jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik...

16
Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du aurten ere Heineken Jazzaldian Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 54. edizioan ere. Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze- prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; 4 Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ri dagozkionak dira; beste 3 talde Musikenek proposatutakoak; eta 4 antolakuntzak zuzenean aukeratuak (Paul San Martín, Nøgen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza). Horiei guztiei Nauticool-en –aurrerago iragarriko da agertoki horretako programazio osoa– jardungo duten 6 euskal DJak gehitu behar zaizkie. Horrek esan nahi du, guztira, 32 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 54. Heineken Jazzaldiaren programazioan. Jazzaldiak, hirugarren urtez segidan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin. Antolakuntzak zuzenean programatuak Paul San Martín-Lluís Coloma Duo Paul San Martín (pianoa, ahotsa), Lluís Coloma (pianoa) Paul San Martin donostiarrak eta Lluis Coloma bartzelonarrak, blueszale eta boogiezale itsuak izateaz gainera, oso maite dute estilo HIENEKEN JAZZALDIA Erregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San Sebastián T. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Transcript of jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik...

Page 1: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Euskal jazzak presentzia nabarmena izango du aurten ere Heineken Jazzaldian

Euskal jazzak presentzia garrantzitsua izan ohi du Heineken Jazzaldian eta horrela izango da 54. edizioan ere.

Zehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu dira; 4 Katapulta Tour Gipuzkoa 2019ri dagozkionak dira; beste 3 talde Musikenek proposatutakoak; eta 4 antolakuntzak zuzenean aukeratuak (Paul San Martín, Nøgen, Jaime Stinus eta Easo Abesbatza). Horiei guztiei Nauticool-en –aurrerago iragarriko da agertoki horretako programazio osoa– jardungo duten 6 euskal DJak gehitu behar zaizkie.

Horrek esan nahi du, guztira, 32 euskal taldek eta bakarlarik hartuko dutela parte 54. Heineken Jazzaldiaren programazioan.

Jazzaldiak, hirugarren urtez segidan, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, musikaren alorrean nabarmentzen ari diren Gipuzkoako talentu berriak sustatzeko xedearekin.

Antolakuntzak zuzenean programatuak

Paul San Martín-Lluís Coloma DuoPaul San Martín (pianoa, ahotsa), Lluís Coloma (pianoa)

Paul San Martin donostiarrak eta Lluis Coloma bartzelonarrak, blueszale eta boogiezale itsuak izateaz gainera, oso maite dute estilo zaharreko New Orleanseko soinua. Professor Longhair eta Sonny Boy Williamson dituzte erreferente gisa. San Martinek lehen ere parte hartu izan du Heineken Jazzaldian, Stay Blues taldeko kide gisa, eta baditu zenbait disko argitaraturik, azkenekoa A French Session izenburukoa. Colomak, berriz, “Músic de l'Any 2003” eta “Artista BluesCat 2006” sariak irabazi zituen eta ohiko gonbidatua da Europa osoko blues jaialdietan.

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 2: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

NøgenEider Saez (ahotsa), Markel Idigoras (ukelele, ahotsa), Alex Irazusta (gitarra, ahotsa), Olatz Cuevas (baxua, ahotsa), Jokin Guilisagasti (bateria, ahotsa)

Donostiar talde honek ingelesa eta euskara nahasten ditu bere abestien hitzetan. Estilo aldetik, Mumford and Sons, Of Monsters and Men eta La M.O.D.A. bezalako taldeen eraginpeko pop-folk alai baten eta itxaropen desesperatu bat adierazten duten malenkonia gehiagoko beste doinu hautsiago batzuen artean mugitzen dira. Taldearen lehen diskoa, Liv til Døden, 2018an argitaratua, azken urteotan euskal musikan txalo gehien jaso izan duen debutetako bat izan da.

Goshu Ondo: Eri Yamamoto Trio + Easo AbesbatzaEri Yamamoto (pianoa)Easo Abesbatza (ahotsa). Zuzendaria: Gorka Miranda

Eri Yamamoto Estatu Batuetan hamar urte baino gehiago daramatzan pianista japoniarra da. Han garatu du bere karrera, baina horrek ez du esan nahi bere jatorriaz ahaztu denik. Argi ikusten da hori konposatu duen azken piezan: Goshu Ondo, zeina gure hirian aurkeztuko baitu, Easo abesbatzarekin batera, lehen aldiz Europan. Jazzeko hirukoarentzat eta koruarentzat idatzitako lan hori japoniar harmonien eta jazzaren fusioan oinarrituta dago.

