Xix xx mende hasierako kazetaritza

10
XIX - XX mende hasierako EUSKAL PRENTSA Xabier Altzibarren hitzaldia, egokitua

Transcript of Xix xx mende hasierako kazetaritza

Page 1: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

XIX - XX mende hasierako EUSKAL PRENTSA

Xabier Altzibarren hitzaldia, egokitua

Page 2: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

•IPARRALDEANIPARRALDEAN:

1.-Aintzindaria: Uscal Herrico Gaseta (1811-1851) Agosti Xahoren eskutik

Euskarazko aldizkari bat aurrera ateratzeak, baina, euskararen orduko egoeraz jabetzera eraman zuen. Horregatik, euskara batuaren beharrizana jasota utzi zuen, euskaldun guztiek ulertuko zuten hizkuntza bateratua. Bitartean, hona hemen bere proposamena:““Hobe liçate guisa-batez gouretaco, hobequicounprenituric içateco, Uscara-bat-baïcic ezpaliz;eta horren-gagnen, erran ahal dioquegu, goureaberatstarçunian praübe guirela. Cer eguin? Ahalbeçala imprimatu, batian Ciberoutarra, bestianBache-Nabartarra, Laphourtarra edo Guipuzcoarra,iracourçaliac Uscara subertiac oro balaquitça beçala,eztaquitçanac ikhasbitça.””

Xahori buruzko informazioa, hemen:Xaho

Page 3: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

2.- Almanakak: euskaraz lehenengoa 1848an ,Etxeberri Ustaritzeko apaiza hasi zen ateratzen. Herriko jendearentzat apropos eginikoak. Ilargi kontuak, mareak, santuen bizitzak eta istoriotxoak aurki daitezke haietan. Helburua: jende xumea pixkanaka-pixkanaka euskaraz irakurtzen trebatzea.

3.- Ipar Ameriketako euskal kazetak: Kaliforniako prentsa

A.- Escualdun Gazeta (1885): Martin Biskailuz (1861-1899). -Hiru ale besterik ez zituzten atera

B.- California-ko Eskual Herria (1893-1899): Jean Pierre Goitino (1860-1920) -Astekaria zen. -Osorik agertzen zen euskaraz idatzia. - klikatu hemen gehiago jakiteko: bidegileak-Goytino

Page 4: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

4.-Eskualduna (1887-1944): Jean Hiriart-Urruti eta Jean Etxepare mirikua

-Réveil Basque errepublikazalea zen kazetari aurre egiteko atera

-”Xurien”, Kontserbadoreen kazeta honek familia eta erlijio katolikoa defendatzen zituen.

-Ez zen abertzalea, ordea; hiriaren aurka, laborantzaren alderdi onak aldarrikatzen zituen.

-Bere burua euskaldun zeukan: “Euskaldunek egina euskaldunentzat”

•Jean Hiriart-Urruti (1859-1915)

-Apaiza, kazetaria eta euskalzalea zen.

-Luzaroan zuzendu zuen EscualdunaGehiago jakin nahi izanez gero Hiriart Urrutiz klikatu ondoko estekan :

hiriart-urruti

Page 5: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

•Jean Etxepare medikua (1877-1935)

- kazetaria baino gehiago idazle dugu.

- Lanik gehienak Escualdunan edo Herrian argitaratu zituen, gai ugari eta ezberdinetakoak.

- Kepa Altonagak oraintsu argitaratu du idazlearen lanen bilduma

Gehiago jakiteko klikatu hemen: Jean Etxepare

Page 6: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

•HEGOALDEANHEGOALDEAN

1.- R. M. Azkuek(1864-1951) bi sortu zituen:

-Euskalzale(1897-1899):

-Astekaria zen

-Euskara hutsean

-Klikatu hemen ikusteko:bizkaia.Net

-Ibaizabal (1902-1903)

Honi buruzkoak ondorengoan klikatu:Azkue

-Bilboko zazpi kaleetan argitaratu zutena Kirikiñok martxan jarri.-Interneten eskuragarri bere orrialdeak:Ibaizabal-bizkaia.net

Page 7: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

2.-Sabino Aranak(1865-1903) sortutakoak: Baserritarra(1893-1897) eta Bizkaitarra (1894-1895) beste askoren artean. -Euskaraz eta erderaz argitaratuak. -Helburu politikoz egindakoak.Eusko Deya (Bilbao, 1916-1923). Aranaren eredutik, euskara hutsean laikoek sortu zutena

Aranari buruz gehiago jakin nahi baduzu:Arana

Page 8: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

3.- Ebaristo Bustintza, “kirikino”(1866-1929)-(bizitzari buruzko zertzeladak:kirikino)

--Euzkadi (1913-1928)egunkariko euskal atalez arduratu zen. --Kirikino kazetari politikoa izanik, kementsu jardun zen euskararen eta “euzkotasunaren” alde. --Idazle abertzale askorentzat benetako eskola suertatu zen. --Arrakasta izugarria izan zuen, umorea eta euskara atsegina erabiltzeagatik, batez ere. --Lauaxetaren kolaborazioak, ugariak.

Page 9: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

4.- Argia asterokoa (1921-1936) --Euskara hutsean lehenengo asterokoa. --Apaiz talde baek sortua --Ipuin, olerki, bertsoak eta herrietako berriak zekartzan5.- Zeruko Argia(1919-1936) , Iruñeko Aita Kaputxinoek sortutako hileroko erlijiosoa.6.- Eguna (1937) -Euskalzaleek lizardiren ahaleginez atera zutena, Bilbo jausi arte, behintzat.--Bi-hiru orritakoa, gudalekuetan banatzeko--Kolaboratzaile ezagun asko izan zituen: Agustin Zubikarai, Eusebio Erkiaga...--Literatura lan ugari eman ziren argitara.

Page 10: Xix   xx mende hasierako kazetaritza

Informazio zehatzagoren bila bazabiltza, hemen jarriko dizut María Gonzalez Gorosarrik Eusko Jaurlaritzarako egindako lanaren esteka:Euskal Herrikoprentsa XVIII. mendetik 1945era

Era berean, zeozer laburtxoagoa atsegin baduzu, Xabier Altzibar unibertsitate irakaslearen lanetariko batzuk, ezin aproposagoak egingo zaizkizu: www.unav.es/katedra/euskaraz/XabierAltz_Hitzaldia.pdf

Azkenik, Javier Díaz Nociren edozein lan edo kazetaritzari buruzko liburuak erabat interesgarriak eta zehatzak egingo zaizkizu, Diaz Noci, Javier