Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten...

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 915. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A Azaroan dago nire izena hilabetez agerian; laburrean igarri ezean, bila ezazu luzaroan Zer den nork igarriko? m a n t a n g o r r i Erantzuna: Garoa Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela). Estatubatuarrak bozkalekura

Transcript of Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten...

Page 1: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 915. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A

Azaroan dago nire izena hilabetez agerian; laburrean igarri ezean, bila ezazu luzaroan

Zer den nork igarriko?

m a n t a n g o r r iErantzuna: Garoa

Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).

Estatubatuarrak

bozkalekura

Page 2: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A berria

Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera,Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean

bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna

familiarekin giro goxoan igaro zuela kontatu

digu. Gaur ikaskideekin ospatu du eta

bakoitzak marrazki polit bat egin dio.

Gehiengoek dinosauro baten marrazkia egin

diote, Xabatek ikaragarri gustuko ditu eta!

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZORiON AGURRAK

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko, gogoan izan mezuakastearte arratsaldea baino lehen jaso beharditugula. Asteartetik aurrera jasotzen direnmezu guztiak hurrengo asteko zenbakianargitaratuko ditugu.

Kaixo, lagunok! Haurtzaro Ikastolako LH4ko ikasleok denda solidarioa

antolatu berri dugu Oiartzun herrian Zaporeak proiektuari laguntzeko. Bertan, gure produktuak

saltzeaz gain, guk propio egindako eltzeitsuak jarri genituen herritarren borondatea jasotzeko.

Lortutako dirua, esan bezala, Zaporeak proiektuari eman diogu, Lesbos irlan Moria errefuxiatu

kanpalekuan lan egiten duen taldeari. Bestalde, gure ikastolako Josu Arotzena irakaslearen

azalpenak ere arretaz entzun genituen, gelan. Izan ere, Josuk iazko udan Morian lan egin zuen

bertako errefuxiatuekin, eta hango esperientzia gertutik ezagutzeko parada izan genuen.

Beste bat arte!

ZU ERE ARTiSTA

Page 3: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

MUNDUARI ADI AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A

Botoak,agintearen giltza

EIDE

R EIBA

R

NOIZOSPATZENDIRA?

Ameriketako Estatu Batueta-ko presidentetzarako hau-teskundeak azaroan izatendira beti; zehazki, azaroko le-hen astelehenaren osteko le-hen asteartean egiten dira1845az geroztik. Irizpide horrisegika, aurten, azaroaren 3an,asteartea, egingo dituzte.Erabakia hartu zen garaian,hainbat faktore izan zituztenkontuan: AEBetako herritargehienak nekazariak ziren,eta martxo eta urri artean pi-latzen zitzaien lana. Abendu-tik aurrera, berriz, eguraldiakherritarren joan-etorriak oz-topatzeko arriskua zegoen.Halaber, herritarrak landa in-guruan bizi ziren, eta askokegun bat edo gehiagoko bi-daia egin behar zuten bozka-lekura heltzeko. Asteburuakgurtze egunak ziren, eta aste-azkena azoka eguna zen he-rrixka gehienetan: egun horie-tan ezin ziren bidaiak egin.Ondorioz, asteartea zen aste-ko egunik egokiena hautes-kundeak egiteko.

1.

Page 4: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A berria

MUNDUARI ADI AEB-ETAKO HAUTESKUNDEAK

NORTZUK DIRAHAUTAGAIAK? Ameriketako Estatu Batuetako herritarrek aurki erabaki beharko dute norizango den herrialdeko presidentea datozen lau urteetan. Bi aukera nagu-si daude: Alderdi Errepublikanoaren hautagaia den Donald Trumpek bote-reari eustea, edo, bestela, Trumpen aurkari den Joe Biden demokrata gai-lentzea. Alderdi Libertarioko Jo Jogerson eta Alderdi Berdeko Howie Haw-kins dira beste hautagaietako batzuk. Estatuburuarekin batera, Senatuko34 ordezkari eta Ordezkarien Ganbera ere aukeratuko dituzte.

2.

3.AEBetako politika, batez ere, bialderdi handiren bueltan antola-tzen da: demokratak eta erre-publikanoak. Beste alderdi ba-tzuk ere badauden arren, bi al-derdiko eredua da nagusi.Alderdi Berdea eta Alderdi Li-bertarioa dira, hurrenez hurren,bozka gehien eskuratu ohi di-tuzten beste bi alderdiak.

