agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA...

45
1

Transcript of agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA...

Page 1: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

1

Page 2: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

SARRERA

Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko, ezinbestekoa da hainbat gai lantzea: balioetan heztea, nork bere burua ezagutzea eta kontrolatzea, arazoak konpontzea, elkarbizitza bultzatzea eta erabakiak hartzea, besteak beste. Erreformaren bide horretan, ikastetxe bakoitzak finkatu behar ditu “Hezkuntza Orientabidea eta Tutoretza zuzendu behar dituzten irizpideak”, Lehen Hezkuntzako Curriculum Proiektuaren barruan.

Halaber, Erreformak argi uzten du zein diren Lehen Hezkuntzaren helburu nagusiak: umeek ingurunean jarduteko autonomia izatea, sozializatzea eta ikasteko oinarrizko tresnak eskuratzea.

Sozializazioaren barruan, ezinbestekoa da aniztasuna tratatzea:

Sexu-aniztasuna Gaitasun-aniztasuna Interes-aniztasuna Gizarte-estatusen aniztasuna Kultura-aniztasuna Hizkuntza-aniztasuna Harreman-estiloen aniztasuna

Umeei aniztasuna zer den azaldu behar diegu: guztiok ez gara berdinak; haatik, hori aberasgarria da. Horrez gain, aniztasuna errespetatzen irakatsi behar diegu. Azken finean, bi helburu hauek lortu nahi ditugu: Lehen Hezkuntzako edozein ikasle bere buruarekin ondo sentitzea (autoestimua) eta taldean integratuta egotea. Erreformak berak ere aurreikusten du hori.

Funtsezkoa da, beraz, Tutoretza Plan berrietan ikasleen integrazioa lantzea eta garatzea: tutorearen funtzioen artean dago hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleen ardura hartzea eta horiek zaintzea, tutorearen lana baita ikasle guzti-guztiak taldean integratuta sentitzea. Eta, hori lortzeko, tutoreak argi utzi behar du ezinbestekoa dela taldekideen artean errespetuz jokatzea.

2

Page 3: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Hemen aurkezten ditugun ipuinetako protagonista, Ane, gurpildun-aulkian dago. Gure auzoetako eskoletan urritasun fisikoak, neurologikoak, psikikoak edota zentzumenezkoak dituzten umeak ditugu. Hemengo eskola-sistemak aspaldi erabaki zuen auzoko eskoletan ume guztiek dutela tokia. Lehenengo pausoa, beraz, emanda dago; hemendik aurrera, ahalegin handia egin beharko dugu gure ikasle guztiak onartu, maitatu... taldekide sentitzeko.

Ane: gurpil gaineko istorioak izeneko lana 10-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta aitzakia izango da tutoretza-plan berrietan agertzen diren hainbat eta hainbat gai garrantzitsu jorratzeko eta horien inguruan hausnartzeko. Honako hauek dira gaiak:

Ezberdina izatea. Kultura ezberdinetako pertsonak integratzea. Autoestimua garatzea. Sentimenduak adierazten jakitea. Asertiboa izaten ikastea. Emozioak kontrolatzeko gai izatea. Erreprimitutako sentimenduak ondo bideratzea. Nortasuna ondo finkatuta izatea.

Istorio bakoitzean gai nagusi bat landuko da. Lehenengoan, sentimenduak adierazteko zailtasuna. Bigarrenean, behar bereziak dituzten pertsonen ezaugarriak hartzen dira aintzat. Hirugarrenean, besteen iritziek gugan duten eragina eta autoestimua. Azkenik, laugarrenean, aberastasunaren banaketaz eta elkartasunaz hitz egiten da.

Narrazio hauek guztiak ikasleak hausnartzera bultzatzeko eginak dira. Ikasleek gai horien gainean pentsatu eta hausnartutako hori adosten badute, errazago entzungo dituzte besteen iritziak, eta, gainera, aintzat hartuko dituzte. Prozesu horrek bide ematen du errespetua lantzeko.

Oraindik baditugu gabeziak, baina lanean jarraituko dugu, Denon Eskola lortzea baitugu helburu.

MIKELEN EGUN BELTZ HURA

3

Page 4: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Azkenean, eskolako aldizkaria etxean zegoen. Afaldu ostean, aita, ama eta Edurne sofan eserita zeudela telebistari begira, nik amatatzeko botoia sakatu, eta, haiek protestaka hasi baino lehenago, aldizkaria guztion aurrean jarri nuen. Ipurdia astinduz, tartetxo bat sofan egin, eta, familia osoa batera, Xarbot aldizkaria ikusten hasi ginen.Bertan, gelaz gela, eskolako ume guztiak azaltzen ginen. Lehenengo, txikiak; batzuek bi urte baino ez zuten. Gero, Edurneren gelakoak; hantxe zegoen etxeko sorgintxoa, txintxo baino txintxoago, aingerutxo bat izango balitz bezala. —Begira, ama. Nire ondoan dagoena Imanol da, nire nobioa —bota zuen arrebatxoak, eta hirurok barre egin genuen gogoz, Imanolen bihurri-aurpegia ikusita. 5.A. Nire txanda. Han, ni neu, Mikel Astobiza, irribarre zabala aurpegian, ondoko Aneri begira.Hura infernua! Ordu horretarako —gaueko bederatziak ziren—, hiriko etxe guztietan jakingo zuten Ane gustuko nuela. Nire begirada traidore hark agerian uzten zuen dena. A zer-nolako memelo-aurpegia! Argi zegoen, ezin argiago. Odola irakiten sentitu nuen barne-barnetik. Aurpegia bero-bero, infernuan egongo banintz bezala. Eta, egia esan,  zer izango zen hurrengo egunekoa infernua baino?Jadanik imajinatu ahal nuen Pelloren irribarre ironikoa, “egun on” esatean. Hura baino, aitak prestatutako tripakiak gurago eternitate osorako. Hura baino gurago nire bost urteko arrebatxo Edurneren ipurdia garbitu. Hura baino... edozer. 

