu du GobernuTaldeak.

    Mapa Morea, konpromisohorien ereduEuropako Gutunak jasotakogomendioak kontuan hartzekokonpromisoa orain azaldubadu ere, Gobernu Taldeakargitu du «konpromiso askomartxan» dauzkala dagoene-ko, Astigarragako Udalak.«Uda lerrian gauzatzen diren

    parte-hartze prozesuek generoikuspegia kontuan hartzendutela bermatzeari dagokio-nez, Udal Gobernuak bideratu-tako Mapa Morea eredu ezin-hobea da».

    Horrez gain, sexuaren ara-bera bereizitako estatistikakere jasotzen dituela azaldu du;«kirol arloan, adibidez, tokikoesparruan emakumeen parte-hartzearen bilakaeraren ja -rrai pena egin eta analisi ho -rien araberako neurri zuzen -tzaileak hartu ahal izateko».

    Era berean, azken bi urtee-tan Berdintasun Sailaren dirupartida haunditu egin delaazaldu du, «ekintza ezberdinakaurrera eraman ahal izateko».

    Astigarragako Udala, «alkatea emakumezkoaduten EAEko Udalen %24,7enartean»Erabakiak hartzeko guneetanemakumeek presentzia etapartehartze haundiagoa izandezaten Udalak azaldutakokonpromisoaren adibide, datugehiago ere eman ditu UdalGobernu Taldeak.

    «Euskal Autonomia Erkide -goko Udaletako %27,4etan soi-lik dira emakumeak alkate,eta Astigarraga hauen arteandago, Zorione Etxezarragakurtarrilean kargua hartu zue-netik.

    Horrez gain, gobernu talde-an emakumeek duten presen -tzia ere azpimarratu du.«Astigarragako historia osoanaurreneko aldia da UdalGobernuan gizonezko bainoemakume gehiago dagoena;EAJ-PNVren Udal GobernuTaldea sei kidek osatzen dute,eta horietatik 4 emakumeakdira». yy

    z ASTIGARRAGAKO GAZTE ASANBLADA

    z UDAL GOBERNU TALDEA MARTXOAK 8

    Matrikulatutakoguztiak, onartuta

    MATRIKULAZIO kanpaina le -hen go astean itxi zuen Asti -garragako Herri Eskolak 2017-2018 ikasturterako, eta jaki-narazi du «baremaziorikgabe onartu» egin dituelaHaur Hezkuntzako 2 urte, 3urte eta 4 urteko klaseetan

    izena eman duten ikasle guz-tiak, «eskaera baino lekuhuts gehiago daudelako».

    Onartutakoen zerrendakikusi nahi dituenak ikaste -txean eskura izango dituelaere jakinarazi du Astiga rra -gako Herri Eskolak. yy

    Onartutakoen zerrendak ikastetxean bertan jarri dituzte, denen eskura.

    z ASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLA

    z ZINEA

    ‘Albert’ euskeraz gaur, kultur etxeanUmeei zuzendutako animazio filma jarriko dute gaur, 17:00etankultur etxean: Albert. Sarrerak bi euro balio ditu. yy

    z GAZTELEKUA

    Inauterietarako prestaketak, gaurkoanDatorren astean izango dira Inauteriak, eta Gaztelekuan prestaketalanak egingo dituzte gaur. Bihar, berriz, baratzeko lanak egingodituzte, barazki eta landareak landatuz, Gaztelekuan bertan. yy

    z ASTIGARRAGAKO GAZTE ASANBLADA

    Zelaieta, azken liburua aurkeztenGazte Asanbladak antolatuta, datorren ostiralean, hilak 24, AhoztarZelaieta kazetaria kultur etxean izango da, 19:00etan, bere azkenliburuaren berri emateko: Evasores, morosos y millonarios vascos.Azken lan hau azaroan argitaratu zuen; Panamako paperen auziare-kin lotu dituen euskal politikari eta dirudunen berri ematen du. yy

    z HARITUZ ELKARTEA

    Azken aurreko saioa, astearteanUdaleko Gizarte Sailaren babesarekin, Jakin +; adierazpen artistiko-en programa antolatu du Harituz elkarteak, lau asteartetan. Azkenaurreneko saioa asteartean, hilak 21 izango da, ohi bezala,16:00etatik 18:00etara kultur etxean. Genero ikuspegia lantzekomargolaritza eta zinema munduko emakumeen berri emango da. yy

    z INAUTERIAK

    Ostiralean eskolan; asteburuan kaleanDatorren asteburuan iritsiko dira Inauteriak Astigarragara. Festagiroa jartzen aurrenekoa Herri Eskola izango da; ostiral arratsaldeanemango du Inauterietako ikuskizuna, eskolan. Larunbatean, berriz,mozorro tailerra, disko festa eta txaranga izango dira, eta igandean,Euskal Inauterien Konpartsa, Ergobiatik abiatuta. yy

    z PLENOA

    Aurrekontuei azken onarpena, hurrengo PlenoanUdaletxean bilduko da Plenoa, datorren asteazkenean, eguerdiko13:30etan. Besteak beste, aurtengo aurrekontuei behin-betikoonarpena ematea espero da bertan. Era berean, Udal Gobernuarenantolaketa berriari buruz ere ariko dira; Zorione Etxezarragak alkatekargua hartu ondorengo aurreneko Plenoa izango baita. yy

    Martxoaren 8aren harira, adierazpen instituzionala aurkeztu zenastearteko berdintasun batzordean, eta Plenoan onartzea espero da.

