· Web viewHizkuntzarekin lortu nahi dugunak ere badu bere partea testuak ontzean. Estrategiek,...

9
GOGOETA TEORIKO BATZUK EKINTZA KOMUNIKATIBOEN DEFINIZIO-OSOTASUNAZ ETA DISKURTSOAREN ANALISIAZ, ETA AZTERKETA DISKURTSIBO-KONPARATIBO- PRAKTIKO BAT BI EUSKAL POEMAREN INGURUAN Nahiko agerikoa eta onartua da, diskurtsoaren analisiaren munduan (HEOCean bertan ere nabaria da horren isla), testuinguruaren ezaugarriek (ekintza komunikatiboaren bost osagaiek: enuntziatzailea, enuntziatarioa, ekintzaren xedea, erabilera- esparrua eta testu-generoa) baldintzatzen dutela , neurri handi batean, ekintza komunikatiboen maila . Testuinguruaren ezaugarriak nolakoak, testuak maila apalago edo altuago baten adierazgarri izango dira, oro har. Edo, bestela esanda: erabiltzaileak gero eta PREMIA gehiago eta konplikatuagoak (esparru askotakoak) izango ditu bere ikasprozesuan eta gizarte-interakzioan, eta hori, azken batean, maila jasoago (altuago??) baten adierazgarri izango da. Baina, horrela al da beti? Itxuraz goi mailakoak diruditen ekintza komunikatibo batzuk ez al dira testu erraz samar bihurtzen? (Poemekin egindako diskurtso-analisian ikusiko dugu garbiago). Eta ez diot testu txar, baizik eta erraz, oso ezberdinak baitira biak. Nahikoa zabaldua eta onartua dago egun gure pentsamenduak, eragiketa psikologikoen bidez, geure hizkuntza jakinera unitate linguistiko konkretu batzuen eran ekartzen edo semiotizatzen ditugun ustea. Baina, pentsamendu sakonak ekar daitezke hizkuntzara erraz antzean, eta pentsamendurik azalekoena, era berean, testu gogaikarri eta astun bihur daiteke. Zergatik da, esaterako, C2ko ekintza “kanpaina baterako eslogana idaztea, aldez aurretik finkatutako testuingurua kontuan izanik?” Ba, pentsamendu-eragiketa konplikatua eskatzeaz gain, hizkuntza-zehaztasun ikaragarria ere eskatzen duelako, hitz bakar bat desegoki erabiltzeak edota bi hitzen arteko musikaltasunik ezak guztia hondatu baitezake. Nola islatu, ordea, diskurtsoaren analisi-mailan, lerro bakarreko esaldi horren atzean dagoen eragiketa psikologiko konplikatu guztia?? Hizkuntzarekin lortu nahi dugunak ere badu bere partea testuak ontzean. Estrategiek, zer esanik ez. Diskurtso politiko baten helburua izan daiteke, esaterako, asko hitz eginez gutxi esatea, baina, oro har, esango nuke gehiago interesatzen zaigula bigarrena helduen irakaskuntzan; alegia, nola esan gauzak ahalik eta modu erraz, labur eta egokienean. Horretarako, euskal hiztunen diskurtso- tipoak aztertzea ezinbestekoa da. Euskaraz pentsatzen dutenek nola 1

Transcript of  · Web viewHizkuntzarekin lortu nahi dugunak ere badu bere partea testuak ontzean. Estrategiek,...

GOGOETA TEORIKO BATZUK EKINTZA KOMUNIKATIBOEN DEFINIZIO-OSOTASUNAZ ETA DISKURTSOAREN ANALISIAZ, ETA AZTERKETA DISKURTSIBO-KONPARATIBO-PRAKTIKO BAT BI EUSKAL POEMAREN INGURUAN

Nahiko agerikoa eta onartua da, diskurtsoaren analisiaren munduan (HEOCean bertan ere nabaria da horren isla), testuinguruaren ezaugarriek (ekintza komunikatiboaren bost osagaiek: enuntziatzailea, enuntziatarioa, ekintzaren xedea, erabilera-esparrua eta testu-generoa) baldintzatzen dutela, neurri handi batean, ekintza komunikatiboen maila. Testuinguruaren ezaugarriak nolakoak, testuak maila apalago edo altuago baten adierazgarri izango dira, oro har. Edo, bestela esanda: erabiltzaileak gero eta PREMIA gehiago eta konplikatuagoak (esparru askotakoak) izango ditu bere ikasprozesuan eta gizarte-interakzioan, eta hori, azken batean, maila jasoago (altuago??) baten adierazgarri izango da.