4

Page 5: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Zerbait pentsatu behar nuen ahalik eta azkarren; bestela, akabo! Hura bai zela larrialdiaren larrialdia, estualdiaren estualdia. Memento hartan, erabat suminduta nengoen, famatuak aldizkarietan agertu eta kobratzen ez dutenean bezala, zeren eta ni ere guztien ahotan egongo bainintzen, sosik kobratu barik. Eta, susmatzen nuen bezala: —Hara —amatxo, niri begira—. Nor da zure ondoan dagoen neska hau, Mikel? —Badirudi gure Mikeltxo nagusitzen ari dela —entzun nion aitari, Ane seinalatzen zuela.  Eztarria lehor-lehor sentitu nuen, eta, zorabiatzeko puntuan nengoela, “Ane da ”, entzun nion neure buruari. Pentsatu nuen hurrengo egunean gaixorik nengoela esan beharko nuela. Eta auskalo benetan ez ote nintzen gaixotuko! Lotsaren sukarrak hartuta. Une hartan sentitu nuen beroa 40 gradu ingurukoa izango zen.  Gauez, noski, ezin lorik egin. Buelta alde batera eta bestera, abestiak esaten duen bezala. Eta izarak, tximurtu baino tximurtuago —gure etxean ez dira inoiz lisatzen, plantxarik ez dago eta—.Lokartu, lokartuko nintzen, amesgaiztoak izan bainituen. “Mikel eta Ane, Mikel eta Ane”, esaten zidaten barreka eta oihuka  gelako mutilek. Hura lotsa! Hurrengo goizean, Olentzerok ekarritako erloju- proiektagailuak gelako sabaian zazpiak gorriz proiektatu zituenean, erabaki nuen ausarta izango nintzela, koldarren estiloa ez baitzen nirea: besteek futbola zuten gustuko; ni, berriz, Aneren istorioez

5

Page 6: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

nengoen maiteminduta. Batzuetan  beldurgarriak, beste batzuetan barregarriak… beti dibertigarriak. Zer-nolako irudimena gurpildun-aulkian zegoen nire ametsetako neska harena!

6

Page 7: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

—Egunen batean, ipuin-kontalaria izango naiz —esaten zuen bere ahots goxoaz. Eta nik zalantza-izpirik ere ez nuen: egunen batean, nire ninietako Ane, bere istorioetako protagonista zen neska xarmant hura, Euskal Herriko ipuin-kontalaririk hoberena izango zen. Logura baina poz-pozik, eskolarantz abiatu nintzen, eta, elur-malutek zuriz pintatu berri zuten parkean, elurrezko bihotz batean bion izenak idatzi nituen.

7

Page 8: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

LOTSA? ZER DA HORI?Parkea zeharkatu genuen egun hartan, hotz handia egiten zuen. Elur jausi berriaren gainean, bi lerro paralelo osatzen zituzten nire aulkiko gurpilek. Ondo baino hobeto oroitzen naiz andereñoak lerro paraleloen adibideak jartzeko eskatu zuen egunaz. Inork eskua altxatu baino lehenago, adibide huraxe jarri nion, ondotxo bainekien nire aulkiko gurpilek osatzen zituzten lerroak elkartzea ezinezkoa zela. Eta, nik adibidea jarrita, gelako lagun guztiek segituan ikasi zuten “paralelo” hitz berriaren esanahia. Handik aurrera, egunero hainbatetan erabiltzen genuen hitz-zerrendari (memelo, ergel, inozo, tuntun…) “paralelo” hitza gehitu genion. ―Zertan zabiltza? Paraleloa zara, edo zer arraio gertatzen zaizu? —esaten genion elkarri haserre bizian.

Egun hartan, bazebilen parkean neska gazte bat zebilen eskiatzen. Eski fin-finak eta luze-luzeak zituen; makilak, eskiak bezain luzeak. Berak elurretan utzitako aztarnak ere paraleloak ziren. Bat-batean, maldan behera zihoala, eski mehe horiek, abisurik gabe, paralelo izateari utzi zioten: elkarrekin gurutzatu, eta, hankak zabal-zabalik, plaust jausi zen lurrera. Hura kolpea! Hasiera batean, pentsatu genuen min hartu zuela, eta pixka bat ikaratu ginen, baina, segituan, haren barreak entzun, eta gu ere barreka hasi ginen.

Ederra zegoen parkea, bai horixe! Elurrak hiria zuritzen zuen guztietan, izugarri pozten nintzen, batez ere eguzkia azalduz gero; bestela, jela zela eta, arazoak izaten nituen aulkia gidatzeko, erraz irristatzen bainintzen.

8

Page 9: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Ikastolatik ateratakoan, bolak botatzen genizkion elkarri, eta gupidarik gabeko gerra zuri batean murgiltzen ginen. Hori bai, elurra asko gogortu gabe, minik ez hartzeko. Hala ere, batzuek ederki gogortzen zituzten bolak, bereziki Mateko irakasleari botatzekoak baziren.

9

Page 10: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Inguruko mendiak zuritzen diren asteburuetan, plastikoak eta lerak hartzen ditugu, baita eskularruak eta txanoa ere, eta, tipulak baino geruza gehiago dugula, harantz abiatzen gara. Elur gainetik irristatzen noala, eta kroketarena egiten alde batera eta bestera, ia beste edozein ume bezala sentitzen naiz. Maldan gora, hori bai, gurasoen lagunak txandakatzen dira ni igotzeko, bizkarrean eraman behar naute eta. Bizkar gainean nagoela, aprobetxatzen dut belarrietatik tiratzeko edota txanoa jaitsi eta begiak tapatzeko, “ez dut ikusten, ez dut entzuten” abesten dudan bitartean. Ederki pasatzen dugu denok. Hamaiketakoa egiteko orduan, arropa eguzkitan sikatzen ipintzen dugu, blai eginda amaitzen baitugu. Orduan bai goxoa txokolatezko turroia! Gabonetan baino askozaz ere goxoagoa.