    Animatzeragerturatzeko deiegin zaie herritarguztiei.

    «Otsailaren 22anegingo den Plenoanonartuko daadierazpena, baina,ulertezina; ez duEH Bildurenbabesik izango»

    «Astigarragakohistoria osoanaurreneko aldia daUdal Gobernuangizonezko bainoemakume gehiagodagoena»

  • // 11 2017-II-18 larunbata ASTIGARRAGA

    «Hilabete besterik ez, horrenbeste desio,espero, amesten dugun egunerako!»

    MARTXOAREN 19an egingo duGure Esku Dago-BagaGiltzamugimenduak herri galdeke-ta, Astigarragan eta Hernanin.

    Hori horrela, Astigarragakotaldeak eskerrak eman nahiizan dizkie orain arte proze-suan lagundu duten guztiei.

    Azken txanpanHerri galdeketarako bideanazken hilabetean sartzeko pun-tuan gaudela nabarmendu du,hain zuzen, taldeak. «Hila be tebesterik ez da falta ho rren bestedesio, espero, amesten dugun

    eguna iristeko!». Bide horretan«Hernanirekin elkarlaneanastigartarrok taldea osatu»izana azpimarratu dute, etaibilbidea ez dela makala izan.

    Baina bide horretan, asti-gartarren erantzuna eskertudu. «Batzuetan maldan gora,bes teetan behera... Baina betiaurrera. Talde txikia izan arren,antolaturiko dinamika etajaialdietan jasotako herritarrenerantzunari esker, au rre ra egindugu eta martxoaren 19an asti-gartarrok erabakitzeko es -kubidea gauzatuko du gu».

    Izena emateko aukera, irekitaEra berean, eskerrak emandizkie taldeak «prozesu ederhonetan zuen hondar aletxoaipini duzuen astigartar guz-tiei». Eta horrekin lotuta, kan-painan edota galdeketa egune-an la guntzeko prest daudeneiere, dei egin die, izena emate-ko, guresku.astigarraga@g -mail.com helbidera idatzita.

    «Gogoratu», azaldu dute;«martxoaren 19an erabakitzeaerabaki dugu. Guztion eskudago!». yy

    Astigarragako Gure Esku Dago-BagaGiltza taldeak eskerrakeman dizkie orain arte laguntza emandako guztiei, eta dei egin duizena ematera animatzeko. «Erabakitzea erabaki dugu».

    z GURE ESKU DAGO - BAGAGILTZA

    Lurzoru ondareareninbentarioa, Araudik

    ARAUDI enpresak aholkulari -tza eta laguntza zerbitzuaemango dio Udalari, lurzoruondarearen inbentarioa osa -tzeko prozesuan, ostiralekokontratazio mahaian halaerabakita.

    Udalak jakinarazitakoa-ren arabera, «hiri-lurzatieneta udalaren lurzoru ondare-aren inbentario banaduareneraketa esleitu zion, lehiake-ta publikora aurkeztu zirene-tatik Araudi baitzen, eskar-mentu haundiena eta antze-ko lan gehiago eginak zituenenpresa».

    Nahasmendua, Donostiatikbanatu ondorenetikUdal Gobernuak dio «beha-rrezkoa» dela lurzoru ondare-aren inbentarioa egitea.

    «Badira urte batzukAstigarragako Udalak landa-eremuko inbentarioa osatuzuela; hirigunekoa, ordea,

    egin gabe dago oraindik.Astigarragako kaskoan badi-ra pribatuak diren hainbatlursail, eta, horrez gain, bestebatzuen jabetza ez dago osoargi».

    Nahasmendu hori, gaine-ra, duela urte batzuetakokontua dela ere azaldu du.«Jabetzaren inguruko nahas-mendua Astigarraga Donos -tiatik banandu zen garaitikdator».

    Horrexegatik ikusi duUdalak beharra, inbentariohau egiteko. yy

    Ostiraleko kontratazio mahaian esleituzitzaion lana, Araudi enpresari.

    z UDALA PRENTSA OHARRA

    Tabernetako musikaren bolumenakontrolatzeko, mugagailuak

    OSTIRALEAN Udalean bildu zenkontratazio mahaiak hala era-bakita, AudioLab enpresakudalerriko ostalaritza estable-zimenduetan mugagailu erres-gistratzaileak jarriko ditu.

    Hain zuzen, sonografoakjarriko ditu musikaren bolu-mena kontrolatzeko, etahorrez gain, aholkularitza tek-nikoa emango die udaleko tek-niari eta udaltzainei, eta urte-

    betez ekipoen egiaztapenaegingo du.

    «Herritarren elkarbizitzarenalde»Neurri hau aurretik egindakoazterketa baten ondorio delaere azaldu du Udalak. «Gureherriko 16 ostalaritza establezi-mendutan aire-zarataren iso-lamendurako azterketa eginzen duela hilabete batzuk.

    Azterketaren helburua zenjakitea udalak zein mailatanmugatu behar duen ekipobakoitza, eta, horren ondorioz,bakoitzari dagokion mugagai-lu erregistratzailea jartzea».