Baina, horrela al da beti? Itxuraz goi mailakoak diruditen ekintza komunikatibo batzuk ez al dira testu erraz samar bihurtzen? (Poemekin egindako diskurtso-analisian ikusiko dugu garbiago). Eta ez diot testu txar, baizik eta erraz, oso ezberdinak baitira biak. Nahikoa zabaldua eta onartua dago egun gure pentsamenduak, eragiketa psikologikoen bidez, geure hizkuntza jakinera unitate linguistiko konkretu batzuen eran ekartzen edo semiotizatzen ditugun ustea. Baina, pentsamendu sakonak ekar daitezke hizkuntzara erraz antzean, eta pentsamendurik azalekoena, era berean, testu gogaikarri eta astun bihur daiteke. Zergatik da, esaterako, C2ko ekintza “kanpaina baterako eslogana idaztea, aldez aurretik finkatutako testuingurua kontuan izanik?” Ba, pentsamendu-eragiketa konplikatua eskatzeaz gain, hizkuntza-zehaztasun ikaragarria ere eskatzen duelako, hitz bakar bat desegoki erabiltzeak edota bi hitzen arteko musikaltasunik ezak guztia hondatu baitezake. Nola islatu, ordea, diskurtsoaren analisi-mailan, lerro bakarreko esaldi horren atzean dagoen eragiketa psikologiko konplikatu guztia??

Hizkuntzarekin lortu nahi dugunak ere badu bere partea testuak ontzean. Estrategiek, zer esanik ez. Diskurtso politiko baten helburua izan daiteke, esaterako, asko hitz eginez gutxi esatea, baina, oro har, esango nuke gehiago interesatzen zaigula bigarrena helduen irakaskuntzan; alegia, nola esan gauzak ahalik eta modu erraz, labur eta egokienean. Horretarako, euskal hiztunen diskurtso-tipoak aztertzea ezinbestekoa da. Euskaraz pentsatzen dutenek nola kontatzen, azaltzen, deskribatzen, preskribatzen edo elkarrizketatzen dute? Esan berri dudana ez da gauza berria, eta Pello Esnalek zein Lourdes Elosegik aztertu izan dute, ongi aztertu ere, euskaraz lau diskurtso-tipoak testuetan nola gauzatzen diren.

Euskal testu prototipiko ahalik eta gehien pilatzea ez da lan makala, baina, era berean, erreferente ezin hobea izan daiteke testuen didaktikan murgilduta dabiltzan euskal irakasle eta ikasleentzat ere. Errepertorio interesgarria, ezbairik gabe. Finkatzeke dagoena. Ekoizten diren testu gehienak ez dira prototipo izaten, hibridoak baizik, baina beti esan izan da arauak hausteko, lehenik, jakin egin behar direla arau horiek, eta kasu honetan ere beste hainbeste gertatzen da, nire ustez.

Nola idatzi izan dira edo idazten dira oro har euskal komunitatean era bateko edo besteko testuak? Eta nola ekoizten dira ahozkoak? Testu-genero jakin batzuk, historikoki, dezente landuak daude gure komunitatean (Agirre Asteasukoaren sermoiak, adibidez, aztertuak dauzka Juan Gartziak. Edota iritzi-artikuluak: zenbat ez ote dira idatzi azken urteotan!), baina beste testu batzuk, juridikoak edo ekonomikoak esaterako, bidea egiten ari direla dirudi. Egia galanta da testu horiek alor horietan aditu direnek idatzi behar dituztela, eta, ondorioz, idatziaren idatziz, testu prototipoak sortzen joango direla. Argi utzi nahi dut ez naizela, inondik ere, terminologia kontuez ari, baizik eta diskurtsoaren

1

ikuspegitik. Alorra edozein dela ere, diskurtso-tipoa (narrazioa, kontaketa interaktiboa, diskurtso interaktiboa eta diskurtso teorikoa) da testuan hizkuntz ezaugarriak nola semiotizatzen diren jakiteko erreferentziagunea, eta ez, inolaz ere, testu-generoa. Testu-generoa beste planifikazio-modu batez arduratzen da, testuaren antolamenduaz hain justu, baina ez hainbeste diskurtsoarenaz.

