ZINE 2014 Golem Alhóndiga Printzipe Zinemak GABO Golem ......DONOSTIA 2014/01/05 11:00 h....

8
ZINE GABO NAK BILBO-Golem Alhóndiga DONOSTIA-Printzipe Zinemak GASTEIZ-Florida Zinema IRUÑEA-Golem Baiona SARRERA 1€ Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia eta Zineuskadi 2014 > urtarrilak 4-5

Transcript of ZINE 2014 Golem Alhóndiga Printzipe Zinemak GABO Golem ......DONOSTIA 2014/01/05 11:00 h....

  • ZINEGABONAK

    BILBO-Golem AlhóndigaDONOSTIA-Printzipe ZinemakGASTEIZ-Florida ZinemaIRUÑEA-Golem Baiona

    SARRERA1€Antolatzaileak: Euskadiko Filmategia eta Zineuskadi

    2014 > urtarrilak 4-5

  • Ziklo berriak hasteko, opariak jasotzeko eta lagunen eta senideen arteko harremanak estutzeko jaiegunak dira Gabonak. Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadik Euskal Herriko lau hiriburutan antolatuko duten egitaraua da Zinegabonak, eta jai hauen espirituarekin bat egin nahi du.

    Euro baten truke, ikusle gazteenek zinema pantaila handian ikusteaz gozatu ahal izango dute: opari ederra litzateke urte berria zinema-aretoak beteta hastea. Zinema gainera, modu kolektiboan gozatzen jarraitu behar dugun artea da: honek sorrarazten dizkigun emozioak askoz ere indartsuagoak dira lagunekin, senideekin edo baita ezezagunekin konpartitzen ditugunean.

    Honela gertatuko zaie Zarafa (Rémi Bezançon, Jean-Cristophe Lie, 2013), Kerity, ipuinen etxea (Dominique Monfery, 2012) eta Zipi & Zape eta kanikaren kluba (Oskar Santos, 2013) filmeekin etxeko txikienei; eta Aita Zonbia naiz (Ricardo Ramón, Joan Espinach, 2011) eta Enderren jokoa (Gavin Hood, 2013) filmeek, gaztetxoek euren film propioak izatea ahalbidetuko dute.

    Urte eta zinema berri on Zinegabonak-ekin !

  • GASTEIZ2014/01/04 11:00 h.

    Ehorztetxe batean bizi den nerabe gotiko bat, egun batetik bestera, zonbi bilakatuko da eta helburu bakarra izango du bere bizitza-heriotzean: gaiztakeriaren aurka borroka egitea.

    AITA ZONBIA NAIZ

    Kalifikazioa: Zazpi urtetik gorakoentzatZuzendaria: Ricardo Ramón eta Joan EspinachUrtea: 2011Iraupena: 80 minutuGidoia: Daniel TorresProdukzioa: Digital Dreams FilmsSariak: Goya Sariak 2011: Animaziozko Film Onenaren Saria

  • BILBO IRUÑEA2014/01/04 11:00 h. 2014/01/04 11:00 h.

    Etorkizun hurbilean, Intsektore izeneko arraza estralurtar batek lurrari eraso egin dio. Ez da dena galdu, nazioarteko flotako heroi ospetsu bati esker: Mazer Rackham komandantea. Lurraren etorkizuna eta gizakiaren salbazioa erabakiko dituen hurrengo erasoari aurre egiteko, Hyrum Graff koronel zorrotzak eta Nazioarteko Armadak gazterik onenak baino ez dituzte trebatuko, Mazerren ondorengoa aurkitzeko helburuarekin. Gazte horietako bat Ender Wiggin da; mutiko lotsatia, baina estratega bikaina.

    ENDERREN JOKOA

    Kalifikazioa: Zazpi urtetik gorakoentzatZuzendaria: Gavin HoodUrtea: 2013Iraupena: 114 minutuGidoia: Gavin Hood (Orson Scott Car-den eleberrian oinarrituta)Produkzioa: Summit Entertain-ment, Chartoff Productions, Kurtzman Orci Paper Products eta Odd Lot EntertainmentAktoreak: Asa Butterfield, Harrison Ford, Abigail Breslin eta Ben Kingsley

  • DONOSTIA2014/01/05 11:00 h.

    Natanaelek zazpi urte beteko ditu laster, baina oraindik ez daki irakurtzen. Izeba Eleonorrek munduko ipuin-bildumarik baliotsuena utzi dio oinordetzan, baina Natanaeli ez zaio batere gustatu. Ipuin horiek sekretu miresgarri bat gorde dute: gaua iristean Alice, Sorgin Gaiztoa edo Kako-oker Kapitaina bezalako pertsonaiak ateratzen dira liburuetatik. Pertsonaia horiek arrisku larrian daudela jakinaraziko diote Natanaeli: betirako desagertzeko zorian daude, baita hainbat belaunalditan zehar umeek miretsi izan dituzten istorio liluragarriak ere. Natanaelek bere lagun berriak eta haien istorioak salbatu nahi baditu, arrisku handiei eta abentura ikaragarriei aurre egin beharko die. Denak salbatuko dituen esaldi magikoa garaiz irakurtzeko gai izango al da?