    Beraz, mugagailuak jartzeada lehendik egindako azterke-taren ondorengo neurria. «Hauda udalak emango duenhurrengo pausua, herritarrenelkarbizitzaren alde». yy

    Duela hilabete batzuk 16 ostalaritza establezimendutan egindakoaire-zarataren isolamendurako azterketaren ondorengo neurria da.

    z UDALA PRENTSA OHARRA

    «Hondakinen gaiariirtenbide adostuaemateko», deia

    GURASOS taldeak manifesta-zioa deitu du bihar, eguerdiko12:00etan Donostiako ArtzaiOnaren katedraletik atera etaBuleba rra, Elkarrekin gehia gogara. Adostasuna, besterik ez!lelopean.

    Manifestazio honekin al -da rrikatu nahi da «hondaki-nen gaiaren irtenbideakados tasunean, akordioan,legearen errespetuan etaparte hartze demokratikoanoinarritu behar duela».

    Astigarragako GuraSOStaldetik ere, parte hartzekodeia luzatu diete herritarrei.

    Babes zabala, ostegunekoagerraldianBiharko manifestazioari ba -besa erakusteko, hain zuzen,ostegunean agerraldia eginzuten hainbat kirolari, akto-re, sagardogile, sindikatueta-ko ordezkari eta abar luzebatek, Donostiako HaizearenOrrazian.

    Tartean ziren, besteakbes te, Astigarragako Zapiaineta Petritegi sagardotegietakoor dezkariak, Ereñotzuko Xa -bier Solano musikaria edotaHernaniko Barrenetxea IVerremontista. yy

    Astigarragako GuraSOS taldeak dei egindu bihar 12:00etan Donostian egingo denmanifestazioan parte hartzeko.

    z GURASOS

    Lehengo urteko ekainean egin zuen aurkezpena herritarren aurreran, Astigarragako Gure Esku Dagok.

    «Badira urtebatzuk Udalaklanda-eremukoinbentarioa osatuzuela; hirigunekoa,ordea, egin gabedago orandik»

  • // 122017-II-18 larunbataASTIGARRAGA

    «Hain bidaia gogorra egin ondoren, errefuxiatuekezin dute sinistu Europaren ongietorria»

    IKASITAKO euskera praktikanjarri eta hobetzeko asmoz an -tolatzen ditu AEK euskaltegiakZilegi Eskolak. Baina bestehainbat gauza ikasteko aukeraere izaten da. Astelehenean,adibidez, Su Hernandez, Gre -ziako errefuxiatuekin bo lun - tario lanetan aritutakoak, bereesperientziaren berri eta erre-fuxiatu horien egoeraren berriemango du, 18:30etan hasita,kultur etxean.

    Zerk bultzatu zintuenGreziara, errefuxiatuaklaguntzera joatera?Berrietan ikusten nuena sines-tezina iruditzen zitzaidan, etajoateko beharra sentitu nuen,nik neuk zerbait egiteko. Nireaukera politikoa izan zen; eznintzen joan laguntzera baka-rrik, baizik eta hona etortzeanegoera salatzeko argudio ge -hia go izan nahi nituen, ingu-ruko jendea mugiarazteko.

    Nola laguntzen zenuen?Aurreneko bidaian kanpamen-du desberdinetan egon nintzen,eta herrian zeuden beste bolun-tario batzuekin batera, elkarriz-ketak egin genituen premiazkobeharrak zeintzun ziren jakite-ko. Iritsi nintzenean, ‘kanpa-mendu libreetatik’ militarreraeraman zituzten errefuxiatuak,eta bertan sartzeko edo beharzituzten gauzak eramateko,estragiak asmatu behar izangenituen. Batzuetan jolasak egi-teko aitzakian sartzen uztenziguten, eta besteetan, ezkutu-ka sartu behar izan genuen.

    Bigarren bidaian, ordea,kalean zegoen jendearekinegon nintzen. Beste boluntarioindependiente batzuekin tal-deka lan egin nuen, eta, gut-xienez, egunean bi otorduematen saiatu ginen. Gainera,zer behar zituzten aztertzenere aritu ginen, horiek ase ahalizateko. Bestalde, kanpamen-duetan sartzea zaildu egin zen,nahiz eta sartzen ginen, ezagu-tutako familiak bisitatzera.

    Zein da errefuxiatuen egoerakanpamenduetan? Eta horietatik kanpo?Biak oso larriak dira. Kan pa -men duetan dagoen jendeakbehar batzuk beteta ditu. Bainaikustekoa da, adibidez, nola-

    koa den ematen dieten janaria.Urtebete daramakite ia janariberdina jaten: arroza, pastaedo patata egosiak, eta kitto.Siria eta Kurdistango jendeaezagutu dut bereziki, kanpa-menduetan.

    Kalekoen egoera, berriz,askoz okerragoa da. Thessalo -ni ki hirian nengoela, parkebatean egoten ziren gehienak,eta poliziak parketik botatzenzituen. Orain, hotza dela-eta,hutsik dagoen eraikin bateandaude. Zailagoa zen haienbeharra asetzea. Ezin genuenkalkulatu, adibidez, hurrengoegunerako zenbat janari beharzen, egunero jende desberdinaibiltzen baitzen. Gehienakmafien zain egoten ziren, eta

    horregatik itzuli egiten ziren.Gehienak Iran, Afganistan etaPakistangoak ziren.

