zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen...

24
_ Rafael Mendia ikasketa eta zerbitzu solidarioa: ikasketako proiektu integratua gidak zerbikasen 5 Guia 5_Euskera.indd 1 02/03/12 11:24

Transcript of zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen...

Page 1: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

_ Rafael Mendia

ikasketa eta zerbitzu solidarioa:ikasketako proiektu integratua

gidakzerbikasen

5

Guia 5_Euskera.indd 1 02/03/12 11:24

Page 2: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

Guia 5_Euskera.indd 2 02/03/12 11:24

Page 3: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

aurkibidea1. Proiektuen araberako ikasketa 42. Ikasketako proiektu integratuak 43. I+ZS: ikasketako proiektu integratua 64. Ikasketa pizteko proiektuak 85. Ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu batean

ikasketak txertatzea 96. I+ZSko proiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

txertatzeko aukerak 157. Hezkuntza berriztatzeko proposamen bat

gizartea aldatzeko 198. Baliabideak 20

Guia 5_Euskera.indd 1 02/03/12 11:24

Page 4: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

Guia 5_Euskera.indd 2 02/03/12 11:24

Page 5: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

3guía zerbikas

Zerbikasen gida berri honek IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIOko proiektuetara hurbilduko gaitu, “ikasketako proiektu integratu” gisa hartuta.

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa hezkuntza-arloko proposamen bat da, eta proiektu berean biltzen ditu ikasketa eta erkidegoari zerbitzua emateko lana. Bertan parte hartzen dutenek arazo jakin batekiko motibazioa dute, eta ingurunean jarduten dute, hobetzeko asmoz.

Azken batean, ikasketa eta zerbitzu solidarioa hezkuntza-eredu bat da, eta zentzua hartzen du bere osagai guztiak batera biltzen direnean: ikasketak hezkuntzarako asmo esplizitua du, ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak eskuratzeko prozesuari lotuta; zerbitzu solidarioak, berriz, erkidegoari zerbitzua ematea du xede, eta, era horretan, harremanetan jartzen ditu herritartasun eraginkorra gauzatzeko prozesua eta ikasketa.

Proiektuetan oinarrituta dagoen metodo bat erabiltzen du, eta, bertan, bat eginda daude ikasketak eta erkidegoari zerbitzua emateko lana. Era horretan, ikasketa eta zerbitzu

solidarioak ekiteko-hausnartzeko prozesuak garatzea proposatzen du, betiere, ikuspegi integratu batetik abiatuta, hartara, balioak eraiki eta sendotu ahal izateko, eta ezagutza eta elkartasuneko sareak eratu ahal izateko hezkuntzako prozesuan dauden haur eta gazteen eta gizarteko aktore guztien artean.

Ikuspegi integratzaile horretatik, trebetasunen edo gaitasunen ikasketa bultzatzen du, pertsonek egokiago aurre egin ahal izan diezaieten bizitzan dauden eskakizunei eta erronkei. Horrez gain, prosozialitatea, munduari begiratzea eta oinarrizko beharrizanekiko elkartasuna izatea sustatzen du, lagungarria da pertsonen arteko konfiantzazko esperientziak izan daitezen, elkartzeko gaitasuna garatzen du, kontzientzia zibikoa eta etikaren balioak bultzatzen ditu, eta gazteak akuilatzen ditu gizartean ekintzaileak izan daitezen.

Ikasketa eta zerbitzu solidarioan, parte-hartzaileek dute benetako rol nagusia, gizarteko ekintzailetasuneko ekimenak garatzeko, eta, horien bidez, beren proiektu solidarioa planifikatzeko, antolatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko, hezitzaileen laguntzaz.

Guia 5_Euskera.indd 3 02/03/12 11:24

Page 6: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

4

PROIEKTUEN ARABERAKO IKASKETA

Proiektuen araberako ikasketak hezkuntzako taldea-ren konpromisoa eta motibazioa garatzen ditu, gero eta erronka konplexuagoak proposatzen baititu, nor-malean, diziplina asko barne hartzen dituen ikuspegi-tik; hala, bada, ezagutzaren zatiketa gainditu, eta lan-kidetzako lana bultzatzen du.

Hezkuntzan –eskolan edo eskolaz kanpo– esku hartu behar denean, neska-mutilek proiektuak prestatzen, abiarazten eta ebaluatzen dituzte, eta proiektu ho-riek benetako munduan ezartzeko modukoak dira, ikasgelatik harantz. Proiektuak interesgarriak eta mo-tibatzaileak dira ikasleentzat, erronka baitira tartean nahastuta dauden neska-mutilentzat. Neska-mutilek eginkizun eraginkorra bete behar dute, hala hauta-tzean nola prozesu osoaren plangintza egitean.

IKASKETAKO PROIEKTU INTEGRATUAK

Ikasketako proiektu integratuak estrategia metodolo-gikoa dira, eta arazoak konpontzea da haien oinarria. Arazo horiek garapen pertsonal, sozial eta/edo profe-sionalari lotuta daude; eta haiek sorraraziko dituzte esku-hartzeak, oinarrizko gaitasun eta curriculumaren arlo guztietatik jardunez, edota oinarrizko trebetasun psikosozialak garatuz, gizartean eta lanean txertatu ahal izateko.

Ikasketako proiektu integratu bat hauxe da:

• Proiektu bat da, hau da, plan zehatz bati jarraiki ga-ratu nahi dugun hezkuntza-arloko ekintza-multzo bat, eta emaitza jakin batzuk lortu nahi ditugu ha-ren bidez, ikasleen interesei lotuta dagoen arazo, zeregin edo egoera bat konpontzeko.

• Integratua da, hau da, hezkuntzako ekintzan bertan inskribatzen ditu oinarrizko gaitasun guztien ekar-penak, eta curriculumaren arlo edo hezkuntzako alderdi guztietan duten adierazpena, arazo bat –adibidez, bizitzako benetako egoera bat– konpon-tzeko prozesuari lotuz.

• Ikasketa garatu nahi du, prozesu horren bidez tre-betasunak, ahalmenak, ezagutzak, jokabideak, ja-

1 2

Guia 5_Euskera.indd 4 02/03/12 11:24

Page 7: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

5zerbikas gida

• Integrazioa egon dadin, ikasleak testuinguru berrian erabili behar ditu ikasketak (egoera-arazo berria). Egoera hori konplexuagoa eta aberatsagoa da ikas-gelako aplikazio edo ariketa bat baino: egoera-ara-zoa konpontzeko hainbat ezagutza (jakintza) eduki behar dira, eta egiten jakin behar da.