Irribarretsu nindoan ni gauza horietan guztietan pentsatzen, parke erdian elurretan zegoen bihotz handi hari erreparatu nionean. Baina, zer zen hura?! Infernu beltza!, Mikelek berak esango zuen bezala.

Elurretan egindako bihotz haren barruan, Mikelen eta bion izenak zeuden idatzita; aurrenik, nirea. Gezurra badirudi ere, honetan ordenak badu ezinbesteko garrantzia! Hotz handia egiten bazuen ere, aurpegian sentitu nuen beroa infernukoa baino handiagoa zen.

Une hartan, masailak gorri-gorri sentitu nituen, marrubizko Kojak txupatxusa txupatutakoan mingaina geratzen den bezain gorri. Hurbildu eta ezabatzea, horixe izan zen burutik pasatu zitzaidan lehenengo ideia; baina, hori eginez gero, ondoan zeuden nire lagun Arrate eta Itsaso erremediorik gabe konturatuko ziren. Egia esan, ez nuen ulertzen

10

Page 11: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

zelan ordurako ez zekiten Mikel nuela gustuko. Eta, horretan pentsatzen nenbilela, Itsasoren garrasi kirrinkaria entzun nuen, eta konturatu nintzen jadanik ez zegoela aterabiderik.

―Ane, ikusi duzu zer jartzen duen hor? ―esan zuen Arratek.

Nik ezer esateko astirik ez nuen izan: Arrate laster batean abiatu zen korrika, bihotza ezabatzeko asmoz. Barne-barnetik, etsipen-deiadar ikaragarria atera zitzaidan.

―Ez, Arrate; ez ezabatu! ―oihukatu nuen.

Arrateren harridura-aurpegiari zelan aurre egin pentsatzen nuen bitartean, konturatu nintzen ez nuela ezabatu nahi. Eguzkiaren berotasun goxoak urtu zezala nahi nuen, horrelakoxea baitzen Mikelengan pentsatzean sentitzen nuen epeltasuna…

Pozik eta urduri nengoen.

―Batek daki… agian Mikelek berak egingo zuen —esan nuen. Eta akaso nire ninietako mutiko ilegorri, pekatsu eta irribarretsuak egin zuela pentsatzean, inurriz bete zitzaidan sabela.

―Bai zera! Zu flipatzen ari zara, gure Mikel ez litzateke gai izango horrelakorik egiteko —esan zuen Itsasok.

11

Page 12: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Baina, aspalditik ezagutzen dudanez, berehala ohartu nintzen beraren aurpegian ikusi nuena inbidia besterik ez zela.

12

Page 13: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

ZALANTZAK AIREANErabakia hartu, eta berehala lasaitu nintzen, baina, eskolara hurbiltzen ari nintzela, urduri jarri nintzen berriro ere. Zer esango nion Mikeli, bera ikustean? Horixe zen nire kezkarik handiena. Jarraian izango nuen azterketa baino askoz larriagoa; eta hori argindarra ikasten ari ginela, eta ez zela batere erraza ulertzea nola funtzionatzen duten elektroiek, neutroiek eta protoiek —edo potroek, gure artean esaten genuen bezala—.

Aitaren ustez, fede-kontua zen, zeren eta elektroi bat inork ez baitu inoiz ikusi. Amak ere antzeko iritzia zeukan.

—Hara, Ane. Urteak pasatu ahala, eszeptiko bihurtu naiz, eta, gauzak sinesteko, ikusi egin behar ditut lehenengo. Eta, inork inoiz elektroirik ikusi badu, altxa dezala eskua.

Eszeptikoa zer zen galdetu behar izan nion amari, hitza erabat berria egin baitzitzaidan. Ulertu nuenaren arabera, izen hori elektroietan eta horrelako gauzetan sinesten ez dutenei ematen zaie. Beraz, ni ere eszeptikoa nintzen, eta, eszeptiko izatea ona edo txarra zen jakin ez arren, pentsatu nuen ezin zitekeela oso txarra izan, ama ere eszeptikoa bazen.

Denbora agortzen ari zitzaidan. Laster, goizeko bederatziak izango ziren, eta berehala hasiko ginen eskolan sartzeko ipintzen duten txalaparta-musika aditzen.

Arnasa sakon hartu nuen, Itsasoren amari entzunda baitiot erlaxatzeko ona dela. Itsaso oso urduria

13

Page 14: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

denez, arnasa sakon hartzeko esaten dio amak behin eta berriro, arnasestuka jartzen denean.

Arnasa sakon hartu, bai, baina, horretaz gain, aterabidea topatu behar nuen —baldin eta aterabiderik bazegoen—; eta bizkor, gainera.

Hori dena buruan, Mikelen ahotsa entzun nuela iruditu zitzaidan, eta, segituan, bihotzak salto egin zidan, egundoko taupada, eta gero eta arinago hasi zen mugitzen. Ezusteko galanta hartu nuen, eta gorri-gorri jarri nintzen. Urtebetetze-egunean erregalatu zidaten Euskal Herriko Surf Federazioaren neoprenozko jaka gorria baino are gorriago. Baina bihotzak eztanda egin behar zidan unean bertan konturatu nintzen hura ez zela Mikelen ahotsa. Hala ere, erabakia hartuta nuen. Ez nion ezer esango. Ezin nion ezer esan.