    Zein dira haien beharrak?Zein laguntza jasotzen dute?Desberdina da, zonaldearenara bera. Thessalonikiko egoeraberezia da, muga hurbil dagoe-lako. Bertako kanpamendue-tan aritzeko erregistratu eginbehar duzu. Baina GKE batzuekbakarrik egin dezakete lan.Hala ere, kanpamenduetandagoen jendea ez dago pozik,bertan lan egiten dutenek horibakarrik egiten dutelako; lanegin, eta kitto. Ez dute lagun -tzen egoera aldatzen, ez dutesalatzen, eta errefuxiatuekbota egin zituzten GKE batzuk,kanpamendu batzuetatik.Erre fuxiatuek kanpamendue-tatik atera behar dira. Hori dapremiazkoa; pisuetara era-man, bizitza ‘normala’ egitekoaukera izan arte, zain egonahal izateko. Badaude taldebatzuk, hori egin ahal izatekodirua biltzen. Era berean, la -guntza psikologikoa premiaz-koa da. Ezin dugu ahaztu handagoen jendeak bidaia luze bategin duela eta asko utzi nahiz

    galdu duela bidean. Hori ez dakontuan hartzen. Hain bidaiagogorra egin ondoren, ezindute sinistu Europaren ongie-torria. Askok nahiago duteberen herrira itzuli; esatendute han behintzat, berehalahilko direla. Europan, aldiz,poliki-poliki.

    Zein aukera dauzkate handikateratzeko?Egungo Europako politikamigratzailearekin oso gutxi, etaprozesu luzea pasa behar dute,lortzeko. Batzuentzat, aukerabakarra da mafien bidez saia -tzea, edo muga zeharkatzea.

    ‘Ongi etorri errefuxiatuak’Gipuzkoako elkarteko kidezara. Zer egiten duzue?Bereziki, sentsibilizazio etasalaketa lana. Ez gaude politikamigratzailearekin, eta ongi eto-rriak direla jakinarazi nahidiegu errefuxiatuei eta hemen-go politikariei. Azken haueiozen esan nahi diegu egiten aridirena ez dela gure izenean.Sentsibilizazio lana premiazkoada, jendeak informazio gutxidaukalako. Gutxi gara eta lanhaundia daukagu. Beraz, apro-

    betxatu nahi nuke laguntzeraetortzeko deialdia zabaltzeko.

    Zertan ari da Europa?Politikari dagokionez, Europakez du ezer egiten. Edo bai. Ustedugu errefuxiatuen indarrakagortu nahi dituztela, handikateratzeko oztopoak jarriz. Be renherrietara itzultzen badira, edogosez zein hotzez hiltzen badira,gutxiago izango dira Europan,eta beraz, arazo bat gutxiago...Estatuan ere hori ikusi dezake-gu; adostutakoaren %5 besterikez da bete, eta per tsonen bizitzazari gara. Kasu la rri ak daude gai-nera; ekainean eskaera bereziegin genuen, 22 ka su larriridagokionez, eta orain dik irten -biderik gabe gau de. Baina hirita-rrez hitz eginda, politikariekegin behar duten lana egiten aridira, eta izugarrizko ereduaematen ari dira. Nik neuk ikusidut boluntarioen lana; langileofizialek baino azkarrago etatresna gutxiagorekin, hobetolaguntzen dute. Herriak baka-rrik salbatuko du herria.

    Eta guk, zer egin dezakegu?Herritarrok botere haundia dau -kagu gauzak aldatzeko, bai na ezdugu erabiltzen. Kalera aterabe har dugu, sare-sozialak erabi-li, egoera salatzeko. Politikariekjakin behar dute ez gaudela ba -tere ados egiten ari direnarekin,eta asilo bila ari direnek jakinbe har dute haiekin gaudela. Gu -re esku dago politikariak bul -tzatzea, mugak zabaldu eta bideseguruak bermatzeko. yy

    AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, Su Hernandezek hitzaldia emango du astelehenean,18:30etan kultur etxean. Bitan izan da Grezian, errefuxiatuen kanpamenduetan eta kanpoan, laguntzen.

    z ZILEGI ESKOLA SU HERNANDEZ

    «Laguntzapsikologikoapremiazkoa da. Ezindugu ahaztu handagoen jendeakbidaia luze bat eginduela eta asko utzinahiz galdu duelabidean»

    Su Hernandez, ezkerretik hirugarrena, familia kurdu batekin, Sindos Frakaport.

    Eraikin hutsetan sartu dituzte errefuxiatuak, hotza dela-eta. Sarri kanpamenduetako egoera ez da batere ona.

    «Herritarrok boterehaundia daukagugauzak aldatzeko,baina ez duguerabiltzen»

  • // 13 2017-II-18 larunbata ASTIGARRAGA

    Martxoan irekiko da izenematea,Aste Santuko Jolas Txikirako

    URTERO bezala, Astigarragakokiroldegian Jolas Txiki antola-tuko da Aste Santuko oporral-dirako, 2 eta 5 urteko umeeizuzenduta.

    Izenematea martxoaren 13tik24ra arteko epean egin beharkoda, kiroldegiko harreran.

    Bi txanda, Aste SantuanGuztira bi txanda egingo dira,eta bakarrean edo bietaneman ahal izango da izena.Bata, aprilaren 10, 11 eta 12anizango da, 09:00etatik 13:00e -tara. Bigarrena, apirilaren 18,19, 20 eta 21ean, ordu berean.

    Aurreneko txandan izenaemateak 30,70 euro balio ditubazkideentzat, eta gainontze-koentzat, 38,80 euro. Biga rre -nak, berriz, bazkideentzat 41euro eta gainontzekoentzat51,80 euro.