• Integrazioa egon dadin, ikasleak berez inplikatu behar du egoera-arazoa konpontzeko prozesuan. Ikasleak bere kabuz aurkitu behar du egoera-arazoa konpontzeko baliatu eta egituratu behar diren eza-gutzak eta jakintzak zein diren.”

Ikasketako proiektu integratuak, ikasketak integra-tzeko pedagogia diren aldetik:

• Aukera ematen diete parte hartzen duten ikasleei edo hezkuntza-taldeko kideei ikasketen eta hainbat diziplinaren artean loturak eratzeko, eta beren ikas-ketak eguneroko bizitzan berriz baliatzeko.

• Aukera ematen diote hezitzaileari, pertsona era-ginkorrak eta engaiatuak lortzeko baliagarria den pedagogia erabiltzeko, eta pertsona horiek hartu-tako ikasketak eta gaitasunak balioesteko.

rrerak eta/edo balioak hartzen eta hobetzen baitira, behaketa, ikasketa, esperientzia, irakaskuntza eta arrazoibidea erabiliz.

Hala, integrazioa proposamen metodologiko gisa sor-tzen da, eta erantzuna ematen dio ikasketaren edu-kiak elkarrekiko harremanetan aurkezteko dagoen beharrari. Funtzionaltasuna lortzeko, ezinbestez lan-du behar dira prestakuntzako alderdi guztiak.

Proposamen honek oinarrizko gaitasunen garapena-ri eman nahi dio erantzuna bereziki. Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntzak zentzua hartzen du, bizi-tzako arazo praktikoak konpontzeko aukera ematen badigu, betiere, gertaera batzuen arrazoia eta xedea ikertuz, gertaera historikoen edo errealen azalpenak bilatuz, eta errealitatearen gainean jardunez, bera eraldatzeko.

Xavier Roegiersek honela dio (Roegiers, X. 2006)

“Orduan, integrazioaren pedagogia zera da… ikaske-tak aldiz aldi eraikitzen dituen, eta ikasleei eguneroko bizitzako edozein egoerari aurre egiteko aukera ema-ten dien ikuspegi bat gauzatzea.

• Integrazioa egon dadin, ikasleak zenbait baliabide eduki behar ditu: ezagutzak (jakintzak), egiten jaki-tea eta izaten jakitea.

Guia 5_Euskera.indd 5 02/03/12 11:24

Page 8: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

6

orokorrak eta arazo horien aurrean hartzen den ja-rrera etikoa aztertzen baitituzte. Gero, maiz, ikuspegi hori beste ikasgai batzuetara zabaltzen da, eta, azke-nean, denek batera duten proiektua ateratzen da.

Erabili daitekeen ikuspegi bat

“Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkun tza” edo “Hezkuntza Etiko Zibikoa” izeneko ikasgaiak zeharkakoak dira gehienbat, beste dizipli-na batzuen ekarpenekin eginda daude, eta jokabide etiko eta herritarraren atal orokor bat eratzen dute. Ikastetxe batean, ikasturte osoan barrena garatzen di-ren bost proiektu solidarioren inguruan egituratzen da curriculuma. Proiektu horiek beste ikasgai batzuk sar-tzen dituzte tartean, aurrera atera ahal izateko: Gizar-te Zientziak, Geografia eta Historia, Natura-zientziak, Hizkuntza edo Matematika.

Ikasketak integratzeko modu bat ezartzeko, curriculu-maren hainbat arlo edo ikasgaitan hartutako ezagu-tzak baliatzea eskatzen duen proiektu bat har daiteke kontuan. Oso formula ohikoa da ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu askotan, betiere, proiektu bakar batean lan egiten bada hainbat diziplinatako ikuspe-gietatik abiatuta.

Adibidez

Lehen Hezkuntzako ikastetxe batek merkatutxo so-lidarioa antolatzen du urtero, Kongoko Errepublika Demokratikoko eskola baten alde. Hasieran curricu-

IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIOA: IKASKETAKO PROIEKTU INTEGRATUA

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa hezkuntzako proposa-men bat da, eta hezkuntzako ikasketak garatu, eta era integratuan ematen dio zerbitzua erkidegoari, proiek-tu bakar baten esparruan. Proiektu bakarra izatea da, hain zuzen, integrazioaren lehen maila. Maila horre-tan, oinarrizko gaitasunak lantzen dira, eta erkidegoari eman beharreko zerbitzua egituratzen da. Zerbitzu hau da dena egituratzen duen ardatza; haren inguruan eratzen dira ikasketak, eta zentzua hartzen dute.

Egoerei bilatzen zaizkien konponbideetan, ikasitako ezagutzak baliatzea eskatzen zaie ikasleei; horrela, gainera, ikasketa berriak bereganatuko dituzte, proi-ek tu integratu hau egin ahal izateko. Prozesu horre-tan, planifikatu gabeko beste ikasketa batzuk gara-tzen dira, eta horiek ere lagungarriak dira neska edo mutilaren esperientzia eta ezagutza aberasteko.

I+ZSko proiektuak ikasketako proiektu integratu gisa daudenean, bi integrazio-mota izan daitezke: ziurre-na, gehienetan, “Herritartasunerako eta Giza Eskubi-deetarako Hezkuntza”, “Hezkuntza Etiko Zibikoa”, “Filosofia” edo “Erlijioa” izeneko ikasgaiak izaten dira integrazioaren abiaburua, zeharkako izaera du-ten ikasgaiak baitira horiek, eta gizartearen arazo

3

Guia 5_Euskera.indd 6 02/03/12 11:24

Page 9: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

7zerbikas gida

Integratzeko dagoen laugarren modua ondokoa da: diziplina berri bat sortzea, hainbat diziplinak batera dituzten helburuak abiaburutzat hartuta. Gai inte-gratzaileen araberako ereduak diziplina bakoitzak dituen helburuei eusten die. Modalitate berri honek, berriz, hainbat diziplinak batera dituzten helburuak bateratzen ditu, funtsean, diziplina askotako bate-rako ekintzak, adibidez, ekintza zientifikoa edota lite-ratura-kritika abiaraziz.