Hasteko, ez nekien nork egin zuen bihotza. “Demagun ez dela bera izan —pentsatu nuen nire artean— eta esaten diodala asko gustatu zaidala parkean egin duen bihotza, edo ea berak egin duen parkeko bihotza galdetzen diodala. Bera izan ez bada, esango dit zertaz ari naizen, logikoa denez, eta, orduan, a zer-nolako lotsa!”. Pentsatze hutsarekin belarrietaraino gorritu nintzen berriro ere. Ez horixe, ez nintzen lotsagarri geratuko. Hoberena, beraz, isilik egotea zen, zalantzarik gabe.

Arratek —ondoan nuen eta— nire larritasunari erreparatu zion, bera oso pertsona sentibera da eta.

― Ane, zer duzu? ―galdegin zidan.

14

Page 15: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Nik Arrateri ezin diot gezurrik esan. Alde batetik, laguna dudalako; eta lagunei, gezurrik ez! Bestetik, haren iritziak une hartan niretzat garrantzi handia zuelako.

15

Page 16: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Itsaso eta Arrate dira nire lagunik hoberenak. Dena kontatzen diogu elkarri, kontu alaiak zein tristeak, baita gure sekretuak ere —guztiak ez badira ere, gehienak behintzat—. Biekin moldatzen naiz ezin hobeto, baina, egia esan, guztiz ezberdinak dira.

Mutur batean, Itsaso dago. Odolbizia, ipurdikara. Amak “Erlaxatu, arnasa sakon hartu, Itsaso”, esaten dio behin eta berriro. Eta, horrelakoetan, Itsasok arnasa hartu ere arin egiten du. Kirolzale amorratua da, berritsua, irribarretsua... eta praka bakeroak jantzita joaten da beti. Amarekin arropa erostera joan eta ama gona janzteko betiko matrakarekin hasten denean, Itsasok haserre bizian erantzuten dio: “Gona jantzi baino nahiago hil”. Hil edo biziko kontua izango balitz bezala. Trikitixa jotzen du. Egia esan, instrumentua ondo aukeratu zuen, trikitixa bezain alaia baita. Musika Eskolara elkarrekin joaten gara. Nik zeharkako txirula jotzen dut. Emanaldi batean, pieza irlandar bat jo genuen batera. Irakasleak esan zigun folk musika zela, eta “folk” hitza musika herrikoia izendatzeko erabiltzen dela. Eta bioi biziki gustatu zitzaigun. Elkarren ondoan bizi gara, eta, gurasoak lagunak direnez, luzaroan ibili ginen entseatzen. Denek esan zuten bikain jo genuela. Egia esan, oso gustura geratu ginen egindako lanarekin. Normala denez, hasi baino lehenago, oso urduri geunden. Biok batera arnasa sakon hartu eta bota aritu ginen, irudizko kandela batzuk amatatu behar izan bagenitu bezala. Baina, jo ahala, aretoa betetzen zuen publikoa ahaztu, eta etxean entseatzen egon izan bagina bezain gustura jo genuen. Jendea txaloka hasi zenean, irribarre egin genion elkarri; eta, bat, bi eta hiru esandakoan, batera makurtu genuen burua, ondo eginiko gauzek ematen duten gozamenaz.

16

Page 17: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Beste muturrean, Arrate dago. Arrate lotsatia, apala eta isila da. Hitz gutxikoa baina buru argikoa. Guraso guztiek dute gustuko, eta adibidetzat jartzen duten horietako bat da. Gelako lagun guztiek, neskek zein mutilek, urtebetetzeetara gonbidatzen dute Arrate. Amak esaten du Arrate oso poxpolina dela: beti ondo apainduta, txukun eta polit. Ile horia eta luzea du, eta egunero orrazten du oheratu baino lehenago: ehun aldiz, ez gehiagotan, ez gutxiagotan. Arratek arropa asko du, baina, lehengusina nagusiak dituenez, haiek pasatutakoa da asko eta asko. Hori dela eta, batzuetan ematen du nagusiagoa dela. Jolas lasaiak ditu gustuko, eta ez da batere kirolzalea. Ama oso txorizalea du Arratek; horregatik-edo, berak ere oso gustuko ditu txoriak, eta Arrateri esker dakit nik udazkeneko egun batean parkean agertutako txori koloretsu hark gailupa zuela izena. Ematen zuen kaiola batetik ihes egin zuela, baina Arratek esan zigun parkeko heskaietan bertan bizi zela.

―Arrate, ni izango bazina, zer egingo zenuke Mikel ikustean? ―galdetu nion.

Arratek erantzuna pentsatu ere ez zuen egin; horrek esan nahi zuen oso argi zuela.

―Nik ez nioke ezer esango —erantzun zidan—. Mikelek berak egin balu, lotsa emango lidake; erabat gorritu, hasieran mututu, eta, gero, totelka hasiko nintzateke. Baina, berak egin ez balu, hori lotsaria! Ez dakit lotsaz hiltzea posible den, baina, posible balitz... lotsaz hilko nintzateke, erremediorik gabe. Arrateren ahotik hori entzunda —egia esan, horixe espero nuen—, Itsasori galdetu nion. Une batez,

17

Page 18: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Itsaso mutu geratu zen, eta horrek harritu egin ninduen: oso berritsua denez, ematen du pentsatu ere ozenki egiten duela.

Handik minutu batera erantzun zidan, eta, zinez, minutu bat asko da Itsaso isilik egoteko.

—Ikusi duzu, Mikel? Parkean elurretan egindako bihotz batean Mikel eta Ane jartzen du —esango nioke, eta itxaron ea berak zer esaten duen.

Itsasok esandakoa zentzuzkoa iruditu zitzaidan, eta erabaki nuen horixe egingo nuela.