    Bietan izena emanez gero,berriz, bazkideek 64,50 euro,eta gainontzekoek 82,10 euroordaindu beharko dituzte. Eraberean, bigarren senidea ere

    apuntatuz gero, %10eko behe-rapena aplikatuko da.

    Informazio gehiago: 943 3336 76 edo [email protected]. yy

    z KIROLDEGIA JOLAS TXIKI

    Mota guztietako jostailuekin jolasteko aukera izaten dute, kiroldegian.

    Apirilaren 10etik 12ra izango da txanda bat, eta apirilaren 18tik21era bigarrena. Izenematea martxoaren 13tik 24ra irekiko da.

    z KIROLA - ASTEBURUKO PARTIDUAK

    Azken jardunaldiko lan txukunaerrepikatzeko asmoz, Lezora

    GAUR arratsaldeko 18:00etanLezon, Allerruren kontra joka-tuko du Mundarrok.

    Ez da batere aurkari xamu-rra izango, sailkapen orokorre-an bigarren postuan baitago,eta Mundarro, aldiz, 13garre-nean.

    Hala ere, aurreko astebu-ruan Deustoren aurka banaberdintzea lortu zuten astigar-tarrek, eta gaurkoan ere,bukaerara arte borrokatukodute, etxera ahalik eta puntugehienekin bueltatzeko.

    Beñat lesionatuta, geldialdiaDeustoren kontra ondo arituziren moreak lehengo astebu-ruan. Aureneko zatian baloia-ren jabe izan ziren ia denboraguztian. Hala ere, ez zuten golaukerarik sortzea lortu, etaatsedenaldiaren aurretik egin-dako akats baten ondorioz,kanpotarrek gola sartu zuten.

    Bigarren zatian, berriz, ho -beto aritu ziren, eta Markelekberdinketa lortu zuen ia. BainaBeñat lesionatzean, ezin erre-akzionatu geratu ziren; sor bal -da hautsi du gazteak, eta ezin-go du gehiago jokatu denboral-

    di honetan. Partiduko denborabukatuta erreakzionatu zutenmoreek; Mendi bu ruk baloiabideratu, Oierrek norabide ego-kian jarri, eta Gartzi kapitai-nak lortu zuen berdinketagola. yy

    z FUTBOLA

    Presiopean ere ondo erantzun zuten moreek, Deustoren aurrean.

    Aurreko asteburuan bana berdinduta bukatu zuen Mundarrok,Deustoren kontra. Gaur, 18:00etan, Allerruren kontra ariko da.

    Pelotalekuari «zukugehiago», argiztatuta

    ENTRENAMENDUAK parti-duak edo erreserbak daude-nean bakarrik egoten da piz-tuta pelotalekuko argia, EHBilduk azaldu duenez. Baina,«kontuan izanda herriandagoen gune estalietako batdela, ikastolako jolastokiare-kin batera», neguko arratsal-de ilunetan argiak beti pizte-ko eskatu du.

    Izan ere, «argi faltagatikhorrelako espazio interesga-rria mugatzen ibiltzea zen -tzugabea da», argudiatu du.Horregatik, «herriko haur etagazteek aisialdi eta kirolespazio bat gehiago izandezaten eta pelotalekuarizuku gehiago ateratzeko»argiak arratsaldero piztekoeskatu du. yy

    Erreserbatua egon ala ez, pelotalekuaargiztatzeko eskatu du EH Bilduk.

    z EH BILDU PRENTSA OHARRA

    z SASKIBALOIA

    Partidu bana, etxean eta kanpoanHerriko gorengo mailetako saskibaloi taldeek partidu bana jokatukodute asteburuan; emakumezkoek bihar, Lasarte-Orian, Ostadarrenkontra, eta gizonezkoek gaur, kiroldegian, Mondragon Unibertsita -tearen kontra. Biak ere galtzetik datoz, azken jardunaldian, eta aur-kariak, irabaztetik. Baina dena dago jokoan, oraindik. yy

    z TXIRRINDULARITZA

    Euskadiko Txapelketa bihar, DonostianEspainiako Kopako hurrengo bi jardunaldiak martxoan eta apirileanjokatuko dituzte txirrindulari astigartarrek, baina bitartean ez dirageldirik egongo. Bihar bertan, Donostiako Anoetako belodromoanEuskadiko Txapelketa jokatuko dute junior eta kadeteen mailetakogazteek. Sailkapeneko serieak goizeko 10:00etan hasiko dira, etaondoren, bi saio jokatuko dira; 10:30etatik 12:00etara aurrenekoa,eta 15:00etatik 17:30etara. yy

  • // 142017-II-18 larunbataGOIZUETA

    ‘Goizuetarrok ere hemen gaude!’, arrakastatsua Mendialdeko Gure Esku Dagok pasa den astean antolaturiko Goizuetarrok ere he men gaude! ekintzakjende asko pilatu zuen eskolako atarian. Denetarik izan zen bertan, adin guztietako herritarrentzat: muralmargoketa umeentzat, es ku lanak, txokolatada, dan tzaldia, argazki murala eta herri afaria. Horietaz guztietazaparte sinadura-bilketa ere egin zen. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete festan parte hartu zutenguztiei. Ekainaren 18rako dago aurreikusia herri galdeketa Mendialdeko herrietan, hau da, Goizueta, Arano,Leitza, Areso, Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberrin. Dena den, legeak ezartzen duenaren arabera, herrita-rren arteko gutxiengo sinadura kopurua beharko du Gure Esku Dagok herri galdeketa hauek antolatu ahalizateko. Hain zuzen, 16 urtetik gorako biztanleen %15a ren sinadura beharko dute Goizueta eta Aranon. yy

    Murala margotu zuten partehartzaileek eta ondoren argazkiak atera zituzten margoaren aurrean.