Diziplinen barneko ikuspegian gaude kokatuta, eta ikuspegi hori lagungarria da zeharkako gaitasunak garatzeko, eta, oro har, honezkero badituzten oina-rrizko gaitasunak garatzeko, gai horietako bakoitzak, berez, zeharkako izaera baitu.

Aukera bat

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, “Jardunbide solidarioen” proiektua gauzatzen da: hala, ikasle guz-tiek ekintza solidarioko proiektu bat egin behar dute erkidegoan ikasturtean barrena. Irakasleek arloetako edo ikasgaietako edukiak aztertzen dituzte, eta jar-dunbide solidarioen curriculuma eratzen dute. Ikas-keta eta zerbitzu solidarioko proiektua dinamizatzen duen irakasle zehatz bat arduratuko da jardunbide ho-rien tutoretza egiteaz, gainerako irakasleekin harre-manetan egonik. Irakasle-taldearekiko harremanean egiten da ebaluazioa, oinarrizko gaitasunen garape-naren ikuspegitik.

lumaren testuingurutik bakartuta zegoen proiektua, pixkanaka-pixkanaka ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu bilakatzen da, eta, era horretan, curriculuma-ren arlo guztiek tartean sartu behar dute, eta haietako bakoitzak proiektuari lotutako alderdiak aztertu be-har ditu. Hizkuntza-arloan, Kongoko Errepublika De-mokratikoko eskolarekiko komunikazioa lantzen dute, edota merkatariei produktuak eskatzeko gutunak bi-daltzen dizkiete. Matematikan, berriz, estatistikak az-tertzen dituzte, urteko proiektua egiteko behar den dirua kalkulatzen dute, merkatua eta produktuak ikertzen dituzte… Era horretan, arlo guztiak sartzen dira proiektuan, eta, unean uneko ekintza izan beha-rrean, I+ZSko proiektu bilakatzen da.

Integratzeko beste modu bat hauxe da: curriculuma-ren arloak edo ikasgaiak gai integratzaileen inguruan bateratzea. Bi diziplinatako edo hainbat diziplinatako ikasketak batean bildu behar dira.

Adibidez

Institutu bateko Bigarren Hezkuntzako irakasleek erabakia hartzen dute hiruhileko bakoitzaren bukae-ran izaera solidarioko sintesi-proiektu bat garatzeko, erkidegoaren aldeko proiektu bat, hartara, hiruhile-koan barrena hainbat ikasgaitan hartutako gaitasunak erabili ahal izateko. Hasieran, bi ikasgaik egiten dute bat proiektuarekin: Hizkuntzak eta Gizarteak. Baina, pixkanaka-pixkanaka, gainerako ikasgaiek ere egiten dute bat, ikasleek oinarrizko gaitasunak garatzeari be-gira dituzten emaitza onak ikusita.

Guia 5_Euskera.indd 7 02/03/12 11:24

Page 10: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

88

Ikasketari begira

• Proiektu bat zehazten da aldi guztietan, hasieratik amaiera arte.

• Lagungarria da ikasketa nabarmena lortzeko, bene-tan, era praktikoan ezartzen delako.

• Aukera ematen da hausnartzeko eta norberaren ebaluazioa egiteko.

• Benetako balorazioa edo ebaluazioa bultzatzen da, etengabekoa eta integratua.

Ikasleei begira

• Ikasleen rol nagusia pizten da, banaka eta taldeka.

• Testuingurua eta zereginen prozesua aztertzen has-ten dira.

• Lagungarria da ikastetxeko kide izateko sentimen-dua izan dezaten.

Erkidegoari eta ikastetxeari begira

• Ikasleek herritar gisa parte har dezaten bultzatzen da.

• Benetako munduan dauden arazoak aztertzen dira.

• Guztion interesak eta beharrak lotzen dira, eta par-tekatutako produktuak eta zerbitzuak sortzen dira.

IKASKETA PIZTEKO PROIEKTUAK

Proiektuen araberako ikasketak estrategia bat ema-ten digu ikasketa bizirik egon dadin, eta harremane-tan egon dadin benetako bizitzako gaiekin.

Eskoletan proiektu horiek gauzatzeko ez da ohiz kanpoko ezer gehitu behar; proiektuak ikastetxearen Hezkuntza eta Curriculumeko Proiektuan txertatzen dira, eta gainera, aukera baliotsuak eskaintzen dituz-te, besteak beste hauek:

4

Guia 5_Euskera.indd 8 02/03/12 11:24

Page 11: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

9zerbikas gida

I+ZSko PROIEKTU BATEAN IKASKETAK TXERTATZEA

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa eta oinarrizko gaita-sunak garatzea izeneko Zerbikasen 2. gidan agertzen diren proposamenak aintzat hartzen baditugu, I+ZSko proiektu batean ikasketak integratu ahal izateko da-goen lehenengo modua da proiektu bat egiteko be-harrezkoak diren urratsak aztertzea, eta curriculuma-ren arlo guztiekin harremanetan jartzea.

Hezkuntzako eta gizarteratzeko aisialdiko taldeetan, Osasunaren Munduko Erakundeak proposatutako bi-zitzarako trebetasunekin harremanetan jartzea da komenigarriena, Ikasketa eta zerbitzu solidarioa: gi-zarteratzeko estrategia Zerbikasen 3. gidan azaltzen den gisa.

Babes dezagun baseliza bat

Proiektu honetan, Lehen Hezkuntzako neska-mutilak lanean hasten dira andeatuta eta mehatxatuta dagoen ingurune bat gordetzeko eta babesteko, balio natura-lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera.

I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte honetako hi-rugarren zikloak onetsitako proiektua da.

5Hizkuntzak

Gorputz hezkuntza

matematikak

Herritartasun eta giza

eskubideetarako hezkuntza

Erlijioa

Ingurune naturala, soziala

eta kulturala ezagutzea

Arte hezkuntza

PROIEKTUA

Guia 5_Euskera.indd 9 02/03/12 11:24

Page 12: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

1010

HIZKUNTZAK ARTE HEZKUNTZA

TARTEAN NAHASTUTA DAUDEN ARLOAK

Dokumentuetan eta Interneten lekuari buruzko informazioa irakurtzea.