Diskurtso-tipoa da, beraz, testuaren hizkuntz ezaugarriak (erabiltzen diren aditzak, kohesio-elementuak, lokailu-motak, modalizazio-graduak, ekoizpen-baldintzen presentzia handiagoa edo txikiagoa testuan…) baldintzatzen dituen elementua. Egia da diskurtso-tipoen barruan sekuentziak daudela, eta diskurtso-tipoen barruan sekuentzia jakin batek pisu handia hartzen duela askotan, nagusi izateraino. Eta ez da egia txikiagoa diskurtso-tipoak ere ez direla beti ehuneko ehunean puruak, eta azalpenik teoriko autonomoenean ere beti aurkitu daitekeela interaktibotasun-puntu bat, adibide bat jartzearren. Diskurtso-tipoak homogeneoak zein heterogeneoak izan daitezke. Baina, orduan, zergatik diogu beraiek direla diskurtso analisirako oinarria? Ba, edozein diskurtso bi erlazioren baitan eratzen edo tankeratzen delako: alde batetik, testuko eduki tematikoak mundu ohiko edo komunarekiko duen erlazioaren baitan (espazio-denborazko jauzirik badago, kontaketaren mundu diskurtsibora egiten dugu salto, eta ez badago, azalpenaren edo diskurtsoaren mundu ohikoan geratzen gara, besterik gabe); eta, bestetik, testu barruko edo kanpoko instantziek edo eragileek kontaketaren edo azalpenaren mundu horiekiko duten inplikazioaren edo autonomiaren baitan (arrasto deiktikoak; hala testu barrukoak, pertsonaienak, nola testuz kanpoko pertsona errealenak).

Bi erlazio horiei esker jakingo dugu zein diskurtso-tiporen aurrean gauden, eta era bateko edo besteko testuetan agertzen den diskurtso tipoak lagunduko digu hizkuntza jakin batean erabiltzen diren unitate linguistikoak interpretatzen. Bronckart irakurrita, beraz, zalantza handirik gabe esan daiteke diskurtso-tipoetan dutela funtsa pentsamendutik testura bidean egiten ditugun eragiketa psikologikoek, eta, ondorioz, beroiek direla diskurtsoaren analisian kontuan izan beharreko lehenak.

2

Bi euskal poema musikaturen azterketa diskurtsiboa

Irakur eta entzun ditzagun beheko bi euskal poema ezagunak. Esan daiteke ekintza komunikatiboaren osagaiak ia berberak direla kasu bietan. Alde bakarra, agian, xedean dago: lehenak badu kutsu aldarrikatzaile bat, sozialagoa, eta bigarrena, berriz, erromantikoagotzat jo genezake.

NIRE EUSKALTASUNA

Nire euskaltasuna baso bat da, eta ez du zuhaitz genealogikorik.

Nire euskaltasuna dorre bat da,eta ez du Alostorrerik.

Nire euskaltasuna bide bat da,eta ez du zaldizkorik.

Nire euskaltasuna lore bat da,eta ez du aldarerik.

Nire euskaltasuna itsaso bat da,eta ez du almiranterik.

Nire euskaltasuna liburu bat da,eta ez du sotanarik.

Nire euskaltasuna mundu bat da,eta ez du Amerikarik.

Nire euskaltasuna bertso bat da,eta ez du txapelik.

Nire euskaltasuna pekatu bat da,eta ez du mea-kulparik.

3

ILUN-IKARAK

Ilun-ikarak azken argiauxatu dizu urrutira,zeru-sapaian izar bakanakitzal etzanei begira,ilun-txintako sorgin-usaiakespazioan dirdira.(Bis)

Mendi-hegitan argi-oroitzaeguzkiaren keinua,baso beltzean hosto-firfiragauezkoen erreinua.

Itsas ondoko tamarindotan

Olatuen errainua (bis)

Itsas-txoriak txio-txiokaharat-honako haizetan,berde argien edertasunamore motelduz uretan,txalupa geldi kulunkarienisladarekin hizketan.(Bis)

Parke ixileko banku txuriaezpain beroen lankide,antsi zaharrak zantzu berritanbihotz gordinen senide,tristura hegan paseatzen daarratsaren solaskide.(Bis)

Gau-ezkilaren oihartzun hotsairrixtatzen da kolokan,zirrara mutu baten gisaramaitearen soinekoan,bakardadea sekretuekinkorapiltzen den zokoan.(Bis)