    Itxiturak kentzeaArtikutzan aztergai,herri batzarrean

    HERRI Batzarrean hiru gaiaztertu ziren pasa den larun-batean. Horien artean Arti -kutzaren etorkizunaren in -gu ruko gaia nabarmenduzen. Kontserbaziorako EremuBerezitzat ZEC izendapenaeskuratu zuen orain urtepasatxo, eta horren aipamenaegiteaz gain, itxiturak kentze-ko asmoa ere aipatu zen.

    Honek era berean anima-liak kontrolatzeko beharrasortzen du. Donostiako Uda -lak urtegia kentzeko hartuaduen erabakiaren eta ema-nen diren urratsen berri ereeman zen. Goizuetan turis-

    moak edukiko lukeen eragi-naz ere eztabaidatu zen.

    Balorazio positiboa Diru kontu orokorrak azaltze-az gain, aipamen bereziaegin zitzaien eta inbertsiogarrantzitsutzat jo zirenzabortegiaren itxiera eta hos-pitaleko obra. Azken hilabete-en errepasoa ere egin zen:Tokiko maparen ingurukohausnarketa; Iberoko dorreaberritzen inbertituko diren450 mila euroak; Zubimuxuaterpean eginen den sukal-dea eta lizitaziora ateratzekoasmoa; etxebizitza lantalde-ak egindako lana; FernandoGoiaren kontratazioa...

    Udalak balorazio positiboaegin du. Hala ere, aurrerabegira, hurbildu ez zirenherritarrei deia luzatzendiete eta animatu batzarre-tan parte hartzera. Kon -tsultentzako eta iritzia ema-teko tartea ere bai baitago. yy

    KontserbaziorakoEremu Berezia iza-nik animaliak kon-trolatzeko beharrasuposatzen du.

    z HERRI BATZARRA

    GOIZUETAKO Gaztetxean,kontuen egunerako, martxo-aren 4an, kontzertuak anto-latu dituzte. Gaztetxeak 25urte betetzen ditu etaEtsaiak Eroak taldeak Nau -fragoak bere diska berria aur-keztuko du eta Space Jam tal-deak: AC/DC, Bob Marley, TheDoors Led Zepellin, SteveWonder, Rolling Stones, TheAnimals edota James Brown-en abestiak moldatuko ditu.

    Kontzertuak 23:30etan ha -

    siko dira eta 25 urte eta geroEtsaiak taldea berriz ikusiahal izanen da, baina orain-goan izen berri batekin.Gaztetxea 25.ur teurrena bete -tzen ari da eta ospatzekoLekeitioko taldea dator.Sarrera doan da eta boronda-tea eskatuko zaie hurbiltzendirenei. Jarraitzaile sutsue-na, oraingoz, abeslaria berada, Aitor Ibarra, Auo, hau da,Etsaiak taldeko abeslariaorain erotuta. yy

    Gaztetxeak 25 urte betetzen ditu etamartxoaren 4an kontzertuak izanen dira.

    z GAZTETXEAz GURE ESKU DAGO

    EtsaiakEroak-en kontzertua izango da

    z ZAZPI HERRIALDETAKO MUS TXAPELKETA

    Xumar eta Pollo, Nafarroako finalera Otsailaren 25ean, Iru ñean jo katuko dute Nafa rro a ko finala Xumareta Pollok, Euskal He rriko finalera pasatzeko asmoz, Alde ZaharrekoArrano elkartean. Biak animo eta motibazio haundiarekin daude.«Esperantza omen da azkena galtzen dena». yy

    450.000 euroko inbertsioa,Iberoko Dorrearentzako

    NAFAR Gobernuko KulturaZuzendaria den FernandoPerez Gomezek pasa den aste-an Leitza eta Goizuetara egin-dako bisitan aditzera emanzuen Nafar Gobernuak Iberokodorrea berreraikitzeko 450.000euroko inbertsioa eginen duela2017an.

    Ordu batzuk lehenago Na -farroako Parlamentuko ordez-kari batzuk bisitatu zuten.Ondoren Kultura ZuzendariaIberon egon zen, VI. mendeaneraiki zen burdinolaren gauregungo egoera ezagutzen. 2006urtean teilatua erori zen geroz-tik, asko hondatu dela eraikina.

    Bisita aprobetxatuz, Leitzaeta Goizuetako Udalek, IñakiSagredo arkeologoak Iberoriburuz egindako txostena entre-gatu zioten Fernando Perezzuzendariari. Bi herrientzatoso garrantzitsua da burdinolaberreskuratzea eta bisitarenbalorazio oso positiboa egiten

    zuten, helburu horiek heinhandi batean, beteta ikustenbaitituzte Leitza zein Goi -zuetako Udalek. HorregatikKultura Zuzendariak aditzeraeman zuenez, Nafar Gober -nuak Iberoko dorrea berrerai-kitzeko 450.000 euroko inber -tsioa eginen du 2017an. Diruhorrekin eraikina bere osota-

    sunean konponduko da.Lanak eraikinaren kanpo-

    aldean zein barrualdean egi-nen dira, hala nola, teilatuakonpondu, hormak berritu etaindartu. Gainera, Iberoko bur-dinolaren historia eta ondare-aren garrantzia azaldukoduten panelak ere jarriko diradorrean. yy

    Nafar Gobernuko Kultura sailak dorrea berreraikitzeko laguntzaeskaini du aurreko astean egin zituzten bisiten ondoren.

    z NAFARROAKO GOBERNUA DIRU LAGUNTZA

    Nafar Gobernuko, Leitzako eta Goizuetako ordezkariak.