Jaime Stinus-Xavi Vidal: CanvisJaime Stinus (gitarra, ahotsa), Xavier Vidal (ahotsa),Miguel Mazón (bateria),Jaime Burgos (teklatuak),Jaume Prat (baxua)

Jaime Stinus gitarrista mitiko eta ekoizle ezagunak Donostian hasi zuen bere ibilbidea 70eko hamarraldiaren erdi aldera, Brakaman taldearekin eta Orquesta Mondragón ospetsuarekin. Izen handi askorekin egin ditu elkarlanak: Radio Futura, Los Rebeldes, Jocelyn Brown, Johnny Hallyday, Bunbury, Calamaro, Jaime Urrutia, Loquillo, eta beste hainbatekin. Xavi Vidal, berriz, La Gran Aventura –90eko hamarraldian katalanez egindako rockaren puntan egon zena– taldearen buru izan zen. Haren diskoetako batzuk Jaime Stinusek ekoitzi zituen. Duela urtebete biak berriro elkartzearen emaitza disko bikain bat izan zen: Canvis.

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 3: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Hautatze-prozesutik datozen taldeak

Reunion Big BandCarlos Sagaste (saxo altua), Eolo Andino (saxo altua), Pablo Mazas (saxo tenorra), Miguel Arribas (saxo tenorra), Xabier Oruesagasti (saxo baritonoa), Ignacio Soto (tronboi baxua), Adrián Martínez (tronboia), Luis Cortés (tronboia), Alberto Martínez (tronboia), Asier Ardaiz (tronpeta), Robert Menges (tronpeta), Alejandra Artiel (tronpeta), Iñigo Cuenca (tronpeta), Brian Aching (gitarra), Andrés Navascuez (pianoa), Aritz Luzuriaga (kontrabaxua), Carlos Montull (baxua), Raquel Arbeloa (bateria), Guillermo Elizaga (perkusioa), Maider Legarreta (ahotsa), Irati Bilbao (ahotsa)

Reunion Big Band Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako jazzeko formazio handi bat da. Emanaldi arrakastatsuak eskaini dituzte Heineken Jazzaldiaren azkeneko bost edizioetan. Swing tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe.

Hot Potato Blues BandAlberto Bosch (baxua), Juanrra Etxaburua (bateria), Iñigo Elena (Helen) (ahotsa), Txenan Calvo (gitarra), Asier Nieto (Kixki) (ahoko soinua)

Blues eta rhythm & blueseko banda berri hau Iñigo Elenak (Helen, The Amendoins taldeko abeslaria eta liderra), Asier Nietok (Kixki, Euskadiko eta hemendik kanpoko blueseko puntako hainbat talderekin aritua), eta Lau Behiko lau kideetako hiruk osatzen dute: Alberto Bosch, Juanrra Etxaburua eta Txenan Calvo, hiruak euskal blueseko talde aitzindari bateko kide izanak (Blues Stop). Hot Potatok errepertorio indartsua eskaintzen du, estilo eta erritmo ahaltsukoa. Ez du inor hotz uzten eta gero eta dinamikoagoa den euskal rock-blueseko erreferentzietako bat bihurtzeko bidea darama.

XahuJosu Salegi (saxo altua), Mikel Núñez (pianoa), Jon Ander Amigo (baxua), Unai Olabarri (bateria)

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 4: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Lau euskal musikari berrelkartzetik jaio da Xahu. Musikenen ezagutu zuten elkar eta hainbat proiektu partekatu zituzten Donostian jazza ikasten zuten bitartean. Nor bere bideetatik ibili ondoren, berriro elkartu dira eta proiektu berri honi forma eman diote, lagun artean musika sortzeko grinak bultzatuta. Jazzeko laukote honen errepertorioa jatorrizko hainbat piezaz osatua dago, eta haien eraginen artean daude be-bopa eta hard-bopa ez ezik, baita jazz egunekoena ere.