    KERITY, IPUINEN ETXEA

    Kalifikazioa: Adin guztientzatZuzendaria: Dominique MonferyUrtea: 2012Iraupena: 74 minutuGidoia: Anik Leray eta Alexandre ReverendProdukzioa: Gaumont-Alphanim, La Fabrique, Lanterna Magica, Canal +, Cinéart, Haut et Court, Films Distribution, Studio Canal, TF1 eta TPS StarSariak: 2010eko Annecyko jaialdia: Aipamen berezia

  • BILBO DONOSTIA IRUÑEA2014/01/05 11:00 h. 2014/01/04 11:00 h. 2014/01/05 11:00 h.

    Herrixka bateko umeak baobab handiaren azpian elkartzen dira, agure batek kontatzen dizkien istorioak entzutera. Bertan, hamar urteko Makiren eta Zarafa jirafa umezurtzaren arteko adiskidetasun sendoari buruz hitz egingo dute. Zarafa arriskuan dago, Egiptoko pashak Frantziako erregeari oparitu nahi diolako. Hassan, desertuko printzeak, Zarafa Frantziara eramateko misio arriskutsua abiatuko du. Era berean, Maki etxera bueltan ekartzen saiatuko da, nahiz eta horretarako bizitza arriskuan jarriko duen. Sudanetik Pariserako bidaia luzean, Alexandria, Marseilla eta elurrez estalitako Alpeak igaroko dituzte, arrisku izugarriei aurre eginez. Hala, Makik eta Zarafak ikasiko dute elkarrekin egonez gero, dena gainditzeko gai direla.

    ZARAFA

    Kalifikazioa: Adin guztientzatZuzendaria: Rémi Bezançon eta Jean-Christophe LieUrtea: 2013Iraupena: 78 minutuGidoia: Rémi Bezançon eta Jean-Chris-tophe LieProdukzioa: Prima Linea Productions, Pathé Productions, France 3 Cinéma, Chaocorp eta Scope PicturesSariak: Cesar Sariak 2013: Animaziozko Filmerik Onenera izendatua

  • GASTEIZ2014/01/05 11:00 h.

    Zipi eta Zape zigortu egin dituzte uda Esperantza ikastetxean igarotzera. Berreziketa zentro bat da erakundea, eta Falconetti betoker beldurgarriak zorrotz zuzentzen du. Laster ohartuko dira leku hartan jolastea ere debekatuta dagoela. Gauzak horrela, Kanikaren Kluba sortzea erabakiko dute, helduen aginpideari erronka egingo dion umeen erresistentzia, alegia. Adimenaz, ausardiaz eta adiskidetasunaz baliatuta, ikastetxeak ezkutatzen duen sekretu misteriotsua ezagutuko dute, bizitzako abenturarik zirraragarriena bizita.

    ZIPI & ZAPE ETA KANIKAREN KLUBA

    Kalifikazioa: Adin guztientzatZuzendaria: Oskar SantosUrtea: 2013Iraupena: 92 minutuGidoia: Jorge Lara eta Francisco Roncal (Zipi eta Zape komikian oinarrituta)Produkzioa: Zeta Cinema, MOD Produc-ciones, Atresmedia Cine eta Kowalski FilmsAktoreak: Javier Gutiérrez, Álex Angulo, Javier Cifrián, Claudia Vega, Marcos Ruiz eta Christian Mulas

  • SARRERA

    BILBOGolem Alhóndiga

    11:00

    DONOSTIAPrintzipe Zinemak

    11:00

    GASTEIZFlorida Zinema

    11:00

    IRUÑEAGolem Baiona

    11:00

    2014/01/04 Enderren jokoa Zarafa Aita zonbia naiz Enderren jokoa

    2014/01/05 Zarafa Kerity, ipuinen etxea Zipi & Zape eta kanikaren kluba Zarafa

    GOLEM ALHÓNDIGAArriquibar plaza, 448008 BilbaoTelf.: (0034) 946 070 767

    PRINTZIPE ZINEMAKSan Juan kalea, 1020003 DonostiaTelf.: (0034) 943 421 247

    FLORIDA ZINEMASan Prudencio kalea, 2201005 GasteizTelf.: (0034) 945 231 323

    GOLEM BAIONABaiona etorbidea, 5231008 IruñeaTelf.: (0034) 948 174 141

    1€

    PROGRAMAZIOA

    PROIEKZIO - ARETOAK

    * Film guztiak euskarazko bertsioan emango dira.