Zuhaitz eguna 2014

14

Transcript of Zuhaitz eguna 2014

Aurten, biodibertsitatearen alde lan egiteaz gain Amurrioko mendian bertako espezieak landatuz, espezie inbaditzaileak identifikatzen ere jardungo dugu; izan ere, Aiara Eskualdean lantzen ari den biodibertsitatearen egungo arazo nagusietako bat da hori.

Jatorriz beste toki batzuetako espezieak dira, gure ingurua har dezaketenak. Aldaketarik eragiten ez badute, espezie exotiko legez dira ezagun, baina ingurune berria kolonizatzen badute eta bertako flora eta fauna ordezkatzen badituzte, espezie exotiko inbaditzailetzat jotzen dira.

Espezie inbaditzaileak biodibertsitaterako mehatxu larria dira, desorekak eragiten baitituzte ekosistemetan; adibidez, tokian tokiko espezieak desagertzea. Gure kasuan, horixe gertatu da bertako karramarroarekin eta bisoi europarrarekin.Galera ekonomiko handiak eragiten dituzte, oztopo direlako, besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza bezalako jardueretarako, uraren ziklorako, industriarako, etab. Hori ari da gertatzen, adibidez, eukaliptoarekin, Panpako luma mototsarekin, liztor asiarrarekin edo zebra muskuiluarekin.Gaixotasun berriak transmititzen dituzte; horixe jazo da tigre eltxoa bezalako intsektu exotiko batzuekin.

Ustekabean heltzea* Laguntza animaliek ihes egitea abeletxeetatik edo zooetatik, akuikultura eremuetatik, etab.* Parke eta lorategietako haziak berez hedatzea.* Nahi gabe garraiatzea, itsasontzi eta hegazkinen bidez.* Korridoreen bidez zabaltzea; adibidez, errepide eta ubideen bitartez.

Nahita ekartzea* Maskotak aske uztea.* Inausketa hondakinak abandonatzea.* Espezieak ekartzea ehiza edo arrantzarako.* Lorezaintzarako landare apaingarriak aukeratzea.* Ekintza bandalikoak.

Karramarro gorri amerikarra eta karramarro seinaleduna hona ekarritako espezie amerikarrak dira, eta bertako ibai karrama-rroarekin lehian ibiltzen dira, espazioa eta elikagaiak lortzeko.

Panpako luma mototsak gaitasun izugarria du inbaditzeko eta bertako espezieak ur bazterretan eta ibai eremuetan ordezkatzeko. Hortaz, oso espezie arriskutsua da balio handiko ekosistema horietarako. Gaur egun, ezpondetan, eremu soilduetan eta azpiegiturek sortutako lur mugitzeetan da nagusi, baina oso azkar hedatzen da. Hartara, natura eremuak inbaditzen ditu, bertako florarekin lehiatzen da eta ordezkatu egiten du; horrenbestez, lehentasunezko helburua da zona horietan kontrolatzea.

Lutxoa ur gezako arraina da, eta kirol xedeekin sartu dute urtegi eta zingiretan. Espezie harraparia denez, eragin handia du bertako espezieetan, eta hein oso handi batean murriztu du bertako espezieen populazioa. 

Mimosa eta beste akazia batzuek landaredi naturala birsortzea eragozten dute, funtsean, espezie horiek erraz ernamuindu eta ernaberritzen direlako suteen ostean, eta azkar hazten direlako. Bertako landaredia desagerrarazi den soilguneak inbaditzen dituzte, eta adaburuen azpiko ia landaredi osoa kanporatzen dutenez, lore komunitate oso urriak sortzen dituzte  

Zerbait oso garrantzitsua egin dezakezu: arazoa prebenitu.

•Maskota bat eduki nahi baduzu, har ezazu harrera zentro bateko txakur edo katu bat. Espezie exotikoak ez daude hain ohituta gurekin bizitzera, eta arazoak sor diezazkizuke.

•Ez abandonatu zure maskota landan. Maskotaz arduratu ezin bazara, eman beste pertsona bati edo animaliez arduratzen den erakunde bati. Jarri harremanetan zure udalarekin edo Basa Animaliak Suspertzeko Arabako Egoitzarekin. Martioda (945 181616).

•Galdetu zure albaitariari zer aukera dagoen maskota ez galtzeko, bera bakarrik galtzen bada edo ihes egiten badu. Orobat, galde iezaiozu zer egin dezakezun ustekabean ugaltzea ekiditeko.

