Zetarrak

7
ZETARRAK (BOMBIYX MORI) Zetarra, intsepto lepidopteroa da. “Lepis”, grekoz, hegoduna esatea nahi du. 1. Bizitzaren zikloa: 4 aro igarotzen ditu: arrautza, arra, krisalida eta tximeleta gisa dagoenean.

description

Bombyx mori intsektoen ezaugarriak, bizitza zikloa, e.a.

Transcript of Zetarrak

Page 1: Zetarrak

ZETARRAK (BOMBIYX MORI)

Zetarra, intsepto lepidopteroa da. “Lepis”, grekoz, hegoduna esatea nahi du. 1. Bizitzaren zikloa:

4 aro igarotzen ditu: arrautza,

arra, krisalida eta tximeleta gisa

dagoenean.

Page 2: Zetarrak

1.1 Arrautzak, hasieran, horiak badira ere, gero grisak dira.

Arrautza oskolak zulotxo ugari ditu. Hortik espermatozoidea sartzen da ernaltze garaian eta arnasa hartzeko balio zaie enbrioiei.

Zetar-emeak ipinitako arrautza barroan, ia urte bete pasatzen du enbrioiak jaio baino lehen.

Jaiotzeko sasoia da eguraldia epeltzen hasi eta masusta

arbolak orriak dituenean, hau da, udaberrian.

Enbrioiak, jaiotzen denean, duen lehenego janaria oskola da. 1. 2. Zetarrak, jaiotzen denean, 3 mm neurtzen du. Gris iluna

eta iletsua da. Jaio eta laster ilea galtzen du. Hazteko 5 aro igaroko ditu. Aro bakoitzean, masailezurrak , azala eta barruko organoak handitzen doazelako 4 azal aldaketa egin behar ditu.

Azalberritzeko lana arriskutsu eta neketsu hau egiteko, oso geldi, hankotxoetatik ongi helduta eta burua altzatuta pasako ditu ordu batzuk.

Zetarrak 3 hanka pare ditu, orriari heltzeko balio

zaizkionak. Beste “gezurretazko” 5 hanka pare ere baditu atzealdean, aurrerantza mugitzeko lagungarri zaizkionak.

Page 3: Zetarrak

9 puntutxo beltz edo estigmak ditu gorputzean zehar

arnasa hartzeko balio zaizkionak. Gorputza, 12 eranztunetan banatuta du eta 8cm-ko luzera

hartzera hel daiteke.

1.3. Kuxkuaren barroan gertatzen da eraldaketarik nagusiena, arra tximeleta bihurtzen da eta.

Aho azpian duen aparatuarekin iruten du kuxkuaren haria.

Bertatik adurra botatzen du. Adur hori airearekin gogortu eta zeta haria bihurtzen da. Masusta orritik, hau da zetarrak jan dezakeen gauza bakarra, atera duen almidoia eraldatuz egiten du hari hori.

Aro horri krisalida deritsogu. Kuxkua biltzen duen hariak 900 m –ko luzera har dezake.

Page 4: Zetarrak

Kuxkuaren barroan krisalidak itxura berria hartzen du eta 15 bat egunetara tximeleta bezala jaioko da.

Zeta lortzea nahi izan ezkero, jaio baino lehen kuxkua ur

berotan sartu eta krisalida hil behar da.

1.4. Tximeleta Tximeleta-arra da lehendabizi jaioko dena. Tximeleta-

emea baina txikiagoa da. Luma itxura eta ilez estalitako bi antenatxo ditu. Gorputza ere iletxo ugariz estalita du.

Jaio ondoren ezkontza dantza, hau da hegoak bizkor-bizkor eraginez eta bere buruaren bueltan jira-biraka ibiliz dantzatuko du tximeleta-emearen arreta bereganatzeko. Hankatxoekin kolpeak ematen ditu eta atzeko hanken gainean tente geratzeko gai da.

Page 5: Zetarrak

Tximeleta-emea, arra baino handiagoa da, bere barnean obioduktoa, hau da, arrautzak gordetzeko lekua, duelako. Sabela hauzpo baten antzera mugitzen dute. 200-300 arrautza erruteraino iritzi daiteke. Arrautza horiek oso ondo itsatsita uzten ditu. Hasieran kolore horixka dute, gero marroi eta azkenik grisaxkak bihurtuko dira.

Kopulatzeko, sabeletik elkar lotuta egoten dira ordu luzez

bi tximelatak. Arrak, espermatozoideak sartuko dizkio eta hauek emearen arrautza barrura sartuko dira. Arrautza denak ez dira beti ernaltzen. Ernaltzen ez direnetik ez da ezer jaioko eta hori kolorea izango dute beti.

Page 6: Zetarrak

Zaldibar LHIko itzulpena 2011/2012 www.duendecrispin.com informazio iturri nagusia.

Page 7: Zetarrak

2. ZAINKETA

•••• Zapata kaxa da lekurik aproposena bigarren adinetik, bigarren azalberritzetik aurrera zetarrak edukitzeko.

•••• Ziurtatu etxe inguruan edo masusta arbolen bat duzula.

•••• Beti janaria izan dezatela, masusta arbolaren orriak. Orrik ezin zaizkie bustita eta hotzak eman. Hozkailuan egun batzuk gorde daitezke.

•••• Orri berriak zaharren gainean ipini zainak beherantza dituztela, horrela lehengo adinetan errezago egingo zaie jatea.

•••• Orriak hartzeko adaskak ez apurtu. Ez hartu adaska puntatik.

•••• Zetarrak ez ipini eguzkitan, bero larregi badut hil daitezke.

•••• Geldi-geldi edota burua altzatuta dutenean aldaketaren bat egiten ari delako da, beraz ez ukitu eta utzi pakean.

•••• Eskuetan ez ibili 5 cm izan arte. Orduan ukitu, oso leunak dira eta hotz egoten dira. Betiere eskuak ondo garbitu.

•••• Ziklo osoa 60 egun ingurukoa da.

•••• Lehen aldaketa jaio eta 3-4 egunetara.

•••• Aldaketa egiten 24-30 ordu pasa dira.

•••• Kuxkua egiteko 3-4 egun.

•••• Eraldaketa egiteko kuxku barroan 15 egun.

•••• Tximeletaren bizia 5 bat egun.