—Baina, txarto ateratzen bazaizu, ez bota niri errurik gero! ―esan zuen Itsasok.

—Badakizu ez naizela horietakoa. Gainera, ondo aterako da; susmo hori daukat, behintzat.

Mikel niri deika entzun genuenean, Arrate —ezer esan gabe, baina benetako konplizitatea erakutsiz—, Itsasori eskutik heldu, eta aldendu egin zen. Ni, berriz, hantxe gelditu nintzen, inurriak sabelean goitik behera, Mikel ikustean sentitu nuen ezinegon gazi-gozoa aldi berean disfrutatzen eta sufritzen.

18

Page 19: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

AUSARTA BAI, BAINA KONTUZ―Aupa, Mikel! Parketik zatoz? ―galdetu nion ahalik eta naturalen baina begietara begiratu gabe.

―Parketik, bai; betiko moduan. Zer, bada? ―erantzun zidan―.

Haren ahotsari ez nion ezer berezirik antzeman, ez urduritasunik, ez lotsarik: ezer ez. “Eskerrak ez diodala ezer esan”, pentsatu nuen lasaiago, nire artean. ―Ah, ezer ez. Urmaeletan orain arte ikusi ez dugun ahate mota bat dago —erantzun nion disimuluz―. Antza, ez da batere normala hirian bertan ikustea, baina Arratek esan du hotzetik ihesi hurbildu dela babes bila. Gaur arratsaldean, teleskopioa hartuta joango gara gertutik ikustera. Zertzeta du izena, eta ikusgarria omen da. Nahi al duzu gurekin etorri?

—Izugarri gustatuko litzaidake, benetan, baina, gaur arratsaldean, esku-pilotako entrenamendua daukagu, eta gogor entrenatu behar dugu. Aurreko asteburuko partida irabazi eta gero, final-laurdenetan gaude. Asteburu honetan irabaziz gero, final-erdietan sartuko gara —esan zidan harro samar—. Igande goizean, gu animatzera etor zaitezke, bestelako planik ez baduzu. Eskertu egingo nizuke, bai horixe.

Eta, besterik gabe, zorioneko bihotza inoiz existitu izan ez balitz bezala, eskolarantz abiatu ginen.

19

Page 20: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

―Mateko bigarren buruketa egin duzu? ―galdegin zidan.

―Bai. Nahi baduzu, gero kopiatzen utziko dizut.

―Ederto, irakasleari ez entzutearren… Badakizu, nahikoa da ariketa bat egin gabe izatea horixe galdetzeko, eta, orduan, sermoia hasten da: ez ulertzearena aitzakia bat besterik ez dela, benetako arazoa dela arin amaitu nahi dugula eta ez dugula behar beste pentsatzen; ea burua txanoa eramateko besterik ez dugun; eta, errematatzeko, gehien izorratzen nauena: atseden-orduan ariketa egiten geratu behar izatea. Temati jartzen da gero, lelo bera behin eta berriro errepikatzen.

Entzuten ari nintzaiola, askotan burura etortzen zaidan ideia etorri zitzaidan berriro ere. Nola liteke bera bezalako mutil batek gurpildun-aulkian dagoen neska bat gogoko izatea?

20

Page 21: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

Egia da —amak behin eta berriro esaten dit— aulkian egonik ere gauza asko egin ahal ditudala. Badakit batzuetan mugak nik neuk ipintzen ditudala eta sarritan toki berera hainbat bidetatik ailega daitekeela. Baina nik behin eta berriro sentitzen dut ezin ditudala gauza asko egin. Eta ezinezkoak ditudan gauza horiek ezinezkoak ditudalako erakartzen naute biziki. Horregatik, Itsaso fandangoa eta arin-arina dantzatzen ikusten dudanean edo lagunak bizikletaz ibiltzeko edo mendira joateko geratzen direnean, inbidia ikaragarria sentitzen dut. Baina zer egingo diogu, bada? Inbidia izaten jarraitu beharko dut, mementoz behintzat. Ikasi dut beste aterabide batzuk bilatzen, eta, horri esker, ez naiz egoten egun santu guztian ernegatuta.

Azken urte hauetan, zelula amekin ikertzen hasi direnetik, amak itxaropen handia du. Esaten du enbrioiak osatzen dituzten zelulek gaixorik dauden zelulak sendatzeko ahalmena dutela. Gauzak horrela, amak dio hemendik gutxira medikuak gai izango direla edozein gaitz sendatzeko.

Hala ere, nik jakin dakit hori ez dela ibiltzeko nahikoa izango, nahiz eta nire gorputza kapaz izan falta ditudan zelulak berriro sortzeko. Urteak eman ditut hanketako giharrak erabili gabe, eta errehabilitazio-prozesu luze-luzea beharko nuke giharrak sendotzeko eta oinez egiteko. Edonola ere, errealitatea zein den jakinda ere, esperantza hortxe dago.

Nik uste dut gobernuek horrelako gauzak ikertzen gastatu beharko luketela dirua, eta ez espazio-

21

Page 22: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

ontziak galaxien arteko espaziora bidaltzen edota mundua suntsitzeko armak asmatzen.