OrganizingRaúl Sainz de Rozas (gitarra), Elsa García Lizundia (saxo tenorra), Gorka Iraundegui (Hammond organoa), Juan Luis Castaño (bateria)

Laukote hau 2009an sortu zen, baina ordurako urteetako esperientzia zuten Organizing-eko musikariek beste hainbat formaziotan. Taldearen elementu ezaugarriena Hammond organoaren soinu vintagea da, zeina ezin hobeto ezkontzen baita jazzeko gitarrarekin. Organista eta gitarrista handiak elkartu zireneko aro jakin bateko errepertorioa jotzen dute, gai izan baitziren, garai hartan, lankidetzan aritzeari esker, beren estilo propioari forma emateko. Organista haien artean zeuden Jack McDuff, Lou Bennett, Jimmy Smith, Shirley Scott edota Jimmy McGriff, eta haiekin batera, Wes Montgomery, Kenny Burrell, Grant Green edo Joe Pass-en mailako gitarristak.

Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract TruthMiguel Arribas (saxo tenorra, saxo altua), Joan Gonga (tronpeta), Adrián Martínez (tronboia), Andrés Navascuez (pianoa), Alejando Ordóñez (baxua), Borja Goñi (gitarra)

Banda honen helburua jamaikar soinua eta jazza konbinatzea da, bati besteari baino garrantzi handiagoa eman gabe. Funtsezko ideia da Oliver Nelson jazzeko musikariaren The Blues and the Abstract Truth lan ospetsua Jamaikako musika tradizionaleko estilo zaharrenean interpretatzea. Horretarako, erritmo-sekzioak ska, rocksteady eta reggae oinarri bat eraikitzen du, eta haren gainean, jazz ukitu bat ematen dio haize-sekzioak.

Fredi Peláez TrioFredi Peláez (Hammond organoa), Hilario Rodeiro (bateria), Mikel Romero (gitarra)

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 5: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Hiruko honen bitartez, Fredi Pelaezek jazzarekiko eta Hammond organoarekiko sentitzen duen pasioari emana jarraitzen du, aurrez jo duen taldeetan –Organiks eta Dynamic Trio– egin izan duen bezalaxe. Aipatutako bi talde horietako kide izan zen Mikel Romero ere, zeina estilo desberdinetako beste hainbat taldetan ere aritua baita, hala nola Urgabe, Korrontzi eta Vagos. Hilario Rodeirok berriz, Heineken Jazzaldian parte hartu duten hainbat bandatan jo du, RS Faktor eta Citric-en, adibidez, eta Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador, Mikel Andueza eta euskal jazzeko beste izar askorekin lan egin du baterian.

Nacho Soto: Experiment 64Nacho Soto (pianoa, teklatuak, moldaketak), Eolo Andino (saxo altua), Juan José Cabillas (saxo altua), Alejandro Haro (saxo baritonoa, saxo tenorra), Iñigo Cuenca (tronpeta), Alejandra Artiel (tronpeta), Alberto Martínez (tronboia), Juan Oliveira (gitarra), Carlos Montull (baxua), Ander Zulaika (bateria)

Taldea Musikenen jaio zen (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia), jazz tradizionala ez zen beste errepertorio bat bilatzeko asmotan, rocka edo musika elektronikoa bezalako musika modernoetara irekirik, hori bai, jazz garaikideko harmoniekin konbinatuta. Eredu eta etsenplutzat hartu zituzten Miles Davis, Donny McCaslin, Dave Douglas, Mark Guiliana, Radiohead, Snarky Puppy, San Francisco Jazz Collective eta The Beatles.

No-Land TrioAitor Bravo (bateria), Jorge Fernández (pianoa), Juan Manuel Domínguez (kontrabaxua)

Musikeneko lehen ikasturtean eratutako talde bat da. Jazzeko estandarrak interpretatzen hasi ziren Altxerri edo Alboka bezalako lokaletan, gerora proiektu sendoagoa garatuko bazuten ere: orain, taldean bertan ondutako konposizioez gainera, Bill Evans edo Miles Davisen piezen gaur egungo moldaketak ere eskaintzen dituzte.

Ekhilore QuintetJuan José Cabillas (saxoa), Juan Oliveira (gitarra), Nacho Soto (pianoa), Nacho Fombuena (kontrabaxua), Ander Alonso (bateria)

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 6: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Musikene da (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) musikari gazte hauen lotunea. Esperimentaziorako espazio gisa sortu zuten talde hau, bertan probatzen baitituzte taldekideen jatorrizko konposizioak. Han ikasten dute guztiek eta zentro horretako giro artistiko emankorrean etengabe sortzen diren beste hainbat bandatan ere jotzen dute.