Lekuari eta eraikinei buruzko egunkariko erre-portaje bat egitea.

Multimedia dokumental bat egitea.

Korrespondentzia lekuaren ardura duten agin-tariekin, ingurumena zaintzen jarduten duten erakundeekin, ondare historikoa babesten dute-nekin, etab.

Familiei proiektuari buruzko buletina bidaltzea, eta aurkezpena egitea.

Elkarteekin bilerak izatea eta proiektua aurkez-tea.

Lekuaren planoak.

Planoaren azterketa grafikoa.

Dagoen baseliza marrazkian jasotzea.

Era irudimentsuan, baseliza jatorrian izango zena marrazkian berreraikitzea.

Argazki digitalen erakusketa egitea, lekuaren oraingo egoera eta proiektua burututakoan izango duen egoera erakusten duena.

Lekuaren garai bateko grabatuak, kantak eta esaerak aztertzea, horrelakorik egonez gero.

INGURUNEAREN EZAGUTZA

Eraikinaren historia aztertzea, dokumentazioa begiratuz eta bertako auzotarrei bisita eginez.

Lekuko zuhaitzak eta landareak aztertzea eta sailkatzea.

Laginak hartzea, argazkiak eta bideoak egitea, eta ingurunea lehengoratzeko aukerak azter-tzea.

Lekuko gidak prestatzea, bisitariei lekuak eta haren historiak duen garrantzia azaldu ahal iza-teko.

GORPUTZ HEZKUNTZA

Eskolatik lekuraino dagoen ibilbidea aztertzea.

Kilometroak etab.

Jarduera garatzeko egin daitekeen jarduerarik egokiena eta iristeko modurik onena aztertzea.

Ibilbidea edo txangoa egiteko behar den guztia aurreikustea: jangaiak, ura, etab.

Ibilaldia arazorik gabe egiteko prestakuntza fi-sikoa egitea.

Lanak egiteko gune bat erreserbatzea lekuan, eta diseinua egiteko aukerak aztertzea.

MATEMATIKAK

Lekuaren perimetroa eta azalera aztertzea.

Tarteak aztertzea.

Bolumenak aztertzea eta eraikinaren egoeraren balioespena egitea ehunekoetan.

Babesteko proiektuan lekua zaintzeko lanaren kostua kalkulatzea, dimentsio guztiak kontuan izanik.

HERRITARTASUN ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA

Guztion arazoen tartean sartzeak duen garran-tzia.

Herritarren portaerak aztertzea.

Guztion ondarea gordetzea, eta herritarrak lan horretan sartzea.

Herritarren eskubideak eta betebeharrak.

Gune publikoak.

Instituzio publikoen eta gizarteko eragileen erantzukizuna.

ERLIJIOA

Lekuak erlijio aldetik duen garrantzia.

Baselizaren zaindariak eta jaiak aztertzea.

Erlijiozko tradizioek toki horretan duten garran-tzia eta balioa, itxaropenari eusteko, etab.

Erlijioak beste erreferentzia pagano batzuekin duen harremana eta kristautzeko prozesua.

Guia 5_Euskera.indd 10 02/03/12 11:24

Page 13: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

11zerbikas gida

Lehen esan dugunez, ikasketak antolatzeko dagoen beste modu bat –gure ustez koherenteagoa den ikus-pegi integratzailea duena–, oinarrizko gaitasunen in-guruan eratuta dago.

Oinarrizko gaitasunak oinarrizko hezkuntzako curri-culum osoa egituratzen duen ardatza dira. Benetako bizitzako arazoei aurre egiteko behar diren ezagutza, jokabide, trebetasun eta balio guztiak dira.

Gaitasun guztiek zeharkakotasunaren osagairen bat biltzen dute. Hargatik, haien bidez, koherentzia ge-hiagoz planifikatu, garatu eta ebaluatu ahal ditugu proiektu integratuak, adibidez, ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektuak.

Gaitasunen araberako ikuspegiaren bidez, azaleratu egiten dira bestela ere ezkutatuta egongo liratekeen hezkuntzako prozesuko alderdiak, hainbat diziplina-tako edukien azpian dauden horiek.

Aurreko adibidea gaitasunaren araberako ikuspegi integratzailetik aztertuz gero, lortuko genukeen pro-

posamenak alderdi garrantzitsu batzuk nabarmentze-ko aukera ematen digu, adibidez, gizarte- eta herri-tar-gaitasunak, autonomiarako gaitasuna eta ekimen pertsonala, eta irakasteko eta ikasteko gaitasuna.

Zerbikasen Ikasketa eta zerbitzu solidarioa eta oinarriz ko gaitasunak garatzea izeneko 2. Gidan, ildo horretako hausnarketa egitea proposatzen da.

Ez dugu gaia agortzeko asmorik, lan egiteko molde bat jaso nahi dugu besterik gabe. Hala, hezkuntzako prozesu integratzaileak garatzeko baliagarria izan da-din, eta adibide gisa, gaitasunen araberako ondoko koadroa jaso dugu.

Guia 5_Euskera.indd 11 02/03/12 11:24

Page 14: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

1212

GAITASUNAK DESKRIBAPENA

PROIEKTUA: BABES DEZAGUN BASELIZA BAT

A) KULTURA ZIENTIFIKO, TEKNOLOGIKO ETA OSASUNEKOAREN ARLOKO GAITASUNA.

Baliabide naturalak arduraz erabiltzea, ingurumena zaintzea, zentzuz eta arduraz kontsumitzea, eta norbanakoaren eta taldearen osasuna babestea, pertsonen bizitza-kalitateari begira giltzarri diren osagaiak baitira.

B) IKASTEN IKASTEKO GAITASUNA. Norberaren gaitasunak eta ezagutzak kudeatzea, eta haiei buruzko kontzientzia eta kontrola izatea, eraginkortasun pertsonala edo gaitasuna izateko sentimendua izanda. Barne hartu behar dira, hala pentsamendu estrategikoa, nola lankidetzan aritzeko eta norberaren burua ebaluatzeko gaitasuna, adimen aldeko lanerako teknikak eta baliabide-multzo bat eraginkortasunez erabiltzea. Ikasketako esperientzia kontziente eta atseginen bidez egiten da, banakako nahiz taldeko teknikak baliatuz.