  • // 15 2017-II-18 larunbata ARANO-GOIZUETA

    IHAUTERIAK iritsi dira Aranorainguruko herri batzuetarabaino lehenago. Gaur ekitaldidesberdinak antolatu dituzteurteroko plana jarraituz. Hala,goizeko 08:30etan abiatukodira zomorroak puxka bil tzera,eta herritarrek elkarrekin baz-kalduko dute, baserriz baserriibili ondoren.

    Surotik, baserriz baserriAurreko urteetan bezalaxe,Suro izanen dute aranoarrektopaleku; berta tik hasiko dutebuelta 08:30etan.

    Surotik hasita eta Izer etaAlabier trikitilarien laguntzaz,auzoz auzo ibiliko dira: SurotikArranbidera joanen dira gero,

    Benta Berri zeharkatuko dutesegidan, Be heko Herri ondo-ren, eta azkenik, herrian buka-tuko dute puxka bilketa. Bu -kaera arratsaldeko 15:00 akaldera izanen da; orduan joa-nen dira de nak soziedaderabazkaltzera.

    Bertan bazkaldu ahal izate-ko, Kontzejun eman behar daizena, lehenbailehen.

    Zahagi Dantza, 17:00ak alderaOrdu zehatzik gabe, baina17:00ak aldera, pasa den urte-an bezala, Zahagi Dantza egi-nen da aurten ere. OrduanZahagi Dantzaren testiguahartu zuten herriko haur etagaztetxoek. 5 eta 14 urte bitar-

    tekoek egin zuten dantza, etaerdiko pertsonaiak ere, herrikobi mutikok antzeztu zituzten:aurten ere horrela izanen da.

    Egunean zehar animatu ohidituzte bi herritar, Zahagi Dan -

    tzako antzerkia egiteko, bainaiaz, ez zen heldurik irten, ez ze -goelako perfil horretako inor.Belaunaldi ba ten falta nabari-tu du Aranok. Bazkal ostean,or dea, galdezka ha si ziren

    hau rrak, Zahagi Dantza ez otezen eginen, eta zergatik. Or du -an, haur eta gaztetxoak bilduziren hitz egiteko, eta bi muti-ko kozkorrenak animatu zirenerdiko pertsonaiak antzeztera.Gaur ikusiko da nork antzeztu-ko duen aurten, baina printzi-pioz haurrak izanen dira.

    Herri afaria, eguna bukatzekoGauean, festarekin ja rraitzekoaukera izanen dute aranoa-rrek, herri afarian. Urtero be -zala, soziedadean eginen du - te, eta festa giroa, alaitasunaeta kantuak ez dira faltako,bertan. Eta afal ondoren musi-ka ez da faltako trikitilarienpartetik. Bihar, Kontzejun,umeentzat txokolatada eta fu -tbolin lehiaketa antolatu dira17:00etatik aurrera. yy

    Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozeinlanetarako pronto. Deitu: 943 55 39 72

    Ostalaritzan aditua lan bila, kamarero bezala. Somielier eta Kokteleria tituloa daukat.Disponibilitatea osoa. Deitu: 665424207

    Neska euskalduna etxeko-lanak egiteko eskaintzen da. Deitu: 679 297 593

    ZUBI-LANA

    Lan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi badu, astero jakinarazi beharko dio Kronikari;mezuan azaldu beharko du zein lan mota bilatzen duen edo zertarako eskaintzen duen bere burua.Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarki merke gisa argitaratu beharko dute lan eskaintza; etaKronikak, Zubi-Lana txokoan argitaratuko die, debalde. Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak [email protected] helbidera bidali behar dira edo 943 33 08 99 telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karaktere onartuko dira, hutsuneak barne.

    LAN-BILA

    Zomorroak puxka biltzera aterako dira gaur, Aranoko ihauteriei hasiera emanez

    z GOIZUETA-ARANO ERREBISIO TEKNIKOA

    Traktoreak eta ziklomotoreak errebisatuko diraTraktoreen eta 49 cc-ko motorren errebisio kanpaina eginen da datorren asteazkenean,otsailaren 22an, goizeko 10:00etatik 13:30etara, Goizuetako Irisarri frontoian. yy

    z ARANO ERAKUSKETA

    Argazki zaharrak ikusteko azken egunakEguberrien bueltan argazki erakusketa jarri zuten Kon tzejun, herriko argazki zaharrekin.Mota guztietakoak daude eta inauteriak bitarte izanen dira ikusgai, Kontzejun. yy

    Inguruko herrietara baino lehenago iristendira eta Zahagi Dantza ez da faltako.

    z ARANO IHAUTERIAK

    Aurreko urtean bezala aurten ere umeek hartuko dute parte Zahagi Dantzan.