Juan José Cabillas with StringsJuan José Cabillas (saxo altua), Josep Pou (pianoa), Pupy Domínguez (kontrabaxua), Brais Lorenzo (bateria), Celia Rebate (biolina), Joanes Rubio (biolina), Amalia García (biola), Laura Juanco (biolontxeloa), Rocío Ruiz (ingeles adarra), Ainhoa Pérez (oboea), Fernando Casado (tronpa), Alexia Gialitakis (harpa), Leonardo Moyano (orkestra-zuzendaritza)

Juan José Cabillasek eta Camerata Heisembergek (Leonardo Moyanok zuzentzen duen orkestra-talde txiki bat) urtebete eman dute elkarrekin proiektu honen prestaketan. Charlie Parker with Strings-en moldaketak hartu dituzte oinarritzat, baina baita Juan José Cabillas berak, Josep Pouk, Pupy Domínguezek y Brais Lorenzok osatzen duten jazzeko laukotearen moldaketa propioak ere.

2018an diskoa argitaratu zuten taldeak

Jon Urrutia TrioJon Urrutia-Monnot (pianoa), Damien Varaillon (kontrabaxua), Stéphane Adsuar (bateria)

Jon Urrutia-Monnot pianista eta konpositorea da –Bilbon jaioa den arren, Frantzian garatu du bere karreraren parte bat– tradizioa eta modernismoa konbinatzen dituen hiruko honen liderra. Ederki konbinatzen dituzte konposizioa eta inprobisazioa eta hiru instrumentisten dohainak erakusteko bereziki pentsatutako errepertorioa dute. Urrutiak Musikologiako Ikerketa Masterra egin zuen Paris 8 Unibertsitatean eta prestigio handiko areto eta jaialdietan jo izan du, hala nola Bilbo eta Montreux-eko Guggenheimen, Perico Sambeat, Jorge Pardo eta Mario Rossyren mailako musikarien alboan. Gainera bost disko grabatu ditu bere izenean.

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 7: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

LurpekariakNerea Erbiti (ahotsa), Ion Celestino (tronpeta), Sustrai Colina (bertsolaria), Ander García (kontrabaxua), Javier Callén (kontrabaxua), Daniel Lizarraga (bateria), Israel Tubilleja (bateria)

Lurpekariak taldearen musikak –2015ean eratu zen, elkarlanean eta esperimentazioan urteetan lan egin ostean– irauli egiten du historiaren kontzepzio lineala. Inprobisazio askea eta artzainen kantuak? Sunpriñua eta free jazza? Inprobisazio-ariketen bidez euskararen mundu-ikuskera tradizionala eta pentsamendu garaikidea bateratzen dituzte. Emanaldi bakoitzean Euskal Herriko, Afrikako eta New Orleanseko arbasoen arteko elkarrizketaren sekretu berriak azaleratzen dira. Itsasotik Iturrira grabazioa aurkeztu ondoren, hiruko bikoitzak bere bidea egiten jarraitzen du eta zazpigarren inprobisatzaile bat dakar: Sustrai Colina bertsolaria.

Javier López Jaso-Marcelo Escrich QuartetJavier López Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Giménez (gitarra), Daniel Lizarraga (bateria)

Laukote honek osatzen duen proiektu musikalean, jazzaren eta musika inprobisatuaren prismatik begiratuta, musika klasikoaren, argentinarraren eta frantsesaren eraginak ez ezik, euskal folklorearen ukituak ere antzeman daitezke. Pagoda diskoarekin lortutako arrakastaren ondoren eta herrialdeko jaialdi eta areto onenetan jo ostean, azkena egin duten grabazioa aurkezten digute: Aporía.

Broken Brothers Brass BandAlfonso Areta (helikoia), Juan Pedro Medrano (helikoia), Jon Uribeetxeberria (dunbala), Dani Lizarraga (kaxa), Ion Celestino (tronpeta), Marío Díaz de Rada (tronpeta), JulenArbizu (tronpeta), Javier Jauquicoa (tronboia), Adrián Martínez (tronboia), Miguel Moisés (tronboia), Eneko Urrestarazu (tronboia)

2006an Iruñean sortutako Broken Brothers Brass Bandek atzo eta gaurko New Orleanseko taldeen kale-soinua dakarkigu (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth Marching Band). Bandaren errepertorioan jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington), groove dantzagarriak, taldeko inprobisazioa eta rapa sartzen dira.