•Ez sartu espezie exotikorik natura ingurunean, izan arrantzarako, izan ehizarako. · Hori egitea delitua da.

• Eman zure Udalari ikusten dituzun landare edo animalia exotikoen berri.

• Arrantza egiten baduzu, garbitu ekipamendua, uretako larba inbaditzaileak hedatzea saihesteko.

• Nabigatzeko asmoa baduzu, lortu informazioa ontziak garbitzeko sistemei buruz.

• Atzerrira joatekoa bazara, ez ekarri hango animalia edo landarerik.

• Ez erosi legez kanpoko salerosketakoak izan daitezkeen maskotak. Ibili kontuz animaliak azoketan, jaietan edo Interneten bidez erostearekin. Maskota bat eskuratzen duzunean, exijitu beti legezko salerosketakoa dela ziurtatzen duen dokumentazioa.

• Landatu lorategian zeu bizi zaren tokiko espezieak. Landare exotikoak badituzu, bazter itzazu bide mekanikoak erabiliz, hau da, behin eta berriz ebaki eta soildu. Ordezka itzazu inbaditzaileak ez diren espezieekin. Tratamendu kimikoak erabiltzeko, hitz egin zure Udalarekin (945891161).

 Zuhaitz bat landatzeko eperik egokiena azaroa martxoa bitartekoa da. Garai horretan zuhaitzak negu atsedena hartzen baitu eta ondorioz ez dago izerdi zirkulaziorik. Hauek dira zuhaitz bat landatzeko jarraitu beharreko pausuak: - Landaketa egiteko leku egokia aukeratu. Jarraian landare-zuloa egingo dugu lurrean. Zuloa zabala eta sakona izan behar du eta hobe da aldez aurretik egiten badugu. Modu horretan, ateratako lurra aireztatuko da eta neguko izozteei esker zuhaitzentzako horren kaltegarriak diren intsektuak desagertuko dira eta zuloa egitean atera ditugun zokorrak txikituko dira. Eta are hobeto landaketa egin aurretiko egunean lur eremu hori ureztatzen badugu. - 3-4 lagunetako taldeak osatuko ditugu. Lankidetza ezinbestekoa da zuhaitz bat ondo landatzeko. Ipini dezagun kontu handiz zuhaitza zuloaren erdian. Kontuz ibili behar gara sustraiekin, hauek ez hondatzeko. Taldeko kide batek enborra zuzen heltzen duen bitartean, besteek ekintza finena egin beharko dute: jatorrizko lurra erabiliz sustraiak estali.   

- Zuloa estaltzerakoan betelaneko materialaren kalitatea arreta handiz aztertuko dugu, sustraiaren garapena horren araberakoa izango baita. Hortaz, aurkitzen ditugun kozkorrak desegin eta harriak kenduko ditugu. Hau egin ahala, lurra eskuekin estutuko dugu. 

Ondoren lurra ondo zapalduko dugu. Amaitu aurretik ez ahaztu zure zuhaitza ureztatzen. Behin zuhaitza landatu dugula, hosto sikuak, orbela eta baita zura txirbilak ere jarri ahal izango dira enborraren oinarrian eta horrela lurzorua babestu eta izozteak oinarrian finkatzea ekidingo dugu. Zorionak!Deskribatutako pausu guztiak jarraitu badituzu, zure zuhaitzak handitzeko dituen aukerak handiak dira eta zu landatzaile trebea bihurtu zara.  Gogora ezazu garrantzitsua dela gure mendi eta lurrak birlandatzean inguruko espeziak aukeratzea.  

 Aldian-aldian (urtean behin behintzat) zuhaitza aztertu beharko dugu. Intsektuak edo gaixotasun sintomak ageri diren begiratuko dugu, horrelako arazoak goiz antzemanez gero askoz errazagoak dira kontrolatzen. Azterketa egiten dugunean zuhaitzaren lau atal hartu beharko ditugu kontuan: hostoak edo ernamuin berriak, hostoen tamaina, kimuen hazkundea eta adaburuaren atzerabidezko usteltzearen falta. Anormaltasunen bat somatzen badugu, bai intsektuak bai zikindutako, desitxuratutako, kolore gabeko edo usteldutako hosto edo kimuren bat, miaketa sakonago bat egin beharko dugu.