C) MATEMATIKARAKO GAITASUNA. Era matematikoan arrazoitzeko aukera ematen duten trebetasunak eta jarrerak baliatzea, argudio matematiko bat ulertzea, eta mintzaira matematikoan adieraztea eta komunikatzea, laguntzako tresna egokiak baliatuz, eta matematika-arloko ezagutzak barneratuz bestelako ezagutza-mota batzuetan, hartara, konplexutasun-maila desberdineko bizitzako egoerei erantzun hobea ematen ahal izateko..

D) HIZKUNTZA BIDEZKO KOMUNIKAZIOKO GAITASUNA.

Hizkuntza ahoz eta idatziz menperatu behar da era askotako testuinguruetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza bat modu funtzionalean erabiltzen jakin behar da.

E) INFORMAZIOAREN TRATAMENDUKO GAITASUNA ETA GAITASUN DIGITALA.

Pertsona autonomoa, eraginkorra, arduratsua, kritikoa eta hausnartzailea izan behar da informazioa, informazio-iturriak eta hainbat tresna teknologiko hautatzean, aztertzean, eta erabiltzean. Jarrera kritikoa eta hausnartzailea eduki behar da eskura dagoen informazioa balioesteko, beharrezkoa izanez gero erkatu behar da, eta informazioa eta informazio-iturriak era guztietako euskarrietan erabiltzeko gizartean adostuta dauden jokabide-arauak errespetatu behar dira..

F) GIZARTE- ETA HERRITAR-ARLOKO GAITASUNA.

Inguruko errealitate soziala ulertu behar da, elkarrekin bizitzeko erronkari eta gatazkei aurre egin behar zaie, balio eta jardute demokratikoetan oinarritutako epai etikoa erabiliz, herritartasuna gauzatu behar da, norberaren irizpideari jarraiki, eta bakea eta demokrazia eraikitzeko laguntza emanez, eta jarrera eraikitzailea, solidarioa eta arduratsua izan behar da eskubide eta betebehar zibikoak betetzeari begira..

G) KULTURA HUMANISTIKO ETA ARTISTIKOKO GAITASUNA.

Artea eta beste kultura-adierazpen batzuk balioesteko eta harekin gozatzeko gaitasuna eduki behar da; nork bere sormen-lanak egiteko arte-adierazpenaren baliabide batzuk erabili ahal izateko, kultura- eta arte-adierazpenen oinarrizko ezagupena eduki behar da, pentsamendu dibergente eta lankidetzako lanerako gaitasunak baliatu behar dira, jarrera irekia, kritikoa eta begirunezkoa izan behar da arte- eta kultura-arloko era askotako adierazpenekiko, norberaren gaitasun estetikoa lantzeko desira eta borondatea behar da, eta interesa izan behar da kultura-arloko bizitzan parte hartzeko, eta kultura- eta arte-ondarea kontserbatzen laguntzeko, hala norberaren erkidegoaren ondarea nola beste erkidego batzuena.

H) AUTONOMIA IZATEKO ETA EKIMEN PERTSONALERAKO GAITASUNA.

Banakako nahiz taldeko ekintzak edo proiektuak irudikatzeko, abian jartzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai izan behar da, sorkuntza landuz, eta konfiantza, erantzukizuna eta zentzu kritikoa izanez.

Guia 5_Euskera.indd 12 02/03/12 11:24

Page 15: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

13zerbikas gida 13guía zerbikas

PROIEKTUA: BABES DEZAGUN BASELIZA BAT

IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIOKO PROIEKTUKO GAITASUNAK

• Lekuko zuhaitzak eta landareak aztertzea eta sailkatzea.

• Ibilbidea edo txangoa egiteko behar dena aurreikustea.

• Jarduera garatzeko egin daitekeen txango-mota eta lekura iristeko modurik onena aztertzea.

• Ibilaldia arazorik gabe egiteko prestakuntza fisikoaz

arduratzea.• Lanak egiteko gune bat erreserbatzeko aukeraz

gogoeta egitea.

• Taldeko lana.• Ikasteko teknikak baliatzea proiektuak dituen

beharrizanen arabera.

• Adimen-aldeko lan-tresna desberdinak baliatzea, adibidez, informazioa bilatzea, laburtzea, ondorioak ateratzea, etab.

• Lekuaren perimetroa eta azalera aztertzea.• Tarteak aztertzea.

• Bolumenak aztertzea. Ingurunea zaintzeak eragiten duen kostua kalkulatzea.

• Eskolatik lekuraino dagoen ibilbidea aztertzea: kilometroak kalkulatzea, etab.

• Informazioa irakurtzea.• Erreportaje bat egitea.• Multimedia dokumental bat egitea.

• Zerikusia duten agintariekin eta erakundeekin posta bidez harremanetan jartzea.

• Informazioko buletina.

• Proiektua aurkezteko bilera.• Gidak idaztea.

• Argazki digitalen erakusketa egitea, lekuaren oraingo egoera eta proiektua burututakoan izango duen egoera erakusten duena.

• Datu-baseak erabiltzea.

• Hainbat bilatzaile baliatuz Interneten bilatzea.• Era askotako softwareak erabiltzea diseinu grafikoaz

arduratzeko.• Web gune bat garatzea informazioa jakinarazteko.

• Testuak eta kalkulu-orriak prozesatzea.• Gizarte-sareak baliatzea informazioa trukatzeko.

• Guztion arazoetan nahasteak duen garrantzia.• Herritarren portaera aztertzea.• Gune publikoak.

• Guztion ondarea gordetzea, eta herritarrak lan horretan sartzea.

• Herritarren eskubideak eta betebeharrak.

• Instituzio publikoen eta gizarteko eragileen erantzukizuna.

• Eraikinaren historia aztertzea.• Laginak hartzea. Argazkiak, bideoak eta ingurunea

eraberritzeko aukerak.• Gidak prestatzea.• Dagoen baseliza marrazkian jasotzea.• Era irudimentsu batean, baseliza jatorrian izango zena

marrazkian berreraikitzea.

• Argazki digitalen erakusketa egitea, lekuaren oraingo egoera eta proiektua burututakoan izango duen egoera erakusten duena.

• Lekuaren garai bateko grabatuak, kantak eta esaerak aztertzea, horrelakorik egonez gero.