Donald Trump hautagaiaren aldeko ekitaldi bat, Minnesotan. CRAIG LASSIG / EFE

ALDERDIAK

Donald TrumpAEBtako 45. presidentea da, eta2017an hartu zuen presidente kar-gua, Barack Obamaren eskutik. Au-rreko agintaldiko osasun errefor-ma indargabetu zuen, eta Mexikoeta AEBren artean dagoen hesiabukatzeko agindu. Hesia 1994anhasi zen eraikitzen, Bill Clinton de-mokrata presidente zen garaian.

Joe BidenBidenek 77 urte ditu, eta Delawareestatuan bizi da. Sei aldiz izan dasenatari estatu horretan. Horrezgain, Barack Obamaren presiden-teordea izan zen. 1988an eta2008an Alderdi Demokratarenpresidentetzarako hautagai iza-ten saiatu zen, baina ez zuenlortu.

ALDERDI DEMOKRATA. 1828ansortu zen, eta, gaurko egunez, AlderdiErrepublikanoaren ezkerraldeankokatzen da gai ekonomiko etasozialetan. Alderdi progresista da.Demokraten ikurra astoa da.

ALDERDI ERREPUBLIKANOA.1854an sortu zen; elefantea da alder-diaren ikurra, eta gorria kolorea. Demo-kraten aldean, alderdi kontserbadorea-goa da. Balio tradizionalak eta estatuzentralista defendatzen ditu.

ADI DATUARI!

50estatu independentedaude AEBetakoerrepublikafederalean

Page 5: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A

PETER FOLEY / EFE

4. BOZKA

SISTEMAEstatubatuarrek ez dute zuze-nean presidentea aukeratzen;zeharkako bozka sistema dute.538 ordezkari dauzka herrialde-ak, estatuetan banaturik. Esta-tu bakoitzak ordezkari kopurubat dauka, eta barruti bakoi-tzean lehian diren ordezkarie-tan irabazleak soilik puntua-tzen du; hau da, garaileak denaeramaten du.

Barack Obama

(2009-2017 agin-tean): AEBetako44. lehendakariaizan zen. Herrial-de hartako le-

hendakari izatealortu duen lehen afro-

amerikarra da. 2010eko martxoa-ren 23an sinatu zuen osasun siste-maren erreforma da presidenteohiak egindako aldaketetako bat.Osasun Eskuragarriaren Legeak ezzuen bermatu osasun arreta uni-bertsala, baina murriztu egin zuenosasun asegururik gabe zeudenAEBetako herritarren kopurua.

6. AZKEN

HAUTESKUNDEAK2016ko azaroaren 8an egin ziren AEBe-tako hauteskunde orokorrak azkene-koz. Orduan, Donald Trump Alderdi Erre-publikanoko ordezkariak irabazi zuen.Hillary Clinton hautagai demokrata izanzuen aurkari nagusi. Clinton izan zenpresidentetzara aurkeztu zen lehenemakumea, eta, gaur egun, AEBekoraindik ez dute inoiz emakumezkopresidenterik eduki.

5. AURREKO PRESIDENTEAK

GeorgeWashington

(1789- 1997 agin-tean): Amerike-tako Estatu Ba-tuetako arma-dako buruzagia

izan zen Indepen-dentzia Gerran (1775-

1783), eta, Britainia Handiari gailen-du ostean, AEBetako lehen presi-dentea izan zen. 1789an AEBetakopresidente bilakatu zen, eta go-bernu berriaren usadio eta ohituraugari finkatu zituen. Gobernu zen-tral indartsu bat ezartzeko asmoz,zerga sistema bat, banku zentralbat eta barne zorra sortu zituen.

BITXIKERIAEtxe Zuria: Washingtonen dago, herrialdeko hiriburuan, eta unean uneko

presidentearen bizilekua eta egoitza nagusia da. 1792ko urriaren 12an, Pedro

Casanave merkatari nafarrak lehen harria ipini eta eraikuntza lanak zuzendu zituen.

Page 6: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A berria

DENBORA-PASAK

Osatu marrazkia. Naroak AEBetakobandera duen kapela bat marraztu du, baina ez dubukatzeko astirik izan. Erdia egin du, baina beste

erdia falta zaio. Lagunduko diozu bukatzen?