Hala esaten du behintzat Jonek, medikuntza ikasten ari den neskak, Mikelen auzokideak. Oso atsegina da: ezagutu bezain laster, feeling berezia sortu zen bion artean. Mikelen anaia nagusiari ikasketetan laguntzen dio, eta, haren etxean inoiz topo egiten dugunean, luze hitz egiten dugu —edo hitz egiten du, hobeto esanda—. Oso berbatia da, eta beti du zer kontatu. Pasa den urtean, uda garaian, bi hilabete eman zituen lanean Kuban, brigada batean; baita ondo pasatu ere. Eta hori megaitzela da, Itsasok esaten duen bezala. Karibeko irlatik bueltatu zenean, beltzaran etortzeaz gain, “mi amol” eta “tú ves” esaten zuen oso doinu xuabe eta musikalarekin. Berari esker dakit nik Kuban gaztelaniaz egiten dutela eta zuriak ere badaudela; alegia, bertako guztiak ez direla beltzak edo mulatoak, pentsatzen nuen bezala. Jonek kontatzen du Kubako jendeak ez duela gauza handirik; hala ere, beti omen daude pozik, egunez eta gauez. Beno, denak, Fidel Castro izeneko gizon bat izan ezik. Gizon bizardun hori beti militar jantzita eta ernegatuta azaltzen da Estatu Batuetako presidenteaz txarto esaka, eta Kuba eta kubatarrentzat justizia aldarrikatzen. Jonek esaten du Fidel Castro iraultzailea dela eta estatubatuarrak direla Kubaren egoera kaskarraren errudunak. Arrateren amak, berriz, ez du hori pentsatzen, eta esaten du bizardun horri hauteskundeetarako deialdia egiteko garaia ailegatu zaiola. Edonola ere, horiek politika-kontuak dira, niretzat oraindik konplexu samarrak.

Jonek beste iraultzaile baten argazkia dauka bere gelan, Ernesto “Che” Guevararena. Horrek ere

22

Page 23: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

bizarra du, baina ez dago beti haserre, edo hori dirudi, behintzat.

Kubako argazkietako batean, Jone agertzen da, irribarretsu, arrosa koloreko antzinako Cadillac bat gidatzen. Liluratuta etorri zen handik, eta bueltatzea besterik ez dauka gogoan.

Nik dagoeneko erabakita daukat: nagusitan medikuntza ikasi nahi dut. Telebistan herri txiroetako umeak hiltzen ikusten ditudanean, laguntzeko gogoa izaten dut. Hala ere, jakin dakit asko eta asko gosez hiltzen direla, eta, gosez ez bada, gripe xume batek hiltzen dituela, defentsarik ez dute eta. Horregatik, Arrate, Itsaso eta hirurok hilero launa euro ematen diogu gobernuz kanpoko erakunde bati, guk bezain zorte ona izan ez duten umeei laguntzeko. Hasiera batean, itsulapiko bat jarri genuen aurreztutako dirua bertan sartzeko, baina, Arratek izan ezik, besteok txanpon gutxi batzuk besterik ez genuen sartu lehenengo hilean. Hori dela eta, hilero diru-kopuru jakin bat jartzea erabaki genuen, eta, orain, edozertan gastatu baino lehenago, horretarako behar dugun dirua bereizten dugu. Geroago, konturatu gara litxarreriak, kromoak-eta erosteko nahikoa geratzen zaigula. Gurasoei oso ideia ona iruditu zitzaien, eta gauza bera egiten ari dira.

Mikelek ere, nire moduan, mediku izan nahi du nagusitan. Ikertzailea, hain zuzen ere, baina nire amak esaten dio horretan aritzea oso zaila dela, batez ere gobernuek behar baino gutxiago gastatzen dutelako ikertze-lanetan.

Aitak esaten du ama ezkertiarra dela. Garai batean, uste nuen ezkerrarekin idazten duelako esaten

23

Page 24: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

zuela, baina aita ia barrez lehertu zen hori esan nionean. Barregura pasa zitzaionean, azaldu zidan ditxosozko politika zela.

—Normalean, dirudunak eskuindarrak dira, eta dirudunak ez direnak, ezkertiarrak —esan zidan.

Horrela esanda, xinple ematen zuen, baina ni, egia esan, berdintsu geratu nintzen, hau da, ez nuen ezer ulertu.

—Aita —galdetu nion kezkatuta—, gu pobreak gara? Munduan bizi den jende askok baino diru gehiago dugu guk. Orduan, haiekin alderatuta, gu aberatsak gara.

—Hori egia da —erantzun zidan—, baina guk baino askoz diru gehiago daukatenak ere badaude. Gainera, aberatsak izango bagina, ez nintzateke goiz altxatuko egunero eta ez nituzke lanean zortzi ordu eman beharko. Horretantxe dago aldea.

Gauza horietan guztietan pentsatzen ari nintzela, Mikelen txistuei erreparatu nien. Ohi legez, txistuka zihoan nire ondoan. Eskolako musika entzuten ari ginela, atzeko partean dagoen arrapalatik sartu ginen, Mikel aulkiari bultzaka. Nik neuk egiten dut normalean, baina, parkea zeharkatu eta gero, besoetan nekea sentitzen hasia nintzen, eta berari eskatu nion bultzatzeko. Igogailu ondoan, Arrate, Itsaso eta Ikerne zeuden.

Igogailuan bakarrik joateko edadea izan arte etorri behar du nirekin Ikernek —Arrate eta Itsaso ere gehienetan gurekin etortzen dira—; horrez gain, jantokian eta Gorputz Hezkuntzako eskoletan ere

24

Page 25: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

laguntzen dit. Amaren adina du, baina gazteagoa ematen du.

Nesken parera heltzean, Mikel, “egun on” esan, eta eskaileretatik gora urrundu zen. Nik ere agurtu nuen Ikerne, eta, laurok igogailuaren zain geundela, eskailerei begira geratu nintzen inbidiaz. “Eskola honetan, denek nahiago lukete igogailuan igo, nik izan ezik”, pentsatu nuen samintasunez. Hauxe zortea! Aukeratu gabeko zortea. Oihuak eta motxila gurpildunen zarata nagusi zirela isolatu gintuen igogailuko ateak.