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 8: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Elkano Browning CreamMikel Azpiroz (Hammond B3 organoa/órgano Hammond B3/Hammond B3 organ/orgue Hammond B3), Dave Wilkinson (gitarra/guitarra/guitar/guitare, ahotsa/voz/voice/voix), Franck Mantegari (bateria/batería/drums/batterie)

Elkano Browning Creameko hiru taldekideen jatorri eta nortasun musikal desberdinen nahasketak mundu guztiko jaialdi eta klubetan lan egitera eraman ditu: Australia, Txina, India, Ekuador... Orain Bor Bor aurkeztera datoz, taldearen bosgarren albuma, 2018ko Musika Bulegoa Sarietan ("euskal grammyen" antzeko zerbait) saritua izan dena. Gainera, finalista izan da, Jazzeko Album Onenaren kategorian, 2019ko MIN sarietan (Musika Independentearen Sariak).

Katapulta Tour Gipuzkoa 2018ko taldeak

Ainhoa LarrañagaAinhoa Larrañaga (ahotsa), Iker Lauroba (kontrabaxua, gitarra), Amaia Miranda (gitarra), Garazi Esnaola (pianoa), Haritz Lauroba (bateria)

Ainhoa Larrañaga 18 urteko musikari, abeslari eta aktoresak bere ibilbide berria hasiko du musikan bere bakarkako diskoa kaleratuz. Parte hartu eta baita irabazi Kantugiro lehiaketa Hernanin eta Bago!az programan coach gisa parte hartu du bi urteetan zehar. Hainbat kolaborazio egin ditu Lurra, ur, haize abestian Joxan Goikoetxearekin batera eta Ontzi zahar batean kantuan ere Iker Laurobaren diska berrian. Parte hartu zuen ere Adiorik gabe izeneko obran 2016an, Donostiako Kursaalen. Go!azen teleisailaren aktore izan da 2016tik 2019ra arte.

Sara ZozayaSara Zozaya (ahotsa, gitarra, pianoa), Antton Goikoetxea (gitarra)

Sara Zozaya Donostian jaioa, akordeoiarekin hasi zen musika munduan. Piazzolla jotzetik bere kantak sortzeari ekin zion 12 urterekin gitarra eta teklatuaren laguntzaz. Orain, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio. Lehenengo EP

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 9: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

2018ko abenduan atera eta iada Mondo Sonorok urteko demo onenen 7. postuan sailkatu du, Ill, diska labur intimista eta progresiboa.

ROIker Amenabar (baxua), Mikel Iraeta (pianoa, sintetizadoreak), Iñigo González (gitarra), Gorka Alkalde (gitarra), Josu Usobiaga (bateria)

RO Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten: Ilhunbean esanak, Ilhunbean eginak, ErROnkari eta Aikor. Aikor-ren bideoklipa Fujiko Nakaya artista japoniarraren lanean inspiratua izan zen. ROn musika Post Rock Instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da.

AnaiGarikoitz Gorrotxategi (ahotsa, gitarra), Iván Martínez Martín (bateria, ahotsa)

Anai Astigarragan sortu den Power Duo-a da. Gari ahotsetan eta kitarran eta Iban baterian eta bigarren ahotsetan. Energiaz beterik aurkezten dute beraien rock progresiboa. Lehendik ere, beste formazio batzuetan aritu dira elkarrekin, besteak beste: Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito eta inox. 2018an, beraien lehen lana aurkeztu zuten, Pentsatu, eraiki izenarekin, 7 abestiz osatutako EPa. Beraien diska berria prestatzen ari diren bitartean, hurrengo lanaren lehen singlea aurkeztu dute, Eskerrikasko galtzaile.

Musikenek proposatutako taldeak

The Funk & RisketeersMaider Legarreta (ahotsa), Asier Ardaiz (tronpeta), Miguel Arribas (saxo tenorra), Brian Aching (gitarra), David Cid (pianoa), Aritz Luzuriaga (baxua), Rakel Arbeloa (bateria)

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 10: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Funk trinkoenaren bilaketak eta grinak blaitzen du talde honen errepertorio guztia. Musikari gazteak dira, baina prestakuntza musikal sakonekoak eta, batez ere, funk zintzo eta egiazkoena egiteko asmo sendoa dute.