Itxas-aideak gesalez dakarmurmuriozko solasa,suspiriotan ezin jarioz

4

pena lurrinduen hatsa,haize boladak txikordatzen dumaiteminduen jolasa.(Bis)

Testu-generoa poema bada ere, deskribapena da bietan, zalantzarik gabe, sekuentzia nagusia. Deskribapena, eskuarki, diskurtso-tipoetan bigarren mailako sekuentzia gisa tartekatzen edo txertatzen bada ere, bi poema hauetan berea da protagonismo kasik erabatekoa. Baina berbera al da bi poemetako mundu diskurtsiboa? Lehenengo poemak azalpenaren mundu diskurtsibora garamatza, ez baitago leku-denborazko jauzi kronologikorik, badirudi ohiko mundua dela eszenatokia. Kokaleku neutroa. “Nire” izenordaina egilearen inplikazioaren zantzu garbia da, baina, oro har, testua nahiko autonomoa dela esan daiteke ekintzaren parametroekiko, “nire” horren atzean edozein egon baitaiteke, eta ez berariaz poemaren egilea den autorea bera (kutsu sozial-kolektibotik gehiago du, nabarmendu nahi duen enuntziatzaile inplikatutik baino).

Bigarren poema gehixeago hurbiltzen da kontaketaren mundu diskurtsibora, baina ez da, inondik inora, mundu diskurtsibo horren erakusgarri garbia. Oso bitxia da bigarren poema horretan gertatzen dena: deskribapena narrazioaren markoan txertatua agertu beharrean, narrazioaren zuztar diren ekintza edo gertakari isolatu batzuk daude deskripzioaren esparrupera ekarriak. Kontaketa dago deskribapenaren barruan txertatua. Kontaketa-arrastoak erdi-galduan ageri dira deskribapen ezin xehakatuagoen erraietan. Lekuen deskribapena da jaun eta jabe (ilunabarra, basoa, itsasoa, parkea…), baina deskripzio horietan sumatzen dira giza ekintza batzuk ere (ezpain beroen muxuak, maiteminduen jolasa…) . Badirudi zerbait gertatzen dela poema horretan, badagoela “istoriotxo ikusezin” bat, nahiz eta gertakariak oso puntualak eta antolaketa kronologikorik gabeak izan. Deskripzioaren antolaketa hierarkikopean (deskribagaien tematika aldatuz baitoa, saltoka bezala: ilunabarretik, basora, basotik itsasora, itsasotik parkera, eta abar) baizik ez dira sumatzen ekintza-arrasto horiek. Ez dago denboraren ardatzean antolaturiko diskurtsorik, ezta denborazko lokailu edo konektorerik ere. Inplikazio-arrastoren bat badago poema hasieran (dizu), baina testua autonomoa da, “maitearen soinekoa” ere hirugarren pertsonan aipatzen da. Badirudi poeta mundu diskurtsibotik kanpo dagoen behatzaile objektiboa dela. Dena ikusten du, baina ez dirudi parte-hartzaile denik.

Dena dela, goazen poema horiek mailakatzera, horretan ere jarri nahi bainuen gaurkoan arreta. Lehena (Nire euskaltasuna) ez al da A1 mailan ulertzeko modukoa? A2n, behintzat, ziur. Bigarrena ulertzeak, ostera, C1era garamatza. Disko bereko eta ekintza komunikatiboko ia osagai guztiak partekatzen dituzten bi poema (deskribapenak biak, gainera), beraz, erabat ezberdinak dira zailtasun-mailari dagokionez. Zein ondorio atera daitezke?:

1- Oso garrantzitsua dela ekintza komunikatiboak ahalik eta zehatzen definitzea. Bigarren poemak deskribapen luzeago, landuago eta aberatsagoak ditu, eta hori islatu egin behar da ekintza komunikatiboaren definizioan. Testua NOLA gauzatzen den. Ez da nahikoa testuinguruaren ezaugarrien aipamen hutsa ekintza komunikatibo bat mailakatzeko.

2- Helduen irakaskuntzan gaudela, eta lehen poema ulertzeko, gaitasun gramatikala edo testuala baino gehiago, poemaren esanahia ulertzeko heldutasuna edo ezagutza orokorra behar direla. Helduak badituela haurrak ez dituen mundu-ezagutza eta mekanismo batzuk,hizkuntza ikasteko baliatu eta aktibatu ditzakeenak.