• Toki horretan erlijiozko tradizioek duten garrantzia eta balioa, etab.

• Erlijioak beste erreferentzia pagano batzuekin duen harremana eta kristautzea…

• Lekuko planoak eta azterketa grafikoa.• Lekuak erlijio aldetik duen garrantzia.• Baselizaren zaindariak eta jaiak aztertzea.

• Proiektua diseinatzea eta plangintza egitea.• Ekimena garatzea.

• Harremanezko arazoak konpontzea.• Larrialdiak eta ustekabeak konpontzea.

• Emaitzak ebaluatzea.

Guia 5_Euskera.indd 13 02/03/12 11:24

Page 16: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

14

Hizkuntza bidezko komunikazioko

gaitasuna

Informazioaren tratamendua eta gaitasun

digitala

Kultura humanistiko eta

artistikoko gaitasuna

Gizarte- eta herritar-gaitasuna

Kultura zientifiko, teknologiko eta

osasuneko gaitasuna

Autonomiarako gaitasuna eta ekimen

pertsonala

Ikasten ikasteko gaitasuna

PROIEKTUA

Matematikako gaitasuna

Guia 5_Euskera.indd 14 02/03/12 11:24

Page 17: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

15zerbikas gida

I+ZSko PROIEKTUAK DBH TXERTATZEKO AUKERAK

Batzuetan, ez da aintzat hartzen curriculumeko arlo batzuek ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektuak sortzeko duten ahalmena, adibidez, teknologiek edo curriculum-aniztasun edo hasierako lanbide-pres-takuntzako programek duten ahalmena. Hala ere, hezkuntzako gailu horiek indar handia dute proi-ektuen araberako ikasketan, eta, zehazkiago, ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu batzuetan, adibidez, ikasketako proiektu integratuetan.

Teknologiek izaera teknologikoko proiektuak dituzte barne hartuta beren garapenean. Hala ere, erkidegoari emandako zerbitzuari begiratuz gero, ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu onak aurkituko ditugu.Horixe bera gertatzen da curriculum anitzeko pro-gramekin, izenak berak esaten duenez, proiektu inte-gratuen bidez garatu beharko bailirateke, gutxienez prestakuntza-arloan. Erkidegoari hainbat alderditan zerbitzu ematen aurrera egitea oso ekarpen interes-garria izan daiteke ikasleen autoestimua eta orien-tabidea garatzeko, prestakuntza- eta lanbide-arloko etorkizunari begira. Era berean, egiaztatu dugunez, ekimen horiek hasierako lanbide-prestakuntzako pro-

6 grametan egin izan dira, arrakasta handiz egin ere, irakasleak pozik geratu baitira eta ikasleen oinarriz-ko gaitasunek hoberantz egin baitute. Ikus dezagun proiektu baten azterketa.

Gure adinekoekiko elkartasuna

Bigarren Hezkuntzako eta hasierako lanbide-pres-takuntzako programetako neska-mutilek, Oinarrizko Teknologia eta Ikasketako Proiektu Integratuetatik aurrera, egoera txarrean dauden etxebizitzak eraberri-tzeko asmoa dute, zehazki, egonkortasunik gabe bizi diren adinekoen etxebizitzak.

Herritartasun eta Giza Eskubideetarako Hezkun tza edo Hezkuntza Etiko Zibikoa izeneko ikasgaietan egindako eta teknologia tailerrean gauzatutako haus-narketa bat da proiektuaren abiaburua.

Iruzkintzen den albiste baten arabera, adineko per-tsona batzuk bakarrik bizi dira, goialdeko etxebizi-tzetan erdi itxita, igogailurik gabe, eta haien etxeak hondatuta daude. Horiek horrela, hausnarketa pizten da, eta horrek aukera ematen du proiektu solidario bat zehazteko eta curriculumaren hainbat arlo sartuz proiektua eraikitzen joateko.

Proiektu teknologiko bat garatzeko plangintza egiten da, alderdi soziala aintzat hartuta, eta bertan curricu-lumaren hainbat arlo daude nahastuta, eta oinarrizko hainbat gaitasun baliatu behar dira.

Guia 5_Euskera.indd 15 02/03/12 11:24

Page 18: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

1616

ALDIAK EDUKIAK

PROIEKTUA: ADINEKOEN ETXEBIZITZETAKO HORMAK ETA SABAIAK MARGOTZEA

1. ADINEKOEK OSTATUA HARTZEKO DUTEN ARAZOA ZEHAZTEA ETA AZTERTZEA.

• Adinekoekiko elkartasun-proiektua garatzeko hasierako erabakia sakontzea.

• Talde honek dituen arazoak zehaztea.

• Gure ingurune zehatzeko adinekoen egoera aztertzea.

• Adinekoen etxebizitzak eta beren bizi-baldintzak aztertzea.

• Ikasleen erantzukizun soziala aztertzea.

2. INFORMAZIOA BILATZEA MARGOTZEKO TEKNIKEI ETA BEHAR DIREN MATERIALEI BURUZ, ETA, OROBAT, KONTUAN IZAN BEHARREKO PROZESUEI ETA JARDUEREI BURUZ.

• Pintura, kolore, material, pigmentu eta teknikei buruzko informazioa.

• Katalogoak irakurtzea, Interneten bilatzea.

• Zehaztapen teknikoei buruzko gidaliburuak irakurtzea: tresnak, teknikak, lanak, materialak.

3. ARAZOAREN KONPLEXUTASUNAREN ARABERA KONPONBIDEAK DISEINATZEA ETA EGOKIENAK HAUTATZEA.

• Lanak egiteko ordena egokia.• Prestakuntzako aurretiazko jarduerak.• Pinturako akatsei buruzko ideiak.• Behar den azpiegitura.

• Azalerak neurtzea eta pinturari buruzko kalkuluak egitea.

• Gastuak kalkulatzea.• Kopuruak kalkulatzea.

• Aurrekontuak.• Kalkulagailua erabiltzea.• Irtenbiderik egokiena hautatzea.

4. NEURRI DESBERDINEI DAGOKIEN KONPONBIDE EGOKIA HAUTATZEA, PRESTATZEA ETA PLANIFIKATZEA.

• Zereginak antolatzea eta banatzea. • Kalitate-kontrolak. • Taldeak eratzea.