Xvr Estévez SextetXurxo Estévez (kontrabaxua), Pablo Costas (pianoa), Carles Pérez (bateria), Pablo Maza (saxoa), Íñigo Cuenca (tronpeta), Adrián Martínez (tronboia)

Seikote honetako kideak 2017aren erdi aldera hasi ziren elkarrekin jotzen, Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasle izan baitira guztiak. Bandaren errepertorioan pieza propioak eta jazzeko klasikoen bertsioak dituzte. Hard-boparen eta bluesaren arteko soinua dute, estilo tradizionaletik irten gabe.

Nasim QuartetBrian Aching (gitarra elektrikoa), Pablo Costas (pianoa, sintetizadoreak), Ledian Mola (kontrabaxua), Nasim López-Palacios (bateria)

Talde hau 2019aren hasieran sortu zen, elkarrekin egindako inprobisazio- eta konposizio-saio luzeen emaitza gisa. Estiloari dagokionez, elektronika eta jazz egunekoenetik hasi eta 60ko hamarraldiko Europako musika garaikideraino bitartean kokatzen da. Konposizioak erritmo irregularrez, harmonia modalez eta bat-bateko inprobisazioz josita daude. Instrumentu akustiko eta elektronikoen arteko konbinazioak tinbre bakana ematen dio taldeari.

Euskal taldeak Nauticoolen

Descarga Libre SextetoDJ Rev. John HowellDJ Kino InternacionalBeltza Weekend DJDJ Digging Lab(Beste talde bat konfirmatzeke)

Euskal musikarien emanaldien egitaraua

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 11: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Uztailak 24 (asteazkena)Frigo Gunea. Sarrera doan.

22:15. Elkano Browning Cream

Uztailak 25 (osteguna)

Victoria Eugenia Antzokia – Skoda Gunea. 12:30. 18€Goshu Ondo: Eri Yamamoto Trio + Easo AbesbatzaSan Telmo Museoa – Fundación SGAE Gunea. Sarrera doan.11:30. Paul San Martín – Lluís Coloma DuoHeineken Terraza. Sarrera doan.19:45. Ainhoa LarrañagaCoca-Cola Gunea. Sarrera doan.18:00. The Funk & Risketeers19:45. Ekhilore Quintet22:15. Xahu

Uztailak 26 (ostirala)

San Telmo Museoa – Fundación SGAE Gunea. Sarrera doan.11:30. Jon Urrutia TrioHeineken Agertoki Berdea. Sarrera doan.21:00. Jaime Stinus-Xavi Vidal: CanvisFrigo Gunea. Sarrera doan.18:00. Juan José Cabillas with StringsHeineken Terraza. Sarrera doan.18:00. Sara Zozaya19:45. Javier López Jaso-Marcelo Escrich QuartetCoca-Cola Gunea. Sarrera doan.18:00. Fredi Peláez Trio19:45. Organizing

Uztailak 27 (larunbata)

Heineken Agertoki Berdea. Sarrera doan.21:00. Nøgen

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]

Page 12: jazzaldia.eus · Web viewZehatzago esanda, urtarriletik apirilera bitarteko hautatze-prozesutik datozen 10 taldek joko dute; beste 5 talde 2018an diskoa argitaratu zutelako programatu

Frigo Gunea. Sarrera doan.18:00. Nacho Soto: Experiment 64Heineken Terraza. Sarrera doan.18:00. Amaika Rude Sound: The Ska and the Abstract Truth19:45. Broken Brothers Brass BandCoca-Cola Gunea. Sarrera doan.19:45. No-Land Trio22:15. RO

Uztailak 28 (igandea)

Frigo Gunea. Sarrera doan.

18:00. Reunion Big Band

19:45. Nasim Quartet

Heineken Terraza. Sarrera doan.

18:00. Lurpekariak

19:45. Xvr Estévez Sextet

Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.

18:00. Hot Potato Blues Band

19:45. Anai

Heineken Jazzaldiari buruzko Spotifyren zerrenda ofizialaHeineken Jazzaldia 2019 izeneko playlist-ean Jazzaldian parte hartuko duten

artista guztien musika entzun daiteke. Zerrenda hori oso erabilgarria da komunikabide guztientzat, ikus-entzunezkoentzat bereziki, baina baita edozein ikus-entzulerentzat ere.

Sarrerak salgai54. Heineken Jazzaldirako sarrerak Heineken Jazzaldiaren eta Donostia Kulturaren

web orrietan eros daitezke.

HIENEKEN JAZZALDIAErregina Erregeordea, 8 - 20003 Donostia / San SebastiánT. (0034) 943 481 900 E. [email protected]