    ZUBIMUXU aterpetxean sukaldea jarri-ko da eta zeukan gabeziari aurre egi-nen zaio. Honela, turista eta bisitariendituzten beharrei erantzunen zaioaterpeari sukalde zerbitzua gehituz.Lehen zituen hozkailua eta mikrouhin

    labeaz gain, indukzioko plaka etalabea ere izanen ditu aurrerantzeangainerako ekipamendu guztiarekin.Obrak 12.100 euroko kostua izan du.Behin lanak bukatuta, aterpea lizita -tzeko borondatea du Udalak. yy

    Beilekun, kanterako bidean, landatu zituzten zuhaitzak.

    Zubimuxun, sukaldea12 mila euroko inbertsioa egindaeta aterpetxearengabezi batekin bukatuta, orain lizitatu eginen da.

    z GOIZUETA ZUHAITZ EGUNA

    Goizuetako eskolako ikasleek, 200 zuhaitz Udalak eta Goizuetako eskolak elkarlanean, asteazkenean egin zuten irteera eskolakoikasle eta irakasleek. Beilekura, kanterako bidean, joan ziren zuhaitzak landatzera. 200landare eskatu ziren eta asmoa, 3-4 urtetan baso bat egitea da. yy

    z GOIZUETA ATERPETXEA

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Lan-taldea: A. Arbelaitz, A. Moreno, B. Los Arcos, I. Goñi, J. Osa, J. Iurramendi, L. Goñi, L. Rekondo eta M. Ramirez de Alda. Egoitza: Larramendi 11(Hernani) % 943 33 08 99. Eposta: [email protected],[email protected], [email protected] eta [email protected]. Lege gordailua: SS-400/2014 ISSN: 2341-2976

    IRAGARKI MERKEAK

    Merkataritza-lokala alokatzen da, kokapen bikainean (Elkano kalea, 33), Hernanin. Dendetarako,biltegietarako, etab. 100 m2, bi pisuetan banatuta. Egoera ona. 575 €. Deitu: 678 538 248

    ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    2017ko apirilaren 18a, larunbataUrumeako Kronika 171 zk.::: www.kronika.eus :::

    & | TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 943 55 52 77 (Astigarraga) | UDALTZAINGOA: 092 | DYA: 943 464622 | AUTOBUSAK:Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 | ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani)943 33 56 44 (Astigarraga) | JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 / Egunez: Etxebeste Elkano, 9 (Hernani) 943 552087 / Gauez: Etxebeste Elkano, 9 (Hernani) 943 552087 E

    GURA

    LDIA Hodei ugari izango dira baina eurigehiegirik ez. Tarteka euri langarra egin-

    go du eta egunaren amaieran atertzerajoko du. Iparraldeko haize ahula nagu-situko da. Min.9º / Max.13º (e

    uska

    lmet

    )GAUR BIHARAldaketa batzuk espero dira. Goizean giroeguzkitsua izango da, baina arratsaldeanhodeiak iristen joango dira. Haize ahul etaaldakorra ibiliko da goizean, eta ipar-osa-gaikoa arratsaldean. Min.7º / Max.17º

    ITXASO Otsoa hernaniarrakMiss Linda de Euskadi ederta-sun lehiaketa irabazi eta geroMiss Linda de Españan Oho -rezko Bigarren Linda aukera-tua izan zen pasa den urteko,azaroaren 26an, Malagan. Gauregungo edertasun lehiaketarikentzutetsuenetakoa da estatumailan eta ia hiru hilabeteigaro ondoren lorpen horrekzer suposatu dion azaldu dioKronikari.

    Itxaso Otsoaren bizitza askoaldatu al da OhorezkoBigarren Linda aukeratuaizan eta gero?Egia esan asko ez da aldatuoraindik. Andoainen, La Sallen,ari naiz bigarren batxilergoaikasten. Datorren urtean ikas-ketak jarraituko ditut Madrileneta hor aldatuko da, baina

    oraingoz Hernanin bizi naiz etaez da aldaketa sakonik egon.

    Zergatik edo nork bultzatutaaurkeztu zinen?DBHn laugarren mailan nengo-enean Donostiako First Modelagentziarekin lanean hasinintzen eta beraiek animatuninduten. Hamar hilabetetakoikastaroa eman zidaten etaesperientzia oso ona izan da.Jende asko ezagutu dut etadatorren urtean Madrilgoagentzi batekin hasiko naizlanean.

    Modelo lana eta ikasketakuztartuko dituzu beraz ber-tan. Horrela da. Zientzia politikoakikasiko dut unibertsitatean.Giza eskubideen ingurukogaiak asko interesatzen zaizkit

    eta Zientzia Politikoak egokiakdira. Politika bera ere gustokodut.

    Lagunek zer diote lortutakoemaitzarekin Miss Lindalehiaketan?Egia esan beraiek dira niremakulu nagusia. Asko anima-tu naute eta dena zor diet.Izugarri laguntzen naute.

    Hernanin bizi zara. Zer duzugustoko herritik?Izugarri gustatzen zaizkitHernaniko San Joan festak. NiGasteizen jaiotakoa naiz eta seiurte nituelarik etorri nintzenHernanira.

    Kronika irakurtzen duzu?Bai, irakurtzen dut. Ogia erosieta noiz behinka hartzen duguetxean. yy

    z MISS LINDA

    Itxaso Otsoa irailean Madrilera doa Zientzia Politikoak ikasteraeta bere modelo ibilbidea jarraituko du bertako agentzia batean.

    «Bizitza aurten oraingozez zait askorik aldatu»

    Itxaso Otsoa Donostiako First Model agentzian ibili da lanean orain arte.Ar

    gazk

    ia: lLIND

    AESP

    AÑA.CO

    M