5. GAITASUNAK ETA TEKNIKAK IKASTEA.

• Lanabesak.• Teknikak.• Materialak.

• Eragiketak.• Margolaritzako berezko lexikoa.• Babesteko baliabideak.

• Higienea eta segurtasuna.

6. LANA EGITEA. • Gomendio teknikoak ezartzea.• Egokitzea.• Altzariak babestea.• Egin beharrezko lanak.

• Lanabesak eta makineria mantentzea.• Produktuak eta tresnak ezartzea eta

manipulatzea.• Ehundurak prestatzea.

• Zereginak burutzeko aldiak betetzea.• Gorabeherak eta erabakiak

jakinaraztea.

7. ERABILTZAILE, PARTE-HARTZAILE ETA IRAKASLEEN EBALUAZIOA.

JAIA.

• Erantzukizuna eta interesa.• Jarraibideak betetzea.• Garbitasuna eta ordena.• Ekimenak eta lankidetza.

• Zeregina aurreikusitakoaren arabera betetzea.

• Erantzukizun sozialari eta herritarren konpromisoari buruzko hausnarketa.

• Erabiltzailearen asebetetze-maila.• Amaierako jaia taldearekin eta

erabiltzaileekin.• Ekintzaren amaierako txostena.

Guia 5_Euskera.indd 16 02/03/12 11:24

Page 19: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

17zerbikas gida 17zerbikas gida

GAITASUNIK NABARMENENAK

PROIEKTUA: ADINEKOEN ETXEBIZITZETAKO HORMAK ETA SABAIAK MARGOTZEA

CURRICULUMEKO ARLOAK

• Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia.

• Herritartasun eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza edo Hezkuntza Etiko Zibikoa.

• Gizarteko eta herritartasuneko gaitasuna.• Kultura humanistiko eta artistikoko gaitasuna.

• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

• Hizkuntza bidezko komunikazioko gaitasuna.• Kultura zientifiko, teknologiko eta osasuneko

gaitasuna.• Ikasten ikasteko gaitasuna.

• Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta gaitasun digitala.

• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

• Hizkuntzak.• Teknologiak.

• Informatika.

• Kultura zientifiko, teknologiko eta osasuneko gaitasuna.

• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

• Matematikako gaitasuna.

• Gizarteko eta herritartasuneko gaitasuna.• Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta

gaitasun digitala.• Ikasten ikasteko gaitasuna.• Hizkuntza bidezko komunikazioko gaitasuna.

• Teknologiak.• Natura-zientziak.• Matematika.

• Informatika.• Plastika eta Ikus Hezkuntza.

• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

• Kultura zientifiko, teknologiko eta osasuneko gaitasuna.

• Gizarteko eta herritartasuneko gaitasuna.• Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta

gaitasun digitala.• Hizkuntza bidezko komunikazioko gaitasuna.

• Teknologiak.• Hizkuntzak.• Informatika.

• Gizarte Zientziak.• Gorputz Hezkuntza.

• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

• Kultura zientifiko, teknologiko eta osasuneko gaitasuna.

• Ikasten ikasteko gaitasuna.

• Hizkuntza bidezko komunikazioko gaitasuna.• Matematikako gaitasuna.• Informazioaren tratamenduko gaitasuna eta

gaitasun digitala.

• Teknologiak.• Plastika eta Ikus Hezkuntza.• Hizkuntzak.

• Herritartasun eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza edo Hezkuntza Etiko Zibikoa.

• Natura-zientziak.

• Kultura zientifiko, teknologiko eta osasuneko gaitasuna.

• Kultura humanistiko eta artistikoko gaitasuna.• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako

gaitasuna.

• Matematikako gaitasuna.• Ikasten ikasteko gaitasuna.• Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta

gaitasun digitala.

• Teknologiak.• Plastika eta Ikus Hezkuntza.

• Natura-zientziak.• Informatika.

• Autonomia izateko eta ekimen pertsonalerako gaitasuna.

• Jendetasuna eta herritar gaitasuna.• Ikasten ikasteko gaitasuna.

• Hizkuntza bidezko komunikazioko gaitasuna.• Informazioaren tratamendurako gaitasuna eta

gaitasun digitala.• Kultura humanistiko eta artistikoko gaitasuna.

• Hizkuntzak.• Plastika eta Ikus Hezkuntza.

• Informatika.• Teknologiak.

Guia 5_Euskera.indd 17 02/03/12 11:24

Page 20: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

18

PROIEKTUAAdinekoen etxebizitzetako

hormak eta sabaiak margotzea.

INFORMAZIOA BILATZEA margotzeko teknikei eta

behar diren materialei buruz, eta, orobat, kontuan izan beharreko prozesuei eta

jarduerei buruz.

Arazoaren konplexutasunaren arabera

KONPONBIDEAK DISEINATZEA eta egokienak hautatzea.

Neurri desberdinei dagokien konponbide

egokia PRESTATZEA ETA PLANIFIKATZEA.

Gaitasunak eta teknikak

IKASTEA.

Erabiltzaile, parte-hartzaile eta

irakasleen EBALUAZIOA, eta JAIA.

Adinekoek ostatua hartzeko duten arazoa

ZEHAZTEA ETA AZTERTZEA.

Lana EGITEA.

Guia 5_Euskera.indd 18 02/03/12 11:24

Page 21: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

19zerbikas gida

Eskolak hautsi egiten ditu testuingurutik isolatzen zi-tuen harresiak, eta zabaldu egiten da erkidegoaren eragina jasotzeko. Gizarteko eragileak onartzen ditu, hezkuntza-arloko eragile gisa; eta ikasleek, izandako esperientziatik abiatuta, aurrera egiten dute beren herritartasuna garatze aldera.

Ikasketa eta zerbitzu solidarioak, ikasketako proiektu integratua denez, aukera ematen du curriculumaren arloek, hezkuntza-arloko profesionalek eta gizarteko eragileek aurrerantz egin dezaten norabide beretik, ikastetxeko eta erkidegoko hezkuntza-proiektu be-rean sartuta egonik, hezkuntzako kultura aldatuz eta erkidegoan aldaketa sustatuz.