2. Nor ote da? Atalguztiak batuz, AmeriketakoEstatu Batuetako pertsonaiaoso esanguratsu batekinegingo duzu topo. Jakingozenuke nor den?

1.

Page 7: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

berria LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A

Erantzunak: 2.-Donald Trump. 3.-Donald hautagaiak eskuratu ditu boto gehien.

m a n t a n g o r r i 7

‘Eman botoa Bob Esponjari’Karramarro jaunak hauteskun-deak antolatu ditu, KrustazeoKarraskatsuko erregea aukera-tzeko: Bob Esponja edo Olagar-do. Botoak lortzeko grina neu-rrigabearen ondorioz, Bob Es-

ponjak bere lana deskuidatu du, eta Karramarro jaunahaserretu egingo zaio. Nork irabaziko ote ditu erregetitulua eskuratzeko hauteskunde tamalgarri horiek!

Erica Pass eta Harry Moore

Argitaletxea: Aizkorri

‘Badugu zereraiki’ Aita-alaba batzuek elkarrekineraikiko dituzte beren bizitza-ko oinarriak. Tresna bereziakerabiliz, lanari ekiten diote:oroitzapenak eraikiko dituzte,gerora miresteko; etxe bat,biak babesteko, eta maitasu-na, barrua berotzeko. Istorio

nonahiko eta berezi bat gurasoen maitasun mugaga-beaz, bizitzako aukera ugariez eta elkarrekin etorkizu-na eraikitzeko behar ditugun gauzez.

Oliver Jeffers

Argitaletxea: Txalaparta

‘Adur, haizearenbeldur’Adur beti zegoen kezkatuta.Kezka eragiten zioten lagunikgabeko galtzerdiek, katagorrigaiztoek, askatutako loka-rriek… Baina kezkarik handienahaizeak eragiten zion. Adurrek

Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ezzion beldurrik ezeri. Egun haizetsu batean, Maiak kan-pora joan nahi izan zuen jolastera, eta haizeak aireaneraman zuen Adur! Itzultzean, Adur mutiko ausartbihurtu da, eta mundua ezagutu nahi du.

Pamela Butchart eta Kate Hindley

Argitaletxea: Ibaizabal

AZOKA

HILLARY DONALD BARACK

3. Batuketak. Hauteskunde eguna da, etapolitikari bakoitzak boto kopuru bat eskuratu du.Nork eskuratu ditu boto gehien?

Page 8: Zer den nork igarriko?...2 days ago  · Zorionak, Xabat! Aste hasierarekin batera, Xabaten urtebetetzea ospatu dugu. Igandean bete zituen urteak, 6 urte! Bere eguna familiarekin giro

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan

Denok ez dugu harremanbera euskararekin. Badirakarakolen moduan hitzakjaso bakarrik egiten dituz-

tenak. Badira erbiek baino azkarra-go hitz egiten dutenak. Badira bale-ak baino sakonago mintzo direnak.Baita karramarroak bezala zeharkadabiltzanak ere. Asko gara, ustebaino askoz ere gehiago. Eta laster,berriz ere, Euskaraldian aurkitukodugu elkar. Zatoz!» BEÑAT GAZTELU-MENDI.Motorrak berotzen ari dira dago-

eneko Euskal Herriko belarripresteta ahobiziak, badator-eta Euskaral-diaren bigarren edizioa!Aurten, 15 egun iraungo du eus-

kaldunon hizkuntza ohiturak astin-tzeko asmoz burutuko den ariketa

berria

sozialak: azaroaren 20tik abendua-ren 4ra. Aurreko edizioan bezalaxe,16 urtetik gorako herritarrek hartu-ko dute parte ariketa praktikohonetan, baina haurrek ere badu-zue zer esana!Zuek lan handia egiten duzue

urte guztian euskararen alde, eta,horregatik, helduei dagokie orainmartxan jartzea. Hala ere, zueninguruko helduak anima ditzakezueparte hartzera. Lagunduko al digu-zue?Euskaraldian gure aletxoa jartze-

ko asmoz, iRRiAren ale monografi-ko bat osatu dugu aurten ere, etadagoeneko kalean dago aldizkaria.Beraz, goza ezazue eta presta zai-tezte, Euskaraldia hementxe dugueta!

IRRIEN LAGUNAK KLUBA

m a n t a n g o r r i

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO URRIAREN 10A