salbatoreskolakirola.files.wordpress.com · Web viewEskola guztiek ditugun haur kopuru,...

20
2020- 2021 ESKOLA KIROLA Salbatore Mitxelena Ikastola ESKOLA KIROLA 2020/2021 SALBATORE MITXELENA IKASTOLA Urruti geratu da 2019ko martxoa. 2019-2020 denboraldia, lehiaketak amaitu gabe bukatu behar izan genuen. Covid19agatik bertan behera utzi genuen

Transcript of salbatoreskolakirola.files.wordpress.com · Web viewEskola guztiek ditugun haur kopuru,...

2020-2021 ESKOLA KIROLA

Salbatore Mitxelena Ikastola

ESKOLA KIROLA 2020/2021SALBATORE MITXELENA IKASTOLA

Urruti geratu da 2019ko martxoa. 2019-2020 denboraldia, lehiaketak amaitu gabe bukatu behar izan genuen. Covid19agatik bertan behera utzi genuen lehen asteburuan, ez genuen inolaz ere pentsatzen, aurten, oraindik egoera honetan izango ginenik.

  Orain, 2020-2021 ikasturtea martxan dugun honetan, Eskola Kirola ere martxan jartzeko unea da. Egoera oso ezegonkorra eta aldakorra izango da. Honek, ikasturtean zehar, momentuko higiene eta segurtasun neurrietara moldatzen egotea ekarriko digu. Garbi dugu kirola, jolasa eta jarduera fisikoa oso garrantzitsuak direla egunerokoan. Are eta gehiago pandemia garaiotan.

  Egoera zail honen aurrean, Orio, Aia, Getaria eta Zarauzko ikastetxeak eskaintza bateratua eskaintzea erabaki dugu. Ez da orain arte ezagutu digun Eskola Kirola izango. Ezarrita dauden baldintzak oso zorrotzak dira.  Gure ikasleak martxan jartzea  eta  orain arte jorratu ditugun baloreak erakusten jarraitzea dugu helburu.

  Horrela, funtsezkoa da kirolariek, familiek, teknikariek eta erakundeko gainerako eragileek egoera ulertzea. Urte berezia dugu hau, jarduerak egokitu egin behar izan dira edo beste era bateko jarduerak egin beharko ditugu, eta denok jabetu behar dugu hauek direla posible diren baldintza bakarrak eta onenak baldin eta une honetan dugun errealitate honetan kirol-jarduera fisikoak garatu nahi baditugu. 

  Hasiak gaude antolaketarekin, ondorengo asteetan fintzen jarraituko dugu. Saioak sortu, izen emateak martxan jarri, begiraleak formatu... Ikastetxe guztion artean osatutako proposamena, ikastetxe bakoitzak bere egoera eta baldintzetara moldatuko du. Eskola guztiek ditugun haur kopuru, azpiegiturak etab ez direlako berberak.

  Beraz, urte zail honen aurrean, zuen laguntza, pazientzia eta jarrera baikorra beharrezkoak izango dira. Sentsibilitate ezberdin asko biltzen dira Eskola Kirolaren inguruan gabiltzan guztion artean eta denak errespetatuz eredu seguru eta duin bat aurrera eraman nahi dugu.

  Bide horretan elkarrekin egongo garelakoan, besarkada bana denei eta animo!

Salbatore Mitxelena

La Salle

Zaragueta

Antoniano

Orokieta

Lardizabal

Iturzaeta

IZEN EMATEA

· Jolas saioetan parte hartu nahi duen orok izen ematea bete eta protokolo, betebehar eta neurri guztien jakitun zaretenaren ziurtagiria sinatu eta tutoreari eman. (mesedez, Urriak 7rako entregatzea eskatzen dizuegu taldeen osaketari ekiteko)

· Jolas saioak aurrera eramateko gurasoak beharrezkoak zarete. Saioak gidatzen laguntzeko prest zaudeten gurasoek bete begiraleentzako fitxa. (talde berean guraso ezberdinak txandatzen ibili ahal zarete. Lana banatzeko)

· Saioetan laguntzen jardungo zareten gurasoek 2 formazio saio egin beharko dituzue:

1. Covid19-ari buruzko ikastaroa (online egiten da ordu betean)

2. Eskola integratzailearen ikastaroa (saio presentzial bat)

PROTOKOLO ETA ANTOLAKETAREN LABURPENA.