25

Page 26: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

ARIKETAKMIKELEN EGUN BELTZ HURASENTIMENDUAK ADIERAZTEKO ZAILTASUNA

1. Gustatu al zaizu istorio hau? Zer gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?

2. Azpimarratu ezagutzen ez dituzun hitzak, eta saiatu ulertzen, testuinguruari erreparatuta. Hala ere, ulertzen ez badituzu, jo Internetera, eta begiratu www.hiztegia.net webgunean: idatzi hitz ezezaguna, eta segituan jakingo duzu zer esan nahi duen. Egiaztatu esanahia testuinguruari egokitzen zaion.

3. Bilatu hitz hauen sinonimoak: bihurri, agerian, tximurtuta.

4. Lehenengo ipuin honetan, familia osoa esertzen da eskolako aldizkaria batera ikusteko. Ba al duzu ohiturarik etxean eskolako kontuei buruz hitz egiteko? Eta gurasoek, hitz egiten al dute zurekin etxeko zein laneko kontuei buruz? Arazorik duzunean, ba al duzu ohiturarik etxean arazoari buruz hitz egiteko, edo nahiago duzu lagunei kontatu edo zuretzat gorde?

Ezetz erantzuten baduzu, gustatuko al litzaizuke aukera hori izatea?

Uste al duzu gurasoekin hitz egitea ona, lagungarria dela?

5. Zurekin zerikusia duen zerbaiti buruz erabaki bat hartu behar denean, kontuan hartzen al dute gurasoek zure iritzia? Gustatzen al zaizu zeure iritzia kontuan hartzea?

26

Page 27: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

6. “Hura baino, aitak prestatutako tripakiak gurago eternitate osorako”. Mikelen aitari sukaldean aritzea gustatzen omen zaio. Zelan moldatzen da zure aita sukaldean? Etxeko lanak eta ardurak familiako guztien artean banatzen al dituzue? Zer ardura duzu zuk lan-banaketa horretan? Banaketa ez dela orekatua pentsatuz gero, prest egongo al zinateke banaketa bidezkoago bat egiteko? Uste al duzu gehiago lagundu behar duzula? Nork lisatzen du etxean?

7. Ipuineko protagonistak lo egin ezinik ematen du gaua, kezkatuta dago eta. Uste al duzu Mikeli gertatutakoa loa eragozteko modukoa dela? Imajinatu zure laguna dela eta hurrengo egunean gertatutakoa kontatzen dizula. Zelan lasaituko zenuke? Zer esango zenioke? Zergatik uste duzu kostatzen zaigula horrenbeste zer sentitzen dugun adieraztea? Esan ikaskide bati gustatzeko moduko zer ezaugarri ikusten diozun. Eta gustatzeko moduko zer ezaugarri ikusten diezu beste ikaskideei? Zer balio ikusten dizute zuri? Zer duzu zuk gustagarri beste ikaskideentzat?

8. Mikelek Ane du gustuko. Zergatik uste duzu ez duela nahi besteek hori jakitea? Ikaskideren bat gustuko izan duzunean, esan al diozu? Besteek jakingo balute ikaskideren bat gustuko duzula, barre egingo al lizukete? Hala uste baduzu, esan zergatik.

9. Zer pentsatuko zenuke, zure ikaskideren batek sexu bereko pertsona bat gustuko izango balu? Nola hartuko zenuke? Errespetatuko al zenuke?

27

Page 28: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

NORK ESAN ZUEN LOTSA?! BEHAR BEREZIAK DITUZTEN PERTSONAK EZAGUTZEA

1. Gustatu al zaizu istorio hau? Zer gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?

2. Azpimarratu ezagutzen ez dituzun hitzak, eta saiatu ulertzen, testuinguruari erreparatuta. Hala ere, ulertzen ez badituzu, jo Internetera, eta begiratu www.hiztegia.net webgunean: idatzi hitz ezezaguna, eta segituan jakingo duzu zer esan nahi duen. Egiaztatu esanahia testuinguruari egokitzen zaion.

3. Bilatu hitz hauen sinonimoak: jela, asmo, aurpegi.

4. Ezagutzen al duzu gurpildun-aulkian dagoen pertsonarik? Esan zer egiteko zailtasunak izan ditzaketen pertsona horiek. Ba al dakizu zer diren oztopo arkitektonikoak? Zure eguneroko bizimoduan, zer eragozpen izango zenuke gurpildun-aulkian egongo bazina?

5. Zure ikaskide bat gurpildun-aulkian dago. Zure laguna da, baina jolas-orduan denok futbolean jokatzen duzue, eta bera beti geratzen da bakarrik. Inoiz pentsatu al duzu zelan sentitzen den horrelakoetan? Uste al duzu zerbait egin dezakezula bera bakarrik gera ez dadin?

6. Ezagutzen al duzu arazo fisiko, psikiko, neurologiko edota zentzumenezkorik duen umerik (Down sindromea, garun-paralisia, hiperaktibitatea, arreta-falta, inpultsibitatea, autismoa...)? Esan zer arazo duen. Pentsatu al duzu inoiz nola lagundu ahal diozun?

28

Page 29: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

7. Zer egiten duzu aisialdian? Kirolik egiten al duzu? Uste al duzu beharrezkoa dela? Zertarako da ona?

Futbol-talde batean jokatzen duzu. Ondo pasatzen duzue partidetan, baina gehienetan ez duzue irabazten. Guraso batzuek nahi dute jokalari onak bakarrik aritzea, irabaztea baita euren helburu nagusia. Entrenatzailea ez dator bat ideia horrekin. Zer iritzi duzu horren inguruan?

8. Anek ez die aitortu lagunei Mikel duela gustuko. Hitz egiten al duzu lagunekin horrelako kontuei buruz?

9. Ane, elurretan egindako bihotza ikustean, lotsatu eta poztu egiten da aldi berean. Zuri, gustatuko al litzaizuke horrelakorik gertatzea? Zer sentituko zenuke zure gustuko ikaskide batek zure lagunik onena izango balu gustuko? Anek uste du Itsasok inbidia diola. Zer pentsatzen duzu inbidiari buruz?