 Belar espezie lehiekideak kontrolpean izan behar ditugu. Zuhaitz inguruko landareak ura eta elikagaiak lortzearren norgehiagoka aritzen dira. Horregatik, gune horretan sastrakarik eta soropilik ez egotea komeni da. Belar espezie lehiekideak eskuz kendu ahal ditugu edo bestela zuhaitz eta ingurugiro-arentzako kaltegarria ez den belarpozoinen bat erabiliko dugu.

Intxaurrondoa-Nogal. (Juglans Regia, L.)

ZUHAITZA: 20 metrotaraino iritsi ohi den zuhaitza. Adaburu oso zabala eta borobildua.Hosto bakun, konposatu eta erorkorrak. Lore txikiak ditu eta ez oso nabarmenak. Fruitua intxaurra da.

HEDAPENA : Europako hego-ekialdeko eta Asiako hego-mendebaldeko zuhaitza da.Antzinatik landatu izan da Amurriokoa guztian, baserrietatik gertu normalean. Lur karetsu sakonak eta hezeak ditu gustukoenak, baina edozein lur emankorretan nahiko ongi garatzen da. 

UGALKETA: Ugalketa, normalean, hazitik egiten da, bestela oso zaila da, baina hazitik ez da erraza mintegitik kanpo lortzea, animalia asko baitaude jaten dutenak. Mintegi komertzialetan barietate desberdinak aurki ditzakegu. ERABILERA: Intxaurrondoaren erabilerarik nagusiena intxaurren ekoizpena da, baina bere zura ere paregabeko kalitatekoa da altzairugintzan. Isolaturik landatzea gomendatzen da, beste landareen hazkuntza galarazten duelako. Itzal itxia ematen du.

HAZKUNTZA: Nahiko bizkor hazten den zuhaitza da, baina urte asko behar ditu fruituak itxuraz emateko. Luzaro bizi daiteke, mila urte ingururaino. MANTENDU ETA ZAINKETA: Zuhaitz honek ez du zainketa berezirik behar eta ez da komeni inaustea, baina, beste erremediorik ez dagoenean

Haritz gorria-Roble americano

(Quercus rubra, L.)

ZUHAITZA: Basoetan, haritz amerikarrak oso enbor zuzen eta luzea garatzen du, 30 metro ingurukoa (baina 43 metrorainokoa), eta 50-100 cm-ko diametrokoa. Aldiz, eskualde irekietan hazten diren zuhaitzak txikiagoak izaten dira baina euren enborrak 2 metrorainoko diametroa lor ditzake. Adar sendoak ditu, enborrarekiko perpendikularki hazten direnak. Bere hostoek lobulu sakonak dituzte, punta-estuak; udazkenean kolore gorria hartzen dute (haritz gorria) eta haritz arruntarenak askoz handiagoak izaten dira (12 - 22 cm. bitartekoak).Loreak txikiak eta gorriskak dira. Fruitua (ezkurra) udaberrian ateratzen da. honen ezkurrak zanpatuak dira eta kandugabeak.Ezkurra oboidea da eta 2 - 2,5 zentimetro bitarteko luzera du. Europako bere ahaidearen antzekoa izan arren garaiagoa da, oso handi eta dotorea

HEDAPENA : Jatorriz Ipar Amerikakoa da. Itsasoaren mailatik 600 metrora bitarteko guneetan koka daitezke lurzoru sakon, emankor eta hezeetan, baina ez putzutsuetan eta ahal izanez gero laiotz edo izotz berantiarreko arriskua duten guneetatik kanpo. Europan XVIII. mende hasieran sartu zuten eta haritz arrunta eta pagoaren lurretan landatu da (herri atlantikoetan).

ERABILERA: Bere hazkunde nabarmenagatik egur ekoizpenerako erabiltzen da. Zura haritz arruntarena baino kalitate txikiagoa da; batez ere, ardoa eta beste pattar batzuk (brandya) zahartzeko upelak egiteko erabiltzen da. Haritz amerikarren egurra, nahiz eta haritzarenak bezain onak ez izan, erdi mailako produktuak parketean erabiltzen dira eta onenak arotzgintzan.

MANTENDU ETA ZAINKETA: Garbiketak lehenengo 4 urteetan. Formazio-mozketak, 3 edo 4. urtetik aurrera eta ondorengo urteetan 5 metroko enbor zuzena lortu arte. 9 eta 12. urteetan, sastraka-kentzea. 12. urtean, inausketa bajua. 20. urtean, hektareako 200 oin onenetan inausketa altua.