Mesedez, laburpenaz gain, guraso guztiek protokolo osoa irakurtzea beharrezkoa da.

www.salbatoreskolakirola.com

SAIOAK

· Talde bakoitzak astean jolas saio bat izango du.

· Saio hori egiteko eguna eta jolas eremua ikastolak zehaztuko ditu.

· Ikastetxe guztien artean osatuko ditugu eskaini beharreko saioak. Material gutxi eta ahal den kontaktu gutxieneko jarduerak izango dira. Eta momentuko higiene eta segurtasun neurriak errespetatuz progresiboki egokitzen joango dira.

· Partaideak Covid19a izatearen sintomarik txikiena badu ezingo da eskola kiroleko saiora etorri.

· Jarduerak beti aire librean egingo dira. Euria ari duenean, bertan behera geratuko da.

· Saioetan begiraleak eta parte hartzaileak soilik egon ahal izango dira.

· Ikasleek izerdia lehortzeko toalla edo eskuoihal bat ekarri beharko dute.

TALDEAK

· Geletako talde naturaletatik egingo ditugu taldeak (gehienez 15 kideko taldeak, begiraleak barne). Taldeak mistoak izango dira.

MATERIALA

· Materiala etxetik ekarri beharko dute ikasleek.

BEGIRALEAK

· Gurasoak izango dira begirale. DBH-ko ikaslerik ez dugu jarriko lan hauetan, covid19 kasurik emanez gero, gela askori eragingo liokeelako.

· Gurasoei formazio saio edo taldea zuzentzeko laguntza eta aholkuak emango zaizkie.

· Saioak eta hauek gidatzeko irizpideak eginda emango zaizkizue.

· Begirale bakoitzari higiene material bat emango zaio. Hala nola, jolas saioetan osatu beharreko higiene ohiturak eta dinamikak zehaztuta emango dira.

· Eskola kiroleko osasun arduraduna Kirol koordinatzailea izango da. Hura arduratuko da Ikastolako osasun arduradunarekin koordinatu eta protokoloak betetzen direla ziurtatzeaz.

BEHARREZKO DOKUMENTUAK

· Ikasleekin arituko diren begirale guztiek pasa beharko dute Covid19aren aurrean prebentzio eta segurtasun ikastaroa. Internet bidez egiten da eta ordu bete inguru irauten du. Ziurtagiri hau gabe ezingo da haurrekin saioak gidatzen aritu.

· Eskola kirolean parte hartu nahi duten haur guztiek, gurasoak protokolo eta prebentzio neurri guztien jakinaren gainean daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri gabe ezingo da parte hartu.

MUSUKOAK

· Musukoak erabiltzea derrigorrezkoa izango da jolas eremura gerturatzean, azalpenetan eta jarduera fisikoa amaitu ostean. Jarduera fisikoa egiten ari diren unean ez da maskararik beharko. (musukoak lepo atzetik soka bidez lotzea gomendatzen da horrela kendu eta zintzilik usteko moduan)

· Begiraleek beti eraman beharko dute musukoa.

JOLAS SAIOETARAKO DINAMIKA

· Tokatzen zaion egunean, ikasgelatik atera eta bere zelaira joango da taldea.

· Bere jolas eremura iristean, eskuak garbitu (begiraleak izango du higiene materiala), azalpenak entzun eta jolasten hastean kenduko dugu musukoa.

· Saioa bukatu ostean, eskuak eta materiala garbituko dira eta jolas eremua libre utzi beharko da. Irteera mailakatua izango da eta txandak errespetatzea eskatzen da pilaketak eta beste taldekideekiko harremanak mugatzeko.

· Hasiera eta bukaera orduak errespetatzea beharrezkoa da ikastolako eremuaren kudeaketarako.

BESTELAKOAK

· Unean uneko higiene eta osasun aginduei moldatzen joango gara. Protokolo, egokitze eta aldaketa guztiak eskuragarri izango dira uneoro www.salbatoreskolakirola.com webgunean.

· Egoera berria da, moldatzen joango gara, baldintzak oso gogorrak dira, beraz, jarrera positibo, ulerkorrak eta kolaboratzaileak asko eskertuko dira.

· Eskolan egiten dugun jarduera fisiko kopurua nahiko genukeena baino murritzagoa izanik, etxekoei, zuen aisialdian, ahalik eta jarduera fisiko eta jolas gehien egitea animatzen zaituztegu.

Kirol AzpibatzordeaSALBATORE MITXELENA IKASTOLAEskola kirola 2020/2021

943831752 943833690 [email protected] www.zarauzkoikastola.eus