29

Page 30: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

ZALANTZAK AIREAN

AUTOESTIMUA ETA BESTEEN IRITZIEN GARRANTZIA

1. Gustatu al zaizu istorio hau? Zer gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?

2. Azpimarratu ezagutzen ez dituzun hitzak, eta saiatu ulertzen, testuinguruari erreparatuta. Hala ere, ulertzen ez badituzu, jo Internetera, eta begiratu www.hiztegia.net webgunean: idatzi hitz ezezaguna, eta segituan jakingo duzu zer esan nahi duen. Egiaztatu esanahia testuinguruari egokitzen zaion.

3. Egin esaldi batzuk hitz hauek erabiliz: eszeptiko,

arnasestuka, ezusteko, aterabide. Ba al dakizu zer den eszeptikoa izatea? Zertan sinesten duzu, nahiz eta inoiz ikusi ez?

4. Janzkera. Zer hartzen duzu kontuan janzteko orduan? Erosotasuna, modakoa izatea, prezioa...? Markako arropa janzten al duzu? Zergatik? Merezi al du horrenbeste ordaintzea?

Arropa erosten duzunean, kontuan hartzen al duzu non egin duten? Hartu etxean daukazun arropa, eta begiratu non dagoen eginda. Egin zerrenda, eraman eskolara, eta konparatu ikaskideen zerrendekin. Zergatik jotzen dute enpresek horrelako tokietara lantegiak jartzeko? Guk ordaintzen dugun diru-kopurutik, zenbat uste duzu izango dela herrialde horietako langileentzat? Beherapenetan erosten al duzu? Zer egiten duzu nahi ez duzun arroparekin?

5. Besteen aurrean lantxoren bat aurkeztu behar duzunean, denbora luzea ematen al duzu prestatzen? Amaitutakoan, gai al zara ebaluazioa egiteko, hau da, ondo edo txarto egin duzun esateko? Garrantzitsua al da zuretzat besteen iritzia?

6. Lagunak aukeratzerakoan, zeri ematen diozu garrantzia? Puntuatu batetik bostera:

30

Page 31: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

a. Polita da.b. Entzuten daki.c. Aholku onak ematen dizkit.d. Maitagarria da.e. Alaia da.f. Eskolako lanak egiten laguntzen dit.g. Naizen bezala onartzen nau.h. Leiala da; ez da salataria, kontakatilua.

7. Gustuko al duzu musika? Zer musika mota ezagutzen duzu? Ba al dakizu zer den folk musika? Inoiz entzun al duzu? Eta jazza edo bluesa? Instrumenturik jotzen al duzu? Jotzen ez baduzu, zein duzu gustuko?

8. Zenbat txori mota ezagutzen duzu? Ba al dakizu jendea geratu egiten dela hegaztiak ikustera joateko? Joan al zara inoiz?

31

Page 32: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

AUSARTA BAI, BAINA KONTUZABERASTASUNAREN BANAKETA ETA ELKARTASUNA

1. Gustatu al zaizu istorio hau? Zer gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?

2. Azpimarratu ezagutzen ez dituzun hitzak, eta saiatu ulertzen, testuinguruari erreparatuta. Hala ere, ulertzen ez badituzu, jo Internetera, eta begiratu www.hiztegia.net webgunean: idatzi hitz ezezaguna, eta segituan jakingo duzu zer esan nahi duen. Egiaztatu esanahia testuinguruari egokitzen zaion.

3. Gobernuan egongo bazina, zertan gastatuko zenuke diru publikoa? Zeri emango zenioke garrantzia? Ba al dakizu nondik ateratzen den diru publikoa? Zer ordaintzen da diru publikoarekin?

4. Gustuko al duzu bidaiatzea? Zergatik? Nora gustatuko litzaizuke joatea? Zergatik? Zer herrialde ezagutu nahiko zenuke?

5. Bilatu Kubari buruzko informazioa (Internet, entziklopediak...), eraman klasera, eta azaldu ikaskideei.

6. Zer ikasi nahi duzu nagusitan? Zergatik?

7. Munduko herrialde ez-garatuetan jendea gosez hiltzen da; herrialde garatuetan, berriz, dietak egiten dira lodi ez egoteko. Zer deritzozu horri?

32

Page 33: agrega.hezkuntza.netagrega.hezkuntza.net/repositorio/18092013/bb/es-eu... · Web viewSARRERA Irakaskuntzaren Erreformak umeen hezkuntza integrala ziurtatu nahi du. Hori lortzeko,

8. Ba al dakizu zer diren GKEak? Zein ezagutzen dituzu? Bilatu horien gaineko informazioa ikaskideekin batera. Prest egongo al zinatekete GKE bati laguntza emateko? Kanpaina egin dezakezue inguruko jendearen artean GKE hori ezagutarazteko eta diru-laguntza zein bestelako laguntza eskatzeko. (Argudioak eman jendea konbentzitzeko, baina ez ahaztu denok askatasuna izan behar dugula erabakiak hartzeko)

9. Irakurri ipuina ozen. Irakurtzean, saiatu intonazio eta doinu

egokiak ematen.

10. Idatzi ipuin bat. Protagonista ume bat izango da, eta arazo fisiko, psikiko, neurologiko edota zentzumenezkoren bat izango du: Down sindromea, garun-paralisia, hemiplegia, bizkarrezur bifidoa, hiperaktibitatea, arreta-falta, inpultsibitatea, autismoa, itsutasuna, gorreria... Irakurri ipuinok gelan, aukeratu guztion artean zein gustatu zaizuen gehien, eta irakurri beste gela batzuetako ikaskideei.

33