5

3- Hasiera-hasieratik txerta daitezkeela ikasprozesuan gure kultur erreferentziak (abesti, poema, antzezlan eta abarrak), betiere, ikuspegi komunikatibo batetik mailarako egokiak badira. A1eko edo A2ko ikaslea, nahiz eta oro har senide edo lagunarteko esparruan aritu, beste esparru batzuetan ere defenda daitekeela. Erabilera-esparruarena ez dela muga zurrun gisa ulertu behar. Erabiltzaile gaituak sortu nahi baditugu, ezinbestean kontsumitu eta “prosumitu” beharko dituzten ikasleek gure kultur erreferentziak.

4- Bitxitasun gisa, esango nuke bigarren poema ez dela lehena baino aberatsagoa, linguistikoki zailagoa baizik. Ulermen-mailan, A1eko edo A2ko ikasle batek arazorik gabe ulertzeko modukoa da, baina artistikoki ez dut uste bestea baino pobreagoa denik. Ezberdina da, eta kito.

5- Eta, azkenik, Wittgenstein-en hura parafraseatuz (“Nire hizkuntzaren mugak dira nire errealitatearen edo pentsamenduaren mugak”), zera esango nuke: “ Gure gaitasun testual estatikoa dela gure ekintza komunikatibo dinamikoen muga”. Eta euskarak bizi duen egoera diglosikoan, biderkatu egiten da errealitate hori. Ekintza komunikatiboa pentsamenduarekin parekatuko nuke: jakin beharra daukagu zein roletatik, nori, zein helbururekin, zein moldetan, eta zein erabilera-esparrutan aritu. Hizkuntzaz gaindi dagoen gauza orokor eta logikoa iruditzen zait. Nire ustez, arazoa da ekintza komunikatibo edo pentsamendu horiek gaztelaniaren eragiketa psikologikoen galbahetik pasata iristen direla, maiz, euskarara. Gaitasun testuala, berriz, hizkuntza-gaitasunarekin parekatuko nuke, baina ez, jakina, zentzu gramatikal zaharrean. Alegia, euskara-ikasleen hutsegiteak ez dira hainbeste testuinguruari neurririk ez hartzearen ondoriozkoak, baizik eta erdal diskurtso-tipoen araberako hizkuntz ezaugarriak bere horretan euskaratzearen ondoriozkoak (Kolonek, 1492an, Amerika deskubritzen du, eta halakoak). Eraitsiz altxatutako testu-arkitektura bat.

Zenbat ekintza komunikatibo burutzen dira egunerokoan gure komunikabideetan (C2 mailako zientzia-munduko elkarrizketak, esaterako) testuinguru-ezaugarrien arabera C2ko ekintza peto-petoak direnak, baina ekintza gauzatzean motz eta desegoki geratzen direnak? Gaztelaniaz baino maizago gertatzen al da hori euskaraz? Zergatik? Testuinguru-ezaugarrien irakurketa txarragatik edota testuingurutik testura jauzi egiteko behar besteko gaitasun ezagatik? Eta zenbat testuk lortzen dute nolabaiteko arrakasta komunikatiboa enuntziatarioaren interpretazio-ahaleginari eta gure hizkuntzaren egoera diglosikoari esker? Testuak eman behar du aditzera bere burua edota enuntziatarioak ere jarri behar du bere aletxoa?? Ez al daukagu akats komunikatiboak “zuzentasunaren” zaku handira botatzeko joera? Ikasle batek aditzaren ikuspegi komunikatiboan huts egiten badu, aditzaren denboratasuna eta kontrastea nahasten baditu, zuzentasunean zigortu behar al dugu? Edota komunikazio-mailako akats orokorragotzat hartu behar ditugu akats horiek?

Bukatzeko: euskal fisikari batek, azalpenaren eta kontaketaren mundu diskurtsiboak nahastu arren, nanoteknologiaz irratian emandako azalpenak enuntziatarioak ulertzea lortzen badu, mezua helaraztea lortzen badu, esan al daiteke, besterik gabe, ekintza komunikatibo arrakastatsua izan dela? Zenbat jarri du berak bere aldetik hori horrela izan dadin? Eta zenbat enuntziatarioak? Eta zenbat euskararen egoera diglosikoak? Hitz egin al daiteke egokitasunaz testuen objektibotasunaren gainetik ekintzaren parametroetan parte hartzen duten eragile ezberdinen ahalegin eta interpretazio subjektiboak lehenesten badira? Zenbateraino da negoziagarri testu baten egokitasuna?

6

7