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO PROPOSAMEN BAT GIZARTEA ALDATZEKO

Hezkuntza-berrikuntzan, arazoak konpontzeko iker-keta-prozesuei eta jarrerei lotuta daude ekintzak, eta aldaketa bat dakarte hezkuntza-arloko praktikan. Hezkuntzako berrikuntzak ikerketa-ekintza bultza-tzen du, hala ezagutzak ekoizteko, nola ekintzako es-perientzia zehatzak gauzatzeko.

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa hezkuntza-arloko joera berritzaile batean sartuta dago, eta eskolaren instituzioa bera gainditzen du, erkidegoari zuzenduta baitago, eta aldaketa sorrarazten baitu gizartean.

Hezkuntzako jardunbidean berrikuntza egiten da, ikasleek beren hezkuntzako ibilbidean duten rol na-gusia sustatzen duten prozesuak sartzen baitira. Al-daketak egiten ditu hezkuntza eta irakaskuntzaren itxuran eta muinean. Eskola zabaltzen du, erkidego-rantz irekiz, gizarteko beste eragile batzuekin bate-ra aritzen da, elkarreraginean, eta gizartea aldatzeko proiektuak partekatzen dira.

7

Guia 5_Euskera.indd 19 02/03/12 11:24

Page 22: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

20

BALIABIDEAK

IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIOARI BURUZKO LIBURUAK

Cathryn Berger Kaye, M.A. (2004). The complete Guide to Service Learn-ing. Minneapolis. EUA.Martín, X. eta Rubio, L. (2010). Prácticas de ciudadanía. Diez experiencias de aprendizaje Servicio. Bartzelona. Octaedro.Puig, J. M. (2009). Aprendizaje y servicio. Educación y compromiso cívico. Bartzelona. Grao.Puig, J. M.; Batlle, R.; Bosch, C. eta Palos, J. (2007). Aprendizaje servicio. Educar para la ciudadanía. Bartzelona. Octaedro.Tapia, M. N. (2006). Aprendizaje y servicio solidario. Buenos Aires. Ciudad Nueva.Centre Promotor d’Aprenentatge Servei (2010). Ekin I+Zri! Ikasi eta zer-bitzatzeari buruzko gida praktikoa gazteentzat. Bilbao. Zerbikas.

OINARRIZKO GAITASUNEI ETA PROIEKTUAK GARATZEARI BURUZKO LIBURUAK

Bolibar, A. (2008). Ciudadanía y competencias básicas. Bartzelona. Grao.Johnson, D. eta Johnson, R. (1999). El aprendizaje cooperativo en el aula. Buenos Aires. Paidos.Puig, J. M. eta Martin, X. (2007). Competencia en autonomía e iniciativa personal. Madril. Alianza.Roegiers, X. (2007). Pedagogía de la Integración. Competencias e inte-gración de los conocimientos en la enseñanza. Coordinación Educativa y Cultural Centroamericana (CECC).Roegiers, X. (2006). ¿Qué es el EPC? Enfoque por las competencias y ped-agogía de la integración explicadas a los educadores. Centro Cultural y de Cooperación para América Central-CCCAC. Frantziako Enbaxada, San José, Costa Rica. Zabala, A. eta Arnau, L. (2007): 11 ideas clave. Cómo aprender y enseñar competencias. Bartzelona. Grao.

ZERBIKAS GIDAKRubio, L. (2008). Zerbikas Gida 0: Ikasketa eta zerbitzu solidarioen sakelako gida. Bilbao. Zerbikas Fundazioa.

Puig, J. M.; Martín X. (2007). Zerbikas Gida 1: Nola jarri abian ikasketa eta zerbitzu solidarioko proiektu bat. Bilbao Zerbikas Fundazioa.

Hernández, C.; Larrauri, J.; Mendia, R. (2009). Zerbikas Gida 2: Ikasketa eta zerbi tzu solidarioa eta oinarrizko gaitasunak garatzea. Bilbao. Zerbikas Fundazioa.

Mendia, R; Moreno, V. (2010). Zerbikas Gida 3: Ikasketa eta Zerbitzu Solida-rioa, gizarteratzeko estrategia. Bilbao. Zerbikas Fundazioa

Mendia, R. (2011). Zerbikas Gida 4: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa: ekiten ikastea, erkidegoa zerbitzatzen. Bilbao. Zerbikas Fundazioa.

Mendia, R. (2012). Zerbikas Gida 5: Ikasketa eta zerbitzu solidarioa: ikas-ketako proiektu integratua. Bilbao. Zerbikas Fundazioa.

PÁGINAS WEB

Centre Promotor d’Aprenentatge Servei: www.aprenentatgeservei.org

CLAYSS (Centro Latinoamericano de Aprendizaje y Servicio Solidario): www.clayss.org

EDUTEKA. Fundación Gabriel Piedrahita Uribe (FGPU) fundazioaren hez-kuntzari buruzko doaneko ataria: www.eduteka.org

Escoles Compromeses amb el Món: www.escolescompromeses.org

Global Changemakers: www.global-changemakers.net

In Our Global Village: inourvillage.whatkidscando.org/global_village_project.html

Learn and Serve America’s: www.servicelearning.org

National Youth Leadership Council: www.nylc.org

Red Española de Aprendizaje-Servicio: www.aprendizajeservicio.net

Youth Action Net: www.youthactionnet.org

Youth Venture: www.genv.net

Zerbikas Fundazioa: www.zerbikas.es

8

Guia 5_Euskera.indd 20 02/03/12 11:24

Page 23: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

ISBN: 978-84-9726-661-1 • L.G.: BI-396-2012

Diseinua: Álvaro Pérez Benavente / www.estudionuvola.esItzulpena: Labayru

Eskubide guztiak gordeta

© Edizio honi dagokiena: Zerbikas Fundazioa

BILBAO • Indautxu kalea 9, behea

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN • Bizkaia Pasealekua 15-16, behea

VITORIA-GASTEIZ • Errege Atea 20, behea Laguntzailea:

fundazioa

Guia 5_Euskera.indd 3 02/03/12 11:24

Page 24: zerbikasen2016/01/05  · lak eta ondare arkitektonikoa duen ingurunea zaintze aldera. I+ZSko ekimen honek curriculumaren arlo guztiak sar-tzen ditu tartean, eta hezkuntzako tarte

aprendizaje y servicio solidarioikasketa eta zerbitzu solidarioa

fundazioa

Guia 5_Euskera.indd 4 02/03/12 11:24